1 00:00:34,367 --> 00:00:40,040 HONDARTZAKO ARLOTEA 2 00:01:30,790 --> 00:01:34,561 27 urte betetzeko hiru aste falta zitzaizkidalarik… 3 00:01:34,561 --> 00:01:38,264 …Ongietorri Uharteetako buruzagi nagusi izendatu ninduten. 4 00:01:38,331 --> 00:01:40,900 Ez da dirudien bezain ikaragarria. 5 00:01:41,101 --> 00:01:44,437 Ongietorri Uharteak tanto bat dira Indiako ozeanoaren mapan. 6 00:01:44,437 --> 00:01:46,940 Baina baporea aintziran ainguratu baino askoz ere lehenago… 7 00:01:46,940 --> 00:01:50,443 …zubian nengoen, nire egoitza berriari begira. 8 00:01:50,543 --> 00:01:51,911 Oso ederra da. 9 00:01:52,145 --> 00:01:54,914 Piccadilly Circus nahiago dut. 10 00:01:55,281 --> 00:01:57,183 Nire aurrekoa ezagutzen zenuen? 11 00:01:57,217 --> 00:01:59,152 Bai, ezagutu nuen. 12 00:01:59,185 --> 00:02:00,787 Zer gertatu zitzaion? 13 00:02:01,020 --> 00:02:03,356 -Benetan jakin nahi duzu? -Bai. 14 00:02:03,423 --> 00:02:06,426 Tiro egin zion bere buruari. 15 00:02:06,459 --> 00:02:08,795 Ezin zuen bakardadea jasan. 16 00:02:09,462 --> 00:02:11,064 Ez dirudi oso bakartia. 17 00:02:11,064 --> 00:02:15,135 Bizitza handia dago, baina europarrak ez dira egokitzen. 18 00:02:15,235 --> 00:02:16,703 Ez al dago europarrik uhartean? 19 00:02:16,736 --> 00:02:19,139 Misiolariak eta Ted Agurgarria besterik ez. 20 00:02:19,172 --> 00:02:20,673 Nor da Ted Agurgarria? 21 00:02:21,007 --> 00:02:22,575 Jakingo duzu. 22 00:02:22,642 --> 00:02:25,145 Zuek, kontuz ibili! 23 00:03:07,620 --> 00:03:11,991 -Gray jaun agurgarria al zara? -Bai. 24 00:03:12,192 --> 00:03:14,294 Tromp da nire izena, jauna. 25 00:03:14,327 --> 00:03:16,329 Zure idazkaria nauzu. 26 00:03:16,396 --> 00:03:19,632 Jaun agurgarri horrek jarraitzen badit, bere egoitzara eramango dut. 27 00:03:19,866 --> 00:03:22,268 Hemendik, jaun agurgarria. 28 00:04:19,259 --> 00:04:21,661 Bai, jauna. Oso zikina. 29 00:04:21,694 --> 00:04:26,266 Baina berorren jarraibiderik gabe, zer egin, jauna? 30 00:04:26,332 --> 00:04:30,903 Uharteetan ezin da ezer egin berorren jarraibiderik gabe. 31 00:04:30,937 --> 00:04:32,872 Ulertzen dut. 32 00:04:34,007 --> 00:04:35,475 Badugu enplegaturik? 33 00:04:35,541 --> 00:04:36,476 Bai, jauna. 34 00:04:36,576 --> 00:04:38,144 Enplegatu pila, jauna. 35 00:04:38,177 --> 00:04:42,649 Berorren baimenaz, haien bila joango naiz. 36 00:04:42,715 --> 00:04:43,916 Ederki. 37 00:04:49,455 --> 00:04:50,690 Gray jauna? 38 00:04:51,491 --> 00:04:52,392 Bai. 39 00:04:53,226 --> 00:04:54,894 Ongi etorri Barru-ra. 40 00:04:54,927 --> 00:04:59,132 Owen Jones naiz, Jesukristo gure Jaunaren zerbitzaria. 41 00:04:59,165 --> 00:05:00,133 Zer moduz? 42 00:05:00,166 --> 00:05:02,101 Pozten naiz azkenean zu hemen egoteaz. 43 00:05:02,135 --> 00:05:05,171 Komunitate hau lider baten premia handian dago. 44 00:05:05,238 --> 00:05:06,172 Ikusten dut. 45 00:05:06,239 --> 00:05:10,576 Tropikoetan zaila da bizitza. Erraza da utzikerian erortzea. 46 00:05:10,610 --> 00:05:12,345 Horregatik etorri naiz. 47 00:05:12,412 --> 00:05:16,649 Zatoz nire bungalowera pare bat gau hau txukuntzen dizuten arte. 48 00:05:16,716 --> 00:05:18,117 Oso atsegina zara. 49 00:05:18,184 --> 00:05:20,687 Nire betebeharra da. Etorriko al zara? 50 00:05:20,820 --> 00:05:23,556 Atseginez, zuretzat eragozpena ez bada. 51 00:05:23,623 --> 00:05:25,391 Esan dizut nire betebeharra dela. 52 00:05:25,425 --> 00:05:26,693 Erakutsiko al dizut bidea? 53 00:05:26,693 --> 00:05:29,329 Lehenik, nire enplegatuekin hitz egin behar dut. 54 00:05:40,840 --> 00:05:41,874 Ingelesa ulertzen dute? 55 00:05:41,908 --> 00:05:46,145 Bai, bostek oso ondo hitz egiten dute ingelesez, jauna. 56 00:05:46,212 --> 00:05:47,213 Ondo. 57 00:05:47,480 --> 00:05:49,982 Nor da morroi nagusia? 58 00:05:50,950 --> 00:05:53,119 Oso bungalow zikina da hau. 59 00:05:53,152 --> 00:05:56,622 Ez dirudi nagusiaren etxea, ukuilu bat baizik. 60 00:05:56,656 --> 00:05:59,092 Garbi dezatela zorutik sabairaino. 61 00:05:59,092 --> 00:06:01,427 Bukatuta nahi dut biharko. 62 00:06:02,995 --> 00:06:06,065 Goitik behera pintatu behar da bungalow osoa, azkar. 63 00:06:06,132 --> 00:06:08,234 -Ulertzen? -Bai, jaun agurgarria. 64 00:06:08,301 --> 00:06:10,370 Astea bukatu baino lehen hona etortzea espero dut. 65 00:06:10,436 --> 00:06:11,971 -Baina, jauna… -Aitzakiarik gabe. 66 00:06:12,038 --> 00:06:14,574 -Egin dezatela. -Bai, jauna. 67 00:06:14,607 --> 00:06:16,709 Bihar goizean etorriko naiz ea zer aurreratu duzuen ikustera. 68 00:06:16,709 --> 00:06:18,378 Bai, jaun agurgarria. 69 00:06:54,313 --> 00:06:57,150 Hona nire arreba, Martha Jones. 70 00:06:58,851 --> 00:07:00,420 -Zer moduz? -Zer moduz? 71 00:07:00,420 --> 00:07:02,855 Unerik zirraragarrienean etorri zara: hagina ateratzerakoan. 72 00:07:02,889 --> 00:07:03,589 Ikusten dut. 73 00:07:03,623 --> 00:07:06,592 Gray jauna gurekin geratuko da bere egoitza prest egon arte. 74 00:07:06,592 --> 00:07:08,528 Gurean eroso egotea opa dizut. 75 00:07:08,528 --> 00:07:10,062 Afaltzeko ordua da ia. 76 00:07:10,096 --> 00:07:12,799 Eskuak garbitzera noa, eta berehala egongo naiz zuekin. 77 00:07:13,032 --> 00:07:15,268 Ospa, ez gelditu hemen. 78 00:07:15,435 --> 00:07:17,703 Hau da gaurkoz dena. Ospa! 79 00:07:25,478 --> 00:07:27,980 BEKATUAREN ORDAINA HERIOTZA DA 80 00:07:31,050 --> 00:07:34,253 Atea jotzeko zorian nengoen. Afaria prest dago. 81 00:07:34,287 --> 00:07:37,223 -Ez zintudan zain edukiko? -Ez. 82 00:07:40,059 --> 00:07:42,395 Hori da zure aulkia, Gray jauna. 83 00:07:46,833 --> 00:07:52,138 O, Jauna, gure mahaia bedeinkatu duzu Lurreko fruituen ugaritasunaz. 84 00:07:52,171 --> 00:07:55,741 Emaguzu, arren, Zure emaitzak aintzat hartzeko grazia ere… 85 00:07:55,975 --> 00:08:00,513 …eta, jan ahala, gure buruak zure zerbitzuari eskaintzekoa. 86 00:08:00,546 --> 00:08:01,180 Amen. 87 00:08:01,547 --> 00:08:02,181 Amen. 88 00:08:03,082 --> 00:08:04,150 Amen. 89 00:08:10,523 --> 00:08:13,593 Edateko zerbait nahi duzu, Gray jauna? 90 00:08:13,626 --> 00:08:15,862 Mila esker. Zuek ere edaten baduzue… 91 00:08:15,995 --> 00:08:19,632 Arrebak eta nik ura besterik ez dugu edaten. 92 00:08:20,633 --> 00:08:21,934 Eskerrik asko. 93 00:08:22,902 --> 00:08:25,171 Ura primeran doakit. Mila esker. 94 00:08:25,238 --> 00:08:28,774 Pozten naiz zuk atsegin izatea, ez daukagu beste ezer. 95 00:08:30,510 --> 00:08:32,011 Bat nahi duzu? 96 00:08:32,311 --> 00:08:35,181 Ez, mila esker. Ez dut erretzen. 97 00:08:35,214 --> 00:08:36,349 Axola dizu nik erretzea? 98 00:08:39,785 --> 00:08:42,588 Arrebak eta nik gaitzetsi egiten dugu erretzea… 99 00:08:42,655 --> 00:08:45,224 …gai toxikoak erabiltzea gaitzesten dugun bezala. 100 00:08:45,258 --> 00:08:48,227 Owenek dioenez, Jainkoak nahi izan balu gizakiek erretzea… 101 00:08:48,261 --> 00:08:49,996 …tximiniaz hornituko zituzkeen. 102 00:08:50,029 --> 00:08:53,833 Ez dizugu inposatu nahi. 103 00:08:53,866 --> 00:08:56,736 Zuk egiten duzuna zeure kontzientziari dagokio. 104 00:08:56,769 --> 00:09:00,606 Kontu horretaz dugun iritzia besterik ez dizugu esan. 105 00:09:00,640 --> 00:09:03,209 Ez dut uste erre nahi dudanik. 106 00:09:03,276 --> 00:09:08,748 Arrebak eta nik Bibliako kapitulu bat irakurri ohi dugu ordu honetan. 107 00:09:08,881 --> 00:09:11,784 Ez dizu axolako gaur hori bera egiten badugu, ezta? 108 00:09:11,951 --> 00:09:13,819 Ez noski. 109 00:09:14,587 --> 00:09:19,392 “Bedeinkatua fedegabeen lagunartean ez dabilen gizona… 110 00:09:19,425 --> 00:09:22,028 …eta bekatarien bidean ez dagoena… 111 00:09:22,295 --> 00:09:25,665 …eta mespretxatzaileen aulkian esertzen ez dena”. 112 00:09:25,731 --> 00:09:29,168 “Jaunaren legean du, ordea, bere atsegina aurkitzen… 113 00:09:29,402 --> 00:09:33,072 …eta Haren legean egiten du gau eta egun gogoeta”. 114 00:09:33,272 --> 00:09:36,909 “Ur bazterrean landatutako zuhaitza bezalakoa izango da… 115 00:09:36,976 --> 00:09:39,946 …bere urtaroan emango baititu fruituak… 116 00:09:39,979 --> 00:09:41,714 …eta haren hostoak…” 117 00:09:54,393 --> 00:09:56,062 Egun on, jaun agurgarria. 118 00:09:56,095 --> 00:09:58,831 Ikusten duzunez, zure aginduak betetzen ari dira. 119 00:09:58,864 --> 00:09:59,865 Hala espero nuen. 120 00:09:59,899 --> 00:10:03,169 Aste bukaeran dena prest edukiko du berorrek. 121 00:10:03,235 --> 00:10:06,472 Gaur gauean etortzekoa naizela esatera agertu natzaizu. 122 00:10:06,505 --> 00:10:11,143 Ezinezkoa izango zaie gaur gauerako prest edukitzea. 123 00:10:11,177 --> 00:10:12,812 Ez dut espero etxe osoa bukatuta edukitzea… 124 00:10:12,878 --> 00:10:17,016 …baina nire logelak eta gela honek prest egon behar dute afalordurako. 125 00:10:17,049 --> 00:10:20,219 Bestela, arazo larriak izango dituzte. Aitu? 126 00:10:20,252 --> 00:10:22,254 Bai, jauna, ulertu dizut. 127 00:10:22,421 --> 00:10:25,191 Hauek ere uler dezatela. 128 00:10:44,977 --> 00:10:47,747 Nagusiak beste zerbait behar al du? 129 00:10:47,780 --> 00:10:51,350 Ez, mila esker, Alfred, zoaz ohera. 130 00:10:51,384 --> 00:10:52,184 Mila esker, nagusi. 131 00:10:52,184 --> 00:10:55,488 -Gosaria zazpietan. Aitu? -Bai, nagusi. 132 00:10:55,655 --> 00:10:56,789 Gabon. 133 00:10:56,989 --> 00:10:58,858 Gabon, nagusi. 134 00:11:17,943 --> 00:11:19,145 Gabon. 135 00:11:19,178 --> 00:11:20,846 Sar naiteke? 136 00:11:20,913 --> 00:11:22,848 Berandu samar da bisita egiteko, ez? 137 00:11:22,915 --> 00:11:25,384 Zure morroiak oheratu arte itxaron behar izan dut. 138 00:11:25,418 --> 00:11:28,220 -Zer ba? -Ez ninduketelako sartzen utziko. 139 00:11:28,254 --> 00:11:31,157 Jakina. Ondo da. 140 00:11:34,994 --> 00:11:37,430 -Ez duzu eseri nahi? -Eskerrik asko. 141 00:11:37,463 --> 00:11:40,666 Edward Wilson dut izena. 142 00:11:40,700 --> 00:11:44,170 Baina bazter hauetan Ted Agurgarria deitzen didate ia denek. 143 00:11:44,236 --> 00:11:46,038 Zu al zaitugu Ted Agurgarria? 144 00:11:46,072 --> 00:11:47,406 Baduzu nire berri. 145 00:11:47,473 --> 00:11:50,009 Pixka bat. Zertan lagundu diezazuket? 146 00:11:50,076 --> 00:11:54,413 Administraile berriak biztanle zurien ongietorri egokia merezi du. 147 00:11:54,447 --> 00:11:57,149 Alegia, Jonestarrena eta nirea. 148 00:11:57,183 --> 00:12:00,352 Hemen naukazu, beraz. Ongi etorri Barrura. 149 00:12:00,386 --> 00:12:01,954 Eskerrik asko. 150 00:12:03,456 --> 00:12:08,327 Buruzagi berriaren osasunari topa egiteko ohitura dago hemen. 151 00:12:08,394 --> 00:12:10,863 -Ez da beharrezkoa. -Ohitura da. 152 00:12:10,963 --> 00:12:13,199 Neure etxera gonbidatuko zintuzkedan… 153 00:12:13,299 --> 00:12:16,535 …baina, une honetan, ez daukat etxerik. 154 00:12:16,669 --> 00:12:17,636 Jakina. 155 00:12:17,737 --> 00:12:20,339 Edukitzen dudanean, etorri nirekin botila bat edatera. 156 00:12:20,740 --> 00:12:21,874 Eskerrik asko. Atsegin handia izango da. 157 00:12:21,941 --> 00:12:23,309 Ederki. 158 00:12:30,516 --> 00:12:33,586 Bitartean, trago bat eskain diezazuket? 159 00:12:33,619 --> 00:12:35,087 Oso atsegina zara. 160 00:12:36,489 --> 00:12:38,157 Har ezazu zeuk. 161 00:12:42,328 --> 00:12:46,332 Osasuna eta zoriona gure buruzagi berriarentzat. 162 00:12:46,398 --> 00:12:47,700 Esker mila. 163 00:12:50,169 --> 00:12:51,771 Hemen bizi izan zara beti? 164 00:12:51,837 --> 00:12:54,540 Ez, baina bost urte daramatzat hemen. 165 00:12:54,573 --> 00:12:56,809 Ez dut alde egiteko arrazoirik ikusten. 166 00:12:56,942 --> 00:12:59,145 -Har dezaket? -Bai horixe. 167 00:12:59,779 --> 00:13:01,213 Negozioak dituzu? 168 00:13:01,247 --> 00:13:04,016 Ez, postaz ordaindutako gizona naiz. 169 00:13:04,049 --> 00:13:06,886 Nire gutun bakarra hilero iristen zait Ingalaterratik. 170 00:13:06,952 --> 00:13:10,756 Gure familiaren abokatuak sinatutako txeke bat dauka barruan. 171 00:13:10,790 --> 00:13:11,957 Nire ordainketa. 172 00:13:11,991 --> 00:13:12,892 Zer ondo! 173 00:13:12,892 --> 00:13:14,927 Irabazi egiten dut. 174 00:13:15,194 --> 00:13:16,128 Nola? 175 00:13:16,195 --> 00:13:18,063 Ingalaterratik kanpo egonez. 176 00:13:18,097 --> 00:13:20,266 -Hori al da dena? -Ez al da nahikoa? 177 00:13:20,399 --> 00:13:22,568 -Ez al zaizu hau gustatzen? -Ez dago gaizki. 178 00:13:22,902 --> 00:13:25,738 Badaude denbora pasatzeko moduak. 179 00:13:25,838 --> 00:13:27,907 -Ezkonduta zaude? -Ez. 180 00:13:28,607 --> 00:13:33,412 Ondo pasatu nahi duzunean, jakinarazidazu. 181 00:13:33,646 --> 00:13:35,247 Oso atsegina zara. 182 00:13:35,414 --> 00:13:38,551 Eta orain oheratu egin behar dudala uste dut. 183 00:13:39,251 --> 00:13:40,386 Jakina. 184 00:13:41,287 --> 00:13:43,389 Beste bat biderako? 185 00:13:43,756 --> 00:13:45,858 Nahi baduzu. 186 00:13:54,233 --> 00:13:55,467 Ez ahaztu. 187 00:13:55,568 --> 00:13:58,470 Edozer gauza egin badezaket, edonoiz, deituidazu. 188 00:13:58,604 --> 00:14:00,339 Nire kapela. 189 00:14:01,841 --> 00:14:03,475 Eskerrik asko. 190 00:14:03,509 --> 00:14:05,344 Gabon, Gray. 191 00:14:05,611 --> 00:14:07,713 Laster berriz etorriko naiz. 192 00:14:07,746 --> 00:14:09,748 -Gabon. -Agur. 193 00:14:41,146 --> 00:14:43,716 Gray jauna, mesedez, Alfred. 194 00:14:55,961 --> 00:14:58,397 Misiolari jauna etorri zaizu. 195 00:14:58,430 --> 00:14:59,932 Hemen? Ordu honetan? 196 00:14:59,999 --> 00:15:01,867 Bai, nagusi. Eta andrea ere bai. 197 00:15:01,901 --> 00:15:04,670 Zer nahi dute? Urtebetetze zoriontsu gehiago? 198 00:15:04,703 --> 00:15:08,607 Ez dute esan, baina ez dirudite pozik. 199 00:15:08,974 --> 00:15:11,277 Berehala joango naiz. 200 00:15:11,277 --> 00:15:12,778 Oso ondo, nagusi. 201 00:15:27,426 --> 00:15:29,461 Egun on, Jones andereñoa. Owen. 202 00:15:29,495 --> 00:15:31,196 Nire osasunari topa egitera etorri zarete? 203 00:15:31,230 --> 00:15:32,932 Nire lehen urtebetetzea da. 204 00:15:32,998 --> 00:15:35,534 Ahaztu egin zaigu. Zorionak. 205 00:15:35,567 --> 00:15:38,737 Gure auzia askoz ere serioagoa da. 206 00:15:39,371 --> 00:15:42,207 Eseri, eta kontaidazue. 207 00:15:44,877 --> 00:15:48,814 Lapurreta-kasu bat da. Diru kopuru bat lapurtu dute. 208 00:15:48,847 --> 00:15:51,183 -Zuri? -Ez, misioaren funtsatik. 209 00:15:51,283 --> 00:15:52,718 Jakinarazi al diozue poliziari? 210 00:15:52,952 --> 00:15:55,621 Ez, zurekin hitz egin nahi izan dugu lehenik. 211 00:15:55,654 --> 00:15:57,756 -Badakigu nork lapurtu duen. -Nork? 212 00:15:57,790 --> 00:16:00,092 Gure konbertituetako batek, Amao izeneko neskak. 213 00:16:00,225 --> 00:16:01,593 Baina ez da haren errua izan. 214 00:16:01,627 --> 00:16:02,661 Zergatik ez? 215 00:16:02,695 --> 00:16:04,263 Hara eraman dute. 216 00:16:04,863 --> 00:16:07,433 A zer neska gaztea, eta oso xarmanta ere bai. 217 00:16:07,466 --> 00:16:10,736 Eta Ted jaunak beraren eraginpean daukanez… 218 00:16:10,769 --> 00:16:12,771 …ezin da neska gajo hori gaitzetsi. 219 00:16:12,838 --> 00:16:14,306 Gizona zigortu behar litzateke. 220 00:16:14,340 --> 00:16:15,975 Zer du ikustekorik Tedek honekin? 221 00:16:16,342 --> 00:16:18,610 Esan dizut, bere atzaparretan dauka. 222 00:16:18,677 --> 00:16:22,581 Misioan bizi izan da atzo arte; gero, ezkutatu egin zen… 223 00:16:22,581 --> 00:16:25,451 …eta misioaren diruak ere berarekin ezkutatu dira. 224 00:16:25,484 --> 00:16:30,422 Ikertzen aritu gara, eta gizon horrekin bizitzera joan da. 225 00:16:30,856 --> 00:16:34,994 Ezin duzu deportatu? Hori da bide bakarra. 226 00:16:35,127 --> 00:16:36,795 Ez dut ikusten nola. 227 00:16:37,229 --> 00:16:40,232 Poliziak neskarekin hitz egin behar luke. 228 00:16:40,866 --> 00:16:42,534 Nola esan duzue deitzen dela? 229 00:16:42,668 --> 00:16:43,869 Amao. 230 00:16:45,704 --> 00:16:47,072 Amao! 231 00:16:50,876 --> 00:16:52,211 Amao! 232 00:16:56,048 --> 00:16:57,616 Non daude nire zapatak? 233 00:16:59,818 --> 00:17:00,753 Ekarri nire zapatak. 234 00:17:07,459 --> 00:17:08,660 Jantz iezazkidazu. 235 00:17:10,529 --> 00:17:12,064 Jatorra neska! 236 00:17:13,332 --> 00:17:15,034 Gaur nirekin geratuko zara? 237 00:17:15,200 --> 00:17:18,771 Gaur, ez. Gaur negozio garrantzitsu bat dut. 238 00:17:18,837 --> 00:17:20,072 Gera zaitez, mesedez. 239 00:17:20,239 --> 00:17:21,540 Bihar. 240 00:17:25,544 --> 00:17:27,112 Nire kapela, Amao. 241 00:17:30,949 --> 00:17:32,818 Hemen dago. 242 00:17:36,789 --> 00:17:38,323 Nondik atera duzu hori? 243 00:17:38,323 --> 00:17:41,126 Ez zenuen egingo egin behar ez zenuen zerbait, ezta? 244 00:17:41,193 --> 00:17:42,928 Geratu egingo al gara? 245 00:17:43,562 --> 00:17:44,730 Bai, geratu egingo gara. 246 00:17:44,830 --> 00:17:47,399 Oso gauzatxo polita zara. 247 00:17:47,433 --> 00:17:48,767 Gustatzen zaizu? 248 00:17:48,834 --> 00:17:50,636 Asko gustatzen zait. 249 00:17:51,103 --> 00:17:52,371 Ea ba. 250 00:17:54,106 --> 00:17:56,575 Asko, bai horixe. 251 00:17:57,943 --> 00:17:59,812 Gero arte. 252 00:18:08,587 --> 00:18:09,822 Ted jauna. 253 00:18:09,855 --> 00:18:11,457 Egun on, Jones andereñoa. 254 00:18:11,490 --> 00:18:15,094 -Amaoz hitz egin nahi dut zurekin. -Zer dugu? 255 00:18:15,127 --> 00:18:17,763 Badakizu misioan bildutako txanponak lapurtu dituela. 256 00:18:17,830 --> 00:18:18,931 Ez esan? 257 00:18:19,031 --> 00:18:22,501 Hori barka dezaket, baina geroztik gertatutakoa, ez. 258 00:18:22,534 --> 00:18:25,104 Askoz okerragoa da eta. 259 00:18:25,137 --> 00:18:28,140 Berriz diotsut misiora berehala ekarri behar duzula. 260 00:18:28,173 --> 00:18:30,776 Itzul daiteke, nahi badu. 261 00:18:30,809 --> 00:18:33,378 Baina nahi ez badu, ez dut behartuko. 262 00:18:33,412 --> 00:18:35,881 Jainkoak zigortu egingo zaitu zure jokabideagatik. 263 00:18:35,948 --> 00:18:38,250 Arriskatu egingo naiz. 264 00:18:38,350 --> 00:18:39,818 Kontuz ibili, gero. 265 00:18:39,852 --> 00:18:42,955 Anaiak eta nik itzal handia dugu goi mailetan. 266 00:18:42,988 --> 00:18:47,659 Barruko neska gazteen atzetik makur ibiltzeari uzten ez badiozu… 267 00:18:47,860 --> 00:18:50,395 …Australiara deportaraziko zaitugu. 268 00:18:50,562 --> 00:18:54,566 Niri dagokidanez, zoaz eta… jar zaitez buruz behera. 269 00:18:55,567 --> 00:18:56,368 Agur. 270 00:18:56,869 --> 00:18:58,704 Egun on, adiskidea. 271 00:18:58,937 --> 00:19:00,672 Egun on, Ted jauna. 272 00:19:20,292 --> 00:19:22,694 Trago bat behar dut. 273 00:19:22,794 --> 00:19:26,331 Musika maitasunaren janaria bada, jo ezazue. 274 00:19:26,398 --> 00:19:28,700 Emadazue hortik sobera… 275 00:19:28,734 --> 00:19:32,738 Asez gero, okitu egingo da irrika, eta hil. 276 00:19:33,906 --> 00:19:35,574 Doinu hori berriz. 277 00:19:35,674 --> 00:19:39,711 Nire belarrietara zait etorri, doinu goxo bat nola… 278 00:19:39,745 --> 00:19:43,849 …bioleta sorta baten gainean arnaska. 279 00:19:44,650 --> 00:19:46,785 Aski da! Gehiago ez! 280 00:19:46,852 --> 00:19:51,190 Ez dago orain lehengoa bezalako jakirik. 281 00:19:51,623 --> 00:19:53,492 -Edaria! -Nahikoa edan duzu. 282 00:19:53,625 --> 00:19:54,993 Edaria esan dut! 283 00:21:29,021 --> 00:21:31,657 Ea ba. Gaur goizean epaiketa, ezta? 284 00:21:31,990 --> 00:21:33,759 -Hau al da akusatua? -Bai, jauna. 285 00:21:38,030 --> 00:21:40,932 Epaiketa bost minutu barru. 286 00:21:41,199 --> 00:21:45,637 Mesedez, jaun agurgarria, Ted jaunarengandik hasi nahi duzu? 287 00:21:45,671 --> 00:21:46,471 Zer ba? 288 00:21:46,605 --> 00:21:51,143 Europarra denez, bakarka ikusi nahiko zenukeela pentsatu dut. 289 00:21:51,376 --> 00:21:52,911 Ez horixe. 290 00:21:52,944 --> 00:21:56,448 Legeak ez du bereizkuntzarik egiten zurien eta beltzen artean. 291 00:21:56,581 --> 00:21:57,983 Izan ere… 292 00:21:58,150 --> 00:22:01,353 Uharte hauetan kondenatu al da inoiz europarrik lan behartuetara? 293 00:22:01,386 --> 00:22:05,624 Ez, jaun agurgarria, deportatu egiten dituzte beti. 294 00:22:05,657 --> 00:22:09,261 Gure espetxeetako baldintzak ez dira europarrentzat egokiak. 295 00:22:10,896 --> 00:22:13,231 Gero ikusiko dugu hori. 296 00:22:32,250 --> 00:22:36,421 Wang jaunak dio kalteak kontaezinak direla… 297 00:22:36,455 --> 00:22:38,957 …baina 400 dolar kontatu omen ditu dagoeneko. 298 00:22:39,091 --> 00:22:41,827 Eta badago gehiago. Askoz gehiago. 299 00:22:43,662 --> 00:22:45,597 Jaits zaitezke. 300 00:22:49,434 --> 00:22:51,436 Oraingoan zer esango duzu zure alde? 301 00:22:51,536 --> 00:22:55,207 Mozkortuta nengoen. Ezin dut ezer gogoratu. 302 00:22:55,273 --> 00:22:59,111 Ia akabatu nuela eta sarjentuari begia belztu niola esaten badute… 303 00:22:59,144 --> 00:23:00,879 …hala egingo nuen, eta damu dut. 304 00:23:01,446 --> 00:23:04,182 Kalteak ordainduko ditut, denbora ematen badidate. 305 00:23:04,216 --> 00:23:08,387 Aitzitik, kaltea ordainduko duzu eta nik ezarriko dizut denbora. 306 00:23:10,155 --> 00:23:13,592 Zalaparta eta traba ekarri dituzu uharte hauetara etorri zinenez gero. 307 00:23:13,625 --> 00:23:17,529 Kalean jaso zaituzte, behin eta berriz, mozkor-mozkor eginda. 308 00:23:17,662 --> 00:23:20,132 Sesioan ibili zara etengabe. 309 00:23:20,332 --> 00:23:23,268 Azken aldian esan nizunez, berriz atxilotzen bazintuzten… 310 00:23:23,402 --> 00:23:25,370 …oso zorrotz tratatuko zintudan. 311 00:23:26,571 --> 00:23:28,173 Horixe egingo dut orain. 312 00:23:28,240 --> 00:23:31,877 Hiru hilabetez lan behartuetara sententziatzen zaitut. 313 00:23:34,146 --> 00:23:35,447 Ezin duzu hori egin! 314 00:23:35,547 --> 00:23:36,548 Egin dut. 315 00:23:36,648 --> 00:23:38,316 Hiru hilabeteko lan behartua. 316 00:23:38,417 --> 00:23:40,685 Hil egingo zaitut irteten naizenean. 317 00:23:41,153 --> 00:23:42,287 Eramazue. 318 00:23:47,626 --> 00:23:49,327 Amaitu da epaiketa. 319 00:24:00,005 --> 00:24:03,575 -Arratsalde on. Dena ondo? -Bai, jaun agurgarria. 320 00:24:03,642 --> 00:24:05,477 Ondo. 321 00:24:05,811 --> 00:24:07,112 Lubakiari begiratu bat botako diot. 322 00:24:07,212 --> 00:24:09,948 Barkatu, jauna. Ted jauna han dago. 323 00:24:09,948 --> 00:24:10,949 Eta zer? 324 00:24:10,982 --> 00:24:13,752 Hilko zintuela esan zuen Ted jaunak. 325 00:24:13,785 --> 00:24:15,387 Benetan? Goazen. 326 00:24:50,188 --> 00:24:54,392 Presozainak Ted jauna ekarri du. Bera ikusi nahi omen duzu. 327 00:24:54,493 --> 00:24:58,630 Hala da. Sarrarazi presoa, eta zaindaria kanpoan gera dadila. 328 00:25:06,338 --> 00:25:07,506 Egun on, Ted. 329 00:25:07,572 --> 00:25:08,673 Zer moduz zaude? 330 00:25:08,740 --> 00:25:09,975 Hainbestean. 331 00:25:10,008 --> 00:25:12,310 -Ondo tratatzen zaituzte? -Bai, baina ez maiz. 332 00:25:14,479 --> 00:25:15,580 Maputiti ezagutzen duzu? 333 00:25:15,747 --> 00:25:19,084 Bai, behin egon nintzen, baina hil artean bizitzea da hura. 334 00:25:19,150 --> 00:25:21,253 Lehorreraleku berri bat eraikitzen ari dira han. 335 00:25:21,253 --> 00:25:23,989 10 gizon eta presozain batzuk bidaliko ditut. Joan nahi duzu? 336 00:25:24,089 --> 00:25:25,257 Ba al dut aukerarik? 337 00:25:25,590 --> 00:25:26,625 Aukera handirik, ez. 338 00:25:26,658 --> 00:25:27,859 Zergatik galdetzen didazu, ba? 339 00:25:28,026 --> 00:25:30,929 Interesatuko zaizulako, beharbada. Han ez dago espetxerik. 340 00:25:30,996 --> 00:25:33,265 Hara joango direnek bertakoen etxeetan hartuko dute ostatu. 341 00:25:33,298 --> 00:25:36,134 Lan orduetatik kanpo, gizon libre gisa biziko zarete. 342 00:25:36,167 --> 00:25:38,069 -Zein da trikimailua? -Ez dago. 343 00:25:38,103 --> 00:25:40,071 Zure izena jarri dut joateko zerrendan. 344 00:25:40,105 --> 00:25:44,643 Ondo portatzen bazara, laburtu egingo zaizu sententzia. 345 00:25:45,377 --> 00:25:48,980 Tori 10 dolar han zauden artean tabakoa erosteko. 346 00:25:49,014 --> 00:25:50,115 Ezin dira 20 izan? 347 00:25:50,148 --> 00:25:52,150 Ez, nahikoa duzu istilutan ez sartzeko. 348 00:25:52,183 --> 00:25:57,222 -Dirua hilero iristen zait, ezta? -Bai, eta gordetzen ari natzaizu. 349 00:25:57,255 --> 00:25:58,757 Itzultzen zarenean, kopuru polit bat edukiko duzu. 350 00:25:58,823 --> 00:26:00,792 Joan nahi duzun edozein lekura joateko modukoa. 351 00:26:01,026 --> 00:26:03,595 Oso eroso nago hemen. 352 00:26:05,664 --> 00:26:09,100 Itzultzean, garbitu zaitez, eta zatoz nire bungalowera. 353 00:26:09,200 --> 00:26:10,468 Botila bat garagardo erdi bana edango dugu. 354 00:26:10,602 --> 00:26:13,572 -Ordurako, estimatu egingo dizut. -Suerte ona izan, eta txintxo ibili. 355 00:26:14,573 --> 00:26:17,776 10 dolarrekin zer egin dezaket bestela? 356 00:27:09,995 --> 00:27:11,529 Zer usain ona! 357 00:27:23,942 --> 00:27:24,676 Zer gertatzen da? 358 00:27:24,709 --> 00:27:28,313 Buruzagia gaixorik. Min handia hemen. 359 00:27:29,814 --> 00:27:33,418 Ni ere gaixorik. Nik hemen min handia. 360 00:27:33,952 --> 00:27:36,054 -Nik sendatu. -Ederki. 361 00:29:27,565 --> 00:29:30,301 Aita gaixorik. Sabelean min du. 362 00:29:30,568 --> 00:29:33,972 Nagusia ezin da joan, gaixorik dago bera ere. 363 00:29:34,038 --> 00:29:35,507 Malaria du. 364 00:29:35,540 --> 00:29:38,743 Etortzen ez bada, aita hil egingo da. 365 00:29:38,877 --> 00:29:42,447 Itxaron hemen. Berarekin hitz egingo dut. 366 00:29:54,526 --> 00:29:57,829 Owen, txalupa bat etorri da Maputitik. 367 00:29:57,862 --> 00:30:00,331 Buruzagia oso gaixorik dago. 368 00:30:00,365 --> 00:30:01,666 Zer gertatzen zaio? 369 00:30:01,699 --> 00:30:06,037 Semeak dioenagatik, apendizitisa dela uste dut. 370 00:30:06,204 --> 00:30:09,340 Berarengana joan behar dut. 371 00:30:09,374 --> 00:30:11,609 Ezin zara joan, oso gaixorik zaude. 372 00:30:11,810 --> 00:30:15,380 Neu joango naiz, eta Hassanek zainduko zaitu. 373 00:30:15,747 --> 00:30:19,384 Ez dakizu apendizitis bat kentzen, ordea. 374 00:30:19,417 --> 00:30:21,352 Zergatik ez? Maiz ikusi zaitut hori egiten. 375 00:30:21,486 --> 00:30:23,454 Baina ez duzu sekula zuk egin. 376 00:30:23,488 --> 00:30:25,423 Gauza guztiek dute lehen aldia. 377 00:30:25,490 --> 00:30:27,826 Eta beste ebakuntza asko egin ditut. 378 00:30:29,861 --> 00:30:33,031 Zurekin joango naiz. Joan beharra daukat. 379 00:30:43,641 --> 00:30:47,579 Ez kezkatu, Owen, moldatuko naiz. 380 00:31:39,030 --> 00:31:40,331 Zer jartzen du? 381 00:31:41,132 --> 00:31:42,433 Ez dakizu irakurtzen? 382 00:31:44,936 --> 00:31:49,173 “Ted Agurgarriaren sententzia amaitu da. Aska ezazue berehala”. 383 00:31:49,207 --> 00:31:50,875 -E? -Bai. 384 00:31:51,276 --> 00:31:55,313 Misioko andreari erakutsiko diot. Gera zaitez hemen. 385 00:32:02,654 --> 00:32:04,055 Oso ondo zaude. 386 00:32:04,088 --> 00:32:06,457 Astebete barru, altxatu ahal izango zara. 387 00:32:06,491 --> 00:32:07,392 Agur. 388 00:32:15,700 --> 00:32:18,369 Barkatu, mesedez. Irakurriko didazu? 389 00:32:21,572 --> 00:32:23,908 Buruzagiaren gutun bat da. 390 00:32:23,942 --> 00:32:28,546 Astebete barru Ted Agurgarria askatu behar omen duzu. 391 00:32:28,579 --> 00:32:30,581 -Astebete barru? -Bai. 392 00:32:30,615 --> 00:32:33,818 -Gaur ez? -Ez, datorren astean. 393 00:32:33,851 --> 00:32:34,953 Mila esker, andrea. 394 00:35:07,438 --> 00:35:08,372 Min eman dizu? 395 00:35:08,573 --> 00:35:09,841 Ez dio axolarik. 396 00:35:09,974 --> 00:35:12,777 Geldirik egon, eta berehala sendatuko zaitut. 397 00:35:16,647 --> 00:35:20,017 Honekin, laster hobetuko zara. 398 00:35:20,251 --> 00:35:24,188 Min pixka bat emango dizu; kementsua izan, eta fio nitaz. 399 00:35:24,288 --> 00:35:27,692 Gogoratu: zuri laguntzera etorri naiz. 400 00:35:28,192 --> 00:35:31,129 Ez da hainbesterako izan, ezta? 401 00:35:33,064 --> 00:35:36,501 Azken garbiketa, ziur egoteko. 402 00:35:41,339 --> 00:35:45,610 Hau ez zaizu gustatuko, traba egingo dizu eta. 403 00:35:48,279 --> 00:35:51,215 Jarrita edukitzen baduzu, aise sendatuko zara. 404 00:35:55,253 --> 00:35:57,321 Soldadu kristauak… 405 00:35:57,421 --> 00:36:00,558 …goazen aurrera gerrara… 406 00:36:01,058 --> 00:36:07,532 …Jesusen gurutzea aurrean eramanez. 407 00:36:08,866 --> 00:36:16,407 Kristo gure Errege etsaiaren aurka dugu gidari. 408 00:36:16,541 --> 00:36:20,044 Aurrera, gudura. 409 00:36:20,378 --> 00:36:23,481 Begira haren ikurrei… 410 00:36:23,581 --> 00:36:27,618 Aurrera, soldadu kristauok… 411 00:36:27,685 --> 00:36:31,455 …gerrara goaz… 412 00:36:31,522 --> 00:36:39,797 …Jesusen gurutzea aurrean eramanez. 413 00:36:40,898 --> 00:36:47,638 Jauna, eskerrak ematen dizkizugu gure anaia sendatzeagatik. 414 00:36:48,072 --> 00:36:52,310 Arren eskatzen dizugu luzaroan bizi dadila… 415 00:36:52,410 --> 00:36:55,646 …bere herria Zure bidean gidatzeko. 416 00:36:55,746 --> 00:36:56,714 Amen. 417 00:36:56,781 --> 00:36:58,216 Amen. 418 00:37:15,566 --> 00:37:16,934 Kaixo, Markara. 419 00:37:16,968 --> 00:37:18,502 Bileran egon behar zenuen. 420 00:37:18,569 --> 00:37:20,905 Berdin dio. Zer moduz zaude gaur? 421 00:37:21,672 --> 00:37:23,674 Hobeto zaude? 422 00:37:23,975 --> 00:37:25,610 Zer ondo. 423 00:37:26,978 --> 00:37:28,613 Agur. 424 00:38:04,615 --> 00:38:05,850 Hemen dago! 425 00:38:05,916 --> 00:38:07,718 Agur, polit hori. 426 00:38:07,952 --> 00:38:09,553 Oso goxoa izan zara. 427 00:38:09,587 --> 00:38:10,855 Agur. 428 00:38:29,273 --> 00:38:30,975 Gaiztoa zara, gero! 429 00:38:33,811 --> 00:38:35,346 Barkatu, Jones andereñoa. 430 00:38:35,613 --> 00:38:36,814 Gurekin edango al duzu? 431 00:38:36,847 --> 00:38:40,184 Eskifaiak ezin du itsasoan edan. 432 00:38:40,217 --> 00:38:43,854 Pattar pixka batek ez dio inoiz kalterik egin inori. 433 00:38:48,125 --> 00:38:50,861 Berriz edaten baduzu, buruzagiari esango diot. 434 00:39:32,737 --> 00:39:34,171 Zer gertatzen da? Zertan ari gara? 435 00:39:34,205 --> 00:39:36,006 Uharte horretara goaz. 436 00:39:36,073 --> 00:39:37,708 Ez naiz zurekin ari. 437 00:39:37,742 --> 00:39:40,277 Berdin dio, uharte horretara goaz. 438 00:39:40,644 --> 00:39:43,214 -Zergatik? -Ezin garelako Barrura iritsi. 439 00:39:43,414 --> 00:39:44,648 Iritsi egin behar dugu. 440 00:39:44,782 --> 00:39:47,318 Berriz diotsut. Barrura joateko agintzen dizut. 441 00:39:47,351 --> 00:39:51,021 Alferrik da berriketa. Helizea hautsi egin da. 442 00:39:51,155 --> 00:39:52,957 Uharte horretara iritsi ahal izango gara, nonbait. 443 00:39:52,990 --> 00:39:56,961 Gaua han pasatu, eta goizean konponduko du. 444 00:39:57,027 --> 00:40:00,331 Baina ezin dut gaua hiru gizonekin pasatu. 445 00:40:00,398 --> 00:40:03,100 Emakume asko aukeraz baliatuko lirateke. 446 00:40:03,134 --> 00:40:06,704 Ez bagara berehala Barrura joaten, espetxean sartuko zaituztet denok. 447 00:40:06,737 --> 00:40:10,541 Behingoz! Ez gara Barrura joango ezin dugulako. 448 00:40:10,574 --> 00:40:12,977 Uharte horretara joango gara. 449 00:40:13,077 --> 00:40:16,847 Eta gustatzen ez bazaizu, badakizu zer egin dezakezun. 450 00:40:16,947 --> 00:40:17,815 Zer? 451 00:40:17,915 --> 00:40:20,050 Joan eta igeri egin. 452 00:40:49,313 --> 00:40:51,315 Orain atera egin behar duzu. 453 00:40:51,348 --> 00:40:52,716 Hobeto egongo zara itsasertzean. 454 00:40:52,783 --> 00:40:54,652 Nahiago dut hemen geratu. 455 00:40:54,718 --> 00:40:56,053 Nahi duzuna egizu. 456 00:40:56,086 --> 00:40:58,489 Baliteke txalupa gauez iraultzea. 457 00:41:00,991 --> 00:41:02,226 Ondo da. 458 00:41:09,400 --> 00:41:11,435 Lagundu diezazuket? 459 00:41:11,469 --> 00:41:12,436 Ez, eskerrik asko. 460 00:41:12,536 --> 00:41:15,306 -Primeran moldatuko naiz bakarrik. -Ezin duzu. 461 00:41:16,841 --> 00:41:18,409 Jaits nazazu! 462 00:41:19,677 --> 00:41:21,946 Entzuten didazu? Jaits nazazu! 463 00:41:37,895 --> 00:41:39,697 Ekarriko al dizkidazu nire maletak? 464 00:41:39,730 --> 00:41:42,066 -Biak? -Bai, mesedez. 465 00:41:42,099 --> 00:41:43,634 Haien bila noa. 466 00:41:48,572 --> 00:41:50,274 Hemen duzu. 467 00:41:50,307 --> 00:41:53,344 Orain sua egin, eta jan eta pattarra edan ahal izango duzu. 468 00:41:53,377 --> 00:41:54,979 Ez dut ezer nahi. 469 00:41:55,045 --> 00:41:57,281 Goseak amorratzen egongo zara bihar goizean. 470 00:41:57,348 --> 00:41:59,216 Zuk bakean uztea, ez dut besterik nahi. 471 00:41:59,283 --> 00:42:00,518 Nahi duzun bezala. 472 00:43:44,121 --> 00:43:49,493 Jauna, zuk badakizu zure zerbitzaria arrisku handian dagoela… 473 00:43:49,526 --> 00:43:52,196 …gaizkiaren indarrez inguratua… 474 00:43:52,296 --> 00:43:54,064 …eta arrisku hilgarrian… 475 00:43:54,131 --> 00:43:57,301 …heriotza bera baino okerragoa den halabeharrarren arriskuan. 476 00:43:57,368 --> 00:44:00,871 Beraz, Jauna, babes ezazu gaur gauean… 477 00:44:00,971 --> 00:44:05,943 …eta babes ezazu fedegabeen erasoetatik. 478 00:44:06,076 --> 00:44:07,177 Amen. 479 00:44:31,101 --> 00:44:33,570 Ez hurbildu! Ez ni ukitu! 480 00:44:33,637 --> 00:44:34,905 Garrasi egingo dut! 481 00:44:34,938 --> 00:44:37,107 Ez, ez, ez! 482 00:45:00,964 --> 00:45:02,599 Zu esnatzera nentorren. 483 00:45:02,700 --> 00:45:05,169 Helizea konponduta dago, eta itsasoratzeko prest gaude. 484 00:45:05,235 --> 00:45:06,637 Berehala prestatuko naiz. 485 00:45:06,670 --> 00:45:08,505 Platano bat daukat. 486 00:45:08,572 --> 00:45:09,940 Mila esker. 487 00:45:09,973 --> 00:45:11,742 Ondo lo egin duzu? 488 00:45:12,042 --> 00:45:14,078 Ez nago ziur. 489 00:45:14,378 --> 00:45:16,013 Eskerrik asko mantagatik. 490 00:45:16,046 --> 00:45:18,115 Sekula ez da mantarik gabe lo egin behar agerian. 491 00:45:18,148 --> 00:45:20,017 Hotzeria hartzeko modurik errazena da. 492 00:45:20,050 --> 00:45:24,254 -Maletak eramango al dizkizut? -Eskerrik asko. 493 00:46:05,295 --> 00:46:06,497 Ted! 494 00:46:19,276 --> 00:46:22,179 -Gray jauna hor al dago? -Bai, jauna. 495 00:46:25,482 --> 00:46:27,584 Kaixo, Gray. 496 00:46:28,152 --> 00:46:29,453 Kaixo, Ted. 497 00:46:29,486 --> 00:46:30,454 Pozten naiz zu ikusteaz. 498 00:46:30,487 --> 00:46:32,022 Ez duzu nire gonbita ahaztu. 499 00:46:32,055 --> 00:46:34,558 Ahaztu? Hilabeteak daramatzat horretan pentsatzen. 500 00:46:34,591 --> 00:46:35,592 Eseri. 501 00:46:35,893 --> 00:46:38,662 -Botila bat garagardo? -Zer uste duzu? 502 00:46:40,330 --> 00:46:41,799 Arrangurarik gabe? 503 00:46:41,832 --> 00:46:44,835 Ene, ez! Ez dut hain gaizki pasatu. 504 00:46:45,202 --> 00:46:47,671 Neska polit mordoa dago uharte horretan. 505 00:46:47,704 --> 00:46:49,940 Haiek ikustera joan behar duzu noizbait. 506 00:46:51,074 --> 00:46:52,743 Alproja galanta zara. 507 00:46:52,943 --> 00:46:55,112 Behin bakarrik bizi gara. 508 00:46:55,145 --> 00:46:56,079 Jainkoak bedeinka zaitzala. 509 00:46:56,113 --> 00:46:57,748 Baita zu ere. 510 00:47:00,117 --> 00:47:03,253 -Ona dago garagardoa? -Nektarra da. 511 00:47:03,287 --> 00:47:05,455 Hemen daukat zure dirua, Ted. 512 00:47:05,489 --> 00:47:06,957 Ia 100 libra. 513 00:47:07,124 --> 00:47:10,627 Kalteak ordaindu dizkiot Wangi. Xehetasunak barruan daude. 514 00:47:10,661 --> 00:47:12,229 Eskerrik asko. 515 00:47:12,262 --> 00:47:14,698 Diru asko da. Zer egingo duzu horrekin? 516 00:47:14,731 --> 00:47:16,166 Gastatu. 517 00:47:16,200 --> 00:47:18,135 Horretarako da dirua, noski. 518 00:47:18,168 --> 00:47:20,938 Misiolaria iritsi da. 519 00:47:21,338 --> 00:47:24,107 Orain joango naiz. 520 00:47:29,146 --> 00:47:30,113 Arratsalde on, Gray jauna. 521 00:47:30,214 --> 00:47:33,350 Barkatu gonbidatu gabe etorri izana, baina Ted hemen omen dago. 522 00:47:33,450 --> 00:47:34,585 Bai, hemen dago. 523 00:47:34,651 --> 00:47:36,620 Ikus dezaket une batez? 524 00:47:37,020 --> 00:47:39,389 Bostekoa eman nahi diot. 525 00:47:40,958 --> 00:47:43,026 -Hobe sartzea. -Eskerrik asko. 526 00:47:47,064 --> 00:47:51,435 Eskerrak eman nahi dizkizut, gauza handi eta noble bat egin duzu. 527 00:47:51,468 --> 00:47:55,138 Lehen oker epaitu zintudan. Barkaidazu, arren. 528 00:47:55,172 --> 00:47:56,773 Zer arraiotaz ari zara? 529 00:47:56,874 --> 00:47:59,676 Zure mendean eduki duzu nire arreba, eta ez diozu ezer egin. 530 00:47:59,743 --> 00:48:03,513 Babesik gabe, mendean eduki duzu, eta errukitu egin zakizkio. 531 00:48:03,547 --> 00:48:05,849 Eskerrak ematen dizkizut bihotz-bihotzez. 532 00:48:05,916 --> 00:48:08,018 Ez arrebak ez nik ez dugu sekula hori ahaztuko. 533 00:48:08,085 --> 00:48:12,422 Jainkoak bedeinka zaitzala eta beti gida zaitzala. 534 00:48:17,461 --> 00:48:19,630 Zer arraiotaz ari da? 535 00:48:19,663 --> 00:48:21,932 Eskerrak eman dizkizu arrebaren bertutea gordetzeagatik. 536 00:48:22,032 --> 00:48:24,868 Uhartean zeure esku eduki duzu, eta ez zara hartaz aprobetxatu. 537 00:48:24,935 --> 00:48:27,471 -Ez zara serio ariko. -Ni, bai, eta bera ere bai. 538 00:48:27,504 --> 00:48:30,274 Benetan uste du…? O, ez! 539 00:48:30,307 --> 00:48:31,375 Bai. 540 00:48:31,575 --> 00:48:33,377 Nortzat hartu nau? 541 00:48:33,410 --> 00:48:35,612 Neskekin bero-bero aritzeko fama duzu. 542 00:48:35,612 --> 00:48:37,047 Neskekin, bai! 543 00:48:37,114 --> 00:48:39,249 Baina andre horrekin, ezta txoratuta ere. 544 00:48:39,416 --> 00:48:42,219 Egia esan, ez zait inoiz bururatu. 545 00:48:42,252 --> 00:48:44,688 Ez iezaiozu berari esan, ondorio ona zapuztuko duzu eta. 546 00:48:44,755 --> 00:48:48,558 Ni santujale salmo-kantari errezomendi horrekin? 547 00:48:48,592 --> 00:48:49,893 Gehiegi da! 548 00:48:50,027 --> 00:48:50,627 Nora zoaz? 549 00:48:50,661 --> 00:48:52,229 -Mozkortzera. -Zergatik? 550 00:48:52,229 --> 00:48:55,799 Bizitza osoan ez nautelako horrela iraindu, horregatik! 551 00:49:09,246 --> 00:49:10,714 Egun on, Gray jauna, 552 00:49:10,747 --> 00:49:13,717 Jones andereñoa, zer nahi duzu? 553 00:49:14,084 --> 00:49:16,153 Mesede bat eskatzera natorkizu. 554 00:49:17,287 --> 00:49:22,025 Anaia irrikaz dago Ted Agurgarria gurekin afaltzera gonbidatzeko. 555 00:49:22,225 --> 00:49:25,996 Ohar bat idatzi diot etzi afaltzera gonbidatuz… 556 00:49:26,129 --> 00:49:29,366 …baina lotsati samarra dela uste dut, eta… 557 00:49:29,466 --> 00:49:31,068 …eta horra… 558 00:49:31,101 --> 00:49:34,237 …pentsatu dugu ea axolako litzaizukeen berarekin etortzea. 559 00:49:34,271 --> 00:49:37,207 Oso atsegina zara. Atsegin handiz joango naiz. 560 00:49:37,274 --> 00:49:41,111 Anaiak uste du ahalegin guztiak egin behar ditugula gizajoaren alde. 561 00:49:41,144 --> 00:49:46,249 Tamalgarria da horrelako gizon bat jota egotea. 562 00:49:46,316 --> 00:49:47,751 Zenbat urte ditu? 563 00:49:47,784 --> 00:49:51,054 Bere pasaportearen arabera, 39 urte ditu. 564 00:49:51,088 --> 00:49:53,690 -Zein da haren benetako izena? -Wilson. 565 00:49:54,691 --> 00:49:57,361 Edward Wilson. 566 00:49:58,028 --> 00:50:01,198 Gizon ona da, berez. 567 00:50:01,531 --> 00:50:07,771 Harrituta nauka bizimodu horren ondoren hain indartsua izateak. 568 00:50:07,938 --> 00:50:11,208 Bai. Indartsua da, ezta? 569 00:50:12,142 --> 00:50:14,511 Ahal duzuna egingo duzu, ezta? 570 00:50:14,544 --> 00:50:15,812 Bai. 571 00:50:16,146 --> 00:50:17,848 Eskerrik asko. 572 00:50:17,981 --> 00:50:22,319 Asko estimatuko du… nire anaiak. 573 00:50:22,619 --> 00:50:23,820 Agur. 574 00:50:24,121 --> 00:50:24,955 Agur. 575 00:50:36,066 --> 00:50:37,267 Ted jauna! 576 00:50:40,937 --> 00:50:43,040 Buda polit bat erosi nahi? 577 00:50:43,073 --> 00:50:45,108 Ez, begira besterik ez naiz ari. 578 00:50:45,308 --> 00:50:47,210 Eguzkitakoa? Merke-merkea. 579 00:50:47,277 --> 00:50:48,311 Badaukat. 580 00:50:48,412 --> 00:50:49,346 Polit-polita. 581 00:50:49,379 --> 00:50:51,214 -Jaun agurgarria. -Ted jauna! 582 00:50:51,548 --> 00:50:53,717 Merke-merkea, polit-polita. 583 00:50:54,251 --> 00:50:56,153 Gauza polit asko ditut. 584 00:51:02,392 --> 00:51:05,462 Andre agurgarria, polit-polita, polit-polita. 585 00:51:06,296 --> 00:51:08,465 -Ez dut ezer nahi. -Merke-merkea! 586 00:51:08,665 --> 00:51:11,101 Eguzkitako polita, merke-merkea! 587 00:51:23,380 --> 00:51:24,347 Suertea izan duzu? 588 00:51:26,516 --> 00:51:28,251 Ez, alferregiak dira amuari heltzeko. 589 00:51:28,685 --> 00:51:30,253 Jones andereñoa ikusi dut gaur. 590 00:51:30,587 --> 00:51:34,057 Bai, gutun bat bidali dit, jakingo duzunez. 591 00:51:34,091 --> 00:51:35,459 Gonbidapen bat da? 592 00:51:35,492 --> 00:51:37,427 Gutxi gorabehera. Entzun nahi duzu? 593 00:51:38,462 --> 00:51:41,798 “Wilson jaun maitea, anaiari eta niri atsegin emango zeniguke… 594 00:51:41,832 --> 00:51:44,734 …hurrengo ostegunean gurekin afaltzera etorriko bazina”. 595 00:51:44,835 --> 00:51:47,838 “Buruzagiak adeitasunez hitzeman digu etorriko dela”. 596 00:51:47,871 --> 00:51:50,073 “Ez nintzen oso atsegina izan elkar ikusi genuen azken aldian… 597 00:51:50,073 --> 00:51:52,509 …baina ez zintudan oso ondo ezagutzen”. 598 00:51:52,542 --> 00:51:55,145 “Barkatuko didazulakoan eta zure laguna izaten utziko didazulakoan… 599 00:51:55,245 --> 00:51:56,913 …bihotz-bihotzez, Martha Jones”. 600 00:51:58,982 --> 00:51:59,950 Zer asmo duzu? 601 00:52:00,150 --> 00:52:02,052 Ez naiz joango. 602 00:52:02,119 --> 00:52:04,421 -Gutunari erantzun behar diozu. -Ez diot erantzungo. 603 00:52:04,454 --> 00:52:05,655 Aizu, Ted. 604 00:52:05,689 --> 00:52:08,258 Egidazu niri mesedea. Ni joango naiz, zu zergatik ez? 605 00:52:08,358 --> 00:52:10,327 Zer arraiotarako nahi dute ni joatea? 606 00:52:10,894 --> 00:52:13,196 Zure lagunartearen atseginez. 607 00:52:13,563 --> 00:52:15,265 Zurrutarik egongo da? 608 00:52:15,632 --> 00:52:16,199 Ez. 609 00:52:16,466 --> 00:52:19,903 Baina nire etxera etorri, eta trago bat edango dugu joan baino lehen. 610 00:52:19,936 --> 00:52:20,470 Ados? 611 00:52:21,605 --> 00:52:23,173 Ondo da. 612 00:52:23,240 --> 00:52:26,042 Nire etxean, ostegunean, 7etan. 613 00:52:35,952 --> 00:52:39,489 Ted Agurgarriaren zain nago. Sar dadila etortzen denean. 614 00:52:39,623 --> 00:52:40,624 Oso ondo, nagusi. 615 00:52:40,657 --> 00:52:43,593 -Ez dakizu ezer berataz? -Ez, nagusi. 616 00:52:45,629 --> 00:52:47,063 Badirudi bera dela. 617 00:52:59,609 --> 00:53:02,212 Barkatu, berandu nator. 618 00:53:02,279 --> 00:53:04,781 Trago bat hartu dut bidean. 619 00:53:06,683 --> 00:53:08,785 Edan dezagun trago bat! 620 00:53:08,818 --> 00:53:12,422 Elizako bilera batera joan beharra daukat. 621 00:53:14,724 --> 00:53:18,195 Deitu mutil pare bati, eta bota ezazue hemendik. 622 00:53:29,940 --> 00:53:31,474 Trago bat behar dut! 623 00:53:50,393 --> 00:53:53,196 Oraingoan, nire pazientziak gainezka egin du. 624 00:53:53,230 --> 00:53:54,731 Aukerak eman dizkizut, bata bestearen atzetik. 625 00:53:54,798 --> 00:53:56,933 Gizaki batek ahal duen guztia egin dut… 626 00:53:57,033 --> 00:53:59,669 …gizaki zintzo bat bezala bizitzeko zu konbentzitzeko. 627 00:53:59,936 --> 00:54:03,406 Espetxea eta bihozberatasuna probatu ditut. 628 00:54:03,440 --> 00:54:04,341 Eta orain nazkatuta nago. 629 00:54:04,641 --> 00:54:06,710 Ez zaitut gehiago jasango. 630 00:54:07,043 --> 00:54:10,647 Baporea iristean, zuzenean deportatuko zaitut Australiara. 631 00:54:10,947 --> 00:54:13,016 Bost egun barru. 632 00:54:13,583 --> 00:54:16,119 Bitartean, espetxean atxilotuta egongo zara. 633 00:54:17,487 --> 00:54:18,288 Eramazue. 634 00:56:10,033 --> 00:56:11,368 Mesedez, jaun agurgarria. 635 00:56:11,434 --> 00:56:13,770 Txalupa bat iritsi berria da Maputitik. 636 00:56:13,770 --> 00:56:15,972 Bost gizon oso gaixorik. Bi hil egin dira. 637 00:56:16,072 --> 00:56:18,341 Gizonek diotenez, askoz gaixo gehiago daude Maputitin… 638 00:56:18,441 --> 00:56:20,009 …eta beste uharte batzuetan. 639 00:56:20,076 --> 00:56:21,111 Zer gertatzen zaie? 640 00:56:21,277 --> 00:56:23,646 Atazaru. 641 00:56:24,414 --> 00:56:26,816 Zuek kolera esaten diozutena. 642 00:56:27,517 --> 00:56:28,551 Kolera? 643 00:56:53,410 --> 00:56:54,511 Kaixo, Gray jauna. 644 00:56:54,544 --> 00:56:56,813 Berri txarrak dakartzat. 645 00:56:56,846 --> 00:56:58,515 Nire bi marinelek kolera dute. 646 00:56:58,715 --> 00:57:01,351 Hemen sei kasu ditugu. Non kutsatu dira zureak? 647 00:57:01,418 --> 00:57:02,619 Ez nago oso ziur. 648 00:57:02,685 --> 00:57:04,788 Azkenaldi honetan egon garen edozein uhartetan. 649 00:57:05,488 --> 00:57:06,856 Zoaz bulegora. 650 00:57:06,923 --> 00:57:09,392 Botikariak berehala ekarriko digu bere txostena. 651 00:57:09,659 --> 00:57:13,663 Beraz, 11 uharte daude infektatuta. 652 00:57:13,897 --> 00:57:15,465 Gehiago, beharbada. 653 00:57:15,498 --> 00:57:19,169 Oraindik infektatuta ez daudenak arriskuan daude. 654 00:57:19,235 --> 00:57:22,705 Bakartu egin behar ditugu kontaktu ezagun guztiak… 655 00:57:22,739 --> 00:57:24,507 …berrogeialdi-guneak ipini… 656 00:57:24,541 --> 00:57:27,710 …eta neurri guztiak hartu gaixotasuna zabal ez dadin. 657 00:57:27,744 --> 00:57:33,349 Bereziki, inork ez dezala irakin eta kloratu gabeko urik edan. 658 00:57:33,383 --> 00:57:35,452 -Garbi dago? -Bai. 659 00:57:35,785 --> 00:57:39,255 Hemengo agintea har dezala eskatuko diot Owen Jonesi. 660 00:57:39,289 --> 00:57:43,393 Zu, Tromp, eta polizia haren agindu zuzenetara ariko zarete. 661 00:57:43,460 --> 00:57:48,097 Kapitain, eramazu gobernuko botikaria hegoaldeko uharteetara. 662 00:57:48,298 --> 00:57:51,100 Libra daitezke, behar bezalako neurriak berehala hartuz gero. 663 00:57:51,267 --> 00:57:52,936 Eta iparraldeko uharteak? 664 00:57:53,903 --> 00:57:57,207 Jones andereñoa bidal dezakegu, berak nahi badu. 665 00:57:57,373 --> 00:58:00,777 Oso leku basatia da emakume batentzat. 666 00:58:00,877 --> 00:58:03,213 Batez ere, gertatzen ari denarekin. 667 00:58:03,279 --> 00:58:06,149 Natiboak izututa daude, eta izututa daudenean arriskutsuak dira. 668 00:58:06,316 --> 00:58:07,784 Baduzu ideia hoberik? 669 00:58:07,817 --> 00:58:09,619 -Ez, baina… -Has gaitezen, ba. 670 00:58:10,420 --> 00:58:12,021 Ni joatea nahi duzu? 671 00:58:12,188 --> 00:58:14,057 Horixe da nire arazoa. 672 00:58:14,858 --> 00:58:17,093 Hango tribua oso sineskeriazalea da. 673 00:58:17,126 --> 00:58:19,028 Beren onetik ateratzen dira, izututa badaude. 674 00:58:19,062 --> 00:58:20,864 Hil egingo zaituzte, zu ikusi orduko. 675 00:58:21,865 --> 00:58:22,799 Ez naiz beldur. 676 00:58:23,266 --> 00:58:28,438 Ez litzateke hobe ni joatea eta arreba hemen geratzea? 677 00:58:28,438 --> 00:58:29,873 Horretan pentsatu dut, Owen… 678 00:58:29,873 --> 00:58:32,775 …baina hemen behar dugu zure esperientzia, gauzen erdi-erdian. 679 00:58:32,909 --> 00:58:35,545 -Zerbait esan dezaket? -Jakina. 680 00:58:35,578 --> 00:58:37,847 Zergatik ez diogu uzten Wilson jaunari hara joaten? 681 00:58:37,914 --> 00:58:41,184 Beste inork baino hobeto ezagutzen ditu, eta badaki haien hizkuntza. 682 00:58:41,284 --> 00:58:44,053 Ez lirateke ausartuko niri min ematen, bera han egon artean. 683 00:58:44,087 --> 00:58:47,056 Ted Agurgarria? Delirium Tremensak jota dago. 684 00:58:47,590 --> 00:58:48,258 Badakit. 685 00:58:48,458 --> 00:58:49,859 Martha, benetan…? 686 00:58:50,059 --> 00:58:54,130 Erantzukizuna bezalakorik ez dago gizon baten onena ateratzeko. 687 00:58:54,197 --> 00:58:55,999 Ted Wilsonengan ez dago onenik. 688 00:58:56,199 --> 00:58:57,667 Ni ez nengoke hain ziur. 689 00:58:57,734 --> 00:59:01,638 Honelako zerbaitek onura handia egin diezaioke. 690 00:59:01,704 --> 00:59:03,106 Berataz fio bagintezke! 691 00:59:04,541 --> 00:59:06,309 Ni Jainkoaz fio naiz. 692 00:59:10,914 --> 00:59:12,448 Galdetu egingo diogu. 693 00:59:32,602 --> 00:59:33,536 Entzun, Ted. 694 00:59:33,937 --> 00:59:36,172 Koleraren kontuaz zurekin hitz egitera etorri gara. 695 00:59:36,239 --> 00:59:38,708 -Badakizu zer gertatzen ari den? -Bai. 696 00:59:38,975 --> 00:59:41,911 Neurriak hartzera behartu behar ditugu natiboak… 697 00:59:41,978 --> 00:59:43,112 …eta zuk laguntzea nahi dugu. 698 00:59:43,279 --> 00:59:44,981 Zergatik lagunduko nizueke? 699 00:59:45,081 --> 00:59:48,151 Ez dago arrazoirik, gizatasuna izan ezik. 700 00:59:48,184 --> 00:59:50,820 Barkatu, gaur ez nago oso gizatiar. 701 00:59:51,821 --> 00:59:54,691 Ederki. Hori baldin bada esateko duzun guztia… 702 00:59:55,892 --> 00:59:58,995 Axola dizu berarekin bakarka hitz egiten badut? 703 00:59:59,162 --> 01:00:00,830 O, ez! 704 01:00:01,164 --> 01:00:03,232 Eramazu, ez dut berarekin hitz egin nahi! 705 01:00:03,766 --> 01:00:06,269 Gera zaitez, nahi baduzu. Goazen, Owen. 706 01:00:09,105 --> 01:00:13,343 Nire erruz etorri zaizkizu traba egitera. Barkatu. 707 01:00:13,376 --> 01:00:15,745 Zergatik ez zara joaten? 708 01:00:15,778 --> 01:00:19,315 Ni Labobora eta Sakontxira joatea nahi dute. 709 01:00:19,349 --> 01:00:22,585 Hango natiboak oso basatiak dira, eta bakarrik joateko beldur naiz. 710 01:00:22,619 --> 01:00:26,289 Horregatik proposatu diet zu nirekin etortzea ni babesteko. 711 01:00:26,422 --> 01:00:29,492 Niri zer axola zuri lepoa mozten badizute? 712 01:00:30,059 --> 01:00:32,428 Ez dago arrazoirik, berez. 713 01:00:34,731 --> 01:00:36,666 Negar egizu, berdin zait. 714 01:00:36,766 --> 01:00:38,935 Ez naiz negarrez ari. 715 01:00:38,968 --> 01:00:42,171 Eta ez kezkatu nitaz, joan egingo naiz, hala ere. 716 01:00:42,639 --> 01:00:48,044 Nahi duzuna, baina erokeria da emakume batentzat hara joatea. 717 01:00:48,111 --> 01:00:52,915 Hala izango da, baina nik lan bat egin beharra daukat, halabeharrez. 718 01:00:52,949 --> 01:00:54,250 Zeharo erotuta zaude. 719 01:00:54,350 --> 01:00:58,554 Damu dut zu nirekin etortzea iradoki izana. 720 01:00:58,588 --> 01:01:03,393 Orain ikusten dut bidegabea zela arrisku hori hartzeko zuri eskatzea. 721 01:01:03,393 --> 01:01:04,227 Agur. 722 01:01:06,029 --> 01:01:10,833 Ez espero nik koroarik bidaltzea zure hiletara, ez baitut bidaliko. 723 01:01:23,479 --> 01:01:26,749 -Bai? -Ted Agurgarriak ikusi nahi zaitu. 724 01:01:26,783 --> 01:01:29,419 Nik ez dut bera ikusi nahi. Joan dadila. 725 01:01:29,452 --> 01:01:34,490 Oso garrantzitsua omen da. Adeitasun handiz hitz egin dit. 726 01:01:34,557 --> 01:01:37,827 -Zenbat eman dizu? -Ezer ez, jauna. 727 01:01:38,061 --> 01:01:39,529 Zenbat? 728 01:01:40,563 --> 01:01:41,998 Dolar bat. 729 01:01:42,298 --> 01:01:43,833 Emadazu. 730 01:01:48,337 --> 01:01:49,572 Sar dadila. 731 01:01:55,978 --> 01:01:57,146 Zer dugu orain? 732 01:01:57,246 --> 01:01:59,048 Noiz itsasoratuko da Australiarako ontzia? 733 01:01:59,215 --> 01:02:02,452 Ez, kolera uhartetik desagertu, eta ontzia desinfektatu arte. 734 01:02:02,518 --> 01:02:05,188 -Ordu arte gelditu beharra daukat? -Bai. 735 01:02:05,321 --> 01:02:08,257 Hortaz, uharteetara joan ninteke Owenen arrebarekin. 736 01:02:10,660 --> 01:02:13,529 Nahi duzuna egizu. Ez du zerikusirik nirekin. 737 01:02:13,663 --> 01:02:16,966 Ez du zentzurik beste zereginik gabe ni hemen egoteak, ezta? 738 01:02:17,266 --> 01:02:20,369 Zure borondatearen kontra behartu zintudala esaten ez duzun artean… 739 01:02:20,436 --> 01:02:22,772 -Joan naiteke? -Nahi baduzu… 740 01:02:23,039 --> 01:02:24,574 Ez dut nahi, jakina… 741 01:02:24,674 --> 01:02:27,176 …baina bi kalteren artean arinena da. 742 01:02:27,643 --> 01:02:31,647 Emango dizkidazu bi dolar, gastuetarako? 743 01:02:32,615 --> 01:02:33,616 Ez. 744 01:02:33,850 --> 01:02:36,319 Eskatzeak ez dakar kalterik. 745 01:02:49,832 --> 01:02:51,667 Ez dut uste ezer ahaztu zaigunik. 746 01:02:51,701 --> 01:02:53,069 Ziur ezetz. 747 01:02:53,102 --> 01:02:57,373 Hau ez da picnic bat izango. Ikusita daukat kolera. 748 01:02:57,406 --> 01:02:58,341 Nik ere bai. 749 01:02:58,374 --> 01:03:00,343 Ezin da gauza handirik egin. 750 01:03:00,376 --> 01:03:02,411 Gauza asko egin daitezke. 751 01:03:02,478 --> 01:03:03,846 Adibidez? 752 01:03:03,913 --> 01:03:07,550 Gaixoak zaindu eta ur-hornikuntza desinfektatu. 753 01:03:07,583 --> 01:03:11,120 Ura edaten duenak ondo merezia du gertatzen zaiona. 754 01:04:41,944 --> 01:04:43,546 Zer ari dira? 755 01:04:43,546 --> 01:04:47,516 Beren anaia gaixotuak oihanera eramaten, han utzi eta hiltzeko. 756 01:04:47,617 --> 01:04:50,419 Baina ez dituzte zertan horrela tratatu. 757 01:04:50,453 --> 01:04:52,955 Haientzat aseguru-poliza bat bezalakoa da. 758 01:04:53,322 --> 01:04:56,292 Elbarrituta badaude, ezin dira herrira itzuli. 759 01:04:56,792 --> 01:04:58,861 -Basatikeria da. -Bai. 760 01:04:59,128 --> 01:05:02,899 Baina berrogeialdien artean, hori da eraginkorrena. 761 01:05:27,957 --> 01:05:29,091 Zer esan du? 762 01:05:29,091 --> 01:05:31,861 Kolera gizon zuriaren gaixotasuna dela… 763 01:05:31,894 --> 01:05:34,297 …eta jainkoak zigortu egin dituela zuri entzuteagatik. 764 01:05:34,630 --> 01:05:37,333 Eta hobe dugula ospa egitea, ez badugu saihetsetan labana bat nahi. 765 01:05:37,833 --> 01:05:39,902 Esaiozu nagusia ikusi nahi dudala. 766 01:05:39,936 --> 01:05:40,970 Zertarako? 767 01:05:41,070 --> 01:05:44,206 Laguntzea nahi ez duen norbaiti laguntzea ez da ona. 768 01:05:44,273 --> 01:05:45,975 Goazen beste nonbait. 769 01:05:46,008 --> 01:05:48,544 Eta jende hau hiltzen utzi? Ez horixe. 770 01:06:04,293 --> 01:06:07,797 Atarazu gelditzeko sendagaiak ekarri dizkizugu. 771 01:06:07,897 --> 01:06:09,031 Ez dugu zure laguntza behar. 772 01:06:09,031 --> 01:06:12,134 Bai, ordea. Jendea hiltzen ari zaizue uharte guztietan… 773 01:06:12,201 --> 01:06:14,236 …eta hiltzen jarraituko dute laguntzen uzten ez badiguzu. 774 01:06:14,337 --> 01:06:15,705 Medikuntza txuria, medikuntza txarra! 775 01:06:17,873 --> 01:06:20,810 Medikuntza txarra al zen deabrua sabeletik atera zizuna? 776 01:06:21,911 --> 01:06:23,446 Ez, medikuntza ona. 777 01:06:23,779 --> 01:06:26,148 Hau ere medikuntza ona da. 778 01:06:36,993 --> 01:06:38,060 Gera zaitez. 779 01:07:31,947 --> 01:07:35,017 Ez duzu horrela sentitu behar. 780 01:07:35,351 --> 01:07:37,219 Ahal zenuen guztia egin duzu. 781 01:07:37,753 --> 01:07:42,792 Hain gaztea zen, hain mutiko ederra! 782 01:07:42,825 --> 01:07:44,593 Zergatik hil behar izan du? 783 01:07:44,627 --> 01:07:47,196 Gutako inork ezin dizu hori erantzun. 784 01:07:47,229 --> 01:07:50,032 Ezer onik egiten ari ez naizelako sentipena dut. 785 01:07:50,066 --> 01:07:52,501 Tontakeriak esaten ari zara. 786 01:07:52,868 --> 01:07:56,539 Etorri ez bazina, ez legoke natiborik bizirik hemendik Barrura. 787 01:07:56,672 --> 01:07:58,507 Erraza da hori esatea. 788 01:07:58,541 --> 01:07:59,708 Ez, ez; egia da. 789 01:07:59,942 --> 01:08:03,813 Irabazten ari gatzaizkio zera horri; ezin duzu amore eman. 790 01:08:04,213 --> 01:08:06,348 Nekatuta nago. 791 01:08:10,886 --> 01:08:13,656 Ez dakit zer egingo nukeen zu gabe. 792 01:08:14,256 --> 01:08:16,826 Horrela, hobe. 793 01:08:25,501 --> 01:08:27,970 Barkatu, ez nuen hori egin behar. 794 01:08:29,738 --> 01:08:33,709 Inork ez dit sekula musurik eman. 795 01:08:34,577 --> 01:08:38,948 Gizon batek musu ematea nolakoa litzatekeen pentsatzen nuen. 796 01:08:39,048 --> 01:08:41,784 Uste nuen ez zitzaidala batere gustatuko… 797 01:08:41,984 --> 01:08:46,822 …baina hau oso desberdina da nik espero izandakotik. 798 01:08:48,357 --> 01:08:52,128 Ez dizut berriz emango, hitzematen dizut. 799 01:09:00,436 --> 01:09:01,770 Etorri, mesedez. 800 01:09:02,271 --> 01:09:03,706 Nire aitak ikusi nahi zaitu. 801 01:09:16,619 --> 01:09:19,054 Gabon, ikusi egin nahi nauzu? 802 01:09:19,455 --> 01:09:22,825 Medikuntza txuria, medikuntza txarra. 803 01:09:22,958 --> 01:09:23,993 Nire jendea hiltzen ari da. 804 01:09:24,026 --> 01:09:27,263 Batzuk hil egin dira, bai, hala behar zuen eta. 805 01:09:27,396 --> 01:09:31,534 Baina nik esandakoa egiten baduzue, laster ez da atazarurik izango. 806 01:09:35,938 --> 01:09:38,307 -Alaba gaixo daukat. -Noiztik? 807 01:09:38,340 --> 01:09:39,975 Duela hiru egunez gero. 808 01:09:40,242 --> 01:09:42,711 Zergatik ez didazu lehenago esan? Non dago? 809 01:09:43,946 --> 01:09:46,982 Nik zuri medikuntza txuria hari ematen uztea nahi duzu? 810 01:09:47,016 --> 01:09:47,816 Jakina. 811 01:09:47,850 --> 01:09:48,951 Itxaron pixka bat. 812 01:09:48,984 --> 01:09:53,322 Hiru egun gaixorik badaramatza, beranduegi da. 813 01:09:53,389 --> 01:09:55,291 Ahalegin guztiak egin behar ditugu neskari laguntzeko. 814 01:09:57,026 --> 01:09:59,628 Alaba bizi bada, geratu egingo zarete. 815 01:09:59,929 --> 01:10:01,263 Hiltzen bada… 816 01:10:03,666 --> 01:10:05,234 Ekarridazu. 817 01:10:08,237 --> 01:10:10,673 Erotuta zaude honekin jarraitzen baduzu. 818 01:10:10,706 --> 01:10:12,308 Azkenekotan dago, hori ziur. 819 01:10:30,559 --> 01:10:32,995 Nire txabolara ekar ezazue. 820 01:11:16,839 --> 01:11:18,307 Lasai. 821 01:11:18,907 --> 01:11:20,509 Lasai. 822 01:12:21,270 --> 01:12:22,371 Ted. 823 01:12:22,438 --> 01:12:23,272 Bai? 824 01:12:24,373 --> 01:12:26,241 Hil egingo gaituzte, ezta? 825 01:12:26,942 --> 01:12:28,310 Baietz esango nuke. 826 01:13:20,129 --> 01:13:21,797 Otoitzean ari zara, ezta? 827 01:13:25,467 --> 01:13:26,135 Bai. 828 01:13:26,935 --> 01:13:29,772 Otoitz egin nigatik ere. 829 01:13:30,005 --> 01:13:31,607 Ari naiz. 830 01:15:11,273 --> 01:15:12,207 Markara? 831 01:16:02,357 --> 01:16:04,459 Tatitiko txostena da. 832 01:16:04,459 --> 01:16:07,396 Ez dago kasu berririk. Bat bera ere ez. 833 01:16:07,663 --> 01:16:10,632 Ederki. Besteekin jar ezazu. 834 01:16:10,666 --> 01:16:13,502 Izurritea bukatu dela esan nahi du horrek. 835 01:16:13,602 --> 01:16:16,238 Utzidazu zorionak ematen. 836 01:16:16,271 --> 01:16:17,773 Zorionak niri? 837 01:16:17,940 --> 01:16:19,808 1.200 hildakorengatik? 838 01:16:19,908 --> 01:16:22,678 6.000 ez direlako. 839 01:16:22,778 --> 01:16:26,615 Hau zure lehen izurritea da, baina ni beste batzuk ikusita nago. 840 01:16:26,815 --> 01:16:32,988 16 urte nituenean, ama, aita, nire 11 anaiak, nire 6 arrebak… 841 01:16:33,021 --> 01:16:35,057 …hiru egunetan hil ziren denak. 842 01:16:35,190 --> 01:16:38,293 Orduan, 2.000tik gora galdu genituen. 843 01:16:38,360 --> 01:16:40,095 Oraingoan, 1.200 bakarrik. 844 01:16:40,128 --> 01:16:42,631 Hurrengoan gutxiago izango dira, beharbada. 845 01:16:43,165 --> 01:16:44,967 Ez da hurrengorik egongo. 846 01:16:45,033 --> 01:16:47,803 Ez, nire esku baldin badago. 847 01:16:48,236 --> 01:16:51,139 Berori nekatuta dago, jauna? 848 01:16:52,341 --> 01:16:54,209 Bai, nekatuta nago. 849 01:16:55,444 --> 01:16:57,980 Badakizu zer egin nahi nukeen buruzagia ez banintz? 850 01:16:58,013 --> 01:17:00,148 Ez, jauna, esadazu. 851 01:17:00,616 --> 01:17:03,452 Kalera joan eta mozkortu. 852 01:17:09,191 --> 01:17:10,392 Egun on, Owen. 853 01:17:10,425 --> 01:17:12,394 Baita zuri ere. Zer nahi duzu? 854 01:17:12,494 --> 01:17:13,996 Ted ikustera nator. 855 01:17:14,029 --> 01:17:15,664 Hemen bizi dela uste dut. 856 01:17:15,797 --> 01:17:19,234 Bai. Zatoz hemendik. 857 01:17:24,840 --> 01:17:28,710 Gauza distiratsu eta eder guztiak… 858 01:17:28,777 --> 01:17:33,148 Izaki guztiak, handi-txikiak… 859 01:17:33,248 --> 01:17:36,852 Gauza jakintsu eta zoragarri guztiak… 860 01:17:36,952 --> 01:17:39,488 …Jainkoak eginak dira. 861 01:17:39,554 --> 01:17:42,157 Datorren astean ezkontzekoak dira. 862 01:17:42,457 --> 01:17:44,593 Ezkontzara etorriko zarela espero dugu. 863 01:17:44,660 --> 01:17:46,495 Ez nukeen sekula sinetsiko. 864 01:17:46,495 --> 01:17:51,667 Uhartean elkarrekin pasatu zuten gauaz geroztik, ez zuen aukerarik. 865 01:17:51,700 --> 01:17:54,236 …kolore biziak… 866 01:17:54,336 --> 01:17:57,339 Hark eginak dira haien hegaltxoak. 867 01:17:57,372 --> 01:17:58,807 Bi, hiru, lau. 868 01:17:58,907 --> 01:18:02,544 Gauza distiratsu eta eder guztiak… 869 01:18:02,611 --> 01:18:05,447 Izaki guztiak, handi-txikiak… 870 01:18:06,548 --> 01:18:10,519 Gauza jakintsu eta zoragarri guztiak… 871 01:18:10,619 --> 01:18:13,855 …Jainkoak eginak dira denak. 872 01:18:23,298 --> 01:18:25,267 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz