1 00:00:45,345 --> 00:00:49,115 Gurasoek esan zizuten… 2 00:00:52,118 --> 00:00:57,390 …ez dela existitzen. 3 00:01:55,982 --> 00:02:00,153 SANTUA 4 00:05:53,453 --> 00:05:55,621 San Nikolas da nire izena. 5 00:06:10,503 --> 00:06:13,272 Goert, zoaz txerriak begiratzera. 6 00:06:13,439 --> 00:06:14,941 Goert, entzun didazu? 7 00:06:17,944 --> 00:06:20,680 Ez ahaztu berokia janztea. 8 00:06:20,780 --> 00:06:24,784 -Non utziko dizu oparia? -Itxoin egin beharko du. 9 00:06:24,951 --> 00:06:26,753 Mugi! 10 00:07:28,347 --> 00:07:30,716 Tira ba. Lasai. 11 00:07:31,951 --> 00:07:33,886 Lasai egon. 12 00:07:51,704 --> 00:07:53,172 San Nikolas. 13 00:07:55,208 --> 00:07:56,642 Sua itzali egin da. 14 00:07:57,877 --> 00:07:59,245 3. zenbakia! 15 00:09:53,326 --> 00:10:00,166 Amsterdam. Gaur egun. Abenduak 5. 16 00:10:06,439 --> 00:10:10,810 San Nikolasek bai baitaki zer behar duzun, hona opari bat oherako. 17 00:10:10,843 --> 00:10:12,511 Zer ote da? 18 00:10:12,645 --> 00:10:16,816 Ondo pasa, zaratarik egin gabe. Adiskide jostailuzale bat. 19 00:10:16,882 --> 00:10:18,184 Joango naiz ni, nahi baduzu. 20 00:10:22,188 --> 00:10:24,323 Irakurri lehenengo nola erabili. 21 00:10:24,323 --> 00:10:25,725 Zerri zikina! 22 00:10:27,927 --> 00:10:29,795 Tira, mutilok. Bakoitza bere txandan. 23 00:10:30,863 --> 00:10:35,201 Zorionak. Hau seigarren dildoa da, iazko errekorra hautsi dugu. 24 00:10:41,674 --> 00:10:45,244 Bitxia badirudi ere, San Nikolas ez da Frankez ahaztu. 25 00:10:46,679 --> 00:10:48,514 Ez da posible. Hutsegite bat izango da. 26 00:10:49,849 --> 00:10:51,784 Galtzontzilo garbiak? 27 00:10:52,051 --> 00:10:53,519 Asko gustatzen zaizkit kutxa handiak. 28 00:10:56,656 --> 00:10:59,659 San Nikolasek asko maite zaitu, nonbait. 29 00:11:03,963 --> 00:11:06,399 Frankek festarik ez. 30 00:11:07,366 --> 00:11:10,369 Aurten jipoi handi bat besterik ez du merezi. 31 00:11:10,670 --> 00:11:12,905 Ozenago, Frank. Denek entzuteko moduan. 32 00:11:13,005 --> 00:11:14,407 Bai, ozenago! 33 00:11:15,107 --> 00:11:18,511 San Nikolasi traizio egin, eta urtetik urtera beroago ezin. 34 00:11:19,545 --> 00:11:23,349 Frank, agur eta hor konpon, ez ibili nire bila inon. 35 00:11:23,582 --> 00:11:27,586 San Nikolasek dirurik ez zuretzat, amaitu da gu biontzat. 36 00:11:35,761 --> 00:11:37,697 Nork deituko dio anbulantziari? 37 00:11:39,999 --> 00:11:41,267 Abisatu dizut. 38 00:11:42,068 --> 00:11:44,303 Bi euro emango dizkizut kutxa osoagatik. 39 00:11:45,004 --> 00:11:49,108 San Nikolasek erreziboa gordeko ahal zuen! Hau nirea baita. 40 00:11:51,143 --> 00:11:55,381 Akzioa-erreakzioa teoria frogatzeko modu bikaina. 41 00:11:55,414 --> 00:11:56,415 Galtzaile! 42 00:12:06,325 --> 00:12:10,096 -Zerrenda egin behar zenuen. -Orain, nahi ez duzuna zuretzat. 43 00:12:10,296 --> 00:12:12,131 Negar egiteko premia baduzu, ulertuko dugu. 44 00:12:12,398 --> 00:12:15,468 Eta neska gaizto horiekin zuek bakarrik utzi? Ez horixe. 45 00:12:16,268 --> 00:12:20,539 -Garaiz etorri. 8etan. -Noiz konponduko didazu motoa? 46 00:12:22,074 --> 00:12:23,175 Baboa! 47 00:12:23,743 --> 00:12:28,047 -Zer gertatzen zaio? -Latza da horrela haustea. 48 00:12:28,280 --> 00:12:32,551 -Zergatik ez diozu mezu bat bidali? -Edo bere argazkiak, biluzik. 49 00:12:32,852 --> 00:12:36,255 -Frank biluzik daukazu argazkitan? -Bidaliko dizkizut, nahi baduzu. 50 00:12:36,455 --> 00:12:37,923 Sei hilabetez ibili zarete elkarrekin. 51 00:12:38,157 --> 00:12:41,627 Ez zuen neska horrekin maite-jolasean ibili behar. 52 00:12:41,827 --> 00:12:43,262 Bai zera! 53 00:12:43,462 --> 00:12:45,898 Laurak hori dio, baina oraindik San Nikolasengan sinesten du. 54 00:12:46,165 --> 00:12:48,634 Harremana utzi nahi nuen, hala ere. 55 00:12:48,934 --> 00:12:52,471 -3 hilabete daramatza beste batekin -Beste mutil batekin? Norekin? 56 00:12:52,505 --> 00:12:57,076 Yogako ikastaroan ezagutu zuten elkar. Mutila tatuatzailea da. 57 00:12:57,676 --> 00:13:00,479 Hiru hilabete daramatzazu Frank engainatzen? 58 00:13:00,579 --> 00:13:02,381 Bi eta erdi. 59 00:13:03,916 --> 00:13:06,919 Zu ez zara izango Laurak ikusitako neska? Ile-horia zara. 60 00:13:06,919 --> 00:13:09,488 -Eta hockeyen jokatzen duzu. -Ez izan ergela! 61 00:13:09,789 --> 00:13:13,726 -Norekin oheratzen zara zu? -Ezkondu aurretik, sexurik ez. 62 00:13:15,094 --> 00:13:18,297 Nor ote da Amsterdamgo emakumerik arraroena? 63 00:13:18,697 --> 00:13:22,101 -Badago mutil guaporik zure gelan? -Ez. 64 00:13:22,635 --> 00:13:24,670 Hau utziko dizut, nahi baduzu. 65 00:13:25,471 --> 00:13:28,541 San Nikolasen zaldiarentzat. 66 00:13:28,808 --> 00:13:30,810 -San Nikolasi ondo etorriko zaio. -Ez, berak badu makulua. 67 00:13:31,043 --> 00:13:33,579 Eta puntan kiribil hori dauka. 68 00:13:35,114 --> 00:13:38,517 Bihar arte ba, oraindik hemen bazaudete. 69 00:13:38,818 --> 00:13:41,420 -Nora zoaz? -Opariak erostera. 70 00:13:42,021 --> 00:13:43,155 -Agur. -Agur. 71 00:13:44,390 --> 00:13:47,593 Eskerrak gure etxean ez dugun txorakeria komertzial hori. 72 00:13:47,827 --> 00:13:50,396 Zergatik esan du "oraindik hemen bazaudete"? 73 00:13:50,663 --> 00:13:53,966 -Ez duzu Laurarena entzun? -Franken neskarena? 74 00:13:54,133 --> 00:13:57,269 -Ez, San Nikolasena. -Ez, zer da hori? 75 00:13:58,070 --> 00:13:59,705 Gaur ilargi betea da. 76 00:14:00,005 --> 00:14:03,709 Abenduaren 5eko ilargi betea 32 urtean behin izaten da. 77 00:14:03,943 --> 00:14:05,911 Zer ederki, ezta? 78 00:14:06,111 --> 00:14:10,015 San Nikolas bila omen datorkizu abenduaren 5eko ilargi betean. 79 00:14:10,216 --> 00:14:11,984 Ume bihurriengana, ezta? 80 00:14:12,251 --> 00:14:14,286 Ez, ez da hain erretxina. 81 00:14:15,054 --> 00:14:16,856 Umeak, helduak… 82 00:14:17,156 --> 00:14:22,161 Lepoa moztu, eta bere eskuekin ateratzen omen dizu bihotza. 83 00:14:22,862 --> 00:14:26,065 -Edo begiak. -Nondik atera du hori? 84 00:14:26,298 --> 00:14:29,702 Bere aita poliziaren lankideren batek esana. 85 00:14:30,202 --> 00:14:32,137 A zer irudimen bizia! 86 00:14:33,672 --> 00:14:35,541 Nori bururatu ote zaizkio horrelako gauzak? 87 00:14:35,708 --> 00:14:38,143 Etxera etorri nahi duzu? Anaia zaindu beharra daukat. 88 00:14:38,944 --> 00:14:41,547 -Gaur ezin dut. -Erosketen morroi? 