1 00:01:11,071 --> 00:01:15,108 GOZOGILEA 2 00:01:46,506 --> 00:01:50,977 KREDENZ KAFETEGIA GOZOTEGIA 3 00:02:09,229 --> 00:02:10,330 Egun on. 4 00:02:15,435 --> 00:02:16,669 Zer moduz? 5 00:02:16,703 --> 00:02:18,972 -Ondo, eta zu? -Ondo, mila esker. 6 00:02:19,506 --> 00:02:23,510 Berlinen nagoen bakoitzean, hona etortzen naiz lehendabizi… 7 00:02:23,543 --> 00:02:24,878 …zure pastelengatik. 8 00:02:25,778 --> 00:02:26,746 Eskerrik asko. 9 00:02:27,413 --> 00:02:28,248 Ez horregatik. 10 00:02:28,348 --> 00:02:31,484 Zer gomendatuko didazu gaur? 11 00:02:32,652 --> 00:02:36,389 Mahaspasa-pastela, ezkerrean… 12 00:02:37,624 --> 00:02:40,460 Mitxoleta-hazien pastela, baina hori ez zaizu gustatzen. 13 00:02:40,927 --> 00:02:42,228 Hala da. 14 00:02:42,862 --> 00:02:46,299 Hau tarta klasikoa da: Baso Beltzeko pastela. 15 00:02:46,432 --> 00:02:48,034 Erdikoa. 16 00:02:52,672 --> 00:02:56,176 -Ingelesez azaltzea nahi? -Ez. 17 00:02:56,209 --> 00:02:57,544 Zutaz fio naiz. 18 00:02:57,577 --> 00:02:59,512 Hau hartuko dut. 19 00:02:59,546 --> 00:03:03,750 Espreso doble bat, eta zure kanela-gaileten kutxa bat. 20 00:03:03,816 --> 00:03:07,287 -Kanela-gailetak. -Emazteari asko gustatzen zaizkio. 21 00:03:07,353 --> 00:03:10,089 -Eser zaitez. -Eskerrik asko. 22 00:03:31,110 --> 00:03:33,513 -Tori. -Eskerrik asko. 23 00:03:38,918 --> 00:03:41,688 -Emaztearentzat. -Eskerrik asko. 24 00:04:22,829 --> 00:04:23,930 Gustura geratu al zara? 25 00:04:23,963 --> 00:04:26,499 Bai, eskerrik asko. 26 00:04:26,532 --> 00:04:28,835 Galdera bat egin diezazuket? 27 00:04:29,269 --> 00:04:33,840 Israelgo nire semearen urtebetetzea izango da… 28 00:04:34,140 --> 00:04:38,177 …eta ez zait ezertxo ere bururatzen hari eramateko. 29 00:04:38,311 --> 00:04:41,814 Bururatzen al zaizu zuri opari aleman tipikorik? 30 00:04:46,185 --> 00:04:49,322 -Zenbat urte ditu semeak? -Sei. 31 00:04:49,622 --> 00:04:52,025 Zer zabiltza hemen, Berlinen? 32 00:04:52,292 --> 00:04:54,794 Israeldar-aleman enpresa batentzat ari naiz lanean. 33 00:04:54,827 --> 00:04:57,730 Hiri-plangintza, trenak… 34 00:05:00,033 --> 00:05:03,102 Ezagutzen dut jostailu-denda bat, espezializatua… 35 00:05:03,169 --> 00:05:08,608 …altzairuzko trenetan; eskuz egin eta margotzen dituzte. 36 00:05:09,942 --> 00:05:11,978 Tren txiki bat eramaiozu. 37 00:05:12,011 --> 00:05:13,513 Ideia ona da. 38 00:05:13,713 --> 00:05:15,715 Etorriko al zinateke nirekin? 39 00:05:15,715 --> 00:05:21,187 Atseginez edukiko nuke berlindar bat gidari. 40 00:05:21,954 --> 00:05:27,226 Ez naiz benetako berlindarra, baina… 41 00:05:27,727 --> 00:05:29,929 …jakina, eramango zaitut. 42 00:06:13,806 --> 00:06:18,978 HANDIK URTEBETERA 43 00:06:28,287 --> 00:06:30,690 Tai Tai! 44 00:06:30,857 --> 00:06:34,193 Bai, laztana, aita naiz. 45 00:06:34,394 --> 00:06:35,728 Zer moduz? 46 00:06:36,829 --> 00:06:37,864 Bai? 47 00:06:39,298 --> 00:06:41,033 Zer moduz gaur eskolan? 48 00:06:41,701 --> 00:06:44,437 Ondo? Txintxo portatzen zara amarekin? 49 00:06:45,471 --> 00:06:48,341 Ostegunean bueltatuko naiz. 50 00:06:48,775 --> 00:06:52,578 Bila joango natzaizu eskolara, eta pizza jatera joango gara. 51 00:06:54,113 --> 00:06:56,582 Bai, laztana, nik ere bai. 52 00:06:57,150 --> 00:07:00,052 Asko-asko maite zaitut. 53 00:07:00,586 --> 00:07:02,688 Utzidazu amarekin hitz egiten. 54 00:07:06,092 --> 00:07:09,061 Kaixo, zer moduz? 55 00:07:10,463 --> 00:07:13,232 Nekatu samar, besterik ez. 56 00:07:14,667 --> 00:07:15,868 Ondo da. 57 00:07:16,736 --> 00:07:17,703 Agur. 58 00:07:18,838 --> 00:07:20,706 Zergatik ez didazu deitu? 59 00:07:21,441 --> 00:07:22,875 Ez zegoen prestatuta. 60 00:07:24,477 --> 00:07:26,446 Zenbat denbora egongo zara? 61 00:07:26,712 --> 00:07:28,548 Bi egun. 62 00:07:30,516 --> 00:07:32,185 Noiz itzuliko zara? 63 00:07:32,552 --> 00:07:33,986 Abendu hasieran. 64 00:07:36,889 --> 00:07:39,559 Emaztearentzako gailetak ekarri dizkizut. 65 00:07:40,693 --> 00:07:42,261 Eskerrik asko. 66 00:07:42,295 --> 00:07:43,796 Ez horregatik. 67 00:07:45,531 --> 00:07:47,633 Noiz izan zen azken aldia? 68 00:07:50,069 --> 00:07:51,504 Ostegunean. 69 00:07:52,505 --> 00:07:54,073 Non? 70 00:07:55,341 --> 00:07:56,943 Etxean. 71 00:07:57,810 --> 00:07:59,178 Ohean. 72 00:08:01,814 --> 00:08:03,583 Zer egin zenuen? 73 00:08:06,652 --> 00:08:09,522 Andrea etzanarazi egin nuen… 74 00:08:10,556 --> 00:08:12,558 …gero musu eman nion. 75 00:08:15,862 --> 00:08:18,097 Non, zehazki? 76 00:08:19,732 --> 00:08:21,767 Lepoan. 77 00:08:22,301 --> 00:08:23,870 Ezpainetan. 78 00:08:25,037 --> 00:08:26,272 Begietan. 79 00:09:28,367 --> 00:09:30,503 Hilabete. 80 00:09:53,392 --> 00:10:00,066 Hau Oren-en erantzugailua da, mesedez utzi mezu bat. 81 00:10:00,633 --> 00:10:03,269 Oren, hegazkinean egongo zara. 82 00:10:03,269 --> 00:10:06,906 Gailetak eta giltzak ahaztu zaizkizu. 83 00:10:07,406 --> 00:10:09,976 Laster arte. 84 00:10:35,534 --> 00:10:42,675 Zenbaki hau ez dago orain eskura; uztazu mezu bat. 85 00:10:43,476 --> 00:10:47,780 Oren, pare bat aldiz deitu dizut… 86 00:10:47,813 --> 00:10:50,983 …ez dakit noiz itzuliko zaren. 87 00:10:51,150 --> 00:10:53,753 Deituidazu. 88 00:11:04,597 --> 00:11:10,302 Zenbaki hau ez dago orain eskura; uztazu mezu bat. 89 00:11:46,105 --> 00:11:47,373 -Kaixo. -Kaixo. 90 00:11:47,373 --> 00:11:49,975 Orenen bila nabil. Hemen al dago? 91 00:11:51,777 --> 00:11:54,046 Cafe Kredenzekoa naiz, hau ekarri diot. 92 00:11:54,580 --> 00:11:56,115 Oren ez dago hemen. 93 00:11:56,449 --> 00:11:57,783 Non dago? 94 00:11:59,018 --> 00:12:01,754 Ez du jadanik hemen lan egiten. 