1 00:00:10,920 --> 00:00:12,760 1948, LITUANIA OKUPATU DUTE 2 00:00:12,920 --> 00:00:15,760 SOBIETARREN TROPAK HERRIALDEA INBADITZEN ARI DIRA 3 00:00:15,920 --> 00:00:19,200 HERRITARREK ERREPRESIO EKONOMIKO POLITIKO ETA SOZIALA PAIRATZEN DUTE 4 00:00:19,360 --> 00:00:22,880 PARTISANOAK MARTXAN JARRI DIRA 5 00:02:23,240 --> 00:02:30,000 ILUNPEAN 6 00:03:51,080 --> 00:03:52,920 Itxi atea. 7 00:04:08,040 --> 00:04:11,040 Salatu egingo naute, beste behin. 8 00:04:26,160 --> 00:04:27,960 Nire langilea esplotatzen dudala 9 00:04:29,640 --> 00:04:31,480 dion zurrumurrua zabaldu da. 10 00:04:34,240 --> 00:04:35,800 Ignas-i buruz ari zara? 11 00:04:37,080 --> 00:04:38,680 Bai, huraxe bera. 12 00:04:41,120 --> 00:04:43,000 Hobe kaleratzen baduzu, aita. 13 00:04:44,440 --> 00:04:46,160 Zer ba? 14 00:04:47,440 --> 00:04:48,640 Nork egingo du lan? 15 00:04:49,280 --> 00:04:50,560 Ba, nik. 16 00:04:50,800 --> 00:04:52,680 Arazoak besterik ez ditu ematen. 17 00:04:54,360 --> 00:04:57,480 Bai, zera! Mesedez! 18 00:04:59,080 --> 00:05:01,440 Lan handia da. 19 00:05:01,880 --> 00:05:03,440 Etxalde bat kudeatzea 20 00:05:05,040 --> 00:05:06,880 ez da txantxetako gauza. 21 00:05:11,000 --> 00:05:12,840 Izorra daitezela! 22 00:05:15,600 --> 00:05:18,360 Ez da lapurtzen saiatu diren lehen aldia. 23 00:05:20,480 --> 00:05:22,720 Zerbait edukitzea lortzen duzunean, 24 00:05:22,880 --> 00:05:24,960 eulien pare urreratzen dira. 25 00:05:27,720 --> 00:05:30,000 Behartsuari ere kenduko liokete limosna. 26 00:05:32,640 --> 00:05:34,120 Ez, jauna! 27 00:05:44,600 --> 00:05:45,960 Agne, zatoz. 28 00:05:46,800 --> 00:05:48,120 Lanean ari naiz. 29 00:05:48,440 --> 00:05:50,040 Berdin dio, zatoz. 30 00:05:59,240 --> 00:06:00,720 Nahi duzu baia-zukua? 31 00:06:06,640 --> 00:06:10,880 Bihar, agian, herrira joango gara. 32 00:06:12,440 --> 00:06:13,840 Zertara? 33 00:06:16,880 --> 00:06:18,760 Autoritateekin hitz egitera, 34 00:06:19,720 --> 00:06:22,280 gure langileari buruz. 35 00:06:25,720 --> 00:06:27,240 Zer esango diezu? 36 00:06:29,240 --> 00:06:33,000 Lurrak eskaini nizkiola pasaden urtean. 37 00:06:34,120 --> 00:06:35,280 Benetan diozu? 38 00:06:43,320 --> 00:06:45,960 Egin nuela esan badut, egin nuen, eta kito. 39 00:06:48,960 --> 00:06:53,080 Zu ere bertan zeunden, eta entzun zenuen nola egin zien uko. 40 00:06:55,640 --> 00:06:56,960 Ez, ez nengoen han. 41 00:07:01,120 --> 00:07:03,560 Han zeudela esan badut, 42 00:07:04,200 --> 00:07:06,320 han zeunden. 43 00:07:13,560 --> 00:07:15,400 Lurrak eskaini zenizkion... 44 00:07:18,120 --> 00:07:19,600 Zenbat? Galdetzen badute. 45 00:07:23,680 --> 00:07:26,120 Bi hektarea... 46 00:07:30,120 --> 00:07:32,120 baliteke ia hiru izatea. 47 00:07:35,200 --> 00:07:37,600 Pentsatuko dut. 48 00:07:40,400 --> 00:07:41,960 Eta zergatik egin zien uko? 49 00:07:47,040 --> 00:07:49,680 Alfer hutsa dela esan zenezake. 50 00:07:51,440 --> 00:07:54,920 Dituen lurrekin ere, ez dela dena egitera iristen. 51 00:11:15,120 --> 00:11:16,600 Jainko maitea... 52 00:11:28,320 --> 00:11:30,160 Jainko maitea... 53 00:11:30,600 --> 00:11:31,960 Nire haurra... 54 00:11:36,760 --> 00:11:39,400 Nola biziko naiz zu gabe? 55 00:11:39,640 --> 00:11:41,640 Jauna, eraman nazazu berarekin... 56 00:11:42,760 --> 00:11:44,200 Nire umea... 57 00:12:48,240 --> 00:12:49,880 Zer nahi duzu, Unte? 58 00:12:52,560 --> 00:12:54,160 Negarrak entzun ditut, 59 00:12:54,960 --> 00:12:56,320 eta sartu egin naiz. 60 00:13:03,120 --> 00:13:05,800 Ez zenituen zertan gure negarrak entzun. 61 00:13:15,840 --> 00:13:17,760 Behia jetzi beharra dago. 62 00:13:22,240 --> 00:13:23,880 Lagundu dezaket? 63 00:13:25,200 --> 00:13:27,040 Ezin duzu ezer egin. 64 00:13:39,200 --> 00:13:42,120 Ez begiratu. Amesgaiztoak izango dituzu. 65 00:13:43,800 --> 00:13:45,200 Nork hil du? 66 00:13:51,680 --> 00:13:53,280 Hiru izan dira. 67 00:13:57,000 --> 00:13:58,320 Bakarra ezagutzen dut. 68 00:13:58,480 --> 00:14:01,840 Hitz eginez gero, mingaina aterako zidala esan dit. 69 00:14:08,640 --> 00:14:11,040 Senarra ihes egiten saiatu da, 70 00:14:12,440 --> 00:14:14,960 baina harrapatu, eta sastakatu egin dute. 71 00:14:17,720 --> 00:14:19,680 Akabo, bukatu da. 72 00:17:05,400 --> 00:17:07,480 Zer sentitzen duzu aitarengatik? 73 00:17:10,120 --> 00:17:11,320 Axola zaizu, ala? 74 00:17:11,760 --> 00:17:12,960 Ez dakit... 75 00:17:13,920 --> 00:17:15,160 Ba... 76 00:17:15,760 --> 00:17:17,560 ez muturrik sartu, orduan. 77 00:17:27,120 --> 00:17:29,800 Ardurarik ez didala uste duzu? 78 00:17:30,120 --> 00:17:31,680 Eragozten ari naiz? 79 00:17:51,120 --> 00:17:52,480 Ez. 80 00:17:55,240 --> 00:17:57,080 Nik ere ez dakit... 81 00:17:58,160 --> 00:17:59,920 nola egin aurre honi. 82 00:18:02,720 --> 00:18:04,560 Jainkoari huts egiten ari naiz... 83 00:18:06,840 --> 00:18:08,920 baina ezin dut saihestu. 84 00:18:37,600 --> 00:18:38,680 Non dago? 85 00:18:38,840 --> 00:18:42,080 Aitari buruz ari bazara, aletegian dago. 86 00:18:45,880 --> 00:18:47,200 Hemen zaude. 87 00:18:49,320 --> 00:18:51,320 Noiz itzuli zara? 88 00:18:52,920 --> 00:18:54,760 Ez zara ni ikustera etorri. 89 00:18:57,200 --> 00:18:58,920 Gaixorik zeundela esan didate. 90 00:19:00,160 --> 00:19:02,040 Ez nuen enbarazu egin nahi. 91 00:19:04,440 --> 00:19:06,480 Denbora daramat gaixorik. 92 00:19:07,600 --> 00:19:09,560 Ez duzu zertan ni ikustera etorri. 93 00:19:10,120 --> 00:19:11,400 Esate aldera esan dut. 94 00:19:16,480 --> 00:19:17,640 Ekardazu janaria. 95 00:19:20,000 --> 00:19:21,920 Hemen jan dezakezu. 96 00:19:23,960 --> 00:19:26,160 Kaiku zaharra falta bada, 97 00:19:28,280 --> 00:19:31,440 ekar diezadala janaria kaiku gazteak. 98 00:19:34,400 --> 00:19:37,160 Andrea, etsaien janariak ez du onik egiten. 99 00:19:40,400 --> 00:19:42,480 Arrazoi duzu horretan. 100 00:19:48,440 --> 00:19:50,280 "Andrea" ala "ama"? 101 00:19:56,240 --> 00:19:58,200 Edo zure etsaitzat nauzu? 102 00:19:59,920 --> 00:20:02,440 Ez zaizu "ama" deitzerik gustatzen. 103 00:20:24,640 --> 00:20:26,240 Andre madarikatua! 104 00:22:28,120 --> 00:22:29,480 Hotz dago. 105 00:22:32,600 --> 00:22:35,800 Agne-k lehenago ekarriko zizun. 106 00:22:37,760 --> 00:22:41,040 Ez dut zure urdangarik nahi hemen inguruan. 107 00:22:44,920 --> 00:22:47,040 Ez da urdanga bat, andrea. 108 00:22:47,200 --> 00:22:49,760 Etxean lan egiten du 109 00:22:50,400 --> 00:22:52,800 eta ez du eguna eserita ematen. 110 00:22:55,640 --> 00:22:57,560 Beste batzuen moduan. 111 00:23:00,880 --> 00:23:03,480 Beti gauza bera... 112 00:23:06,080 --> 00:23:08,880 Zure neskamea al naiz, akaso? 113 00:23:12,120 --> 00:23:15,040 Nire aitaren oinordetzarekin nahikoa ez, 114 00:23:16,080 --> 00:23:19,080 eta zure zerbitzari izatea nahi duzu. 115 00:23:22,160 --> 00:23:25,080 Ni hiltzea nahi duzu. 116 00:23:27,960 --> 00:23:30,360 Ez dezagun errietarik eduki. 117 00:23:34,000 --> 00:23:36,440 Baia-zuku bat ekarriko dizut. 118 00:23:42,320 --> 00:23:46,280 Nire bizitza askoz hobea litzateke aitaren etxean... 119 00:23:49,160 --> 00:23:51,120 leku honetan baino. 120 00:23:55,440 --> 00:23:57,440 Zaldiak genituen han, 121 00:24:00,040 --> 00:24:02,000 gurdi eta guzti. 122 00:24:05,120 --> 00:24:07,680 Amak nire dotea prestatzen zuen... 123 00:24:09,480 --> 00:24:11,880 kutxak eta kutxak. 124 00:24:15,160 --> 00:24:16,440 Eta loreak... 125 00:24:19,680 --> 00:24:22,080 alde guztietan loratzen ziren. 126 00:24:25,720 --> 00:24:26,960 Andrea. 127 00:24:30,120 --> 00:24:31,280 Zer? 128 00:24:34,120 --> 00:24:35,640 Aizu, Elena... 129 00:24:38,040 --> 00:24:40,320 zure etxea jada ez da existitzen. 130 00:24:43,920 --> 00:24:45,960 Hondakinak baino ez ziren gelditzen, 131 00:24:47,440 --> 00:24:50,160 eta ez dute hori ere utzi. 132 00:24:51,640 --> 00:24:53,560 Jauntxo berriak dira. 133 00:24:54,560 --> 00:24:56,560 Nik ez dut zerikusirik horrekin. 134 00:25:00,120 --> 00:25:01,360 Badakizu zer...? 135 00:25:04,040 --> 00:25:06,000 Ez da zure errua. 136 00:25:10,600 --> 00:25:12,120 Zerbitzari izan denak... 137 00:25:14,880 --> 00:25:16,720 ez dio zerbitzari izateari uzten. 138 00:25:21,000 --> 00:25:22,480 Badakizu zer, Elena... 139 00:25:24,280 --> 00:25:27,320 Urteak daramatzat inoren aurrean belaunikatu gabe. 140 00:25:28,480 --> 00:25:31,440 Eta ez dut berriz halakorik egingo. 141 00:25:34,160 --> 00:25:36,720 Baia-zukua ekarriko dizut. 142 00:27:25,880 --> 00:27:27,840 Aurrera. 143 00:27:31,920 --> 00:27:33,440 O, Jainko maitea. 144 00:27:34,200 --> 00:27:36,320 Barkatu gure bekatuak. 145 00:27:37,200 --> 00:27:39,480 Salba gaitzazu infernutik, 146 00:27:39,680 --> 00:27:42,440 eta eraman arima guztiak zerura. 147 00:27:42,640 --> 00:27:45,720 Batez ere, zure errukiaren beharretan daudenak. 148 00:28:10,680 --> 00:28:11,880 Ni arduratuko naiz. 149 00:28:44,600 --> 00:28:46,280 Pasaidazu ogia. 150 00:29:00,880 --> 00:29:02,160 Kaixo. 151 00:29:03,120 --> 00:29:04,360 Zer moduz zaude? 152 00:29:05,840 --> 00:29:07,440 -Kaixo, Unte. -Kaixo. 153 00:29:33,320 --> 00:29:36,400 Tira, jan. Nahikoa borsch dago guztiontzat. 154 00:29:38,560 --> 00:29:40,960 Esaten nuen moduan, ez dugu larritu behar. 155 00:29:41,200 --> 00:29:45,120 AEB eta Erresuma Batua sobietarren aurka batzen badira, 156 00:29:45,480 --> 00:29:47,320 sei hilabeteko kontua izango da. 157 00:29:47,600 --> 00:29:50,120 -Urtebete, gehienez ere. -Bai, zera! 158 00:29:52,800 --> 00:29:54,240 Pasaidazu ogia, mesedez. 159 00:30:02,000 --> 00:30:06,720 Sobietarrak Berlin hartzen ari dira. Ez dago geldituko dituenik. 160 00:30:07,840 --> 00:30:09,760 Irratian ez diote besterik: 161 00:30:10,240 --> 00:30:12,480 "komunismoaren aurkako gerra..." 162 00:30:13,840 --> 00:30:17,040 Txorakeriak. Ez zaio inori axola. 163 00:30:19,720 --> 00:30:22,480 Ba al dakite zer gertatzen den hemen? 164 00:30:23,680 --> 00:30:27,160 Sobietarrei pasatzen utzi zieten, eta orain zer? 165 00:30:27,880 --> 00:30:29,560 Zer egingo dute? 166 00:30:29,760 --> 00:30:31,640 Gogoratzen Churchill-ek esandakoa? 167 00:30:31,720 --> 00:30:32,920 -Fulton-en? -Bai. 168 00:30:33,080 --> 00:30:35,480 Churchill-ek esan zuen lehenengoz, 169 00:30:35,560 --> 00:30:39,240 Europan sartzen utziz gero, ez zutela sekula alde egingo. 170 00:30:45,280 --> 00:30:47,760 Stalin kezkatuta dago. 171 00:30:48,160 --> 00:30:49,680 Kezkatuta? 172 00:30:49,840 --> 00:30:54,960 Stalin alemaniarren ustekabeko erasoan baino ez zen kezkatu. 173 00:30:55,120 --> 00:30:58,480 Moskura hurbiltzen ikusi zituenean, kaka eginda egongo zen. 174 00:30:58,680 --> 00:31:02,000 Orain itxurakeriak egiten dabil, bere jendea beldurtzeko. 175 00:31:02,840 --> 00:31:06,200 Ez du beste konturik, ez bada inperialismoa, 176 00:31:07,080 --> 00:31:11,320 goseteak, plagak eta suntsiketak. 177 00:31:18,160 --> 00:31:20,040 Eta mendeak daramatzate horrela. 178 00:31:22,120 --> 00:31:25,360 Legitimoak ez diren autoritateek ez dute askorik irauten. 179 00:31:28,720 --> 00:31:30,800 Ondo esana, egin dezagun topa. 180 00:31:39,280 --> 00:31:42,720 Deacon... galdera bat daukat. 181 00:31:48,280 --> 00:31:50,400 Kasheta sastakatu dute. 182 00:32:01,560 --> 00:32:03,840 Kasheta-k gizon bat traizionatu zuen 183 00:32:05,440 --> 00:32:07,440 eta merezitako zigorra eman diote. 184 00:32:12,840 --> 00:32:14,680 Etsaiek egiten dute hori. 185 00:32:14,840 --> 00:32:17,280 Traidoreak torturatzen eta hiltzen dituzte. 186 00:32:18,000 --> 00:32:20,680 Gerra gerra da. Eta hori ere haren parte da. 187 00:32:21,760 --> 00:32:23,600 Arauak daude. 188 00:32:24,120 --> 00:32:26,560 Ezin duzu nahi duzuna egin. 189 00:32:34,320 --> 00:32:37,360 Basoan gurekin egon izan bazina, ulertuko zenuke. 190 00:32:39,880 --> 00:32:43,160 Ez dakit, nik ere egiten ditut gauzak. 191 00:32:43,680 --> 00:32:45,600 Utzi mutikoa bakean. 192 00:32:47,040 --> 00:32:49,040 Ez zaio politika interesatzen. 193 00:33:01,720 --> 00:33:04,120 A, hemen zaude. 194 00:33:05,160 --> 00:33:06,320 Kaixo. 195 00:33:06,480 --> 00:33:08,280 Kaixo, Pliauga. 196 00:33:09,800 --> 00:33:11,480 Zergatik ez zara sartu? 197 00:33:12,040 --> 00:33:13,440 Ez nuen nahi. 198 00:33:23,960 --> 00:33:25,760 Zerbait jan behar zenuke. 199 00:33:28,640 --> 00:33:30,800 Jango dut gero. 200 00:33:36,400 --> 00:33:38,080 Tori, jarri hemen. 201 00:33:47,880 --> 00:33:49,760 Ondo da... 202 00:33:56,280 --> 00:33:58,040 Itzuli egingo naiz. 203 00:33:58,200 --> 00:33:59,480 Zaindu! 204 00:34:44,120 --> 00:34:45,360 Eta Kasheta-k... 205 00:34:46,480 --> 00:34:48,840 Ez dut ulertzen zer egin zuen. 206 00:34:52,560 --> 00:34:54,720 Bizilaguna salatu zuen. 207 00:34:57,440 --> 00:34:59,360 Petrulis-en bizilaguna zen? 208 00:35:00,320 --> 00:35:02,040 Bai, Petrulis-ena. 209 00:35:02,400 --> 00:35:04,600 Baina etxea saldu, eta alde egin zuen. 210 00:35:04,640 --> 00:35:06,600 Bai, zera... 211 00:35:11,480 --> 00:35:14,760 Haren emazteak eta bi alabek ere 212 00:35:16,560 --> 00:35:19,400 alde egin behar izan zuten... 213 00:35:21,360 --> 00:35:23,640 Siberiara, ganaduaren bagoi batean. 214 00:35:25,160 --> 00:35:27,480 Semeak basora egin zuen ihes. 215 00:35:28,880 --> 00:35:33,960 Eta Petrulis ez zen urrutira iritsi... 216 00:35:36,240 --> 00:35:38,680 Lurrazpian dago, bi metrora. 217 00:35:40,560 --> 00:35:43,120 Eta ez, ez zuen etxea saldu. 218 00:35:49,920 --> 00:35:52,600 Kasheta maiteminduta zegoen etxe horrekin. 219 00:35:53,560 --> 00:35:55,680 Interes handia zuen. 220 00:35:57,120 --> 00:35:58,200 Baina... 221 00:35:58,840 --> 00:36:01,720 Gobernuak jada ez ditu etxe hutsak ematen. 222 00:36:05,000 --> 00:36:07,160 Eta nik zergatik ez nekien ezer? 223 00:36:07,560 --> 00:36:10,800 Zergatik pentsatzen duzu dena jakin behar duzula? 224 00:36:13,120 --> 00:36:15,000 Ez duzu zertan dena jakin. 225 00:36:17,080 --> 00:36:19,440 Ez badakizu, ez dizu eragingo, hala da. 226 00:36:52,760 --> 00:36:54,360 Bueltak ematen ibili naiz... 227 00:36:56,000 --> 00:36:58,280 Zergatik da horrelakoa nire amaordea? 228 00:36:58,640 --> 00:37:00,880 "Ama" deitzen diot, zuk eskatu bezala, 229 00:37:01,560 --> 00:37:03,880 baina berak ez dit sekula "seme" esan. 230 00:37:32,680 --> 00:37:34,080 Begira, mutiko... 231 00:37:40,600 --> 00:37:42,240 Nire errua da. 232 00:37:47,280 --> 00:37:49,640 Nik aberastasunak nahi nituen. 233 00:37:54,240 --> 00:37:56,440 Eta zure amaordea... 234 00:37:57,960 --> 00:38:00,360 lur-jabe baten alaba zen. 235 00:38:03,040 --> 00:38:04,600 Haren familiak... 236 00:38:05,320 --> 00:38:07,920 atzerrira bidaiatzen zuen, 237 00:38:08,800 --> 00:38:10,880 hura oso gaztea zenetik. 238 00:38:15,120 --> 00:38:18,280 Nik gidatzen nuen haien gurdia. 239 00:38:20,240 --> 00:38:22,440 Gero, maiordomoa bihurtu nintzen. 240 00:38:25,080 --> 00:38:29,320 Haren aita dirua alferrik galtzen ari zen, 241 00:38:29,480 --> 00:38:31,120 zeraman bizimodu horrekin. 242 00:38:36,640 --> 00:38:39,240 Nik irrikatzen nuen dirutza hori. 243 00:38:47,000 --> 00:38:48,160 Eta, hala... 244 00:38:48,640 --> 00:38:52,120 maiordomo egin ninduen... 245 00:38:54,000 --> 00:38:56,800 eta ni haren alabarekiko... 246 00:38:57,880 --> 00:39:00,240 interesa adierazten hasi nintzen. 247 00:39:05,000 --> 00:39:06,960 Eta ezkondu egin ginen. 248 00:39:08,760 --> 00:39:10,800 Haurdun gelditu zen. 249 00:39:15,160 --> 00:39:18,240 Baina ez genuen elkar maite. 250 00:39:20,120 --> 00:39:22,480 Zerbitzaritzat hartzen ninduen. 251 00:39:30,000 --> 00:39:34,000 Behin, elizara bidean, 252 00:39:35,680 --> 00:39:37,880 bide osoa egin zuen 253 00:39:38,040 --> 00:39:42,200 elizara joateko laguntzailerik behar ez zuela esanez. 254 00:39:43,120 --> 00:39:47,480 Jainkoarekin bakarrik egon nahi zuela. 255 00:39:47,680 --> 00:39:50,760 Banekien nitaz lotsatzen zela. 256 00:39:50,920 --> 00:39:53,160 Ez nintzen harentzat behar bezain ona. 257 00:39:55,040 --> 00:39:56,840 Haserretu egin nintzen, 258 00:39:57,600 --> 00:39:59,920 zaldiari jo nion, eta salto egin zuen. 259 00:40:00,760 --> 00:40:05,800 Sasi eta zuhaixken artetik egin zuen bidea. 260 00:40:06,680 --> 00:40:09,840 Zuzenean ubidera jo zuen, gurdi eta guzti. 261 00:40:12,920 --> 00:40:15,600 Zaldiak hanka hautsi zuen. 262 00:40:16,160 --> 00:40:18,440 Eta emaztea gurpilak harrapatu zuen, 263 00:40:19,680 --> 00:40:21,600 sabelaren gainean. 264 00:40:25,840 --> 00:40:27,120 Ia hil egin zen. 265 00:40:40,640 --> 00:40:42,760 Haurra galdu zuen. 266 00:40:49,960 --> 00:40:51,280 Horren ondoren, 267 00:40:52,120 --> 00:40:54,680 ez zidan berarengana hurbiltzen utzi. 268 00:40:57,720 --> 00:41:01,440 Gorroto ninduen, piztia maltzur bat nintzen. 269 00:41:08,160 --> 00:41:12,920 Gaukar lorea 270 00:41:14,320 --> 00:41:18,320 Ai, gaukar lore maitea 271 00:41:19,160 --> 00:41:23,200 Zergatik erori zara? 272 00:41:26,280 --> 00:41:29,360 Zergatik erori zara 273 00:41:32,000 --> 00:41:35,080 zorigaiztokoen aldean? 274 00:41:35,400 --> 00:41:39,360 Gizon gazte bat naiz 275 00:41:42,880 --> 00:41:47,360 Abesten egiten dut bidea 276 00:41:48,480 --> 00:41:52,240 Abesten egiten dut bidea 277 00:41:52,400 --> 00:41:56,880 Nire zoriaren eta patuaren bila 278 00:42:00,160 --> 00:42:04,400 Zera esan dit patuak 279 00:42:05,280 --> 00:42:09,040 Zera esan dit patuak 280 00:42:09,560 --> 00:42:13,880 Beste aldetik 281 00:42:16,440 --> 00:42:20,800 Zatoz, patu maitea, alde honetara 282 00:42:21,600 --> 00:42:25,000 Zatoz, patu maitea, alde honetara 283 00:42:25,160 --> 00:42:29,840 Luze itxaron zaitut 284 00:42:32,840 --> 00:42:36,160 Luze itxaron zaitut 285 00:42:38,880 --> 00:42:42,800 Luze itxaron zaitut 286 00:42:43,000 --> 00:42:46,280 Ezin nire miseriari ihes egin 287 00:42:51,880 --> 00:42:53,480 Alde egiteko ordua. 288 00:43:12,640 --> 00:43:14,080 Jaiki, tira, bagoaz. 289 00:43:54,840 --> 00:43:56,040 Goazen. 290 00:44:05,120 --> 00:44:06,200 Goazen. 291 00:45:35,200 --> 00:45:36,120 Ignas... 292 00:45:39,040 --> 00:45:40,440 Eutsi. 293 00:45:41,960 --> 00:45:43,560 Aztoratuta zaude gaurkoan. 294 00:45:46,640 --> 00:45:48,400 -Pasaizkidazu bridak. -Ados. 295 00:46:35,320 --> 00:46:36,560 Ignas! 296 00:46:39,800 --> 00:46:41,080 Eutsi zaldiari. 297 00:46:46,160 --> 00:46:49,360 Hara, Pliauga, nora zoaz, ba? 298 00:46:51,920 --> 00:46:53,280 Zu ikustera etorri gara. 299 00:47:07,120 --> 00:47:08,400 Ondo da, goazen. 300 00:47:55,120 --> 00:47:57,280 Kamarada, piztu berogailua. 301 00:48:01,760 --> 00:48:02,960 Ignas! 302 00:48:23,840 --> 00:48:25,800 Pliauga, ideia bat daukat. 303 00:48:29,120 --> 00:48:30,560 Gonbida dezagun jendea. 304 00:48:32,320 --> 00:48:34,000 Baina... 305 00:48:35,160 --> 00:48:36,680 emaztea eta ni... 306 00:48:38,280 --> 00:48:40,760 elizara gindoazen. 307 00:48:47,320 --> 00:48:49,120 Ez da beharrezkoa izango. 308 00:48:51,280 --> 00:48:52,960 Egotzi errua denbora faltari. 309 00:48:53,640 --> 00:48:55,840 Beste norabait gindoazen, 310 00:48:56,880 --> 00:48:58,880 baina hobe hemen lan egiten badugu. 311 00:49:09,280 --> 00:49:11,160 Nora zoazte? 312 00:49:32,200 --> 00:49:33,360 Hotzak zaude? 313 00:49:33,560 --> 00:49:36,360 -Ziurtatu duzu bero dagoela? -Ez. 314 00:49:40,760 --> 00:49:42,840 Bero dago, lehortuko da. 315 00:49:43,000 --> 00:49:44,160 Ondo da. 316 00:49:51,320 --> 00:49:53,240 Begiratu gainontzeko etxeetan. 317 00:49:57,120 --> 00:49:59,160 Tira! Hain zaila al da? 318 00:50:20,640 --> 00:50:21,880 Goazen! 319 00:50:49,960 --> 00:50:51,840 Blai dago. 320 00:50:58,680 --> 00:51:00,840 Baina zer da hau? 321 00:51:02,720 --> 00:51:05,120 Burutik eginda zaudete? 322 00:51:05,320 --> 00:51:07,200 Alde hemendik! 323 00:51:07,360 --> 00:51:10,160 Alde hemendik, urdanga alenak! 324 00:51:10,640 --> 00:51:13,120 Alde hemendik, urdanga alenak! 325 00:52:10,640 --> 00:52:12,200 Ez izan beldurrik. 326 00:53:15,080 --> 00:53:16,160 Sartu. 327 00:53:39,480 --> 00:53:40,720 Ongi etorri. 328 00:54:00,000 --> 00:54:01,760 Tira, kamaradak... 329 00:54:06,040 --> 00:54:08,600 Faxistek gure hiriak suntsitu dituzte gerran. 330 00:54:10,440 --> 00:54:13,200 Sobietar Batasunak dirua behar du. 331 00:54:16,840 --> 00:54:19,760 Bonu bat emango dizuegu ordainetan. 332 00:54:23,680 --> 00:54:25,960 Dirua emateko eskatzen ari zara? 333 00:54:27,640 --> 00:54:28,800 Horixe bera. 334 00:54:31,840 --> 00:54:33,160 Agindu bat da. 335 00:54:34,160 --> 00:54:36,680 Herriaren mesedetan, esan dezagun. 336 00:54:37,400 --> 00:54:38,600 Ezin dut. 337 00:54:40,280 --> 00:54:43,000 Negutik ez didate ordaindu. 338 00:54:43,960 --> 00:54:45,400 Nondik aterako dut dirua? 339 00:54:47,840 --> 00:54:49,160 Agindu bat da, 340 00:54:50,480 --> 00:54:51,840 kamarada... zer gehiago? 341 00:54:52,120 --> 00:54:53,600 Zhelvys da nire izena. 342 00:54:57,000 --> 00:54:58,240 Zhelvys kamarada. 343 00:55:00,440 --> 00:55:02,160 Herrialde osoak egin behar du. 344 00:55:05,120 --> 00:55:07,080 Zor didatena ordaintze didatenean, 345 00:55:07,480 --> 00:55:08,680 orduan egingo dut. 346 00:55:12,720 --> 00:55:13,920 Oso ondo. 347 00:55:14,800 --> 00:55:16,240 Konponduko gara. 348 00:55:18,160 --> 00:55:19,680 Orain sinatu hemen. 349 00:55:24,280 --> 00:55:25,560 Sinatu hemen. 350 00:55:48,680 --> 00:55:49,920 Eta zuk? 351 00:55:50,560 --> 00:55:51,840 Baduzu dirurik? 352 00:55:52,600 --> 00:55:54,080 Ez. Behartsua naiz. 353 00:55:56,480 --> 00:55:57,840 Nola bizirauten duzu? 354 00:56:00,080 --> 00:56:01,840 Ez zait jateko ere iristen. 355 00:56:05,800 --> 00:56:07,680 Oso ondo, sinatu hemen. 356 00:56:15,120 --> 00:56:16,600 Eta zuk, andrea? 357 00:56:17,640 --> 00:56:20,200 Ez daukat ezer. 358 00:56:21,920 --> 00:56:25,560 Zoaz etxera, eta begiratu ondo. Ziur baduzula zeozer gordeta... 359 00:56:25,920 --> 00:56:27,800 urritasun garaietarako. 360 00:56:42,720 --> 00:56:43,880 Eta zuk? 361 00:56:44,840 --> 00:56:46,080 Ezer ez. 362 00:56:47,280 --> 00:56:48,680 Ezer ez? 363 00:56:51,040 --> 00:56:52,720 Sinatuko duzu papera? 364 00:56:52,880 --> 00:56:54,160 Ez. 365 00:57:00,000 --> 00:57:00,800 Alde! 366 00:57:22,040 --> 00:57:24,840 Noren ideia izan da hemen gelditzea? 367 00:57:26,280 --> 00:57:27,680 Ez dago ezer jasotzeko. 368 00:57:30,280 --> 00:57:31,400 Herri honetan 369 00:57:31,600 --> 00:57:33,120 gelditzeko esan zenuen. 370 00:57:36,200 --> 00:57:37,960 Zergatik ez duzu ezer esan? 371 00:57:38,120 --> 00:57:40,240 Esan dut. Ez didazue kasurik egin. 372 00:57:41,160 --> 00:57:42,760 Plana jarraitu behar dugu. 373 00:57:43,240 --> 00:57:44,920 Zerbait egin behar dugu. 374 00:57:46,680 --> 00:57:48,920 Berdin dio, Pliauga-k ordainduko du. 375 00:59:28,120 --> 00:59:29,480 Zer egiten duzu hemen? 376 00:59:30,160 --> 00:59:31,360 Zure bila ari dira. 377 00:59:34,360 --> 00:59:36,840 Ez dute amore ematen. 378 00:59:37,040 --> 00:59:40,120 Alemaniarrak ere bila etorri ziren. Bila dezatela, ba. 379 00:59:42,800 --> 00:59:44,080 Denek alde egin dute. 380 00:59:45,360 --> 00:59:46,880 Aterako gara? 381 00:59:47,720 --> 00:59:49,400 Ez dut uste. 382 00:59:50,960 --> 00:59:52,480 Baliteke berriz itzultzea. 383 00:59:53,240 --> 00:59:55,120 Ezagutzen haien trikimailuak? 384 00:59:56,240 --> 00:59:59,160 Ezkutuan egongo dira, gu atera zain. 385 01:00:09,240 --> 01:00:10,400 Ignas izango zen? 386 01:00:39,240 --> 01:00:40,560 Norbaitek ikusi zaitu? 387 01:00:41,240 --> 01:00:42,400 Ez. 388 01:00:47,040 --> 01:00:50,760 Ez ahaztu ezkutaleku hau ezagutzen duen bakarra zarela. 389 01:01:10,000 --> 01:01:11,280 Alde hemendik. 390 01:01:12,920 --> 01:01:15,920 Ni hemen geldituko naiz. 391 01:01:18,920 --> 01:01:21,160 Eguzkia ateratzean aterako naiz. 392 01:01:36,800 --> 01:01:39,240 Neska zintzoa. 393 01:05:13,320 --> 01:05:15,760 -Kaixo, Unte. -Kaixo, Ignas. 394 01:05:22,560 --> 01:05:23,760 Zer moduz? 395 01:05:27,120 --> 01:05:29,600 Jendeari lurrak emango dizkietela diote. 396 01:05:32,320 --> 01:05:33,440 Nori? 397 01:05:35,320 --> 01:05:37,720 Herriko jendeari. 398 01:05:41,400 --> 01:05:43,720 Ez dela aberatsik ez behartsurik egongo. 399 01:05:44,280 --> 01:05:46,840 Gobernu berriak egingo duela esaten dute. 400 01:05:48,200 --> 01:05:49,760 Lurrak eman... 401 01:05:52,840 --> 01:05:55,040 Eta nori kenduko dizkiote? 402 01:05:58,960 --> 01:06:00,920 Gehiegi dituztenei. 403 01:06:01,400 --> 01:06:03,920 Ezer ez dutenei emango dizkiete. 404 01:06:04,960 --> 01:06:08,120 Onuragarria da denontzat. Denok pozik. 405 01:06:12,200 --> 01:06:16,120 Sinesten diezu? 406 01:06:18,120 --> 01:06:19,680 Zergatik ez? 407 01:06:21,440 --> 01:06:23,240 Zerbaitetan sinetsi behar da. 408 01:06:27,480 --> 01:06:28,880 Jainkoarengan, adibidez? 409 01:06:35,120 --> 01:06:36,880 Jainkorik ez dela esaten dute. 410 01:07:31,440 --> 01:07:32,760 Prest dago morokila? 411 01:07:35,640 --> 01:07:36,760 Hortxe-hortxe. 412 01:08:34,840 --> 01:08:37,560 Kaixo, Unte. Aurrera. 413 01:09:14,720 --> 01:09:17,080 Soldaduak ikusi ditut herrira sartzen. 414 01:09:18,120 --> 01:09:19,120 Zenbat? 415 01:09:21,120 --> 01:09:22,960 Kamioikada bat, 416 01:09:23,640 --> 01:09:25,480 eta pare bat zaldi gainean. 417 01:09:31,000 --> 01:09:32,240 Kamioi bat bakarrik? 418 01:09:34,120 --> 01:09:35,280 Bai. 419 01:10:42,800 --> 01:10:44,960 Truman ari da hizketan, idatzi. 420 01:10:45,120 --> 01:10:47,000 Ez dut idazteko ezer. 421 01:10:53,720 --> 01:10:55,400 "Europako nazio libreak 422 01:10:55,600 --> 01:10:57,880 indarberritu bitartean, 423 01:10:59,000 --> 01:11:00,600 eta komunismoak 424 01:11:00,760 --> 01:11:05,280 demokrazia mehatxatzen jarraitu bitartean, 425 01:11:07,120 --> 01:11:10,000 Estatu Batuek gogor eutsiko diote". 426 01:11:16,160 --> 01:11:17,600 "Zerbitzu Militarraren 427 01:11:18,920 --> 01:11:22,600 aldi baterako promulgazioa gomendatzen dut". 428 01:11:24,840 --> 01:11:27,640 "Gomendio hauek 429 01:11:27,800 --> 01:11:32,320 premiazko urratsak dira, bakea iraunarazteko 430 01:11:32,760 --> 01:11:34,000 eta gerra ekiditeko". 431 01:11:42,440 --> 01:11:43,960 -Jaso duzu? -Bai. 432 01:11:44,800 --> 01:11:46,000 Nor zen? 433 01:11:47,960 --> 01:11:50,120 Estatu Batuetako presidentea, Truman. 434 01:11:56,480 --> 01:11:58,800 Zer egingo dugu testuarekin? 435 01:11:59,320 --> 01:12:00,600 Zabaldu. 436 01:12:02,000 --> 01:12:03,160 Zatoz. 437 01:12:10,480 --> 01:12:12,680 Hau buruz gora jarri. 438 01:12:15,200 --> 01:12:16,600 Hemen tinta sartu. 439 01:12:21,120 --> 01:12:22,640 Papera barruan sartu... 440 01:12:27,840 --> 01:12:28,720 eta bira egin. 441 01:12:41,440 --> 01:12:42,640 Erraz-erraza da. 442 01:13:20,720 --> 01:13:22,560 Gera al naiteke hemen zurekin? 443 01:13:24,120 --> 01:13:25,680 Hemen gelditu nahi duzu? 444 01:13:25,840 --> 01:13:26,920 Bai. 445 01:13:39,800 --> 01:13:41,400 Baduzu ezer niri esateko? 446 01:13:57,920 --> 01:13:59,560 Min dut bihotzean. 447 01:14:09,960 --> 01:14:11,280 Berdin dio. 448 01:14:32,760 --> 01:14:34,360 Zure anaiaren falta duzu? 449 01:14:48,280 --> 01:14:49,480 Hilda dago. 450 01:14:50,360 --> 01:14:51,880 Ez dago hemen. 451 01:14:53,560 --> 01:14:54,760 Badakizu. 452 01:15:01,080 --> 01:15:02,680 Zergatik galdetzen didazu? 453 01:15:42,760 --> 01:15:43,880 Barkatu. 454 01:15:46,760 --> 01:15:48,120 Abisatu gabe sartu zara. 455 01:15:57,200 --> 01:15:59,120 Zure zauria ikustera nator. 456 01:16:03,320 --> 01:16:04,920 Ia sendatuta dago. 457 01:16:06,040 --> 01:16:07,280 Ez kezkatu. 458 01:16:09,160 --> 01:16:10,320 Utzi ikusten. 459 01:16:27,720 --> 01:16:29,120 Jada ez du usainik, 460 01:16:30,080 --> 01:16:31,840 baina hau jarriko dizut. 461 01:16:33,200 --> 01:16:34,680 Gorde beste batentzat. 462 01:16:49,200 --> 01:16:51,360 Ba, utzidazu garbitzen. 463 01:17:23,840 --> 01:17:25,040 Badakizu zer? 464 01:17:29,120 --> 01:17:30,840 Nahiago nuke... 465 01:17:31,320 --> 01:17:33,360 berriz libre izango banintz. 466 01:17:42,920 --> 01:17:44,760 Txori bat bezain libre. 467 01:17:55,760 --> 01:17:59,760 Edonora hegan joaterik banu... 468 01:18:02,280 --> 01:18:03,600 baina ezin dut. 469 01:18:10,560 --> 01:18:12,080 Zin egin nuen. 470 01:18:14,280 --> 01:18:16,920 Nire gizonen arduraduna naiz. 471 01:18:21,760 --> 01:18:23,440 Ezin dut atzera egin. 472 01:18:33,480 --> 01:18:34,880 Baina zuk agian bai. 473 01:18:37,120 --> 01:18:38,400 Hori uste duzu? 474 01:18:42,400 --> 01:18:45,000 Berdin zaidala uste duzu? 475 01:20:32,120 --> 01:20:34,360 Zerbait gertatu da? 476 01:20:41,880 --> 01:20:44,800 Hobe joateari uzten badiozu. 477 01:20:49,920 --> 01:20:51,320 Basora joateari. 478 01:20:55,400 --> 01:20:56,560 Zer ba? 479 01:20:58,840 --> 01:21:00,120 Kezkatu egiten nau. 480 01:21:02,800 --> 01:21:04,200 Ez dut ezer txarrik egin. 481 01:21:04,360 --> 01:21:08,400 Gaur egun ez duzu ezer txarra egin beharrik zigor zaitzaten. 482 01:21:08,600 --> 01:21:10,040 Eta badakizu hori. 483 01:21:16,880 --> 01:21:18,120 Beldur naiz. 484 01:21:20,560 --> 01:21:22,720 Gertatuko zaidanaren beldur? 485 01:21:23,480 --> 01:21:27,080 Jainko maitea, seme, zeri buruz ari zara? 486 01:21:30,120 --> 01:21:31,760 Ezin diot pentsatzeari utzi, 487 01:21:33,200 --> 01:21:35,680 ez nizula jakin nahi nukeen guztia galdetu. 488 01:21:36,640 --> 01:21:38,000 Ba, galdetu. 489 01:21:40,000 --> 01:21:42,160 Zer gertatu zitzaien nire gurasoei? 490 01:21:47,760 --> 01:21:49,360 Kontatu dizut. 491 01:21:50,840 --> 01:21:52,280 Zure aita naiz. 492 01:21:52,880 --> 01:21:55,640 Hori sentitzen dut. 493 01:21:57,960 --> 01:22:00,560 Nire aita zara, zuk hezi ninduzun, 494 01:22:00,920 --> 01:22:02,960 baina umezurtza naizela esan didate. 495 01:22:03,400 --> 01:22:07,080 Sasikumea ere deitzen didate, baina ezentzunarena egiten dut. 496 01:22:07,240 --> 01:22:11,120 Ez nizun kontatu nahi, baina ezin dut burutik kendu. 497 01:22:13,480 --> 01:22:15,160 Sasikumea... 498 01:22:17,600 --> 01:22:19,480 Entzun beharra ere! 499 01:22:33,480 --> 01:22:37,760 Zure gurasoek nire etxaldean egiten zuten lan. 500 01:22:42,600 --> 01:22:44,960 Ez ziren oso langileak. 501 01:22:48,560 --> 01:22:51,120 Gerra garaian galdu zuten etxea. 502 01:22:54,160 --> 01:22:57,200 Oso behartsuak ziren, besteren etxean bizi ziren. 503 01:22:58,400 --> 01:23:01,280 Txikia zinela, hartu zintudan nirekin. 504 01:23:05,960 --> 01:23:09,800 Errusiarrek zure aita akabatu zuten. 505 01:23:13,480 --> 01:23:16,080 Basora joan zen ehizan egitera. 506 01:23:17,480 --> 01:23:19,680 Arma bat zuela ikusi zutenean, 507 01:23:20,560 --> 01:23:23,240 besterik gabe egin zioten tiro. 508 01:23:26,480 --> 01:23:29,000 Zure ama... 509 01:23:32,440 --> 01:23:33,840 oso... 510 01:23:35,960 --> 01:23:37,560 oso ederra zen. 511 01:23:39,280 --> 01:23:40,800 Aurpegi polita zuen. 512 01:23:43,160 --> 01:23:45,960 Gizonak gorteatzen hasi zen. 513 01:23:46,120 --> 01:23:48,360 Zoro baten jokabidea hartu zuen. 514 01:23:49,120 --> 01:23:51,000 Asko edaten zuen. 515 01:23:52,000 --> 01:23:54,680 Herrian puta deitzen zioten. 516 01:23:55,360 --> 01:23:57,120 Eta desagertu egin zen. 517 01:24:01,400 --> 01:24:02,880 Ito egin zelakoan nago. 518 01:24:08,400 --> 01:24:10,840 Ez dute hilobirik. 519 01:24:15,120 --> 01:24:17,360 Sentitzen dut, mutiko. 520 01:24:24,480 --> 01:24:27,440 Ezin dizut gezurrik esan. 521 01:24:27,880 --> 01:24:31,280 Ez nizun kontatu nahi, baina ez dizut gezurrik esango... 522 01:24:33,760 --> 01:24:36,120 Gupidaz esaten diren gezurrak omen daude. 523 01:24:38,040 --> 01:24:40,080 Nik ez dut hori uste. 524 01:24:42,040 --> 01:24:43,560 Egiak baino ez du balio, 525 01:24:43,720 --> 01:24:45,600 hura aurkitzea zaila den arren. 526 01:24:49,160 --> 01:24:51,680 Bakoitzak bere egia izaten du, 527 01:24:54,400 --> 01:24:58,560 baina nik uste dut egia bakarra dela. 528 01:25:00,720 --> 01:25:02,560 Baina zaila da hura aurkitzea. 529 01:25:04,160 --> 01:25:06,200 Jendeak gezur asko esaten ditu, 530 01:25:07,840 --> 01:25:09,840 eta norbere gezurrak sinesten ditu. 531 01:25:10,640 --> 01:25:15,560 Gezur bat hiru aldiz errepikatu, eta egi bihurtzen dute. 532 01:25:21,800 --> 01:25:23,640 Ez gezurrik esan, Unte... 533 01:25:26,000 --> 01:25:27,840 Ez zeure buruari, ez besteei. 534 01:25:30,040 --> 01:25:32,120 Gauzak zailtzen direnean, sufritu. 535 01:25:34,120 --> 01:25:37,760 Ez gezurretan babestu. Ez izan ni bezalakoa. 536 01:25:41,480 --> 01:25:43,720 Ez erreparatu besteek egiten dutenari. 537 01:25:45,680 --> 01:25:48,400 Zeureak baino ez diren burua eta bihotza dituzu. 538 01:25:50,280 --> 01:25:51,920 Hortik hasi. 539 01:28:34,280 --> 01:28:35,440 Goazen. 540 01:28:54,400 --> 01:28:55,880 Eman zure armak! 541 01:28:56,840 --> 01:28:59,320 Geldi, kabroi halakoa! 542 01:30:00,440 --> 01:30:01,880 Zaude, Boar. 543 01:30:37,720 --> 01:30:39,040 Aizu, Dollar. 544 01:30:42,440 --> 01:30:45,440 Konfiantzazko jendeak esan dit 545 01:30:47,080 --> 01:30:49,720 NKVD-ren eraikinean sartzen ikusi zaituztela. 546 01:30:50,040 --> 01:30:51,400 Zertara joan zara? 547 01:30:54,200 --> 01:30:55,640 Nork ikusi nau? 548 01:30:57,040 --> 01:30:58,480 Zertara joan zara? 549 01:30:59,680 --> 01:31:00,880 Erantzun. 550 01:31:01,400 --> 01:31:03,120 Ni epaitzen ari zarete? 551 01:31:03,320 --> 01:31:04,560 Bai. 552 01:31:07,320 --> 01:31:11,040 Zapatariak ikusi zintuen eta kontatu egin zidan. 553 01:31:17,840 --> 01:31:19,560 Ez nuen ezer esan. 554 01:31:21,160 --> 01:31:23,720 Amari esan zioten joan egin behar nuela, 555 01:31:24,960 --> 01:31:26,200 eta horixe egin nuen. 556 01:31:29,880 --> 01:31:30,960 Jarraitu. 557 01:31:33,120 --> 01:31:36,360 Partisanoak non zeuden galdetu zidaten. 558 01:31:38,240 --> 01:31:39,480 Eta hori? 559 01:31:41,480 --> 01:31:43,480 Badakite gutako bat zarela? 560 01:31:43,680 --> 01:31:45,120 Ez, zin egiten dut. 561 01:31:46,160 --> 01:31:49,600 Herrian ez agertzearen zergatia jakin nahi zuten. 562 01:31:51,240 --> 01:31:54,280 Osabaren etxean egoten nintzela esan nien, 563 01:31:54,800 --> 01:31:56,760 aletegiarekin laguntzen niola. 564 01:32:01,080 --> 01:32:02,480 Gezurretan ari zara. 565 01:32:04,000 --> 01:32:06,040 Begiratu hitz egiten dizudanean. 566 01:32:07,480 --> 01:32:08,720 Gezurretan ari zara. 567 01:32:11,240 --> 01:32:13,800 Zer eskaini zizuten trukean? 568 01:32:16,160 --> 01:32:17,440 Ez nabil gezurretan. 569 01:32:18,320 --> 01:32:20,760 Eskaini zidaten zerbait, bai. 570 01:32:21,400 --> 01:32:23,880 Nire ama bakean utziko zutela esan zidaten, 571 01:32:24,920 --> 01:32:28,120 ez zizkiotela lurrak eta ganadua kenduko. 572 01:32:28,920 --> 01:32:31,240 Bere ahizparekin bakarrik dago. 573 01:32:32,240 --> 01:32:33,480 Badakizue hori. 574 01:32:38,960 --> 01:32:41,800 Onartu egin nuen, neure burua babesteko. 575 01:32:42,600 --> 01:32:44,200 Engainatu egin nahi nituen. 576 01:32:47,640 --> 01:32:49,480 Ez diet hitzik esan. 577 01:32:50,440 --> 01:32:52,480 Zin egiten dut, Jainkoaren izenean. 578 01:32:58,000 --> 01:32:59,400 Dollar... 579 01:33:02,040 --> 01:33:04,480 Sinetsiko genizuke, baina... 580 01:33:07,440 --> 01:33:09,160 Baina, zer? 581 01:33:11,240 --> 01:33:14,640 Baina ez zinen zuzenean guri kontatzera etorri. 582 01:33:15,960 --> 01:33:19,000 Zeure kabuz joan zinen bertara. 583 01:33:19,880 --> 01:33:22,120 Eta ez zintuzten indarrez eraman. 584 01:33:24,600 --> 01:33:26,440 Zeu joan zinen bertara. 585 01:33:26,640 --> 01:33:29,440 Bai. Amak hala eskatu zidalako. 586 01:33:30,560 --> 01:33:32,280 Amak eskatu zizun... 587 01:33:33,440 --> 01:33:34,640 Tira, baliteke. 588 01:33:35,760 --> 01:33:38,120 Baina, zergatik ez zenigun ezer esan? 589 01:33:44,080 --> 01:33:45,480 Beldur nintzen. 590 01:33:45,680 --> 01:33:47,560 Zeren beldur, kabroia? 591 01:33:50,040 --> 01:33:51,720 Ez naiz kabroi bat. 592 01:33:51,880 --> 01:33:53,480 Ez dut inor saldu. 593 01:33:55,040 --> 01:33:57,320 Ez nuen uste sinetsiko zenidatenik... 594 01:33:59,080 --> 01:34:01,200 horregatik ez nizuen kontatu. 595 01:34:01,560 --> 01:34:04,360 Gezurretan harrapatu zaitugulako diozu hori. 596 01:34:04,560 --> 01:34:06,640 Nola nahi duzu sinestea? 597 01:34:10,000 --> 01:34:11,200 Beldur nintzen. 598 01:34:12,120 --> 01:34:14,240 Ez nuen enteratuko zinetenik uste. 599 01:34:15,920 --> 01:34:17,800 Ez zintuzketet inoiz salduko. 600 01:34:19,280 --> 01:34:20,920 Zer ari zara esaten? 601 01:34:21,240 --> 01:34:23,160 Koldarra eta traidorea. 602 01:34:23,720 --> 01:34:26,120 Zure herria saltzeko prest zeunden, 603 01:34:26,280 --> 01:34:30,480 lur zati baten trukean. Eta gu masakratu ostean itzultzea, 604 01:34:31,160 --> 01:34:32,880 horixe zen zure plana. 605 01:34:33,760 --> 01:34:35,280 Agerikoa da. 606 01:34:35,960 --> 01:34:37,320 Beldur zinen. 607 01:34:39,800 --> 01:34:41,240 Gezurra esan diguzu 608 01:34:42,120 --> 01:34:43,840 eta juramentua hautsi duzu. 609 01:34:44,600 --> 01:34:46,880 Hori traizioa da, kabroia. 610 01:34:51,000 --> 01:34:52,120 Tira. 611 01:35:06,160 --> 01:35:07,360 Eman buelta. 612 01:35:16,120 --> 01:35:18,880 Gure aita zeruetan zarena, 613 01:35:19,560 --> 01:35:21,720 santu izan bedi zure izena... 614 01:35:46,120 --> 01:35:49,000 ...guk gure zordunei barkatzen diegunez gero. 615 01:36:04,680 --> 01:36:05,880 Eta zuk? 616 01:36:11,240 --> 01:36:12,840 Ez duzu ezer esateko? 617 01:36:18,120 --> 01:36:21,000 Boar, errugabe bat akabatu duzu. 618 01:36:22,800 --> 01:36:24,000 Zergatik? 619 01:36:28,960 --> 01:36:31,160 Emaztea hil dut, istripu bat izan da. 620 01:36:35,040 --> 01:36:36,840 Beste batekin oheratu da. 621 01:36:39,720 --> 01:36:41,840 Barkatu nion egin zuen lehen aldian. 622 01:36:42,000 --> 01:36:44,800 Ez zuela berriz egingo, eta sinetsi egin nion. 623 01:36:47,040 --> 01:36:48,600 Egun batean, 624 01:36:49,480 --> 01:36:52,600 ohean harrapatu nituen. 625 01:36:58,120 --> 01:36:59,400 Tiro egin nuen, 626 01:37:00,640 --> 01:37:02,120 jelosiak itsututa nengoen. 627 01:37:04,280 --> 01:37:05,680 Istripua izan zen. 628 01:37:09,080 --> 01:37:12,960 Besteari eman nahi nion. 629 01:37:15,080 --> 01:37:16,280 Baina huts egin nuen. 630 01:37:22,240 --> 01:37:27,120 Barkatu egin zenion lehen aldi hartan? 631 01:37:30,680 --> 01:37:32,240 Ezin nizuen kontatu. 632 01:37:35,720 --> 01:37:37,400 Haserre nengoen, 633 01:37:38,360 --> 01:37:39,640 eta lotsatuta. 634 01:37:43,120 --> 01:37:46,600 Eta, orain, hura akabatu ostean, pasa zaizu haserrea. 635 01:37:47,600 --> 01:37:48,800 Ezta? 636 01:37:50,000 --> 01:37:51,240 Koldar hutsa zara. 637 01:37:52,960 --> 01:37:54,680 Ez zara soldadu ona, 638 01:37:56,320 --> 01:37:58,800 baina trebea zara armak konpontzen. 639 01:38:00,480 --> 01:38:02,040 Ken diezaiogun zigorra! 640 01:38:02,440 --> 01:38:04,360 Ez duzu zuk agintzen. 641 01:38:04,640 --> 01:38:05,800 Ixo! 642 01:38:07,240 --> 01:38:09,640 Bere alde egingo dut. 643 01:38:20,040 --> 01:38:21,960 Zorretan nago zurekin... 644 01:38:22,120 --> 01:38:24,320 Bizitza zor dizut. 645 01:39:07,600 --> 01:39:09,080 Eta zure pistola? 646 01:39:11,080 --> 01:39:12,680 Ez daramat gainean. 647 01:39:13,760 --> 01:39:14,880 Zergatik ez? 648 01:39:15,360 --> 01:39:16,560 Zertarako? 649 01:39:31,000 --> 01:39:32,680 Hau da nire arma. 650 01:39:43,040 --> 01:39:44,200 Emadazu. 651 01:40:00,280 --> 01:40:02,240 Ezin dugu hemen gelditu. 652 01:40:07,040 --> 01:40:10,440 Zure aitarengatik ez balitz, ez ginateke hemen egongo. 653 01:40:13,240 --> 01:40:16,280 Bunkerrak suntsitzen ari dira. 654 01:40:20,680 --> 01:40:23,040 Gutxi batzuk salbatu dira. 655 01:40:36,080 --> 01:40:38,840 Edozer emango nuke... 656 01:40:40,480 --> 01:40:42,960 arrautzak eta hirugiharra jan ahal izateko. 657 01:40:49,360 --> 01:40:51,080 Nire etxera joan gaitezke. 658 01:43:43,360 --> 01:43:45,120 Ez dezala ihes egin! 659 01:43:55,160 --> 01:43:57,120 Munstroak... 660 01:44:04,760 --> 01:44:06,920 Geldi! 661 01:44:21,920 --> 01:44:23,480 Geldi! 662 01:44:43,280 --> 01:44:44,720 Jurgis! 663 01:44:46,120 --> 01:44:47,680 Alde hemendik, andrea! 664 01:44:47,920 --> 01:44:49,120 Geldi hor! 665 01:45:09,680 --> 01:45:10,880 Eramazue! 666 01:45:31,400 --> 01:45:32,680 Munstroak! 667 01:45:58,200 --> 01:45:59,440 Begira. 668 01:46:02,280 --> 01:46:04,160 Zer egiten du hemen nire zaldiak? 669 01:46:35,840 --> 01:46:37,040 Jaso hanka. 670 01:46:38,240 --> 01:46:40,320 Jaso... 671 01:46:41,960 --> 01:46:43,120 Kenduiozu. 672 01:47:43,040 --> 01:47:44,280 Agurea! 673 01:47:45,600 --> 01:47:46,920 Zatoz urertzera! 674 01:47:49,120 --> 01:47:50,320 Azkar! 675 01:49:06,400 --> 01:49:07,960 Zer ikusi zenuen? 676 01:49:09,720 --> 01:49:10,960 Noiz, jauna? 677 01:49:11,800 --> 01:49:14,200 Partisano bat NKVD-n ikusi zenuenean. 678 01:49:14,360 --> 01:49:15,640 Zu ikusi zintudan. 679 01:49:16,200 --> 01:49:17,760 Zer egiten nuen? 680 01:49:18,040 --> 01:49:19,800 Eraikinetik atera. 681 01:49:20,040 --> 01:49:23,160 Bi zineten, bata bestearen atzetik. 682 01:49:23,960 --> 01:49:26,200 -Ziur? -Bai, jauna. 683 01:49:26,400 --> 01:49:28,480 Zergatik zara hain begiluzea? 684 01:49:28,920 --> 01:49:30,400 Ez naiz begiluzea. 685 01:49:30,600 --> 01:49:34,080 Eguna zapatak konpontzen ematen dut, gauza asko ikusten ditut. 686 01:49:34,760 --> 01:49:38,000 Berdin dit partisanoa ala etsaia zaren. 687 01:49:38,800 --> 01:49:41,960 Ez diot inori kontatuko. 688 01:49:47,440 --> 01:49:49,080 Zer egiten duzu hemen? 689 01:49:50,800 --> 01:49:52,160 Atzetik jarraitu nauzu? 690 01:49:54,440 --> 01:49:56,760 Egingo nukeen, zure susmoak banitu. 691 01:49:58,840 --> 01:50:00,160 Akusazio bat da? 692 01:50:02,440 --> 01:50:03,760 Edo txantxa bat? 693 01:50:05,120 --> 01:50:06,640 Ez da txantxa bat. 694 01:50:07,120 --> 01:50:08,440 Ba, orain... 695 01:50:09,280 --> 01:50:10,280 bada. 696 01:54:50,760 --> 01:54:55,560 Eta udaberria iristean 697 01:54:57,120 --> 01:54:59,400 Kukuak 698 01:54:59,760 --> 01:55:02,120 bere kantua abestuko du 699 01:55:03,480 --> 01:55:06,240 Orduan jakingo duzu, ama maitea 700 01:55:06,880 --> 01:55:09,240 Hilik nagoela 701 01:55:10,120 --> 01:55:16,120 Lituaniako baso xuxurlarietan 702 01:56:15,600 --> 01:56:18,080 Ez, Pliauga. 703 01:56:19,280 --> 01:56:21,200 Jurgis Pliauga. 704 01:56:22,600 --> 01:56:23,840 Kontaidazu. 705 01:56:25,720 --> 01:56:27,920 Ez dut ezer kontatzeko. 706 01:56:30,600 --> 01:56:31,800 Bai horixe. 707 01:56:33,080 --> 01:56:36,400 Basoko errebeldeentzat egiten duzu lan. 708 01:56:37,000 --> 01:56:41,000 Non daude? Zenbat dira? Hori guztia. 709 01:56:46,920 --> 01:56:48,720 Izen-abizenak nahi ditut. 710 01:56:49,360 --> 01:56:51,200 Kontaidazu dena. 711 01:56:51,680 --> 01:56:55,120 Konfesatu dena, apaiza banintz bezala. 712 01:57:00,920 --> 01:57:03,120 Baina kamarada, jauna... 713 01:57:05,560 --> 01:57:07,000 edo laguna... 714 01:57:09,680 --> 01:57:13,280 Jauna... 715 01:57:15,360 --> 01:57:17,720 zu ez zara apaiza... 716 01:57:19,120 --> 01:57:21,480 pinuaren tamainako kaka zahar bat zara, 717 01:57:21,920 --> 01:57:25,720 inbaditzaileak bidearen erdian landatutakoa. 718 01:57:31,680 --> 01:57:33,280 Zuk nahi izan duzu, 719 01:57:34,080 --> 01:57:35,440 ausart hori. 720 02:00:35,680 --> 02:00:36,800 Aita? 721 02:00:44,920 --> 02:00:46,040 Aita? 722 02:00:46,960 --> 02:00:48,120 Aita... 723 02:01:13,360 --> 02:01:14,960 Zatoz, Agne. 724 02:01:19,680 --> 02:01:21,800 Ardiek ihes egin dute, begira. 725 02:01:27,080 --> 02:01:29,920 Agne, atera itzazu hortik. 726 02:01:31,000 --> 02:01:32,400 Agne, entzun didazu? 727 02:01:35,600 --> 02:01:38,720 Ez esnatu Unte. 728 02:01:42,200 --> 02:01:44,080 Utziozu atseden hartzen. 729 02:08:31,640 --> 02:08:34,360 Esti Unanue Etxeberria www.subtitulam.com 730 02:08:34,520 --> 02:08:38,040 Eusko Jaurlaritza-Zineuskadik finantzatutako azpitituluak