89 00:14:41,747 --> 00:14:44,183 Bost poema idatzi behar ditut. 90 00:14:44,450 --> 00:14:47,953 Bakarrik erreko dut porro hori. Gero arte. 91 00:14:48,220 --> 00:14:50,956 Eta kontuz nori irekitzen diozun atea. 92 00:14:51,156 --> 00:14:53,792 San Nikolas gaiztoa izan liteke. 93 00:15:26,425 --> 00:15:28,594 -Zer arraio ari zara hemen? -Barkatu. 94 00:15:28,928 --> 00:15:30,362 Beldurtu egin nauzu. 95 00:15:30,663 --> 00:15:34,066 -Sophiek ikus zaitzake. -Eta zer? Utzi egin nau eta. 96 00:15:34,300 --> 00:15:38,304 -Nire lagunik onenetako bat da. -Lehen ez zitzaizun hori axola. 97 00:15:39,104 --> 00:15:41,807 -Mozkortuta nengoen. -Bi Breezer edan ondoren? 98 00:15:41,941 --> 00:15:42,441 Ezin diot eutsi. 99 00:15:43,042 --> 00:15:46,578 Dotorezia handiz bidali nau. Lepoko bat nahi duzu? 100 00:15:46,612 --> 00:15:48,314 Badakizu beste batekin dabilela? 101 00:15:48,847 --> 00:15:51,216 Zer edo zer sumatu nuen titiburuan piercinga ikusi nionean. 102 00:15:51,417 --> 00:15:54,553 -Zergatik ez duzu zuk bera utzi? -Ikusi duzu Sophie biluzik? 103 00:15:54,787 --> 00:15:57,957 -Gizonek ez duzue besterik buruan. -Hala da. 104 00:15:58,490 --> 00:15:59,992 Eta garagardoari eusten diozu? 105 00:16:00,192 --> 00:16:04,229 -Zergatik ez ote dit ezer esan? -Zuk ere ez diozu gurea aipatu. 106 00:16:04,530 --> 00:16:05,664 Zuk ere ez. 107 00:16:06,031 --> 00:16:08,067 -A zer nahaspila, ezta? -Bai horixe. 108 00:16:08,500 --> 00:16:10,736 -Zure gurasoak etxean daude? -Zer ba? 109 00:16:10,736 --> 00:16:14,073 -Zuk niri oparia emateko. -Ez, orain ez dut nahi. 110 00:16:14,273 --> 00:16:15,341 Zer? 111 00:16:17,676 --> 00:16:18,844 Gu. 112 00:16:20,079 --> 00:16:23,182 -Ez nago ziur. -Utzi egingo al nauzu zuk ere? 113 00:16:23,415 --> 00:16:25,517 Nork esan du kontu ziurra zela? 114 00:16:26,552 --> 00:16:30,122 Primeran! Honaino etorri naiz… 115 00:16:30,422 --> 00:16:32,891 Denbora pixka bat behar dut. 116 00:16:34,660 --> 00:16:37,596 Ederki. Banoa. 117 00:16:40,466 --> 00:16:44,269 Zure laguna bezalakoa zara: Amsterdamgo neska harroputz estua. 118 00:16:44,503 --> 00:16:46,739 -Tira ba! -Agur. 119 00:17:25,911 --> 00:17:29,181 Goert, lau botila ardo hil dituzu. 120 00:17:29,515 --> 00:17:32,084 Ez duzu zeure buruaren defentsa argudiatuko, ez? 121 00:17:32,451 --> 00:17:34,953 Goert, hitz egin dezaket zurekin? 122 00:17:37,356 --> 00:17:39,458 Zuek bai barregarriak, mutilak. 123 00:17:49,902 --> 00:17:55,474 Bitxia da. 20 edo 25 urte dira elkar ezagutzen dugula. 124 00:17:56,175 --> 00:17:57,709 Kezkatuta naukazu. 125 00:17:59,411 --> 00:18:03,582 Ez al zenuke laguntza profesionala behar? 126 00:18:04,083 --> 00:18:05,317 Behar dudala uste duzu? 127 00:18:05,551 --> 00:18:10,389 40 urtetan ez dut inor ikusi San Nikolasen oparia hiltzen. 128 00:18:10,422 --> 00:18:12,124 Onar ezazu: arraroa da. 129 00:18:12,324 --> 00:18:15,794 Poliziak zerbait egin behar du. Jendea babestu behar dugu. 130 00:18:16,095 --> 00:18:18,097 Zure txostena irakurri dut. 131 00:18:18,730 --> 00:18:21,233 San Nikolasen jarduera guztiak debekatu? 132 00:18:21,500 --> 00:18:25,270 Patruilak bikoiztu abenduaren 5ean? Txantxa zela uste nuen. 133 00:18:25,504 --> 00:18:28,107 Txostena gertaeretan oinarrituta dago. 134 00:18:28,240 --> 00:18:31,376 Mundu guztia beldurtzen ari zara kontu horrekin. 135 00:18:31,577 --> 00:18:34,113 Hor kanpoan badago jendea hori sinesten duena. 136 00:18:34,246 --> 00:18:39,785 Jendea gaizkitik babesteko sartu nintzen polizian. 137 00:18:40,119 --> 00:18:43,355 Eta unea iristen bazen, nik prest egon nahi nuen. 138 00:18:43,555 --> 00:18:45,824 Eta unea iritsi da. 139 00:18:46,125 --> 00:18:49,895 Abenduaren 5a ez da inoiz berdina izango, ez badugu ezer egiten. 140 00:18:52,164 --> 00:18:55,534 Duela 40 urte gertatu zena ezin da aldatu. 141 00:18:55,801 --> 00:18:57,870 Ez orain, eta ez gero. 142 00:19:00,405 --> 00:19:02,508 Har itzazu pare bat egun jai. 143 00:19:02,741 --> 00:19:04,910 Zoaz nonbaitera ospatzera. 144 00:19:05,310 --> 00:19:07,045 Ezin dut. Hau da nire betebeharra. 145 00:19:07,279 --> 00:19:10,215 Orduan, hilabeteko baimena emango dizut. 146 00:19:10,682 --> 00:19:13,919 -Ezin didazu hori egin! -Ez etorri urtarrila arte. 147 00:19:21,426 --> 00:19:24,463 NIKOLAS Goert Hoekstraren txostena 148 00:19:40,879 --> 00:19:44,082 -Bateria ere bai? -Ez nuke nahi. 149 00:19:44,316 --> 00:19:46,285 71-43, txanda. 150 00:19:46,618 --> 00:19:49,588 -71-43. -Non zaudete, zehatz-mehatz? 151 00:19:49,721 --> 00:19:53,392 IJn zehar, bueltaka. Norbait etorriko al da? 152 00:19:53,592 --> 00:19:56,828 44 Amstelen dago. Bidean daude, baina kostako zaie pixka bat. 153 00:19:57,062 --> 00:19:59,598 Azkar ibiltzeko esaiezu. 154 00:20:00,365 --> 00:20:04,002 Etxera joan nahi dugu, nekatu gara bueltaka ibiltzeaz. 155 00:20:04,303 --> 00:20:08,874 Opariak eraman behar dizkiet lau bizilaguni. 156 00:20:09,208 --> 00:20:10,609 Eta astia behar da horretarako. 157 00:20:12,778 --> 00:20:15,480 -Txalupa bat da? -Ez da ezer. 158 00:20:15,581 --> 00:20:18,183 Erotuta egon behar da eguraldi honekin txalupan ateratzeko. 159 00:20:19,484 --> 00:20:21,687 -Zer? -Erre usaina dago. 160 00:20:22,221 --> 00:20:24,256 Zerbait erre dela dirudi. 161 00:20:26,692 --> 00:20:30,062 -44a ote da? -Ez, iparraldetik dator. 162 00:20:30,862 --> 00:20:32,464 Usain hori! 163 00:20:32,798 --> 00:20:34,366 -Kaka! -Zer? 164 00:20:38,437 --> 00:20:42,608 Ezin da txalupa bat izan. Gugana dator ziztu bizian. 165 00:20:43,842 --> 00:20:47,079 Hemen 71-43, txanda. 166 00:20:48,013 --> 00:20:51,917 Premiazkoa da. 71-43, txanda. 167 00:20:58,023 --> 00:20:59,424 Kaka putza! 168 00:21:00,792 --> 00:21:03,795 Esan dizut bateria alu hori dela. 169 00:21:12,471 --> 00:21:14,072 Frank naiz. 170 00:21:14,373 --> 00:21:18,877 Barkatu lehengoa. Haserre nengoen Sophierenagatik. 171 00:21:18,944 --> 00:21:21,013 Ni ere pixka bat zakartu naiz. Barkatu. 172 00:21:21,280 --> 00:21:23,982 Ez bagara elkarrekin ateratzen, ez dio axolarik. 173 00:21:24,283 --> 00:21:27,653 Ulertzen dut. Ez naiz lagunarte errazekoa. 