95 00:12:01,787 --> 00:12:03,856 Lana utzi al du? 96 00:12:04,290 --> 00:12:07,827 Eskari hau egin zidan, eta, inguru honetan nenbilenez,… 97 00:12:07,827 --> 00:12:10,162 …eman egin nahi nion. 98 00:12:11,464 --> 00:12:14,300 Non dagoen jakin nahi nuke. 99 00:12:14,500 --> 00:12:15,935 Mesedez. 100 00:12:17,169 --> 00:12:20,039 Ezin dut horretaz hitz egin. 101 00:12:21,607 --> 00:12:24,276 Istripu bat izan zuen Jerusalenen. 102 00:12:24,310 --> 00:12:29,582 Haren bulegoak duela sei aste esan zigun. 103 00:12:29,648 --> 00:12:31,517 Hori besterik ez dakigu. 104 00:12:33,185 --> 00:12:35,788 Oren hil egin da. 105 00:13:43,422 --> 00:13:45,858 Laztana. 106 00:13:50,029 --> 00:13:52,431 Hotza pasatu al zaizu? 107 00:14:03,843 --> 00:14:06,846 "Egoera pertsonala aldatzea. Ezkondua - Dibortziatua…" 108 00:14:06,879 --> 00:14:10,316 "Alarguna" 109 00:14:10,416 --> 00:14:11,517 Hori da dena. 110 00:14:11,717 --> 00:14:17,389 Eraman udaletxera hau, pasaportea eta nortasun agiria. 111 00:14:17,857 --> 00:14:19,058 Ederki. 112 00:14:19,558 --> 00:14:21,927 Hala egin beharra dago. 113 00:14:24,029 --> 00:14:26,866 Igandean itzuliko naiz kafetegira. 114 00:14:28,167 --> 00:14:29,668 Zer egingo duzu Itairekin? 115 00:14:29,668 --> 00:14:35,341 Moldatuko naiz. Danak lagunduko dit. 116 00:14:35,341 --> 00:14:37,176 Ondo ariko gara. 117 00:14:40,079 --> 00:14:42,448 Ez zaitez nekatu. 118 00:14:44,149 --> 00:14:45,217 Ederki. 119 00:14:54,793 --> 00:14:57,096 Sabbaterako etorriko zara? 120 00:15:00,733 --> 00:15:02,935 Datorren astean etorriko gara. 121 00:15:03,302 --> 00:15:05,504 Ederki? 122 00:15:06,672 --> 00:15:08,207 Bihar hitz egingo dugu. 123 00:15:08,274 --> 00:15:10,309 Eskerrik asko, Motti. 124 00:16:06,131 --> 00:16:09,168 Barkatu berandu etorri izana, autobusa joan egin da. 125 00:16:09,234 --> 00:16:11,737 Hurrengoaren zain egon behar izan dut. 126 00:16:12,137 --> 00:16:14,173 Berdin dio. 127 00:16:16,742 --> 00:16:18,544 Padaukazu Pastramirik? 128 00:16:19,345 --> 00:16:20,813 Zer moduz, Avram? 129 00:16:21,613 --> 00:16:24,416 Ondo, Jainkoari eskerrak. Zer moduz zu? 130 00:16:24,717 --> 00:16:26,752 Ondo. 131 00:16:31,223 --> 00:16:33,258 Salami? Txerrikia? 132 00:16:33,492 --> 00:16:35,527 Txerrikia? Tira! 133 00:16:37,229 --> 00:16:38,430 Tori. 134 00:16:38,530 --> 00:16:41,166 Kosher-agiririk gabe ireki ez dezazun. 135 00:16:41,266 --> 00:16:45,104 Eskerrik asko. Daukagun agiria iraungita dagoela ahaztu zait. 136 00:16:45,137 --> 00:16:47,306 Mottik esan dit. 137 00:16:50,309 --> 00:16:52,411 Aste ona eta hilabete ona pasa. 138 00:16:52,478 --> 00:16:56,181 Kafea eskainiko nizuke, baina oraindik garbitu gabe daukat makina. 139 00:16:56,215 --> 00:16:58,283 Hartu dut bat, mila esker. 140 00:16:58,984 --> 00:17:01,186 Suerte ona izan, indartsua izan. 141 00:17:01,220 --> 00:17:03,689 -Agur. -Agur. 142 00:17:10,429 --> 00:17:11,397 KOSHER-AGIRIA 143 00:17:11,397 --> 00:17:16,935 Paamon kafetegia. Honen bidez, kosher-agiriduna 144 00:19:17,689 --> 00:19:19,291 Kaixo. 145 00:19:34,339 --> 00:19:36,575 Egun on. 146 00:19:37,376 --> 00:19:38,377 Zer nahi duzu? 147 00:19:39,211 --> 00:19:41,013 Espreso doble bat. 148 00:19:41,113 --> 00:19:43,115 Ederki. Jateko zerbait? 149 00:19:43,182 --> 00:19:44,383 Zer daukazu? 150 00:19:44,850 --> 00:19:50,155 "Shukar": tomate-saltsa, eta arrautzak barruan. 151 00:19:50,989 --> 00:19:54,059 Edo zopa, laranja-zopa eta ogitartekoak. 152 00:19:54,159 --> 00:19:55,928 Zer-nolako ogitartekoak? 153 00:19:56,094 --> 00:20:00,065 "Fattish"-ogitartekoak; israeldar gazta zuri bat da. 154 00:20:00,065 --> 00:20:03,068 Eta baditu tortilla, belarrak, pepinoa… Oso ona da. 155 00:20:03,068 --> 00:20:06,471 Ondo ematen du belarrira. Ogitarteko bat jango dut. 156 00:20:31,930 --> 00:20:33,298 Nongoa zara? 157 00:20:34,132 --> 00:20:35,467 Alemana. 158 00:20:36,335 --> 00:20:39,605 -Alemaniakoa, nongoa? -Berlingoa. 159 00:20:41,773 --> 00:20:44,676 -Ongi etorri Jerusalenera. -Eskerrik asko. 160 00:21:29,655 --> 00:21:31,657 -Dena ondo? -Bai, primeran. 161 00:21:31,890 --> 00:21:35,327 -Zenbat da? -25. 162 00:21:37,929 --> 00:21:39,998 -Bueltak zuretzat. -Eskerrik asko. 163 00:21:41,199 --> 00:21:44,169 Langilerik behar al duzu? 164 00:21:44,169 --> 00:21:46,271 Ez. Orain, ez. 165 00:21:46,271 --> 00:21:47,105 Eskerrik asko. 166 00:22:02,754 --> 00:22:05,190 Gazteen igerileku hebrearra 167 00:23:58,970 --> 00:24:00,906 Banoa. 168 00:24:00,972 --> 00:24:04,609 Zopa labean dago, hamar minutu barru atera ezazu. 169 00:24:05,377 --> 00:24:07,212 Ordu batean jasoko al duzu Itai? 170 00:24:07,779 --> 00:24:10,449 Ez, eskola dut 12etan. Asteazkenean esan nizun. 171 00:24:10,515 --> 00:24:13,351 -Ahaztu egin zait. -Barkatu. 172 00:24:13,985 --> 00:24:16,488 Ez kezkatu, moldatuko naiz. 173 00:24:17,689 --> 00:24:19,891 -Ondo pasa. -Eskerrik asko. 174 00:24:32,571 --> 00:24:34,439 Kaixo. Motti? 175 00:24:35,474 --> 00:24:36,341 Ez, dena ondo dago. 176 00:24:36,341 --> 00:24:39,377 Jaso al dezakezu Itai ordu batean? 177 00:24:42,214 --> 00:24:43,582 Konponduko naiz. 178 00:24:44,182 --> 00:24:47,052 Itxi egingo dut ordubete inguru. 179 00:24:48,987 --> 00:24:50,755 Ederki. 180 00:24:51,456 --> 00:24:54,192 Elkar ikusiko dugu. Agur. 181 00:25:07,305 --> 00:25:09,908 Lan bila zabiltza oraindik? 182 00:25:11,743 --> 00:25:12,577 Bai. 183 00:25:18,583 --> 00:25:20,819 Badakizu platerak garbitzen? 184 00:25:21,253 --> 00:25:22,420 Jakina. 185 00:25:22,854 --> 00:25:25,857 Astean bizpahirutan platerak garbituko dituen norbait behar dut. 186 00:25:25,857 --> 00:25:29,561 Goizez. Eta gero mandatuak egin. 187 00:25:29,694 --> 00:25:33,231 Pixka bat garbitu; barazkiak garbitu, eta horrela. 188 00:25:33,298 --> 00:25:35,066 Interesatzen zaizu? 189 00:25:35,233 --> 00:25:36,301 Bai. 190 00:25:36,568 --> 00:25:37,168 Ederki. 191 00:25:37,269 --> 00:25:40,639 Orduko 25 shekel ordain diezazuket. 192 00:25:40,906 --> 00:25:42,674 Bihar hasiko zara. 193 00:25:42,741 --> 00:25:43,942 Zer ordutan? 194 00:25:44,776 --> 00:25:46,745 6,30etan. 195 00:26:32,290 --> 00:26:34,626 -Zer moduz? -Ondo. 196 00:26:34,626 --> 00:26:35,894 Utzi ikusten. 197 00:26:41,967 --> 00:26:44,235 Avivak irteeran harrapatu nau. 198 00:26:44,502 --> 00:26:47,138 Bakartuta omen dago. 199 00:26:47,439 --> 00:26:48,974 Hitz egizu berarekin. 200 00:26:49,174 --> 00:26:50,976 Ederki. 201 00:26:51,142 --> 00:26:52,210 Nor da hori? 202 00:26:52,477 --> 00:26:54,245 Hemen lanean ari den ikasle bat. 203 00:26:54,279 --> 00:26:55,280 Nongoa da? 204 00:26:55,347 --> 00:26:56,915 Alemana da. 205 00:26:57,015 --> 00:27:00,819 Hainbeste leku munduan, eta aleman bat sartu duzu sukaldean? 206 00:27:01,119 --> 00:27:04,022 Bi telefono-dei egin, eta hamar langile aurkituko nizkizuke. 207 00:27:04,055 --> 00:27:07,726 Zer nahi duzu? Niretzat lan egiten du! Non dago koxka? 208 00:27:07,859 --> 00:27:09,427 Alemana da. 209 00:27:10,662 --> 00:27:12,897 Ixo. Hor dago, hau ez da polita. 210 00:27:12,931 --> 00:27:15,200 Lasai, ez digu entzuten. 211 00:27:15,333 --> 00:27:18,570 -Gero arte. -Ondo da, mila esker. 212 00:28:43,421 --> 00:28:44,823 -Kaixo. -Kaixo. 213 00:28:50,729 --> 00:28:54,866 Gera zaitezke gaur bi edo hiru ordu gehiago? 214 00:28:54,899 --> 00:28:55,633 Ederki. 215 00:28:59,571 --> 00:29:04,976 Gaur semearen urtebetetzea da, eta hamaika gauza daukat egiteko. 216 00:29:05,477 --> 00:29:08,646 Eta ez dakit nola moldatuko naizen. 217 00:29:10,548 --> 00:29:12,050 Badakizu zer? 218 00:29:13,518 --> 00:29:18,389 Egidazu hau. Moztu piperra honela. 219 00:29:18,623 --> 00:29:23,061 Hau atera, baina kontuz, hautsi gabe, bete egin behar baititut gero. 220 00:29:23,094 --> 00:29:24,929 Eta atera. 221 00:29:24,996 --> 00:29:28,099 -Kendu hori, gero garbituko ditut. -Zera txuria, ederki. 222 00:29:28,233 --> 00:29:31,936 -Denak? -Bai; sartu barazkiak hozkailura. 223 00:29:31,970 --> 00:29:35,206 Dana kanpoan dago, zerbait behar baduzu. 224 00:29:35,306 --> 00:29:39,310 -Ederki. -Ordu eta erdi barru etorriko naiz. 225 00:29:39,344 --> 00:29:41,146 Ederki. Gero arte. 226 00:29:41,346 --> 00:29:43,148 Agur, eskerrik asko. 227 00:31:23,815 --> 00:31:25,250 Zer ari da? 228 00:31:25,516 --> 00:31:27,318 Labea piztu duzu? 229 00:31:27,385 --> 00:31:29,654 Anat, ezin du labea erabili; arau-hauste bat da. 230 00:31:29,654 --> 00:31:32,824 Badakit, ez ditugu saldu behar. Zer ari zara? 231 00:31:33,024 --> 00:31:35,460 Sorpresa bat da Itairen urtebetetzerako. 232 00:31:35,493 --> 00:31:37,729 Ez, ezin duzu labea piztu. 233 00:31:37,795 --> 00:31:40,465 Ez zara judua; beraz, hau ez da kosher. 234 00:31:40,498 --> 00:31:44,569 Ulertzen didazu? Ezin dugu erabili, zakarretara bota behar dugu dena. 235 00:31:44,636 --> 00:31:47,005 Avramek hau ikusten badu, akabo zure kafetegia, Anat. 236 00:31:47,071 --> 00:31:48,172 Badakit. 237 00:31:48,239 --> 00:31:51,109 Goazen kanpora hitz egitera. 238 00:32:14,332 --> 00:32:16,701 Thomas, zer ari zara? 239 00:32:16,868 --> 00:32:18,369 Botatzeko esan dit. 240 00:32:18,436 --> 00:32:20,672 Ez bota. Utz itzazu hor. 241 00:32:20,705 --> 00:32:24,175 Oso atsegina izan zara, baina ez erabili labea eta ez sukaldatu. 242 00:32:24,208 --> 00:32:27,578 Ez egin nik eskatu ez dizudan ezer. 243 00:32:28,179 --> 00:32:32,450 -Barkatu. -Barkamenik ez. Nik egingo dut. 244 00:32:32,617 --> 00:32:34,552 Zoaz etxera. 245 00:32:35,620 --> 00:32:36,454 Zoaz etxera. 246 00:33:17,395 --> 00:33:18,262 Esan? 247 00:33:19,297 --> 00:33:20,932 Kaixo. Thomas? 248 00:33:21,032 --> 00:33:22,033 Esan? 249 00:33:22,100 --> 00:33:24,435 Thomas? Anat naiz. 250 00:33:24,836 --> 00:33:29,607 Zuk egindako gailetak probatu, eta oso goxoak daude. 251 00:33:30,074 --> 00:33:32,377 -Gustatu zaizkizu? -Bai! 252 00:33:32,543 --> 00:33:34,779 Kafetegian saldu nahi nituzke. 253 00:33:34,812 --> 00:33:39,050 Arau batzuk betez gero, kosher izango dira. 254 00:33:39,117 --> 00:33:40,418 Bihar arte. 255 00:33:41,019 --> 00:33:42,453 Agur. 256 00:33:59,303 --> 00:34:00,705 Probatu ditzaket? 257 00:34:00,772 --> 00:34:03,508 -Bero daude, puskatu egingo dir… -Berdin dio. 258 00:34:18,689 --> 00:34:19,891 Esan? 259 00:34:20,558 --> 00:34:21,592 Bai? 260 00:34:22,827 --> 00:34:24,862 Ondo al dago? 261 00:34:25,096 --> 00:34:27,999 Zer esan nahi duzu? Non dago? 262 00:34:28,066 --> 00:34:30,968 Ez dakizula nire semea non dagoen? 263 00:34:45,016 --> 00:34:47,618 Jarriko al didazu cappuccino bat? 264 00:34:48,786 --> 00:34:49,787 Zer? 265 00:34:50,555 --> 00:34:51,789 Cappuccino bat. 266 00:34:51,956 --> 00:34:52,890 Cappuccino bat? 267 00:34:52,990 --> 00:34:54,392 -Bai. -Ederki. 268 00:35:58,156 --> 00:36:00,191 -Esan? -Kaixo, Thomas? 269 00:36:00,291 --> 00:36:03,995 -Bai. -Motti naiz, Anaten semea hor dago? 270 00:36:04,128 --> 00:36:05,396 Ez. 271 00:36:06,230 --> 00:36:10,301 Mutikoak eskolatik ihes egin du, eta haren bila gabiltza. 272 00:36:10,334 --> 00:36:13,471 Kafetegian agertzen bada, deitu Anati. 273 00:36:13,771 --> 00:36:14,672 Ederki. 274 00:36:15,139 --> 00:36:16,908 Anaten zenbakia baduzu? 275 00:36:16,974 --> 00:36:18,776 -Bai. -Berehala deituiozu. 276 00:36:19,010 --> 00:36:19,810 -Ederki. -Agur. 277 00:36:19,944 --> 00:36:21,312 Agur. 278 00:39:06,610 --> 00:39:10,381 Hau da aurkitu ahal izan dizudan apartamenturik onena. 279 00:39:11,148 --> 00:39:12,383 Eskerrik asko. 280 00:39:12,950 --> 00:39:15,152 Hau sukaldea da. 281 00:39:19,657 --> 00:39:23,094 Hau esnekientzat, hau haragiarentzat. 282 00:39:23,127 --> 00:39:25,096 Hauek esnekietarako ontziak. 283 00:39:25,129 --> 00:39:27,832 Eta hemen haragitarako platerak dauzkazu. 284 00:39:28,099 --> 00:39:32,236 Esnekietarakoak hemen garbitu, eta haragitarakoak, hemen. 285 00:39:32,937 --> 00:39:33,938 Ulertzen? 286 00:39:34,071 --> 00:39:37,575 Ez zara judua, baina hau apartamentu kosher bat da… 287 00:39:37,575 --> 00:39:41,245 …eta hala izaten segitu behar du. Jabea nitaz fio da. 288 00:39:41,345 --> 00:39:42,513 Eskerrik asko. 289 00:39:43,647 --> 00:39:46,050 Labea erabil dezaket? 290 00:39:46,117 --> 00:39:48,386 Bai, nahi duzuna erabili. 291 00:39:51,789 --> 00:39:53,457 Bista politak dituzu. 292 00:40:17,748 --> 00:40:19,717 Sabbat! 293 00:40:21,252 --> 00:40:22,620 Sabbat! 294 00:40:25,189 --> 00:40:26,757 Sabbat! 295 00:40:52,550 --> 00:40:55,653 Zure gaileten kutxa bat erosi du emakume batek. 296 00:40:55,719 --> 00:40:56,654 Zer ondo! 297 00:40:57,188 --> 00:40:58,255 Zer dute? 298 00:40:59,056 --> 00:41:03,093 Oinarrizko errezeta da: irina, azukrea, gurina… 299 00:41:03,227 --> 00:41:07,231 Bai, baina zenbat irin, zenbat gurin… 300 00:41:07,631 --> 00:41:10,734 Erretilu baterako, 250 gramo irin… 301 00:41:10,768 --> 00:41:14,572 …125 gramo gurin, 75 gramo azukre… 302 00:41:15,239 --> 00:41:16,574 …eta… 303 00:41:16,740 --> 00:41:18,008 …eta kikara bat banilla. 304 00:41:18,142 --> 00:41:19,743 Egun on, Anat. 305 00:41:20,110 --> 00:41:23,347 -Zer moduz, Avram? -Ondo, Jainkoari eskerrak. 306 00:41:23,380 --> 00:41:25,316 -Hau al da alemana? -Bai. 307 00:41:26,784 --> 00:41:29,687 -Pozten naiz zu ezagutzeaz. -Ni ere bai. 308 00:41:29,753 --> 00:41:33,224 -Hau dena egin duzu? -Bai, baina labea erabili gabe. 309 00:41:33,257 --> 00:41:34,859 Ederki. 310 00:41:34,892 --> 00:41:38,996 -Noiztik saltzen dituzue gailetak? -Hasi berriak gara. 311 00:41:39,497 --> 00:41:41,065 Zer moduz Itai? 312 00:41:41,432 --> 00:41:43,234 Ondo, Jainkoari eskerrak. 313 00:41:43,267 --> 00:41:44,835 Oso ondo, Anat. 314 00:41:49,106 --> 00:41:52,142 -Gero arte. -Agur. 315 00:41:52,610 --> 00:41:53,777 Adio. 316 00:42:01,418 --> 00:42:04,421 Etorri nahi duzu ostiral arratsean gurekin afaltzera? 317 00:42:08,959 --> 00:42:12,429 Planik izango duzu, baina… 318 00:42:12,830 --> 00:42:16,233 Ez, ez dut planik. Joan naiteke. 319 00:42:17,268 --> 00:42:20,538 Gu bakarrik: zu, ni eta Itai. 320 00:42:23,607 --> 00:42:26,744 Zerbait eraman dezaket? Ez dut labea erabiliko. 321 00:42:26,810 --> 00:42:28,979 Ez, ondo da. 322 00:42:29,013 --> 00:42:31,382 Etxean ez dugu kosher jaten. 323 00:42:31,615 --> 00:42:34,251 Edozer gauza ekar dezakezu. 324 00:42:34,418 --> 00:42:35,586 Ondo da. 325 00:42:36,987 --> 00:42:38,255 Ederki. 326 00:42:38,556 --> 00:42:40,057 Goazen. 327 00:42:47,031 --> 00:42:50,834 16:27etan piztuko dira sabbateko kandelak. 328 00:42:50,968 --> 00:42:53,504 16:27etan. Shabbat shalom! 329 00:42:55,940 --> 00:42:59,009 -Shabbat shalom. -Shabbat shalom. 330 00:43:28,539 --> 00:43:29,673 -Kaixo. -Kaixo. 331 00:43:29,740 --> 00:43:31,108 Barkatu, blai-blai nator. 332 00:43:31,141 --> 00:43:33,911 -Lasai. Sartu. -Baina zapatak… 333 00:43:34,111 --> 00:43:37,715 Ederki, baina sartu. Hotz dago. 334 00:43:40,351 --> 00:43:42,786 -Hau zuretzat da. -Eskerrik asko. 335 00:43:42,820 --> 00:43:47,424 -Eta hau Itairentzat da. -Primeran. 336 00:43:48,792 --> 00:43:52,496 -Lehortu nahi duzu? -Bai. 337 00:43:52,730 --> 00:43:54,498 Komuna han dago. 338 00:43:54,531 --> 00:43:55,666 -Ederki. -Emango dizkizut… 339 00:43:55,833 --> 00:43:57,868 -Ezkerrera? -Arropa bilatuko dizut. 340 00:44:15,986 --> 00:44:18,789 Mugi, afaria prest dago. 341 00:44:34,738 --> 00:44:37,041 -Eseri hor. -Eskerrik asko. 342 00:44:54,291 --> 00:44:57,661 Zuk bedeinkatu nahi duzu mahaia? 343 00:44:57,695 --> 00:44:59,029 Bai. 344 00:44:59,129 --> 00:45:01,298 Ez da beharrezkoa. 345 00:45:01,331 --> 00:45:03,100 -Bai. -Ederki. 346 00:45:04,168 --> 00:45:05,969 Ondo eseri. 347 00:45:11,141 --> 00:45:13,410 -Elkarrekin? -Bai. 348 00:45:14,211 --> 00:45:18,315 "Seigarren egunean zeru-lurrak osatuta zeuden". 349 00:45:18,415 --> 00:45:21,752 "Eta zazpigarren egunean Jainkoak bere zeregina burutu zuen". 350 00:45:21,785 --> 00:45:24,221 "Eta zazpigarren egunean atseden hartu zuen". 351 00:45:24,221 --> 00:45:27,024 "Eta Jainkoak zazpigarren eguna bedeinkatu zuen"… 352 00:45:27,191 --> 00:45:30,527 "…orduan hartu baitzuen Hark atseden". 353 00:45:30,694 --> 00:45:33,797 "Bedeinkatua zu, Jauna, gure Jainkoa"… 354 00:45:33,864 --> 00:45:37,568 …unibertsoko erregea, mahastiko fruituaren sortzailea". 355 00:45:37,634 --> 00:45:38,669 Amen. 356 00:45:38,736 --> 00:45:40,170 Esan "amen". 357 00:45:41,972 --> 00:45:43,107 Amen. 358 00:45:50,647 --> 00:45:52,249 Non bizi da? 359 00:45:52,349 --> 00:45:53,617 Non bizi den? 360 00:45:53,717 --> 00:45:57,755 Orain hemen bizi da, baina alemana da. 361 00:46:00,257 --> 00:46:02,559 Non dauka ama? 362 00:46:03,227 --> 00:46:05,095 Ez dakit. 363 00:46:05,229 --> 00:46:07,698 Galdera bat egin nahi dizu. 364 00:46:07,831 --> 00:46:09,032 Ederki. 365 00:46:09,299 --> 00:46:12,102 Zure ama non dagoen jakin nahi du. 366 00:46:14,271 --> 00:46:18,208 Ez dut amarik, amonarekin hazi nintzen. 367 00:46:18,976 --> 00:46:21,979 Ez du amarik, amonarekin hazi zen. 368 00:46:24,114 --> 00:46:27,417 -Non dago bere aita? -Galdera asko egiten ari zara. 369 00:46:27,451 --> 00:46:30,320 Ez badu erantzun nahi, ez dezala erantzun. 370 00:46:31,755 --> 00:46:35,025 Zure aita non dagoen jakin nahi du. 371 00:46:35,359 --> 00:46:38,428 Aitak alde egin zuen ni oso gaztea nintzenean. 372 00:46:45,102 --> 00:46:47,571 Ez du erantzun nahi. 373 00:46:55,813 --> 00:46:57,514 Beraz… 374 00:46:57,915 --> 00:46:58,982 Hau… 375 00:46:59,783 --> 00:47:02,619 …"Schwarzwälderkirschtorte" da. 376 00:47:04,488 --> 00:47:07,424 Alemaniako errezeta klasikoa. 377 00:47:10,427 --> 00:47:13,297 -Zuk egin duzu tarta hau? -Bai. 378 00:47:13,397 --> 00:47:16,266 Itai, Thomasek egin du! 379 00:47:16,300 --> 00:47:17,701 Begira zer tarta. 380 00:47:24,141 --> 00:47:25,776 Nahi al duzu? 381 00:47:26,476 --> 00:47:27,611 Ez. 382 00:47:27,678 --> 00:47:29,146 Zergatik ez? 383 00:47:29,313 --> 00:47:33,250 Mottik esan dit ez jateko Thomasek egiten duena. 384 00:47:33,483 --> 00:47:35,953 -Benetan? -Bai. 385 00:47:36,420 --> 00:47:38,889 -Hori esan dizu? -Bai. 386 00:47:42,759 --> 00:47:46,029 Ez egin kasurik osabak esandako guztiari. 387 00:48:06,316 --> 00:48:09,052 Probatu egin behar zenuke, oso goxoa da. 388 00:48:12,422 --> 00:48:14,791 Esnegaina ere ez? 389 00:48:14,825 --> 00:48:18,061 Zati txuri osoa ez dago debekatuta. 390 00:48:18,161 --> 00:48:20,264 Ederki. 391 00:50:48,278 --> 00:50:49,346 Ondo? 392 00:50:49,513 --> 00:50:50,847 Eskerrik asko. 393 00:50:56,620 --> 00:50:57,821 Zer dugu? 394 00:50:57,988 --> 00:51:00,490 -Baduzu une bat? -Bota. 395 00:51:00,557 --> 00:51:02,692 Zergatik ez didazu telefonoa hartzen? 396 00:51:02,759 --> 00:51:04,628 Begiratu inguruan. 397 00:51:04,661 --> 00:51:06,663 Sabbaten etorriko zinela uste nuen. 398 00:51:06,696 --> 00:51:10,167 Thomasen janaria ez jateko esan diozu Itairi? 399 00:51:10,333 --> 00:51:12,469 Bai, ez dut nahi umeak kosher ez den janaririk jatea nahi. 400 00:51:12,502 --> 00:51:17,207 Ez dut jateko beldur egotea nahi, ez kosher eta ez ezer. 401 00:51:17,240 --> 00:51:20,677 Ahaztu Itai, kafetegian pentsatu. Judua ez den langile bat hartu duzu. 402 00:51:20,710 --> 00:51:22,746 Jendea marmarka ari da; kosher-agiria galduko duzu. 403 00:51:22,779 --> 00:51:25,749 Berari esker, 60 lagunentzako eskari bat dut. 404 00:51:25,782 --> 00:51:29,152 Jendea bere tartak jatera dator, ez nireak. 405 00:51:29,186 --> 00:51:32,556 -Aski da kosher kontua! -Isilago, entzun egingo dizute. 406 00:51:32,589 --> 00:51:36,193 Entzun dezatela! Ez naiz erlijiosoa. 407 00:51:36,226 --> 00:51:37,894 Ez dut erlijiosoa izan nahi. 408 00:51:37,928 --> 00:51:39,930 Bakean utz nazazu. 409 00:53:41,518 --> 00:53:44,854 Erosketa-zerrenda egin dut. Joango al gara? 410 00:53:45,188 --> 00:53:46,756 Bai, banoa. 411 00:53:53,530 --> 00:53:56,866 Bi kutxa sagar hori. 412 00:53:57,033 --> 00:53:59,903 -Bi kutxa? -Ez, berdeak. 413 00:53:59,903 --> 00:54:01,037 Berdeak. 414 00:54:01,338 --> 00:54:02,339 -Bi? -Mesedez. 415 00:54:31,234 --> 00:54:33,637 Bukatu dut. 416 00:54:34,070 --> 00:54:35,739 Zer egingo dut orain? 417 00:54:36,172 --> 00:54:37,974 Orearekin lagunduidazu. 418 00:54:38,008 --> 00:54:43,847 Zeregin errazak eman niri, ez bainaiz batere ona orearekin. 419 00:54:43,913 --> 00:54:45,915 Erakutsi egingo dizut. 420 00:54:46,182 --> 00:54:48,952 Ez, benetan, ez naiz ondo moldatzen. 421 00:54:48,985 --> 00:54:53,623 Behin zerbait egin nahi izan nion Oreni, baina orea ez zen altxatu. 422 00:54:53,657 --> 00:54:56,893 Legamia eta ni ez baikara batere ondo moldatzen. 423 00:54:56,926 --> 00:54:59,596 Legamia nola tratatu ikasi besterik ez duzu. 424 00:55:04,100 --> 00:55:05,769 Ederki. Saiatuko naiz. 425 00:55:06,236 --> 00:55:07,871 Ederki, ba… 426 00:55:08,038 --> 00:55:10,907 Hartu irin pixka bat eskuetan. 427 00:55:11,741 --> 00:55:12,475 Honela. 428 00:55:12,809 --> 00:55:14,778 Eta gero, hartu bat. 429 00:55:16,913 --> 00:55:18,948 Eta beste bat, eta gero… bai. 430 00:55:19,349 --> 00:55:20,116 Biribildu ezazu. 431 00:55:20,650 --> 00:55:22,052 Azkar. 432 00:55:24,587 --> 00:55:26,056 Eta orain… 433 00:55:29,492 --> 00:55:30,694 -Honela… -Ikusten? 434 00:55:30,860 --> 00:55:31,995 Irin pixka bat. 435 00:55:32,028 --> 00:55:34,597 Zapaldu ezazu, honela. 436 00:55:34,931 --> 00:55:36,499 Jira ezazu. 437 00:55:38,968 --> 00:55:40,437 Eta hor jar ezazu. 438 00:55:52,315 --> 00:55:54,451 Senarra hil egin zitzaizun, ezta? 439 00:55:56,820 --> 00:55:57,954 Bai. 440 00:55:59,389 --> 00:56:01,558 Auto-istripu batean. 441 00:56:06,730 --> 00:56:08,865 Maiz joaten zen Berlinera. 442 00:56:08,898 --> 00:56:12,502 Lan-proiektu handi bat zeukan han. 443 00:56:14,437 --> 00:56:18,308 Gailetak ekartzen zizkigun handik. 444 00:56:18,341 --> 00:56:20,110 Oso gaileta onak. 445 00:56:20,143 --> 00:56:21,411 Antza zuten… 446 00:56:21,511 --> 00:56:24,581 Zuk egiten dituzunen antzekoak. 447 00:56:24,614 --> 00:56:28,785 Kanelazkoak, baina hobexeagoak. 448 00:56:44,267 --> 00:56:47,170 Zuk, zer? Ba al duzu norbait Alemanian? 449 00:56:48,238 --> 00:56:49,272 Ez. 450 00:57:04,754 --> 00:57:09,826 Ez nengoen ziur, baina argia ikusi dut. 451 00:57:09,859 --> 00:57:13,329 Ez dizut traba egin nahi. Agurtzera besterik ez naiz etorri. 452 00:57:13,396 --> 00:57:16,599 -Ez duzu traba egiten, Hanna. -Anat, maitea… 453 00:57:18,168 --> 00:57:22,138 Gaur berandutu egin zaigu, bukatzeko zorian gaude. 454 00:57:22,172 --> 00:57:23,573 Etxera eramango al zaitut? 455 00:57:23,606 --> 00:57:26,376 Ez, autobusean joango naiz. 456 00:57:26,409 --> 00:57:28,344 Eraman egingo zaitut. 457 00:57:28,511 --> 00:57:29,913 Itxaron. 458 00:57:30,079 --> 00:57:31,147 Eramatea nahi? 459 00:57:31,314 --> 00:57:34,451 -Etxera eramango zaitut. -Eskerrik asko. 460 00:57:38,755 --> 00:57:40,790 -Shalom. -Shalom. 461 00:57:42,025 --> 00:57:44,127 Zu al zara Thomas? 462 00:57:44,427 --> 00:57:45,495 Bai. 463 00:57:47,230 --> 00:57:49,098 Hebreeraz hitz egiten duzu? 464 00:57:49,666 --> 00:57:50,900 Ingelesez. 465 00:57:57,373 --> 00:57:59,776 Aleman pixka bat dakit. 466 00:58:00,877 --> 00:58:05,415 Baina nire semeak oso ondo hitz egiten zuen alemanez. 467 00:58:06,049 --> 00:58:09,586 Oso ondo hitz egiten zituen bost hizkuntza. 468 00:58:09,786 --> 00:58:11,454 Ezagutzen zenuen nire semea? 469 00:58:12,589 --> 00:58:15,425 Sentitzen dut, ez nuen ezagutu. 470 00:58:21,865 --> 00:58:23,700 Joango al gara? 471 00:58:23,933 --> 00:58:25,068 Eskerrik asko. 472 00:58:29,439 --> 00:58:30,773 Eskerrik asko, Anat. 473 00:58:30,940 --> 00:58:32,175 -Agur. -Gabon. 474 00:58:32,208 --> 00:58:34,911 -Gabon. -Agur. 475 00:58:35,278 --> 00:58:38,948 -Lagunduko didazu nire…? -Bai noski. 476 00:59:05,875 --> 00:59:07,310 Zatoz. 477 00:59:08,778 --> 00:59:11,014 Utzi gauzak hor. 478 00:59:11,147 --> 00:59:13,149 Eskerrik asko. 479 00:59:18,988 --> 00:59:20,089 Ederki. 480 00:59:21,457 --> 00:59:22,659 Itxaron. 481 00:59:22,692 --> 00:59:28,231 Sabbaterako prestatu nuen zerbait eman nahi dizut. 482 00:59:28,598 --> 00:59:31,467 Eta oso goxoa dago. 483 00:59:31,701 --> 00:59:36,706 Berenjenak dira, gaztarekin eta albahakarekin. 484 00:59:37,073 --> 00:59:39,976 -Zuretzat da. -Ezin dut onartu, gehiegi da. 485 00:59:40,109 --> 00:59:42,512 Ez, ez, har ezazu, mesedez. 486 00:59:42,946 --> 00:59:45,381 Gustatuko zaizu. 487 00:59:45,515 --> 00:59:47,717 Hemen ez du inork jango. 488 00:59:48,251 --> 00:59:49,152 Eskerrik asko. 489 00:59:49,385 --> 00:59:50,053 Ederki? 490 00:59:50,420 --> 00:59:52,755 Ez nuke Anat zain eduki behar. 491 00:59:52,789 --> 00:59:54,657 Ez, ezazu zain eduki. 492 00:59:54,691 --> 00:59:55,592 Ederki. 493 00:59:55,625 --> 00:59:57,226 -Agur. -Agur. 494 01:00:20,383 --> 01:00:22,585 OREN NACHMIAS 495 01:00:45,108 --> 01:00:46,809 Badituzu 13… 496 01:01:29,852 --> 01:01:31,421 -Kaixo. -Kaixo, Thomas. 497 01:01:34,657 --> 01:01:36,559 -Zer moduz? -Ondo. 498 01:01:41,597 --> 01:01:46,469 Hau botatzeko asmoa nuen, eta bururatu zait beharbada zuri… 499 01:01:46,736 --> 01:01:50,773 Begira ezazu, ea zerbait interesatzen zaizun. 500 01:01:50,907 --> 01:01:54,010 -Ederki. -Ez dakit. Begiratu bat bota. 501 01:01:54,410 --> 01:01:55,778 Eta nahi ez baduzu… 502 01:01:55,812 --> 01:02:00,983 Nahi ez duzuna, kalean utzi, eta baten batek hartuko du. 503 01:02:01,317 --> 01:02:02,385 -Ederki. -Ederki? 504 01:02:02,452 --> 01:02:03,619 Eskerrik asko. 505 01:02:04,687 --> 01:02:05,888 Ez horregatik. 506 01:02:10,393 --> 01:02:11,260 Hara. 507 01:02:13,062 --> 01:02:13,896 Zer polita! 508 01:02:24,373 --> 01:02:26,743 Hau berria da. 509 01:02:26,809 --> 01:02:29,178 Proba dezakezu… 510 01:02:29,312 --> 01:02:31,748 -Zer da? -Ogia da. Nik egina. 511 01:02:34,117 --> 01:02:36,119 Gustatuko zaizu, beharbada. 512 01:02:36,352 --> 01:02:39,222 Eskerrik asko. Bihar goiza arte. 513 01:05:33,796 --> 01:05:35,464 Sabbat! 514 01:05:37,667 --> 01:05:39,702 Sabbat! 515 01:05:40,703 --> 01:05:42,705 Sabbat! 516 01:06:03,826 --> 01:06:05,695 -Kaixo. -Kaixo. 517 01:06:07,296 --> 01:06:08,597 Shabbat shalom! 518 01:06:14,937 --> 01:06:16,906 Oso polita jarri duzu. 519 01:06:17,340 --> 01:06:19,875 Etxean egotea bezala da. 520 01:06:24,380 --> 01:06:26,115 Gure amak… 521 01:06:27,116 --> 01:06:29,585 …otordua prestatu dizu sabbaterako. 522 01:06:30,553 --> 01:06:32,388 -Badakizu gaur sabbat dela? -Bai. 523 01:06:32,555 --> 01:06:33,389 Jakina. 524 01:06:33,456 --> 01:06:36,892 Sabbaten ez da ona bakarrik egotea. 525 01:06:36,993 --> 01:06:39,929 Hurrengo sabbaten gugana etorriko zara. 526 01:06:39,996 --> 01:06:41,464 Ederki. Mila esker. 527 01:06:44,166 --> 01:06:48,170 Hauek laktes patatak dira. 528 01:06:48,738 --> 01:06:52,141 Eta hauek, barazki beteak. 529 01:06:52,775 --> 01:06:53,976 Eskerrik asko. 530 01:06:56,479 --> 01:07:00,349 Tira, shabbat shalom, gabon eta… 531 01:07:00,383 --> 01:07:03,119 Hurrengo sabbaten gugana etorri. 532 01:07:03,352 --> 01:07:04,086 Ederki. 533 01:07:06,188 --> 01:07:09,525 -Shabbat Shalom. -Shabbat Shalom, Agur. 534 01:07:55,638 --> 01:07:59,175 Oraindik ez dut tarta moztu. 535 01:07:59,742 --> 01:08:01,744 Paamon kafea. 536 01:08:05,181 --> 01:08:08,684 Ospakizunetarako? Bai, egiten ditugu. 537 01:08:14,557 --> 01:08:17,159 Zenbatentzat? 538 01:08:17,259 --> 01:08:19,695 30entzat? Ondo da. 539 01:08:21,464 --> 01:08:23,532 Ederki, 30 tarta. 540 01:08:24,500 --> 01:08:27,069 Zein…? 541 01:08:27,670 --> 01:08:29,572 Badakizu zer daukagun? 542 01:08:30,940 --> 01:08:32,908 Bakoitzetik bost. 543 01:08:34,076 --> 01:08:38,547 Ostiralerako ahal izango ote dugun egiaztatu behar dut. 544 01:08:38,581 --> 01:08:42,418 Berehala deituko dizut. Zure zenbakia emadazu. 545 01:08:44,120 --> 01:08:45,287 Bai. 546 01:08:46,755 --> 01:08:48,023 Bai. 547 01:08:50,025 --> 01:08:53,395 Ederki, berehala deituko dizut. 548 01:08:54,029 --> 01:08:57,233 Bai, kosher da, jakina kosher dela. 549 01:08:57,266 --> 01:08:59,368 Mila esker. Agur. 550 01:09:04,406 --> 01:09:10,112 Tarta asko-asko eskatu dizkigute ostiralerako. 551 01:09:10,279 --> 01:09:11,747 -Ez dakit egin ahal izango ditugun. -Ederki. 552 01:09:11,847 --> 01:09:14,049 -Ez diot ezer esan. -Zer da? 553 01:09:14,150 --> 01:09:16,519 Bost Baso Beltz. 554 01:09:17,019 --> 01:09:19,121 Bost albertxikozkoak. 555 01:09:19,288 --> 01:09:21,023 Bost sagar-tarta. 556 01:09:21,190 --> 01:09:22,758 Bost "Shtreusel". 557 01:09:25,394 --> 01:09:27,930 -Hori da dena? -Ez, bat falta da. 558 01:09:27,997 --> 01:09:31,800 Beste bost… txokolatezko biribilki. 559 01:09:32,067 --> 01:09:35,271 Zer diozu? Gehiegi da, ezta? 560 01:09:35,771 --> 01:09:36,939 Asko da. 561 01:09:39,208 --> 01:09:41,076 Egin liteke. 562 01:09:41,810 --> 01:09:43,145 Baina zure laguntza behar dut. 563 01:09:43,212 --> 01:09:44,647 -Bai, ederki. -Bai? 564 01:09:44,947 --> 01:09:46,248 -Jakina. -Orain. 565 01:09:46,749 --> 01:09:48,851 Orain hasiko al gara? 566 01:09:49,552 --> 01:09:50,219 Ederki. 567 01:09:50,252 --> 01:09:52,154 -Ederki? -Bai, goazen. 568 01:10:19,748 --> 01:10:22,184 Kaixo, Motti. Zer moduz? 569 01:10:27,089 --> 01:10:29,425 -Zer moduz, maitea? -Ondo. 570 01:10:29,892 --> 01:10:33,462 -Berandu gabiltza filmerako. -Berehala etorriko naiz. 571 01:10:33,495 --> 01:10:35,431 Sentitzen dut, Motti. 572 01:10:35,898 --> 01:10:38,901 Gauza bat da deitzea laguntza behar baduzu… 573 01:10:39,068 --> 01:10:44,340 …baina zure semeak zinemara joan nahi du, eta zu hemen geratu zara. 574 01:10:47,309 --> 01:10:49,144 Zopa egin dizut. 575 01:10:56,352 --> 01:10:57,453 Goazen. 576 01:11:34,189 --> 01:11:36,925 Anat, sua itzal dezakezu? 577 01:11:46,902 --> 01:11:49,238 Barkatu, ni… 578 01:11:49,838 --> 01:11:51,206 Zer egingo dut? 579 01:11:51,940 --> 01:11:54,710 -Hobe duzu atseden hartzea. -Ez dut atseden hartu nahi! 580 01:11:54,743 --> 01:11:56,812 Lagundu egin nahi dut. Zer egingo dut? 581 01:11:58,947 --> 01:12:02,584 Orea zapaldu behar da. Lau-laua. 582 01:12:22,304 --> 01:12:24,139 Ez da ondo atera. 583 01:12:30,746 --> 01:12:31,714 Begira… 584 01:12:37,820 --> 01:12:41,390 Zer esan nizun? Tratatu behar duzu… 585 01:12:41,857 --> 01:12:44,226 …goxotasunez. 586 01:12:44,460 --> 01:12:46,228 Eskuekin, berotu egin behar duzu. 587 01:12:46,628 --> 01:12:49,465 Egizu… irina bota, eta gero… 588 01:12:51,900 --> 01:12:53,502 Hotzegi dago. 589 01:12:56,939 --> 01:12:57,906 Zapaldu egin behar da. 590 01:13:22,297 --> 01:13:23,399 Segi. 591 01:13:23,732 --> 01:13:25,934 Hau besterik ez… 592 01:13:30,372 --> 01:13:31,573 …egin. 593 01:19:01,536 --> 01:19:04,906 "Jaunak zazpigarren eguna santutu zuen… 594 01:19:04,940 --> 01:19:07,075 …egun hartan Hark atseden hartu baitzuen… 595 01:19:07,209 --> 01:19:08,844 "Bedeinkatua zu, Jauna, gure Jainkoa… 596 01:19:08,977 --> 01:19:11,346 …unibertsoko erregea, mahastiaren fruituaren sortzailea". 597 01:19:25,494 --> 01:19:27,095 Nola du izena? 598 01:19:27,295 --> 01:19:28,430 Itai. 599 01:19:37,239 --> 01:19:38,573 Hau nire emaztea da. 600 01:19:41,877 --> 01:19:44,212 Umerik eduki nahi zenuke? 601 01:19:46,314 --> 01:19:47,315 Ez. 602 01:19:48,250 --> 01:19:50,552 Ezin dut egin zuk egiten duzuna. 603 01:19:50,919 --> 01:19:53,522 Garrantzitsua da familia. 604 01:19:54,189 --> 01:19:56,424 Bakarrik ez egotea. 605 01:20:02,330 --> 01:20:03,865 Ez nago bakarrik. 606 01:20:17,512 --> 01:20:19,614 Badaukat lana. 607 01:20:20,515 --> 01:20:22,217 Badaukat etxea. 608 01:20:23,618 --> 01:20:25,554 Eta zu zauzkat. 609 01:20:26,888 --> 01:20:28,957 Hilean behin. 610 01:20:31,259 --> 01:20:35,063 Badago jendea ezer ez daukana. 611 01:20:35,397 --> 01:20:37,632 Bakarrik jaiotzen dira… 612 01:20:37,933 --> 01:20:40,135 …eta bakarrik hil. 613 01:20:41,636 --> 01:20:46,208 Gure amonak beti esaten zigun: "Zer eduki, hura estimatu". 614 01:20:46,274 --> 01:20:47,976 Oso garrantzitsua da. 615 01:20:51,413 --> 01:20:53,949 Amonak hazi ninduen… 616 01:20:54,015 --> 01:20:56,785 …Gerswaldeko haren gozotegian. 617 01:20:56,818 --> 01:20:59,688 Berlin inguruko herrixka bat da. 618 01:21:00,655 --> 01:21:02,257 Gu biok bakarrik. 619 01:21:09,598 --> 01:21:12,300 Orain dela bi urte hil zen. 620 01:21:33,989 --> 01:21:36,157 Noiz itzuliko zara? 621 01:21:36,491 --> 01:21:39,928 Hilabete eta erdi barru. 622 01:21:40,295 --> 01:21:43,698 Nire emaztea bere kafetegia irekitzera doa. 623 01:21:50,538 --> 01:21:53,441 Zer gertatuko da jakiten duenean? 624 01:21:54,676 --> 01:21:56,945 Hori ez da gertatuko. 625 01:23:08,984 --> 01:23:10,719 Noiz izan zen azken aldia? 626 01:23:11,519 --> 01:23:12,988 Atzo. 627 01:23:14,556 --> 01:23:15,991 Non? 628 01:23:18,159 --> 01:23:19,728 Etxean. 629 01:23:22,831 --> 01:23:24,733 Zer egin zenuen? 630 01:23:31,106 --> 01:23:32,941 Musu eman nion. 631 01:23:33,108 --> 01:23:34,976 Hemen. 632 01:23:41,149 --> 01:23:42,650 Non gehiago? 633 01:23:45,186 --> 01:23:46,488 Belarrietan. 634 01:23:50,392 --> 01:23:51,559 Lepoan. 635 01:23:59,534 --> 01:24:01,936 Eta zer egin zenuen orduan? 636 01:24:06,141 --> 01:24:07,675 Maitasuna. 637 01:24:12,614 --> 01:24:15,016 Maitasuna egin genuen. 638 01:24:43,111 --> 01:24:44,279 Zuretzat. 639 01:24:44,746 --> 01:24:47,882 Hau niretzat da, eta hasi egingo gara. 640 01:24:47,949 --> 01:24:49,117 Bai? 641 01:24:49,851 --> 01:24:51,719 Barruan jarri. 642 01:24:55,623 --> 01:25:00,228 Gehiegi bete gabe, hazteko lekua izan dezan. 643 01:25:09,070 --> 01:25:10,738 Ea? Ondo. 644 01:25:28,890 --> 01:25:30,692 Haren gela ikusi nahi duzu? 645 01:25:34,195 --> 01:25:37,232 Pasilloan dago, azken atea da. 646 01:25:37,866 --> 01:25:38,933 Irekita dago. 647 01:26:35,957 --> 01:26:40,128 Limoia besterik ez diot botatzen, baina jende askok ura jartzen dio. 648 01:26:40,295 --> 01:26:44,432 Nik limoia bakarrik, Orenen erara. 649 01:26:46,467 --> 01:26:48,069 Janaria prestatzen zizun? 650 01:26:48,102 --> 01:26:51,839 Ez, hau bakarrik. Hau zen haren zera. 651 01:26:52,307 --> 01:26:56,010 Jatea nahiago zuen, sukaldean aritzea baino. 652 01:26:56,945 --> 01:26:59,047 Gehiago behar dugu. 653 01:27:18,499 --> 01:27:20,702 Esango al didazu hau zer den? 654 01:27:23,504 --> 01:27:26,207 Txinatar jatetxe bateko ordainagiria da. 655 01:27:26,274 --> 01:27:29,244 Bai, baina zer jartzen du hemen? 656 01:27:30,011 --> 01:27:32,146 Hor jartzen du: "bi… 657 01:27:32,347 --> 01:27:37,151 "…bi tofu-fideo, mango-zuku bat, sagar-zuku bat…" 658 01:27:37,318 --> 01:27:40,888 -Hemen sarrera bat dago… -Ederki, eta hemen? 659 01:27:42,690 --> 01:27:46,261 Supermerkatu bateko ordainagiria da. 660 01:27:47,895 --> 01:27:49,197 Zer…? 661 01:27:49,330 --> 01:27:50,331 Zer jartzen du? 662 01:27:50,832 --> 01:27:53,101 Jartzen du: "gurina… 663 01:27:54,235 --> 01:27:57,538 …"esnea, esnegaina, irina"… 664 01:27:58,740 --> 01:28:02,110 Ederki. Eta honetan? 665 01:28:03,578 --> 01:28:05,513 Honelako asko daude. 666 01:28:06,180 --> 01:28:07,649 Bat otsailean. 667 01:28:08,049 --> 01:28:11,419 Bi martxoan, bat urtarrilean. 668 01:28:12,620 --> 01:28:15,323 Askotan joaten zen hara, nonbait. 669 01:28:15,456 --> 01:28:19,193 "Cafe Kredenz". Ezagutzen duzu? 670 01:28:20,862 --> 01:28:21,929 Ez. 671 01:28:37,812 --> 01:28:39,614 Hara joan nahi zuen bizitzera. 672 01:28:40,548 --> 01:28:42,150 Berlinera. 673 01:28:44,118 --> 01:28:46,888 Norbait zeukan han. 674 01:28:49,424 --> 01:28:51,392 Esan egin zidan. 675 01:28:52,794 --> 01:28:55,163 Eta nahi zuen… 676 01:28:55,229 --> 01:29:00,968 …ni eta Itai hemen utzi, eta bizi berri bat egin Berlinen. 677 01:29:05,073 --> 01:29:09,210 Ez nuen nahi bera hemen geratzea, eta joateko esan nion… 678 01:29:09,277 --> 01:29:12,313 …eta hara joan zen, hotel batean gela baten bila. 679 01:29:12,347 --> 01:29:13,247 Eta… 680 01:29:20,154 --> 01:29:22,690 …beste auto batek jo zuen. 681 01:29:24,425 --> 01:29:27,295 Harako bidean zegoenean. 682 01:29:48,750 --> 01:29:52,453 "Oharra: Paamon kafea ez da kosher". 683 01:29:52,620 --> 01:29:59,694 "Jendeak kontuz ibili behar luke eta erne egon". 684 01:30:05,566 --> 01:30:06,768 Dana! 685 01:30:11,706 --> 01:30:13,908 Zer egingo dugu honekin guztiarekin? 686 01:30:32,293 --> 01:30:35,430 Motti, agiria kendu didate. 687 01:30:38,833 --> 01:30:43,337 120 lagunentzako eskari bat dut, badakizu zenbat kostatzen den? 688 01:30:45,440 --> 01:30:48,276 Ezeztatu egin dute, zeren eta… 689 01:30:48,709 --> 01:30:50,111 Ederki. 690 01:31:29,417 --> 01:31:32,653 "Irina, kanela, gurina"… 691 01:31:57,111 --> 01:31:59,714 13 mezu berri dituzu. 692 01:31:59,847 --> 01:32:02,016 Entzuteko, sakatu 1. 693 01:32:04,252 --> 01:32:06,821 Oren, ni naiz. Hegazkinean egongo zara. 694 01:32:06,854 --> 01:32:10,658 Gailetak eta giltzak ahaztu zaizkizu. 695 01:32:10,791 --> 01:32:12,793 Hurrena arte. 696 01:32:12,927 --> 01:32:15,730 Mezu hau ezabatzeko, sakatu 2. 697 01:32:16,063 --> 01:32:19,433 Gordetzeko, sakatu 3. 698 01:32:22,270 --> 01:32:28,175 Oren, ni naiz. Pare bat aldiz deitu dizut. Deituidazu. 699 01:32:29,010 --> 01:32:31,979 Mezu hau ezabatzeko, sakatu 2. 700 01:32:33,014 --> 01:32:36,617 Oren, Thomas naiz, ez dakit zer gertatzen den. 701 01:32:36,784 --> 01:32:37,852 Deituidazu… 702 01:32:39,186 --> 01:32:43,457 Oren, Thomas naiz, zergatik ez didazu deitzen? 703 01:32:44,992 --> 01:32:47,695 Oren, deitzen dizut… 704 01:32:48,629 --> 01:32:51,332 Thomas naiz. 705 01:32:51,332 --> 01:32:53,734 Maite zaitut. 706 01:33:44,018 --> 01:33:45,386 Motti. 707 01:33:57,264 --> 01:33:59,433 Tori hegazkin-txartelak. 708 01:34:00,901 --> 01:34:03,371 Eta 400 shekel. 709 01:34:04,105 --> 01:34:06,507 Hegaldia lau ordu barru duzu. 710 01:34:06,674 --> 01:34:09,977 Ordubete duzu maletak egiteko. 711 01:34:10,211 --> 01:34:12,113 Dirua hartu. 712 01:34:12,279 --> 01:34:13,848 Aireportura joan… 713 01:34:14,315 --> 01:34:17,652 …eta ez etorri sekula gehiago herri honetara. 714 01:34:17,718 --> 01:34:19,854 Ulertzen didazu? 715 01:34:23,224 --> 01:34:24,492 Ezin naiz joan. 716 01:34:28,863 --> 01:34:30,998 Ulertu didazu? 717 01:34:35,503 --> 01:34:38,506 -Berarekin hitz egin behar dut. -Ez! Hitz egin, ez! 718 01:34:38,639 --> 01:34:40,808 Ez du zurekin hitz egin nahi! 719 01:34:40,875 --> 01:34:41,976 Aitu? 720 01:34:42,176 --> 01:34:46,280 Ez zaitu hemen nahi, ez zaitugu hemen nahi. 721 01:34:46,781 --> 01:34:48,215 Ulertu didazu? 722 01:34:49,350 --> 01:34:50,918 Ulertu didazu? 723 01:35:02,797 --> 01:35:04,231 Ederki. 724 01:35:04,532 --> 01:35:05,833 Ordubete. 725 01:36:17,938 --> 01:36:19,607 Sabbat! 726 01:36:23,978 --> 01:36:25,579 Sabbat! 727 01:36:32,419 --> 01:36:34,989 Handik 3 hilabetera 728 01:36:37,691 --> 01:36:40,895 -Goazen. Dena hartu duzu? -Bai. 729 01:36:45,199 --> 01:36:46,967 Goazen. Azkar ibili behar dugu. 730 01:36:52,973 --> 01:36:53,974 Zer? 731 01:36:54,074 --> 01:36:57,444 -Etorriko al zara? -Banoa, itxaron. 732 01:37:16,263 --> 01:37:18,265 -Bukatu duzue? -Eskerrik asko. 733 01:37:32,980 --> 01:37:34,548 -Shalom. -Kaixo. 734 01:37:34,582 --> 01:37:35,783 Kosher al zarete? 735 01:37:35,816 --> 01:37:38,252 Ez dugu agiririk, baina sukaldea kosher da. 736 01:37:38,319 --> 01:37:39,587 Zeuk erabaki. 737 01:37:39,753 --> 01:37:41,255 Hau ona al da? 738 01:37:41,288 --> 01:37:43,424 Jerusalengo onena. 739 01:37:43,490 --> 01:37:46,360 Hemen lan egiten duen alemanak egina al da? 740 01:37:46,460 --> 01:37:48,062 Haren errezeta da… 741 01:37:48,229 --> 01:37:50,698 …baina ez du jadanik hemen lan egiten. 742 01:37:50,898 --> 01:37:53,667 Bat hartuko dut, ba. 743 01:42:48,395 --> 01:42:52,332 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz