1 00:00:14,047 --> 00:00:17,650 Film honek Steve McQueenen ahotsa aurkezten du… 2 00:00:17,751 --> 00:00:21,054 …sekula entzun gabeko audio-grabazioetatik hartua 3 00:00:23,023 --> 00:00:30,130 "Le Mans" egiten 300 milioi metro zeluloide filmatu omen zituzten 4 00:00:32,599 --> 00:00:36,102 Galdua edo suntsitua omen zegoen. Gaur arte 5 00:00:36,202 --> 00:00:39,272 -B kamera! -Ekin! 6 00:00:59,092 --> 00:01:02,996 1960ko urteetan, Steve McQueen aktorea izarrartera igo zen… 7 00:01:03,063 --> 00:01:08,535 …"Ihesaldi handia", "Thomas Crownen auzia" eta "Bullit" filmekin 8 00:01:09,702 --> 00:01:16,109 "Coolaren erregea" deitzen zioten 9 00:01:18,845 --> 00:01:22,849 1980an minbizia tratatu zioten Mexikon 10 00:01:23,750 --> 00:01:28,154 Zergatik ez gara murgiltzen begirada bat botatzeko? 11 00:01:29,656 --> 00:01:36,729 Zer diozu gaixotasuna eragin omen dizuten zirkunstantziez? 12 00:01:36,863 --> 00:01:38,531 Nola sumatzen duzu hori? 13 00:01:39,332 --> 00:01:40,533 Bi modutara. 14 00:01:40,700 --> 00:01:43,036 Lehenik, amiantoaren pozoia… 15 00:01:43,703 --> 00:01:46,673 …oso bakan agertzen baita birikan. 16 00:01:46,706 --> 00:01:51,144 Bigarrenik, presio handia izan nuen bolada batzuetan. 17 00:01:51,177 --> 00:01:54,147 Nire negozioan denekin borrokan ibili behar izan bainuen. 18 00:01:54,180 --> 00:01:58,918 Dena utzi nahi nuela pentsatu nuen bost bat urtez. 19 00:02:00,620 --> 00:02:05,191 Presioagatik. 20 00:02:11,264 --> 00:02:16,102 Super-izar batek auto-lasterketez film bat egitea erabaki zuenean… 21 00:02:16,136 --> 00:02:18,872 …orduan hasi zen dena. 22 00:02:21,007 --> 00:02:25,211 Hura izan zen bere bizitzako unerik funtsezkoena. 23 00:02:27,647 --> 00:02:32,919 Film hau filmatzean gertatu zena ez litzaioke inori gertatu behar. 24 00:02:34,554 --> 00:02:39,392 Hura dena nire ustez zer zen film batean islatu nahi nuen. 25 00:02:56,309 --> 00:03:01,114 STEVE McQUEEN GIZONA & LE MANS 26 00:03:01,181 --> 00:03:02,248 Jaun-andreok: 27 00:03:02,315 --> 00:03:06,386 Zinemaren munduko gizonik maiteena: Steve McQueen. 28 00:03:25,505 --> 00:03:27,006 Eskerrik asko. 29 00:03:27,106 --> 00:03:31,244 1969: "Le Mans" filmatzen hasi baino 8 hilabete lehenago 30 00:03:31,444 --> 00:03:34,614 Berriz bizi behar bazenu, modu berean biziko zinateke? 31 00:03:35,148 --> 00:03:36,983 Jakina. 32 00:03:37,617 --> 00:03:40,386 Zeharo. 33 00:03:40,553 --> 00:03:44,257 Zinema oso bitarteko garrantzitsua dela uste baitut. 34 00:03:52,232 --> 00:03:56,769 Munduko lehen super-izarra zenean, 38 urte zituen. 35 00:03:57,670 --> 00:04:01,441 Jendea erotu egiten zitzaion joaten zen leku guztietan. 36 00:04:01,474 --> 00:04:04,544 Estatu Batuetako erregezkoa zen. 37 00:04:04,711 --> 00:04:06,512 Primeran. Eskerrik asko. 38 00:04:12,885 --> 00:04:16,122 Baserri batean hazi nintzen, Slater-en, Missourin. 39 00:04:16,189 --> 00:04:19,158 Han bizi izan nintzen gaztetan. 40 00:04:19,325 --> 00:04:22,195 Ahal bezain laster joan nintzen. 41 00:04:27,667 --> 00:04:32,005 Bere inguruak eta bizi izandakoak kemenezko elementu bat eman zion… 42 00:04:32,071 --> 00:04:35,208 …eta oso leku onean ipini zuen garai hartan. 43 00:04:35,575 --> 00:04:40,980 Ez dakit askorik arteaz edo musikaz, gustatzen zaidanaz izan ezik. 44 00:04:41,914 --> 00:04:46,185 Gaizkileen mundutik etorria naiz. 45 00:04:46,919 --> 00:04:49,155 Eta ez naiz konpromisoen zalea. 46 00:04:55,094 --> 00:04:57,230 Bost axola zitzaion dena. 47 00:04:57,463 --> 00:05:00,366 Borrokatu behar bazen, ez zion borrokari uko egingo… 48 00:05:00,400 --> 00:05:01,968 …berdin zion norekin. 49 00:05:02,035 --> 00:05:03,236 ESKERRIK ASKO 50 00:05:03,403 --> 00:05:05,738 Perfekzionista izango zara, ezta? 51 00:05:05,772 --> 00:05:09,942 Lana ondo egiten saiatzen naiz. Ez dakit… Saiatzen naiz. 52 00:05:15,815 --> 00:05:19,552 "Thomas Crownen auzia" Alan Trustmanen gidoia 53 00:05:23,356 --> 00:05:25,892 "Thomas Crownen auzia" eta "Bullit"… 54 00:05:25,925 --> 00:05:29,095 …izan ziren Steve McQueenekin egin nituen bi filmak. 55 00:05:33,333 --> 00:05:37,503 Konbentzitu nuen ezen platoan egongo zen bakoitzean… 56 00:05:37,537 --> 00:05:39,906 …zuzendariak esaten zuenari kasurik egin gabe… 57 00:05:39,939 --> 00:05:41,941 …berak mantra errezitatu behar zuela. 58 00:05:43,042 --> 00:05:46,212 "Nik erabakitzen dut zer dagoen ondo eta zer gaizki… 59 00:05:46,245 --> 00:05:48,815 …eta ez diot inori esplikatu behar". 60 00:05:49,082 --> 00:05:52,752 "Emakumeak gustatzen zaizkit, baina beldur pixka bat diet". 61 00:05:52,785 --> 00:05:54,854 "Ez dut konpromisorik hartuko". 62 00:05:54,954 --> 00:05:58,191 "Emakume batekin konprometitu ezkero, min eman baitiezazuke". 63 00:05:58,224 --> 00:05:59,692 "Ez naiz borroka bila ibiliko… 64 00:05:59,759 --> 00:06:02,729 …baina nirekin borrokatu nahi bazara edo baztertzen banauzu… 65 00:06:02,762 --> 00:06:04,530 …hilko zaitut, ostia!" 66 00:06:05,631 --> 00:06:09,302 Hori errezitatzen zion bere buruari platoan zegoenean… 67 00:06:09,369 --> 00:06:12,538 …jarraibideak zein ziren kontuan hartu gabe. 68 00:06:12,572 --> 00:06:16,542 Eta bikain antzezten zuen, nire ustez, pertsonaia hori. 69 00:06:16,576 --> 00:06:18,678 Alan Trustman, gidoilaria 70 00:06:28,221 --> 00:06:31,224 Zer nahiago duzu, antzeztea edo produzitzea? 71 00:06:31,791 --> 00:06:34,293 Biak, nolabait. 72 00:06:36,829 --> 00:06:40,566 Produzitzea gustatzen zait antzezten ari banaiz… 73 00:06:40,767 --> 00:06:45,138 …sormenaren kontrola edukitzea baita, niretzat, gauzarik handiena. 74 00:06:50,676 --> 00:06:54,514 Asko gustatzen zitzaion "Thomas Crownen auzia" filmeko rola… 75 00:06:54,547 --> 00:06:56,616 …Tommy Crown antzeztea, alegia. 76 00:06:58,317 --> 00:07:02,855 Negozio-gizon handia baita, beste inork baino gehiago dakiena. 77 00:07:03,456 --> 00:07:06,592 Berak pertsonaia hori izateko gogo handia zuen. 78 00:07:06,626 --> 00:07:09,228 Magnate baten gisara sentitu nahi zuen. 79 00:07:14,500 --> 00:07:17,670 Zinema aldatu egin zen orduan. 80 00:07:18,004 --> 00:07:21,808 Ez zen jadanik joko bat, dirutza zen. Dirutza ikaragarria. 81 00:07:21,874 --> 00:07:25,178 Eta jende hori oso serio ari da kontu horretan. 82 00:07:26,312 --> 00:07:30,650 Inperio bat eraikiko zigula sartu zitzaion buruan. 83 00:07:30,650 --> 00:07:32,552 Neile Adams McQueen, lehen emaztea 84 00:07:32,552 --> 00:07:36,255 "Thomas Crown" egin ondoren, esan zidan: "Inperio bat eraikiko dut". 85 00:07:43,062 --> 00:07:46,899 Nire izena filmean baneukan, ezin ninduten jadanik tratatu… 86 00:07:46,933 --> 00:07:51,771 …koipea eman beharreko zinema-izar txotxolotzat. 87 00:07:51,804 --> 00:07:54,941 Horrek gidaritza ematen dit, exekutibo gisa… 88 00:07:55,074 --> 00:07:57,643 …beraz, tratua nirekin egin behar dute. 89 00:07:57,710 --> 00:07:59,445 Chad McQueen, semea 90 00:07:59,512 --> 00:08:02,815 Erregaia zuk daukazu, motel, Boterea zuk daukazu. 91 00:08:05,985 --> 00:08:09,755 Mugimendu bizkor eta sofistikatua izan zen bere aldetik… 92 00:08:09,822 --> 00:08:12,859 …Solar izeneko produkzio-etxe bat sortzea… 93 00:08:13,125 --> 00:08:16,028 …eta bere eragina modu hartara erabiltzea. 94 00:08:17,730 --> 00:08:22,235 Eta bere bazkide ea izan nahi zuen lehenik nire aitari galdetzeko… 95 00:08:22,268 --> 00:08:24,403 …eskatu zion bere agentziari. 96 00:08:27,673 --> 00:08:33,613 Bob Relyea daukat nire ondoan, Solar Productions-eko produktorea. 97 00:08:34,146 --> 00:08:38,751 "Zazpi gizon apartak" eta "Ihesaldi handia" egin genituen. 98 00:08:38,784 --> 00:08:43,890 Gure enpresa ondo antolatutako benetako produkzio-etxe bat zen. 99 00:08:44,090 --> 00:08:49,028 Steveren, nire eta gure familien arteko harremana oso estua zen. 100 00:08:49,762 --> 00:08:51,764 Sumintzeko joera duzu? 101 00:08:52,098 --> 00:08:54,834 Bidegabekeriek asko mintzen naute. 102 00:08:54,867 --> 00:08:59,272 Gauza batzuekin haserretu, eta neure onetik ateratzen naiz. 103 00:09:00,640 --> 00:09:02,875 Steve Bobez fio zen. 104 00:09:03,709 --> 00:09:07,647 Arazoren bat baldin bazegoen, sorbaldatik heltzen zion… 105 00:09:07,647 --> 00:09:10,416 …eta bazter batera eramaten zuen. 106 00:09:10,750 --> 00:09:13,719 "Sekulako nahitasuna badiozu ere, Steve… 107 00:09:13,753 --> 00:09:17,657 …grina horrek ez du piperrik balio". 108 00:09:17,690 --> 00:09:19,792 Eta Stevek ulertu zion. 109 00:09:23,429 --> 00:09:25,264 1969ko martxoa 110 00:09:25,298 --> 00:09:28,801 Solar Productionsek film askotarako kontratu bat sinatu du… 111 00:09:28,834 --> 00:09:31,704 …Cinema Center Filmsekin 112 00:09:35,274 --> 00:09:39,440 Cinema Center Films berria zen, eta uste zuten sor zezaketela… 113 00:09:39,480 --> 00:09:41,800 …elkargo bat, etekin handiak emango zituena… 114 00:09:41,914 --> 00:09:45,840 …eta MGM edo Warner Brothers bezalako zerbait bihurtuko zena. 115 00:09:48,154 --> 00:09:52,280 Jokaldi bikaina izan zen bera Cinema Center Filmsera ekartzea… 116 00:09:52,320 --> 00:09:55,040 …bere enpresarekin parte hartzera. 117 00:09:55,094 --> 00:09:58,097 Hori, berez, sekulako lorpena zen. 118 00:10:05,938 --> 00:10:08,960 Kontua ez zen "munduko izarrik handiena naiz"… 119 00:10:09,000 --> 00:10:11,360 …"zer film egingo ditudan erabakiko dut" baizik. 120 00:10:11,544 --> 00:10:14,280 "Zuzendariak nor izango diren erabakiko dut… 121 00:10:14,814 --> 00:10:18,240 …eta beti egin nahi izan dudan lasterketa-film hori egingo dut… 122 00:10:18,280 --> 00:10:21,400 …nire karrera definituko duena". 123 00:10:23,880 --> 00:10:26,560 6 milioiko aurrekontuarekin, "Le Mans"… 124 00:10:26,560 --> 00:10:30,800 …Cinema Centeren ordu arteko filmik garestiena izango zen 125 00:10:33,799 --> 00:10:38,170 Auto-lasterketak egiten ditut haiekin gozatzen dudalako. 126 00:10:38,237 --> 00:10:41,974 Lehiatzea gustatzen zait. Besteari irabaztea gustatzen zait. 127 00:10:42,008 --> 00:10:44,810 Boterearen sentipenaz gozatzen dut. 128 00:10:49,649 --> 00:10:51,183 Hura zuen bere zera. 129 00:10:53,519 --> 00:10:55,755 Hura zen haren grina. 130 00:10:57,023 --> 00:10:59,200 Zeure bizitzako grina aurkitzen baduzu… 131 00:10:59,925 --> 00:11:01,861 …hortxe daukazu. 132 00:11:03,262 --> 00:11:06,440 Lasterketan aritu nintzen lehen aldian ikaratu egin nintzen. 133 00:11:06,480 --> 00:11:09,120 Ikara gainditu nahi nuen. Hori zen elementu bat. 134 00:11:11,203 --> 00:11:15,708 Eta bizitzako gauza konponezin bakanetako bat da, bestalde. 135 00:11:18,210 --> 00:11:21,781 Hor kanpoan bakarrik zaudenean, bakar-bakarrik zaude. 136 00:11:23,349 --> 00:11:29,689 Arriskatzea, adrenalinaren premia, "zer daukat galtzeko" jarrera… 137 00:11:29,755 --> 00:11:32,280 …hori dena adierazten zuela zirudien. 138 00:11:32,992 --> 00:11:36,195 Primeran zihoakion McQueen arimari… 139 00:11:36,529 --> 00:11:38,464 …haren nortasunari… 140 00:11:39,131 --> 00:11:40,466 …haren funtsari. 141 00:11:42,535 --> 00:11:45,800 Lasterketetako pilotuak beste ezpal batekoak dira. 142 00:11:45,840 --> 00:11:50,240 Bolantearen atzean zaudenean alde batera uzten duzu dena. 143 00:11:51,043 --> 00:11:55,147 Gauza bakarrean kontzentratuta zaude: 144 00:11:55,715 --> 00:12:00,052 Dena ematea, irabazteko. 145 00:12:01,554 --> 00:12:03,656 Eta berak hori zeukan. 146 00:12:06,826 --> 00:12:10,463 1970eko martxoa 147 00:12:10,563 --> 00:12:16,368 "Le Mans" filmatu baino hiru hilabete lehenago 148 00:12:17,803 --> 00:12:21,920 Sebring-eko 12 orduak, Florida, Estatu Batuak 149 00:12:23,008 --> 00:12:25,711 20 urtez, aireportu ia ahaztu batek… 150 00:12:25,745 --> 00:12:29,200 …ziztu bizian doazen autoen suminaren oihartzuna egin du. 151 00:12:31,817 --> 00:12:36,422 Sebring zen Le Mans anaiaren zerarik gertukoena. 