174 00:21:30,022 --> 00:21:33,592 -Zer gertatu da? -Opari aluak! Ebaki bat egin dut. 175 00:21:33,959 --> 00:21:37,129 Pikuta bidali behar litzateke San Nikolasen txorakeria hori. 176 00:21:37,329 --> 00:21:40,699 -Ez zenuke dirurik irabaziko. -Eguberriz mozorrotuko nintzateke. 177 00:21:42,934 --> 00:21:47,406 -Gero arte. Tirita bat behar dut. -Ederki. Kontuz ibili. 178 00:21:48,106 --> 00:21:49,141 Zu ere bai. 179 00:21:50,976 --> 00:21:54,413 Noiz garbituko duzu hau? Tarota ikusteko lekurik ere ez dut. 180 00:21:54,713 --> 00:21:56,481 Bihar. Ia bukatu dut. 181 00:21:56,715 --> 00:21:58,550 Kalera atera behar duzu? 182 00:21:58,784 --> 00:22:02,921 San Nikolasek ezin du gaur hutsik egin. 183 00:22:03,388 --> 00:22:06,091 Ez legoke gaizki ba. 184 00:22:06,625 --> 00:22:10,729 -San Nikolasek hitza betetzen du. -Ez zait oso ondo iruditzen. 185 00:22:10,996 --> 00:22:14,132 Tarota irakurri duzu? Gauza arraroren bat horoskopoan? 186 00:22:16,401 --> 00:22:18,103 Ez nago oso ondo. 187 00:22:18,403 --> 00:22:21,173 Eta horregatik etxean geratu behar dut? 188 00:22:23,008 --> 00:22:26,511 Kontuz ibili. Heze eta lainotuta dago. 189 00:22:26,778 --> 00:22:29,848 Eta ikasle txar guztiak altzoan eseriko zaizkit. 190 00:22:30,549 --> 00:22:32,951 Lan gogorra da, baina norbaitek egin behar du. 191 00:22:33,251 --> 00:22:38,056 Ez edan iaz bezainbat, ia ezin izan nizun bizarra garbitu. 192 00:22:39,825 --> 00:22:42,961 Txokolatezko letrak eta mazapanak ekarriko dizkizut. 193 00:22:43,695 --> 00:22:45,897 -Kontuz ibili. -Beti bezala. 194 00:22:51,370 --> 00:22:53,872 San Nikolas da, Santa Klausen antzekoa. 195 00:22:54,373 --> 00:22:57,542 Bai horixe. Beltz horiek bere laguntzaileak dira, ez? 196 00:22:57,542 --> 00:22:59,544 Opariak botatzen dizkiete umeei tximinian behera. 197 00:23:00,212 --> 00:23:02,748 Ume bihurriak zaku batean sartu eta Espainiara eramaten ditu. 198 00:23:02,848 --> 00:23:04,983 -Zer egiten die? -Hobe duzu ez jakin. 199 00:23:05,283 --> 00:23:07,119 Nik pederasta itxura hartzen diet. 200 00:23:08,220 --> 00:23:11,156 Zatozte, Amsterdamgo klubik ospetsuena ikusiko dugu. 201 00:23:11,156 --> 00:23:13,392 Banana bar! 202 00:23:24,403 --> 00:23:25,971 Gaurko egunez hil zen. 203 00:23:26,938 --> 00:23:28,840 -Nor? -San Nikolas. 204 00:23:29,074 --> 00:23:32,344 Jendeak uste du bere urtebetetzea dela, baina hil zen eguna da. 205 00:23:32,511 --> 00:23:35,280 Ez al da handia? Zure urtebetetzean hiltzea? 206 00:23:35,714 --> 00:23:39,050 Anker hil zuten. Orain, mendeku bila dator. 207 00:23:39,251 --> 00:23:41,486 Tira, Goert. Poztu zaitez. 208 00:23:42,120 --> 00:23:45,457 Umeen laguna da, eta opariak dakarzki Espainiatik. 209 00:23:45,690 --> 00:23:48,693 Horrela egon behar duzu gau osoan? Ez da oso jarrera soziala. 210 00:23:48,927 --> 00:23:51,763 -Nire beharra izango dute, agian. -Lan ordutan edaten? 211 00:23:52,230 --> 00:23:55,834 Badakizu zergatik egiten ditugun opariak? 212 00:23:56,067 --> 00:23:57,669 Argi dago, ezta? 213 00:23:57,869 --> 00:24:02,107 Hartu-emana da. Berak umeak eta ez hain umeak eramaten ditu. 214 00:24:02,607 --> 00:24:04,776 Eta nola atxilotuko duzu? 215 00:24:04,976 --> 00:24:08,613 Tunika gorridun bizar zuri bat. Ez dirudi oso zaila. 216 00:24:09,014 --> 00:24:12,451 Ehunka egongo dira Amsterdamen bakarrik. 217 00:24:13,084 --> 00:24:15,620 Ikusi orduko ezagutuko nuke benetakoa. 218 00:24:22,160 --> 00:24:24,696 -Esan dizut txikiegia zela. -Nahita egin duzu. 219 00:24:24,863 --> 00:24:29,134 -Ez, ez zegoen beste neurririk. -Eta zure neurrikoa izan behar? 220 00:24:33,472 --> 00:24:35,373 -Horrela hobe. -Izorrai! 221 00:24:35,574 --> 00:24:38,009 -Ordaindu egingo didazu. -Adarra jotzen ari zaizu. 222 00:24:38,210 --> 00:24:39,744 Neskak alde egin dio. 223 00:24:39,911 --> 00:24:42,481 Mugi, berandu iritsiko gara eta. 224 00:24:42,781 --> 00:24:45,484 Datorren urtean beste modu batera egingo dugu. 225 00:24:57,963 --> 00:25:00,298 Zer demontre! Zer gertatu da hemen? 226 00:25:05,203 --> 00:25:08,940 -P-34 zen. -Jainko jauna! 227 00:25:14,779 --> 00:25:16,314 Mugi. 228 00:25:16,615 --> 00:25:19,518 -Aitak autoa utzi dizu? -Ez, hain zuzen. 229 00:25:19,751 --> 00:25:22,521 -Ez diozu eskatu? -Kolperik gabe itzuli behar diot. 230 00:25:22,621 --> 00:25:25,624 -Non daude zure gurasoak? -Las Palmasera joan dira laurak. 231 00:25:26,558 --> 00:25:28,293 Zer lau? 232 00:25:28,527 --> 00:25:31,730 Aita, bere neska, eta ama eta bere senar ohia. 233 00:25:32,731 --> 00:25:34,566 Jende modernoa! 234 00:25:36,234 --> 00:25:39,070 -Badakizu non den? -Biribilgunean-edo. 235 00:25:40,338 --> 00:25:43,975 -Zure ibilbidea prestatzen. -Horrela dabil orain San Nikolas. 236 00:25:44,442 --> 00:25:48,613 -GPSa du zaldian? -Ateratzeko prest. 237 00:25:49,047 --> 00:25:50,815 Garaiz iritsiko gara. 238 00:25:59,891 --> 00:26:02,661 Ez da errimadun mezurik egongo. 239 00:26:20,478 --> 00:26:23,848 Aurten, salmenta-errekorra izan da San Nikolasen. 240 00:26:24,082 --> 00:26:29,220 Krisia krisi, iaz baino %10 gehiago saldu da. 241 00:26:30,221 --> 00:26:35,226 Beraz, San Nikolasek inoiz baino indar handiagoa du. 242 00:26:37,395 --> 00:26:41,166 Bat-bateko lainoak arazoak sortu dizkie ontziei. 243 00:26:41,433 --> 00:26:43,034 Eta trenei ere bai… 244 00:26:43,635 --> 00:26:46,137 -Goazen. Azkar. -Nora zoazte? 245 00:27:52,003 --> 00:27:53,371 Sophie! 246 00:28:10,889 --> 00:28:13,958 -Zergatik oihukatu duzu? -Norbait dabil teilatuan. 247 00:28:14,259 --> 00:28:17,328 -Txoriak edo bizilagunen katua. -Ez dute katurik. 248 00:28:17,429 --> 00:28:20,699 San Nikolasek bat ekarriko zien. 249 00:28:20,965 --> 00:28:22,701 -Beldur naiz. -Zergatik? 250 00:28:22,867 --> 00:28:26,838 Jasperrek esan didanez, San Nikolasek umeak zakuan sartu… 251 00:28:27,072 --> 00:28:31,509 -…eta Espainiara eramaten ditu. -Ederki. Akabo Jasper ere. 252 00:28:33,278 --> 00:28:35,080 Nik zergatik ez dut oparirik? 253 00:28:35,280 --> 00:28:38,016 -Ez dugulako San Nikolas ospatzen. -Zergatik ez? 254 00:28:38,216 --> 00:28:42,954 Merkatariek asmatua delako, gizarte aberats honen hondakin bat da. 255 00:28:43,955 --> 00:28:45,557 Gaizki portatu naiz? 256 00:28:46,091 --> 00:28:49,360 San Nikolas ez da existitzen. Hamaika aldiz esan dizut. 257 00:28:49,594 --> 00:28:53,231 -Eta Peru Beltz? -Ezta ere. Orain, lotara. 258 00:28:53,465 --> 00:28:55,100 Ez da ezer gertatzen. 259 00:28:55,567 --> 00:28:57,635 -Piztuta utziko dizut argia. -Ederki. 260 00:29:23,061 --> 00:29:24,896 Demontre! Berriz ez. 261 00:29:26,097 --> 00:29:28,900 -Dena konpontzen ari dira. -Metro alua! 262 00:29:29,067 --> 00:29:32,570 -GPSak ez du hori ikusten? -Alferrik egin dugu bira. 263 00:29:32,804 --> 00:29:35,907 -A zer nahaste-borrastea! -Atzera egingo dugu, eta kitto. 264 00:29:38,777 --> 00:29:41,446 Jira ezazu erabat, ahal duzunean. 265 00:29:55,560 --> 00:29:57,228 -Kaixo? -Iritsi al da? 266 00:29:57,529 --> 00:30:00,965 -Nor? -San Nikolas. Nor bestela? 267 00:30:01,299 --> 00:30:03,101 Ez dakit. 268 00:30:03,334 --> 00:30:05,503 Aspertuta nago. Ireki al dituzu opari guztiak? 269 00:30:05,804 --> 00:30:09,073 Nahi bai. Oraindik ez ditut poema guztiak idatzi. 270 00:30:09,274 --> 00:30:11,709 Lagunduko dizut. Zer egin duzu? 271 00:30:11,976 --> 00:30:15,380 -Norentzat da? -Nire aitarentzat. 272 00:30:15,713 --> 00:30:17,315 Zer errima du "prostata"k? 273 00:31:34,359 --> 00:31:36,160 Zer errima du "suertea"k? 274 00:31:36,427 --> 00:31:38,062 Timmie berriz jaiki da. 275 00:31:38,296 --> 00:31:40,932 -Zer esan duzu? -Zer errima duen "suertea"k? 276 00:31:43,902 --> 00:31:47,038 -Kaka! -Kaka? Hau nire amarentzat da. 277 00:31:55,013 --> 00:31:56,614 Sophie? 278 00:32:09,127 --> 00:32:10,929 Nora zoaz orain? 279 00:32:11,629 --> 00:32:13,598 Ordubete daramagu zure zain. 280 00:33:30,408 --> 00:33:33,611 Leku ezezagun batean zaude. 281 00:33:33,778 --> 00:33:36,114 Segi geziei. 282 00:33:36,781 --> 00:33:38,683 -Ondo jarri duzu norabidea? -Jakina. 283 00:33:39,017 --> 00:33:41,185 Ez dirudi hau ikasle-etxebizitza denik. 284 00:33:43,021 --> 00:33:47,458 -"Happy Meal"ek oparitu dizu GPSa? -Pixa egin beharra daukat. 285 00:33:47,859 --> 00:33:50,895 Ez ahaztu GPSa, galdu egingo zara eta. 286 00:33:57,735 --> 00:33:59,937 Berandu iritsiko gara, demontre. 287 00:34:03,174 --> 00:34:06,677 -Zerbait erre da? -Nire umorea izango da. 288 00:34:24,562 --> 00:34:26,064 Lankide! 289 00:34:28,066 --> 00:34:32,070 Horrelako zaldiarekin aise salduko duzu! 290 00:34:32,370 --> 00:34:35,106 Peru pare bat beharko duzu. 291 00:34:40,845 --> 00:34:43,214 Demontre! Nire iPhonea. 292 00:34:43,648 --> 00:34:46,751 -Ia bukatu dut jolasa. -Ez ezazu dutxan erabili. 293 00:34:46,984 --> 00:34:49,620 -8etako albisteak. -Ixo! 294 00:34:50,088 --> 00:34:54,459 Non arraio sartu da? Buztana izoztu al zaio? 295 00:34:57,995 --> 00:35:01,566 Aizu, ez zara kanpaia jotzen ariko! 296 00:35:06,537 --> 00:35:07,872 Sander? 297 00:36:34,458 --> 00:36:37,695 Polizia, eskuak gora! 298 00:36:37,962 --> 00:36:41,432 -Ireki atea orain! -Helmugara iritsi zara. 299 00:36:41,432 --> 00:36:43,734 Autoaren kontra! 300 00:36:44,702 --> 00:36:46,237 Ez dut ezer egin! 301 00:36:56,914 --> 00:36:59,483 Peru Beltz horiek zer itxura zuten? 302 00:36:59,717 --> 00:37:04,488 Batek Ruud Gullit-en antza zuen. Besteak, berriz, Ali B-rena. 303 00:37:07,358 --> 00:37:10,828 Zuk Pipo Pailazoa dirudizu, baina inoiz ez dit graziarik egin. 304 00:37:11,062 --> 00:37:14,432 Zenbat aldiz kontatu behar dizut? 10 aldiz kontatu dizut. 305 00:37:14,932 --> 00:37:17,235 Kontaidazu berriz. 306 00:37:17,468 --> 00:37:21,906 Zu San Nikolas jantzian zindoazen, zure lagunak Peru Beltzen jantzian. 307 00:37:22,240 --> 00:37:24,542 3retan ikusi duzu azken aldiz? 308 00:37:24,809 --> 00:37:26,744 -Etxe aurrean agertu da. -Hori ez nekien. 309 00:37:26,944 --> 00:37:29,013 -Zergatik? -Besterik gabe. 310 00:37:29,313 --> 00:37:31,382 -Berriketan aritu gara. -Maitaleak zarete? 311 00:37:31,582 --> 00:37:33,117 Inspektore! 312 00:37:33,384 --> 00:37:35,086 Institututik ezagutzen dut. 313 00:37:35,720 --> 00:37:38,723 Institutuko lagunarekin hizketan aritu zara, eta gero? 314 00:37:39,257 --> 00:37:40,925 Joan egin da. 315 00:37:41,158 --> 00:37:43,628 -Sophierengana? -Ez. 316 00:37:44,929 --> 00:37:47,431 -Ez dakit. -Sophie bere neska zen, ezta? 317 00:37:47,665 --> 00:37:51,369 Oso modu friboloan hautsi omen du mutilarekin. 318 00:37:51,802 --> 00:37:55,539 -Hori ez da inor hiltzeko arrazoia. -Haserre egoteko arrazoi bat zuen. 319 00:37:55,906 --> 00:37:59,277 -Frankek ez luke halakorik egingo. -Nola portatu da? 320 00:38:00,077 --> 00:38:01,946 -Urduri zegoen? -Ez. 321 00:38:02,179 --> 00:38:04,615 -Frankek ez luke halakorik egingo. -Nahikoa da, inspektore. 322 00:38:04,815 --> 00:38:06,384 Badakizu non gauden. 323 00:38:07,518 --> 00:38:09,153 Goazen, laztana. 324 00:38:10,288 --> 00:38:11,989 Goazen etxera. 325 00:38:12,290 --> 00:38:14,792 Nire lagunak hil dituzte. 326 00:38:16,193 --> 00:38:18,296 Ez esan Frankekin harremanetan zaudenik! 327 00:38:18,496 --> 00:38:21,766 Ez dira gu bezalakoak. Esan dizut. Begira zer gertatzen den. 328 00:38:21,932 --> 00:38:24,735 -Ixo, ama. -Badakizu aitak zer iritzi duen. 329 00:38:29,707 --> 00:38:32,376 Noiz ikusi duzu Sophie azken aldiz? 330 00:38:32,610 --> 00:38:35,980 Gaur goizean institutuan. Zenbat aldiz galdetu behar didazu? 331 00:38:36,180 --> 00:38:38,582 Pikutara bidali zaituenean. 332 00:38:38,749 --> 00:38:42,620 Izugarri haserretuko zinen, Sophie hil nahi izateraino. 333 00:38:43,020 --> 00:38:45,323 Ez zenuke telebista gehiago ikusi behar. 334 00:38:47,658 --> 00:38:51,495 Ez dut ikusiko, Sophieren anaiari zer egin diozun esaten badidazu. 335 00:38:52,730 --> 00:38:54,465 Bere anaiari? 336 00:39:02,340 --> 00:39:05,109 -Kontaidazu. -Bi ontzi aurkitu ditugu. 337 00:39:05,343 --> 00:39:07,812 -Ez dakigu zer gertatu den. -Willyk ba al daki? 338 00:39:08,012 --> 00:39:10,648 -Horretan ari naiz. -Eta hil duten neska? 339 00:39:10,815 --> 00:39:13,918 Susmagarri bat dugu, bere mutil ohia. 340 00:39:14,418 --> 00:39:16,587 -Eta beste biktimak? -Susmagarri bera. 341 00:39:17,988 --> 00:39:21,459 -Neska ohia eta adiskideak hil? -San Nikolas jantzian. 342 00:39:21,692 --> 00:39:23,194 San Nikolas jantzian zihoan? 343 00:39:23,394 --> 00:39:25,830 Lekukoek diotenez, hilketaren orduan… 344 00:39:26,097 --> 00:39:28,099 …norbait ikusi dute San Nikolas jantzian. 345 00:39:28,366 --> 00:39:31,168 Beste batzuek esan dute zaldi gris batean zihoala. 