1 00:03:02,932 --> 00:03:04,892 Gero nire txanda da, e! 2 00:03:15,653 --> 00:03:17,113 Ez dago hodeirik. 3 00:03:22,993 --> 00:03:24,787 Ez dago hodeirik bat ere, andereño. 4 00:03:37,258 --> 00:03:39,260 Sar itzazue umeak barrura. 5 00:03:41,845 --> 00:03:43,932 Melodie! Melodie! 6 00:04:26,765 --> 00:04:28,643 Tira, eseri denok eta lasai zaitezte. 7 00:04:34,898 --> 00:04:36,567 Wayne, ez ezazu garrasi egin! 8 00:04:37,693 --> 00:04:39,695 Naturaren kapritxoak dira hauek, 9 00:04:40,863 --> 00:04:42,948 azaroan ez baitu euririk egiten. 10 00:04:43,157 --> 00:04:45,075 Carl, eser zaitez. 11 00:04:46,285 --> 00:04:48,078 Azkar, lehortu eskuoihalez! 12 00:04:56,878 --> 00:04:57,755 Kaka zaharra! 13 00:04:57,922 --> 00:04:59,090 Urrundu zaitezte leihoetatik. 14 00:06:18,210 --> 00:06:20,588 - Bihar arte, Guido. - Burton jauna? 15 00:06:25,342 --> 00:06:27,262 Itxaron, Burton jauna. 16 00:06:30,890 --> 00:06:31,890 Barkatu. 17 00:06:32,642 --> 00:06:34,018 Ia ahaztu zait. 18 00:06:35,978 --> 00:06:37,647 Sorpresa bat daukat... 19 00:06:38,147 --> 00:06:39,648 Burton andrearentzat. 20 00:06:40,232 --> 00:06:41,817 Annie-ri asko gustatuko zaio. 21 00:06:42,818 --> 00:06:44,695 - Neure baratzean hazi dut. - Bai? 22 00:06:44,903 --> 00:06:46,322 - Bai. - Hara! 23 00:06:47,072 --> 00:06:49,117 Sekula ikusi gabe nengoen piper horirik. 24 00:06:49,283 --> 00:06:51,493 - Eskerrik asko. - Zeuri. 25 00:06:54,288 --> 00:06:57,458 Ez dizut ba esan ez abesteko, molestatu egiten duzula? 26 00:06:57,583 --> 00:06:59,085 Abestu nahi dut! 27 00:07:22,817 --> 00:07:25,360 Kendu traste zahar hori kale erditik! 28 00:07:28,113 --> 00:07:29,782 Zeren zain zaude? 29 00:07:36,955 --> 00:07:38,833 Ken ezazu, ba, erditik! 30 00:07:42,587 --> 00:07:46,090 Hau ez da aparkalekua! Errepide erdian zaude. 31 00:07:46,548 --> 00:07:48,758 Ireki, aizu, igo egin nahi dut. 32 00:08:24,420 --> 00:08:26,338 ...azken 24 orduetan. 33 00:08:26,505 --> 00:08:28,215 Ekaitz elektriko baten ondoren... 34 00:08:28,382 --> 00:08:31,427 txingorra egin zuen bart Malawi-n, basamortuko herrixkan. 35 00:08:31,802 --> 00:08:34,930 Erdialdeko Australian inoiz izan den lehen txingor-zaparrada! 36 00:08:35,055 --> 00:08:40,393 Meteorologoek diote Hego-polotik etorritako... 37 00:08:40,562 --> 00:08:43,022 ezohiko presio jaitsiera batek eragin zuela. 38 00:09:20,350 --> 00:09:23,187 - Kaixo, aita. - Kaixo, Sophie. 39 00:09:23,478 --> 00:09:25,272 Hau da hau sorpresa! 40 00:09:26,315 --> 00:09:29,193 Zaparrada bota du eta ezin izan gara kanpoan jolastu. 41 00:09:40,078 --> 00:09:41,163 Oso gozo dago. 42 00:09:43,832 --> 00:09:45,250 Zer moduz eskolan? 43 00:09:45,918 --> 00:09:49,880 Ondo, leihoak margotu ditugu. 44 00:09:50,172 --> 00:09:51,340 Leihoak? 45 00:09:52,717 --> 00:09:53,842 Zer leiho? 46 00:10:08,607 --> 00:10:10,358 - Oso-oso iluna. - Oso iluna? 47 00:10:10,525 --> 00:10:14,197 - Baina gero polita gelditu da. - Tira ba! 48 00:10:14,572 --> 00:10:17,533 Andrew-k afaltzera gonbidatu gaitu asteazkenean. 49 00:10:17,658 --> 00:10:19,535 Bai, Bettyk hots egin dit. 50 00:10:23,205 --> 00:10:24,748 - Deitu egin dizu? - Bai. 51 00:10:26,042 --> 00:10:28,543 - Ez da nitaz fidatzen. - Jakina! Azkenekoaren ondoren... 52 00:10:29,378 --> 00:10:32,673 Grace, laztana, utziko didazu pasatzen? 53 00:10:33,257 --> 00:10:34,383 Zer gertatzen da? 54 00:10:49,648 --> 00:10:50,565 Annie! 55 00:10:52,902 --> 00:10:53,818 Ene Jainkoa! 56 00:11:04,163 --> 00:11:05,330 Euria ari du. 57 00:11:05,915 --> 00:11:08,250 Kendu hortik, neskak! Igo zaitezte hona! 58 00:11:10,502 --> 00:11:11,462 Azkar, tira! 59 00:11:12,630 --> 00:11:15,382 - Nork utzi du txorrota zabalik? - Zeuek izan zarete? 60 00:11:15,967 --> 00:11:18,010 Ba, ez da bakarrik irekitzen, e! 61 00:11:18,260 --> 00:11:21,555 Tira, ospa hemendik! Eta erantzi arropa busti hori, berehala noa. 62 00:11:21,847 --> 00:11:24,767 Zerbait ekarriko dut hau lehortzeko. Ene, moketa ere busti da! 63 00:13:15,335 --> 00:13:17,003 Grace berriro jaiki da, ala? 64 00:13:44,865 --> 00:13:45,867 Dave? 65 00:13:47,702 --> 00:13:50,078 Zer da? Zer duzu? 66 00:13:51,038 --> 00:13:53,790 Amets bat, amesgaizto bat, laztana. 67 00:13:58,878 --> 00:13:59,838 Grace! 68 00:14:00,130 --> 00:14:01,715 Jatekoa prest dago. 69 00:14:07,137 --> 00:14:08,138 Tori. 70 00:14:12,517 --> 00:14:15,603 Hemen dio: "Har ezazu barbarina, arrain ona prezio onean". 71 00:14:15,897 --> 00:14:18,315 - Arraina oso garesti dago. - Bai? 72 00:14:19,483 --> 00:14:21,318 Bai, eta barbarinak ere bai. 73 00:14:21,818 --> 00:14:23,278 Guk inoiz ez dugu barbarinik jaten. 74 00:14:26,157 --> 00:14:30,452 Ba, enpresako kontulariak ez omen zekien ezer! 75 00:14:34,498 --> 00:14:38,418 Bueno, lasai, astelehenean argituko dut dena Ed-ekin. 76 00:14:38,585 --> 00:14:41,213 Zerga kontu bat da. 77 00:14:43,423 --> 00:14:45,717 Bai, normala da kezkatzea, baina zaude lasai. 78 00:14:46,093 --> 00:14:47,177 Konponduko dugu. 79 00:14:48,095 --> 00:14:49,555 Astelehenera arte, adio. 80 00:14:56,020 --> 00:14:58,105 Medikuak baino ere txarragoak zarete abokatuok! 81 00:15:02,317 --> 00:15:03,527 Nekatuta dirudizu. 82 00:15:05,028 --> 00:15:07,740 Aspaldion ez dut ongi lo egiten. 83 00:15:10,075 --> 00:15:11,660 Arazoak dauzkazu lanean? 84 00:15:16,415 --> 00:15:18,208 Amesgaiztoak ditut. 85 00:15:19,543 --> 00:15:21,295 - Egiatan? - Bai. 86 00:15:21,587 --> 00:15:27,342 Hara! Umetan amesgaizto ikaragarriak izaten zenituen. 87 00:15:28,260 --> 00:15:31,763 - Ama larri jartzen zen. - Zer eratako amesgaiztoak ziren? 88 00:15:32,555 --> 00:15:34,265 Ez dakit ba, ohikoak: 89 00:15:35,100 --> 00:15:39,145 sorginak, mamuak... Haizea. 90 00:15:54,160 --> 00:15:57,163 Zure amarekin ezkondu eta gutxira gau batean... 91 00:15:58,040 --> 00:16:01,210 nigana etorri zinen lokartzeko beldur zinela esanez, 92 00:16:01,418 --> 00:16:04,672 zeren eta lokartzen garenean -oso serio azaldu zenidanez-... 93 00:16:04,922 --> 00:16:08,217 beste gizaki batzuk etortzen baitira gorputzak lapurtzera. 94 00:16:08,842 --> 00:16:12,763 - Nor ziren kontatu nizun? - Bai, taxi-gidariak. 95 00:16:12,930 --> 00:16:13,638 Taxi-gidariak? 96 00:16:13,930 --> 00:16:19,437 Bai, gaueko txandakoek gorputzak ostu eta beste mundura eramaten dituzte. 97 00:16:19,812 --> 00:16:21,563 Eta goizean berriz itzultzen dituzte. 98 00:16:21,730 --> 00:16:24,608 Horregatik jaikitzen omen zinen hain nekatuta. 99 00:16:27,402 --> 00:16:28,570 Aspertuta zaude? 100 00:16:31,115 --> 00:16:33,158 - Benetan? - Bai. 101 00:16:34,033 --> 00:16:35,743 Tira, etorri ba. 102 00:16:40,790 --> 00:16:44,670 KONTUZ: LANAK! EZ SARTU, BAIMENA IZAN EZIK 103 00:16:44,795 --> 00:16:48,757 INFORMAZIO GEHIAGO BULEGOAN 104 00:16:48,965 --> 00:16:52,343 KONTUZ, EZ SARTU! ARRISKUA! HONDAKIN-URAK! 105 00:18:11,340 --> 00:18:13,008 Lapurtu egin diguzu. 106 00:18:15,302 --> 00:18:16,720 Hil egin behar duzu! 107 00:19:44,432 --> 00:19:45,683 Harrapa ezazue! 108 00:20:12,377 --> 00:20:17,215 Billy, ez zaitez joan ihesi txakur basati baten modura! 109 00:22:11,872 --> 00:22:13,873 Zero-bat-hogeita hiru? Bat-bi-bederatzi. 110 00:22:16,918 --> 00:22:19,880 Adi, Wenham-eko komisariatik hurbil zaudeten auto guztiak! 111 00:22:20,047 --> 00:22:21,632 Bat alarma dugu! 112 00:22:22,965 --> 00:22:27,720 Bost susmagarri atxilotu dituzte eta komisariara daramatzate. 113 00:22:40,983 --> 00:22:42,068 Barrura! 114 00:22:45,780 --> 00:22:49,408 - Gaztea zen eta sasoian zegoen. - Eta kriston aitzurra zeraman! 115 00:22:50,285 --> 00:22:52,578 Ohikoa, larunbat gau batean. 116 00:22:53,997 --> 00:22:59,795 Ubeldurak lepoan, atzamarkadak aurpegian, ura biriketan... 117 00:23:00,628 --> 00:23:02,380 Ez askorik, ordea. 118 00:23:03,590 --> 00:23:06,092 Ez itotzeko bezainbeste. 119 00:23:06,175 --> 00:23:07,927 Orduan, zerk hil zuen? 120 00:23:08,595 --> 00:23:10,388 Bihotza gelditu zitzaion. 121 00:23:11,682 --> 00:23:14,058 Ez niri horrela begiratu, zeu zara medikua. 122 00:23:21,525 --> 00:23:23,652 Zein zango da salaketa, "hilketa"? 123 00:23:23,943 --> 00:23:25,153 Bai, nik uste. 124 00:23:26,988 --> 00:23:28,865 Ez dakit ba, bada zerbait bitxia... 125 00:23:34,370 --> 00:23:37,957 Zeuk esan zenidan katilu bete ur nahikoa zela ardi bat itotzeko. 126 00:23:40,252 --> 00:23:42,503 Baliteke nahikoa izatea aborigen bat hiltzeko ere! 127 00:23:46,758 --> 00:23:47,883 David! 128 00:23:48,135 --> 00:23:49,218 Telefonora. 129 00:23:51,930 --> 00:23:54,307 Don da, Lege Laguntzarako bulegokoa. 130 00:23:54,557 --> 00:23:55,683 - Don Fishburn? - Bai. 131 00:24:13,033 --> 00:24:14,743 Don, zer moduz? 132 00:24:19,123 --> 00:24:20,542 Ni ere ongi, eskerrik asko. 133 00:24:25,880 --> 00:24:27,757 Igandea hondatuko didazula? Zer ba? 134 00:24:32,637 --> 00:24:34,890 Badakizu ni ez naizela kriminalista. 135 00:24:35,015 --> 00:24:37,850 Bai, baina bulego honen sustatzaileetako bat zara. 136 00:24:38,058 --> 00:24:39,937 Bai noski, eta laguntza emateko prest nago. 137 00:24:40,062 --> 00:24:44,148 Sammy Danno-k proposatu zaitu, 138 00:24:44,232 --> 00:24:47,235 aborigenekin eskarmentu handia omen duzulako. 139 00:24:47,318 --> 00:24:49,653 Ez dut aborigenen auzirik eraman. 140 00:24:50,072 --> 00:24:54,283 Behinola aholkulari izan nintzen lur eskubideen arazo batean. 141 00:24:54,533 --> 00:24:58,162 Bihar eguerdiko ordu bietan gera gaitezke? 142 00:24:58,288 --> 00:24:59,830 Orduan azalduko dizut dena. 143 00:25:35,908 --> 00:25:37,368 Sar zaitezkete. 144 00:25:41,957 --> 00:25:43,958 Eguerdi on. 145 00:25:44,583 --> 00:25:45,418 Kaixo. 146 00:25:52,258 --> 00:25:54,177 Jerry, non da zure anaia? 147 00:25:55,470 --> 00:25:56,722 Non da Chris? 148 00:25:58,765 --> 00:26:00,017 Tira, aizue, 149 00:26:00,475 --> 00:26:03,853 entzun diozue epaileari: 150 00:26:04,853 --> 00:26:06,815 arazo larria daukazue. 151 00:26:08,232 --> 00:26:09,733 Non da? 152 00:26:10,443 --> 00:26:11,987 Esadazu egia. 153 00:26:12,778 --> 00:26:14,572 Ez zuen ihes egingo, ezta? 154 00:26:15,073 --> 00:26:16,658 Chris ez da horrelakoa. 155 00:26:16,825 --> 00:26:19,785 Ba, esaiozu berak edo zuetako besteren batek... 156 00:26:19,995 --> 00:26:23,080 huts egiten badiozue, Davidek kasua utziko duela. 157 00:26:24,415 --> 00:26:25,458 Argi dago? 158 00:26:27,293 --> 00:26:29,963 Bueno, zure txanda orain. 159 00:26:31,588 --> 00:26:33,342 - Milesker. - Ez dago zergatik. 160 00:26:35,593 --> 00:26:38,347 Zuek joan zaitezte hitzorduetara, eta garaiz! 161 00:26:41,223 --> 00:26:44,310 Enpresen zergak dira nire espezialitatea. 162 00:26:49,690 --> 00:26:51,150 Beraz, izan pazientzia nirekin. 163 00:26:54,778 --> 00:26:56,155 Hasteko... 164 00:26:56,782 --> 00:26:58,157 Eseri, mesedez. 165 00:26:59,867 --> 00:27:04,455 Has gaitezen poliziari emandako deklaraziotik. 166 00:27:08,460 --> 00:27:09,918 Kontxo, orain ez dut aurkitzen. 167 00:27:11,713 --> 00:27:16,175 Tira, dirudienez, Billy Corman delako batekin borrokatu zineten, 168 00:27:16,760 --> 00:27:19,928 igerileku batera bota zenuten eta bertan ito zen. 169 00:27:21,305 --> 00:27:22,973 Hori al da gertatu zena? 170 00:27:25,768 --> 00:27:26,728 Jerry? 171 00:27:28,145 --> 00:27:29,438 Gu ez ginen izan. 172 00:27:30,940 --> 00:27:32,025 Zer gertatu zen? 173 00:27:34,527 --> 00:27:36,112 Billy hil egin zela. 174 00:27:37,822 --> 00:27:38,782 Nola? 175 00:27:39,615 --> 00:27:40,992 Nola hil zen? 176 00:27:47,290 --> 00:27:48,708 Gehiegi edan, 177 00:27:50,043 --> 00:27:51,085 borroka... 178 00:27:52,837 --> 00:27:54,130 eta Billy hil. 179 00:28:06,308 --> 00:28:08,102 Zerbait ezkutatzen dute. 180 00:28:10,188 --> 00:28:12,773 - Zertarako? Zer helbururekin? - Ez dakit. 181 00:28:15,025 --> 00:28:16,443 Baina susmoa hartu dut... 182 00:28:18,320 --> 00:28:19,572 detaile txikiengatik. 183 00:28:21,032 --> 00:28:23,910 Batek dio Billy ez zutela ezagutzen ia. 184 00:28:24,368 --> 00:28:26,830 Beste batek, berriz, adiskide minak zirela. 185 00:28:27,580 --> 00:28:28,915 Halako gauzengatik. 186 00:28:38,633 --> 00:28:44,013 "Aztarnek erakusten dute aborigenek 50.000 urte daramatzatela hemen". 187 00:28:45,055 --> 00:28:46,307 Mozkortu egiten dira... 188 00:28:48,142 --> 00:28:50,312 borrokan hasi eta bat hil egiten dute. 189 00:28:51,312 --> 00:28:52,647 Litekeena dirudi. 190 00:28:54,773 --> 00:28:57,068 Hiruzpalau urteko kartzela. 191 00:28:57,610 --> 00:28:58,987 LEHEN... ETA ORAIN. 192 00:29:01,655 --> 00:29:03,950 Baliteke tribu batekoak izatea. 193 00:29:06,493 --> 00:29:08,872 Don-ek dio hirian ez dagoela triburik. 194 00:29:09,830 --> 00:29:11,040 Beharbada oker dago. 195 00:29:11,540 --> 00:29:13,125 Haiekin lan egiten du. 196 00:29:15,462 --> 00:29:16,545 Bueno... 197 00:29:16,922 --> 00:29:18,047 Ohera noa. 198 00:29:25,597 --> 00:29:27,098 Bazatoz? 199 00:29:29,100 --> 00:29:32,895 - Lan egin behar dut. - Baina ez da hori arrazoia, ezta? 200 00:29:33,980 --> 00:29:35,815 Ohean lokartu ezinik egotea baizik. 201 00:29:39,610 --> 00:29:41,070 Ongi lo egizu. 202 00:29:42,780 --> 00:29:44,990 Zuk ez hartu kafe gehiegi, e? 203 00:29:46,450 --> 00:29:48,243 - Gabon. - Gabon. 204 00:33:08,152 --> 00:33:10,863 Bart gogotik egin du euria. 205 00:33:25,878 --> 00:33:28,923 Aitatxok esan du esnegaina ere har dezakegula. 206 00:33:33,135 --> 00:33:35,888 Zer esan zizun? Zertaz jardun zuen? 207 00:33:36,347 --> 00:33:41,810 Esan zuen bazekizkiela gauza batzuk. Bazituela gauza batzuk. 208 00:33:43,228 --> 00:33:46,273 Eta aberats bihur zitekeela. 209 00:33:47,023 --> 00:33:48,943 Zer zuela uste duzu zuk? 210 00:33:49,652 --> 00:33:53,530 Kanguru larru zahar bat! 211 00:33:54,573 --> 00:33:57,077 Zurrutean dabiltzanean harrotu egiten dira mutilok. 212 00:33:58,535 --> 00:33:59,995 Zergatik uste duzu eraso ziotela? 213 00:34:01,163 --> 00:34:02,415 Usteak erdia ustel! 214 00:34:04,500 --> 00:34:05,960 Lanpetuta nago. 215 00:34:13,633 --> 00:34:16,887 Eta aborigenek berek zer diote? Hemen dago ezer. 216 00:34:18,055 --> 00:34:20,433 Ez didate garrantzizko ezer esaten. 217 00:34:22,268 --> 00:34:24,187 Beraz, ezin izan diezu ezer atera. 218 00:34:29,358 --> 00:34:30,485 Begira... 219 00:34:32,778 --> 00:34:34,405 kasu baten berri irakurri dut, 220 00:34:35,030 --> 00:34:38,242 Hego Australiako basamortuan izandako hilketa tribal bat. 221 00:34:39,077 --> 00:34:42,913 Gizonak tribuaren kontu sekretuez ari zirela, neska batek entzun egin zuen. 222 00:34:42,997 --> 00:34:46,375 Haietako batek botila bat puskatu eta zintzurra moztu zion. 223 00:34:47,502 --> 00:34:49,587 - Eta? - Barkatu egin zietela. 224 00:34:51,713 --> 00:34:52,757 Epaileak... 225 00:34:53,548 --> 00:34:57,220 hiltzailea tribuko zaharren esku utzi zuen. 226 00:34:57,345 --> 00:35:00,932 Lantza sartu zioten hiru aldiz zangoan, horixe izan zuen zigorra. 227 00:35:01,140 --> 00:35:07,062 Tribuaren legea tribuko kideentzat balioduna da tribuen eremuan. 228 00:35:07,230 --> 00:35:08,355 Baina hemen ez da horrela. 229 00:35:09,232 --> 00:35:10,942 Hiritarrak dira. 230 00:35:13,987 --> 00:35:17,030 - Eta oker bazaude? - Bai zera! 231 00:35:17,698 --> 00:35:21,243 Zure ideia erromantikoak uxatu beharko ditut, ala? 232 00:35:21,702 --> 00:35:25,122 Ongi ba. Lehenik, aborigenen kultura zaharrak... 233 00:35:25,372 --> 00:35:27,958 odol garbikoen artean bakarrik dirau, alegia iparraldean... 234 00:35:28,083 --> 00:35:29,585 eta basamortuko eremu batzuetan. 235 00:35:30,127 --> 00:35:33,213 Eta aborigen horiek Sidneytik milaka km-ra bizi dira. 236 00:35:33,630 --> 00:35:36,008 Bigarren: hirietako aborigenek... 237 00:35:36,133 --> 00:35:38,635 zuri zapaltzaileen kultura bera dute. 238 00:35:40,137 --> 00:35:41,847 Haien hizkuntzak suntsitu genituen, 239 00:35:42,515 --> 00:35:43,975 beren erritualak, 240 00:35:44,392 --> 00:35:46,518 kantak, dantzak... 241 00:35:47,312 --> 00:35:49,355 Eta lege tribalak ere bai. 242 00:35:53,817 --> 00:35:55,277 Egin dezakegun gauza bakarra... 243 00:36:01,825 --> 00:36:04,037 hasieratik errudun aitortzea da. 244 00:36:04,162 --> 00:36:08,748 Zigor txikia jarriko diete, 6 hileko kartzela, eta gero, etxera. 245 00:36:13,712 --> 00:36:14,922 Hau Jerry da. 246 00:36:15,840 --> 00:36:16,923 Hau Jocko, 247 00:36:18,342 --> 00:36:19,427 Lindsey... 248 00:36:19,843 --> 00:36:20,845 eta Larry. 249 00:36:21,637 --> 00:36:24,723 Michael Zeadler izango da zuen abokatua. 250 00:36:33,732 --> 00:36:35,610 Kaixo, Chris Lee naiz. 251 00:36:40,280 --> 00:36:45,828 Lagundu egingo dizuet, baina lehenago zuek lagundu behar didazue niri. 252 00:36:45,995 --> 00:36:49,082 Gau hartan zer gertatu zen jakin behar dut, 253 00:36:49,332 --> 00:36:52,543 zehaztasun osoz jakin ere. Ados? 254 00:36:53,252 --> 00:36:56,797 Ea, hasteko, non zeundeten zuek? 255 00:36:57,507 --> 00:37:00,885 Erantzun, mesedez, non zeundeten zehazki? 256 00:37:04,347 --> 00:37:05,848 Kaixo, aita! 257 00:37:07,223 --> 00:37:09,977 Txoritxoarekin jolastu zaitezke, Monty du izena. 258 00:37:10,393 --> 00:37:12,228 - Gabon. - Laztana... 259 00:37:12,438 --> 00:37:14,648 Gaur aborigen bat etorriko da afaltzera. 260 00:37:14,982 --> 00:37:15,983 Gaur? 261 00:37:16,150 --> 00:37:21,113 Baliteke besteengandik bananduz gero agian pistaren bat ematea. 262 00:37:21,447 --> 00:37:22,990 Barkatu, ezin izan dizut deitu. 263 00:37:23,573 --> 00:37:25,868 - Nor da? Nola du izena? - Chris. 264 00:37:50,768 --> 00:37:51,935 Charlie badago? 265 00:38:22,717 --> 00:38:25,803 Ametsetan ikusi duzula kontatu al diozu? 266 00:38:26,095 --> 00:38:27,638 Bai. 267 00:38:28,305 --> 00:38:29,348 Eta? 268 00:38:31,142 --> 00:38:32,352 Baiezko keinua egin zuen. 269 00:38:33,268 --> 00:38:35,855 Gauza normala izango balitz bezala. 270 00:38:43,487 --> 00:38:45,782 Laugarren belaunaldiko australiarra naiz, 271 00:38:45,865 --> 00:38:47,992 eta inoiz ez dut aborigen bat ezagutu. 272 00:39:05,467 --> 00:39:06,968 Charlie da. 273 00:39:07,970 --> 00:39:09,347 Aurrera. 274 00:39:11,723 --> 00:39:13,850 Hau Chris da, 275 00:39:14,310 --> 00:39:16,270 eta hau Charlie. Gabon, Charlie. 276 00:39:22,233 --> 00:39:24,070 Neskak, ohera! 277 00:39:26,822 --> 00:39:29,492 - Barkatu. - Sartu, zerbait hartuko dugu. 278 00:39:41,587 --> 00:39:42,672 Garagardoa? Ardoa? 279 00:39:43,672 --> 00:39:46,633 - Zer hartu nahi duzu? - Ez daki ingelesez. 280 00:39:48,343 --> 00:39:52,013 - Ura hartuko dugu. - Ura? Ongi... 281 00:39:52,222 --> 00:39:53,723 Bila noa. 282 00:39:56,893 --> 00:39:59,855 - Ez didazu esan bi zetozela. - Ez nekielako! 283 00:40:00,063 --> 00:40:02,023 - Nor da bestea? - Ez dakit. 284 00:40:12,577 --> 00:40:15,162 Charlie zure senidea da, Chris? 285 00:40:15,872 --> 00:40:17,122 Margolaria da. 286 00:40:18,040 --> 00:40:19,040 Hara, ni ere bai. 287 00:40:19,417 --> 00:40:21,460 Horko hori neuk margotu nuen. 288 00:40:30,677 --> 00:40:31,762 Oso polita da. 289 00:40:32,345 --> 00:40:33,597 Milesker. 290 00:40:42,188 --> 00:40:44,442 Tribu batekoak zarete? 291 00:40:44,733 --> 00:40:46,485 Hirian ez dago triburik. 292 00:40:53,950 --> 00:40:54,952 Tori, Charlie. 293 00:41:01,792 --> 00:41:04,337 Ene! Ez, laztana. 294 00:41:05,003 --> 00:41:06,088 Eskatu egin dute! 295 00:41:14,095 --> 00:41:15,763 Hau nire aitaordea da. 296 00:41:23,688 --> 00:41:24,940 Apaiza da. 297 00:41:26,858 --> 00:41:27,943 Hau ama da. 298 00:41:28,818 --> 00:41:32,740 Umea nintzela hil zen. Guraso biak hilda daude. 299 00:41:39,413 --> 00:41:40,580 Ea... 300 00:41:42,457 --> 00:41:43,500 Hementxe! 301 00:41:44,835 --> 00:41:46,712 Hau nire aitona da. 302 00:41:51,425 --> 00:41:54,637 Eta bi argazki hauetakoa nire amaren aitona da. 303 00:42:15,573 --> 00:42:20,453 Non dago zure leinuaren lurraldea? 304 00:42:21,788 --> 00:42:23,457 Nire leinuaren lurraldea? 305 00:42:24,792 --> 00:42:26,543 Ez dut ulertzen. 306 00:42:28,753 --> 00:42:32,592 Eguzkia sortzen den aldean? Ala sartzen den aldean? 307 00:42:34,092 --> 00:42:37,805 Sortzen den aldean! Hego Amerikan jaio nintzen. 308 00:42:38,680 --> 00:42:42,225 Zergatik interesatzen zaio hainbeste nire amaren aitona? 309 00:42:43,602 --> 00:42:45,228 Zeu zara interesatzen zaiona. 310 00:42:57,448 --> 00:42:59,743 Arbasoengandik ikasitako legea, 311 00:43:00,618 --> 00:43:02,663 horixe baino ez gara ondorengoak. 312 00:43:03,955 --> 00:43:07,752 Baina gizakiak legeak baino garrantzitsuagoak dira. 313 00:43:11,713 --> 00:43:16,218 Ez, legea da gizakia baino garrantzitsuagoa. 314 00:43:36,572 --> 00:43:38,115 Zergatik hil zen Billy? 315 00:43:50,502 --> 00:43:53,797 Kafea egitera noa. 316 00:44:02,807 --> 00:44:04,392 Gauza batzuk ikusi zituen, 317 00:44:06,018 --> 00:44:07,227 gauza batzuk hartu zituen... 318 00:44:08,478 --> 00:44:11,273 - Ukitu behar ez zituenak. - Zer gauza? 319 00:44:12,482 --> 00:44:13,983 Gauza batzuk. 320 00:44:15,402 --> 00:44:16,945 Nik ikus ditzaket? 321 00:44:19,072 --> 00:44:20,115 Zergatik ez? 322 00:44:21,575 --> 00:44:23,202 Hil egin beharko zenukeelako. 323 00:44:33,420 --> 00:44:36,632 Ikusi ninduzunekoa kontatzea nahi du. 324 00:44:40,052 --> 00:44:42,805 Bulegoan nengoen, lokartuta. 325 00:44:44,263 --> 00:44:49,185 Bat-batean esnatu eta hantxe zinen zu, aurreko gelan zutik. 326 00:44:50,228 --> 00:44:51,688 Eskuan harri bat zeneukan. 327 00:44:55,942 --> 00:44:57,485 Zer zegoen harrian? 328 00:45:00,072 --> 00:45:01,240 Zerbait zizelkatuta... 329 00:45:02,282 --> 00:45:03,742 Aurpegi moduko bat. 330 00:45:05,410 --> 00:45:07,747 Eta ertz batean odola zuen. 331 00:45:12,042 --> 00:45:13,210 Zer ikusi nuen? 332 00:45:14,795 --> 00:45:16,088 Amets bat. 333 00:45:18,507 --> 00:45:20,050 Zer dira ametsak? 334 00:45:21,302 --> 00:45:22,845 Ametsak dira... 335 00:45:23,803 --> 00:45:24,972 ikustea, 336 00:45:26,723 --> 00:45:27,640 entzutea... 337 00:45:29,225 --> 00:45:30,143 eta mintzatzea bezala. 338 00:45:31,187 --> 00:45:33,188 Gauzak jakiteko modu bat. 339 00:45:35,273 --> 00:45:36,150 Zer, esate baterako? 340 00:45:37,067 --> 00:45:39,110 Hara, nire familiak arazoak baditu, 341 00:45:40,320 --> 00:45:43,198 ametsen bidez mezuak bidaltzen dizkit. 342 00:45:44,198 --> 00:45:45,450 Ametsen bidez? 343 00:45:46,160 --> 00:45:47,828 Eta nire gorputzaren bitartez. 344 00:45:48,828 --> 00:45:50,455 Gorputzeko atal zehatz bat mugitzen zait... 345 00:45:51,957 --> 00:45:53,625 anaiak deitzen didanean. 346 00:45:59,255 --> 00:46:00,882 Amets bat zer den erakutsiko dizut. 347 00:46:09,808 --> 00:46:11,435 Amets bat itzal bat da, 348 00:46:15,938 --> 00:46:17,523 egiazko zerbaiten itzala. 349 00:48:49,508 --> 00:48:50,718 Zer duzu? 350 00:49:55,533 --> 00:49:56,535 Kaixo, Chris. 351 00:50:08,505 --> 00:50:09,715 Espetxean... 352 00:50:10,673 --> 00:50:12,133 gela txiki batean zaude, 353 00:50:13,385 --> 00:50:15,178 egunez eta gauez beti barruan. 354 00:50:16,513 --> 00:50:19,473 Laguntzea nahi baduzu, esadazu zer ikusi zuen Billyk. 355 00:50:20,058 --> 00:50:22,060 Niretzat oso gogorra da, ez al duzu ikusten? 356 00:50:22,268 --> 00:50:23,937 Zure jendeak estu hartzen nau! 357 00:50:24,687 --> 00:50:26,607 Baina zerbait indartsuagoak eusten dit. 358 00:50:26,732 --> 00:50:29,192 Arazo latza duzue, kartzelara joango zarete denok. 359 00:50:30,152 --> 00:50:32,528 Arazoa latzagoa duzu zuk! 360 00:50:33,197 --> 00:50:34,363 Zergatik diozu hori? 361 00:50:35,865 --> 00:50:37,908 Jada ez dakizulako ametsak zer diren. 362 00:50:54,760 --> 00:50:56,720 Zertatik babestu nahi nauzu? 363 00:50:58,638 --> 00:50:59,638 Charlierengandik? 364 00:51:05,020 --> 00:51:06,730 Non dago? Berarekin hitz egin behar dut. 365 00:51:07,272 --> 00:51:09,690 Ez dago hemen, alde egin du. 366 00:51:11,735 --> 00:51:13,195 Ba, beste amets bat izan dut. 367 00:51:14,278 --> 00:51:15,738 Sekretuekin ari zara amesten. 368 00:51:17,032 --> 00:51:19,242 - Eta horrek heriotza dakar. - Zer sekretu? 369 00:51:20,785 --> 00:51:23,205 Kontatzen badidazu, beharbada libre gera zaitezke. 370 00:51:25,123 --> 00:51:27,042 Jainkoarren, gizon bat hil zenuen! 371 00:51:27,292 --> 00:51:28,210 Entzuidazu niri: 372 00:51:29,168 --> 00:51:31,547 Zergatik ez zoaz hemendik? Hil egingo zara. 373 00:51:31,672 --> 00:51:34,590 Utz gaitzazu bakean! Alde hemendik! 374 00:51:36,133 --> 00:51:37,427 Ezin naiz joan. 375 00:51:46,227 --> 00:51:47,687 Charlie hontz bat da. 376 00:51:49,815 --> 00:51:53,902 Airean hegan egin dezake eta beste hainbat gauza. 377 00:51:54,277 --> 00:51:55,862 Magia ere bai! 378 00:51:57,363 --> 00:51:59,032 Ahalmen handia du. 379 00:52:03,620 --> 00:52:04,703 Zu, ordea... 380 00:52:08,625 --> 00:52:11,210 uste dut mulkrua zarela. 381 00:52:13,255 --> 00:52:14,380 Zer da hori? 382 00:52:15,298 --> 00:52:16,717 Beste tribu batekoa, 383 00:52:18,092 --> 00:52:19,343 beste mundu batekoa, 384 00:52:22,263 --> 00:52:23,432 itsasoz bestaldekoa, 385 00:52:25,225 --> 00:52:26,560 eguzkia sortzen den aldekoa. 386 00:52:29,855 --> 00:52:30,772 Mulkru. 387 00:52:33,275 --> 00:52:34,442 Mulkru. 388 00:52:38,363 --> 00:52:40,615 - Zeadler jauna? - Telefonoz hitz egiten ari da. 389 00:52:40,782 --> 00:52:42,450 Ezin zaio molestatu! 390 00:52:44,618 --> 00:52:46,663 - David! Zer...? - Tribu batekoak dira. 391 00:52:47,122 --> 00:52:50,167 - Zer? Zertaz ari zara? - Mehatxu egin didate. 392 00:52:50,583 --> 00:52:52,543 Tribu sekretu batekoak dira. 393 00:52:52,668 --> 00:52:55,213 - Bada gizon zahar bat... - Hirian? Ezinezkoa da. 394 00:52:56,005 --> 00:52:58,883 "Ez errudun" deklaratuta, uste dut libre gera daitezkeela. 395 00:53:00,135 --> 00:53:01,637 Ba, nik uste dut oker zabiltzala. 396 00:53:10,645 --> 00:53:12,563 Orduan, uzteko eskatu behar dizut. 397 00:53:19,278 --> 00:53:20,030 Ongi. 398 00:53:21,782 --> 00:53:23,575 Ez baitut barregarri geratu nahi. 399 00:53:24,283 --> 00:53:25,452 Ezta haiek ere. 400 00:53:33,042 --> 00:53:34,002 Zure jarrerak... 401 00:53:34,835 --> 00:53:38,965 nazka ematen dit, beltzekiko hain burges eta paternalista! 402 00:53:39,798 --> 00:53:42,802 Nik hamar urte egin ditut jende horrekin lanean... 403 00:53:42,968 --> 00:53:46,640 zu enpresen zergekin aberasten zinen bitartean, 404 00:53:46,807 --> 00:53:51,310 eta orain zer eta tribuen kaka erromantiko horrekin zatozkit! 405 00:53:53,605 --> 00:53:55,232 Bidalizkidazu paperak. 406 00:54:14,750 --> 00:54:16,837 Hor dauzkazu Billy Corman-en gauzak. 407 00:54:34,728 --> 00:54:36,898 Atera ditzatela harri hauen argazkiak. 408 00:54:42,028 --> 00:54:45,365 - Galeria itxita dago, jauna! - Whitburn doktorea nire zain dago. 409 00:54:46,282 --> 00:54:47,950 Hau lehen ere ikusi dut. 410 00:54:49,243 --> 00:54:51,120 Ametsen Garaiko espiritu bat. 411 00:54:54,790 --> 00:54:58,127 Aborigenek sinesten dute denbora ezberdin bi daudela, 412 00:54:59,378 --> 00:55:01,840 jarduera-korronte paralelo bi: 413 00:55:02,382 --> 00:55:06,343 batetik, egunero zu eta biok gabiltzan jarduera objektiboa; 414 00:55:07,387 --> 00:55:11,348 eta bestetik, Ametsen Garaia deritzon ziklo espirituala, 415 00:55:12,433 --> 00:55:14,810 errealitatea bera baino errealagoa dena. 416 00:55:16,145 --> 00:55:19,065 Ametsen Garaian gertatzen denak finkatzen ditu... 417 00:55:19,273 --> 00:55:21,902 aborigenen balioak, ikurrak eta legeak. 418 00:55:23,027 --> 00:55:27,573 Gizaki batzuek berezko ahalmena dute, eta denbora horretan sartzen dira. 419 00:55:27,698 --> 00:55:28,742 Nola? 420 00:55:30,035 --> 00:55:31,577 Ametsen bitartez, 421 00:55:31,912 --> 00:55:35,957 eta zeremonia eta objektu sakratuen bidez, harri hauek esate baterako. 422 00:55:40,087 --> 00:55:41,797 Nola du izena espiritu horrek? 423 00:55:42,963 --> 00:55:47,427 Sidneyko antzinako tribu batetik jaso ditugun hitz bakanetako bat da. 424 00:55:47,552 --> 00:55:49,345 - Aspaldi desagertutakoa, noski. - Mulkru? 425 00:55:53,348 --> 00:55:54,725 Mulkuralak, bai. 426 00:55:56,435 --> 00:56:00,607 Hala esaten zieten sortaldetik etortzen ziren espiritu batzuei. 427 00:56:00,898 --> 00:56:02,608 Objektu sekretuak ekartzen zituzten. 428 00:56:03,652 --> 00:56:05,403 Harri hauek bezalakoak. 429 00:56:06,195 --> 00:56:10,117 Antza denez, mulkuralek ahalmen berezia duten... 430 00:56:10,283 --> 00:56:12,743 pertsonen bidez azalarazten dira. 431 00:56:13,620 --> 00:56:14,995 Gizaki itxura har dezakete? 432 00:56:15,122 --> 00:56:18,040 Bai, mulkuralek pertsonen bidez jarduten omen zuten. 433 00:56:19,417 --> 00:56:20,502 Gizaki zuriak? 434 00:56:21,837 --> 00:56:23,838 Ez, guk ez dauzkagu... 435 00:56:23,963 --> 00:56:27,758 mulkural batengan espero daitezkeen ahalmen espiritualak. 436 00:56:29,343 --> 00:56:33,473 Hara, mulkural batek amets iragarleak ditu. 437 00:56:34,307 --> 00:56:38,520 Zikloen amaieran agertu ohi dira, natura berritzen denean. 438 00:56:38,937 --> 00:56:41,815 Antzinako kulturek zikloka ulertzen baitzuten bizia. 439 00:56:42,357 --> 00:56:45,860 Ziklo bakoitza apokalipsi batean amaitzen da. 440 00:56:46,193 --> 00:56:47,945 Eta ondoren birsortze bat dago. 441 00:56:48,278 --> 00:56:49,947 Zer motatako apokalipsia? 442 00:56:50,532 --> 00:56:53,033 Gehienetan hondamen natural bat: 443 00:56:53,535 --> 00:56:55,912 izotzaldia, uholdeak, euriteak... 444 00:56:59,123 --> 00:57:02,668 - Ama, ez dut gogoko gizon hori. - Zer gizon? 445 00:57:02,835 --> 00:57:05,838 - Beltza. - Zer gizon beltz? 446 00:57:06,005 --> 00:57:07,798 Aztia dela ematen du. 447 00:57:15,140 --> 00:57:20,270 Zoaz Sophierekin zure gelara, eta ez irten aita etorri arte. 448 00:57:39,413 --> 00:57:40,873 Alde hemendik. 449 00:57:49,173 --> 00:57:50,925 Zoaz! 450 00:57:55,472 --> 00:57:56,890 Burton andrea! 451 00:57:59,558 --> 00:58:00,852 Hor al zaude? 452 00:58:06,565 --> 00:58:07,983 Kaixo, Burton andrea. 453 00:58:08,652 --> 00:58:09,818 Ongi zaude? 454 00:58:10,237 --> 00:58:11,863 Bai, sartu. 455 00:58:14,573 --> 00:58:16,283 Inor ikusi al duzu kalean? 456 00:58:17,035 --> 00:58:18,787 Zer ba? Norbaiten zain? 457 00:58:19,245 --> 00:58:21,122 Ez, Daviden zain. 458 00:58:21,247 --> 00:58:24,250 Jada jaitsi gaitezke, ama? 459 00:58:25,083 --> 00:58:26,920 Bai noski, laztana. 460 00:58:29,005 --> 00:58:32,883 Kaixo, neskak! Goazen tea hartzera. 461 00:58:33,133 --> 00:58:35,637 Cartertarren etxera goaz, hor duzu zenbakia. 462 00:58:35,762 --> 00:58:36,930 Ongi. 463 00:58:39,473 --> 00:58:42,060 Amaren itsas bidaia bertan behera utzi dute... 464 00:58:42,560 --> 00:58:44,478 eguraldi txarra dela eta. 465 00:58:44,895 --> 00:58:47,898 Zikloiak omen daude Hego Barean, nahiz eta ez den garaia. 466 00:58:48,065 --> 00:58:49,192 Bai? 467 00:58:49,650 --> 00:58:52,070 Izarrengatik izango ote da? 468 00:58:53,780 --> 00:58:55,282 Ez dakit. 469 00:59:09,378 --> 00:59:12,132 ...eta kometak eta eguraldi bitxi hau... 470 00:59:12,507 --> 00:59:16,010 Ez, dena ongi ote dagoen jakin nahi nuen, besterik ez. 471 00:59:18,428 --> 00:59:19,597 A, ederki. 472 00:59:20,598 --> 00:59:22,517 Laster itzuliko gara. 473 00:59:22,683 --> 00:59:25,060 ...kutsadurak eragiten ditu. 474 00:59:27,688 --> 00:59:31,858 Eguraldia oso bestelakoa zen gu umeak ginenean. 475 00:59:33,152 --> 00:59:34,070 Benetan! 476 00:59:37,157 --> 00:59:40,493 - Aspaldion ez dut David ikusten. - Nik ere ez. 477 00:59:41,118 --> 00:59:43,203 Beti aborigenekin egoten baita. 478 00:59:44,205 --> 00:59:47,208 Dagoeneko ez gara "Potter, Davies eta Burton", 479 00:59:47,333 --> 00:59:50,670 baizik eta "Potter, Davies eta aborigenak". 480 00:59:54,548 --> 00:59:56,217 Hara, hego haizea atera du. 481 01:00:05,058 --> 01:00:06,268 Ama! 482 01:00:07,228 --> 01:00:08,772 Zer, bihotza? 483 01:00:10,188 --> 01:00:12,858 - Ikusi ditut. - Zer ikusi duzu? 484 01:00:14,402 --> 01:00:17,447 Aingeruak, txabusina arrosez jantziak. 485 01:00:17,530 --> 01:00:22,077 - Zer polita, laztana! - Eta oso argi ederra zegoen. 486 01:00:22,660 --> 01:00:25,955 Zergatik ez zara lokartzen, laztana? Oso berandu da. 487 01:00:26,580 --> 01:00:28,708 Pozten naiz itzuli zaretelako. 488 01:00:29,667 --> 01:00:31,002 Egizu lo. 489 01:00:33,963 --> 01:00:38,050 Aingeruak airean ibili dira euren txabusin arrosak jantzita. 490 01:00:38,927 --> 01:00:40,678 Eta Jesus ere bazegoen. 491 01:00:41,553 --> 01:00:43,097 Jesus maite dut. 492 01:00:43,932 --> 01:00:45,642 Berak ere maite zaitu. 493 01:00:47,185 --> 01:00:48,812 Maite zaitut, amatxo. 494 01:00:49,395 --> 01:00:51,355 Eta aita ere bai. 495 01:00:51,605 --> 01:00:53,232 Eta guk zu. 496 01:00:53,983 --> 01:00:55,317 Tira, egin lo. 497 01:00:56,068 --> 01:00:57,820 Berehala etorriko zaizu aitatxo musu ematera. 498 01:01:23,470 --> 01:01:24,347 Annie! 499 01:01:26,515 --> 01:01:29,685 - Zer da? - Agurea hemen izan da. 500 01:01:29,852 --> 01:01:33,188 - Zer diozu? - Kalean zegoen, guri begira. 501 01:01:33,355 --> 01:01:36,108 - Zelatatzen. - Zergatik ez didazu esan? 502 01:01:36,275 --> 01:01:40,320 Zergatik laguntzen diezu? Zergatik dira hain garrantzitsuak? 503 01:01:47,912 --> 01:01:49,997 Zergatik ez didazu ezer esan? 504 01:01:50,582 --> 01:01:54,668 Jada ezin dut zurekin hitz egin. 505 01:01:54,918 --> 01:01:58,422 Ez zaitut ezagutzen. 506 01:02:23,655 --> 01:02:27,743 Leku asko dugu aparkatzeko. Zu, Volvo-ko gaztea, zatoz hona. 507 01:02:27,910 --> 01:02:29,870 Eta Wolkswagenekoa ere bai. 508 01:02:30,120 --> 01:02:36,085 Zatozte, jaioberria baino hobeto zainduko dugu zuen autoa. 509 01:02:36,627 --> 01:02:40,005 Eta merke gainera! 510 01:02:40,255 --> 01:02:43,592 Hurbildu nahi baduzue, zatozte, pozik hartuko zaituztegu. 511 01:02:59,858 --> 01:03:06,115 Leku asko dago aparkatzeko, baita zuretzat ere. 512 01:03:08,868 --> 01:03:13,705 Autoa zainduko dizugu, eta eraman egingo dizugu... 513 01:03:14,665 --> 01:03:15,457 Entzun, gazte... 514 01:03:16,375 --> 01:03:20,003 Zatozte, gure bezero izatea nahi dugu. 515 01:03:20,087 --> 01:03:24,342 Zu ere bai, zatoz, gazte. 516 01:03:24,508 --> 01:03:27,345 Hurbildu zaitez zu ere, zure aurpegia gogoko dugu. 517 01:03:29,347 --> 01:03:33,642 ...baserrietako ume masail gorri horiek. 518 01:03:33,767 --> 01:03:38,438 Horiek bai masail ederrak! Eta nolako irribarreak! 519 01:05:52,197 --> 01:05:53,573 Charlie hemen bizi al da? 520 01:05:55,533 --> 01:05:56,702 Ikus dezaket? 521 01:06:10,465 --> 01:06:13,302 Badakizu ingelesez? Nirekin gera zaitezke? 522 01:06:14,012 --> 01:06:15,847 Nik badakit ingelesez. 523 01:06:57,262 --> 01:06:59,890 Batzuetan ingelesez jarduten dut, beste batzuetan ez. 524 01:07:01,225 --> 01:07:03,143 Nire etxe inguruan egon zinen. 525 01:07:04,353 --> 01:07:05,478 Atzo. 526 01:07:09,067 --> 01:07:10,608 Emaztea ikaratu zenuen. 527 01:07:14,863 --> 01:07:16,073 Zer nahi duzu? 528 01:07:19,243 --> 01:07:20,285 Nor zara zu? 529 01:07:21,828 --> 01:07:23,413 Nor zara zu? 530 01:07:25,750 --> 01:07:26,833 Zer? 531 01:07:27,835 --> 01:07:29,253 Nor zara zu? 532 01:07:30,712 --> 01:07:32,380 Nor zara zu? 533 01:07:33,507 --> 01:07:34,925 Nor zara zu? 534 01:08:15,465 --> 01:08:16,925 Arraina zara? 535 01:08:26,977 --> 01:08:28,603 Sugea zara? 536 01:08:34,485 --> 01:08:35,987 Gizona zara? 537 01:08:43,535 --> 01:08:46,747 Nor zara zu? Nor zara zu? 538 01:08:47,623 --> 01:08:51,085 Nor zara zu? 539 01:09:04,640 --> 01:09:06,350 Mulkrua al zara? 540 01:09:11,897 --> 01:09:12,940 Bai. 541 01:09:52,563 --> 01:09:54,773 Ez ezazu deklaratu epaiketan. 542 01:10:11,540 --> 01:10:14,918 ...egundokoa bota du Sidneyko metropoli-barruti osoan. 543 01:10:15,168 --> 01:10:18,505 Iritzi publikoaren gehiengoa kutsaduraren teoriaren alde dago, 544 01:10:18,713 --> 01:10:21,217 eta ni ere bat nator. 545 01:10:21,550 --> 01:10:23,968 Ikerketa zientifikoaren agentziak dio... 546 01:10:24,135 --> 01:10:28,640 bota duen guztiaren osagai nagusia petrolioa dela. 547 01:10:28,890 --> 01:10:32,728 Baliteke horixe izatea krisi energetikoaren zergatia. 548 01:10:32,853 --> 01:10:35,813 Ala zuk beste iritzi bat duzu? Ba, kontatu nahi badiguzu... 549 01:11:14,603 --> 01:11:18,357 "...Australiako haitzuloetako margolanik ederrenak dira," 550 01:11:18,815 --> 01:11:20,275 "misteriotsuenak," 551 01:11:20,692 --> 01:11:23,987 "eta eguzkiaren jainko egiptoarren aztarnak ere badituzte." 552 01:11:50,430 --> 01:11:52,182 Ez zaitut entzun etortzen. 553 01:11:55,352 --> 01:11:56,478 Non dira alabak? 554 01:11:57,145 --> 01:11:58,897 Nire amaren etxean. 555 01:12:01,608 --> 01:12:03,735 Epaiketa amaitu arte. 556 01:12:09,323 --> 01:12:10,867 Ni ere joatea nahi al duzu? 557 01:12:15,455 --> 01:12:16,998 Bai, zoaz zeu ere. 558 01:12:19,377 --> 01:12:20,418 Ai, David! 559 01:12:27,508 --> 01:12:28,593 Entzun: 560 01:12:31,263 --> 01:12:35,892 alabak hartu eta alde egitea nahi dut. 561 01:12:36,518 --> 01:12:37,895 Zoazte hiritik urrun. 562 01:12:39,312 --> 01:12:40,522 Ados? 563 01:12:47,988 --> 01:12:49,782 Zer gertatzen da, ba? 564 01:12:53,368 --> 01:12:54,912 Oraindik ez dakit. 565 01:12:56,788 --> 01:12:58,457 Baina beldur naiz. 566 01:13:00,500 --> 01:13:03,962 Azaroaren 29ko gertaerak argi eta garbi daude. 567 01:13:04,253 --> 01:13:09,843 Akusatuek, mozkorturik, Billy Cormani eraso eta hil egin zuten. 568 01:13:10,760 --> 01:13:13,555 Ez diezazutela adimena lausotu... 569 01:13:13,722 --> 01:13:17,225 kultura aborigen eta europarraren arteko gatazkak! 570 01:13:17,517 --> 01:13:21,605 Zuen epaia ematerakoan ez hartu kontuan... 571 01:13:21,688 --> 01:13:25,775 bizirik iraun duten jatorrizko bizilagunekiko errukia, 572 01:13:25,900 --> 01:13:28,862 haiek, gizaki zuriak iritsi arte, 573 01:13:29,028 --> 01:13:31,532 lege tribaleko sistema baten pean bizi baitziren. 574 01:13:32,157 --> 01:13:35,993 Zuen epaiak gaurko legeak hartu behar ditu oinarri, 575 01:13:36,162 --> 01:13:39,665 australiar guztien mesederako eta denon babeserako. 576 01:13:40,415 --> 01:13:41,708 Eta akusatuek... 577 01:13:41,833 --> 01:13:46,755 Billy Corman hiltzean, legerik sakratuena urratu zuten. 578 01:13:49,340 --> 01:13:53,220 Ur gezako kopuru txiki bat biriketan sartzea aski da... 579 01:13:53,345 --> 01:13:55,472 pertsona bat segundu gutxitan hiltzeko. 580 01:13:55,763 --> 01:13:59,602 Ur gaziko kopuru bera, berriz, gerta daiteke hilgarria ez izatea. 581 01:14:00,018 --> 01:14:04,063 Deskribatuko diguzu nola zeuden hilaren lepoa eta eztarria? 582 01:14:04,565 --> 01:14:08,818 Ubeldurak zituen lepoan, iratotze saiakerak eragindakoak. 583 01:14:08,985 --> 01:14:11,322 Baina hioidea osorik zegoen, 584 01:14:11,572 --> 01:14:14,448 beraz, iratotzea ez zen izan heriotzaren arrazoia. 585 01:14:14,575 --> 01:14:16,493 - Eta zein izan zen? - Itota hil zen. 586 01:14:17,368 --> 01:14:21,915 Edo igerileku batera erori zen edo norbaitek bota egin zuen... 587 01:14:22,082 --> 01:14:23,333 eta bertako uretan ito zen. 588 01:14:23,750 --> 01:14:25,168 Ez dago galdera gehiago. 589 01:14:30,590 --> 01:14:31,675 Doktore, 590 01:14:32,175 --> 01:14:36,847 zaila izaten al da heriotzaren arrazoia zehaztea... 591 01:14:37,013 --> 01:14:41,185 itxuraz aukera bat baino gehiago dagoenean? 592 01:14:42,268 --> 01:14:43,353 Bai. 593 01:14:44,312 --> 01:14:46,147 Kasu honexetan, esaterako? 594 01:14:47,148 --> 01:14:49,358 Ez zen erraza izan. 595 01:14:49,568 --> 01:14:53,155 Eta hala ere erabat ziur zaude itota hil zela? 596 01:14:54,948 --> 01:14:57,158 Bai. 597 01:15:06,210 --> 01:15:08,420 Ba al dakizu zer den hau? 598 01:15:10,922 --> 01:15:11,923 Hezur bat. 599 01:15:12,673 --> 01:15:14,843 Aborigenen "heriotzaren hezurra". 600 01:15:14,968 --> 01:15:17,470 Eragozpena! Horrek ez du kasuarekin zer ikusirik. 601 01:15:17,678 --> 01:15:18,638 Gorentasuna, 602 01:15:18,763 --> 01:15:23,977 utzidazu jarraitzen eta ikusiko duzu hezur honek baduela zer ikusirik. 603 01:15:25,478 --> 01:15:28,815 Ongi da, ados, jarraitu, Burton jauna. 604 01:15:30,692 --> 01:15:34,905 Badakizu tribuko aztiek zer egiten duten halako hezurrekin? 605 01:15:35,280 --> 01:15:38,283 Hemen edozeinek daki hori, baina, tira... 606 01:15:38,492 --> 01:15:42,620 Hezurrarekin biktima seinalatzen dute eta hil egiten da. 607 01:15:43,580 --> 01:15:44,623 Horixe. 608 01:15:50,295 --> 01:15:52,755 Hezurraren biktima baten gorpua aztertzerakoan... 609 01:15:53,590 --> 01:15:56,593 izan liteke heriotzaren arrazoirik ez aurkitzea? 610 01:15:57,718 --> 01:15:59,053 Bai, baliteke. 611 01:16:00,472 --> 01:16:04,768 Ba, nik diot aztikeria tribalak hil zuela Billy Corman. 612 01:16:05,810 --> 01:16:08,688 Ezinezkoa da, hildakoa ez zen tribu bateko kidea. 613 01:16:16,070 --> 01:16:17,905 Sekretua urari lotua dago. 614 01:16:19,448 --> 01:16:21,285 Euri beltza, eguraldia. 615 01:16:22,618 --> 01:16:23,787 Hori al da? 616 01:16:24,328 --> 01:16:25,163 Esadazu! 617 01:16:26,332 --> 01:16:28,167 Denoi eragiten digu, ezta? 618 01:16:29,042 --> 01:16:30,043 Ezta? 619 01:16:31,753 --> 01:16:33,297 Nik ez dakit dena. 620 01:16:33,922 --> 01:16:37,342 Nire ametsek ikaratu egiten naute, eta Charlie ere bai. 621 01:16:37,467 --> 01:16:39,135 Zuen sekretua al da ametsetan ikusten dudana? 622 01:16:40,928 --> 01:16:42,013 Chris, 623 01:16:43,307 --> 01:16:47,310 zerbaitek jakin dezadan nahi du. Mulkru-k nik jakitea nahi du. 624 01:16:51,315 --> 01:16:52,732 Nire ametsean... 625 01:16:53,192 --> 01:16:54,400 zu agertzen zinen, 626 01:16:55,902 --> 01:16:57,778 eta harri sakratua eskaintzen zenidan. 627 01:16:59,363 --> 01:17:02,075 - Sekretua eskaintzen zenidan. - Hil egingo naiz! 628 01:17:06,330 --> 01:17:08,332 Hor barruan galdera batzuk egingo dizkizut. 629 01:17:10,125 --> 01:17:12,085 Erantzuidazu egia. 630 01:17:17,257 --> 01:17:19,927 Zin egiten duzu egia esango duzula... 631 01:17:20,052 --> 01:17:21,887 egia osoa eta egia besterik ez? 632 01:17:22,262 --> 01:17:23,638 Esazu nirekin: "Lagunidazu, Jauna". 633 01:17:24,597 --> 01:17:26,140 Lagunidazu, Jauna. 634 01:17:52,375 --> 01:17:53,460 Chris... 635 01:17:55,837 --> 01:17:57,755 Tribu aborigen batekoa zara? 636 01:18:02,427 --> 01:18:04,972 Galderari erantzun behar diozu, Lee jauna. 637 01:18:10,768 --> 01:18:11,812 Bai. 638 01:18:13,355 --> 01:18:15,023 Non dago zure tribuaren lurraldea? 639 01:18:16,733 --> 01:18:17,733 Hemen. 640 01:18:19,485 --> 01:18:21,028 Hemen? Hirian? 641 01:18:24,532 --> 01:18:26,158 - Bai. - Eragozpena! 642 01:18:26,325 --> 01:18:27,952 - Ez da onartzen. - Horrek ez du garrantzirik! 643 01:18:28,162 --> 01:18:29,037 Jarraitu. 644 01:18:29,245 --> 01:18:34,042 Kolonizazioa baino lehen, zenbat kide zituen tribu horrek? 645 01:18:37,878 --> 01:18:39,422 Milaka lagun. 646 01:18:40,798 --> 01:18:42,883 Eta gaur egun zenbat zarete? 647 01:18:48,013 --> 01:18:49,140 Gutxi batzuk. 648 01:18:51,183 --> 01:18:54,855 Badituzue leku sakratuak hirian? 649 01:18:57,815 --> 01:18:58,775 Bai. 650 01:18:59,650 --> 01:19:00,652 Haitzuloak? 651 01:19:01,987 --> 01:19:03,028 Bai. 652 01:19:06,240 --> 01:19:08,160 Zer da zehazki tribukoa izatea? 653 01:19:11,663 --> 01:19:13,038 Gauza batzuk jakiten dituzu. 654 01:19:14,540 --> 01:19:15,917 Gauza sekretuak. 655 01:19:16,793 --> 01:19:18,462 Tribuaren legea ezarrita dago? 656 01:19:20,505 --> 01:19:21,422 Bai. 657 01:19:21,548 --> 01:19:23,592 Eta zer gertatzen da, hausten baduzu? 658 01:19:25,260 --> 01:19:26,385 Zigorra jasotzen duzula. 659 01:19:26,595 --> 01:19:30,223 - Billy Corman zure tribukoa zen? - Eragozpena! Galdera ez da... 660 01:19:30,390 --> 01:19:32,017 Ez da onartzen! Jarraitu. 661 01:19:32,142 --> 01:19:34,018 Billy ere tribuko kidea zen? 662 01:19:35,478 --> 01:19:38,105 - Bai ala ez? - Izan nahi zuen. 663 01:19:38,565 --> 01:19:41,275 - Baina oraindik gainditu gabe zuen. - Zer? 664 01:19:41,985 --> 01:19:43,068 Legea. 665 01:19:43,903 --> 01:19:46,405 Billy Cormanek legea hautsi zuen? 666 01:19:47,448 --> 01:19:48,367 Bai. 667 01:19:48,533 --> 01:19:50,118 Nola? 668 01:19:51,118 --> 01:19:55,040 Zerbait ikusi zuen? Ukitu? Lapurtu egin zuen? 669 01:19:55,165 --> 01:19:56,958 - Bai. - Zer? 670 01:19:57,667 --> 01:19:58,960 Harriak? 671 01:20:00,003 --> 01:20:01,337 Harri hauek? 672 01:20:02,588 --> 01:20:04,173 Harri sakratuak dira? 673 01:20:05,133 --> 01:20:07,843 Zer sekretugatik hil zen Billy? 674 01:20:08,387 --> 01:20:10,138 Norbaitek esatea eragozten dizu? 675 01:20:10,347 --> 01:20:14,767 - Hezurra erabili zuenak? Espirituak? - Eragozpena, gorentasuna! 676 01:20:15,102 --> 01:20:17,687 - Hau gehiegi da! - Ezin dugu jakin euriarena? 677 01:20:17,770 --> 01:20:19,563 - Burton jauna... - Eragozpena! 678 01:20:19,772 --> 01:20:22,067 - Kontaiezu denei euriarena! - Hori zuk baino ez diozu! 679 01:20:23,108 --> 01:20:26,195 Jada ez dago ez harririk ezta gauza sakraturik... 680 01:20:26,320 --> 01:20:27,488 antzina izaten ziren bezala. 681 01:20:28,490 --> 01:20:30,117 Oraindik gertatzen dela uste duzu? 682 01:20:31,618 --> 01:20:33,035 Nahastu egin nauzu. 683 01:20:33,537 --> 01:20:35,372 Hori aspaldi amaitu zen. 684 01:20:36,413 --> 01:20:38,833 Orain mozkortu egiten gara, borrokan egiten dugu... 685 01:20:39,833 --> 01:20:40,960 eta kito. 686 01:20:42,045 --> 01:20:44,380 Burton jauna, oraingoz ez dut hau kontuan hartuko, 687 01:20:45,173 --> 01:20:50,637 baina ez dut gehiago halako jokabiderik onartuko epaiketan. 688 01:21:40,145 --> 01:21:41,562 Auzia galdu duzu. 689 01:21:43,188 --> 01:21:44,190 Bai. 690 01:21:45,150 --> 01:21:47,568 Gaur goizean Anniek hots egin dit. 691 01:21:51,657 --> 01:21:53,073 Alde egiteko eskatu zenion. 692 01:21:57,870 --> 01:21:59,788 Zer duzu, ba? 693 01:22:01,165 --> 01:22:02,375 Arazoak dituzu? 694 01:22:04,502 --> 01:22:05,503 Bai. 695 01:22:08,255 --> 01:22:10,008 Baina ez dakit nolakoak. 696 01:22:10,633 --> 01:22:12,802 Onartu ezazu lasai: 697 01:22:13,678 --> 01:22:15,013 auzi bat galdu duzu. 698 01:22:16,097 --> 01:22:18,517 - Baina ez duzu mundua galdu. - Ezetz? 699 01:22:20,102 --> 01:22:21,895 Orain arte neukan mundua galdu dut, 700 01:22:23,145 --> 01:22:25,982 esan duzun guztiak garrantzia zuen mundu hura. 701 01:22:28,777 --> 01:22:31,070 Zergatik ez zenidan esan misterioak ere badirela? 702 01:22:31,822 --> 01:22:35,075 Nire bizitza osoak misterio bat du oinarri. 703 01:22:35,908 --> 01:22:38,453 Elizan azaltzen zenuen, ba! 704 01:22:50,090 --> 01:22:53,885 Besterentasun moduko batek harrapatu nau, aita. 705 01:22:55,512 --> 01:22:57,513 Eta ez dakit zer egin. 706 01:23:06,105 --> 01:23:07,607 Ametsak galdu ditugu. 707 01:23:09,900 --> 01:23:12,653 Eta gero, itzultzen direnean ez dakigu zer esan nahi duten. 708 01:23:19,202 --> 01:23:20,412 Lehengo batean... 709 01:23:21,662 --> 01:23:26,625 txikitan zenituen amesgaiztoei buruz galdetu zenidanean... 710 01:23:29,712 --> 01:23:31,588 Ez dituzu gogoratzen? 711 01:23:34,967 --> 01:23:36,803 Zure ama hil zenean, 712 01:23:37,845 --> 01:23:40,432 aurreko hile osoa eman zenuen... 713 01:23:41,057 --> 01:23:42,600 hura hilko zela amesten. 714 01:23:44,185 --> 01:23:45,812 Eta amestu zenuena... 715 01:23:46,730 --> 01:23:48,230 gertatu egin zen. 716 01:23:51,860 --> 01:23:53,318 Charlie! 717 01:23:56,655 --> 01:23:58,533 Charlie! 718 01:24:45,538 --> 01:24:48,123 - Kaixo, aitatxo. - Gabon, Sophie. 719 01:24:48,792 --> 01:24:50,377 A zer sorpresa! 720 01:24:50,793 --> 01:24:52,670 - Non da ama? - Goian. 721 01:26:00,405 --> 01:26:01,822 Charlie! 722 01:26:58,420 --> 01:26:59,672 Eraman egingo zaitut. 723 01:27:00,548 --> 01:27:01,423 Oraintxe. 724 01:27:25,573 --> 01:27:27,617 Azkar, zatoz. 725 01:28:08,365 --> 01:28:10,493 GASAREN, URAREN ETA PERTSONEN KONTRA BABESTUA. EZ IREKI 726 01:28:50,367 --> 01:28:53,202 EZ SARTU, HONDAKIN URAK 727 01:28:58,165 --> 01:29:00,460 Tira, jaitsi, azkar! 728 01:29:24,317 --> 01:29:25,275 Goazen. 729 01:30:13,198 --> 01:30:14,533 Hau Mulkruk eraiki zuen? 730 01:30:16,952 --> 01:30:20,330 Leku sakratua da garai handietatik, 731 01:30:21,373 --> 01:30:22,917 gizaki zuria etorri zenetik. 732 01:30:24,127 --> 01:30:26,878 Aurkitzeko zorian izan dira askotan, 733 01:30:27,255 --> 01:30:29,048 hiria eraiki zutenean. 734 01:30:30,592 --> 01:30:32,218 Baina engainatzea lortu dugu beti. 735 01:30:35,472 --> 01:30:38,598 Orain, berriz, zure ametsa dela-eta, 736 01:30:39,558 --> 01:30:41,143 eta nirea ere badelako, 737 01:30:41,977 --> 01:30:43,478 hona ekarri zaitut. 738 01:30:46,648 --> 01:30:50,737 Baina nire tribuaren legea hautsi dut. 739 01:30:51,862 --> 01:30:52,905 Han behean, 740 01:30:53,990 --> 01:30:55,492 sugea igaro ondoren... 741 01:30:56,658 --> 01:30:59,703 aurkituko duzu bila zabiltzana. 742 01:31:09,047 --> 01:31:10,047 Zoaz! 743 01:31:10,798 --> 01:31:11,715 Orain! 744 01:31:21,392 --> 01:31:22,893 Hemen itxarongo didazu? 745 01:31:26,272 --> 01:31:28,023 Ez, nire jendearekin itzuliko naiz... 746 01:31:28,690 --> 01:31:30,442 Ametsen Garaira. 747 01:33:19,093 --> 01:33:20,552 Mulkru. 748 01:33:50,875 --> 01:33:52,335 Euri beltza. 749 01:33:55,170 --> 01:33:56,255 Kazkabarra. 750 01:34:07,725 --> 01:34:08,892 Olatu bat. 751 01:34:12,145 --> 01:34:13,272 Olatu bat. 752 01:34:19,570 --> 01:34:22,365 Apaizek bazekiten olatu bat etorriko zela. 753 01:35:46,323 --> 01:35:48,283 Bigarren olatu bat. 754 01:35:56,583 --> 01:35:58,168 Egutegi bat. 755 01:36:05,508 --> 01:36:06,927 Egutegia. 756 01:36:09,680 --> 01:36:10,848 Egutegia. 757 01:36:43,172 --> 01:36:45,090 Charlie!