152 00:12:36,756 --> 00:12:41,193 Iraupen-lasterketa bat zer ote den jakin nahi ezkero, hona hau. 153 00:12:45,097 --> 00:12:50,636 Astebete lehenago hanka hautsi zuen moto-lasterketa batean. 154 00:12:50,936 --> 00:12:56,308 Esan nion: "Hobe duzu ez egitea". Eta berak: "Egin dezaket". 155 00:12:56,709 --> 00:12:59,560 Nola aldatuko eta enbragatuko duzu? Ez al zaizu zaila egingo? 156 00:12:59,600 --> 00:13:03,040 Tira, zail samarra da. 157 00:13:03,783 --> 00:13:06,000 Ezin dut oin-euskarririk erabili. 158 00:13:06,118 --> 00:13:08,354 Paper latza ipini dugu azpian… 159 00:13:08,420 --> 00:13:11,157 …enbrageari eusteko eta hura egokitzeko. 160 00:13:27,807 --> 00:13:29,175 Hantxe ekin genion. 161 00:13:33,445 --> 00:13:36,280 Hollywoodeko gidoi bat bezalakoa zen. 162 00:13:39,718 --> 00:13:42,922 57.000tik gora ikusleek ezustekoa hartu dute… 163 00:13:42,988 --> 00:13:45,658 …McQueenen Revson Porsche 908rekin. 164 00:13:45,724 --> 00:13:47,927 Biek maisulan bat egin dute. 165 00:13:54,333 --> 00:13:58,671 Sinestezina bazen ere, irabazten ari ziren, halako batean. 166 00:13:58,704 --> 00:14:02,640 Konbinazio horrekin, Sebringeko amaiera ipuinetakoa izan liteke. 167 00:14:07,313 --> 00:14:12,985 11. orduan, Porschea hurbiltzen ari zaio Ferrari zalantzatiari. 168 00:14:14,620 --> 00:14:18,640 McQueenen gizonak zoratzen daude Ferrari estualdian dagoelakoan. 169 00:14:21,160 --> 00:14:24,864 Eta ilunpetik auto bakarra irtengo zen garaile. 170 00:14:26,031 --> 00:14:30,040 Mario Andrettik bi auto behar izan zituen gu garaitzeko… 171 00:14:30,080 --> 00:14:33,600 …eta lasterketako azken biretan bakarrik pasatu gintuen. 172 00:14:38,043 --> 00:14:42,448 Sebringeko 12 orduak bukatu ziren, eta Ferrarik irabazi zuen. 173 00:14:43,015 --> 00:14:45,560 McQueen Revson bigarren gelditu zen. 174 00:14:47,653 --> 00:14:50,960 Jendea oldartu egin zitzaigun lasterketa bukaeran. 175 00:14:51,000 --> 00:14:53,520 Steve zutitu egin zen autoan… 176 00:14:54,260 --> 00:14:57,196 …eta bakearen ikurra egin zuen. 177 00:14:57,429 --> 00:15:00,799 Eta bazirudien Moisesek urak banandu zituela… 178 00:15:00,900 --> 00:15:04,370 …edo Jainkoa zeruan agertu zela. 179 00:15:05,804 --> 00:15:07,239 Isiltasuna. 180 00:15:13,479 --> 00:15:17,616 Zirrara handia izan zen niretzat, zeren eta aktorea izanik… 181 00:15:17,650 --> 00:15:20,400 …jendeak ez baitu espero hain ondo egingo duzunik. 182 00:15:20,440 --> 00:15:24,160 Umeentzat gizon handia izan nintzen bolada hartan etxean. 183 00:15:24,390 --> 00:15:28,360 Bere bizitzako bolada hura izugarri zoriontsua izan zen. 184 00:15:28,480 --> 00:15:29,880 Gogoan dut etxera etorri zenean… 185 00:15:31,063 --> 00:15:34,867 …umore onez egon zela geroztikako hilabete osoan. 186 00:15:52,384 --> 00:15:55,720 Sebringeko lasterketaren ondoren, berataz ez zen hau bakarrik esaten: 187 00:15:55,760 --> 00:15:59,280 "O, horra Steve McQueen aktore super-izarra!" 188 00:15:59,458 --> 00:16:03,529 Beste pilotu batzuek pilotu profesional gisa miresten zuten. 189 00:16:14,506 --> 00:16:19,478 Le Mans, Frantzia 190 00:16:21,347 --> 00:16:25,351 Filmaren eta lasterketen arteko elkar lotura perfektua zen orain. 191 00:16:25,451 --> 00:16:27,480 Naturala zen. 192 00:16:30,322 --> 00:16:34,026 Hurrengo pausoa Le Manseko 24 orduak izan zen… 193 00:16:34,493 --> 00:16:36,328 …eta han lehiatzea. 194 00:16:44,436 --> 00:16:49,508 Film hori oroitzapen iraunkorra izango zen Steve McQueentzat. 195 00:16:51,176 --> 00:16:56,920 Stevek garai guztietako filma egin nahi zuen… 196 00:16:56,960 --> 00:16:57,000 …belaunaldi guztientzako filma… 197 00:16:56,982 --> 00:17:03,689 …auto-lasterketaren usainak, zarata, sentipenak atzemango zituen filma… 198 00:17:03,756 --> 00:17:05,520 …beste ezein filmek ez bezala. 199 00:17:05,560 --> 00:17:07,560 Oso gauza handia zen. 200 00:17:20,572 --> 00:17:21,740 Kaixo, mutilok. 201 00:17:21,840 --> 00:17:22,941 Zer moduz? 202 00:17:23,642 --> 00:17:24,676 Eskerrik asko. 203 00:17:26,045 --> 00:17:27,246 Badira… 204 00:17:27,413 --> 00:17:29,680 Zenbat? 40 urte? 205 00:17:32,951 --> 00:17:35,160 Solar hasi ere baino aurretik… 206 00:17:35,200 --> 00:17:38,640 …McQueenek erabaki zuen erabateko auto-lasterketa filma egingo zuela. 207 00:17:39,291 --> 00:17:42,961 "Txapeldunaren eguna" izeneko proiektu bat egon zen… 208 00:17:43,062 --> 00:17:44,840 …baina ez zen inoiz egin. 209 00:17:45,431 --> 00:17:47,032 Gelditu egin zen. 210 00:17:47,099 --> 00:17:48,067 Bira eman. 211 00:17:49,101 --> 00:17:52,520 John Frankenheimer aurreratu zitzaion "Grand Prix" eginez. 212 00:17:53,772 --> 00:17:56,341 Ene! Atera hortik! 213 00:17:56,642 --> 00:17:58,080 Infernua pilotu horrentzat. 214 00:17:58,844 --> 00:18:02,114 Atera Ferraria hortik. Lenteak aldatu, eta ekin. 215 00:18:03,949 --> 00:18:06,560 Zer den zer gogoratu beharra daukat. 216 00:18:06,718 --> 00:18:09,360 James Garnerek "Grand Prix"en parte hartu zuen. 217 00:18:09,421 --> 00:18:10,856 Atzerantz zihoan. 218 00:18:10,889 --> 00:18:13,992 Zapore txarra utzi zion horrek Steveri. 219 00:18:14,026 --> 00:18:17,863 -Non erabili behar dira frenoak? -Ondo da. 220 00:18:18,297 --> 00:18:23,535 Beste aktore bat ari zen gaia lantzen eta aurrera ateratzen. 221 00:18:25,838 --> 00:18:28,600 Steveren apartamentua James Garnerenaren gainean zegoen… 222 00:18:28,674 --> 00:18:30,109 …auzo berean. 223 00:18:30,142 --> 00:18:36,415 Eta Stevek leihotik behera pixa egiten zuen Garneren loreontzietan. 224 00:18:37,249 --> 00:18:40,160 Eta hori egiten ari zen bitartean, hau esaten zuen: 225 00:18:40,200 --> 00:18:44,200 "Zuk nire filmari pixa egin diozu, eta orain zuri egiten dizut pixa". 226 00:18:44,240 --> 00:18:47,080 -Zer da hori, pintura? -Ez, itxi begiak. 227 00:18:48,694 --> 00:18:51,330 Nahikoa da. Ez da barregarria. 228 00:18:51,396 --> 00:18:54,933 Han ikusten dut, antzokian eserita filma ikusten, eta esanez: 229 00:18:54,967 --> 00:18:57,169 "Kaka! Film arrunt bat hau ere!" 230 00:18:58,370 --> 00:19:02,141 Lasterketen zentzu oso pertsonala zuen. 231 00:19:02,174 --> 00:19:06,078 Kirol horri buruzko erabateko film bat egon behar bazuen… 232 00:19:06,111 --> 00:19:08,614 …berak egin nahi zuen. 233 00:19:14,153 --> 00:19:17,480 LE MANS - Iruzkin orokorrak eta ikuspegi nagusia 234 00:19:17,556 --> 00:19:19,625 Hau da "Le Mans"en tratamendua. 235 00:19:19,658 --> 00:19:24,496 Eta iruzkin nagusiak, 1969ko urriaren 2an eginak. 236 00:19:25,330 --> 00:19:32,800 "Grand Prix": Bere buruarekin jolasean ari den zuzendaria. 237 00:19:34,273 --> 00:19:38,240 Gora heldu beharra daukagu "Le Mans" bezalako film batean… 238 00:19:38,280 --> 00:19:41,360 …edo ez du zentzurik egiteak. 239 00:19:43,448 --> 00:19:44,449 Tira… 240 00:19:45,984 --> 00:19:49,655 …zer perfektua den hau. 241 00:19:51,223 --> 00:19:52,357 Ederki… 242 00:19:53,192 --> 00:19:55,320 Gudurako prest. 243 00:20:02,868 --> 00:20:06,271 Denok gogoan dugu "Apocalypse Now"eko eszena… 244 00:20:06,438 --> 00:20:09,808 …non, ibaian gora, Kurtek eraiki baitu… 245 00:20:09,908 --> 00:20:13,712 …Estatu Batuen puska bat, oihan etsaiaren erdi-erdian. 246 00:20:15,847 --> 00:20:22,087 Le Mans baserritarrera horixe eramatea erabaki zuen McQueenek. 247 00:20:22,254 --> 00:20:24,890 Eta hori Solar Village zen. 248 00:20:41,406 --> 00:20:43,840 Lasterketa osoaren argazkia atera nahi dugu. 249 00:20:43,909 --> 00:20:46,478 Eta birsortu egin nahi dugu. 250 00:20:46,511 --> 00:20:49,214 Eta pilotu berberak erabili nahi ditugu. 251 00:21:11,436 --> 00:21:13,438 Bat-batean, galdetu ziguten… 252 00:21:13,472 --> 00:21:16,480 …ea Steve McQueenen film batean lan egin nahi genuen. Zergatik ez? 253 00:21:16,541 --> 00:21:20,545 Gainera, egunean 200 dolar irabaziko genituen, dirutza! 254 00:21:23,649 --> 00:21:26,051 Bikaina. Guztiz bikaina. 255 00:21:27,286 --> 00:21:31,990 Porsche 911 bat eman ziguten inguruan ibiltzeko. 256 00:21:32,157 --> 00:21:34,192 Berri ona izan zen. 257 00:21:38,363 --> 00:21:41,933 Ezusteko atsegina izan zen gonbidatua izatea. 258 00:21:42,301 --> 00:21:44,936 Steve nahiko ondo ezagutzen nuen… 259 00:21:44,970 --> 00:21:49,040 …eta atsegin handiz utzi zidan asteburuetan lasterketetara joaten… 260 00:21:49,080 --> 00:21:54,240 …eta haren hegazkinean itzultzen nintzen astelehenetan filmaziora. 261 00:21:56,214 --> 00:21:57,640 David Piper. 262 00:21:58,617 --> 00:22:00,519 "Pirata" deitzen genion. 263 00:22:03,855 --> 00:22:07,059 Pipa ezpainetatik zintzilik edukitzen zuen. 264 00:22:07,092 --> 00:22:08,920 Adineko gizon handi bat zen. 265 00:22:22,674 --> 00:22:27,179 John Sturges, hainbat filmetan zuzendu duzu Steve McQueen… 266 00:22:27,212 --> 00:22:30,600 …"Ihesaldi handia"n, adibidez, eta orain Le Mansen zaude… 267 00:22:31,817 --> 00:22:34,240 John Sturges da film honen zuzendaria. 268 00:22:34,319 --> 00:22:38,457 Hiru film egin ditugu elkarrekin, eta oso ondo pasatu dugu. 269 00:22:38,490 --> 00:22:42,720 Astia izan baitugu eta lana ondo egiteak zirrara egiten baitigu. 270 00:22:44,629 --> 00:22:47,065 John sekulako zuzendaria zen. 271 00:22:47,099 --> 00:22:49,735 Stevek berarekin lan egin zuen… 272 00:22:49,835 --> 00:22:52,760 …"Ihesaldi handia"n eta "Zazpi gizon apartak"en… 273 00:22:52,800 --> 00:22:57,440 …eta hala bihurtu zuen Steve McQueen orduan zen gizona eta mitoa. 274 00:22:57,576 --> 00:23:01,600 Film honetako heroia lasterketan dabil eszena honetan, horretaz da. 275 00:23:10,956 --> 00:23:12,858 Bageneukan izarra. 276 00:23:12,858 --> 00:23:14,826 Bageneuzkan pilotuak. 277 00:23:14,893 --> 00:23:18,296 Izugarrizko euskarri teknikoa geneukan. 278 00:23:18,330 --> 00:23:19,898 Dena geneukan… 279 00:23:19,998 --> 00:23:22,033 …gidoia izan ezik. 280 00:23:26,405 --> 00:23:28,840 Gidoia ez omen dago bukatuta… 281 00:23:28,907 --> 00:23:32,280 …eta lasterketa bukatu zain omen zaudete gidoia amaitzeko. 282 00:23:32,577 --> 00:23:37,048 Gertatzen ari denari eta filmatzen ari garenari egokitu nahi genion… 283 00:23:37,048 --> 00:23:39,618 …gure kontakizuna, hori hala da. 284 00:23:43,655 --> 00:23:47,893 Ohiko kontua izaten da Hollywooden gidoirik gabe hastea. 285 00:23:47,959 --> 00:23:52,497 Ez da egokia, ez da merkea, baina maiz gertatzen da. 286 00:23:52,531 --> 00:23:56,301 Eta ezetz esaten duena ez da han egon. 287 00:23:57,969 --> 00:23:59,938 Behin egina zuten jadanik. 288 00:23:59,971 --> 00:24:02,960 Sturgesek, McQueenek eta nire aitak "Ihesaldi handia"n egin zuten. 289 00:24:03,108 --> 00:24:05,377 Eta ondo atera zitzaien. 290 00:24:06,278 --> 00:24:08,680 Eta "Bullit" egin ondoren, nire aitak esan zuen… 291 00:24:08,814 --> 00:24:13,051 …telefono-gida produzitzeko txeke zuri bat emango liokeela. 292 00:24:14,920 --> 00:24:19,858 "Le Mans"ek urteko gure film nagusia izan behar zuen. 293 00:24:21,460 --> 00:24:26,097 Steve McQueenek lasterketa-autoan zuen itxaropena eta ametsa zen. 294 00:24:26,298 --> 00:24:28,840 Hori bezain sinplea zen. 295 00:24:29,701 --> 00:24:32,370 Negozioko onenak dauzkagu gurekin. 296 00:24:32,437 --> 00:24:34,873 Bob Relyea da produktore exekutiboa. 297 00:24:34,906 --> 00:24:36,541 John Sturges da zuzendaria… 298 00:24:36,541 --> 00:24:40,600 …Estatu Batuetako zuzendaririk handiena eta munduko onenetako bat. 299 00:24:40,640 --> 00:24:43,880 Beraz, horrekin guztiarekin, gehi Steve McQueenekin… 300 00:24:43,982 --> 00:24:45,784 …eta Le Mansekin… 301 00:24:46,017 --> 00:24:50,021 …film honek dirutza emango du eta jende asko poztuko du. 302 00:24:50,388 --> 00:24:54,693 Hau lasterketen historia da. Hau ausardia da. 303 00:24:58,597 --> 00:25:00,699 Badauzkazu auto-lasterketak… 304 00:25:00,799 --> 00:25:02,734 …eta badaukazu Steve McQueen. 305 00:25:03,101 --> 00:25:04,669 Zer daukazu? 306 00:25:05,036 --> 00:25:06,304 Dena daukazu! 