346 00:39:32,370 --> 00:39:36,574 -Galdekatu duzue? Aitortu du? -Ez. Zentzugabekeriak esaten ditu. 347 00:39:36,774 --> 00:39:40,044 -Zentzugabekeriak? -Peru Beltzek hil dizkiola lagunak. 348 00:39:40,244 --> 00:39:45,416 -Peru Beltz itxurako norbait? -Benetakoek, beharbada. 349 00:39:45,683 --> 00:39:48,419 -Ez dago lekukorik? -Ez. Ikertzen ari dira… 350 00:39:48,619 --> 00:39:51,188 …baina jende gutxi daukagu. Gehienak oporretan daude. 351 00:39:51,389 --> 00:39:52,957 Ahal duzuna egizu. 352 00:39:53,224 --> 00:39:56,160 -Eta esaiozu Van Dijki etortzeko. -Van Dijk? 353 00:39:56,160 --> 00:39:58,462 Van Dijk, bai. 354 00:40:29,026 --> 00:40:31,195 Aurrera. 355 00:40:39,036 --> 00:40:41,605 -Arazoak? -Aurkitu dezakezu Goert Hoekstra? 356 00:40:41,939 --> 00:40:44,442 Goert? Galdu egin al da? 357 00:40:44,675 --> 00:40:47,511 Berarekin hitz egin nahi nuke. 358 00:40:48,446 --> 00:40:50,548 Ez du zertan arazoa izanik. 359 00:40:50,748 --> 00:40:54,118 Saiatu diskretua izaten. 360 00:42:26,310 --> 00:42:27,912 Kaixo, San Nikolas. 361 00:42:28,379 --> 00:42:30,548 Zure oparia irekitzen ari nintzen. 362 00:42:31,615 --> 00:42:33,450 Esna dago oraindik? 363 00:42:33,717 --> 00:42:35,185 Esaiozu jartzeko. 364 00:42:38,589 --> 00:42:39,790 Kaixo, polita. 365 00:42:40,224 --> 00:42:42,192 Iritsi al da San Nikolas? 366 00:42:44,295 --> 00:42:46,096 Ez, amak lan egin behar du. 367 00:42:47,865 --> 00:42:49,767 Ederki, hori egingo dut. 368 00:42:50,568 --> 00:42:51,936 Gero arte, laztana. 369 00:43:28,872 --> 00:43:29,974 Kaka! 370 00:43:34,645 --> 00:43:36,480 Argia joan da. 371 00:43:38,182 --> 00:43:39,717 Ez, solairu osoan. 372 00:43:40,918 --> 00:43:42,252 Eskerrik asko. 373 00:44:19,757 --> 00:44:21,825 Kaixo, Merel. Kontzientzia txarra al duzu? 374 00:44:22,126 --> 00:44:25,229 -Jendearen zelatan zabiltza beti? -Oinetako isilak jantzi behar! 375 00:44:28,298 --> 00:44:30,467 -Zer gertatu zaio argiari? -Ez dakit. 376 00:44:30,668 --> 00:44:32,236 Yousef hori aztertzen ari da. 377 00:44:34,004 --> 00:44:37,241 -Erre usaina sumatzen duzu zuk ere? -Kanpoan izango da. 378 00:44:37,441 --> 00:44:40,511 -Bi leiho zabalik zeuden behean. -Nola ba? 379 00:44:40,711 --> 00:44:43,313 Patioan. Ez kezkatu. 380 00:44:44,515 --> 00:44:47,084 Zuk egin al duzu hau? 381 00:44:47,785 --> 00:44:51,388 Bai zera! Ez dakit zer den, baina orain garbituko dut. 382 00:45:13,777 --> 00:45:15,179 Harm? 383 00:45:53,917 --> 00:45:57,054 -Abokatu bat nahi dut. -Telebista gehiegi ikusten duzu! 384 00:45:57,187 --> 00:46:00,157 -Nora naramazue? -Zorionez, espetxera zoaz. 385 00:46:00,390 --> 00:46:02,459 Eta ez zara hemen geratuko. Kontuz buruarekin. 386 00:46:02,760 --> 00:46:04,595 -Nire amari deitu diozue? -Horretan ari gara. 387 00:46:33,957 --> 00:46:36,426 Hau kuxidadea! Nola bizi daiteke hemen? 388 00:47:40,123 --> 00:47:42,092 -Goxokirik nahi? -Ez, eskerrik asko. 389 00:47:42,492 --> 00:47:45,429 -Mazapan bat jan dut eta. -Itxura ona du. 390 00:47:45,863 --> 00:47:48,699 -Jengibre-ogia ere bai. -Gauza bat bitxia iruditu zait. 391 00:47:48,866 --> 00:47:51,235 -Zer? -Ez zegoela txokolatezko letrarik. 392 00:47:51,435 --> 00:47:53,303 Diru gutxiago dago eta. 393 00:47:53,871 --> 00:47:55,873 -Laguntza behar dut. -Larria al da? 394 00:47:56,039 --> 00:47:59,409 1101, txanda. Susmagarri baten atzetik gabiltza. 395 00:47:59,977 --> 00:48:02,980 -Non zaude? -Westerstraaterantz noa. 396 00:48:03,947 --> 00:48:07,651 -Matrikula-zenbakia? -Ez du. Zaldiz doa. 397 00:48:08,218 --> 00:48:11,622 -Zaldiz? -Bai. Eta ez errepidean zehar. 398 00:48:11,922 --> 00:48:13,156 Ez. 399 00:48:46,189 --> 00:48:48,258 Susmagarria Herengracht-era hurbiltzen ari da. 400 00:48:48,492 --> 00:48:51,662 Susmagarriak bizar zuri luzea eta tunika gorria ditu. 401 00:48:51,795 --> 00:48:53,196 Begira hor! 402 00:48:53,931 --> 00:48:55,666 Txantxa bat izango da. 403 00:49:19,489 --> 00:49:22,526 Susmagarria Bouwersgrachtera doa. Laguntza behar dugu! 404 00:49:22,726 --> 00:49:24,594 Badago norbait Brouwersgrachtetik gertu? 405 00:49:24,795 --> 00:49:26,463 -Zer egin behar duzu? -Zuk zer uste duzu? 406 00:49:26,663 --> 00:49:28,298 San Nikolas da. 407 00:50:02,766 --> 00:50:05,235 Uste nuen ez genuela San Nikolas ospatu behar. 408 00:50:11,074 --> 00:50:13,543 -Nora joan ote da? -Ez zen oso urruti joango. 409 00:52:08,892 --> 00:52:10,460 Ondo al zaude? 410 00:52:14,030 --> 00:52:15,432 Baietz uste dut. 411 00:52:16,233 --> 00:52:19,970 Balek ez diote minik egiten; suak, bai. 412 00:52:23,340 --> 00:52:25,242 Nortaz ari zara? 413 00:52:26,476 --> 00:52:27,878 Nor zara zu? 414 00:52:28,145 --> 00:52:30,413 Oraindik San Nikolasengan sinesten duen bakarretako bat. 415 00:52:34,518 --> 00:52:37,754 -Nola kendu dizkidazu eskuburdinak? -San Nikolasen elezaharra badakizu? 416 00:52:38,622 --> 00:52:40,290 Kaleko elezaharra, esan nahiko duzu. 417 00:52:40,490 --> 00:52:43,193 Ilargi beteko abenduaren 5ean mundu guztia hil nahi izaten du. 418 00:52:43,426 --> 00:52:45,262 Mundu guztia, ez, baina ia-ia. 419 00:52:45,462 --> 00:52:48,598 -Baita zera ere! -Begira zer egin dien zure lagunei. 420 00:52:49,499 --> 00:52:51,735 Nola dakizu hori? 421 00:52:53,703 --> 00:52:55,338 Hemen seguru egongo zara. 422 00:53:09,252 --> 00:53:12,689 Zoaz kale jendetsuetatik. Ez ibili kale bakartietan. 423 00:53:13,590 --> 00:53:15,492 Esplikatuko al didazu gauza bat? 424 00:53:15,692 --> 00:53:17,827 Ez, suertea duzu bizirik egoteaz. 425 00:53:18,028 --> 00:53:21,064 Lehen laguntzako postu bat duzu hor. Sendatuko zaituzte. 426 00:53:21,398 --> 00:53:24,201 Poliziarentzat lan egiten duzu? Polizia sekretua zara? 427 00:53:24,434 --> 00:53:27,204 Mugi. Ezin naiz gau osoan hemen geratu. 428 00:53:27,404 --> 00:53:29,906 Esadazu lehenengo nork hil dituen nire lagunak. 429 00:53:30,207 --> 00:53:32,275 Azken aldiz esango dizut. 430 00:53:32,542 --> 00:53:34,010 Lasai. 431 00:53:34,244 --> 00:53:36,279 Oporretan gaude eta. 432 00:53:40,250 --> 00:53:41,818 Ondo al zaude? 433 00:53:42,686 --> 00:53:45,889 Ez dirudi datorren urteko abenduaren 5era iritsiko zarenik. 434 00:53:46,256 --> 00:53:47,791 Ondo nago. 435 00:53:53,363 --> 00:53:55,131 Zer egin behar duzu txaluparekin? 436 00:53:55,365 --> 00:53:57,033 Ez da zure kontua. 437 00:53:57,667 --> 00:54:01,471 Kontaktua ez da piztu. Entzun dut. 438 00:54:01,571 --> 00:54:03,506 Badakizu zerbait ontziez? 439 00:54:04,040 --> 00:54:05,542 Motorrez. 440 00:54:10,013 --> 00:54:11,081 Ondo da. 441 00:54:11,881 --> 00:54:13,483 Baldintza batekin. 442 00:54:19,956 --> 00:54:21,458 Adarra jotzen ari al zara? 443 00:54:22,025 --> 00:54:25,595 -Zure familia osoa? -Poliziak ez zidan sinetsi. 444 00:54:25,595 --> 00:54:27,864 Arlote bat harrapatu, eta hark aitortu zuen. 445 00:54:28,064 --> 00:54:31,368 Hurrengo astean, bere burua hil zuen. 446 00:54:31,701 --> 00:54:34,337 -Hori esan zuten, behintzat. -Eta ez al da egia? 447 00:54:34,437 --> 00:54:37,607 Gobernuak hamaika arrazoi zituen dena estaltzeko. 448 00:54:37,841 --> 00:54:41,077 Gauza bera gertatu zen gau hartako hilketa guztiekin. 449 00:54:41,311 --> 00:54:43,413 -Gehiago izan ziren? -Ehunka. 450 00:54:43,680 --> 00:54:45,815 Eta gaurko gaua ez da desberdina izango. 451 00:54:46,082 --> 00:54:50,353 Ez du atseden hartuko Amsterdam odolez blai utzi arte. 452 00:55:09,673 --> 00:55:15,312 Ez daude zertan loturik gertaera hauek eta iluntzekoak. 453 00:55:15,512 --> 00:55:19,082 Baina baten bat ikusi omen dute San Nikolas jantzian. 454 00:55:19,316 --> 00:55:21,451 Ez dakigu ezer horretaz. 455 00:55:21,618 --> 00:55:24,487 Hiri osoa San Nikolasez josita dago. 456 00:55:24,688 --> 00:55:28,591 Eta ihes egin duen susmagarria? Tiroak entzun dira. 457 00:55:28,792 --> 00:55:31,594 Orain ezin dut ezer esan horretaz. 458 00:55:32,329 --> 00:55:36,066 -Beste galdera bat. -Nahikoa da oraingoz. 459 00:55:36,333 --> 00:55:39,803 Inspektore burua. Eratu al da krisi batzordea? 460 00:55:40,036 --> 00:55:42,038 Kalte egin liezaioke honek Espainiarekiko gure harremanei? 461 00:55:42,405 --> 00:55:45,775 Bizilagun batek zaldi bat ikusi du. Baiezta dezakezu hori? 462 00:55:50,580 --> 00:55:53,016 Azalduko didazu, noski, zer gertatu den. 463 00:55:53,249 --> 00:55:56,353 Hegazkin batetik eroritako izotza? Kometa bat? 464 00:55:56,486 --> 00:55:59,122 -Autoak bira eman du? -Ez dirudi hori denik. 465 00:56:00,590 --> 00:56:03,727 Ez esan ezer zaldiaz. Ezin diogu prentsari hori esan. 466 00:56:03,927 --> 00:56:06,496 -Lekuko askok diote… -Abenduaren 5a da. 467 00:56:06,696 --> 00:56:09,199 Hiri erdiak San Nikolas bat ikusi du teilatuetan zehar. 468 00:56:09,432 --> 00:56:12,402 Kontzentra gaitezen. Tontakeria hauek ez gaituzte inora eramango. 469 00:56:12,635 --> 00:56:15,972 Horrek guztiak azalpen logiko bat izango du. Aurki ezazu. 470 00:56:20,377 --> 00:56:21,945 Kaixo, alkate. 471 00:56:23,513 --> 00:56:25,515 Hala dirudi. 472 00:56:27,050 --> 00:56:28,885 Hala onartu beharra daukat. 473 00:56:29,152 --> 00:56:31,388 Horretan ari gara. 474 00:56:31,621 --> 00:56:34,157 Gure aukera bakarra da… 475 00:56:35,792 --> 00:56:37,827 Bai, ozen eta argi. 476 00:56:40,530 --> 00:56:45,201 -Baduzu Goerten berririk? -Bere autoa ubidetik gertu zegoen. 477 00:56:45,535 --> 00:56:49,105 Berak zerbait jakingo du iheslariaz, ziur nago. 478 00:56:50,206 --> 00:56:52,642 Zergatik utziko zuen bere autoa hemen? 479 00:56:55,412 --> 00:56:57,147 Nola dakizu hori dena? 480 00:56:57,414 --> 00:57:00,450 Ez dut hari buruz ezer entzun, elezahar hori izan ezik. 481 00:57:00,650 --> 00:57:03,153 Dena aurki daiteke, non begiratu jakin ezkero. 482 00:57:03,586 --> 00:57:07,056 Hautsez betetako apalak soto hezeetan, monasterio zaharretan. 483 00:57:07,190 --> 00:57:10,293 Westerkerk-eko bobeda itxi batean, margolan zaharrak aurkitu nituen… 484 00:57:10,693 --> 00:57:13,863 …San Nikolasen txikizioenak. 485 00:57:14,130 --> 00:57:17,233 Ez dizut esan beharrik eliza katolikoa ez dagoela pozik… 486 00:57:17,467 --> 00:57:21,471 …San Nikolasen mitoa apezpiku arnegatu eta hiltzailea izateaz. 487 00:57:23,206 --> 00:57:26,843 Eta Myrako apezpikua? 488 00:57:27,076 --> 00:57:30,180 Gu desbideratzeko asmaketa bat. Ez zen inoiz existitu. 489 00:57:31,314 --> 00:57:33,283 Hori uste nuen nik. 490 00:57:39,589 --> 00:57:41,458 Tori. 491 00:57:41,458 --> 00:57:46,463 Madarikazioa ezeztatzeko dokumentuak ere aurkitu nituen. 492 00:57:49,299 --> 00:57:52,135 Demontre! Hori arriskutsua da. 493 00:57:52,469 --> 00:57:55,104 -Zer egingo duzu? -Bere ontzia leherrarazi. 494 00:57:55,205 --> 00:57:56,306 Bere ontzia? 495 00:57:56,339 --> 00:58:00,009 Gauerdian. Denak ontzian egongo dira. 496 00:58:00,810 --> 00:58:02,111 Hartu hau. 497 00:58:03,346 --> 00:58:06,616 Jantzi. Hotz egingo du gaur gauean. 498 00:58:27,103 --> 00:58:29,405 Frank, non zaude? 499 00:58:30,640 --> 00:58:32,876 Zer ontzitan? Askatu egin zaituzte? 500 00:58:35,011 --> 00:58:36,646 Gauzak okertu egingo dira horrela. 501 00:58:37,881 --> 00:58:40,216 -Zergatik ez? -Norekin ari zara? 502 00:58:40,950 --> 00:58:43,653 -Natasharekin. -Ez zara Frankekin ariko? 503 00:58:48,525 --> 00:58:50,627 Etxean gelditzeko? Zergatik? 504 00:58:56,533 --> 00:58:58,735 Sinesten dizut, bai noski. 505 00:58:59,536 --> 00:59:01,538 Polizia etorri da. Sinesten dizut. 506 00:59:07,610 --> 00:59:09,579 Ez da esplikatzen erraza, ezta? 507 00:59:10,446 --> 00:59:11,981 Zalantzak ditu. 508 00:59:20,056 --> 00:59:22,725 Lainoa gero eta lodiagoa da. Hurbiltzen ari gara. 509 00:59:23,626 --> 00:59:26,329 Ez dut uste bidaiarien kaian ainguratuko duenik. 510 00:59:26,563 --> 00:59:27,764 Arrazoi duzu. 511 00:59:29,065 --> 00:59:32,435 -Zer da hori? -Amsterdamgo mapa, XVI. mendekoa. 512 00:59:32,869 --> 00:59:34,971 -Eta hau bere ontzia da. -Ez da lurrunontzia? 513 00:59:35,305 --> 00:59:36,806 Hori ere gezurra da. 514 00:59:37,040 --> 00:59:38,975 Goleta batean dabil. 515 00:59:39,375 --> 00:59:41,578 Horregatik utzi ditugu zapatak kanpoan. 516 00:59:41,778 --> 00:59:45,348 Hau portu zaharra da. 1950 ezkero erabili gabe dago. 517 00:59:51,888 --> 00:59:53,389 Usaintzen duzu hori? 518 00:59:54,424 --> 00:59:55,692 Zer? 519 00:59:56,459 --> 00:59:58,194 Gertu gaude. 520 01:00:01,731 --> 01:00:03,600 Zer ari zara? 521 01:00:03,700 --> 01:00:05,368 Entzuten. 522 01:00:07,704 --> 01:00:10,239 Ia 11'30ak dira. Ordu erdi besterik ez dugu. 523 01:00:25,688 --> 01:00:26,756 Demontre! 524 01:00:27,190 --> 01:00:29,359 -P-34 da. -Zer da hori? 525 01:00:29,692 --> 01:00:31,761 Poliziaren ontzia. Heldu honi. 526 01:00:38,635 --> 01:00:40,370 Eutsiozu. Bizirik dago. 527 01:00:42,171 --> 01:00:44,240 Polizia, eskuak gora! 528 01:00:44,507 --> 01:00:46,175 Uretan norbait dago. 529 01:00:46,175 --> 01:00:47,176 -Lasai. -Demontre! 530 01:00:47,243 --> 01:00:50,546 -Ez da behar gu apuntatzea. -Eskuak gora biek. 531 01:00:51,714 --> 01:00:54,417 -Salbagailu bat da. -Nor zarete? 532 01:00:54,717 --> 01:00:57,086 -Kontuz! -Zer ari zarete hemen? 533 01:00:57,086 --> 01:00:58,788 Zer gertatzen da hemen, mutilok? 534 01:01:00,256 --> 01:01:01,991 Atxilotuta zaudete. 535 01:01:02,558 --> 01:01:04,661 A zer kideak dituzun! 536 01:01:04,894 --> 01:01:07,697 Ene bada! Zertarako nahi duzue hau guztia? 537 01:01:08,031 --> 01:01:11,034 Amsterdam osoa lehertu zenezakete honekin. Ixo! 538 01:01:11,200 --> 01:01:13,670 Mugi. Joan gure ontzira. Bizkor. 539 01:01:14,971 --> 01:01:17,440 -Ez dugu ezer egin. -Eskuinetara. 540 01:01:17,674 --> 01:01:21,544 -Mutilok, hau gehiegi da -Jarri eskuak bizkarrean. 541 01:01:21,911 --> 01:01:25,682 Biak atxilotu ditugu. Lehergailuz betea dute ontzia. 542 01:01:25,848 --> 01:01:27,550 Zein da zure kokalekua? 543 01:01:27,717 --> 01:01:30,753 Ezin dizut esan. Gure GPSa ez dabil ondo. 544 01:01:30,920 --> 01:01:34,123 Hego-mendebaldean gaude, zurezko portu zaharretik hurbil. 545 01:01:35,958 --> 01:01:37,727 Entzuten didazu? 546 01:01:40,563 --> 01:01:42,598 Entzuten didazu? 547 01:01:42,699 --> 01:01:44,834 Ez al zenuen arma eman behar? 548 01:01:45,034 --> 01:01:47,704 71-44 komisaria nagusiari. Entzuten didazu? 549 01:01:47,704 --> 01:01:50,740 -Ez dizute hartzen? -Berria eskatu behar San Nikolasi. 550 01:01:50,973 --> 01:01:52,308 Ez gaude kaitik gertu. 551 01:01:52,608 --> 01:01:55,244 -Azalduko dizuet. Ez dugu astirik. -Ez duzu ezer azaldu behar. 552 01:01:55,445 --> 01:01:59,482 Polizia guztiok dakigu zer obsesio duzun. 553 01:01:59,749 --> 01:02:01,551 Ixo. Ez dizut entzun nahi. 554 01:02:16,566 --> 01:02:18,868 Segurua ote da txalupa horretan joatea? 555 01:02:19,135 --> 01:02:21,738 Inork zigarrorik botatzen ez dion artean, bai. 556 01:02:28,144 --> 01:02:29,479 Begira horri. 557 01:02:30,079 --> 01:02:32,415 Bazenekien hor ubide bat zegoela? 558 01:02:32,548 --> 01:02:35,418 -Hortik portu zaharrera joaten da. -Ez nekien. 559 01:02:35,752 --> 01:02:38,020 Habe hori zeharkatu dute. 560 01:02:38,888 --> 01:02:40,890 Kontrabandistak izango dira. 561 01:02:41,057 --> 01:02:43,926 P-34 haien atzetik ibiliko zen. 562 01:02:44,193 --> 01:02:45,461 Goazen. 563 01:02:53,603 --> 01:02:57,273 -Portu zaharrean? -Ez dakite zertan ari diren. 564 01:03:00,877 --> 01:03:03,079 Komisaria nagusia, 71-44 naiz. Entzuten didazu? 565 01:03:04,180 --> 01:03:06,415 Entzuten didazu? 566 01:03:06,783 --> 01:03:08,284 -Ez dago seinalerik? -Ez. 567 01:03:09,452 --> 01:03:11,687 Ez al genituzke lehenengo hauek eraman behar? 568 01:03:11,854 --> 01:03:14,357 Hori zeharkatu dutenak ezin ditugu zigorrik gabe utzi. 569 01:03:14,524 --> 01:03:16,692 Hau da portu zaharreko bide bakarra. 570 01:03:17,827 --> 01:03:19,095 Begira. 571 01:03:19,462 --> 01:03:20,797 Haiek dira. 572 01:03:21,531 --> 01:03:25,201 -Ikusten? Ez al dizut esan? -Zer egingo dugu orain? 573 01:03:25,368 --> 01:03:27,904 -Pixa egin beharra daukat. -Galtzetan egin ezazu pixa. 574 01:03:47,657 --> 01:03:48,925 Demontre! 575 01:03:49,158 --> 01:03:53,596 -Datorren urtean radar berri bat. -Ontzi berri bat eskatu. 576 01:03:57,433 --> 01:03:59,368 Erretzen ari al da zerbait? 577 01:04:12,915 --> 01:04:14,984 Zer demontre da hori? 578 01:04:27,763 --> 01:04:29,065 Haiek dira? 579 01:04:39,141 --> 01:04:41,344 Aseguru on bat izango ahal dute! 580 01:04:42,478 --> 01:04:44,580 -Ezkonduta zaude? -Zuri bost axola hori. 581 01:04:44,881 --> 01:04:46,883 Zu zara hemen bizkorra. 582 01:04:47,016 --> 01:04:50,019 Familia berriz ikusi nahi baduzu, jiratu oraintxe. 583 01:04:50,219 --> 01:04:51,420 Ixo! 584 01:04:52,488 --> 01:04:53,723 Saiatu naiz. 585 01:05:04,901 --> 01:05:06,402 Entzuten duzu hori? 586 01:05:06,636 --> 01:05:09,739 -Umeak dirudite. -Ene bada! 587 01:05:11,807 --> 01:05:15,011 Goazen. Denok hilko gaituzte. 588 01:05:15,678 --> 01:05:17,914 Ez al genuke atzera egin behar? 589 01:05:18,781 --> 01:05:20,917 Goertek beti aipatzen duen hori… 590 01:05:20,983 --> 01:05:24,253 -San Nikolasengan sinesten duzu? -Ez horixe. 591 01:05:24,921 --> 01:05:26,822 Baina ontzi hori… 592 01:06:31,020 --> 01:06:33,756 -Ondo al zaude? -Ezin hobeto. 593 01:06:40,596 --> 01:06:41,998 Delta Charlyri deika. 594 01:06:42,298 --> 01:06:45,701 -Aurrera, Delta. -Iritsi gara. 595 01:06:45,901 --> 01:06:48,437 -Zerbait berezia bilatzen ari gara? -Gauza susmagarriren bat. 596 01:06:48,571 --> 01:06:50,506 Zuek hortik. Gu hemendik. 597 01:06:50,806 --> 01:06:53,009 Berririk baldin badago, berehala jakinarazi. 598 01:07:00,616 --> 01:07:03,119 Bost minutu geratzen dira. Oraindik lor dezakegu. 599 01:07:03,619 --> 01:07:06,422 Joan egin behar dugu. Nonahi daude. 600 01:07:06,589 --> 01:07:08,090 Abisatu dizut. 601 01:07:12,461 --> 01:07:14,797 -Zer da hori? -Detonagailu bat. 602 01:07:17,733 --> 01:07:19,668 Jar itzazu upelak zutik. 603 01:07:26,675 --> 01:07:29,045 Inoiz ez nuen usteko San Nikolas eguna horrela pasatzea. 604 01:07:29,245 --> 01:07:31,881 Behingoz, berak ere merezi du opari bat. 605 01:07:32,681 --> 01:07:36,052 Kable urdina etengailu urdinarekin. Eta gorria… 606 01:07:36,218 --> 01:07:37,453 Etengailu gorriarekin. 607 01:07:37,653 --> 01:07:39,355 Eskerrak daltonikoa ez naizen. 608 01:07:39,522 --> 01:07:41,457 Demontre, lau minutu! 609 01:07:43,692 --> 01:07:47,096 Segurua ote da? Ez ote da made-in-China? 610 01:07:47,296 --> 01:07:48,831 Taiwangoa. 611 01:07:49,065 --> 01:07:51,067 Lehergailuak dira Txinakoak. 612 01:07:53,836 --> 01:07:55,471 Kableak konektatu ditut. 613 01:07:55,871 --> 01:07:57,907 Piztu etengailu horia. 614 01:07:58,774 --> 01:08:00,409 Etengailu horia. 615 01:08:01,177 --> 01:08:02,545 Ziur zaude? 616 01:08:07,817 --> 01:08:09,085 Eta orain zer? 617 01:08:09,285 --> 01:08:11,554 Lema blokeatu eta motorra martxan jarri? 618 01:08:11,720 --> 01:08:13,923 -Nik gidatuko dut ontzia. -Jakina. 619 01:08:14,090 --> 01:08:17,893 -Ezin duzu salto egin eta! -Ez nuen saltatzeko asmorik. 620 01:08:18,127 --> 01:08:20,096 Tira, ez gaude Bagdaden. 621 01:08:20,262 --> 01:08:23,165 Nik neure erara egingo dut. Ez dugu heroiarena egin behar. 622 01:08:23,399 --> 01:08:25,367 Demontre, zigarro bat erretzeko astirik ere ez. 623 01:08:25,668 --> 01:08:28,104 Goert, uste dut… 624 01:08:28,637 --> 01:08:30,439 …ez dela ondo aterako. 625 01:08:36,445 --> 01:08:38,681 Tira! Ia gauerdia da. 626 01:08:41,884 --> 01:08:43,986 Demontre! Noiz egin dizute hori? 627 01:09:37,907 --> 01:09:40,309 Polizia, eskuak gora! Oraintxe! 628 01:09:40,543 --> 01:09:42,912 -Entzuidazue. -Atera uretatik. Lurrera. 629 01:09:43,179 --> 01:09:45,181 Eskuak gora! 630 01:09:45,347 --> 01:09:48,884 -Bonba lehertzeko zorian dago. -Kaka, zer da hori? 631 01:09:50,019 --> 01:09:51,887 Entzuidazue. 632 01:09:54,190 --> 01:09:55,491 Ontzi bat dirudi. 633 01:10:00,296 --> 01:10:02,031 Delta naiz. Arazo bat dugu. 634 01:10:03,199 --> 01:10:05,701 -Non zaude? -Zu baino 60 metro aurrerago. 635 01:10:05,935 --> 01:10:09,905 -Esadazu zer gertatzen den. -Bi susmagarri ditugu. 636 01:10:10,206 --> 01:10:12,541 Bata atxilotua, bestea hilik. 637 01:10:13,709 --> 01:10:15,911 Eta hemen badago zerbait… 638 01:12:06,955 --> 01:12:08,757 Lortu dugu? 639 01:12:10,659 --> 01:12:13,329 Bai, lortu dugu. 640 01:12:43,058 --> 01:12:47,296 Azkenean, nahi ez duzun opari batekin bukatzen duzu beti. 641 01:12:56,405 --> 01:12:57,906 Zenbat? 642 01:12:58,674 --> 01:13:00,476 Oraindik ez gaude ziur. 643 01:13:03,212 --> 01:13:06,682 -Gutxi gorabehera? -300 bat. 644 01:13:07,750 --> 01:13:10,686 Duela 42 urte baino gehiago. 645 01:13:11,520 --> 01:13:13,922 Bihur ezazu hori itxurazko kopuru. 646 01:13:15,724 --> 01:13:18,994 Saiatuko naiz, alkate jauna. 647 01:13:27,636 --> 01:13:30,806 Ez bota errua zeure buruari, Johan. 648 01:13:31,407 --> 01:13:34,410 Hiriak aspaldi ikasi zuen honekin bizitzen. 649 01:13:36,145 --> 01:13:38,046 Egun batean bukatuko da. 650 01:13:38,580 --> 01:13:41,150 Baina ez dut uste egun hori ikusiko dugunik. 651 01:13:43,986 --> 01:13:48,157 Atzo gauean, eskola-autobus bat ubidera erori zen. 652 01:13:48,424 --> 01:13:50,592 Biktimen bila ari dira oraindik. 653 01:13:50,859 --> 01:13:53,595 Ospitaleko haur saileko suteak… 654 01:13:53,829 --> 01:13:56,832 …35 ume hil ditu. 655 01:13:56,832 --> 01:14:01,670 Beroagatik, ezingo dira biktimak identifikatu. 656 01:14:02,271 --> 01:14:06,608 Goert H.k 25 urtez lan egin du Amsterdamgo polizian. 657 01:14:06,809 --> 01:14:10,446 Inoiz ez da jakingo zenbat jende hil duen. 658 01:14:10,846 --> 01:14:14,149 Bere gorputz hila Amsterdamgo mendebaldeko kaian aurkitu dute. 659 01:14:14,450 --> 01:14:16,952 Poliziak ez du baztertu hark bere burua hil duenik. 660 01:14:17,186 --> 01:14:18,854 Goert H.k depresioa zuen… 661 01:14:19,054 --> 01:14:22,458 San Nikolaseko ospakizunak betiko martxan egin dira. 662 01:14:22,658 --> 01:14:25,594 San Nikolasen laguntzaileek istiluak sortu badituzte ere… 663 01:14:25,828 --> 01:14:28,197 …eguna lasai-lasaia izan da. 664 01:14:35,737 --> 01:14:36,939 Kaixo, Frank. 665 01:14:37,739 --> 01:14:39,274 Zer ari zara hemen? 666 01:14:40,476 --> 01:14:42,778 Bihar aterako omen zara ospitaletik. 667 01:14:43,045 --> 01:14:44,213 Zer ondo. 668 01:14:45,581 --> 01:14:47,616 Suertea duzu bizirik egoteaz. 669 01:14:48,050 --> 01:14:49,985 Beste batzuek ez dute hainbeste suerterik izan. 670 01:14:50,252 --> 01:14:51,954 Eskerrik asko hori gogoratzeagatik. 671 01:14:52,488 --> 01:14:54,990 Txostena idatzi behar dugu oraindik. 672 01:14:55,491 --> 01:14:57,159 Eta ez da lan atsegina izaten. 673 01:14:57,392 --> 01:14:59,228 Noiz etorriko zaizu ondo? 674 01:14:59,561 --> 01:15:03,031 Zuk ikusi. Ondo dakizu zer gertatu den. 675 01:15:03,265 --> 01:15:09,671 Badakit serieko hiltzaile batek bahitu zintuela. 676 01:15:09,771 --> 01:15:14,243 Baita zera ere! Goert izan da zerbait egin duen bakarra. 677 01:15:14,510 --> 01:15:18,780 -Ez dakizu zer esaten ari zaren. -Baina ez naiz gezurretan ari. 678 01:15:19,515 --> 01:15:25,187 Jendeak ez du jakin nahi San Nikolas existitzen dela. 679 01:15:26,655 --> 01:15:31,326 Fio zaitez nitaz. Hobe izaten da lo dagoen zakurra ez esnatzea. 680 01:15:31,894 --> 01:15:33,962 Baina arrazoi duzu. 681 01:15:34,162 --> 01:15:38,367 Saiatuko naiz Goerten izena ahalik eta gehiena garbitzen. 682 01:15:42,070 --> 01:15:44,540 Konforme? 683 01:15:50,412 --> 01:15:53,549 Hau zuretzat da, alkatearen partetik. 684 01:15:58,754 --> 01:16:00,556 Ordainsari gisa. 685 01:16:00,822 --> 01:16:03,559 San Nikolasen ospakizunak galdu dituzulako. 686 01:16:04,726 --> 01:16:08,697 Ezagutzen dut Suitzan klinika bat neurokirurgian espezializatua. 687 01:16:08,931 --> 01:16:10,566 Zure amari lagunduko diote, beharbada. 688 01:16:13,669 --> 01:16:15,337 Pentsatu horretan. 689 01:16:47,603 --> 01:16:50,105 Lasai. 690 01:16:50,505 --> 01:16:51,907 Ni naiz. 691 01:16:54,009 --> 01:16:56,478 Lo hartu duzu. Amesgaizto bat? 692 01:16:57,613 --> 01:16:59,047 Horrelako zerbait. 693 01:17:00,148 --> 01:17:02,184 Ondo al zaude? 694 01:17:02,451 --> 01:17:04,920 -Ez didate utzi zu ikusten. -Nork? Zure amak? 695 01:17:05,153 --> 01:17:08,523 Medikuek. Nire ama zutaz harro dago orain. 696 01:17:08,824 --> 01:17:10,759 Zure lagunak defendatzeagatik. 697 01:17:11,326 --> 01:17:13,662 Egunkariek diote heroi bat zarela. 698 01:17:14,096 --> 01:17:16,531 Ez sinetsi egunkariek diotena. 699 01:17:19,635 --> 01:17:21,637 Egun batean kontatuko didazu? 700 01:17:23,171 --> 01:17:24,640 Zer? 701 01:17:25,741 --> 01:17:27,776 Benetan gertatu dena. 702 01:17:29,945 --> 01:17:31,346 Baliteke. 703 01:17:31,647 --> 01:17:34,216 Edo, beharbada, 23 urte itxaron beharko dituzu. 704 01:17:34,449 --> 01:17:38,286 23 urte? Zer ba? 705 01:17:38,453 --> 01:17:41,790 Orduan ilargi betea izango baita abenduaren 5ean. 706 01:17:46,928 --> 01:17:48,730 Opari bat ekarri dizut. 707 01:17:52,000 --> 01:17:54,302 Bilgailua kenduko diot. 708 01:18:10,218 --> 01:18:11,553 Kontuz. 709 01:18:53,095 --> 01:18:55,464 AZPITITULUAK: Jon Muñoz