1 00:00:04,840 --> 00:00:07,600 Quechuazko honako bideo eta grabazio hauek 2 00:00:07,730 --> 00:00:10,800 2018ko ekainean aurkitu zituzten, Peruko Amazonasean, 3 00:00:10,880 --> 00:00:12,920 Madre de Dios eskualdean. 4 00:00:13,000 --> 00:00:15,560 Jendeak ezagutzeko bildu ditugu hemen. 5 00:01:26,520 --> 00:01:31,440 Gu denboraren hasieratik egon gara hemen. 6 00:01:33,880 --> 00:01:38,440 Behin, duela denbora asko, Gizon Zuria zerutik etorri zen, 7 00:01:38,800 --> 00:01:44,680 eta izarrei, espazioari eta ilargiari buruz irakatsi zigun. 8 00:01:46,440 --> 00:01:49,680 Biharko jendea gara. 9 00:01:52,400 --> 00:01:55,360 Izar-ehiztariak gara. 10 00:01:56,480 --> 00:01:59,920 Espazioko ibiltariak gara. 11 00:02:15,680 --> 00:02:20,080 Gizon Zuria gure oihanean harrapatuta geratu zen, 12 00:02:20,600 --> 00:02:26,560 eta guk maitasunari, animaliei, 13 00:02:26,800 --> 00:02:30,240 landareei eta laborantzari buruz irakatsi genion. 14 00:02:37,080 --> 00:02:43,040 Gizon Zuriak espazio-ontzia galdu zuen ibaira erori zenean. 15 00:02:43,680 --> 00:02:47,120 Espazio-ontzia suntsituta geratu zen. 16 00:02:48,000 --> 00:02:50,560 Gizon Zuria oso triste jarri zen, 17 00:02:50,680 --> 00:02:55,240 eta ibaian behera joan zen ontzia konpontzeko tresna bila. 18 00:03:14,480 --> 00:03:17,960 Gizon Zuriak gure bila itzuliko zela esan zuen, 19 00:03:18,040 --> 00:03:21,200 gu zerura, haren etxera, eramateko. 20 00:03:22,400 --> 00:03:25,120 Oraindik ez da itzuli. 21 00:03:31,720 --> 00:03:36,120 Gizon Zuriak tresna bat baino ez zigun utzi, 22 00:03:36,480 --> 00:03:40,160 oso urrutiko izarrak bilatzeko. 23 00:03:47,200 --> 00:03:52,480 Harez geroztik, haren etxera bidaiatzeko entrenatzen gara, 24 00:03:53,480 --> 00:03:57,680 eta irakatsi zigun guztia egiten dugu. 25 00:03:58,920 --> 00:04:03,560 Behin, erdi zuria zen gizon txiki bat aurkitu genuen, 26 00:04:04,680 --> 00:04:08,760 eta gurekin eramateko entrenatzea erabaki genuen. 27 00:04:11,040 --> 00:04:13,520 Sendoak izateko entrenatzen gara. 28 00:04:22,800 --> 00:04:26,720 Zoriontsu izateko entrenatzen gara. 29 00:04:28,680 --> 00:04:33,160 Zerutik harago gaudenean arnasari eusteko 30 00:04:33,240 --> 00:04:34,760 jantziak prestatzen ditugu. 31 00:04:38,280 --> 00:04:41,400 Aireratze-gunea prestatzen dugu. 32 00:04:44,720 --> 00:04:48,480 Agur esateko entrenatzen gara. 33 00:04:53,760 --> 00:04:57,440 Espaziora joateko ontziak eraikitzen ditugu, 34 00:04:59,960 --> 00:05:02,320 baina, orain arte, ez dute funtzionatu. 35 00:05:06,440 --> 00:05:10,880 Espazioan ibiltzeko entrenatzen gara. 36 00:05:17,800 --> 00:05:22,080 Zuhaitzeko etxeak eraikitzen ditugu, izarretatik hurbilago egoteko. 37 00:05:26,120 --> 00:05:30,000 Grabitaterik gabe ibiltzeko entrenatzen gara. 38 00:05:32,600 --> 00:05:36,200 Egun batean, hemendik gutxira, Gizon Zuria itzuli egingo da, 39 00:05:37,400 --> 00:05:40,880 eta unibertsotik bidaiatzera joango gara elkarrekin. 40 00:06:43,960 --> 00:06:47,680 Urte asko pasatu dira Gizon Zuria etorri zenetik. 41 00:06:48,200 --> 00:06:51,160 Askok harengan sinesteari utzi diote, 42 00:06:52,440 --> 00:06:55,060 baina gutxi batzuk haren zain daude oraindik. 43 00:06:55,640 --> 00:06:58,240 Hauek dira. 44 00:07:06,000 --> 00:07:08,800 2018ko abuztuan, Madre de Dios ibaiaren ondoko 45 00:07:09,060 --> 00:07:11,860 herri txiki batetik desagertu ziren bost natibo. 46 00:07:12,130 --> 00:07:13,550 Alferrik bilatu zituzten. 47 00:07:13,630 --> 00:07:14,860 Ez zituzten aurkitu. 48 00:07:43,560 --> 00:07:46,160 Ane Irizar www.subtitulam.com