307 00:25:12,511 --> 00:25:16,515 Bageneukan kartel bat hasieran, banatzaileei eman geniena… 308 00:25:16,548 --> 00:25:19,851 …Steve, pilotu-jantzian, autoan agertzen zen. 309 00:25:20,252 --> 00:25:22,554 Telefonoa etengabe ari zen jotzen. 310 00:25:22,988 --> 00:25:25,857 Gauza segurua zen Hollywoodentzat. 311 00:25:27,158 --> 00:25:29,461 Ezin zuen huts egin. 312 00:25:48,213 --> 00:25:51,716 Munduko lasterketarik zaharrena eta ospetsuena da. 313 00:25:53,084 --> 00:25:57,489 Le Mansera iritsi, eta katedral ondora hurbiltzean… 314 00:25:57,822 --> 00:26:01,000 …adrenalina sabelera iristen hasten zaizu. 315 00:26:05,196 --> 00:26:07,760 Orduan konturatu nintzen Le Mansen nengoela. 316 00:26:08,967 --> 00:26:11,636 Banekien leku ezezagun baterantz gidatu behar genuela. 317 00:26:11,636 --> 00:26:16,408 Auto-lasterketan inoiz joan gabeko abiaduran gidatu beharra zegoen. 318 00:26:18,510 --> 00:26:20,612 Izugarria zen. 319 00:26:31,256 --> 00:26:34,459 Oso zirkuitu azkarra eta arina zen… 320 00:26:34,993 --> 00:26:39,030 …oso arriskutsua, baina zirkuitu guztiak dira arriskutsuak. 321 00:26:40,432 --> 00:26:44,302 Ni lasterketan hasi nintzenean, inori ez zitzaion segurtasuna axola. 322 00:26:44,302 --> 00:26:47,600 Joaten nintzen ia lasterketa guztietan norbait hiltzen zen. 323 00:26:47,672 --> 00:26:49,741 Batzuetan, bizpahiru lagun. 324 00:26:50,609 --> 00:26:52,110 Merkea zen bizitza. 325 00:26:57,716 --> 00:27:02,153 Auto haiek ez ziren seguruak. Labana zorrotzak bezalakoak ziren. 326 00:27:02,187 --> 00:27:05,200 Istripu bat bazenuen, txikitu egiten zintuzten. 327 00:27:05,280 --> 00:27:08,160 Autoak su hartzen zuen, eta akabo. 328 00:27:08,460 --> 00:27:11,696 Arazo bat dugu Etxe Zurian. 329 00:27:11,763 --> 00:27:14,733 Begira: kea dario. Arazo bat dago. 330 00:27:14,799 --> 00:27:17,168 Ez duzu bi erabaki hartzeko astirik. 331 00:27:17,168 --> 00:27:20,120 Bakarra hartu behar duzu, eta zuzena izan behar du. 332 00:27:20,160 --> 00:27:26,040 Eserita zoazen autoak 600 zaldi eta 113 litro gasolina ditu. 333 00:27:26,111 --> 00:27:30,115 Badakizu auto horrekin zerbait jotzen baduzu… 334 00:27:30,148 --> 00:27:32,200 …hondamena izan litekeela. 335 00:27:40,225 --> 00:27:42,861 Lasterketak ez du inolako glamourrik… 336 00:27:43,361 --> 00:27:45,230 …irabazten ari zarenean izan ezik. 337 00:27:50,335 --> 00:27:54,120 Lasterketa-amaierara iristen ari zara, zu zara lehenengoa… 338 00:27:54,773 --> 00:27:57,175 …negar egiteko zorian zaude… 339 00:27:57,676 --> 00:28:00,478 …azken bi biretan. 340 00:28:00,612 --> 00:28:04,320 Amaierako lerroa zeharkatu besterik ez duzu egin nahi. 341 00:28:05,750 --> 00:28:09,254 Badatoz koadrozko banderarantz. 342 00:28:09,354 --> 00:28:14,159 Fordek irabazi du 1969ko Le Manseko 24 orduak. 343 00:28:15,193 --> 00:28:19,531 Eta horrelako egoerarik ez duzu oso maiz izaten bizitzan. 344 00:28:28,206 --> 00:28:30,040 Abiadura gustatzen zaizu, ezta? 345 00:28:30,175 --> 00:28:32,711 Abiadura gustatzen zaizu, ezta? 346 00:28:32,877 --> 00:28:35,413 Ona da, hotza da. 347 00:28:37,549 --> 00:28:42,854 Stevek benetako 24 orduetan parte hartzea zen hasierako asmoa. 348 00:28:43,188 --> 00:28:47,125 Hona benetako galdera: Hau Steve McQueen da… 349 00:28:47,225 --> 00:28:52,797 …eta Steve McQueen lasterketan ariko ote da, edo ez? 350 00:28:56,735 --> 00:29:01,740 Diruzalekeriaz ustelduta ez banengo, pikutara bidaliko nituzke. 351 00:29:06,911 --> 00:29:10,280 Baina dirua behar dut filma egiteko. 352 00:29:11,583 --> 00:29:15,600 Eta ez dut Le Mansen lasterka egingo. 353 00:29:16,788 --> 00:29:18,690 Arrisku handiegia zen. 354 00:29:18,757 --> 00:29:23,061 Zerbait gertatuko balitzaio benetako lasterketan… 355 00:29:23,194 --> 00:29:27,000 …filma gelditu beharko litzateke eta, agian, ez zen inoiz amaituko. 356 00:29:28,933 --> 00:29:30,902 Izugarri axola zitzaion hura. 357 00:29:30,935 --> 00:29:34,072 Le Mansen lehiatzeko aukerari uko egin zion… 358 00:29:34,339 --> 00:29:37,208 …filmagatik. 359 00:29:37,542 --> 00:29:38,877 Ederki, goazen. 360 00:29:39,444 --> 00:29:42,847 Filmean gidatuko dut, baina ez Le Mansen. 361 00:29:42,881 --> 00:29:44,520 Ez? Ziur? 362 00:29:44,560 --> 00:29:48,520 Aseguru-etxeak lasterketan gidatzen uzten ez dionez… 363 00:29:48,887 --> 00:29:55,994 …kameraz nonahi josiko dugu lasterketa oso-osoa. 364 00:29:56,027 --> 00:30:01,299 Eta geroztik hiru hilabetez ariko gara filma egokitzen. 365 00:30:01,499 --> 00:30:04,480 Noiz arte geratuko zarete, beraz, Le Mansen, gutxi gorabehera? 366 00:30:04,536 --> 00:30:06,838 Iraila arte, gutxi gorabehera. 367 00:30:17,048 --> 00:30:21,886 Le Manseko 24 orduko lasterketa 368 00:30:39,838 --> 00:30:43,975 1970eko ekainak 13 369 00:30:51,850 --> 00:30:54,960 Solar Productionsek kamera-autoa prestatu du lasterketarako. 370 00:30:56,387 --> 00:30:58,957 Hiru kamera montatu dizkiote. 371 00:30:59,023 --> 00:31:03,520 Eta, hala ere, mota bereko autoak bezain azkar ibiliko da, nonbait. 372 00:31:09,367 --> 00:31:15,473 Benetako lasterketan kamera-autoa gidatzea izan zen nire ekarpena. 373 00:31:15,907 --> 00:31:21,579 Auto horrekin Steve eta Revson bigarrenak geratu ziren Sebringen. 374 00:31:21,880 --> 00:31:28,119 Hiru kamera eramateko moldatu zuten: bat aurrean eta bi atzean. 375 00:31:30,555 --> 00:31:33,758 Kamera-autoa prestatzen ari zirenean Le Mansen… 376 00:31:33,892 --> 00:31:38,120 …Steve gain-gainean zegoen, eta argi sumatzen zitzaion aurpegian: 377 00:31:38,160 --> 00:31:40,560 "Zu zauden lekuan eserita egon nahi dut". 378 00:31:40,600 --> 00:31:42,960 "Eta lasterketa hori egin". 379 00:31:48,539 --> 00:31:52,944 Inguruan zebilkigun piztia kaiolatu bat bezala. 380 00:31:57,916 --> 00:32:00,118 Hasiera zen garrantzitsuena. 381 00:32:00,585 --> 00:32:04,520 Auto barrutik hartu nahi zuten lasterketaren hasiera. 382 00:32:18,336 --> 00:32:21,840 Boxeen ondotik igarotzean, tribuna jendez gainezka zegoela… 383 00:32:21,880 --> 00:32:24,800 …ez dakit zenbat milaka lagun egongo ziren han… 384 00:32:24,943 --> 00:32:27,078 …bene-benetako kontua zen. 385 00:32:28,413 --> 00:32:31,783 Batez ere liderrak filmatzeko esan ziguten. 386 00:32:31,883 --> 00:32:35,019 Beraz, atzetik etortzen filmatzen zenituen… 387 00:32:35,119 --> 00:32:40,358 …eta, gero, pasatzen eta aurreratzen utzi behar zitzaien. 388 00:32:44,662 --> 00:32:48,000 Filmatutako material guztia filmatu izan ez balute… 389 00:32:48,120 --> 00:32:50,640 …ez zuten sekula filma egin ahal izango. 390 00:32:50,802 --> 00:32:52,640 Bikainak izan ziren. 391 00:33:00,378 --> 00:33:07,518 Pilotuak ikusten zuena zeraman kamera-autoak pantailara. 392 00:33:07,785 --> 00:33:10,855 Autoak ziztu bizian pasatzen. 393 00:33:10,989 --> 00:33:13,658 Autoak heriotzarekin jolasean. 394 00:33:14,926 --> 00:33:17,462 Ikuspegiaren alderdi guztiak. 395 00:33:20,131 --> 00:33:24,035 Hemen dago, hainbeste denboraren ondoren. 396 00:33:38,916 --> 00:33:41,019 Eta berriz hasi zen. 397 00:33:41,252 --> 00:33:43,488 Eta serio aritu nintzen. 398 00:33:43,654 --> 00:33:47,425 Eta gustatu zitzaidan esan nuena eta entzun nuena. 399 00:33:47,925 --> 00:33:54,032 Berriz hastea pentsa nezakeen. 400 00:33:55,333 --> 00:33:59,537 Eta berriz barre egin genuen matazatik askatutako oroitzapenez. 401 00:33:59,637 --> 00:34:03,107 Eta tarteko urteek ez zuten denbora asko dirudi. 402 00:34:03,374 --> 00:34:04,842 Irribarre egiten zuenean… 403 00:34:04,976 --> 00:34:07,078 …berak bazekien zergatik. 404 00:34:07,178 --> 00:34:10,548 Berehala hasten zen berriz. 405 00:34:10,648 --> 00:34:13,384 Antzekoak genituen gauza asko. 406 00:34:15,686 --> 00:34:19,490 Gu hazi gintuzten amak… 407 00:34:19,624 --> 00:34:22,520 …ez zeuden ama izateko bereziki prestatuak. 408 00:34:22,560 --> 00:34:24,520 Gure aitek utzi egin gintuzten. 409 00:34:24,595 --> 00:34:28,332 Elkarrekin karrera bat egin genuen, elkarrekin umeak hazi… 410 00:34:28,399 --> 00:34:31,040 …eta luzaroan egon ginen ezkonduta. 411 00:34:31,469 --> 00:34:35,139 Kalean zehar edo festa batean… 412 00:34:35,240 --> 00:34:38,920 …edo bakarrik zaude, eta bat-batean gustatzen zaizu… 413 00:34:39,010 --> 00:34:42,200 Ez dakit zenbat urte dituen amak, ez dit esaten… 414 00:34:42,280 --> 00:34:45,349 …baina jarraitzen du emanaldiak egiten. 415 00:34:45,483 --> 00:34:47,852 Ezin da kontrolatu nora doan… 416 00:34:47,952 --> 00:34:49,987 …nire patua, adiskidea. 417 00:34:50,188 --> 00:34:53,357 Auskalo zer dagoen idatzia liburu magikoan. 418 00:34:53,624 --> 00:34:56,920 1950ean, elkar ezagutu zutenean, ama Broadwayko izar bat zen. 419 00:34:56,960 --> 00:35:00,320 Ona da bere alorrean. Egiten duena gustatzen zaio. 420 00:35:00,364 --> 00:35:03,520 Jakina gustatzen zaidala. Inoiz ikusi dudan neskarik sexiena da. 421 00:35:03,568 --> 00:35:08,240 Neska batez lehendabizikoan maitemintzea izan zen hura… 422 00:35:08,306 --> 00:35:11,000 …luzaroan ibili behar izan bainuen beraren atzetik. 423 00:35:30,128 --> 00:35:32,997 Elkarrekin egotea zen gure patua. 424 00:35:33,197 --> 00:35:35,766 Carnegie Halletik atera nintzen… 425 00:35:35,833 --> 00:35:39,437 …hurbildu, eta esan zidan: "Kaixo, zer polita zaren". 426 00:35:39,470 --> 00:35:43,608 Ustekabean harrapatu ninduen, eta esan: "Zu ere polita zara". 427 00:36:03,594 --> 00:36:06,697 Gogoan dut bide luzea zela autoan. 428 00:36:17,475 --> 00:36:20,440 Bai, hau izan zen hiru hilabetez nire etxea. 429 00:36:21,612 --> 00:36:27,051 Aitari edo Solari alokatu zion jendea solairu hartan bizi zen. 430 00:36:27,218 --> 00:36:30,454 Eta gogoan dut alaba txoro samar bat zeukatela. 431 00:36:30,488 --> 00:36:35,593 Iritsi ginenean, oilo baten atzetik zebilen, aizkora eskuan. 432 00:36:35,626 --> 00:36:39,530 Harrapatu, eta gure aurrean moztu zion lepoa. 433 00:36:39,597 --> 00:36:44,635 Aurreneko aldia zen bururik gabeko oiloa ibiltzen ikusten nuena. 434 00:36:44,769 --> 00:36:46,760 Brentwoodekoa nintzen. 435 00:36:56,847 --> 00:36:59,250 Ez nuen Le Mansera joan nahi. 436 00:36:59,917 --> 00:37:03,387 Baina Chad eskolan gaizki zebilenez… 437 00:37:03,621 --> 00:37:08,159 …esan nion: "Notak hobetzen badituzu, joango gara". 438 00:37:08,292 --> 00:37:10,328 Eta hala egin zuen. 439 00:37:10,394 --> 00:37:12,640 Joan egin behar izan nuen, beraz. 440 00:37:14,532 --> 00:37:18,836 Han egoten nintzen zain, aitaren Porschea noiz etorriko. 441 00:37:23,641 --> 00:37:26,244 Hanka minduta duzu, eta… 442 00:37:26,310 --> 00:37:27,845 Txikle bat nahi? 443 00:37:29,513 --> 00:37:30,880 Pixka bat. 444 00:37:31,749 --> 00:37:38,422 "Lore-umeak" iritsi zirenean dena aldatu zen. 445 00:37:39,490 --> 00:37:41,826 Berak ia 40 urte zituen. 446 00:37:42,360 --> 00:37:46,530 Bat-batean bazegoen sexu librea, maitasun librea, auskalo zer librea. 447 00:37:46,998 --> 00:37:48,499 Behin hau esan zidan: 448 00:37:48,566 --> 00:37:53,371 "Etxean maitasunak lanak ematen dizkit, eta kanpoan debalde da". 449 00:37:56,641 --> 00:38:00,311 Emaztearen ezjakinean konkistatzen zituen emakumeak… 450 00:38:00,411 --> 00:38:03,414 Dozena bat emakume astean. 451 00:38:03,447 --> 00:38:05,816 Bi baino gutxixeago egunean. 452 00:38:05,850 --> 00:38:09,480 Neskek esan nahi zuten: "Steve McQueenekin oheratu naiz". 453 00:38:17,928 --> 00:38:21,360 Izugarri gustatzen zitzaizkion alkohola, zurruta eta emakumeak. 454 00:38:21,400 --> 00:38:26,920 Interesgarria eta arriskutsua zen. Maite zuen bere alde arriskutsua. 455 00:38:27,905 --> 00:38:31,542 Edozertan ari zela ere,… 456 00:38:31,609 --> 00:38:35,212 …tarte bat zuenean, horrela esatearren… 457 00:38:35,780 --> 00:38:39,880 …haren karabana sekula ez zegoen hutsik. 