1 00:00:34,334 --> 00:00:37,037 Yang Xianhui-ren "Agur, Jiabiangou" nobelan oinarritua… 2 00:00:37,070 --> 00:00:40,040 …eta Ti Zhongzheng-en eta beste batzuen lekukotasunean. 3 00:00:42,342 --> 00:00:48,048 LUBAKIA 4 00:01:05,298 --> 00:01:10,904 Mingshui, Jiabiangou zigor-eremuaren ondoan. 5 00:01:10,937 --> 00:01:19,779 Gobiko basamortua, 1960ko urria. 6 00:02:21,174 --> 00:02:23,810 Li Minhan, Wei Txanghai… 7 00:02:23,843 --> 00:02:25,879 …zuek 8. logelara. 8 00:02:28,281 --> 00:02:29,516 Joan zaitezte. 9 00:03:25,872 --> 00:03:28,341 Zuk hemen lo egin. 10 00:04:50,023 --> 00:04:51,291 Zhang Weiliang… 11 00:04:52,091 --> 00:04:53,893 …zu behera, han atzean. 12 00:05:30,096 --> 00:05:33,099 Zhao, atzeratuta gabiltza lanean. 13 00:05:35,034 --> 00:05:36,969 Ezin gara azkarrago joan. 14 00:05:37,537 --> 00:05:41,140 Jauna, ez al zizkiguten 20.000 gizon agindu? 15 00:05:43,676 --> 00:05:47,613 Alderdiaren agindu berriak. Ez dira udaberria arte iritsiko. 16 00:05:50,016 --> 00:05:51,351 Txen Yuming! 17 00:05:58,358 --> 00:05:59,392 Zuzendari jauna. 18 00:05:59,492 --> 00:06:02,795 Txen, zer moduz dabil zure lan taldea? 19 00:06:04,430 --> 00:06:07,767 Bizpahiru baizik ez dira lanean ari. Nekez eusten diote zutik. 20 00:06:10,236 --> 00:06:12,138 Utziezu beren familiei idazten… 21 00:06:12,271 --> 00:06:14,540 …senideek errazionamendu-txartelak bidal diezazkieten. 22 00:06:17,610 --> 00:06:18,578 Ondo da. 23 00:06:23,583 --> 00:06:24,951 Liu zuzendaria… 24 00:06:25,585 --> 00:06:29,155 …urtebete itxaron behar badugu lan-egitasmo berria heldu arte… 25 00:06:29,255 --> 00:06:31,190 …ezingo ditugu, inolaz ere… 26 00:06:31,290 --> 00:06:33,159 …10.000 akre lur garbitu… 27 00:06:33,259 --> 00:06:34,527 …orain dauzkagun gizonekin. 28 00:06:36,696 --> 00:06:40,199 Ezin dut ezer egin. Berreziketa sailaren aginduak dira. 29 00:07:07,527 --> 00:07:08,428 Altxa! 30 00:07:08,828 --> 00:07:10,329 Gaixoarena egiten, e? 31 00:07:26,279 --> 00:07:27,146 Altxa! 32 00:07:38,758 --> 00:07:40,526 Aska ezazu, Zhang Weiliang! 33 00:07:56,209 --> 00:07:57,510 Uztazue han goian. 34 00:09:07,313 --> 00:09:10,650 Ezin duzu azpitik hartu, edo pixka bat astindu? 35 00:10:12,878 --> 00:10:15,648 -Txen… -Itzuli zara. 36 00:10:21,387 --> 00:10:24,423 Zeren bila zabiltza, Lao Dong? 37 00:10:25,791 --> 00:10:28,728 Janariarekin trukatzeko zerbaiten bila. 38 00:10:29,095 --> 00:10:32,198 Badauzkat oraindik galtza pare bat eta alkandora bat… 39 00:10:32,698 --> 00:10:36,335 …baina trukatzen baditut, udan ez dut arroparik izango. 40 00:10:37,069 --> 00:10:38,437 Lao Dong… 41 00:10:38,938 --> 00:10:40,873 …uda urruti dago. 42 00:10:41,574 --> 00:10:44,644 Egunean-egunean bizirik irauteaz kezkatu behar zenuke. 43 00:10:46,212 --> 00:10:49,048 Txoroa! Oraindik hori jaten? 44 00:10:50,116 --> 00:10:51,917 Hil egin nahi duzu? 45 00:10:52,718 --> 00:10:53,886 Bota hori! 46 00:10:56,656 --> 00:10:57,890 Mugi, bizkor! 47 00:11:16,776 --> 00:11:18,744 Estiloari eusten diozu, hala ere… 48 00:11:18,944 --> 00:11:20,613 Ordulari polita da. 49 00:11:21,814 --> 00:11:25,117 Zertarako balio du ordulariak hemen? 50 00:11:25,551 --> 00:11:27,687 Trukatu ere ezin da egin. 51 00:11:28,954 --> 00:11:31,891 Zer markakoa da? Utzidazu ikusten. 52 00:11:37,630 --> 00:11:39,432 Zer marka da hau? 53 00:11:39,598 --> 00:11:41,000 Longines. 54 00:11:41,000 --> 00:11:42,101 Zer? 55 00:11:42,234 --> 00:11:43,502 Longines. 56 00:11:43,569 --> 00:11:45,071 "Long-gin?" 57 00:11:45,938 --> 00:11:48,207 Izen bitxia ordulari batentzat. 58 00:11:52,978 --> 00:11:54,046 Hobe duzu ondo gorde. 59 00:11:55,848 --> 00:11:58,117 Wei Txangai, esnatu. 60 00:12:01,587 --> 00:12:04,390 Tori, zure dibortzio-agiria. 61 00:12:15,668 --> 00:12:16,769 Txen… 62 00:12:18,370 --> 00:12:19,538 Nagusi? 63 00:12:19,905 --> 00:12:22,742 Dibortzio-epaitegiaren erabakia da. 64 00:12:30,349 --> 00:12:32,218 Ez jan hazi horiek! 65 00:12:33,385 --> 00:12:35,254 Lehertu egingo zara! 66 00:12:44,897 --> 00:12:46,699 Ez dit galdetu ere egin. 67 00:12:47,233 --> 00:12:49,034 Ja eta dibortziatu egin zait! 68 00:12:50,369 --> 00:12:52,304 Zer nazka! 69 00:15:33,799 --> 00:15:36,068 Altxa! Bazkaltzera! 70 00:15:43,575 --> 00:15:45,044 Entzun. 71 00:15:45,878 --> 00:15:47,947 Denok dakizuen bezala… 72 00:15:48,047 --> 00:15:51,750 …sozialismoa eraikitzeko bidean eragozpenak ditugu… 73 00:15:51,850 --> 00:15:53,752 …behin-behinekoak. 74 00:15:54,653 --> 00:15:57,089 Janari faltan gaudenez… 75 00:15:57,222 --> 00:15:59,892 …erabaki dugu gaurtik aurrera… 76 00:16:00,025 --> 00:16:02,728 …ez duzuela lan egin beharko. 77 00:16:03,128 --> 00:16:07,366 Baina horrek ez du esan nahi ezer egin gabe egongo zaretenik. 78 00:16:07,499 --> 00:16:11,170 Zeuek lortuko duzue janaria… 79 00:16:11,303 --> 00:16:13,639 …basalandareak eta haziak bilduz. 80 00:16:14,974 --> 00:16:17,109 Zopa hau mehe-mehea dago. 81 00:16:17,576 --> 00:16:20,012 Arto-alerik ere ez du. 82 00:16:20,579 --> 00:16:24,750 Egunean 7 ontzako errazioekin, zer espero duzu? 83 00:20:54,152 --> 00:20:55,420 Zatoz hona! 84 00:23:28,874 --> 00:23:31,209 Zer duzu, Xiao Li? 85 00:26:27,319 --> 00:26:29,421 Anaia maitea… 86 00:26:30,822 --> 00:26:33,224 Osasun onez egongo ahal zara!… 87 00:26:34,893 --> 00:26:37,462 …eta umeak ere ondo egongo ahal dira! 88 00:26:39,064 --> 00:26:40,665 Lerro hauen bidez esan nahi dizut… 89 00:26:42,901 --> 00:26:45,503 …beste zigor-eremu batera eraman nautela. 90 00:26:46,304 --> 00:26:48,740 Eta hilabete asko joan dira… 91 00:26:50,308 --> 00:26:53,612 …gutuna jaso nuen ezkero. 92 00:26:57,015 --> 00:26:59,517 Ez dut berririk… 93 00:27:01,853 --> 00:27:04,789 …zure bizitzaz eta zure familiaz. 94 00:27:06,391 --> 00:27:07,692 Eta horrek… 95 00:27:09,327 --> 00:27:10,862 …eragiten dit… 96 00:27:12,297 --> 00:27:13,732 …itolarri handia. 97 00:27:15,133 --> 00:27:16,701 Batez ere nahi nuke… 98 00:27:17,936 --> 00:27:21,272 …gutun hau irakurri ondoren… 99 00:27:22,474 --> 00:27:23,908 …zuk niri idaztea… 100 00:27:25,577 --> 00:27:27,812 …lehenbailehen. 101 00:27:29,347 --> 00:27:31,049 Esan behar dizut, baita ere… 102 00:27:32,250 --> 00:27:34,419 …hona ekarri nauten ezkero… 103 00:27:34,986 --> 00:27:36,955 …gaixorik nagoela. 104 00:27:37,756 --> 00:27:39,357 Idazten ari natzaizun egun honetan… 105 00:27:39,491 --> 00:27:41,593 …suspertzen ari naiz… 106 00:27:42,794 --> 00:27:44,295 …disenteriatik… 107 00:27:45,330 --> 00:27:48,133 …baina gorputz osoa… 108 00:27:49,234 --> 00:27:51,670 …handituta daukat oraindik. 109 00:27:57,175 --> 00:27:58,977 Azken aldia… 110 00:28:01,846 --> 00:28:06,017 …urriaren 29a zen… 111 00:28:08,453 --> 00:28:10,689 …hura izan zen azken aldia… 112 00:28:11,589 --> 00:28:13,692 …seme-alabei idatzi niena. 113 00:28:15,226 --> 00:28:17,929 Galdetu diet ea zuk… 114 00:28:18,997 --> 00:28:21,066 …aurki zenezakeen modua… 115 00:28:23,168 --> 00:28:25,470 …errazio batzuk gehiago… 116 00:28:26,938 --> 00:28:29,741 …niri bidaltzeko. 117 00:28:36,848 --> 00:28:38,316 Iritsi nintzenean… 118 00:28:39,617 --> 00:28:42,053 …Jiabiangou-ko zigor-eremura… 119 00:28:44,289 --> 00:28:46,057 …pakete bat… 120 00:28:47,092 --> 00:28:48,493 …bidali zenidan… 121 00:28:49,661 --> 00:28:54,332 …zorro batekin eta tabakoarekin. 122 00:28:56,501 --> 00:28:59,037 Mila esker! 123 00:29:01,439 --> 00:29:03,441 Orain… 124 00:29:05,143 --> 00:29:07,011 …nire egoera… 125 00:29:08,113 --> 00:29:10,782 …etsi-etsia da… 126 00:29:12,150 --> 00:29:13,651 …eta espero dut… 127 00:29:15,587 --> 00:29:18,857 …gogoratuko dituzula… 128 00:29:20,258 --> 00:29:24,095 …gure anai-harremanak… 129 00:29:26,030 --> 00:29:28,533 …eta berriro lagunduko didazula. 130 00:29:31,770 --> 00:29:33,138 Eskatu nahi dizut, baita ere… 131 00:29:35,473 --> 00:29:38,176 …hitz egin dezazula gure anaiarekin… 132 00:29:40,678 --> 00:29:43,848 …nire estualdiaz… 133 00:29:44,949 --> 00:29:48,620 …lagundu ahal izango didan esperantzan. 134 00:29:51,790 --> 00:29:53,291 Beharbada… 135 00:29:54,659 --> 00:29:56,795 …berak ere… 136 00:29:57,595 --> 00:30:00,832 …idatz diezadake. 137 00:30:23,955 --> 00:30:26,024 Ez dakit zer hitz aukeratu… 138 00:30:28,059 --> 00:30:30,595 …bihotzean daukadana adierazteko. 139 00:30:31,930 --> 00:30:34,432 Mesedez, barkaidazu. 140 00:30:35,567 --> 00:30:38,703 Zure anaia, Weixuan. 141 00:30:41,072 --> 00:30:43,975 Azaroak 15… 142 00:30:44,509 --> 00:30:49,414 …1960. 143 00:30:57,789 --> 00:30:59,023 Zuzendari… 144 00:30:59,190 --> 00:31:01,392 -Nirekin hitz egin nahi duzu. -Eseri. 145 00:31:10,134 --> 00:31:11,703 Tori, hau zuretzat da. 146 00:31:18,977 --> 00:31:21,613 Ezin ditugu hildakoak salbatu. 147 00:31:23,181 --> 00:31:24,983 Baina gaixo asko ditugu. 148 00:31:25,416 --> 00:31:27,719 Horiek eritegira eramatea erabaki dugu. 149 00:31:27,819 --> 00:31:30,054 Zu 1.az arduratuko zara. 150 00:31:41,266 --> 00:31:42,634 Txen… 151 00:31:43,167 --> 00:31:45,703 …segurtasuneko aspaldiko kamarada zaitugu. 152 00:31:45,837 --> 00:31:48,439 Hobeto sentitzen naiz zu arduraduna bazara. 153 00:31:48,539 --> 00:31:50,742 Eta eritegietan berogailua dago. 154 00:31:50,909 --> 00:31:53,678 Zoaz hara, han bero egongo zara. 155 00:32:17,168 --> 00:32:19,003 Txen… 156 00:32:22,173 --> 00:32:24,142 Esna zaude? 157 00:32:27,812 --> 00:32:29,013 Luo irakaslea… 158 00:32:29,948 --> 00:32:31,783 Pixa egin nahi duzu? 159 00:32:32,450 --> 00:32:34,352 Oraintxe egin dut. 160 00:32:37,488 --> 00:32:38,790 Txen… 161 00:32:40,224 --> 00:32:42,493 …egun osoa lanean ari zara, atsedenik gabe… 162 00:32:42,627 --> 00:32:44,062 …eta gauean… 163 00:32:44,228 --> 00:32:46,297 …ezin duzu lo egin. 164 00:32:46,431 --> 00:32:48,333 Gaixotu egingo zara. 165 00:32:51,636 --> 00:32:53,571 Etzan zaitez hemen. 166 00:32:54,105 --> 00:32:56,274 Ni ondo nago eserita. 167 00:33:02,313 --> 00:33:03,614 Luo irakaslea… 168 00:33:04,015 --> 00:33:05,350 …edan zerbait. 169 00:33:05,450 --> 00:33:06,918 Ez. 170 00:33:07,018 --> 00:33:10,421 Edaten badut, pixa egin nahiko dut. 171 00:33:11,689 --> 00:33:14,692 Pixa egin behar baduzu, nik lagunduko dizut. 172 00:33:24,535 --> 00:33:26,871 Zigor-eremu nagusian geundenean… 173 00:33:28,072 --> 00:33:29,907 …denak zuri begira zeuden. 174 00:33:31,509 --> 00:33:33,811 Zuk diseinatutako gurdi hura… 175 00:33:35,279 --> 00:33:38,116 …dotorea zen, eta erosoa ere bai… 176 00:33:39,317 --> 00:33:42,253 …eta egokia zaldirako. 177 00:33:45,757 --> 00:33:48,426 Herrira joaten ginenean hornigai bila… 178 00:33:48,559 --> 00:33:52,196 …denak inguruan biltzen ziren gurdia mirestera. 179 00:33:56,267 --> 00:34:00,038 Ingeniari zibila nintzen. 180 00:34:02,673 --> 00:34:06,811 Eta orain "eskuindarra" naiz. 181 00:34:13,251 --> 00:34:15,386 Nola gertatu zen hori? 182 00:34:26,597 --> 00:34:30,668 Ehun Loreen Ekinaldian, alderdiaren batzordean… 183 00:34:31,869 --> 00:34:34,072 …nire iritzia eman nuen. 184 00:34:35,139 --> 00:34:36,507 Hau esan nien: 185 00:34:37,442 --> 00:34:41,312 …"proletarioen diktadura" hutsegite bat da… 186 00:34:41,946 --> 00:34:43,714 …eta motz geratzen da. 187 00:34:44,148 --> 00:34:48,219 "Herri osoaren diktadura" izan behar zuela esan nien. 188 00:34:49,887 --> 00:34:53,558 Nazioa herri osoarena baita. 189 00:35:19,183 --> 00:35:21,419 Jauna… 190 00:35:22,954 --> 00:35:26,657 Zhao Tingji hil da. Negarrez ari dena bere herrikoa da. 191 00:35:26,791 --> 00:35:29,460 Joateko esan diot, baina ez du nahi. 192 00:35:42,607 --> 00:35:44,675 Ez negar egin, joan ohera. 193 00:36:29,921 --> 00:36:31,956 Batzarra! Logela horretan! 194 00:36:32,423 --> 00:36:33,624 Mugi! 195 00:36:40,298 --> 00:36:42,333 Bizkor! 196 00:36:46,103 --> 00:36:47,939 Denak batzarrera! 197 00:36:49,373 --> 00:36:50,741 Mugi! 198 00:36:58,049 --> 00:36:59,317 Zhang Weiliang! 199 00:37:00,117 --> 00:37:01,118 Non dago? 200 00:37:01,219 --> 00:37:02,653 Horko hori da. 201 00:37:05,923 --> 00:37:08,292 Hemen ezkutatzen zara? Lotu ezazue! 202 00:37:15,933 --> 00:37:19,070 Erakutsiko dizut nik giza haragia jaten! 203 00:37:20,371 --> 00:37:22,373 Arratoi haragia zen! 204 00:37:22,506 --> 00:37:24,742 Gizajale zikina! 205 00:37:24,875 --> 00:37:27,712 Gorpu bat lurpetik atera, eta erraiak jan dizkiozu! 206 00:37:27,812 --> 00:37:29,914 Eta ez behin bakarrik! 207 00:37:30,014 --> 00:37:31,782 Nazkante zikina! 208 00:37:32,083 --> 00:37:34,185 Hu Yongshun, zatoz hona! 209 00:37:37,021 --> 00:37:38,589 Nork esaten du giza haragia jan dudala? 210 00:37:38,689 --> 00:37:41,692 Nagusi, hori gezurra da! 211 00:37:41,826 --> 00:37:43,094 Non dituzu frogak? 212 00:37:43,227 --> 00:37:46,197 Probak? Baditugu! Ikusi egin zaituzte! 213 00:37:46,497 --> 00:37:48,799 Wang Yiwuren gorpua lurpetik atera zenuen. 214 00:37:48,899 --> 00:37:50,434 Hanka bat falta zaio! 215 00:37:50,534 --> 00:37:52,903 Yiwu jan genuela esaten ari zara? 216 00:37:53,037 --> 00:37:55,573 Onar ezazu, zitala! Gauza bat esango dizut: 217 00:37:55,740 --> 00:37:57,341 Bi aste daramatzat zuri begira… 218 00:37:57,408 --> 00:38:00,711 …hilerrira joan zinen, arratoi ehizean zindoazelakoan. 219 00:38:00,811 --> 00:38:04,215 Begiraiozu zeure buruari: gizena eta ondo bazkatua! 220 00:38:04,649 --> 00:38:05,850 Lotu ezazue! 221 00:38:06,651 --> 00:38:08,653 Tira, lotu nazazue! 222 00:38:09,086 --> 00:38:09,887 Putakumeak! 223 00:38:10,187 --> 00:38:12,623 Alderdikoa naiz 1938 ezkero! 224 00:38:14,325 --> 00:38:15,826 Eskuindar zikina! 225 00:38:15,993 --> 00:38:18,696 Aspaldiko iraultzailearen itxurak egiten! 226 00:38:18,863 --> 00:38:20,298 Ixo! 227 00:38:21,399 --> 00:38:22,566 Mugi, kakati zikina! 228 00:38:27,138 --> 00:38:27,938 Wei Txanghai! 229 00:38:28,673 --> 00:38:29,707 Etorri hona! 230 00:38:57,835 --> 00:38:59,904 Atera ezazue eta bota ezazue zulora. 231 00:40:02,500 --> 00:40:04,001 Segi. 232 00:40:04,402 --> 00:40:05,569 Zer moduz dituzu besoak? 233 00:40:53,717 --> 00:40:55,052 Xiao Li… 234 00:41:02,092 --> 00:41:04,261 Xiao Li… 235 00:41:06,130 --> 00:41:07,264 Lao Dong… 236 00:41:07,398 --> 00:41:10,100 …ez zaude lotan? Zer gertatzen da? 237 00:41:10,634 --> 00:41:14,705 Mesede bat eskatu behar dizut. 238 00:41:14,839 --> 00:41:16,140 Zer? 239 00:41:21,145 --> 00:41:23,981 Gaur goizean jaiki naizenean… 240 00:41:24,148 --> 00:41:26,417 …berriz zorabiatu naiz. 241 00:41:28,252 --> 00:41:30,187 Ezin dut gehiago itxoin. 242 00:41:30,554 --> 00:41:33,290 Esplikatu egin behar dizut. 243 00:41:35,159 --> 00:41:37,228 Gehiegi kezkatzen zara zeure emazteaz. 244 00:41:39,063 --> 00:41:40,698 Badakizu zer…? 245 00:41:41,432 --> 00:41:44,869 …eskatu behar dizudana ez da hain latza. 246 00:41:45,503 --> 00:41:47,037 Hilko banintz… 247 00:41:47,705 --> 00:41:49,540 …hurrengo egunetan… 248 00:41:50,341 --> 00:41:51,675 …arren eskatzen dizut… 249 00:41:52,576 --> 00:41:55,179 …bil nazazu neure mantan… 250 00:41:55,679 --> 00:41:58,549 …eta logelaren atzealdean ezkuta nazazu. 251 00:42:00,417 --> 00:42:01,952 Han. 252 00:42:04,054 --> 00:42:05,890 Utz nazazu hor egun batzuetan… 253 00:42:06,457 --> 00:42:08,893 …nire emaztea iritsi arte… 254 00:42:09,527 --> 00:42:11,028 …eta esaiozu… 255 00:42:11,695 --> 00:42:14,698 …saia dadila nire gorpua etxera eramaten… 256 00:42:15,332 --> 00:42:16,567 …Xangaira. 257 00:42:25,009 --> 00:42:26,977 Nire emazteak eta nik… 258 00:42:28,045 --> 00:42:31,382 …elkarrekin lan egiten genuen Xangaiko ospitalean. 259 00:42:34,318 --> 00:42:35,753 Niri bururatu zitzaidan… 260 00:42:37,821 --> 00:42:40,758 …"Denok ipar-mendebaldera" deiari erantzutea… 261 00:42:41,191 --> 00:42:42,927 …eta Lanzhou-ra etortzea. 262 00:42:43,961 --> 00:42:47,998 Baina emazteak eta gurasoek… 263 00:42:48,899 --> 00:42:52,336 …aitaginarreba-amaginarrebak ez etortzeko esaten zidaten. 264 00:42:57,374 --> 00:42:59,009 Askoz ere nahiago nuke… 265 00:43:00,377 --> 00:43:02,580 …entzun izan banie. 266 00:43:12,056 --> 00:43:13,591 Arren eskatzen dizut… 267 00:43:15,626 --> 00:43:18,495 …egin diezadazula mesede bakar hau. 268 00:43:21,599 --> 00:43:24,602 Ez dut nahi hemen lurpera nazaten. 269 00:43:25,269 --> 00:43:26,503 Lao Dong… 270 00:43:27,171 --> 00:43:28,706 …ez esan gehiago. 271 00:43:29,640 --> 00:43:32,876 Hori nahi baldin baduzu, egingo dut. 272 00:43:35,446 --> 00:43:37,381 Zoaz ohera… 273 00:43:38,315 --> 00:43:40,618 …ahaztu hau guztia. 274 00:43:48,425 --> 00:43:51,495 Utzi nire gorputza logelan hiruzpalau egunez. 275 00:43:53,163 --> 00:43:55,633 Emaztea ez bada etortzen… 276 00:43:57,468 --> 00:43:59,870 …atera nazazu kanpora… 277 00:44:00,738 --> 00:44:02,339 …eta lurpera nazazu. 278 00:44:03,307 --> 00:44:04,942 Bestela… 279 00:44:06,010 --> 00:44:07,778 …gaizki usainduko dut… 280 00:44:08,579 --> 00:44:10,047 …eta giroa kirastu egingo da. 281 00:44:34,138 --> 00:44:35,372 Lao Dong. 282 00:44:43,547 --> 00:44:45,015 Zhang irakaslea… 283 00:44:47,184 --> 00:44:48,852 Lao Dong hil da. 284 00:45:28,258 --> 00:45:30,260 -Hildako gehiago? -Ez. 285 00:45:48,445 --> 00:45:51,348 Itsututa al zaude? Gorpu bat dago hor! 286 00:45:56,253 --> 00:46:00,023 Ergelak, gorpua ezkutatu nahi zenuten? 287 00:47:17,167 --> 00:47:20,904 Gauean, gaixoak esnatu, eta haiekin hitz egin behar duzu. 288 00:47:21,038 --> 00:47:23,974 Ez utzi lo egiten eguna argitu arte. 289 00:47:26,410 --> 00:47:30,080 Ona al da berentzat esna egon behar izatea? 290 00:47:30,647 --> 00:47:34,418 Hemen jendea gauez hiltzen da, lotan. 291 00:47:39,590 --> 00:47:41,992 Zerbait behar baduzu, deituidazu. 292 00:47:52,636 --> 00:47:54,037 Tira, tira. 293 00:47:54,571 --> 00:47:56,306 Denak gora. 294 00:47:56,607 --> 00:47:57,975 Altxa, ahal baduzue. 295 00:47:58,675 --> 00:48:01,078 Zhang Yongwei, hasi zu. 296 00:48:08,418 --> 00:48:10,220 Ederki, ni hasiko naiz. 297 00:48:11,822 --> 00:48:14,458 Badago gizon bat zigor-zelaian… 298 00:48:14,758 --> 00:48:16,660 …ardi-larru bat lapurtu zuena. 299 00:48:18,128 --> 00:48:20,797 Su eman zion artileari… 300 00:48:22,132 --> 00:48:25,769 …eta puskatan erre zuen azala. 301 00:48:25,836 --> 00:48:28,038 Kurruskatsua eta goxo-goxoa zegoen. 302 00:48:32,342 --> 00:48:33,777 Ez zen egongo hain goxoa… 303 00:48:34,778 --> 00:48:38,248 …Lanzhou-ko "Palace"n egiten duten ahate errea bezainbat. 304 00:48:39,616 --> 00:48:41,785 Kurruskatsua eta samurra. 305 00:48:42,653 --> 00:48:46,056 Udareondo-txingarren zaporea eta guzti. 306 00:48:52,629 --> 00:48:54,998 Ahate errea goxoa egongo da… 307 00:48:56,133 --> 00:48:57,567 …baina nire gusturako… 308 00:48:57,701 --> 00:49:00,737 …ez da txerri erregosia bezain goxoa. 309 00:49:03,507 --> 00:49:04,541 Bai, arrazoi duzu. 310 00:49:04,975 --> 00:49:05,776 Etxean… 311 00:49:08,011 --> 00:49:10,247 …txerri bat hiltzen dugu urtero. 312 00:49:11,949 --> 00:49:13,817 Erregosi egiten dugu… 313 00:49:14,251 --> 00:49:16,019 …azarekin. 314 00:49:17,821 --> 00:49:22,025 Sekula ez dut txerri erregosia dastatu… 315 00:49:22,693 --> 00:49:25,195 "Lurjabea" zinela esaten zizuten… 316 00:49:25,529 --> 00:49:27,965 …eta ez duzu sekula txerri erregosirik jan? 317 00:49:29,166 --> 00:49:31,134 Zergatik sailkatu zaituzte "lurjabe" gisa? 318 00:49:32,302 --> 00:49:35,706 Landaldea Eraberritzeko Brigadak egin zuen. Ez zekiten tutik ere. 319 00:49:38,108 --> 00:49:39,509 Kontuz ibili… 320 00:49:40,410 --> 00:49:42,112 …ea zer esaten duzun. 321 00:49:43,246 --> 00:49:46,783 Landaldea Eraberritzea kritikatzeagatik… 322 00:49:47,884 --> 00:49:50,988 …batzuek desadostasuna hedatzen ari dira. 323 00:49:54,057 --> 00:49:55,425 Utz dezagun. 324 00:49:56,994 --> 00:49:58,128 Beste zerbaitez hitz egizue. 325 00:49:59,463 --> 00:50:01,031 Ez ahaztu… 326 00:50:01,665 --> 00:50:04,468 …ez zarela jadanik barruti-burua. 327 00:50:04,901 --> 00:50:07,270 Lan-eremu batean zaude, gu guztiok bezala. 328 00:50:08,271 --> 00:50:11,942 Batzuek "desadostasuna hedatzen" ari direla esatea… 329 00:50:12,609 --> 00:50:17,347 …gogor samarra da, ez da hala? 330 00:50:19,349 --> 00:50:20,751 Lao Lin… 331 00:50:22,185 --> 00:50:24,621 …hain iraultzaile ona bazina… 332 00:50:25,255 --> 00:50:28,025 …zergatik bidali zaituzte berreziketa-eremu honetara? 333 00:50:28,692 --> 00:50:31,895 Zergatik esaten dizute… 334 00:50:32,029 --> 00:50:34,598 …ultraeskuindarra zarela? 335 00:50:40,003 --> 00:50:42,172 Hutsegite bat izan zen. 336 00:50:44,341 --> 00:50:46,710 Oker akusatu ninduten. 337 00:50:48,812 --> 00:50:51,615 Salaketa faltsu bat izan zen. 338 00:50:53,784 --> 00:50:55,419 Nire nagusiek… 339 00:50:56,887 --> 00:50:59,823 …ez zuten garbi ikusi. 340 00:51:01,558 --> 00:51:05,328 Leiala izan natzaio beti aginte-kateari. 341 00:51:06,797 --> 00:51:09,066 Oker salatu zintuzten? 342 00:51:09,132 --> 00:51:11,968 Eta hauek ere bai? Oker salatu dituzte? 343 00:51:12,569 --> 00:51:15,906 Zer egin dute lan behartuak merezi izateko? 344 00:51:17,374 --> 00:51:20,277 Jendea salatzen zabiltza, besteak akusatzen… 345 00:51:21,378 --> 00:51:25,816 …nagusien onginahia zureganatzeko. 346 00:51:26,783 --> 00:51:30,687 Besteak zanpatuz hori lortuko duzula uste duzu. 347 00:51:31,788 --> 00:51:33,423 Gauza bat esango dizut ba… 348 00:51:34,391 --> 00:51:35,759 …ez duzu hori lortuko… 349 00:51:36,860 --> 00:51:39,096 …besteok lortuko ez dugun bezala. 350 00:51:40,997 --> 00:51:42,466 Hemengo inor… 351 00:51:43,500 --> 00:51:45,869 …ez da aterako. 352 00:51:48,305 --> 00:51:50,707 Utzi erretolikak. 353 00:52:22,639 --> 00:52:23,907 Lao Duan… 354 00:52:24,574 --> 00:52:28,612 …hegoaldeko eritegian gorpuak daude. Altua Zhang Jixin da… 355 00:52:28,745 --> 00:52:30,647 …txikia, berriz, Zou Yongquan. 356 00:52:30,780 --> 00:52:34,217 Ilea bi aldeetara daukana Wang Jintxao da. 357 00:52:34,351 --> 00:52:37,587 Ez nahasi izenak txarteletan. 358 00:52:37,687 --> 00:52:39,089 Ez ditut nahasiko. 359 00:54:34,838 --> 00:54:36,673 Dong Jianyi! 360 00:54:57,494 --> 00:54:59,296 Dong Jianyi… 361 00:55:00,130 --> 00:55:01,831 …hemen bizi al da? 362 00:55:07,137 --> 00:55:08,571 Bai, hemen bizi da. 363 00:55:21,351 --> 00:55:23,019 Ez al dago hemen? 364 00:55:27,991 --> 00:55:29,259 Eseri. 365 00:55:39,235 --> 00:55:40,770 Tira, eser zaitez. 366 00:55:54,851 --> 00:55:56,619 Zu Gu al zara? 367 00:55:59,622 --> 00:56:01,891 Dong Jianyren emaztea naiz. 368 00:56:10,367 --> 00:56:12,369 Zu Li Minhan al zara? 369 00:56:13,937 --> 00:56:15,038 Hala naiz. 370 00:56:18,375 --> 00:56:20,276 Zu Xiao Li zara. 371 00:56:24,147 --> 00:56:26,383 Lao Dongek idatzi, eta hau esan zidan: 372 00:56:27,650 --> 00:56:29,119 Galdetzeko zutaz… 373 00:56:30,754 --> 00:56:34,624 …bera ez bazegoen hemen ni iristean. 374 00:56:39,396 --> 00:56:41,331 Gutunean zioenez… 375 00:56:43,233 --> 00:56:46,736 …bera lekuz aldatu omen zuten eta etorri beharra neukan. 376 00:56:48,138 --> 00:56:51,174 Behin, Jiabiangouko eremura joan nintzen bera ikustera… 377 00:56:52,675 --> 00:56:54,911 …baina Mingshui-ra etorri gabea nintzen. 378 00:56:59,315 --> 00:57:00,750 Xiao Li… 379 00:57:06,956 --> 00:57:08,224 …nire senarra… 380 00:57:10,293 --> 00:57:12,262 …lekuz aldatu al dute? 381 00:57:15,865 --> 00:57:17,300 Kanpoan dago. 382 00:57:18,268 --> 00:57:19,836 Lao Dong kanpoan dago. 383 00:57:26,009 --> 00:57:27,343 Eseri. 384 00:57:28,478 --> 00:57:30,079 Eseri, mesedez. 385 00:57:45,829 --> 00:57:47,597 Lao Dongek esan zidanez… 386 00:57:48,898 --> 00:57:50,767 …zu bera bisitatzera etortzen zinen… 387 00:57:51,367 --> 00:57:54,070 …Xangaitik, bizpahiru hilabetean behin. 388 00:58:09,319 --> 00:58:11,621 Bide luzea da honainokoa. 389 00:58:13,490 --> 00:58:15,625 5 edo 6 egun izango dira. 390 00:58:25,735 --> 00:58:27,670 Non dago Lao Dong? 391 00:58:30,139 --> 00:58:32,075 Zer ordutan itzuliko da? 392 00:58:48,992 --> 00:58:50,293 Gu… 393 00:58:51,528 --> 00:58:55,398 Lao Dongi gertatu zaiona esplikatu behar dizut. 394 00:59:03,039 --> 00:59:06,910 Esan behar dizudanak… min emango dizu. 395 00:59:18,087 --> 00:59:19,622 Lao Dong's hil egin da. 396 00:59:20,323 --> 00:59:22,058 Duela 8 egun hil zen. 397 01:00:02,498 --> 01:00:04,667 Lotan hil zen… 398 01:00:05,768 --> 01:00:07,437 …bakean. 399 01:00:09,305 --> 01:00:11,307 Jantzi egin genuen… 400 01:00:13,476 --> 01:00:16,379 …maletan zeukan uniforme berri batekin… 401 01:00:16,980 --> 01:00:19,115 …bere mantan bildu genuen… 402 01:00:19,849 --> 01:00:22,018 …eta hilerrian lurperatu genuen. 403 01:00:26,222 --> 01:00:27,890 Bere gauzak… 404 01:00:29,425 --> 01:00:31,828 …zigor-eremuko bulegoan dauzkate. 405 01:00:33,463 --> 01:00:35,431 Nahi baldin badituzu… 406 01:00:36,799 --> 01:00:38,234 …zoaz hara eta galdetu. 407 01:01:52,341 --> 01:01:54,010 Denon artean banatu nahi ditut… 408 01:01:55,478 --> 01:01:57,580 …ekarri ditudan pastel hauek. 409 01:02:20,470 --> 01:02:23,039 Tira ba… Zuk hala badiozu… 410 01:02:57,907 --> 01:02:59,509 Xiao Li… 411 01:03:01,477 --> 01:03:04,447 …eraman nazazu Lao Dongen hilobira. 412 01:03:08,184 --> 01:03:09,552 Hilobiak nonahi daude… 413 01:03:10,019 --> 01:03:11,788 …basamortuan zehar… 414 01:03:12,288 --> 01:03:14,023 …sakabanaturik. 415 01:03:15,892 --> 01:03:17,493 Ez dut itxaropen handirik… 416 01:03:18,995 --> 01:03:20,029 …bere hilobia aurkitzeko. 417 01:03:20,329 --> 01:03:21,731 Zergatik ez? 418 01:03:22,465 --> 01:03:25,635 Joan bulegora, eta galdetu hango ofizialari. 419 01:03:25,735 --> 01:03:28,471 Berak bidaltzen ditu lurperatzaile taldeak. 420 01:03:28,938 --> 01:03:31,140 Berak jakingo du non dagoen lurperatuta Lao Dong. 421 01:04:16,352 --> 01:04:17,553 Zu, Xiao Li… 422 01:04:19,422 --> 01:04:21,057 …putakume hutsa zara. 423 01:04:21,390 --> 01:04:24,060 Wei Txanghai, zergatik iraintzen nauzu? 424 01:04:24,527 --> 01:04:26,128 Zer egin dizut? 425 01:04:29,565 --> 01:04:31,167 Kakati bat bezala portatu zara. 426 01:04:31,968 --> 01:04:35,705 Emakume gajoa erreguka aritu zaizu hilobira eraman zenezan. 427 01:04:36,639 --> 01:04:38,507 Eta zuk gezurra esan diozu. 428 01:04:39,008 --> 01:04:41,077 Ez al zinen han egon… 429 01:04:41,177 --> 01:04:43,145 …Lao Dong lurperatu zutenean? 430 01:04:44,714 --> 01:04:46,449 Ixo! 431 01:04:49,986 --> 01:04:52,088 Beldur nintzen hizketan hasiko ote zinen… 432 01:04:52,221 --> 01:04:54,357 …emakumea hemen zegoen artean. 433 01:04:58,327 --> 01:04:59,629 Tontakeriak! 434 01:05:00,830 --> 01:05:02,298 Duela egun batzuk… 435 01:05:03,399 --> 01:05:05,134 …hilerria zeharkatu nuen… 436 01:05:06,936 --> 01:05:08,905 …eta Lao Dongen gorpua ikusi nuen. 437 01:05:08,971 --> 01:05:11,707 Biluzik zegoen, hondarrean etzanda. 438 01:05:13,910 --> 01:05:15,945 Arropa lapurtu zioten. 439 01:05:16,712 --> 01:05:18,414 Mantarik gabe zegoen. 440 01:05:18,748 --> 01:05:20,216 Nola ausar daiteke inor…? 441 01:05:21,584 --> 01:05:26,055 Norbaitek bere gauzak lapurtu zizkion… 442 01:05:26,355 --> 01:05:27,990 …janariarekin trukatzeko. 443 01:05:28,658 --> 01:05:30,293 Baina okerrena… 444 01:05:31,160 --> 01:05:35,197 …haragia moztu ziotela bizkarraldean. 445 01:05:36,532 --> 01:05:39,101 Ebakiak zeuzkan zangoetan ere. 446 01:07:01,517 --> 01:07:02,518 Noren bila zabiltza? 447 01:07:04,653 --> 01:07:07,023 Dong Jianyiren emaztea naiz. 448 01:07:08,858 --> 01:07:10,626 Jakin nahi nuke… 449 01:07:11,594 --> 01:07:14,263 …zehatz-mehatz noiz hil zen. 450 01:07:17,033 --> 01:07:18,367 Ondo da. Begiratuko dut. 451 01:07:45,928 --> 01:07:49,065 Dong Jianyi duela zortzi egun hil zen. 452 01:07:53,869 --> 01:07:56,238 Badakizu non dagoen lurperatuta? 453 01:07:56,672 --> 01:07:58,174 Ez dut ideiarik. 454 01:07:58,741 --> 01:08:01,911 Izenak eta datak besterik ez ditut apuntatzen. 455 01:08:03,813 --> 01:08:05,948 Badago hilarririk hilerrietan? 456 01:08:06,082 --> 01:08:07,750 Zertarako? 457 01:08:08,084 --> 01:08:10,019 Etiketa bat lotzen diegu… 458 01:08:10,186 --> 01:08:13,189 …izenarekin eta heriotza-datarekin. 459 01:08:18,861 --> 01:08:20,896 Hori egiten duzue? 460 01:08:22,231 --> 01:08:24,567 Antinaturala da, gizagabea! 461 01:08:58,033 --> 01:08:59,368 Ez gehiago negar egin! 462 01:09:02,171 --> 01:09:04,306 Hartu zure gauzak eta itzuli Xangaira! 463 01:09:06,809 --> 01:09:10,079 Nire senarrarengana eramaten ez nauzun arte… 464 01:09:11,380 --> 01:09:13,315 …ez naiz inora joango! 465 01:09:16,185 --> 01:09:18,854 Geratu nahi duzu? Gera zaitez! 466 01:09:18,988 --> 01:09:22,491 Ohe huts pila dago logeletan! 467 01:09:24,527 --> 01:09:26,495 Non lan egiten duzu Xangain? 468 01:09:31,433 --> 01:09:33,269 Zertarako jakin nahi duzu? 469 01:09:34,270 --> 01:09:36,739 Zure nagusiei idazteko… 470 01:09:37,373 --> 01:09:40,476 …zaindariak bidal ditzaten zu etxera eramatera! 471 01:09:42,178 --> 01:09:45,247 Zu bezalako hiriko neska gazteek… 472 01:09:45,381 --> 01:09:48,551 …senar atzerakoiak berreziketan dauzkazuenak… 473 01:09:48,851 --> 01:09:53,355 …ez zenukete etorri behar istiluak sortzera! 474 01:09:53,856 --> 01:09:58,160 Ikuspegi politiko okerra duzue! Estatuari desobeditzen diozue… 475 01:09:58,294 --> 01:10:00,930 …eta proletarioen diktadurari ere bai! 476 01:10:44,006 --> 01:10:46,875 Gaur gauean hobe duzu hemen geratu. 477 01:10:46,976 --> 01:10:49,578 Bihar, Xangaira itzuli behar duzu. 478 01:10:54,116 --> 01:10:55,751 Lo egin ezazu nire ohean. 479 01:10:56,652 --> 01:10:58,454 Ni beste nonbaitera joango naiz. 480 01:10:58,587 --> 01:11:00,623 Barkatu, ez dago oso garbia. 481 01:11:02,625 --> 01:11:05,394 Altxa, hor behean pasatuko dugu gaua. 482 01:12:27,476 --> 01:12:30,479 Begira. Zhang irakaslea hil da. 483 01:12:32,548 --> 01:12:33,749 Uztazu… 484 01:12:34,183 --> 01:12:36,118 …jan dezagun lehenengo. 485 01:14:15,984 --> 01:14:17,519 Gu, nora zoaz? 486 01:14:23,091 --> 01:14:25,027 Ez duzu aurkituko! 487 01:14:26,195 --> 01:14:27,896 Ez joan! 488 01:14:30,466 --> 01:14:33,469 Ehunka hilobi dago… 489 01:14:33,535 --> 01:14:35,237 …basamortuan zehar! 490 01:14:35,537 --> 01:14:37,473 Zenbakirik ere ez dute! 491 01:14:37,539 --> 01:14:39,575 Ez duzu inoiz aurkituko! 492 01:14:44,847 --> 01:14:47,382 Ezin duzu zentzuz jokatu? 493 01:15:12,774 --> 01:15:14,776 Ez joan hortik! 494 01:15:25,153 --> 01:15:26,688 Hortik ez! 495 01:15:37,866 --> 01:15:39,568 Hilobi gehienak… 496 01:15:39,701 --> 01:15:42,004 …hortik daude. 497 01:15:43,105 --> 01:15:46,542 Har ezazu erreka lehorra hegoalderantz… 498 01:15:49,144 --> 01:15:50,546 …eta bukaerara iristean… 499 01:15:51,446 --> 01:15:53,849 …jiratu hego-mendebaldera… 500 01:15:53,982 --> 01:15:55,951 …eta zeharkatu duna arteko bidea. 501 01:15:56,718 --> 01:15:59,254 Bi aldeetara hilobiak daude. 502 01:16:51,940 --> 01:16:53,375 Utziozu joaten! 503 01:16:53,508 --> 01:16:55,744 Amore emango du azkenean. 504 01:20:00,195 --> 01:20:02,297 Zu, horko hori! 505 01:20:06,635 --> 01:20:10,505 Non dago lurperatuta Dong Jianyi? 506 01:20:12,140 --> 01:20:13,475 Ez dakit! 507 01:20:17,813 --> 01:20:19,047 Zoaz etxera! 508 01:20:19,948 --> 01:20:23,618 Ez duzu inoiz aurkituko! Otsoak dabiltza inguru honetan! 509 01:20:33,728 --> 01:20:36,231 Jan ezazu zerbait eta lo pixka bat egin. 510 01:20:36,865 --> 01:20:38,967 Hobe duzu bihar etxera itzultzea… 511 01:20:39,100 --> 01:20:40,969 …gu gehiago torturatu gabe. 512 01:23:07,115 --> 01:23:08,583 Xiao Li… 513 01:23:12,187 --> 01:23:14,356 …utzidazu pala bat. 514 01:23:20,695 --> 01:23:22,597 Atzo dena ikusi nuen. 515 01:23:27,035 --> 01:23:28,370 Ez kezkatu. 516 01:23:30,905 --> 01:23:32,807 Irekitzen ditudan hilobi guztiak… 517 01:23:34,409 --> 01:23:36,011 …berriz estaltzen ditut. 518 01:23:38,446 --> 01:23:40,749 Zer egingo duzu, ordea? 519 01:24:00,368 --> 01:24:01,870 Jan ezazu. 520 01:24:03,171 --> 01:24:05,140 Jan zerbait. 521 01:24:08,543 --> 01:24:11,946 Gero zurekin joango naiz Dong Jianyiren hilobiaren bila. 522 01:25:25,887 --> 01:25:27,755 Arnasten ari da? 523 01:25:28,223 --> 01:25:30,792 Itotzen ari da! Eraman dezagun berriz etxera. 524 01:26:26,181 --> 01:26:28,616 Dong Jianyi! 525 01:30:03,564 --> 01:30:07,068 Inork ikusi al zaitu lurpeko babeslekutik ateratzen? 526 01:30:07,235 --> 01:30:08,336 Ez. 527 01:30:10,905 --> 01:30:13,074 Txen-i esan nion… 528 01:30:13,408 --> 01:30:16,911 …Shi Siliang-engana nindoala… 529 01:30:18,212 --> 01:30:21,449 …hilzorian sentitzen nintzelako… 530 01:30:21,816 --> 01:30:24,018 …eta adierazi nahi nuelako… 531 01:30:25,153 --> 01:30:27,555 …nire azken borondatea eta testamentua. 532 01:30:29,991 --> 01:30:31,426 Irakasle… 533 01:30:33,494 --> 01:30:36,898 …siesta egin behar zenuke. Zeharo iluntzean abiatuko gara. 534 01:30:40,301 --> 01:30:41,836 Xiao Li… 535 01:30:42,470 --> 01:30:44,505 …pentsatu al duzu ibilbide bat guretzat? 536 01:30:46,541 --> 01:30:49,911 Mingshuiko geltokirantz joango gara. 537 01:30:50,011 --> 01:30:53,815 21:00etan, tren bat abiatuko da Lanzhou-ra. 538 01:31:00,188 --> 01:31:02,223 Mingshui-rako trena hartzea… 539 01:31:04,158 --> 01:31:05,793 …arriskutsuegia da. 540 01:31:07,195 --> 01:31:09,497 Nonahi patruilak daude. 541 01:31:11,999 --> 01:31:14,735 Hobe dugu mendebaldera joatea… 542 01:31:14,869 --> 01:31:18,506 …Yuanshanzi-ko geltokira. 543 01:31:19,307 --> 01:31:20,741 Askoz seguruagoa da. 544 01:31:21,609 --> 01:31:24,712 Yuanshanzi oso urruti dago. Ez duzu lortuko. 545 01:31:26,113 --> 01:31:27,782 Lortuko dut. 546 01:33:49,490 --> 01:33:51,392 Xiao Li… 547 01:33:53,394 --> 01:33:56,197 Zure maisutzat naukazu oraindik? 548 01:33:58,065 --> 01:34:00,501 Horrela bada… 549 01:34:03,004 --> 01:34:04,939 …esaten dizudana egin behar duzu. 550 01:34:05,973 --> 01:34:07,108 Zoaz. 551 01:34:08,376 --> 01:34:09,910 Zoaz azkar. 552 01:34:45,546 --> 01:34:47,114 Irakasle… 553 01:34:47,748 --> 01:34:49,850 Hartu nire berokia. 554 01:34:55,022 --> 01:34:56,791 Etzan zaitez, irakasle! 555 01:34:58,125 --> 01:34:59,927 Berokiak bero-bero edukiko zaitu. 556 01:35:00,127 --> 01:35:01,829 Gaztea naiz, biziko naiz. 557 01:35:01,996 --> 01:35:05,199 Ez dut nahi zu izoztuta hil zaitezen! 558 01:35:11,238 --> 01:35:12,740 Irakasle! 559 01:35:13,140 --> 01:35:15,710 Obeditu zure dizipuluari! 560 01:35:15,810 --> 01:35:18,112 Edo ez naiz joango! 561 01:36:04,658 --> 01:36:06,127 Txen Yuming… 562 01:36:06,761 --> 01:36:09,230 Luok ihes egin du. Nondik joan da? 563 01:36:10,464 --> 01:36:11,699 Barkatu, jauna… 564 01:36:12,199 --> 01:36:14,168 …benetan ez dakit… 565 01:36:16,237 --> 01:36:18,172 Horixe badakizula! 566 01:36:21,175 --> 01:36:23,110 Hemen askotan gertatzen da… 567 01:36:23,978 --> 01:36:27,148 …heriotza gertu ikustea… 568 01:36:27,982 --> 01:36:30,017 …eta azken energia-oldar bat sentitzea… 569 01:36:31,519 --> 01:36:32,820 Galdetzen badidazu… 570 01:36:33,687 --> 01:36:35,956 …ez zituen 180tik gora metro egingo. 571 01:36:37,424 --> 01:36:39,126 Orain entzuidazu zuk! 572 01:36:39,860 --> 01:36:42,263 Luok ez du ihes egingo. 573 01:36:43,197 --> 01:36:46,100 Erne jarri dugu Baiyingo polizia… 574 01:36:46,534 --> 01:36:50,571 …eta bere jaioterrikoa, ipar-mendebaldean… 575 01:36:51,572 --> 01:36:53,808 …Luo preso ihesia bila dezaten. 576 01:36:53,908 --> 01:36:56,076 Berehala harrapatuko dugu. 577 01:36:58,179 --> 01:37:01,649 Hurrengoan, ihesaldi baten berri ematen ez duena… 578 01:37:02,950 --> 01:37:06,253 …lubakira botako dut. 579 01:37:10,191 --> 01:37:11,559 Bukatu da bilera! 580 01:37:45,226 --> 01:37:47,394 Nire irin-nahastura… 581 01:37:48,395 --> 01:37:51,398 …putakume horri eman diozu? 582 01:37:52,766 --> 01:37:53,968 Zer duzu? 583 01:37:54,702 --> 01:37:56,704 Putakume hori… 584 01:37:57,104 --> 01:38:00,674 Behin, errukitu nintzaion eta haragi pixka bat eman nion. 585 01:38:01,909 --> 01:38:05,512 Nondik atera ote nuen galdetu zidan. 586 01:38:06,914 --> 01:38:08,782 Lapurtu egin nuela esan nion. 587 01:38:10,117 --> 01:38:14,622 Eta hau esan zidan: "ez dut zure haragi lapurtua nahi… 588 01:38:15,656 --> 01:38:17,224 …eta salatu egingo zaitut!" 589 01:38:19,526 --> 01:38:22,897 Jendaurreko bilera batera eraman ninduten, masek kritika nintzaten. 590 01:38:23,030 --> 01:38:25,032 Hain estu lotu ninduten… 591 01:38:25,132 --> 01:38:27,968 …non ia-ia akabatu ninduten! 592 01:39:46,313 --> 01:39:48,449 Gaur ardi bat hil dugu… 593 01:39:48,582 --> 01:39:51,018 …zuen errazioak osatzeko. 594 01:39:54,221 --> 01:39:56,790 Berreziketa-Bulegoa… 595 01:39:56,890 --> 01:39:59,460 …zuen kasuak aztertzeko bildu da. 596 01:39:59,626 --> 01:40:03,330 Ea pixka batean eusten diozuen, indarra hartzeko. 597 01:40:03,497 --> 01:40:05,132 Tren bat prest dago… 598 01:40:05,299 --> 01:40:07,935 …eta bi egun barru etxera itzuliko zarete. 599 01:40:17,277 --> 01:40:18,345 Txen… 600 01:40:19,013 --> 01:40:20,180 …altxa zaitez. 601 01:40:21,181 --> 01:40:22,716 Zer gertatzen da? 602 01:40:22,816 --> 01:40:24,151 Zurekin hitz egin behar dut. 603 01:40:24,785 --> 01:40:26,086 Kanpoan egongo naiz. 604 01:40:50,677 --> 01:40:52,346 Zigor-eremuko administrazioak erabaki du… 605 01:40:52,479 --> 01:40:56,250 …kamarada osasuntsu guztiak trenez etxera bidaltzea. 606 01:40:56,383 --> 01:40:58,986 Baina zu ez zara joango. Hemen geldituko zara. 607 01:41:01,155 --> 01:41:02,890 Zer esan nahi du horrek? 608 01:41:03,624 --> 01:41:05,559 Berreziketan jarraitu behar dudala? 609 01:41:06,093 --> 01:41:07,227 Ez, ez da hori. 610 01:41:07,661 --> 01:41:10,064 Hemen geldituko zara lanean. 611 01:41:10,130 --> 01:41:11,532 Behar zaitut. 612 01:41:16,170 --> 01:41:17,871 Nahitaez egin behar dut? 613 01:41:19,239 --> 01:41:21,208 Eskaintza bat baizik ez da. 614 01:41:21,875 --> 01:41:25,612 Oraingoz, gaixo batzuk ezin dira mugitu. 615 01:41:25,712 --> 01:41:28,916 Suspertzen diren arte, ezin dira inora joan. 616 01:41:29,016 --> 01:41:31,819 Ez dugu nahi jendea trenetan hiltzea. 617 01:41:31,952 --> 01:41:35,756 Gainera, horiek joatean… 618 01:41:35,856 --> 01:41:38,092 …beste batzuk iritsiko dira. 619 01:41:38,759 --> 01:41:40,727 Badator udaberria… 620 01:41:41,428 --> 01:41:44,031 …eta gizonak behar ditugu garbiketa-lanetarako. 621 01:41:47,534 --> 01:41:48,769 Ez kezkatu. 622 01:41:49,436 --> 01:41:52,506 Geratzen bazara, nik zainduko zaitut. 623 01:41:52,639 --> 01:41:56,110 Joango direnak baino egoera hobean egongo zara. 624 01:41:56,610 --> 01:41:59,313 Gizon horiek orain askatzea… 625 01:41:59,413 --> 01:42:03,183 …Bulegoaren behin-behineko erabaki bat da. 626 01:42:03,350 --> 01:42:05,552 Gizon gehiegi hil dira. 627 01:42:05,686 --> 01:42:08,055 Beren bizia salbatzeko askatuko ditugu. 628 01:42:08,689 --> 01:42:12,359 Gosetea bukatu ondoren, "eskuindar" izango dira berriz. 629 01:42:15,028 --> 01:42:17,231 Zer gertatuko da orduan? 630 01:42:18,866 --> 01:42:23,070 Zaila da etorkizuna iragartzea. Ikusiko dugu. 631 01:43:01,108 --> 01:43:03,343 Begira, nagusi… 632 01:43:03,911 --> 01:43:07,781 …Wei Txanghairen manta eta arropak… 633 01:43:07,915 --> 01:43:09,383 …lapurtu dituzte. 634 01:43:09,449 --> 01:43:11,185 Zer egingo dugu? 635 01:43:13,020 --> 01:43:14,588 Hor konpon. 636 01:43:15,489 --> 01:43:19,726 Utziezu, alda ditzatela herrian janari truk. 637 01:43:25,465 --> 01:43:26,934 Bizidunak… 638 01:43:27,467 --> 01:43:29,670 …hildakoak baino garrantzitsuagoak dira. 639 01:45:23,083 --> 01:45:29,022 Sufritu, hil eta bizirik irten zirenei dedikatuta dago film hau. 640 01:45:35,562 --> 01:45:38,765 AZPITITULUAK: Jon Muñoz