458 00:38:53,864 --> 00:38:57,480 Estokolmoko Royal Dramatic Schooletik etorri nintzen… 459 00:38:57,520 --> 00:39:00,080 …eta lan baterako nengoen han. 460 00:39:01,672 --> 00:39:03,480 Nahiago baduzu, bestela ez. 461 00:39:06,610 --> 00:39:08,280 Bazeukan zerbait ezkutuan. 462 00:39:08,320 --> 00:39:12,480 Beharbada, horrek ere erakargarri egingo zuen pantailan. 463 00:39:13,951 --> 00:39:20,960 Eta, emakume gisa, ezagutu nahi nuen zerbait zen. 464 00:39:26,364 --> 00:39:28,080 Kaixo, Steve. 465 00:39:30,468 --> 00:39:32,937 Ez dakit nork aukeratu zuen. 466 00:39:32,970 --> 00:39:35,773 Stevek begiz jota zeukan. 467 00:39:36,073 --> 00:39:39,744 Erakargarria zitzaion, emakume ederra zen. 468 00:39:41,112 --> 00:39:47,760 Nik berari diodan errespetua ez da berak niri zidana bezain handia. 469 00:39:48,085 --> 00:39:49,280 Partekatu genuen… 470 00:39:49,420 --> 00:39:52,857 …istripuaren kontu hura. 471 00:40:02,666 --> 00:40:06,771 Ia bi urtez lan egin nuen Steverentzat… 472 00:40:06,871 --> 00:40:08,600 …"Le Mans" egin aurretik. 473 00:40:09,206 --> 00:40:10,574 Sartuago nengoen… 474 00:40:10,808 --> 00:40:16,046 …auto-lasterketetan eta beste kontu pertsonal batzuetan. 475 00:40:18,215 --> 00:40:19,984 Steverekin afaldu nuen… 476 00:40:20,050 --> 00:40:26,824 …eta bera bizi zen gaztelua alokatua zioten konde-kondesarekin. 477 00:40:27,458 --> 00:40:29,120 Etxera eraman behar ninduen. 478 00:40:31,195 --> 00:40:33,964 Gauerdia edo ordu bata izango zen. 479 00:40:34,064 --> 00:40:37,720 Steve nire gelara sartu, eta esan zidan: "Joan egin behar dugu". 480 00:40:37,768 --> 00:40:41,120 "Nora? Zergatik ez bihar joan? Nekatuta nago. Ez dut lo egin". 481 00:40:41,172 --> 00:40:43,541 Pikutara bidali ninduen, eta esan: 482 00:40:43,574 --> 00:40:47,280 "Zerk kezkatzen zaitu?" 21 urte dituzu. Hiltzean lo egingo duzu". 483 00:40:49,780 --> 00:40:51,760 Ez nuen inoiz jakin emakumearen izena. 484 00:40:51,800 --> 00:40:55,280 Ez zidan aurkeztu. Eta ez zen nolanahiko gaua… 485 00:40:55,386 --> 00:40:58,040 …Frantziara iritsi berritako nire lehen gaua zen. 486 00:41:00,157 --> 00:41:03,294 Haren ondoan eseri nintzen, aurreko lekuan. 487 00:41:03,661 --> 00:41:08,560 Steve ez zen Porsche bat gidatzen ari, Peugeot bat-edo zen. 488 00:41:18,943 --> 00:41:22,980 Eroa bezala gidatzen ari zen, eta euria hasi zuen. 489 00:41:27,518 --> 00:41:31,240 Moteltzeko esaten nion nik, eta berak isiltzeko erantzun. 490 00:41:32,423 --> 00:41:34,425 Bat-batean, areka bat zegoen. 491 00:41:37,428 --> 00:41:41,398 Harekin bazterra jo, eta zelaian barrena biribilkatu ginen. 492 00:41:46,570 --> 00:41:50,360 Oroitzen dut nola jotzen zuten buruek parabrisaren kontra. 493 00:41:51,775 --> 00:41:53,511 Hegan atera nintzen. 494 00:41:53,978 --> 00:41:59,040 Gogoan dut besoari begiratu eta heldu niola, eta hautsi egin zen. 495 00:41:59,200 --> 00:42:00,720 Besoa zartatzen ikusi nuen. 496 00:42:02,720 --> 00:42:04,680 Kordea galdu nuen. 497 00:42:13,063 --> 00:42:15,840 Gogoan dut atea irekitzera iritsi nahi nuela… 498 00:42:15,900 --> 00:42:18,120 …eta atea bultzatu nuela. 499 00:42:18,269 --> 00:42:19,436 Eta moztu! 500 00:42:21,872 --> 00:42:25,600 Stevek uste zuen hilda nengoela han etzanda nengoelako. 501 00:42:29,146 --> 00:42:32,750 Urak eta euri finak Steve esnatu zuten. Eta esan zuen: 502 00:42:32,850 --> 00:42:35,185 "Zer ostia gertatu da?" 503 00:42:35,219 --> 00:42:38,055 "Jode, zer egin dut?" 504 00:42:38,222 --> 00:42:40,958 "Ai, ene! Hilda dago! Hilda al dago?" 505 00:42:41,025 --> 00:42:43,794 Nik horrela neukan besoa, zintzilik. 506 00:42:45,563 --> 00:42:47,240 Eta neska senera etorri zen. 507 00:42:47,440 --> 00:42:49,880 Ondo samar zegoela zirudien. 508 00:42:50,034 --> 00:42:52,336 Stevek ez zuen urratu bat ere. 509 00:42:57,341 --> 00:42:59,800 Ez ziren ausartu anbulantzia bati deitzen… 510 00:42:59,840 --> 00:43:02,440 …ez baitzuten nahi… 511 00:43:03,314 --> 00:43:05,516 …ofiziala izatea, jakina. 512 00:43:08,485 --> 00:43:11,188 Baserri txiki bat ikusi genuen. 513 00:43:11,488 --> 00:43:15,600 Stevek esan zuen: "Auto bat dago hor, zubi bat egingo diogu". 514 00:43:19,797 --> 00:43:22,600 Bat-batean zakurrak entzun genituen zaunka. 515 00:43:23,801 --> 00:43:25,840 Eta frantses bat atera zitzaigun… 516 00:43:25,970 --> 00:43:27,480 …pijaman. 517 00:43:27,520 --> 00:43:30,560 Eskopeta zahar bat zeukan eskuan… 518 00:43:30,674 --> 00:43:32,360 …eta frantsesez oihuka ari zitzaigun. 519 00:43:56,934 --> 00:43:59,760 Nire makillatzaileak, goizean, ez zekien ezer. 520 00:43:59,837 --> 00:44:02,039 Ubelduak zergatik neuzkan galdetu zidan, baina… 521 00:44:02,640 --> 00:44:06,080 …ez ziren oso handiak. Esan nion: "Tira, badakizu…" 522 00:44:07,578 --> 00:44:11,348 Produkzio taldeak izango zuen zer edo zeren berri. 523 00:44:12,282 --> 00:44:16,400 Badakit istripu bat izan zela, baina ez dut horretan sartu nahi. 524 00:44:16,440 --> 00:44:17,720 Ez dut horretan sartu nahi. 525 00:44:24,028 --> 00:44:26,397 Niri bota zidaten errua. 526 00:44:26,930 --> 00:44:30,768 Nik sortu omen nuen arazoa, baina… 527 00:44:31,435 --> 00:44:34,972 …ez zen inoiz esan Steve neskarekin zegoela. 528 00:44:35,239 --> 00:44:37,741 Steve babestu behar genuen. 529 00:44:37,775 --> 00:44:40,310 Ez da hainbesterako, ez da inor hil… 530 00:44:40,411 --> 00:44:43,614 …ez kezkatu horregatik, lanaren parte bat da. 531 00:44:48,218 --> 00:44:49,640 Zer gertatuko zen… 532 00:44:49,687 --> 00:44:54,440 …filmatzen hasi aurretxotik titularretan agertu izan balitz: 533 00:44:54,640 --> 00:45:00,640 "Steve McQueen pilotu handiak, istripu bat izan du neska batekin"? 534 00:45:01,665 --> 00:45:04,735 Pentsa dezakezu. 535 00:45:07,438 --> 00:45:09,506 Zeharo ikaratuta zegoen. 536 00:45:09,540 --> 00:45:16,046 Ikara sumatzen nion, produkzioa hondatuko zitzaion beldurrez zegoen. 537 00:45:18,716 --> 00:45:22,200 Esan zidan: "Estimatuko nizuke ezer aipatuko ez bazenu". 538 00:45:22,352 --> 00:45:25,600 Beraz, esan nion: "Ez dut aipatuko". 539 00:45:37,935 --> 00:45:40,604 1970eko ekainak 15 540 00:45:40,738 --> 00:45:44,320 Le Manseko argazki nagusien hasiera 541 00:45:50,547 --> 00:45:55,040 Autoak Frantziako hiri eta herrixka lokartuetan barrena pasatzen ziren. 542 00:45:55,240 --> 00:45:58,480 Munstro marmartien desfile motela eta bitxia. 543 00:45:59,389 --> 00:46:00,591 Kamera prest. 544 00:46:12,302 --> 00:46:16,200 Film komertzialetan egin ez zen zerbait lortu nahi zuen McQueenek… 545 00:46:16,273 --> 00:46:18,840 …izugarrizko grina baitzuen kirol hartarako. 546 00:46:18,909 --> 00:46:20,277 Badoaz autoak. 547 00:46:20,377 --> 00:46:26,750 Bidea zabaldu, eta ahalik eta film benetakoena egin nahi zuen. 548 00:46:28,852 --> 00:46:33,891 Zinema-aretoko pertsona lasterketa-autoan eseri nahi zuen. 549 00:46:33,991 --> 00:46:38,028 Berak pilotu gisa sentitzen zuena sentiarazi nahi zien. 550 00:46:38,195 --> 00:46:40,497 Asmo hori izan zuen beti. 551 00:46:40,664 --> 00:46:46,069 Hau al da horrelako produkzio bat egiten den lehen aldia? 552 00:46:46,103 --> 00:46:50,000 Bai, hau da horrelako zerbait filmatzen den lehen aldia. 553 00:46:53,720 --> 00:46:58,440 Kamerak montatu ditugu autoan, gaur arte inoiz erabili gabeko eran. 554 00:46:58,480 --> 00:47:03,320 Lasterketa-film bat filmatzeko kontzeptu erabat berria da. 555 00:47:03,520 --> 00:47:06,920 Sinestezina da zer ondo joan den dena orain artean. 556 00:47:09,193 --> 00:47:12,296 Gai izan ziren autoetan kamerak montatzeko… 557 00:47:12,396 --> 00:47:16,760 …inork ordu arte pentsatu ere ez zuen moduan. 558 00:47:16,800 --> 00:47:21,680 Abiaduraren sentipena filmean atzeman ahal izateko. 559 00:47:21,872 --> 00:47:25,609 Eta film-hesia esaten zaiona puskatzen laguntzen digu. 560 00:47:26,376 --> 00:47:29,546 Stevek film-hesia puskatzea aipatzen zuenean… 561 00:47:29,780 --> 00:47:34,218 …Hollywoodek erabiltzen ez zuen hizkuntza bat erabiltzen ari zen. 562 00:47:34,418 --> 00:47:38,640 Inori ez zitzaion bururatu ere egin horrela egitea. 563 00:47:38,856 --> 00:47:46,496 Erabateko esperientzia bisuala ematen saiatzen ari zen. 564 00:47:48,365 --> 00:47:52,836 Bere ikuspegiarekin, Steve bere garaia baino aurreratuago zegoen. 565 00:47:57,507 --> 00:48:01,211 Filmen errealitateari dagokionez, hortxe dago. 566 00:48:01,311 --> 00:48:03,647 Egon behar lukeen tokian. 567 00:48:04,448 --> 00:48:07,584 Lasterketen abiaduran filmatu nahi zuen. 568 00:48:13,290 --> 00:48:15,800 386 km/h abiaduran baldin badoa lasterketan… 569 00:48:15,840 --> 00:48:18,720 …386 km/h abiaduran filmatuko dugu guk ere. 570 00:48:21,565 --> 00:48:27,237 Filmeko pilotu guztiek bizia arriskatzen zuten egunero-egunero. 571 00:48:28,405 --> 00:48:31,708 Eszena horiek koreografiatuta zeuden. 572 00:48:31,742 --> 00:48:34,200 Ballet bat egin behar zenuen errepidean… 573 00:48:34,278 --> 00:48:37,760 …eta zuzendariak egiteko eskatzen zizuna egin. 574 00:48:41,752 --> 00:48:48,191 Filma egitea bera lasterketa baino arriskutsuagoa izan zen askotan. 575 00:48:48,492 --> 00:48:53,797 Eta Stevek ez zuen, gainera, arriskuaren sen handirik. 576 00:48:53,797 --> 00:48:56,880 Dena muturrera eramaten zen. 577 00:48:58,402 --> 00:49:01,138 Orain 354 km/h abiaduran goaz. 578 00:49:01,171 --> 00:49:02,400 Orain bizia arriskatzen ari gara. 579 00:49:02,440 --> 00:49:03,800 Orain harraldi bat prestatzen ari gara… 580 00:49:03,874 --> 00:49:07,577 … eta ez pilotu bati kontzienteki buruan dabilkiona. 581 00:49:07,711 --> 00:49:11,600 Leku jakin batean hori egitea eskatzen diegu pilotuei. 582 00:49:13,951 --> 00:49:15,986 Heriotza da. 583 00:49:27,064 --> 00:49:28,699 Jira zaitez. 584 00:49:31,601 --> 00:49:33,737 Ez kezkatu, jendea daukat han. 585 00:49:34,404 --> 00:49:36,106 Ez kezkatu. 586 00:49:36,807 --> 00:49:40,978 Derek Bell lehena izan zen ozta-ozta libratzen. 587 00:49:41,111 --> 00:49:43,580 Utzi pasatzen, demontre! 588 00:49:46,183 --> 00:49:50,420 Oso auto zailak oso-oso azkar gidatzen ari ginen. 589 00:49:50,587 --> 00:49:52,520 Steve eta ni plano bat filmatzen ari ginen. 590 00:49:52,560 --> 00:49:57,120 Eta bat-batean autoa lehertu egin zen, eta sutan neukan nik aurpegia. 591 00:50:00,297 --> 00:50:07,037 Eta gerrikoa eranzteko eta atetik irteteko tartean erre egin nintzen. 592 00:50:07,237 --> 00:50:09,573 Asko erre nintzen inguru honetan. 593 00:50:10,340 --> 00:50:15,212 Askoz okerragoa izan zitekeen. Hil nintekeen, horra zer erraza. 594 00:50:25,789 --> 00:50:28,091 Steve konprometituta zegoen. 595 00:50:28,225 --> 00:50:32,029 Ipurdia airean zeukan, horrela esan dezagun. 596 00:50:32,062 --> 00:50:35,699 Egunero filmatzen genuen bera autoan zegoela. 597 00:50:38,235 --> 00:50:41,772 Nola egin dezaket plano hau? Hori da Steve McQueen. 598 00:50:41,872 --> 00:50:45,475 Hori da bakarti ametsduna. 599 00:50:46,777 --> 00:50:51,114 Film-hesi mugagabe hori puskatu nahi baduzu… 600 00:50:51,348 --> 00:50:55,919 …prozesuan hilko ote zaren kezkatuko zara? 601 00:51:05,440 --> 00:51:09,320 Bavaria, Alemania 602 00:51:14,204 --> 00:51:19,576 Filmean pilotu bat antzezten nuen. Nik Ferrari bat gidatzen nuen… 603 00:51:20,343 --> 00:51:23,113 …eta Stevek, berriz, Porsche bat. 604 00:51:31,888 --> 00:51:35,492 Margolanak egiten ditut. 605 00:51:38,628 --> 00:51:42,099 Bakarrik egoteko leku bat behar duzu. 606 00:51:42,899 --> 00:51:47,304 Eta, jakina, Steve ere hemen dago. 607 00:51:52,409 --> 00:51:55,120 Steve desberdin aritzen zen beti. 608 00:51:55,200 --> 00:51:59,440 Irakurtzeaz hizketan ari ginela, nik: "Ez naiz oso irakurzalea". 609 00:51:59,480 --> 00:52:02,040 Alegia, gidoiak irakurtzen ditut… 610 00:52:02,152 --> 00:52:04,080 "Niri ere ez zait gustatzen", esan zuen. 611 00:52:04,554 --> 00:52:07,880 "Liburu bakarra irakurri dut bizitzan" esan zuen. 612 00:52:07,924 --> 00:52:11,200 "Alexandro Handiari buruzko liburu bat". 613 00:52:11,328 --> 00:52:15,632 "Eta esaldi batek zirrara handia egin zidan" esan zidan. 614 00:52:16,733 --> 00:52:20,871 "Mundua konkistatu dut, baina ez dut neure burua konkistatu". 615 00:52:25,775 --> 00:52:27,480 Nor zara zu? 616 00:52:27,520 --> 00:52:30,280 Aktore gisa, bereziki, galdetzen diozu zeure buruari… 617 00:52:30,947 --> 00:52:33,040 …benetan nor zara zu? 618 00:52:37,387 --> 00:52:41,858 Zerbaiten bila ote zebilen iruditzen zitzaidan batzuetan. 619 00:52:56,173 --> 00:53:01,178 Beti iruditu izan zait lasterketen mundua ez dela sormenaren aldetik… 620 00:53:01,211 --> 00:53:04,514 …zinema bera baino gutxiago. 621 00:53:06,449 --> 00:53:10,253 Bitxikeria bat besterik ez da, odol-kirola baita. 622 00:53:12,522 --> 00:53:17,060 Bere urradura utzi nahi zuen filmegintzaren historian. 623 00:53:17,427 --> 00:53:18,929 "Pilotua naiz". 624 00:53:19,062 --> 00:53:22,199 "Aktorea eta filmegilea naiz". 625 00:53:23,934 --> 00:53:27,160 Idazlea, produktorea, zuzendaria den norbait baldin baduzu… 626 00:53:27,204 --> 00:53:29,439 …Hollywooden tankeran izaten da. 627 00:53:29,706 --> 00:53:33,076 Steve aktorea baldarra da… 628 00:53:33,210 --> 00:53:36,040 …gidoigile, produktore, zuzendari eta kontalari gisa. 629 00:53:36,146 --> 00:53:39,480 Eta hori oso garrantzitsua izan zen bere karrerarentzat… 630 00:53:39,520 --> 00:53:43,920 …baina inolako zuzendaritzarik ez zuen zera hori eragin zuen. 631 00:53:46,223 --> 00:53:51,661 Bira bakoitzaren artean, Sturgesek eta McQueenek gidoia lantzen dute. 632 00:53:52,462 --> 00:53:54,998 Ia-ia zuzendu egin zuen. 633 00:53:56,166 --> 00:53:59,736 Esaten zuen: "Horrelako plano bat aparta litzateke". 634 00:54:01,238 --> 00:54:05,075 Horrek liskarra sortu zion John Sturgesekin. 635 00:54:05,108 --> 00:54:10,013 Film serioa izango da, eta, beraz, interes erromantiko gutxikoa. 636 00:54:10,013 --> 00:54:14,784 Auto lasterketak eta Le Manseko 24 orduak izango dira haren ardatza. 637 00:54:14,918 --> 00:54:18,080 Bat nator zurekin, bai, lasterketa izango da gure ardatza. 638 00:54:18,120 --> 00:54:22,200 Gainerako guztia gutxienekoa izatea, hori ez dakit. 639 00:54:25,295 --> 00:54:29,866 Steve produktore exekutiboa zen. Sturgesen gainetik zegoen. 640 00:54:30,133 --> 00:54:33,236 Ez zen Sturgesekin lan egindako McQueen bera… 641 00:54:33,270 --> 00:54:36,806 …"Zazpi gizon apartak edo "Ihesaldi handia" filmetako gizon bera. 642 00:54:36,806 --> 00:54:39,342 Egiten duzuna sinetsi behar duzu. 643 00:54:39,376 --> 00:54:41,111 Egiten dudana sinesten dut. 644 00:54:42,212 --> 00:54:47,050 Niretzat planorik onena dena, huraxe da ikusleentzat onena. 645 00:54:47,760 --> 00:54:51,280 Baina neure buruarekin daukat nik betebeharra. 646 00:54:54,691 --> 00:55:01,131 Mantran deskribatu nion pertsonaia bihurtu zen niretzat. 647 00:55:01,398 --> 00:55:04,240 Bere arauak jartzen zituen. Bazekien zer zegoen ondo eta zer ez. 648 00:55:04,280 --> 00:55:06,800 Ez zuen inoren aurrean erantzun behar. 649 00:55:06,840 --> 00:55:09,520 Ergel horiek kenduko dizkizut. 650 00:55:13,143 --> 00:55:19,349 Jenio bat zarela maiz samar esaten badizute, sinesten hasiko zara. 651 00:55:19,449 --> 00:55:26,489 Horrelako ospea lortzen duen jende gehienak nekez kudeatzen du hori. 652 00:55:32,262 --> 00:55:36,333 10 hilabete lehenago 653 00:55:43,373 --> 00:55:45,909 Garai basatia izan zen. 654 00:55:46,676 --> 00:55:53,616 Errebuelta handiko garaia zen, Hollywoodeko jainkoak bota nahian. 655 00:55:56,880 --> 00:55:59,440 Jay Sebring oso laguna genuen. 656 00:55:59,440 --> 00:56:00,640 Jay Sebring, ile-apaintzailea 657 00:56:02,092 --> 00:56:05,628 Eta nik gustukoa nuen Sharon Tate. 658 00:56:05,729 --> 00:56:08,720 Sharon, artean, Roman Polanskirekin ezkonduta zegoen… 659 00:56:08,798 --> 00:56:10,433 …eta haurdun zegoen. 660 00:56:12,268 --> 00:56:13,560 Jayk esan zigun: 661 00:56:13,603 --> 00:56:17,280 "Zergatik ez zarete Neile eta zu gurekin afaltzera etortzen?" 662 00:56:17,320 --> 00:56:19,480 Eta Stevek erantzun: "Bai noski". 663 00:56:19,576 --> 00:56:23,720 Banekien ez nintzela joango, ez nuen joan nahi. 664 00:56:24,114 --> 00:56:27,000 Instrukzio-epaileak aztertu beharko ditu gorpuak. 665 00:56:27,117 --> 00:56:30,360 -Ez dago heriotzaren kausa garbirik? -Oraindik ezin dugu esan. 666 00:56:30,820 --> 00:56:35,160 Biharamunean jendeak galdezka deitu zidan ea Steve ondo zegoen. 667 00:56:35,258 --> 00:56:40,530 Enplegatu bat lanera iritsi zen Cielo kaleko 10050ra… 668 00:56:40,530 --> 00:56:42,560 …eta hainbat gorpu aurkitu zituen etxean. 669 00:56:44,567 --> 00:56:50,040 Gero jakin nuenez, jendeak uste zuen Steve hildakoen artean zegoela. 670 00:56:50,140 --> 00:56:53,710 Pertsona horien behin behineko identifikazioa hau da: 671 00:56:53,777 --> 00:56:57,213 Sharon Polanski, Jay Sebring… 672 00:56:57,280 --> 00:56:59,282 Steve festan egotekoa zen… 673 00:56:59,349 --> 00:57:00,517 …Abigail Folger. 674 00:57:00,550 --> 00:57:03,480 …baina neska batekin aurkitu-edo, eta ez zen agertu. 675 00:57:03,520 --> 00:57:06,189 …Voytek Frykowski… 676 00:57:06,189 --> 00:57:08,691 …eta beste gizon bat, ezezaguna. 677 00:57:08,758 --> 00:57:11,795 Badago zerbait odolez marraztua etxeko atean? 678 00:57:11,828 --> 00:57:13,560 Ezin diot galdera horri erantzun. 679 00:57:13,630 --> 00:57:16,032 -Zer moduz, Charles? -Ondo. Zer moduz zu? 680 00:57:16,032 --> 00:57:21,638 Charles Manson zuen izena, eta jendaje deserrotuen talde bat zuen. 681 00:57:21,771 --> 00:57:25,320 -Mutilatuta al zeuden gorpuak? -Nahiago dut horretaz ez hitz egin. 682 00:57:25,375 --> 00:57:29,913 Sekula ez nuen entzun inor horiek bezala sarraskitu zutenik. 683 00:57:37,520 --> 00:57:40,190 Dena antzezlan bat da, ezta? 684 00:57:45,528 --> 00:57:50,700 Bere izena zegoen Mansonek hil nahi zuen jendearen zerrenda batean. 685 00:57:52,969 --> 00:57:55,305 Harri eta zur geratu zen. 686 00:58:10,787 --> 00:58:15,091 "Eddie, maitea". Eddie Rubin gure abokatua zen. 687 00:58:15,158 --> 00:58:19,040 "Jakingo duzunez, Manson taldeak erailtzeko aukeratu nau". 688 00:58:19,080 --> 00:58:20,880 "Alde batetik, barregarria iruditzen zait… 689 00:58:20,964 --> 00:58:23,360 …baina, bestetik, izutzeko moduan tragikoa". 690 00:58:23,433 --> 00:58:27,170 "Baina egiatzat hartu behar dut". 691 00:58:27,237 --> 00:58:31,174 "Deitu Palm Springsera nire arma-baimena berritzeko… 692 00:58:31,207 --> 00:58:35,320 …hori baita nire familia eta nire burua babesteko modu bakarra". 693 00:58:35,378 --> 00:58:37,200 "Zure berehalako erantzunaren zain". 694 00:58:37,347 --> 00:58:38,581 "Ondo izan, Steve". 695 00:58:39,249 --> 00:58:41,080 Hori 1970ean izan zen. 696 00:58:41,251 --> 00:58:42,680 "Le Mans"eko platoan. 697 00:58:51,928 --> 00:58:55,720 Steve gero eta nerbioetatik joago zegoen, nik hala esango nuke. 698 00:58:55,865 --> 00:58:57,767 Izugarri paranoiko. 699 00:58:58,334 --> 00:59:00,270 Izugarri zuhur. 700 00:59:00,570 --> 00:59:02,080 Areagotu egin zen dena. 701 00:59:02,205 --> 00:59:06,000 Eromen eta antsietate mailak izugarri handitu ziren. 702 00:59:06,042 --> 00:59:08,880 Dena zen "zzzz" eta gehiago. 703 00:59:18,187 --> 00:59:21,958 Ez zen gehiago lehengo bera izan, inolaz ere. 704 00:59:24,627 --> 00:59:28,731 Ezkon-harremana hausten ari zen alde guztietatik. 705 00:59:29,265 --> 00:59:32,368 Eskutik helduta agertzen ziren platoan. 706 00:59:34,070 --> 00:59:36,239 Elkartuta ageri ziren. 707 00:59:38,107 --> 00:59:44,520 Baina Neileren aurpegian susmo txarra sumatzen zen. 708 00:59:47,917 --> 00:59:54,040 Esan zidan: "Europa osoko lagun batzuk datozkit bisitan". 709 00:59:54,190 --> 00:59:57,627 Nik: "A, bai? Nor?" Hark: "Emakumeak, gehienak". 710 00:59:59,596 --> 01:00:04,080 Oso haserretu nintzen, eta negar asko egin izana oroitzen dut. 711 01:00:05,702 --> 01:00:08,705 Emakume zoragarria zen, emakume bizkorra. 712 01:00:08,871 --> 01:00:12,742 Esaten nion: "Ezkon-harremana hondatuko duzu. Zer duzu? 713 01:00:14,277 --> 01:00:19,782 Harik eta gau batean berdinduta geundela kontatu nion arte. 714 01:00:22,185 --> 01:00:27,080 Stevek galdetu zion Neileri ea sexu-konturen bat izan ote zuen. 715 01:00:27,123 --> 01:00:30,440 Esan nion: "Izan dut, bai". 716 01:00:41,437 --> 01:00:44,741 Ni nintzen bera fio zen pertsona bakarra munduan. 717 01:00:46,643 --> 01:00:50,720 Berak, bere ustez, edozer gauza egin ziezaiokeen pertsona bakarra… 718 01:00:50,760 --> 01:00:53,240 …ez nintzelako mendekatuko. 719 01:00:54,851 --> 01:01:02,191 Niregandik hura entzutea zeharo sinestezina izan zen berarentzat. 720 01:01:04,661 --> 01:01:09,532 Min handi-handia egin zion sakon-sakonean. 721 01:01:17,674 --> 01:01:23,413 Steve izan zen, ez Neile. Steve zen gose hura zeukana. 722 01:01:25,815 --> 01:01:31,220 Pentsatzen zenuen: "Ene, bihar 320 km/h abiaduran gidatu behar du". 723 01:01:33,122 --> 01:01:36,993 Egoera osoa arazo handikoa zen. 724 01:01:54,477 --> 01:01:57,240 Egiten ari ginena zen berak nahi zuen gauza bakarra. 725 01:01:57,313 --> 01:02:00,049 Lasterketako pilotu izan nahi zuen. 726 01:02:00,817 --> 01:02:06,756 Autoa eta zu zeu batasun baten gisa erabiltzen saiatzeko konbinazioa. 727 01:02:06,789 --> 01:02:09,826 Bien arteko zilbor-lotura bat da. 728 01:02:09,859 --> 01:02:11,680 Gizona eta makina. 729 01:02:13,663 --> 01:02:16,265 399 km/h abiaduran. 730 01:02:16,599 --> 01:02:22,572 Imajinatu kontrola galtzea eta burdinazko bide-babesa jotzea. 731 01:02:27,176 --> 01:02:31,447 Lasterketan aritzea bizitza da. 732 01:02:32,849 --> 01:02:37,553 Aurretik edo ondoren gertatzen den guztia zain egotea da. 733 01:02:38,988 --> 01:02:42,191 Esaldi ona da Steverentzat. 734 01:02:43,059 --> 01:02:47,463 Batzuetan uste dut hala dela. 735 01:02:50,700 --> 01:02:53,102 Oso garrantzitsua zen berarentzat. 736 01:02:53,569 --> 01:02:55,938 Hura zen ia dena. 737 01:03:00,176 --> 01:03:04,000 Eszena batean, autotik irteten ginen bi orduz gidatu ondoren… 738 01:03:04,046 --> 01:03:05,948 …izerditan, jakina. 739 01:03:06,382 --> 01:03:11,988 Makillatzaileak ura jarri zidan aurpegian eta ilean. 740 01:03:12,655 --> 01:03:16,793 Steveri jarri nahi izan zion, eta Stevek: "Ez, ez, ez". 741 01:03:16,893 --> 01:03:21,931 Autoan sartu, bi bira egin zituen, autotik irten… 742 01:03:21,998 --> 01:03:25,701 …izerditan zegoen, jakina, eta esan zidan: 743 01:03:25,835 --> 01:03:31,207 "Sigi, begiradazu, zaina berez handitu zait". 744 01:03:32,441 --> 01:03:35,178 "Hori da perfektua… 745 01:03:35,812 --> 01:03:38,400 …eta makillatzaileak ezin du hori egin". 746 01:03:39,649 --> 01:03:41,800 "Benetakoa izan behar du". 747 01:03:42,852 --> 01:03:45,454 Eta Stevek horrela nahi zuen. 748 01:03:50,359 --> 01:03:54,040 Aktore gisa, kontrola edukitzeko posizio batean bazaude… 749 01:03:54,096 --> 01:03:58,320 …edo filmegile gisa, zeure proiektua egin behar duzu. 750 01:03:58,401 --> 01:04:01,120 Etengabe egin amaieraraino. 751 01:04:01,304 --> 01:04:04,400 Alegia, ezin duzu etsi, ezin duzu ezer utzi airean. 752 01:04:04,574 --> 01:04:09,200 Inork ez du zure ordez erabakiko, eta inor ez da zu baino bizkorragoa. 753 01:04:22,792 --> 01:04:26,362 1970eko uztailak 9 Bost aste filmatzen 754 01:04:27,864 --> 01:04:29,932 Ez zegoen gidoirik. 755 01:04:30,499 --> 01:04:32,720 Egin ahala ari ginen. 756 01:04:32,760 --> 01:04:38,560 Bitartean, gidoi baten antzeko zerbait eduki arte… 757 01:04:39,442 --> 01:04:43,946 Hollywood. Formula bat gustatu, eta hari atxiki nahi izaten dute. 758 01:04:44,180 --> 01:04:47,617 Maitasun kutsu gehiago edukitzea nahi zuten. 759 01:04:48,050 --> 01:04:51,080 Aitak autoak nahi zituen. 760 01:04:51,220 --> 01:04:53,080 Eta errealismoa. 761 01:04:55,024 --> 01:04:59,195 Dokumental baten itxura emana zion buruan… 762 01:04:59,362 --> 01:05:05,134 …gertatzen zenaren erabateko esperientzia emango zizun zerbait. 763 01:05:06,535 --> 01:05:11,741 Nik bezalako jendeak uste genuen Le Mansek giro aparta emango ziola… 764 01:05:11,774 --> 01:05:13,876 …kontakizun dramatiko bati. 765 01:05:15,144 --> 01:05:20,116 Eztabaida horrek eragin zuen idazleak joan-etorri ibiltzea… 766 01:05:20,149 --> 01:05:23,040 …eta ekinean aritzea gidoiak zentzua izan zezan. 767 01:05:27,957 --> 01:05:33,095 Karabana-duelua deitzen zioten ilaran zeudelako. 768 01:05:34,096 --> 01:05:38,501 Ea nork utzi lehenik azken gidoi berria Steveren mahaian. 769 01:05:41,304 --> 01:05:44,307 Estatu Batuetako nobela handia idazten saiatzen ari zen… 770 01:05:44,340 --> 01:05:46,709 …gidoia idazten saiatzen ari zenean, eta… 771 01:05:46,742 --> 01:05:50,913 …lehenengo esaldia ez baitzen sekula idatzitako esaldirik onena… 772 01:05:50,947 --> 01:05:55,184 …ezin zen iritsi hura paperean jartzeko punturaino. 773 01:05:56,752 --> 01:06:00,356 Lehiatilara joaten ziren guztiek esaten zuten: "Irabaziko du". 774 01:06:00,389 --> 01:06:02,840 Beraz, pixka bat korapilatuko dugu. 775 01:06:02,959 --> 01:06:04,720 Gauza desberdin bat emango diot. 776 01:06:07,096 --> 01:06:12,234 Karabanan sartu, eta aspaldi ikusi gabeko neska ikusten duzu… 777 01:06:12,268 --> 01:06:14,800 …begira geratzen zaizu, eta esaten dizu: "Kaixo". 778 01:06:14,971 --> 01:06:17,440 Zer esango zenioke: "Kaixo"? 779 01:06:17,506 --> 01:06:19,375 Berak: "Ez, derrigor". 780 01:06:20,276 --> 01:06:22,360 Hura izan zen niretzat unerik okerrena. 781 01:06:22,411 --> 01:06:25,360 Gidoirik sekula edukiko ez genuela pentsatu nuen. 782 01:06:27,616 --> 01:06:30,019 INFERNUA 783 01:06:33,389 --> 01:06:38,461 Nik idatzi izan banu gidoia, badakit ondo aterako zela. 784 01:06:39,395 --> 01:06:42,264 Haren mutila nintzen, haren idazlea nintzen. 785 01:06:42,298 --> 01:06:43,666 Haren esapiderik maiteena hau da: 786 01:06:43,766 --> 01:06:46,960 "Putakume honek ezagutzen nau, ez dakit nola, baina ezagutzen nau". 787 01:06:52,908 --> 01:06:56,278 Bilera Steveren etxean izan zen. 788 01:06:58,881 --> 01:07:00,449 Tratamendua Alan Trustman 789 01:07:00,449 --> 01:07:03,219 Steve McQueenekiko bilerarako 1968ko abuztua 790 01:07:03,352 --> 01:07:07,000 Bera tematuta zegoen pertsonaiak galtzailea izan behar zuela. 791 01:07:07,123 --> 01:07:10,000 Eta nik ez nuen galtzailerik idatzi nahi. 792 01:07:11,861 --> 01:07:15,464 "Gogora ezazu ni ere izar bat naizela". 793 01:07:15,765 --> 01:07:20,036 Uste nuen nire jarreran tematzeko eskubidea nuela. 794 01:07:22,671 --> 01:07:26,509 Galdu egin nahi zuen film hartan… 795 01:07:29,211 --> 01:07:33,080 …eta ez dakit zergatik. 796 01:07:35,284 --> 01:07:39,188 Film horretan Stevek beste zerbait nahi zuen… 797 01:07:39,355 --> 01:07:42,320 …Steve McQueen Steve McQueen antzezten baino zerbait gehiago. 798 01:07:42,720 --> 01:07:45,040 Berak egin nahi zuen zerbaitez ari gara… 799 01:07:45,428 --> 01:07:48,560 …antzeztea baino garrantzitsuagoa zen zerbaitez. 800 01:07:52,168 --> 01:07:54,937 Super-izarrekin ezin da eztabaidatu… 801 01:07:54,970 --> 01:07:58,174 …super-izar bihurtzen lagundu badiezu ere. 802 01:07:58,274 --> 01:08:01,360 Hiriko gidoigilerik hobekien ordaindua nintzen… 803 01:08:01,410 --> 01:08:03,200 …bilera hartara joan nintzenean. 804 01:08:03,279 --> 01:08:07,120 Bilera haren ondoren, telefonoak ez zuen sekula berriz jo. 805 01:08:36,378 --> 01:08:39,181 Autoei zien maitasuna hain kutsagarria zen… 806 01:08:39,281 --> 01:08:41,800 …non betirako izorratu baininduen. 807 01:08:45,121 --> 01:08:47,320 Hona etorri nintzen lehen egunetik… 808 01:08:47,389 --> 01:08:50,480 …esan nion: "Aita, eramango nauzu lasterketa horietako batera? 809 01:08:50,520 --> 01:08:52,120 Hori besterik ez nuen nahi. 810 01:08:52,194 --> 01:08:57,399 Bi hilabete joango ziren aitak autoa jiratu, atea ireki… 811 01:08:57,433 --> 01:09:01,370 …eta joateko esan zidan. Joan, eta haren altzoan eseri ninduen. 812 01:09:01,537 --> 01:09:04,206 Eta eskuak aitaren eskuen azpian jarri nituen. 813 01:09:04,707 --> 01:09:08,040 Segundo batez eskuak bolantetik kendu, eta nik gidatu nuen 917a. 814 01:09:08,110 --> 01:09:10,560 Ikaragarria izan zen. 815 01:09:15,684 --> 01:09:17,153 Bai, motel! 816 01:09:17,953 --> 01:09:20,880 Chadek istripu ikaragarri bat izan zuen. 817 01:09:21,056 --> 01:09:23,626 Pareta bat jo zuen Daytonan. 818 01:09:24,160 --> 01:09:26,662 16 torloju jarri zizkioten lepoan… 819 01:09:26,762 --> 01:09:30,120 …eta barra bana du bizkarrezurreko alde bakoitzean. 820 01:09:30,132 --> 01:09:31,720 Gorputz osoa hautsi nuen. 821 01:09:33,335 --> 01:09:37,080 Eta eguzkitako betaurrekoak ditut eskuineko begia gaizki dudalako. 822 01:09:39,608 --> 01:09:44,547 Hiru aste eta erdi koman egon nintzen. Esan al dizut? 823 01:09:45,114 --> 01:09:47,950 Zerbait aldatuko nuke? Ez. 824 01:09:47,983 --> 01:09:50,119 Txukun samarra, ezta? 825 01:09:53,789 --> 01:09:55,491 Ez dago ezer hoberik… 826 01:09:55,658 --> 01:09:57,426 Ezer hoberik ez. 827 01:09:58,727 --> 01:10:01,600 Motor-kirola munduko drogarik gogorrena da. 828 01:10:17,513 --> 01:10:21,350 Azaldu baino, erakutsi egin nahi dugu filmean. 829 01:10:21,383 --> 01:10:24,053 Gizona lasterketan zergatik lehiatzen den erakutsi besterik ez. 830 01:10:25,221 --> 01:10:27,790 Horrek sortzen dizkion sentimenduak. 831 01:10:28,157 --> 01:10:30,893 Askatasun-sentipen handia. 832 01:10:32,328 --> 01:10:35,331 Goraldi hutsa da, modu batera edo bestera. 833 01:10:42,638 --> 01:10:46,008 Bete-beteko auto batean mugaraino gidatzea… 834 01:10:46,008 --> 01:10:49,311 …ez zegoen hori baino atsegin handiagorik. 835 01:10:50,412 --> 01:10:54,750 Autoa izkinaz-izkina eramanez, ballet bat bezalakoa da. 836 01:10:55,017 --> 01:10:57,186 Eder-ederra da. 837 01:10:58,420 --> 01:10:59,788 Artelan bat da. 838 01:11:05,728 --> 01:11:09,932 530 km/h abiaduran joan nintzen. 839 01:11:11,734 --> 01:11:15,738 Zenbat eta azkarrago, orduan eta lasaiago nindoan. 840 01:11:15,904 --> 01:11:18,974 Baina, bukatu denean, pentsatzeko astia duzu… 841 01:11:19,608 --> 01:11:24,713 …eta orduan pozten zara beste ezer ez gertatu izanaz. 842 01:11:28,284 --> 01:11:31,887 Haiek konturatu gabe aurreratzen die pilotuei. 843 01:11:32,221 --> 01:11:36,058 Zeruan hegan dabilen arranoaren askatasuna… 844 01:11:36,091 --> 01:11:40,062 …eman zioten lasterketek berari. 845 01:11:49,972 --> 01:11:53,809 Bere heziketatik zetorkion bestelako guztia… 846 01:11:54,009 --> 01:11:57,179 …alde batera utz zezakeen. 847 01:11:58,347 --> 01:12:01,040 "Hain hurbil daukat heriotza, sorbaldan bertan… 848 01:12:01,083 --> 01:12:04,853 …eta, hala ere, bakea dago hemen". 849 01:12:04,987 --> 01:12:10,225 Horrek ematen zion zorion handia jendeari eman nahi zion. 850 01:12:13,896 --> 01:12:17,466 Beti filmatu nahi izan dut auto-lasterketen film bat… 851 01:12:17,566 --> 01:12:19,400 …bihotzetik gertu eduki izan ditudalako beti. 852 01:12:19,835 --> 01:12:24,039 Batzuetan pentsatu izan dut ez nuela beharbada egin behar. 853 01:12:24,773 --> 01:12:26,680 Zerbait hain hurbilekoa duzunean… 854 01:12:26,720 --> 01:12:29,000 …horretan perfekzionistegia izateko joera izaten duzu. 855 01:12:30,145 --> 01:12:33,782 Ez dut uste pilotu bakar batek ere esango dizunik… 856 01:12:33,782 --> 01:12:36,018 …zergatik dabilen lasterketetan… 857 01:12:37,119 --> 01:12:40,756 …baina erakutsi ahal izango dizu, ziur asko. 858 01:12:49,365 --> 01:12:51,500 Ez zen Herkules. 859 01:12:52,267 --> 01:12:54,470 Ikaro zen. 860 01:12:55,270 --> 01:13:00,342 Stevek hain gora egin nahi izan zuen hegan… 861 01:13:00,376 --> 01:13:02,578 …non ez baitzuen ulertu… 862 01:13:02,644 --> 01:13:07,149 …non hasten den argizaria hegaletatik askatzen. 863 01:13:17,726 --> 01:13:23,065 1970eko uztailak 16 Sei aste filmatzen 864 01:13:31,707 --> 01:13:33,609 Badoaz autoak. 865 01:13:40,983 --> 01:13:42,584 Denbora aurrera zihoan. 866 01:13:42,651 --> 01:13:46,120 Pilotuei, kameralariei, hots hartzaileei ordaindu behar zitzaien… 867 01:13:46,188 --> 01:13:49,191 …eta otorduak prestatzen zizkietenei. 868 01:13:50,459 --> 01:13:53,462 Cinema Centerekoak hango berri jakitera etortzen ziren. 869 01:13:53,495 --> 01:13:56,432 "Zer moduz kontuak?" "Oso ondo, ez". 870 01:13:56,465 --> 01:13:58,567 "Ez dugu zer kontaturik". 871 01:13:59,835 --> 01:14:03,720 Aurrez pentsatua baino milioi eta erdi gehiago gastatuta geneukan. 872 01:14:03,760 --> 01:14:07,400 Steve McQueenen filmarekin irabazi nahi zuen estudioak galera hori. 873 01:14:07,476 --> 01:14:08,710 Eta ez geneukan! 874 01:14:12,981 --> 01:14:17,553 Munduko dokumentalik garestiena egingo genuen, hitzik ez bagenuen. 875 01:14:17,753 --> 01:14:20,289 Gauza beraren bila ari ziren denak. 876 01:14:20,689 --> 01:14:24,593 Bat izan ezik, Steve McQueen izan ezik. 877 01:14:31,834 --> 01:14:33,001 Egia esan… 878 01:14:33,035 --> 01:14:37,105 …eztabaida luze batean sartuta geunden… 879 01:14:37,272 --> 01:14:39,775 …filmaren oinarriaz. 880 01:14:42,344 --> 01:14:45,247 Aita produkzio-bulegora itzuli zen… 881 01:14:45,547 --> 01:14:49,000 …eta, suminaren suminez, paretaren kontra bota zuen lanpara bat. 882 01:14:52,287 --> 01:14:54,323 Eta hau esan zuen: 883 01:14:54,423 --> 01:14:59,061 "Akabo berriketak! Kontrola galtzen ari gara!". 884 01:14:59,728 --> 01:15:02,640 "Film alu honen kontrola galdu dugu!" esan zuen. 885 01:15:03,665 --> 01:15:06,902 Eta une horretantxe jiratu, eta Bob Rosen ikusi zuen… 886 01:15:06,935 --> 01:15:09,104 …sofan aldizkari bat irakurtzen. 887 01:15:10,672 --> 01:15:12,680 Okerreko tipoa gelan zegoen. 888 01:15:14,776 --> 01:15:17,479 Bobek estudiora deitu, eta esan zuen: 889 01:15:17,646 --> 01:15:19,982 "Arazo handi bat dugu orain… 890 01:15:20,415 --> 01:15:23,619 …liskarrean ari dira elkarren artean". 891 01:15:26,154 --> 01:15:27,960 Ez dut oroitzen gertatu izana. 892 01:15:28,123 --> 01:15:29,558 Gerta zitekeen? Bai. 893 01:15:31,426 --> 01:15:34,329 Baina ez zen agerpen bat bezalakoa izan. 894 01:15:35,864 --> 01:15:39,434 Denek zekiten filma kontrolik gabe zegoela. 895 01:15:43,872 --> 01:15:48,544 Cinema Centerek erantzun zuen: "Geu arduratuko gara filmaz". 896 01:15:48,610 --> 01:15:51,560 "Orain guk hautatuko ditugu planoak eta guk hartuko ditugu erabakiak". 897 01:15:51,647 --> 01:15:55,520 "Berdin zaigu zer gidoi egiten duzuen, egizue bat eta kitto". 898 01:15:56,251 --> 01:16:00,756 "Zuk, Steve, soldata galduko duzu, ez zaitugu aintzat hartuko". 899 01:16:01,256 --> 01:16:05,120 "Ez duzu film honetan ezer egin behar, antzeztu baizik". 900 01:16:05,327 --> 01:16:07,195 Ez dugu filmik. 901 01:16:08,096 --> 01:16:10,866 Bart gauean kendu ziguten filma. 902 01:16:18,340 --> 01:16:22,110 Steve oso minduta zegoen hori gertatu izanaz. 903 01:16:23,045 --> 01:16:25,447 Dardarka zeuzkan eskuak. 904 01:16:25,714 --> 01:16:28,050 Berebiziko unea izan zen. 905 01:16:28,884 --> 01:16:31,386 "Izar gizonak jakinarazten du… 906 01:16:31,486 --> 01:16:36,425 …CCFren ordezkarien jarraibideak bete beharko dituela". 907 01:16:36,692 --> 01:16:37,693 Jartzen du… 908 01:16:37,893 --> 01:16:41,720 "Aurrekoa irakurri dut eta onartzen dut zerbitzuak ematea… 909 01:16:41,797 --> 01:16:43,699 …filmeko aktore gisa soilik". 910 01:16:45,100 --> 01:16:46,902 Eta gero aitak bere izenez sinatu zuen. 911 01:16:49,638 --> 01:16:51,373 "Odolez". 912 01:16:52,608 --> 01:16:54,109 Aparta da. 913 01:16:54,142 --> 01:16:56,979 Aitaren nortasunari dagokio. 914 01:16:57,012 --> 01:16:59,040 Izugarri gustatzen zait kaka hori. 915 01:16:59,147 --> 01:17:02,551 "ODOLEZ" 916 01:17:03,885 --> 01:17:07,022 Filmak konpromiso handia izango dira, jakina… 917 01:17:07,122 --> 01:17:09,880 …eta muturtu egiten naiz erabili egin nahi nautenean… 918 01:17:09,920 --> 01:17:13,560 Konpromisoekin edo bidegabekeriekin neure onetik ateratzen naiz. 919 01:17:17,633 --> 01:17:20,736 Steve suminduta zegoen nire aitarekin. 920 01:17:20,836 --> 01:17:22,738 Une hartan, McQueenentzat… 921 01:17:22,738 --> 01:17:26,208 …nire aitak, beste aldera pasatu, eta traizioa egin zion. 922 01:17:30,145 --> 01:17:33,615 Lasterketa-film hori hain gertukoa genuen denok… 923 01:17:34,216 --> 01:17:36,785 …non estudioak ardura bere gain hartu zuenean… 924 01:17:37,352 --> 01:17:43,959 …McQueen jaunak sentitu zuen labana sartu ziotela enpresaren bihotzean. 925 01:17:44,559 --> 01:17:48,730 Eta Stevek eta nik ez genuen berriz hitz egin. 926 01:17:50,399 --> 01:17:54,870 "Traizioa egin zenidan. Ez dut zurekin sekula berriz hitz egingo". 927 01:17:59,608 --> 01:18:02,878 Leialtasuna gauza handia zen aitarentzat. 928 01:18:02,911 --> 01:18:05,000 Aitak sentitzen bazuen nolabait… 929 01:18:06,014 --> 01:18:10,185 …erreta zegoela, akabo. 930 01:18:11,553 --> 01:18:14,356 Relyeak ez zuen ulertu Steveren ametsa. 931 01:18:14,389 --> 01:18:16,658 Film honek alde zirraragarri bat izango du: 932 01:18:16,858 --> 01:18:20,095 Abiadura zer den denek ulertzea… 933 01:18:20,195 --> 01:18:23,120 …eta abiadura honetan gizona eta makina elkarrekin ikustea. 934 01:18:23,165 --> 01:18:27,569 Zuzendaritza gustatzen zitzaion zuzendaritza gisa… 935 01:18:27,769 --> 01:18:29,538 …baina ez amets gisa. 936 01:18:29,571 --> 01:18:32,280 Ederra eta zirraragarria da. Gauza asko da. 937 01:18:32,374 --> 01:18:34,910 Alderdi guztiak erakutsi nahi ditugu, ez bat bakarrik. 938 01:18:35,911 --> 01:18:38,747 Ez dut uste aitak Steveri traizio egin zionik. 939 01:18:38,914 --> 01:18:41,817 Baina uste dut hark sumatzen zuela, negoziogizon eta profesional gisa… 940 01:18:41,850 --> 01:18:45,754 …norabide horretan joan beharra zegoela, nola edo hala. 941 01:18:50,225 --> 01:18:52,494 Eskerrik asko, Bob Relyea. 942 01:18:54,796 --> 01:18:57,866 -Mila esker, Sturges jauna. -Ez horregatik, agur. 943 01:19:01,870 --> 01:19:05,907 John nigana etorri, eta utzi egin behar zuela esan zidan. 944 01:19:07,109 --> 01:19:10,812 Eta Steverekin zuen harremanagatik izan zen. 945 01:19:11,146 --> 01:19:17,986 Pertsonaiekiko kontaera bat filmatzera ekarri zuten Sturges. 946 01:19:18,620 --> 01:19:22,557 John zenbat eta modu horretara egiten saiatuago… 947 01:19:22,657 --> 01:19:25,994 …orduan eta tarte gutxiago uzten zion Stevek. 948 01:19:27,496 --> 01:19:31,099 Esan zuen: "Zaharregia eta aberatsegia naiz… 949 01:19:31,166 --> 01:19:35,537 …kaka zahar hau jasan behar izateko. Adio". 950 01:19:41,643 --> 01:19:46,214 Produkzioaren bide erdian geunden, zuzendaririk gabe. 951 01:19:47,149 --> 01:19:49,200 Orain zer? 952 01:19:53,321 --> 01:19:56,400 Negoziotan era askotara egin dakioke kalte gizonari. 953 01:19:56,458 --> 01:19:59,861 Kalte mentala, kalte ekonomikoa. 954 01:19:59,961 --> 01:20:01,730 Tripak atera dakizkioke. 955 01:20:02,030 --> 01:20:05,534 Zera hori eztarrian ager dakioke egunean bitan… 956 01:20:05,567 --> 01:20:08,069 …eta horretan pentsaraziko dio. 957 01:20:15,911 --> 01:20:18,513 "Le Mans" arte dena arrakasta zen. 958 01:20:18,580 --> 01:20:21,550 Egiten zuen guztia urre bihurtzen zen. 959 01:20:23,251 --> 01:20:26,200 Eta orain "Le Mans"ekin dena kaka bihurtzen ari zen. 960 01:20:30,759 --> 01:20:33,328 1970eko uztailak 17 961 01:20:33,328 --> 01:20:37,666 "Le Mans"en filmazioa bi astez gelditu zen 962 01:20:41,937 --> 01:20:47,709 Stevek produkzioa une hartan utzi izan balu, zer gertatuko ote zen? 963 01:20:49,511 --> 01:20:51,146 Egoagatik ote. 964 01:20:52,080 --> 01:20:53,600 Haren izenagatik ote. 965 01:20:55,851 --> 01:21:01,189 Ez da ospe ona diru gehien biltzen duen izarrak film bat uztea… 966 01:21:02,023 --> 01:21:04,520 …berarentzat hain garrantzitsua zen film bat. 967 01:21:05,627 --> 01:21:08,096 Aitak ez zuen ezer uzten. 968 01:21:08,129 --> 01:21:12,834 Zerbait hasi bazuen, bukatu egin nahiko zuen. 969 01:21:30,485 --> 01:21:31,887 Kamera prest. 970 01:21:32,921 --> 01:21:33,955 Eskerrik asko. 971 01:21:39,394 --> 01:21:42,063 Astelehen goiz batean Jerry Henshawek esan zidan: 972 01:21:42,163 --> 01:21:43,832 "Frantziara joan nahi zenuke?" 973 01:21:44,733 --> 01:21:46,560 Eta hala gertatu zen. 974 01:21:48,737 --> 01:21:50,639 Ez zeukaten kontakizunik. 975 01:21:50,705 --> 01:21:53,875 Bazekiten Stevek ez zuela lasterketa inoiz irabaziko. 976 01:21:53,875 --> 01:21:54,809 Lee Katzin Zuzendaria 977 01:21:54,876 --> 01:21:56,040 Horixe zekiten. 978 01:21:58,480 --> 01:22:03,160 Han irudikatzen dut, betaurrekoekin eta txano bitxi hura beti jantzita. 979 01:22:03,218 --> 01:22:07,155 Ez zen magnate bat, ezta zinemaren munduko ikono handi bat. 980 01:22:07,188 --> 01:22:09,520 Lee Katzin izeneko tipo bat zen, inork ezagutzen ez zuena. 981 01:22:09,658 --> 01:22:12,260 McQueen jauna iritsi da. 982 01:22:12,761 --> 01:22:17,332 Lee gizajoak ez zekien tutik ere autoez, eta horrek ez zuen lagundu. 983 01:22:17,399 --> 01:22:22,000 McQueenek ez zuen hautatu, ez zuen gustukoa, ez zion zirrara egiten… 984 01:22:22,137 --> 01:22:25,240 …eta berarekin lan egitera behartuta zegoen. 985 01:22:25,573 --> 01:22:29,477 Norberaren egoen arazoak han zeuden. 986 01:22:29,611 --> 01:22:34,549 Eta borroka hartan aritu ziren lehenengo 6-7 asteetan. 987 01:22:35,583 --> 01:22:40,021 Harraldi bat egin zuten boxeetan, eta Leek esan zuen: "Beste bat". 988 01:22:40,322 --> 01:22:45,026 Stevek esan zion: "Alua, nik esango dizut noiz egin beste bat". 989 01:22:45,060 --> 01:22:48,000 "Filmatu hurrengo harraldia, eta gustatzen bazait, agertuko naiz". 990 01:22:49,264 --> 01:22:52,960 Hura ez zen batere dibertigarria. 991 01:23:07,749 --> 01:23:09,720 Gauza bat erakutsi nahi dizut. 992 01:23:21,930 --> 01:23:23,760 Nirekin etorri. 993 01:23:30,638 --> 01:23:35,510 David Piperek kontrola hemen galdu zuelako etorri nahi nuen hona. 994 01:23:46,788 --> 01:23:49,557 1970eko irailak 16 995 01:23:52,193 --> 01:23:55,000 Goizean filmatzen arituak ginen. 996 01:23:55,296 --> 01:23:58,133 Pentsatu bezala atera zen dena, arazorik gabe. 997 01:23:59,968 --> 01:24:04,239 Bazkaltzera joan, zirkuitura itzuli, eta… 998 01:24:04,506 --> 01:24:08,109 …zuzendariak nahi izan zuen Ferrariak aurrean joatea… 999 01:24:08,143 --> 01:24:09,677 …eta Porschea atzean. 1000 01:24:12,380 --> 01:24:15,650 Ez zuten erabaki gidoia nolakoa izango zen… 1001 01:24:15,717 --> 01:24:18,453 …eta bi aukerak nahi zituzten. 1002 01:24:26,761 --> 01:24:30,031 Goizean bezalaxe gidatu nuen. 1003 01:24:38,773 --> 01:24:41,676 Eskuineko bihurgune batera jo nuen. 1004 01:24:46,881 --> 01:24:48,600 Atzealdea joan egin zitzaidan. 1005 01:25:16,478 --> 01:25:22,520 Istripu baten berria heldu zen, eta nik entzun egin nuen. 1006 01:25:22,684 --> 01:25:26,187 Eta pentsatu nuen: "Ez, ez ote da aita izango!" 1007 01:25:26,254 --> 01:25:28,556 Eta Triumph etortzen entzun nuen. 1008 01:25:28,690 --> 01:25:31,440 Nik: "Zer gertatu da?" Hark: "Erakutsi nahi dizut… 1009 01:25:32,127 --> 01:25:34,040 …auto-lasterketetan zer gerta daitekeen. 1010 01:25:34,629 --> 01:25:37,920 Istripu bat egon delako deitzen dizut. 1011 01:25:37,999 --> 01:25:41,035 David Piper ospitalera eraman dute. 1012 01:25:41,369 --> 01:25:44,480 Hau dena belardi bat zen, eta bi behi zeuden. 1013 01:25:44,539 --> 01:25:47,675 Eta gurpil bat zegoen han, ezerezaren erdian botea. 1014 01:25:48,143 --> 01:25:50,200 Zer gertatu da? 1015 01:25:50,778 --> 01:25:52,280 Istripu bat izan dugu. 1016 01:25:54,716 --> 01:25:59,654 Kontrola galtzetik zerbait jo arte tarte bat egoten da. 1017 01:26:01,289 --> 01:26:05,093 Amaigabea dirudi. 1018 01:26:06,294 --> 01:26:09,564 Aulkian motorrari iltzatuta gelditu zen. 1019 01:26:09,998 --> 01:26:13,034 Autoaren gainerako guztia airean atera zen. 1020 01:26:14,435 --> 01:26:18,673 Hanka moztu zion, orkatilan. 1021 01:26:20,041 --> 01:26:25,580 Hanketik, pilotu-jantzitik, odol pila ateratzen ikusten duzu. 1022 01:26:25,947 --> 01:26:27,160 Baina… 1023 01:26:27,200 --> 01:26:29,520 …sekulako lasaitua da… 1024 01:26:30,652 --> 01:26:34,489 …kontziente eta bizirik segitzea. 1025 01:26:34,989 --> 01:26:38,860 David zaurituta dago. Pilotuarekin hitz egin berria naiz. 1026 01:26:38,927 --> 01:26:41,262 Gauez etorriko da. 1027 01:26:41,329 --> 01:26:43,731 Izugarrizko oinazea nuen. 1028 01:26:44,933 --> 01:26:49,240 Nire medikuak esan zidan: "Moztu egin beharko dizugu". 1029 01:26:53,274 --> 01:26:57,360 Esan nion belaun azpitik mozteko, eta arriskatu egingo nintzela. 1030 01:27:06,254 --> 01:27:09,857 Dave ikustera eraman gintuen amak ni eta nire arreba. 1031 01:27:09,958 --> 01:27:12,493 Gogoan dut gela ilun zegoela… 1032 01:27:13,394 --> 01:27:15,480 …eta maindire bat zeukala gainean. 1033 01:27:15,560 --> 01:27:19,920 Garbi ikusten zitzaion ez zeukala ezer belaun azpian. 1034 01:27:21,436 --> 01:27:24,539 Hemen galdu nuen. Hau dena galdu nuen. 1035 01:27:40,021 --> 01:27:44,359 Zure istripua gertatuko al zen, gidoi egoki bat egon balitz? 1036 01:27:44,726 --> 01:27:47,128 Seguru asko, ez. 1037 01:27:47,195 --> 01:27:49,998 Ez, ez baitzuten bi aldiz filmatu nahi izango. 1038 01:27:52,433 --> 01:27:54,135 Ez zuen gertatu behar. 1039 01:28:00,875 --> 01:28:02,377 David Piperekin… 1040 01:28:02,543 --> 01:28:06,440 …Steve oso kontzientea izan zen, eta oso kezkatuta zegoen. 1041 01:28:06,581 --> 01:28:08,716 Bere errua zela uste zuen. 1042 01:28:10,885 --> 01:28:12,120 Bere filma da. 1043 01:28:14,088 --> 01:28:16,758 Erantzukizuna goi-goikoena da. 1044 01:28:25,800 --> 01:28:27,902 Ez nuen geroztik inoiz ikusi. 1045 01:28:28,936 --> 01:28:30,120 Ez. 1046 01:28:32,774 --> 01:28:37,600 Ez zen sekula suertatu guk elkar berriz ikustea. 1047 01:28:43,551 --> 01:28:47,120 Lau hilabete behar izan genituen filma egiteko. Oso zaila izan zen. 1048 01:28:47,188 --> 01:28:49,857 Bi istripu txar izan genituen. 1049 01:28:50,925 --> 01:28:54,080 Inoiz egin dudan filmik zailena izan zen. 1050 01:29:10,712 --> 01:29:13,181 Goiz batean Solar Villagen. 1051 01:29:14,515 --> 01:29:16,984 Ez zegoen inor, ni eta Steve bakarrik. 1052 01:29:17,018 --> 01:29:20,400 Esan zuen: "Lee, ikusten dut zer egin nahian zabiltzan". 1053 01:29:20,521 --> 01:29:23,624 "Eta ez naiz zurekin borrokatuko. Ez naiz zure kontra egongo". 1054 01:29:23,658 --> 01:29:25,159 "Zurekin lan egingo dut". 1055 01:29:26,361 --> 01:29:28,800 Harrezkero zoragarria izan zen. 1056 01:29:32,800 --> 01:29:37,105 Zirriborro bat prestatu genuen, Stevek onartzen zuena. 1057 01:29:37,138 --> 01:29:40,208 Sei, zortzi, hamar aste behar izan genituen horretarako. 1058 01:29:40,274 --> 01:29:42,176 Eta azkenean bageneukan… 1059 01:29:42,310 --> 01:29:47,782 …filmean agertzen den ia dena, elkarrizketei dagokionez. 1060 01:29:47,849 --> 01:29:49,680 Jendeak bizia arriskatzen duenean… 1061 01:29:49,917 --> 01:29:53,840 …ez al luke oso gauza garrantzitsu batengatik izan behar? 1062 01:29:55,456 --> 01:29:57,158 Hala behar luke. 1063 01:30:01,462 --> 01:30:06,067 Filmearen helburua erreibindikatzen saiatzen ari zen… 1064 01:30:06,501 --> 01:30:09,237 …bukatu egingo zela ziurtatuz… 1065 01:30:09,270 --> 01:30:16,978 …kiderik errespetatuenen kemenaren testamentua izango zelakoan… 1066 01:30:17,011 --> 01:30:19,120 …auto-lasterketetako gidariena, alegia. 1067 01:30:32,960 --> 01:30:35,797 Urria edo azaroa aurreratua zegoen… 1068 01:30:35,863 --> 01:30:40,568 …eta zuhaitzak horitzen ari ziren. 1069 01:30:40,768 --> 01:30:44,071 Denak 24 ordutan gertatu behar zuen. 1070 01:30:44,439 --> 01:30:47,475 Beraz, hostoak margotu behar izan zituzten. 1071 01:30:47,775 --> 01:30:50,111 Ai ene! 1072 01:30:51,779 --> 01:30:55,360 1970eko azaroan, filma bukatu zen azkenean. 1073 01:30:56,317 --> 01:30:57,852 Pentsatutakoa baino hiru hilabete beranduago… 1074 01:30:57,952 --> 01:31:02,200 …eta aurreikusitakoa baino milioi erdi dolar garestiago. 1075 01:31:09,030 --> 01:31:14,936 Malenkoniatsu samar zegoen, nik uste. 1076 01:31:15,603 --> 01:31:17,120 "Eginda dago" esan zuen. 1077 01:31:22,643 --> 01:31:26,414 Filmazioaren azken egunean, autotik irten zen… 1078 01:31:26,681 --> 01:31:28,583 Haig Altounian, McQueenen mekanikaria 1079 01:31:28,616 --> 01:31:32,286 …ordularia eskumuturretik kendu, eta nigana etorri zen… 1080 01:31:32,353 --> 01:31:34,088 …eta ordularia eman zidan. 1081 01:31:34,622 --> 01:31:36,424 "Hau zuk edukitzea nahi dut" esan zidan. 1082 01:31:36,491 --> 01:31:40,520 "Eskerrik asko hilabete hauetan bizirik eduki nauzulako". 1083 01:31:44,632 --> 01:31:46,868 Le Mans oso gertukoa dut. 1084 01:31:46,934 --> 01:31:49,837 Auto-lasterketak izugarri gustatzen zaizkit. 1085 01:31:51,239 --> 01:31:54,008 Oso gertuko filma izan zen. 1086 01:31:54,609 --> 01:31:56,944 Ondo ateratzea espero dugu denok. 1087 01:31:59,914 --> 01:32:01,582 3 kamera, marka. 1088 01:32:02,316 --> 01:32:03,918 4 kamera, marka. 1089 01:32:04,418 --> 01:32:05,953 5 kamera, marka. 1090 01:32:06,721 --> 01:32:10,157 Badaukagu abiadura kamera guztietan. 1091 01:32:10,258 --> 01:32:13,494 "Ekin" esango dut, eta 10 arte kontatuko dute. 1092 01:32:13,594 --> 01:32:15,596 Zerbait gertatzen bazait… 1093 01:32:16,030 --> 01:32:18,132 …nire kamioneta Alirentzat. 1094 01:32:20,401 --> 01:32:22,737 Suhiltzaileak prest daude? 1095 01:32:24,739 --> 01:32:28,476 Steve McQueen berriz ezkondu zen… 1096 01:32:28,476 --> 01:32:31,579 …eta arrakasta handiz segitu zuen antzezten. 1097 01:32:32,413 --> 01:32:35,449 1972tik 1974ra etekin handiko film hauen protagonista izan zen: 1098 01:32:35,550 --> 01:32:40,154 "Ihesa", "Papillon" eta "Sute ikaragarria". 1099 01:32:41,489 --> 01:32:44,091 "Le Mans" 1971n estrainatu zen… 1100 01:32:44,225 --> 01:32:47,240 …eta era askotako kritikak izan zituen. 1101 01:32:48,963 --> 01:32:52,640 Steve McQueen ez zen estreinaldira joan. 1102 01:32:54,502 --> 01:32:57,038 Berdin zait beste inork zer esaten duen… 1103 01:32:57,038 --> 01:33:00,141 …uste dut gustura zegoela filmegile gisa… 1104 01:33:00,174 --> 01:33:02,800 …eta film honen alde egin zuenagatik. 1105 01:33:04,579 --> 01:33:06,614 Ez dut filma inoiz ikusi. 1106 01:33:07,582 --> 01:33:09,880 Oso zaila da niretzat. 1107 01:33:10,518 --> 01:33:14,455 Stevek emaztea, ezkon-harremana eta filma galdu zituen… 1108 01:33:14,589 --> 01:33:15,960 …dena galdu zuen. 1109 01:33:23,297 --> 01:33:26,634 Garai hartako galera hark guztiak… 1110 01:33:26,634 --> 01:33:31,172 …garbi erakusten du zenbateraino axola zion proiektu hark. 1111 01:33:31,238 --> 01:33:35,409 Eta zer lotuta zegoen berari eta bere arimari… 1112 01:33:35,543 --> 01:33:39,400 …eta uste dut iruditu zitzaiola ezen zerbait ez bazen filmean gertatzen… 1113 01:33:39,440 --> 01:33:41,880 …ez zitzaiola jadanik bizitza osoan gertatuko. 1114 01:33:42,550 --> 01:33:46,360 Aktorea izatea dibertigarria da. Zinemako izarra izatea, traba hutsa. 1115 01:33:46,420 --> 01:33:50,120 Eta hori gertatzean, zure haziera pertsonala gelditzen duzu. 1116 01:33:51,258 --> 01:33:53,861 Eta sufritu egin nuen horregatik. 1117 01:33:54,762 --> 01:33:57,398 Emandakoa itzuli nahi izan zuenean… 1118 01:33:57,431 --> 01:34:00,034 …Hollywood ez zegoen han beraren zain. 1119 01:34:01,135 --> 01:34:04,538 Bihotzetik atera zitzaion ikuspen hura zuen. 1120 01:34:04,572 --> 01:34:06,320 PERFEKZIOA BETIKO DA 1121 01:34:06,374 --> 01:34:10,177 Ez dut uste beste filmak bihotzetik atera zitzaizkionik. 1122 01:34:14,782 --> 01:34:19,987 Munduak beste kolore bat izan zuen berarentzat film horren ondoren. 1123 01:34:31,298 --> 01:34:34,640 "Le Mans" bihurgune bat izan zen haren bizitzan. 1124 01:34:34,902 --> 01:34:38,160 Le Mansetik joan ondoren bizkarra eman zion kirolari. 1125 01:34:38,806 --> 01:34:42,777 Itzali egin zitzaion azkar gidatzeko sugarra. 1126 01:34:46,213 --> 01:34:50,317 Aldatzeari dagokionez, sartuago nago bizitzan zineman baino. 1127 01:34:50,351 --> 01:34:54,622 Motoak eta abiadura eta horrelakoak besterik ez ditut gogoan. 1128 01:34:54,689 --> 01:34:57,291 Ez dut hori gehiago egin nahi. 1129 01:34:59,393 --> 01:35:01,400 Orain garbi nago. 1130 01:35:03,731 --> 01:35:05,480 Akabo. 1131 01:35:06,000 --> 01:35:08,280 Beste zerbait saiatu behar dut. 1132 01:35:10,805 --> 01:35:14,008 Benetan segitu nahi dut hau egiten? 1133 01:35:14,542 --> 01:35:17,144 Hain azkar joan nahi dut? 1134 01:35:17,945 --> 01:35:25,052 Uste dut David Piperen istripua eta zaurgarritasunaren kontzientzia… 1135 01:35:25,720 --> 01:35:28,389 …psikean gelditu zitzaizkiola. 1136 01:35:34,562 --> 01:35:38,699 Pilotuak ziren filmetik gehien axola zitzaiona. 1137 01:35:39,166 --> 01:35:41,869 Pilotuak maite zituen. 1138 01:35:54,115 --> 01:35:55,440 "Sid maitea: 1139 01:35:56,317 --> 01:36:01,255 …zinemaren historian maiz galdu izan dute gizon kementsuek… 1140 01:36:01,288 --> 01:36:04,360 …bizia edo gorputz-atal bat, eta jendeak ahaztu egin du". 1141 01:36:04,458 --> 01:36:10,865 "Uste dut David Piperi eskaini behar geniokeela estreinaldia… 1142 01:36:10,898 --> 01:36:14,480 …eta berari eta bere familiari eman behar genizkiokeela irabaziak". 1143 01:36:14,568 --> 01:36:18,873 "Emango al diezu hau goikoei?" 1144 01:36:18,873 --> 01:36:24,145 "Lasterketei hainbeste zor diegu film honi eman ziotenagatik". 1145 01:36:24,278 --> 01:36:26,847 "Ondo izan, Steve McQueen". 1146 01:36:27,281 --> 01:36:29,350 Zer zoragarria! 1147 01:36:30,151 --> 01:36:33,954 Ene, hau izugarria da. 1148 01:36:34,855 --> 01:36:38,880 Harremana galdu nuen ospitalean egon nintzenean… 1149 01:36:39,059 --> 01:36:41,280 …eta ez nuen inoiz honen berri izan. 1150 01:36:42,296 --> 01:36:44,320 Zer atsegina. 1151 01:36:45,199 --> 01:36:49,770 Steve zaharraren bihotza bere lekuan zegoen. Zoragarria da. 1152 01:36:50,805 --> 01:36:53,174 Adiskide handia izan zen. 1153 01:36:53,641 --> 01:36:55,709 Bai horixe. 1154 01:37:07,288 --> 01:37:10,257 Nik filmean atzeman nahi nuen… 1155 01:37:10,324 --> 01:37:12,726 …hura guztia zer zen niretzat. 1156 01:37:12,893 --> 01:37:17,231 Ikus-entzuleei dagokie orain zuzen edo oker nengoen erabakitzea. 1157 01:37:25,506 --> 01:37:28,375 Auto pila zegoen! 1158 01:37:31,045 --> 01:37:33,948 Nire eszenen zain nengoen. 1159 01:37:35,216 --> 01:37:39,453 Aktore gehienek hori egiten dute filma lehen aldiz ikustean. 1160 01:37:44,391 --> 01:37:46,240 Desilusionatuta nengoen. 1161 01:37:46,894 --> 01:37:50,240 Ez nuen ulertzen nola izan zezakeen sekulako arrakasta… 1162 01:37:50,297 --> 01:37:52,066 …ez baitzegoen gidoirik. 1163 01:37:55,135 --> 01:37:57,720 Baina filma ikusi nuen, orain dela bi urte… 1164 01:37:57,905 --> 01:37:59,960 …eta pentsatu nuen: "Ene, aparta da!" 1165 01:38:04,111 --> 01:38:07,181 Auto-lasterketen garairik loriatsunetako baten… 1166 01:38:07,214 --> 01:38:09,040 …dokumentalik zoragarriena da. 1167 01:38:09,149 --> 01:38:11,320 Munduko pistarik onenean. 1168 01:38:14,321 --> 01:38:17,040 Aktore baten ikuspegitik, txar-txarra. 1169 01:38:17,491 --> 01:38:22,229 Baina haren ikuspegitik, pilotu baten ikuspegitik, zoragarria. 1170 01:38:22,696 --> 01:38:25,466 Auto baten ikuspegitik, ederra. 1171 01:38:30,237 --> 01:38:33,120 Aratza izaten saiatzen delako txalotzen dute. 1172 01:38:33,173 --> 01:38:35,476 Ez da Hollywooden asmakizun bat. 1173 01:38:38,579 --> 01:38:42,783 Baina filmak ez du atzematen narrazio dramatikoa. 1174 01:38:48,455 --> 01:38:52,526 Arazoak desagertu egiten dira urteen poderioz. 1175 01:38:57,932 --> 01:39:01,769 Uste dut harro egongo litzatekeela lortu izanaz. 1176 01:39:03,537 --> 01:39:05,773 Berak egindakoaz harro. 1177 01:39:24,758 --> 01:39:30,560 Orain gertatzen dena film honek ekarri zuen gurtza da. 1178 01:39:31,799 --> 01:39:34,468 Autozalea den jendeak… 1179 01:39:34,535 --> 01:39:36,270 …gurtu egiten du film hau. 1180 01:39:36,737 --> 01:39:39,506 "Le Mans"ez hitz egin nahi dute. 1181 01:39:39,540 --> 01:39:42,409 Bizitza propioa hartu du. 1182 01:39:47,081 --> 01:39:49,883 Stevek egin zuenak aurrera eraman zuen zinema… 1183 01:39:49,984 --> 01:39:53,787 …benetakotasunean tematu zelako. 1184 01:39:55,356 --> 01:39:58,960 "Gogotik saiatu zara", ez zenuen besterik esan behar. 1185 01:39:59,626 --> 01:40:01,328 Berarentzat indarra. 1186 01:40:03,864 --> 01:40:06,233 Ez dira oraindik gai atzemateko… 1187 01:40:06,233 --> 01:40:10,437 …guk auto haietan benetako pilotuekin atzeman genuena. 1188 01:40:11,338 --> 01:40:13,480 Steve McQueenek… 1189 01:40:14,008 --> 01:40:16,080 …ez zuen beldurrik. 1190 01:40:35,896 --> 01:40:39,500 Mexikora joan zenean tratamendua hartzera… 1191 01:40:40,734 --> 01:40:45,572 …filmaren kopia bat eskatu, eta ospitaleko gaixoei erakutsi zien. 1192 01:40:51,812 --> 01:40:54,815 Uste dut haren azken agurra izan zela… 1193 01:40:56,083 --> 01:40:58,280 …den-denari. 1194 01:40:58,952 --> 01:41:01,755 Gizon on bat besterik ez zen… 1195 01:41:01,789 --> 01:41:05,426 …bidea galdu eta berriz aurkitu zuena. 1196 01:41:05,793 --> 01:41:08,829 Han goian ondo pasatzen aritzea opa diot. 1197 01:41:10,330 --> 01:41:13,440 Nik honela esaten nion: "Segurtasunez bidaiatu, maitea". 1198 01:41:29,016 --> 01:41:32,600 Begira ari zaidalako sentipena izaten dut, baina… 1199 01:41:32,753 --> 01:41:34,755 Itxi begiak eta entzun hori. 1200 01:41:34,788 --> 01:41:37,000 Itxi begiak eta berriz entzun. 1201 01:41:41,595 --> 01:41:43,797 Hori da aitak aurreikusi zuena. 1202 01:41:43,831 --> 01:41:45,866 Horri bizitza ematea. 1203 01:41:47,367 --> 01:41:48,869 Baina uste dut… 1204 01:41:48,936 --> 01:41:52,739 …gaur esango zukeela: "Azkenean atzeman duzue". 1205 01:41:54,641 --> 01:41:57,744 1980an Steve McQueen 50 urterekin hil zen… 1206 01:41:57,845 --> 01:42:03,951 …amianto-pozoitzeak eragindako minbizi arraro batez 1207 01:42:05,252 --> 01:42:09,756 1960an amianto bera aurkitu zen pilotu-jantzietan 1208 01:42:15,696 --> 01:42:19,399 Esna amestea da nire zera handia. 1209 01:42:19,433 --> 01:42:22,436 Esna amesten duzunean lotara joaten zara. 1210 01:42:23,470 --> 01:42:27,560 Nire bizitzan esna amestutakoa bete egin zen. 1211 01:42:29,076 --> 01:42:33,720 Gasolinarik gabe gelditu naiz eta. 1212 01:42:40,787 --> 01:42:47,127 STEVE McQUEEN GIZONA & LE MANS 1213 01:42:52,933 --> 01:42:56,136 Stevek "goikoei" gutun gehiago bidali izanagatik… 1214 01:42:56,236 --> 01:43:00,000 …David Piperek ez zuen estreinaldiko irabazirik jaso 1215 01:43:02,543 --> 01:43:05,779 Segitzen du bere Porsche 917 gidatzen 1216 01:43:09,016 --> 01:43:11,818 Alan Trustmanek ez zuen sekula gehiago zineman berriz lan egin 1217 01:43:11,919 --> 01:43:14,888 Bizitza publikotik desagertu zen "bizimodu zoriontsu bat" bizitzeko… 1218 01:43:14,988 --> 01:43:17,824 …txanpon eta metal baliotsuen salerosketan 1219 01:43:20,994 --> 01:43:24,064 Louise Edlindek uko egin zien Hollywoodeko beste eskaintzei… 1220 01:43:24,198 --> 01:43:27,880 …Suediako legebiltzarreko kide bihurtu aurretik 1221 01:43:29,670 --> 01:43:32,973 1970az geroztik, Derek Bellen pilotu-karrerak gora egin zuen 1222 01:43:33,073 --> 01:43:36,977 Bost aldiz irabazi zuen Le Mans 1223 01:43:38,679 --> 01:43:42,716 Jonathan Williamsek lasterketak utzi zituen pilotu bihurtzeko 1224 01:43:42,816 --> 01:43:48,200 Baina ezerk ez du parerik bolante atzean egotearekin 1225 01:47:13,727 --> 01:47:17,030 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz