1 00:00:07,507 --> 00:00:10,810 ZAZPIGARREN BELOA 2 00:03:41,654 --> 00:03:42,789 Eskerrik asko. 3 00:03:43,489 --> 00:03:46,459 -Non hitz egin dezakegu? -Hemendik. 4 00:03:47,227 --> 00:03:50,230 -Inoiz saiatu da bere burua hiltzen? -Ez, sekula ez. 5 00:03:50,230 --> 00:03:51,864 Jakina. Zer dakigu pazienteaz? 6 00:03:51,864 --> 00:03:56,002 Piano-kontzertista da. Hainbat aldiz entzun diot. 7 00:03:56,069 --> 00:03:58,705 Ez du hitz egiten. Eta galdetzen bazaio? 8 00:03:58,738 --> 00:04:00,006 Ez du erantzuten. 9 00:04:00,039 --> 00:04:03,309 Edonork esango luke ez duela entzuten, ezagutuko ez balu. 10 00:04:03,343 --> 00:04:07,647 Hitz egingo du nirekin. Hipnosipean aztertu nahi nuke. 11 00:04:07,680 --> 00:04:10,049 Eta ez badu laguntzen, narkosipean. 12 00:04:10,083 --> 00:04:12,318 Horrek lagunduko al dio? 13 00:04:12,352 --> 00:04:15,955 Baliteke. Buruan zer kalte duen esango digu, behintzat. 14 00:04:15,989 --> 00:04:20,126 Badakit ondorio bikainak ateratzen dituzuela, baina ez zait gustatzen. 15 00:04:20,260 --> 00:04:23,997 Kuxkuxero samarra iruditzen zait. Ulertzen didazu. 16 00:04:24,030 --> 00:04:25,098 Kendall doktorea. 17 00:04:25,431 --> 00:04:29,602 Ebakuntza aurretik, kirurgilariak arropa kendu behar dio pazienteari. 18 00:04:29,669 --> 00:04:32,338 Guk ere bai adimenari. 19 00:04:32,572 --> 00:04:35,241 Ezagutzen duzu esapide klasikoa: 20 00:04:35,275 --> 00:04:38,878 Salome dantzan hasi aurretik bezalakoa da giza adimena. 21 00:04:38,911 --> 00:04:42,115 Kanpoko mundutik zazpi belok ezkutatua. 22 00:04:42,148 --> 00:04:47,387 Lotsa eta beldur beloak, lagunen aurrean. 23 00:04:47,420 --> 00:04:50,490 Pertsona arrunt batek belo bat kenduko luke, gero beste bat. 24 00:04:50,523 --> 00:04:53,226 Hiruzpalau batera, beharbada. 25 00:04:53,259 --> 00:04:57,764 Maitaleagatik, bosgarrena edo seigarrena kenduko luke. 26 00:04:57,864 --> 00:04:59,766 Baina zazpigarrena, sekula ez. 27 00:04:59,799 --> 00:05:05,471 Giza adimenak bere biluztasuna estali nahi du, pribatutasunagatik. 28 00:05:05,505 --> 00:05:09,509 Salomek bere beloak erantzi zituen, baina giza adimenak ez. 29 00:05:09,542 --> 00:05:11,210 Eta horregatik erabiliko dut narkosia. 30 00:05:12,145 --> 00:05:17,050 Bost minutu narkosipean, eta erori egingo da zazpigarren beloa. 31 00:05:17,083 --> 00:05:20,420 Orduan ikusiko dugu atzean zer gertatzen ari den. 32 00:05:20,453 --> 00:05:23,489 Eta lagundu ahal izango diogu. 33 00:05:27,193 --> 00:05:29,062 Bihar hiruretan itzuliko naiz. 34 00:05:29,062 --> 00:05:31,798 Prest eduki pazientea. Agur, Kendall doktorea. 35 00:05:36,769 --> 00:05:39,138 -Arratsalde on. -Baita zuri ere. 36 00:05:40,773 --> 00:05:44,711 -Zer moduz dago gaur pazientea? -Beti bezala. 37 00:05:44,977 --> 00:05:49,782 Prestatu injekzio bat. Neska lehen aldiz lokartzeko da. 38 00:05:49,816 --> 00:05:53,886 Laguntzen digunean, ez dugu injekzioaren beharrik izango. 39 00:05:53,920 --> 00:05:56,422 Prest egon orduko hasiko naiz. 40 00:05:59,459 --> 00:06:00,993 Arratsalde on, Cunningham andereñoa. 41 00:06:01,694 --> 00:06:05,598 Nire izena Larsen da. Ondo lo egin al duzu? 42 00:06:05,765 --> 00:06:10,536 Ez duzu lorik egin. Pena da, pena handia. 43 00:06:10,870 --> 00:06:14,140 Lo egiten ez duena ezin zoriontsua izan. 44 00:06:15,675 --> 00:06:17,543 Berdin dio. 45 00:06:19,112 --> 00:06:20,780 Lo pixka bat eginaraziko dizugu. 46 00:06:36,329 --> 00:06:39,532 Arnasa sakon hartzea nahi dut. 47 00:06:42,535 --> 00:06:46,906 Lo egingo duzu. Oso nekatuta zaude, eta lo egin nahi duzu. 48 00:06:46,939 --> 00:06:51,110 Lasaitu, eta itxi begiak. 49 00:06:51,411 --> 00:06:53,880 Kontuz, poliki-poliki. 50 00:06:54,313 --> 00:06:57,417 Neka-neka eginda zaude. 51 00:06:58,117 --> 00:07:01,187 Zeharo alfertuta, eta lotara joan nahi duzu. 52 00:07:01,854 --> 00:07:06,692 Ederra baita lasaitzea, ederra baita lo egitea. Hori da. 53 00:07:06,793 --> 00:07:09,095 Laster lo hartuko duzu. 54 00:07:09,295 --> 00:07:11,664 Laster lo hartuko duzu. 55 00:07:16,302 --> 00:07:19,005 Orain, lo zaude. 56 00:07:25,912 --> 00:07:29,015 Ezerk ezin dizu minik eman, lo zaudelako. 57 00:07:29,015 --> 00:07:30,283 Ulertzen didazu, ezta? 58 00:07:31,350 --> 00:07:34,787 Buruarekin baietz egin, ulertu badidazu. 59 00:07:34,821 --> 00:07:36,055 Ondo da. 60 00:07:36,556 --> 00:07:42,295 Orain nahi duzuna egin dezakezu, eta nahi duzun lekura joan zaitezke. 61 00:07:43,229 --> 00:07:44,464 Zer egin nahi zenuke? 62 00:07:45,565 --> 00:07:48,167 Nora joan nahi zenuke? 63 00:07:49,836 --> 00:07:52,205 Eskolara itzuli nahi zenuke berriz? 64 00:07:52,538 --> 00:07:55,775 Zoriontsu zinen umetan, ezta? 65 00:07:55,908 --> 00:08:00,012 Hara itzuli, eta zoriontsua izan nahi zenuke? 66 00:08:00,112 --> 00:08:02,248 Eskolara berriz. 67 00:08:02,815 --> 00:08:04,717 -Eskolara. -Bai? 68 00:08:05,318 --> 00:08:08,754 -Eskola. -Bai. Hitz egidazu horretaz. 69 00:08:09,555 --> 00:08:15,962 -Eskola. -Entzun: 14 urte dituzu orain. 70 00:08:16,062 --> 00:08:18,898 -Zenbat urte dituzu? -14 urte. 71 00:08:18,898 --> 00:08:26,572 -14 urte dituzu, eta eskolan zaude. -Eskola. 72 00:08:28,374 --> 00:08:31,177 Ene! Ihesi doa. 73 00:08:32,078 --> 00:08:38,985 Begira! Ihesi doa. Kontuz, erori egin zaitezke. 74 00:08:47,693 --> 00:08:49,695 -Zenbat? -Sei. 75 00:08:49,996 --> 00:08:51,163 -Ez, zazpi. -Ezkutatu egingo ditugu. 76 00:08:51,163 --> 00:08:52,532 -Ohe azpian. -Aurkitu egingo ditu. 77 00:08:52,632 --> 00:08:53,833 -Ez. -Nola dakizu? 78 00:08:53,833 --> 00:08:55,535 Beldurra ematen dio ohe azpian begiratzeak. 79 00:08:55,568 --> 00:08:57,003 -Baietz ba! -Zer ba? 80 00:08:57,003 --> 00:09:00,172 -Han gizon bat aurkitzeko beldurrez. -Susan, izugarria zara! 81 00:09:04,544 --> 00:09:05,978 -Susan, entzun! -Zer? 82 00:09:05,978 --> 00:09:07,747 Kanpaia! Faltan botako gaituzte! 83 00:09:07,780 --> 00:09:10,683 -Eta zer? -Mugi, Susan. Oso berandu da. 84 00:09:10,683 --> 00:09:14,453 10 minutu beharko ditugu joateko eta gero arropaz aldatzeko. 85 00:09:14,720 --> 00:09:17,990 Ezin naiz berandu iritsi. 86 00:09:17,990 --> 00:09:20,860 Zergatik ez? Andereñok marka beltz bat jarriko dizu, besterik ez. 87 00:09:20,893 --> 00:09:22,295 Dunken andereñoagana bidaliko nau. 88 00:09:22,328 --> 00:09:24,130 Hirugarren atzeraldia dut aste honetan. 89 00:09:24,163 --> 00:09:27,033 -Gaixotu egin zarela esaiozu. -Ostegunean esan nion hori. 90 00:09:27,066 --> 00:09:28,434 Galdu egin zarela esaiozu. 91 00:09:28,434 --> 00:09:32,338 Horrela zen beti. Susanek edozer gauza egiteko konbentzitzen ninduen. 92 00:09:32,338 --> 00:09:34,473 Berak esaten zidalako egiten nuen. 93 00:09:34,473 --> 00:09:37,677 Eta ni bakarrik zigortzen ninduten. 94 00:09:37,677 --> 00:09:39,879 Badakit zigortu egin behar nauzula, baina… 95 00:09:39,879 --> 00:09:41,781 …eskuetan, ez, mesedez! 96 00:09:41,781 --> 00:09:44,684 Gaur dut musika-azterketa. Jotzen banauzu, nire eskuak… 97 00:09:44,750 --> 00:09:46,185 Arren! 98 00:09:53,459 --> 00:09:56,829 Handituta eta babaz beteta neuzkan arratsalde hartan eskuak. 99 00:09:56,829 --> 00:10:00,967 Hain gaizki jo nuenez, banekien ez nuela aukerarik. 100 00:10:01,033 --> 00:10:03,603 Diru-laguntza hartan nuen jarria bihotz osoa. 101 00:10:03,603 --> 00:10:07,106 Musika besterik ez zitzaidan axola. 102 00:10:09,275 --> 00:10:12,211 Aurkeztu zinen hurrengo aldian aise lortu zenuen? 103 00:10:12,345 --> 00:10:14,947 Ez nintzen sekula berriz aurkeztu. 104 00:10:15,014 --> 00:10:17,617 Urte hartan, aita hil zitzaidan. 105 00:10:17,617 --> 00:10:20,186 Ama sei urte nituenean hil zitzaidan. 106 00:10:21,253 --> 00:10:24,123 Aita ere hilda zegoen orain. 107 00:10:24,991 --> 00:10:28,427 Osaba Nicholasekin bizitzera joan behar nuela esan zidaten. 108 00:10:29,195 --> 00:10:32,531 Osaba Nicholas ez zen berez nire osaba. 109 00:10:32,632 --> 00:10:35,334 Aitaren lehengusu txikia zela uste nuen. 110 00:10:35,334 --> 00:10:40,306 Aberatsa zen, eta hura zen munduan neukan ahaide bakarra. 111 00:10:41,540 --> 00:10:44,043 Begiratu bat botako dizugu. 112 00:10:46,512 --> 00:10:49,649 -Francesca, ezta? -Bai, osaba Nicholas. 113 00:10:49,649 --> 00:10:53,452 Ez osaba deitu. Ez naiz zure osaba. Zerbait deitzekotan, Nicholas deitu. 114 00:10:53,486 --> 00:10:54,820 Bai, Nicholas. 115 00:10:54,820 --> 00:10:56,155 Jira zaitez. 116 00:10:58,157 --> 00:10:59,959 Erantzi kapela. 117 00:11:03,763 --> 00:11:06,065 Bai, Florenceren alaba zara. 118 00:11:06,098 --> 00:11:10,736 Bizkar zuzen bera, hanka luze berak, sudur bera. 119 00:11:10,736 --> 00:11:14,373 Haren santujale-jarrera bera izango duzu, noski. 120 00:11:14,440 --> 00:11:18,077 -Santujalea al zara? -Ez dakit zer esan nahi duen. 121 00:11:18,077 --> 00:11:20,946 Hobe sekula jakiten ez baduzu. Zatoz hona. 122 00:11:20,980 --> 00:11:23,349 Arretaz entzuidazu. 123 00:11:23,716 --> 00:11:27,119 Hau ezkongabe baten egoitza da. Badakizu zer esan nahi duen? 124 00:11:27,153 --> 00:11:29,588 Bai, ez zarela ezkondu. 125 00:11:29,689 --> 00:11:32,191 Esan nahi du ez dudala inguruan emakumerik nahi. 126 00:11:32,224 --> 00:11:33,359 Etxe honetara etorri nintzenean… 127 00:11:33,359 --> 00:11:36,262 …hitzeman nion neure buruari hemen ez zela sekula emakumerik sartuko. 128 00:11:36,262 --> 00:11:38,964 Orain arte ez da bakar bat etorri. Zu zara lehenengoa. 129 00:11:38,998 --> 00:11:41,701 -Jakina. -Zer dakizu? 130 00:11:42,068 --> 00:11:46,839 Zure pribatutasunean ez sartzen saiatu behar dudala. 131 00:11:46,872 --> 00:11:53,379 -Txirrina jo… mesedez. -Bai, osaba… Bai, Nicholas. 132 00:12:03,622 --> 00:12:05,991 -Laztandu nahi duzu? -Ez. 133 00:12:05,991 --> 00:12:10,196 -Zergatik ez? -Gorroto ditut. Izutu egiten naute. 134 00:12:10,229 --> 00:12:12,865 Etxe honetan laster ohituko zara. 135 00:12:14,366 --> 00:12:17,470 -Parker, Cunningham andereñoa. -Zer moduz, andereño. 136 00:12:17,470 --> 00:12:18,738 Zer moduz…? 137 00:12:19,238 --> 00:12:24,343 -Eramazu, badakizu nora. -Bai, jauna. Hemendik, andereño. 138 00:12:35,588 --> 00:12:37,757 Parker, nor da hori? 139 00:12:38,858 --> 00:12:41,427 Nicholas jaunaren ama. 140 00:12:42,228 --> 00:12:44,897 -Hilik al dago? -Ez dut uste. 141 00:12:44,897 --> 00:12:48,200 -Zer gertatu zitzaion, ba? -Ezin dizut esan. 142 00:12:51,270 --> 00:12:52,872 Nicholas jaunari galdetu beharko diot. 143 00:12:52,872 --> 00:12:55,040 Nik ez nuke hori egingo, zu banintz. 144 00:12:55,341 --> 00:12:58,144 Ez zaio gustatzen gai horretaz hitz egitea. 145 00:12:58,177 --> 00:13:01,480 Etxe honetan ez da haren izena sekula aipatzen. 146 00:13:11,524 --> 00:13:13,425 Benetan jakin nahi duzu zer gertatu zitzaion? 147 00:13:13,459 --> 00:13:14,093 Ez. 148 00:13:16,362 --> 00:13:17,463 Bai. 149 00:13:18,164 --> 00:13:21,567 Bere gizona utzi, eta kantari batekin alde egin zuen. 150 00:13:21,600 --> 00:13:22,268 Nola dakizu? 151 00:13:22,301 --> 00:13:24,236 Mundu guztiak daki; egunkari guztietan agertu zen. 152 00:13:24,303 --> 00:13:26,839 Dibortziatu, eta Nicholas jaunak lekukotasuna eman behar izan zuen. 153 00:13:26,839 --> 00:13:28,407 12 urte besterik ez zituen. 154 00:13:28,474 --> 00:13:30,476 Zer emakume makurra! 155 00:13:30,509 --> 00:13:35,748 Ez dakit. Zuk gauza bera egin zenezake. Badaukazu behar duzuna. 156 00:13:35,781 --> 00:13:37,316 Nola ausartzen zara! 157 00:13:37,483 --> 00:13:38,217 Barkatu. 158 00:13:38,217 --> 00:13:39,819 Esan duzuna Parkerri kontatuko diot. 159 00:13:39,852 --> 00:13:41,854 Ondo da, ez diot kontatuko. 160 00:13:41,887 --> 00:13:43,289 Joan zaitezke. 161 00:13:43,689 --> 00:13:45,057 Eskerrik asko. 162 00:13:47,026 --> 00:13:48,994 -James. -Bai, andereño. 163 00:13:49,028 --> 00:13:51,297 -Zenbat denbora daramazu hemen? -Hamabi urte. 164 00:13:51,330 --> 00:13:55,501 -Horrela izan al da beti? -Bai, beti horrela. 165 00:13:55,534 --> 00:13:57,369 Ai ene! 166 00:13:58,637 --> 00:14:00,306 Bai, andereño. 167 00:14:02,842 --> 00:14:06,979 Nicholasekiko lehen aste haietan izugarri bakarrik egon nintzen. 168 00:14:07,012 --> 00:14:10,316 Batzuetan, goizetik gauera ez nion hitzik inori esaten… 169 00:14:10,316 --> 00:14:12,184 …egunon esateko ez bazen. 170 00:14:12,218 --> 00:14:14,186 Eta batzuetan ezta hori ere. 171 00:14:14,220 --> 00:14:15,688 Egun on, Nicholas. 172 00:14:20,025 --> 00:14:23,128 -Egun on, James. -Baita zuri ere, jauna. 173 00:14:24,496 --> 00:14:27,867 Zerbitzari guztiak gizonak ziren. Oso adeitsuak ziren. 174 00:14:27,900 --> 00:14:30,703 Baina ni han egoteak traba egiten ziela sumatzen nuen beti. 175 00:14:30,736 --> 00:14:35,674 Nicholasi ere bai, baina hark beste era batera adierazten zidan. 176 00:14:35,808 --> 00:14:37,343 Herrenka ibiltzen zen etxean zehar… 177 00:14:37,376 --> 00:14:41,447 …makilan bermatua, eta ez banengo bezala begiratzen zidan. 178 00:14:41,513 --> 00:14:47,519 Deitzen zidan une bakanetan, ia ezin nion hitz egin, urduritasunez. 179 00:14:49,688 --> 00:14:51,790 Nicholas jaunak zutaz galdetu du. 180 00:14:51,824 --> 00:14:54,260 -Non dago? -Egongelan. 181 00:15:04,937 --> 00:15:06,972 Nitaz galdetu duzu, Nicholas? 182 00:15:08,507 --> 00:15:10,209 Ezagutzen duzu hau? 183 00:15:13,379 --> 00:15:14,313 Bai. 184 00:15:14,413 --> 00:15:17,182 Konturatu al zara niretzat zela? 185 00:15:18,183 --> 00:15:18,851 Bai. 186 00:15:19,919 --> 00:15:24,123 -Zergatik ez didazu eman? -Ahaztu egin zait. 187 00:15:24,189 --> 00:15:27,559 -Benetan ahaztu zaizu? -Ez. 188 00:15:28,360 --> 00:15:31,497 Jakina. Badakizu zer dagoen barruan? 189 00:15:31,530 --> 00:15:32,064 Bai. 190 00:15:32,231 --> 00:15:35,434 -Dunken andereñoaren gutun bat. -Zertaz? 191 00:15:35,467 --> 00:15:36,869 Nitaz. 192 00:15:36,902 --> 00:15:39,905 -Badakizu zer dioen? -Ez. 193 00:15:39,939 --> 00:15:41,974 Esan egingo dizut. 194 00:15:43,175 --> 00:15:50,783 Batezbestekoa baino bizkorragoa omen zara. Ados zaude? 195 00:15:50,816 --> 00:15:53,185 Ez dakit. 196 00:15:53,218 --> 00:15:56,188 Josten ere ba omen dakizu. Hala al da? 197 00:15:56,288 --> 00:15:57,790 Bai, nonbait. 198 00:15:58,857 --> 00:16:01,327 Francesca izugarri zintzoa da… 199 00:16:01,393 --> 00:16:05,397 …eta jarrera xarmagarria du hasierako lotsa gainditzen duenean… 200 00:16:05,497 --> 00:16:08,100 …eta batzuetan kosta egiten zaio lagunak egitea, lotsagatik. 201 00:16:08,100 --> 00:16:09,702 -Lotsatia al zara? -Bai. 202 00:16:10,235 --> 00:16:12,738 -Nirekin? -Pixka bat. 203 00:16:12,771 --> 00:16:14,673 Ez duzu zertan, ez zaitut jango. 204 00:16:14,673 --> 00:16:16,342 -Badakit, baina… -Baina zer? 205 00:16:16,976 --> 00:16:18,510 Ezer ez. 206 00:16:19,345 --> 00:16:23,148 Zer gehiago dio Dunken andereño entziklopedikoak bere ume gorriaz? 207 00:16:23,182 --> 00:16:27,720 Ikasi ditu frantsesa, alemana, matematika, historia eta abar. 208 00:16:28,520 --> 00:16:32,024 Francescak izugarrizko talentua du musikarako. 209 00:16:32,057 --> 00:16:33,826 Izugarri ondo jotzen du pianoa. 210 00:16:33,892 --> 00:16:39,131 Eta haren musikazaletasuna adinez dagokiona baino askoz handiagoa da. 211 00:16:47,239 --> 00:16:49,241 -Jo zerbait niretzat. -Ezin dut. 212 00:16:49,308 --> 00:16:52,644 -Zergatik ez? -Ez galdetu. Ezin dut. 213 00:16:53,045 --> 00:16:54,380 Etorri hona. 214 00:16:57,716 --> 00:17:01,487 -Eseri. Jo zerbait. -Ezin dut! Ez! 215 00:18:48,627 --> 00:18:52,197 Horren ondoren, Nicholasek egunean bost orduz joarazten zidan. 216 00:18:52,297 --> 00:18:56,235 Orain nire ondoan egoten zen beti, egiten nuen guztia entzuten. 217 00:18:56,335 --> 00:18:58,637 Lan izugarri gogorra zen. 218 00:18:58,670 --> 00:19:01,807 Erne egoten zen minutu bakar bat ere gal ez nezan. 219 00:19:01,874 --> 00:19:06,011 Esplotatzaile hutsa zen, baina maisu aparta ere bazen. 220 00:19:06,044 --> 00:19:08,981 Senez zekien nigandik onena nola atera. 221 00:19:09,014 --> 00:19:13,185 Beste inork baino gehiago zekien musikaren arimaz. 222 00:19:13,218 --> 00:19:15,587 Baina ez zuen oso ondo jotzen. 223 00:19:15,621 --> 00:19:17,689 Garratz samar esan ohi zuen: 224 00:19:17,890 --> 00:19:22,928 “Gai direnak, jotzaile. Gai ez direnak, irakasle”. 225 00:19:23,462 --> 00:19:24,630 Ederki. 226 00:19:26,698 --> 00:19:29,501 Dakidan guztia erakutsi dizut. Orain prestakuntza egokia behar duzu. 227 00:19:29,535 --> 00:19:32,771 Bihar kontserbatorioan hasiko zara. Hona hemen xehetasun guztiak. 228 00:19:32,838 --> 00:19:35,073 Zoaz 10etan idazkariarengana. 229 00:19:35,507 --> 00:19:38,677 -O, Nicholas! Mila esker. -Ez egin hori! 230 00:19:40,212 --> 00:19:42,047 Ez ezazu berriz egin. 231 00:20:00,132 --> 00:20:02,834 Biharamunean, jaiki nintzenerako, Nicholas joana zen. 232 00:20:02,901 --> 00:20:05,237 Ez zen itzuli handik ia hiru hilabetera arte. 233 00:20:05,437 --> 00:20:07,306 Bitartean, kontserbatorioan hasi nintzen. 234 00:20:07,439 --> 00:20:12,110 Lanpetuegia nengoen Nicholasez kezkatzeko. 235 00:20:53,185 --> 00:20:56,755 Kontserbatorioko lehen hilabeteak zoriontsuenak izan ziren niretzat… 236 00:20:57,089 --> 00:20:59,858 …nahiz ez nuen denbora guztian inorekin hitz egin. 237 00:21:00,259 --> 00:21:04,696 Egunon esateko edo irakasleei galdetzeko izan ezik. 238 00:21:04,730 --> 00:21:07,866 Berdin zitzaidan lagunak izatea edo ez. 239 00:21:07,899 --> 00:21:08,634 Ez zitzaidan axola. 240 00:21:08,634 --> 00:21:10,502 Ez zitzaizun axola zoriontsua zinelako. 241 00:21:10,535 --> 00:21:11,503 Ez. 242 00:21:11,536 --> 00:21:13,438 Nire zoriona eraman egin zidan. 243 00:21:13,472 --> 00:21:16,275 -Nork? -Nicholasek. 244 00:21:16,275 --> 00:21:19,745 Gorroto zidan zoriontsua nintzelako. 245 00:21:19,911 --> 00:21:22,948 -Ez zenuen beste inor? Lagunik ez? -Peter besterik ez. 246 00:21:22,981 --> 00:21:27,119 Peter? Hitz egidazu Peterrez. Non ezagutu zenuen? 247 00:21:27,152 --> 00:21:30,289 Bazkaltzera joaten ginen kafetegi txikian. 248 00:21:30,289 --> 00:21:34,092 La Scalan jo izan zuen italiar biolin-jotzaile zahar batena zen. 249 00:21:34,593 --> 00:21:37,729 Gogoan dut eguna: ekainak 14. 250 00:21:37,929 --> 00:21:41,199 Jantzita neukan soinekoa eta nire txapel zaharra ere bai. 251 00:21:41,233 --> 00:21:45,470 Bazkaltzen bukatzen ari nintzela, norbait sumatu nuen niri begira. 252 00:21:45,504 --> 00:21:49,241 Gora begiratu… eta Peter zen. 253 00:21:49,508 --> 00:21:52,544 -Gehiegi lan egiten duzu. -Lan egitea gustatzen zait. 254 00:21:52,577 --> 00:21:55,747 Ravioliak gustatzen zaizkit, baina ez ditut denbora guztian jaten. 255 00:21:55,781 --> 00:21:58,283 Nik ez dut denbora guztian lan egiten. 256 00:21:58,317 --> 00:22:02,954 Lotan ere ez zara geldirik egotekoa. Eta oso itxura serioa duzu. 257 00:22:02,988 --> 00:22:04,222 Irribarre egiten duzu? 258 00:22:04,256 --> 00:22:06,658 Irribarre egiteko arrazoirik badagoenean. 259 00:22:06,692 --> 00:22:09,895 Gorde partiturak. Zerbait erakutsi nahi dizut. 260 00:22:10,095 --> 00:22:11,463 -Mila esker, nik… -Tira, tira. 261 00:22:11,830 --> 00:22:13,131 Horrelakoa zen Peter. 262 00:22:13,465 --> 00:22:16,568 Kontserbatorioan ikusita neukan, baina ez nuen harekin hitz egin. 263 00:22:16,635 --> 00:22:18,670 Eta ez nintzen konturatu begia nigan jarria zuela. 264 00:22:18,704 --> 00:22:21,273 Kontserbatorioan ikasten ari zen estatubatuar bat zen. 265 00:22:21,340 --> 00:22:25,610 Gauez dantzalekuko taldean jotzen zuen, eta egunez ikasi. 266 00:22:46,365 --> 00:22:52,237 “9:30etan bukatuko dut. Afaltzera joan gaitezke gero”. 267 00:23:06,118 --> 00:23:08,286 Eraman hau, mesedez. 268 00:23:40,986 --> 00:23:43,155 Zugan ia ez dago akatsik. 269 00:23:43,188 --> 00:23:44,256 Mila esker. 270 00:23:44,423 --> 00:23:47,092 Estu samarra zara, baina horrela hezi zaituzte eta. 271 00:23:47,159 --> 00:23:49,694 Zu, berriz, izugarri zakarra, horrela heziko zintuzten eta. 272 00:23:49,728 --> 00:23:51,696 Gaizki hezia naiz. Badakit. 273 00:24:05,744 --> 00:24:07,379 Joan beharra daukat. 274 00:24:07,412 --> 00:24:09,247 Zergatik alde egiten duzu beti ondo pasatzen ari zarenean? 275 00:24:09,281 --> 00:24:11,583 Zeregin garrantzitsuagoak ditut. 276 00:24:11,616 --> 00:24:12,818 Hortxe duzu zuk koxka! 277 00:24:12,818 --> 00:24:14,820 Zenbatero joaten zara arratsean zinemara? 278 00:24:14,853 --> 00:24:17,289 -Inoiz ez! -Horra! 279 00:24:17,456 --> 00:24:18,990 -Ez zaizkit filmak gustatzen. -Gustatu behar litzaizkizuke. 280 00:24:19,024 --> 00:24:19,591 Zer ba? 281 00:24:19,624 --> 00:24:21,726 Zure baitatik eta bizitza errealetik ateratzen zaituztelako. 282 00:24:21,793 --> 00:24:22,627 Hori ona al da? 283 00:24:22,661 --> 00:24:24,129 Bai horixe. Begira. 284 00:24:24,463 --> 00:24:25,797 Demagun hau film bat dela. 285 00:24:26,331 --> 00:24:29,067 Bizitzan aurrera egin nahian dabilen musikari pobre bat: ni. 286 00:24:29,301 --> 00:24:31,369 Neska panpoxa aberats bat ezagutzen du: zu. 287 00:24:31,403 --> 00:24:32,671 -Badakizu zer gertatzen den? -Zer? 288 00:24:32,737 --> 00:24:36,374 Neska hotza, harroxkoa eta hurbilgaitz samarra da. 289 00:24:36,374 --> 00:24:38,910 Baina, barren-barrenean, neskak mutila maite du, nahi ez badu ere. 290 00:24:38,910 --> 00:24:39,511 Ez. 291 00:24:40,278 --> 00:24:42,214 Zinemara joaten ez zarelako. 292 00:24:42,247 --> 00:24:44,249 -Badakizu zer gertatzen den gero? -Ez. 293 00:24:44,516 --> 00:24:47,252 Aurerrantz makurtu, eta musu ematen dio mutilak neskari. 294 00:24:47,285 --> 00:24:48,920 -Badakizu neskak zer egiten duen? -Ez. 295 00:24:48,920 --> 00:24:52,724 Mutila bultzatu, eta kalera irten, hura mozolo itxuran utzirik! 296 00:24:52,791 --> 00:24:54,192 Baina hori filmetan bakarrik gertatzen da. 297 00:24:54,226 --> 00:24:56,061 Bizitza errealean oso desberdina da. 298 00:24:56,628 --> 00:24:57,863 Bai, oso desberdina. 299 00:24:58,630 --> 00:25:03,702 Bizitza errealean, aurrera makurtu eta musu emango nizuke, honela. 300 00:25:03,735 --> 00:25:05,437 Badakizu zer egin? 301 00:25:07,539 --> 00:25:08,373 Bai. 302 00:25:27,826 --> 00:25:30,295 Hau ere filmetan gertatzen da. 303 00:25:32,731 --> 00:25:34,132 Alde egingo al duzu? 304 00:25:34,699 --> 00:25:38,837 Neska aberatsak mutil pobreari planto egin ondoren… 305 00:25:38,904 --> 00:25:40,372 …mutilak musu eman baitio… 306 00:25:40,372 --> 00:25:41,907 …oso dohakabeak dira biak. 307 00:25:41,940 --> 00:25:45,977 Elkar ezagutu zuten lekura itzultzen dira bizpahiru egunera. 308 00:25:46,011 --> 00:25:46,945 Zergatik? 309 00:25:47,379 --> 00:25:49,748 Biak goseak amorratzen daudelako. 310 00:25:49,781 --> 00:25:52,717 -Mariani, bi ravioli! -Ez dut nahi. Jatekoa ekarri dut. 311 00:25:52,751 --> 00:25:56,388 Ez kezkatu. Ez dizut ezer emango. Biak niretzat. 312 00:26:00,959 --> 00:26:05,564 Uler ezazu hau: hain jota egon naiz, non ez dudan aste osoan jan. 313 00:27:10,729 --> 00:27:11,529 Gabon. 314 00:27:12,330 --> 00:27:14,532 Gabon, Nicholas. 315 00:27:18,003 --> 00:27:20,805 Ez nekien etorri zinela. 316 00:27:20,872 --> 00:27:22,507 Bai, etorri naiz. 317 00:27:24,576 --> 00:27:26,645 Zurbil samar zaude. Gogotik aritu al zara lanean? 318 00:27:26,711 --> 00:27:27,512 Ez dut uste. 319 00:27:27,579 --> 00:27:30,815 -Ez zaude gaixo? -Ez, ondo nago. Mila esker. 320 00:27:34,119 --> 00:27:37,389 -Ez al didazu ezer jo behar? -Bai noski. 321 00:28:02,380 --> 00:28:03,715 Erotu egin al zara? 322 00:28:04,949 --> 00:28:06,151 Jotzeko eskatu didazu. 323 00:28:06,184 --> 00:28:07,385 Jotzeko eskatu dizut! 324 00:28:07,419 --> 00:28:10,689 Ezer hoberik bururatzen ez bazaizu, eskala kromatikoa jo. 325 00:28:10,689 --> 00:28:14,526 Baina ez niri jo dendari arruntaren zabor hori! 326 00:28:39,718 --> 00:28:40,852 Peter? 327 00:28:41,586 --> 00:28:44,122 Badakizu zergatik ez nintzen atzo zugana etorri? 328 00:28:44,189 --> 00:28:45,156 Osaba Nicholas. 329 00:28:45,190 --> 00:28:48,126 Ez. Zinemara joan nintzen. 330 00:28:48,193 --> 00:28:49,494 Ausartu egin zinen? 331 00:28:49,728 --> 00:28:51,663 -Norekin? -Bakarrik. 332 00:28:51,996 --> 00:28:53,732 Oso film interesgarria zen. 333 00:28:53,732 --> 00:28:56,634 Neska batek badaki mutil batek bera maite duela… 334 00:28:56,668 --> 00:28:59,337 …baina ez da ausartzen berarekin ezkontzeko hari eskatzen. 335 00:28:59,370 --> 00:29:00,739 Horretan pentsatu ondoren… 336 00:29:00,772 --> 00:29:03,108 …erabakitzen du ezen mutilak eskatzen ez badio… 337 00:29:03,908 --> 00:29:06,144 …berak eskatu beharko diola. 338 00:29:06,177 --> 00:29:09,414 -Beraz… Entzuten ari al zara? -Bai. 339 00:29:09,581 --> 00:29:15,153 Tira, neska horrek… filmekoak… 340 00:29:15,186 --> 00:29:18,490 …berak eskatu behar diola erabakitzen du. 341 00:29:18,656 --> 00:29:20,658 -Eta eskatzen dio? -Ez. 342 00:29:22,160 --> 00:29:25,196 Azken minutuan, huts egiten dio kemenak. 343 00:29:25,663 --> 00:29:26,931 Peter? 344 00:29:27,465 --> 00:29:31,770 Filmak bizitza errealaren ifrentzua direla esan zenidan. Oroitzen duzu? 345 00:29:33,104 --> 00:29:34,372 Hala dira. 346 00:29:34,706 --> 00:29:39,511 Alegia, niri ez zidan kemenak huts egingo. 347 00:29:39,677 --> 00:29:42,614 Peter, zu nirekin ezkontzea nahi dut. 348 00:29:58,897 --> 00:30:01,933 Gau hartan, eserita itxaron nuen Nicholas etxera noiz etorriko. 349 00:30:01,966 --> 00:30:04,669 Uste nuen ez nuela zertan beldurrik izan. 350 00:30:04,702 --> 00:30:08,540 Ezin zidan ezer esan. Orain Peterrek zainduko ninduen. 351 00:30:08,573 --> 00:30:11,776 Eta orduan entzun nuen haren giltza sarrailan. 352 00:30:18,149 --> 00:30:20,218 -Nicholas! -Gabon, Francesca. 353 00:30:20,251 --> 00:30:22,320 Ez al da berandu samar esna egoteko? 354 00:30:22,353 --> 00:30:25,957 Hala izango da, baina zurekin hitz egin beharra daukat. 355 00:30:25,990 --> 00:30:30,528 -Ezin duzu bihar arte itxaron? -Ez, garrantzitsua da. 356 00:30:30,595 --> 00:30:32,263 Oso ondo. 357 00:30:38,036 --> 00:30:40,138 -Nicholas! -Ezin duzu sartu arte itxaron? 358 00:30:40,171 --> 00:30:41,439 Sentitzen dut. 359 00:30:55,186 --> 00:30:58,223 Zer esan nahi didazu? 360 00:30:58,256 --> 00:30:59,991 Ez dakit nola hasi. 361 00:31:00,024 --> 00:31:02,560 Hasieratik hastea izaten da ohitura, ezta? 362 00:31:02,727 --> 00:31:06,364 Honek ez du ohiturazkotik ezer; amaieratik hasiko naiz, ba. 363 00:31:06,431 --> 00:31:08,766 Ezkontzeko hitz emanda nago. 364 00:31:17,141 --> 00:31:18,343 Gabon. 365 00:31:19,911 --> 00:31:20,578 Nicholas… 366 00:31:20,612 --> 00:31:23,047 -Entzun al didazu? -Primeran! 367 00:31:23,114 --> 00:31:24,582 Ez al didazu ulertzen? 368 00:31:25,283 --> 00:31:26,885 Maite dudan gizona aurkitu dut. 369 00:31:26,951 --> 00:31:29,687 Berarekin ezkondu nahi dut; eskatu dit eta nik baietz esan diot. 370 00:31:29,754 --> 00:31:30,822 Zoaz ohera! 371 00:31:39,364 --> 00:31:43,067 Francesca, oheratu aurretik, maleta egin… 372 00:31:43,101 --> 00:31:45,403 …Parisera joango gara bihar goizean. 373 00:31:47,839 --> 00:31:49,173 Parisera? 374 00:31:49,440 --> 00:31:51,910 Parisera eraman behar nauzu? 375 00:31:51,943 --> 00:31:54,779 -Bai. -Baina ezin naiz joan. 376 00:31:55,713 --> 00:31:57,949 Ez naiz joango. 377 00:31:58,149 --> 00:32:00,118 Hemen geratu nahi dut Peterrekin. Zer egingo dut Parisen? 378 00:32:00,151 --> 00:32:03,121 -Zure ikasketetan jarraitu. -Ez! 379 00:32:03,454 --> 00:32:06,591 Ez naiz joango! Ezin nauzu behartu. 380 00:32:06,624 --> 00:32:08,826 Berdin zait berriz ez jotzea. 381 00:32:08,927 --> 00:32:13,064 Peterrengandik urruntzen banauzu, ez dut berriz joko. Benetan! 382 00:32:13,097 --> 00:32:15,733 Zergatik ezin zara atsegina izan? Zergatik tratatzen nauzu umetzat? 383 00:32:15,767 --> 00:32:16,501 Umea zarelako! 384 00:32:16,534 --> 00:32:19,170 Ez! Emakume heldua naiz. Nire bizitza bizitzeko eskubidea dut. 385 00:32:19,203 --> 00:32:22,040 Badakit zer nahi dudan. Eta zuk kendu egin nahi didazu. 386 00:32:22,106 --> 00:32:23,741 -Axola zaidan gauza bakarra! -Zenbat urte dituzu? 387 00:32:23,741 --> 00:32:26,377 Ez naiz joango! Ez! 388 00:32:29,047 --> 00:32:30,381 Ea zenbat urte dituzun? 389 00:32:32,116 --> 00:32:32,984 Hamazazpi. 390 00:32:33,017 --> 00:32:36,955 Hori da. 21 bete arte nire zaintzapean zaude. 391 00:32:36,988 --> 00:32:40,391 Zure tutorea naiz, legez. Badakizu zer esan nahi duen horrek? 392 00:32:40,425 --> 00:32:41,025 Ez. 393 00:32:41,159 --> 00:32:44,495 Esan nahi du ezin zarela nire baimena gabe ezkondu. 394 00:32:44,529 --> 00:32:46,998 Nire baimena gabe ezin zara etxe honetatik ere atera. 395 00:32:47,031 --> 00:32:50,101 Polizia bidal dezaket zure bila, behar izanez gero. 396 00:32:50,435 --> 00:32:54,372 Niri dagokit zuk behar bezala jokatzea, txorakeriarik egin gabe. 397 00:32:54,439 --> 00:32:55,907 Garbi al dago? 398 00:32:58,076 --> 00:33:00,211 Zoaz ohera, ba. 399 00:33:08,052 --> 00:33:09,387 Zoaz ohera. 400 00:33:51,529 --> 00:33:54,532 Harrezkero, Nicholasek ez zidan begirik kendu. 401 00:33:54,565 --> 00:33:57,902 Zazpi urte joan ziren Peter berriz ikusi arte. 402 00:33:57,935 --> 00:33:59,804 Zazpi urte musikaz blai. 403 00:33:59,871 --> 00:34:02,707 Paris, Viena, Erroma. 404 00:34:51,856 --> 00:34:54,692 Zazpi urtez planifikatu zuen Nicholasek nire bizitza. 405 00:34:54,759 --> 00:34:57,795 Nik gorpuzten nion kontzertuko piano-jotzaile izateko bere ametsa. 406 00:34:57,829 --> 00:35:01,299 Jendez betetako jatetxetan bazkaltzen eta afaltzen genuen. 407 00:35:01,332 --> 00:35:02,767 Beti bakarrik geunden. 408 00:35:02,834 --> 00:35:05,770 Horixe ezin duzula tenisean jokatu, eskuak hondatuko litzaizkizuke. 409 00:35:05,803 --> 00:35:08,739 Eskuak zaintzeko gogorarazten zidan beti Nicholasek. 410 00:35:08,773 --> 00:35:10,108 Zaindu eskuak. 411 00:35:10,108 --> 00:35:11,542 Zure ondasun bakarra dira. 412 00:35:11,576 --> 00:35:13,945 Nicholas ondo-ondoan neukan beti. 413 00:35:13,978 --> 00:35:16,114 Ez zidan egun bakar batez ere bakarrik utzi. 414 00:35:16,147 --> 00:35:20,485 Inork ez du izan nik haren ondoan izan nuen biziera zeharo babestua. 415 00:35:20,485 --> 00:35:23,855 Zeure eskuetan pentsatu beti. Zure ondasunik baliotsuena dira. 416 00:35:23,888 --> 00:35:26,624 Nicholasek ez zidan sekula utzi piano-jotzailea nintzela ahazten. 417 00:35:26,657 --> 00:35:28,292 Ez jarri inoiz arriskuan zure eskuak. 418 00:35:28,359 --> 00:35:31,028 Musikaz eta nire eskuez hitz egiten zidan beti. 419 00:35:31,062 --> 00:35:32,830 Zaindu beti zure eskuak. 420 00:35:32,864 --> 00:35:33,798 Gogoratu. 421 00:35:33,831 --> 00:35:36,033 Eskuak zaindu behar dituzu. 422 00:35:36,067 --> 00:35:37,702 Nire esku baliotsuak. 423 00:35:37,735 --> 00:35:40,138 Zure eskuak! Zure eskuak! 424 00:35:40,171 --> 00:35:42,240 Zaindu zeure eskuak. 425 00:35:42,840 --> 00:35:44,775 Ez! Ez! Ez! 426 00:35:44,809 --> 00:35:46,677 Gona zabaldu! 427 00:35:46,711 --> 00:35:48,212 Belauna tolestu! 428 00:35:48,613 --> 00:35:49,580 Saiatu berriz. 429 00:35:53,784 --> 00:35:57,722 Irribarre egin! Jainkoarren, irribarre egin! 430 00:35:57,788 --> 00:36:00,158 Eta gogoratu, zuzendaria agurtu lehenengo… 431 00:36:00,191 --> 00:36:03,561 …gero, entzuleak; gu guztiok. 432 00:36:06,464 --> 00:36:11,102 Lehen kontzerturako prest nengoela erabaki zuen, azkenean, Nicholasek. 433 00:36:11,169 --> 00:36:12,537 Venezian izan zen. 434 00:36:12,570 --> 00:36:14,305 Oso atseginak izan ziren denak. 435 00:36:14,338 --> 00:36:18,543 Leoni monsinorea Erromatik etorri zen nire debuta entzutera. 436 00:36:18,576 --> 00:36:20,778 Zoragarriak dira, mila esker. 437 00:36:24,182 --> 00:36:24,949 Prest zaude? 438 00:36:24,982 --> 00:36:26,050 Bai, Nicholas. 439 00:36:26,117 --> 00:36:28,386 Ez ahaztu. Pirellik eramango zaitu plataformara. 440 00:36:28,419 --> 00:36:30,821 Astia hartu. Prest zauden arte ez eman hasteko seinalea. 441 00:36:30,855 --> 00:36:32,423 -Musuzapia badaukazu? -Bai. 442 00:36:32,456 --> 00:36:33,991 Jira zaitez. 443 00:36:35,226 --> 00:36:36,427 Berriz. 444 00:36:37,962 --> 00:36:39,830 Aurrez aurre berriz. 445 00:36:40,331 --> 00:36:41,532 Anna! 446 00:36:42,767 --> 00:36:45,536 Toles hori gaizki dago. Begiraiozu 447 00:36:45,570 --> 00:36:48,739 -Ez dadila berriz gertatu. -Bai, jauna. 448 00:36:55,947 --> 00:36:58,983 Cunningham andereñoaren aspaldiko laguna naiz. 449 00:36:59,016 --> 00:37:01,552 -Francesca! -Susan! 450 00:37:01,586 --> 00:37:02,486 Maitea! 451 00:37:02,553 --> 00:37:04,388 Susan Brook zara, ezta? 452 00:37:04,422 --> 00:37:07,024 Bizkorra zara, gero, hainbeste urteren ondoren nitaz oroitzeagatik. 453 00:37:07,058 --> 00:37:11,028 Orain ez naiz Brook, Krobotovitch baizik. Itsusia, ezta? 454 00:37:11,229 --> 00:37:12,897 Ezkondu egin naiz! 455 00:37:12,930 --> 00:37:15,433 Francesca eta biok elkarrekin egon ginen eskolan. 456 00:37:15,433 --> 00:37:19,103 Maitea, ez zara batere aldatu. Piano-jotzaile ospetsua zara orain. 457 00:37:19,136 --> 00:37:22,607 Gaur zure izena iragarkietan ikusi dudanean esan diot senarrari… 458 00:37:22,673 --> 00:37:23,608 Bigarrena da. 459 00:37:23,674 --> 00:37:27,211 Lehenengoak lasaiak zituen galtzak. Hau, berriz, altxorraren kutxa da. 460 00:37:27,245 --> 00:37:29,180 -Askoz hobeto, ezta? -Izugarria zara. 461 00:37:29,247 --> 00:37:32,383 Esan diot senarrari: “Neska hori eskolakidea nuen!” 462 00:37:32,416 --> 00:37:35,620 Hark: “Ez da neska bera izango”. Badakizu zer ergelak diren gizonak. 463 00:37:35,653 --> 00:37:37,922 Eta nik: “Bera da! Piano-jotzailea zen eta”. 464 00:37:37,989 --> 00:37:43,127 Eta zuk musika-azterketan porrot egin zenuela kontatu diot. 465 00:37:43,160 --> 00:37:44,562 Eskolan geundenean izan zen. 466 00:37:44,629 --> 00:37:48,633 Piper egin genuen eskolan igelak eta muskerrak harrapatzeko. 467 00:37:48,666 --> 00:37:51,502 Uretara erori nintzen. Harrapatu egin gintuzten. 468 00:37:51,535 --> 00:37:55,273 Nire errua izan zen, baina andereño sumindu egin zen… 469 00:37:55,273 --> 00:37:57,942 …eta gu bioi izugarrizko jipoia ematen tematu zen. 470 00:37:57,975 --> 00:38:01,312 Maitea, uztazu hori. Ni arduragabe hutsa nintzen. 471 00:38:01,345 --> 00:38:03,381 Kontua barregarria zen, ordea… 472 00:38:03,414 --> 00:38:06,584 …Francescak musika-azterketa zuelako arratsalde hartan. 473 00:38:06,617 --> 00:38:09,553 Ezer jo ezinik, sekulako porrota izan zuen. 474 00:38:09,587 --> 00:38:14,692 Francesca bere lehen azterketan huts egiten. Ez al da barregarria? 475 00:38:14,725 --> 00:38:17,061 Zer gertatzen da, Francesca? Zerbait txarra da? 476 00:38:17,094 --> 00:38:18,896 Ezer ez, Nicholas. Eskerrik asko. 477 00:38:18,929 --> 00:38:21,599 Esan behar ez nuen zerbait esan dut? 478 00:38:21,632 --> 00:38:24,302 Ez zaitut gehiago oztopatuko. Entzutera joango naiz. 479 00:38:24,335 --> 00:38:29,040 Etorri nirekin tea hartzera, senarraren ahaideak ezagutzera. 480 00:38:29,040 --> 00:38:30,107 Jende izugarri bitxia. 481 00:38:30,107 --> 00:38:35,980 Baina aberats okituak. Agur. Suerte ona izan. Deitu. 482 00:39:15,686 --> 00:39:18,589 Ziur nago lehenengo ilaran gaudela. 483 00:42:43,093 --> 00:42:46,463 Ez dut sekula ahaztuko. Sekula ez. 484 00:42:47,131 --> 00:42:50,868 Nire eskuetako beldur izugarri hura. 485 00:42:50,901 --> 00:42:54,939 Jo ahala, hatzak handitzen sentitzen nituen ia. 486 00:42:55,439 --> 00:42:57,908 Ez du zentzurik, baina benetan hori sentitu nuen. 487 00:42:59,810 --> 00:43:01,612 Ziur nago baietz. 488 00:43:02,980 --> 00:43:05,382 Tarte horretan guztian ez zenuen Peter ikusi? 489 00:43:05,416 --> 00:43:06,216 Ez. 490 00:43:06,250 --> 00:43:08,385 Lortu nuen Paristik gutun batzuk bidaltzea… 491 00:43:08,419 --> 00:43:12,289 …baina itzuli egiten zizkidaten “joan egin da” markarekin. 492 00:43:12,323 --> 00:43:15,025 Nolabait, ez zitzaidan axola. 493 00:43:15,092 --> 00:43:17,161 Badakit tontakeria bat dirudiela… 494 00:43:17,227 --> 00:43:18,896 …baina modu bitxi batean… 495 00:43:18,929 --> 00:43:22,433 …banekien Londresera itzuli beharko nuela berriz. 496 00:43:22,466 --> 00:43:27,004 Eta hori egitean, Peter edukiko nuen zain. 497 00:43:27,271 --> 00:43:32,242 Zehatz nekien nola gertatuko zen, eta gertatu egin zen. 498 00:43:32,443 --> 00:43:34,678 Aldagelan nengoen. 499 00:43:34,812 --> 00:43:37,114 Opera antzokian, Copenhaguen. 500 00:43:37,715 --> 00:43:40,351 Shumann jo behar nuen. 501 00:43:41,118 --> 00:43:44,221 Atea ireki, eta Nicholas sartu zen. 502 00:43:44,622 --> 00:43:47,491 Deitu gabe sartzen zen beti. 503 00:43:47,625 --> 00:43:50,127 Banekien, beraz, bera zela. 504 00:43:50,194 --> 00:43:52,262 Telegrama bat Londrestik. 505 00:43:57,534 --> 00:44:01,572 Datorren hilean Albert Hallen jotzea nahi dute. Joan nahi duzu? 506 00:44:01,605 --> 00:44:02,773 Zergatik galdetzen didazu? 507 00:44:02,873 --> 00:44:05,476 Niri galdetu gabe antolatzen dituzu beti kontu horiek. 508 00:44:05,509 --> 00:44:07,678 Zuri eragozpenak arintzeko. 509 00:44:07,711 --> 00:44:10,047 Nahi duzuna egin dezakezu. 510 00:44:10,114 --> 00:44:11,915 -Egin dezaket, Nicholas? -Jakina! 511 00:44:11,949 --> 00:44:14,118 Alegia… Uko egin diezaioket eskaintza horri? 512 00:44:14,151 --> 00:44:16,954 -Edozein eskaintzari? -Jakina. Nahi baduzu. 513 00:44:17,121 --> 00:44:20,691 Ez, gustatuko litzaidake joatea. 514 00:44:20,724 --> 00:44:22,893 Oraintxe bidaliko diet telegrama bat. 515 00:44:22,926 --> 00:44:26,030 Kontzertuaren ondoren Nicholas bila etorri zitzaidanean… 516 00:44:26,063 --> 00:44:27,898 …atean jo zuen. 517 00:44:28,666 --> 00:44:30,067 Sartu! 518 00:44:30,100 --> 00:44:33,804 Lehenengo aldia zen hura egiten zuela, oroitzen nuenez. 519 00:44:33,871 --> 00:44:34,938 Prest zaude? 520 00:44:34,972 --> 00:44:35,839 Ia-ia. 521 00:44:35,906 --> 00:44:38,208 -Vikingen afaldu nahi duzu? -Nahi baduzu… 522 00:44:38,275 --> 00:44:41,745 -Edo Rotundara, nahiago baduzu. -Ez, Vikingera. 523 00:44:41,879 --> 00:44:45,182 Gauza bat esan nahi nizuke. 524 00:44:47,217 --> 00:44:49,219 Bai, Nicholas? 525 00:44:49,486 --> 00:44:51,989 Ez omen dizut ezertaz galdetzen. 526 00:44:52,022 --> 00:44:53,757 -Ez dio axolarik. -Axola du, bai. 527 00:44:53,791 --> 00:44:57,861 Zuk ahalik eta bizierarik erosoena izatea nahi dudalako da hori. 528 00:44:57,895 --> 00:44:59,329 Zu ez kezkatzeko. 529 00:44:59,396 --> 00:45:03,167 Zu musikan kontzentratzeko. Utzi bukatzen. 530 00:45:03,233 --> 00:45:09,573 Urteak eman ditut eskola-neska bat lehen mailako artista bihurtzen. 531 00:45:09,606 --> 00:45:12,810 Dena utzi dut zurekin egoteko, zure karrerari laguntzeko. 532 00:45:12,876 --> 00:45:15,913 Eta, hala ere, ez dizut ezer eskatu. 533 00:45:15,946 --> 00:45:19,183 Ez dizut inolako eskaririk egin. Ulertzen? 534 00:45:19,583 --> 00:45:20,751 Bai, Nicholas. 535 00:45:20,784 --> 00:45:25,622 Libre zara: nahi duzuna egizu, nahi duzunean sartu-irten zaitez. 536 00:45:25,656 --> 00:45:27,191 Bai, Nicholas. 537 00:45:32,596 --> 00:45:35,032 Ulertuta dago, beraz. 538 00:45:35,065 --> 00:45:38,268 Afaltzera gonbidatu ditut Von Ullman baroia eta printzesa. 539 00:45:38,302 --> 00:45:40,270 Vikingen zain dauzkagu. 540 00:45:40,304 --> 00:45:43,941 Bihar, alkateak harrera egingo dizu bazkalondoren. 541 00:45:43,974 --> 00:45:47,511 Nekatuta zaudela esan diet. Behin bakarrik joko duzu. 542 00:45:47,544 --> 00:45:49,780 Ostegunean… Prest zaude? 543 00:45:49,813 --> 00:45:50,848 Itxaron pixka bat. 544 00:45:50,914 --> 00:45:54,384 Ostegunean ospitale nazionaleko pazienteentzat joko duzu. 545 00:45:54,418 --> 00:45:55,552 Prest? 546 00:45:57,788 --> 00:45:59,923 -Bai, Nicholas. -Irribarre egizu. 547 00:45:59,957 --> 00:46:03,160 Ehun lagun dauzkazu atean zain. 548 00:46:04,161 --> 00:46:08,699 Autograforik ez, baina hau jaurtiko duzu autotik. 549 00:46:08,966 --> 00:46:11,168 Non dago irribarre hori? 550 00:46:46,804 --> 00:46:48,305 -Urduri? -Ez. 551 00:46:48,338 --> 00:46:50,340 -Ondo ariko naiz. -Bai horixe. 552 00:46:50,374 --> 00:46:55,179 Harrituta utziko dituzu, ez dute zu bezalakorik 20 urtean aditu. 553 00:46:55,913 --> 00:46:57,648 Prest, Cunningham andereñoa? 554 00:46:57,714 --> 00:47:01,985 Suerte ona izan, laztana. Hemen itxarongo dizut. 555 00:51:19,843 --> 00:51:25,082 Kontzertua bukatu orduko Peterren bila joatea erabaki nuen. 556 00:51:25,182 --> 00:51:29,786 Pentsatu nuen Peter ez zela jadanik klubean egongo. 557 00:51:29,820 --> 00:51:33,757 Baina ez nuen espero aldatuko zenik ez klubaren izena… 558 00:51:33,757 --> 00:51:36,026 …ezta jantzitegiko neska eta musika taldea ere. 559 00:51:45,268 --> 00:51:50,340 Nagusiarekin haserretu, eta Golden Fleecera joana zen Peter. 560 00:51:50,941 --> 00:51:55,712 Monte Carlon ikusi omen zutela esan zidaten Golden Fleecenen. 561 00:51:56,113 --> 00:51:58,648 Monte Carlon inork ez zekien non zegoen Peter. 562 00:51:58,682 --> 00:52:03,987 Talde handi batekin biran zebilela uste zuen harreragile batek. 563 00:52:04,387 --> 00:52:06,823 Eta Peter aurkitzeko itxaropen guztia galdu nuenean… 564 00:52:06,857 --> 00:52:08,291 …taxia bat-batean gelditu, eta han… 565 00:52:08,492 --> 00:52:11,461 …niri zuzenean begira, Peterren aurpegia zegoen. 566 00:54:03,607 --> 00:54:06,610 Zer gertatu zen gero? 567 00:54:06,843 --> 00:54:09,079 Nahiago dut horretaz ez hitz egin. 568 00:54:09,079 --> 00:54:12,882 -Hitz egin behar didazu. -Ez dut horretaz hitz egin nahi. 569 00:54:12,949 --> 00:54:14,251 Ondo da. 570 00:54:16,019 --> 00:54:18,688 Hitz egidazu Maxez. 571 00:54:20,090 --> 00:54:21,458 Max? 572 00:54:21,491 --> 00:54:26,062 Bai, Maxez oroitzen zara. Maxwell Leyden. 573 00:54:26,096 --> 00:54:28,598 -Bai. -Hitz egidazu Maxez. 574 00:54:29,899 --> 00:54:32,135 Ate atzean nengoen, entzuten. 575 00:54:32,269 --> 00:54:35,639 Ez zenekien sarraila-zulotik entzutea gustatzen zaidala, ezta? 576 00:54:35,672 --> 00:54:38,475 Halaxe egin ninduen Nicholasek. 577 00:54:38,508 --> 00:54:42,812 Atea irekita zegoenez, barruko guztia entzun nezakeen. 578 00:54:42,846 --> 00:54:44,281 Puru bikaina! 579 00:54:44,648 --> 00:54:47,317 Kingley’sek inportatzen dizkit, bereziki niretzat. 580 00:54:47,717 --> 00:54:50,453 Adiskide minentzat gordetzen ditut. 581 00:54:50,553 --> 00:54:53,223 Edo mesede bat eskatu nahi diedanentzat. 582 00:54:53,256 --> 00:54:56,226 -Eta ni bigarren sailekoa naiz. -Bai. 583 00:54:56,293 --> 00:54:57,894 Ahalegin guztiak egingo ditut zuri mesede egiteko. 584 00:54:57,927 --> 00:54:59,296 Harira joango naiz. 585 00:54:59,396 --> 00:55:03,633 Aspaldian miretsi izan dut zure lana; zure erretratuak, bereziki. 586 00:55:03,667 --> 00:55:06,736 Estatubatuar enbaxadorearen emazteari egin zeniona gogoan dut. 587 00:55:06,770 --> 00:55:10,140 Zuk nire babespeko neska margotzea nahi dut. 588 00:55:11,174 --> 00:55:13,743 -Margotuko duzu? -Ezinezkoa izango da. 589 00:55:13,777 --> 00:55:14,878 Galdetu dezaket zergatik? 590 00:55:14,911 --> 00:55:16,346 Ez dut jadanik jenderik margotzen. 591 00:55:16,379 --> 00:55:18,448 Gainera, ez dut zure babespekoa ezagutzen. 592 00:55:18,515 --> 00:55:20,850 Horrek badu konponbidea. Ez da itsusia. 593 00:55:20,917 --> 00:55:22,519 Ziur nago ederra izango dela. 594 00:55:22,552 --> 00:55:24,254 Baina ez zait interesatzen. 595 00:55:24,321 --> 00:55:26,356 Emakume eder gehiegi ezagutuko nituen, beharbada. 596 00:55:26,389 --> 00:55:30,126 -Gogotik ahalegindu naiz. -Ez dut erretraturik margotzen. 597 00:55:30,193 --> 00:55:32,162 Nire lan serioa oztopatzen du. 598 00:55:33,163 --> 00:55:34,197 Oso ondo. 599 00:55:34,230 --> 00:55:35,498 Hortxe amaituko dut. 600 00:55:35,632 --> 00:55:36,700 Arratsalde on. 601 00:55:39,269 --> 00:55:43,106 Maxwell Leyden, hona nire babespekoa, Cunningham andereñoa. 602 00:55:43,139 --> 00:55:44,674 Zer moduz zaude? 603 00:55:44,774 --> 00:55:46,643 Maiz entzun dizut jotzen. 604 00:55:46,710 --> 00:55:47,877 Bai? Non? 605 00:55:47,911 --> 00:55:49,346 Nire estudioan. 606 00:55:49,379 --> 00:55:53,083 -Zure disko guztiak dauzkat. -Zer atsegina zaren! 607 00:55:53,149 --> 00:55:56,353 Zirrara handiko norbaiten erretratua egiten ari al zara? 608 00:55:56,353 --> 00:55:57,087 Ez, ez. 609 00:55:57,153 --> 00:55:58,688 Ezer zirraragarririk, ez, une honetan. 610 00:55:58,722 --> 00:56:01,858 Zure erretratua pintatzeko iradoki diot. 611 00:56:01,891 --> 00:56:06,229 Bost axola zait inork nire erretratua pintatzea. 612 00:56:06,262 --> 00:56:07,597 Zer diozu? 613 00:56:07,630 --> 00:56:09,265 Galdetu dezaket zergatik? 614 00:56:09,299 --> 00:56:15,105 Jakina. Nire lan serioa oztopatuko lukeelako. Gabon. 615 00:56:15,138 --> 00:56:16,373 Gabon, Nicholas. 616 00:56:26,950 --> 00:56:29,386 Ni hemen egoteak ez dizu jotzen eragotziko, ezta? 617 00:56:29,386 --> 00:56:34,090 Ez. Lanean erabat galtzen dut kanpoko munduarekiko harremana. 618 00:56:34,324 --> 00:56:36,993 Jo eta jo, batzuetan ez dut otordurik egiten. 619 00:56:37,026 --> 00:56:38,128 Benetan? 620 00:56:38,194 --> 00:56:42,699 Gaur hori egiten baduzu, hanka egingo dut, axola ez badizu. 621 00:56:42,866 --> 00:56:43,867 Ez. 622 00:56:43,900 --> 00:56:47,537 Begirunea izan behar diot… nire urdailari. 623 00:56:48,605 --> 00:56:51,674 Ondo lan egin dezakezu jotzen ari naizen artean? 624 00:56:51,708 --> 00:56:52,976 -Ez! -Ikaragarri… 625 00:56:53,009 --> 00:56:56,713 -Ez dizut lana oztopatu behar. -Nire joak zurea oztopatzen du. 626 00:56:57,013 --> 00:56:58,982 Hori adostu genuen. 627 00:57:03,286 --> 00:57:06,990 Ni behar bezala eserita gelditzea nahi zenuke, ezta? 628 00:57:07,023 --> 00:57:08,024 Jakina. 629 00:57:08,057 --> 00:57:11,060 Eskuak, besoak eta burua pose ikusgarri batean jarrita? 630 00:57:12,262 --> 00:57:13,296 Bai. 631 00:57:13,496 --> 00:57:16,232 Zuk esan arte ez mugitzeko arrau zorrotzaren pean? 632 00:57:16,266 --> 00:57:16,833 Bai. 633 00:57:17,901 --> 00:57:20,570 Gustatuko litzaizuke nik zuretzat hori egitea? 634 00:57:20,637 --> 00:57:22,105 Gustatuko litzaidake, bai. 635 00:57:22,138 --> 00:57:25,141 -Gure tratua gorabehera? -Gure tratua gorabehera. 636 00:57:26,943 --> 00:57:28,478 Ez dut egingo, ba. 637 00:57:36,386 --> 00:57:40,089 -Mugi naiteke? -Segundo bat barru. 638 00:57:42,459 --> 00:57:44,227 Gogortuta daukat lepoa. 639 00:57:47,464 --> 00:57:51,234 Eta arranpak ditut lekurik bitxienean. 640 00:57:52,569 --> 00:57:53,770 Ondo da. 641 00:57:54,537 --> 00:57:55,839 Mugitu. 642 00:57:58,341 --> 00:58:01,978 -Ikus dezaket? -Oraindik ez. Zoaz janztera. 643 00:58:02,011 --> 00:58:06,616 -Oso isilkorra zarela uste dut. -Eta zu oso kuxkuxeroa. 644 00:58:07,183 --> 00:58:08,151 Eskerrik asko. 645 00:58:09,319 --> 00:58:11,221 -Te pixka bat nahi duzu? -Ez, mila esker. 646 00:58:11,254 --> 00:58:13,523 Pianoa jotzeko irrikaz egongo zara. 647 00:58:13,590 --> 00:58:15,959 Ez, ez dut uste berriz jotzeko gai izango naizenik. 648 00:58:15,992 --> 00:58:17,494 -Ez? -Minduta daukat lepoa. 649 00:58:17,527 --> 00:58:19,229 Ezingo ditut teklak ikusi. 650 00:58:19,262 --> 00:58:23,766 Barkatu. Baina senda diezazuket. Jira zaitez. 651 00:58:25,268 --> 00:58:26,636 Hor al da? 652 00:58:27,737 --> 00:58:29,138 Hobe? 653 00:58:29,706 --> 00:58:30,974 Zoragarri. 654 00:58:33,076 --> 00:58:35,578 Dena da zugan zoragarria. 655 00:58:35,845 --> 00:58:39,082 Neska ederren zure galerian ahatetxo itsusia izango naiz. 656 00:58:39,148 --> 00:58:42,018 -Ez, zu zara… -Zer? 657 00:58:42,085 --> 00:58:43,887 Benetan jakin nahi duzu? 658 00:58:45,588 --> 00:58:48,358 Sekula pintatu dudan emakumerik ederrena zara. 659 00:58:48,391 --> 00:58:49,859 Ez ederra zarelako… 660 00:58:51,094 --> 00:58:55,098 …zutaz maiteminduta nagoelako baizik. 661 00:58:55,131 --> 00:58:57,700 Zutaz itxaropenik gabe maiteminduta. 662 00:59:00,770 --> 00:59:01,671 Gabon. 663 00:59:09,112 --> 00:59:12,015 Zurekin hitz egin nahi nuke joan aurretik. 664 00:59:31,868 --> 00:59:34,037 Axola dizu galdera bat egiten badizut? 665 00:59:34,070 --> 00:59:36,573 Ez noski, mugitzen ez zaren artean. 666 00:59:36,573 --> 00:59:39,676 Asko kezkatu ninduen zerbait esan zenidan azkenaldian. 667 00:59:39,709 --> 00:59:42,946 -Hala egin al nuen? -Badakizu baietz. 668 00:59:42,979 --> 00:59:47,684 -Zutaz maiteminduta nengoela? -Bai. 669 00:59:48,952 --> 00:59:51,154 Zergatik kezkatzen zaitu hainbeste? 670 00:59:51,187 --> 00:59:53,723 -Munduko gauzarik naturalena da. -Niretzat, ez. 671 00:59:53,790 --> 00:59:57,760 Gorroto dut maitasuna. Ez dut niri berriz gertatzea nahi. 672 00:59:57,794 --> 00:59:59,862 Zeure buruari maitasuna ukatzen badiozu, hilda bezala zeundeke. 673 00:59:59,896 --> 01:00:02,932 Nahiago dut hilda egon, jasan nuena berriz jasan baino. 674 01:00:02,999 --> 01:00:05,468 Zoriontsua nintzen neuretzat eraiki nuen bizitzan. 675 01:00:05,501 --> 01:00:07,837 Musikazko horma handi bat jarri nuen neure inguruan. 676 01:00:07,837 --> 01:00:09,172 Babespean nengoen. 677 01:00:09,339 --> 01:00:13,610 Etorri, eta dena porrokatu didazu. Gorroto dizut horregatik. 678 01:00:19,616 --> 01:00:23,186 Aitzitik, maite nauzu. 679 01:00:24,721 --> 01:00:27,390 Beharbada, bai. 680 01:00:37,066 --> 01:00:37,900 Francesca! 681 01:00:53,216 --> 01:00:54,751 Ikusi nahi duzu? 682 01:01:07,597 --> 01:01:11,601 Oso… ona da. 683 01:01:12,068 --> 01:01:13,870 Gorroto dut Nicholasek edukitzea. 684 01:01:13,903 --> 01:01:14,937 Zer ba? 685 01:01:15,171 --> 01:01:18,474 Nigan zehar begiratzen duelako, eta gorroto dut Nicholasek hori egitea. 686 01:01:18,508 --> 01:01:20,777 Beldur diozu, ezta? 687 01:01:20,810 --> 01:01:22,512 -Bai. -Zergatik? 688 01:01:23,012 --> 01:01:25,148 Botere izugarria du nigan. 689 01:01:25,181 --> 01:01:28,317 Badaki zer pentsatzen dudan eta zer egingo dudan. 690 01:01:28,351 --> 01:01:30,386 Ia neuk baino lehen. 691 01:01:30,420 --> 01:01:34,090 Ez dit uzten bere asmoak oztopatuko dituen edozer egiten. 692 01:01:34,157 --> 01:01:38,494 -Zergatik zaude, ba, berarekin? -Ez dakit. 693 01:01:38,528 --> 01:01:40,997 Ezin dut eragotzi. 694 01:01:41,998 --> 01:01:44,500 -Ez dezagun horretaz hitz egin. -Ederki. 695 01:01:45,068 --> 01:01:47,570 -Zerbait edan nahi duzu? -Bai. 696 01:01:48,571 --> 01:01:50,339 Zer egingo duzu, lana bukatu duzunez? 697 01:01:50,373 --> 01:01:52,575 -Oporrak hartu. -Hain lan gogorra izan al naiz? 698 01:01:52,608 --> 01:01:53,209 Ez, ez. 699 01:01:55,278 --> 01:01:56,979 Beharbada, bai. 700 01:01:57,413 --> 01:02:00,917 -Nora joango zara? -Ez dakit. Italiara, beharbada. 701 01:02:00,950 --> 01:02:06,189 Villa zahar erori bat daukat muino batean, itsas gainean. 702 01:02:06,222 --> 01:02:08,691 Oso lasaia, oso baketsua. 703 01:02:09,192 --> 01:02:10,493 Zoragarria dirudi. 704 01:02:10,526 --> 01:02:14,497 -Margotu egingo duzu? -Ez, zu ez bazatoz. 705 01:02:15,498 --> 01:02:17,967 Itxurak egiten jarraitu behar dugu? 706 01:02:18,034 --> 01:02:20,103 Zutaz maiteminduta nago, eta zuk maite nauzu. 707 01:02:20,136 --> 01:02:22,171 Oso zoriontsuak izan gintezke. 708 01:02:22,238 --> 01:02:24,240 Biok gaude nekatuta eta zorigaitzean. 709 01:02:24,273 --> 01:02:28,845 Benetan nahi dugun zerbait galtzen ari gara zu beldur zarelako. 710 01:02:28,945 --> 01:02:32,048 Ahaztu dezakezu eta nirekin etorri? 711 01:02:32,548 --> 01:02:33,950 Italiara? 712 01:02:35,451 --> 01:02:39,055 Oso lagunarte eskasa nintzateke. 713 01:02:40,590 --> 01:02:43,693 Ez dut uste, baina arriskatu egingo naiz. 714 01:02:44,660 --> 01:02:48,131 Izugarri gustatuko litzaidake, Max. 715 01:02:58,274 --> 01:02:59,742 Zer da, laztana? 716 01:03:00,343 --> 01:03:02,512 Nicholasi nola esan pentsatzen ari nintzen. 717 01:03:02,545 --> 01:03:05,114 -Utzidazu niri esaten. -Ez, moldatuko naiz. 718 01:03:05,782 --> 01:03:11,554 Ez du garrantzirik, baina nola antolatuko ditugu gauzak? 719 01:03:11,587 --> 01:03:15,691 -Zer esan nahi duzu? -Nirekin ezkonduko zara? 720 01:03:16,159 --> 01:03:18,361 Ez dut sekula horretan pentsatu. 721 01:03:18,394 --> 01:03:21,297 -Jakina. -Ezkontzea nahi duzu? 722 01:03:21,330 --> 01:03:22,665 Ez nago ziur. 723 01:03:22,698 --> 01:03:24,934 -Nahi baduzu… -Ez… 724 01:03:25,868 --> 01:03:27,870 Ez dut uste axola duenik. 725 01:03:32,542 --> 01:03:34,410 Jakina… 726 01:03:34,877 --> 01:03:36,946 Noiz duzu ezkontzeko asmoa? 727 01:03:36,979 --> 01:03:40,283 Ez dakit. Baliteke ez ezkontzea sekula. 728 01:03:40,349 --> 01:03:42,318 -Italiara joateko asmoa omen duzu. -Bai. 729 01:03:42,351 --> 01:03:45,188 -Harekin agerian biziko zara? -Bai. 730 01:03:45,221 --> 01:03:47,390 Nola pentsa dezakezu hori? Ez dut beste hitzik entzun nahi. 731 01:03:47,423 --> 01:03:49,625 Berdin zait entzuten didazun edo ez. 732 01:03:49,659 --> 01:03:52,094 Berdin zait zer diozun edo zer egiten duzun. 733 01:03:52,128 --> 01:03:54,397 Nire bizitza da, eta neure erara biziko dut. 734 01:03:54,397 --> 01:03:58,067 -Francesca! -Ez nauzu gehiago mehatxatuko. 735 01:03:58,100 --> 01:04:01,170 Eskerdun natzaizu nigatik egin dituzun gauza batzuengatik. 736 01:04:01,237 --> 01:04:03,739 Baina beste batzuk ez dizkizut inoiz barkatuko. 737 01:04:03,773 --> 01:04:06,576 Nolanahi ere, bukatu da. 738 01:04:06,576 --> 01:04:08,110 Maxekin joango naiz datorren astean. 739 01:04:08,144 --> 01:04:12,048 Ez nazazu geldiarazi edo iritziz aldarazi, ez baitut aldatuko. 740 01:04:12,114 --> 01:04:16,352 Ezerk ez nau geldituko. Argi al dago? 741 01:04:16,919 --> 01:04:20,122 Agur esango dizut joan baino lehen. 742 01:04:44,981 --> 01:04:46,215 Zer nahi duzu? 743 01:04:47,383 --> 01:04:49,719 Ez dut hau merezi zugandik. 744 01:04:50,253 --> 01:04:54,657 Beti tratatu izan zaitut… neure alaba bazina bezala. 745 01:04:54,690 --> 01:04:59,562 Neukan maitasun eta erruki guztia eman dizkizut. 746 01:04:59,695 --> 01:05:03,432 Nire bizitza ez da zoriontsua izan. Ez dizut inoiz aipatu. 747 01:05:03,466 --> 01:05:08,104 Baina zu zaitut nire bizitzan izan dudan gauza eder bakarra… 748 01:05:08,137 --> 01:05:10,306 …eta ezin dut zu gabe bizi. Badakizu. 749 01:05:10,339 --> 01:05:12,341 Ezin dizut uko egin. 750 01:05:12,375 --> 01:05:14,977 Ez dizut uko egingo, artista handia zara! 751 01:05:15,011 --> 01:05:17,513 Artista handiak egin egin behar dira, eta nik egin zaitut zu. 752 01:05:17,546 --> 01:05:21,651 10 urtez prestatu eta moldatu zaitut. Nire bizitzako lana zara. 753 01:05:21,684 --> 01:05:25,488 Dena utzi nahi duzu ezkondu ere egin nahi ez duen gizon batengatik. 754 01:05:25,521 --> 01:05:27,323 Francesca, entzuidazu! 755 01:05:28,758 --> 01:05:32,094 Ezin didazu aurre egin. Ez duzu nahikoa indar. 756 01:05:32,128 --> 01:05:34,563 Egizu esaten dizudana. 757 01:05:34,630 --> 01:05:39,535 Gizon horri uko egitea eskatzen dizut. Hura uxatzea eskatzen dizut. 758 01:05:39,568 --> 01:05:40,903 Estatu Batuetara joango gara. 759 01:05:40,937 --> 01:05:43,372 Hilabete batzuk badira New Yorken entzun nahi dizutela. 760 01:05:43,439 --> 01:05:48,744 Orain joan gaitezke. Joan egingo gara. Zu eta biok elkarrekin. 761 01:05:48,778 --> 01:05:49,979 Francesca! 762 01:05:51,113 --> 01:05:53,916 Hau behin gertatu zen, oroitzen? 763 01:05:54,417 --> 01:05:58,287 Nirekin etorri zinen orduan. Ez zinen damutu, ezta? 764 01:05:58,354 --> 01:06:02,224 Ez duzu mutil hori benetan maite, eta esango dizut zergatik. 765 01:06:02,258 --> 01:06:04,193 Nirea zara. 766 01:06:04,226 --> 01:06:07,263 Elkarrekin egongo gara beti. Badakizu, ezta? 767 01:06:07,730 --> 01:06:10,533 Hitz emadazu nirekin geratuko zarela beti! Hitz emadazu! 768 01:06:11,334 --> 01:06:13,636 Ondo da, era horretara nahiago baduzu. 769 01:06:13,669 --> 01:06:15,871 Niretzat jotzen ez baduzu, ez duzu beste inorentzat berriz joko. 770 01:06:25,848 --> 01:06:26,916 Max! 771 01:06:28,117 --> 01:06:29,552 Zer gertatu da, maitea? 772 01:06:31,821 --> 01:06:33,289 Gera zaitez autoan. 773 01:06:33,389 --> 01:06:36,759 Maxek ez zidan etxera sartzen utzi, ezta maleta egiteko ere. 774 01:06:36,792 --> 01:06:38,794 Bere gabardina eman zidan, berotzeko. 775 01:06:38,794 --> 01:06:42,665 Eta luzaroan ibili ginen autoz gau hotz eta izargabean zehar. 776 01:06:42,698 --> 01:06:44,266 Ez nuen ezer sentitzen. 777 01:06:44,467 --> 01:06:47,370 Libre nintzela besterik ez nuen ulertzen. 778 01:06:47,436 --> 01:06:51,340 Nicholasengandik eta hark irudikatzen zuen guztitik libre. 779 01:06:51,374 --> 01:06:53,509 Ezerk ezin ninduen berriz ukitu. 780 01:06:53,542 --> 01:06:54,944 Ezerk ez! 781 01:06:55,144 --> 01:06:55,978 Orduan… 782 01:07:06,355 --> 01:07:08,391 Ospitaleko ohean esnatu nintzen. 783 01:07:08,424 --> 01:07:10,760 Une batez ezin izan nuen gertatutakoa sinetsi. 784 01:07:10,826 --> 01:07:13,129 Eta orduan dena arrastaka etorri zitzaidan. 785 01:07:13,129 --> 01:07:14,897 Nire eskuei begiratu nien. 786 01:07:14,930 --> 01:07:17,133 Bendatuta neuzkan, eta ezin nituen mugitu. 787 01:07:17,199 --> 01:07:19,435 Orduan jakin nuen ez nuela sekula berriz joko. 788 01:07:20,870 --> 01:07:21,971 Eskerrik asko, erizaina. 789 01:07:24,073 --> 01:07:25,307 Kaixo, Francesca. 790 01:07:28,377 --> 01:07:29,812 Ez da ezer. 791 01:07:35,551 --> 01:07:37,186 Kaixo, maitea. 792 01:07:39,588 --> 01:07:41,991 Zergatik ez nauzu berehala hil? 793 01:07:42,191 --> 01:07:45,261 Istripu bat izan da, ezin izan dut eragotzi. 794 01:07:45,294 --> 01:07:48,397 Badakit ezin izan duzula eragotzi, baina… 795 01:07:49,698 --> 01:07:52,535 -…nahiago nukeen hilik egon. -Zauri arinak dituzu, ordea. 796 01:07:52,568 --> 01:07:56,972 -Pare bat egun barru altxatuko zara. -Ez dut altxatu nahi. 797 01:07:58,207 --> 01:08:00,776 -Hil egin nahi dut. -Zergatik? 798 01:08:03,312 --> 01:08:04,847 Begira nire eskuei. 799 01:08:07,216 --> 01:08:09,351 Erredura arinak besterik ez dituzte. 800 01:08:09,385 --> 01:08:10,319 Ez da hezurrik hautsi. 801 01:08:10,519 --> 01:08:12,688 Pare bat aste barru onik egongo zara. 802 01:08:12,688 --> 01:08:14,290 -Ez dizut sinesten. -Hala da, baina! 803 01:08:14,457 --> 01:08:16,225 Medikuei galdetu, erizainei galdetu. 804 01:08:16,258 --> 01:08:18,994 Haiei ere ez diet sinesten. Lasaitu egin nahi nauzue denok. 805 01:08:19,028 --> 01:08:20,696 Badakit. 806 01:08:20,729 --> 01:08:22,064 Ezingo ditut eskuak sekula berriz erabili. 807 01:08:22,098 --> 01:08:23,799 Ezingo dut sekula berriz jo. 808 01:08:23,866 --> 01:08:25,434 -Francesca. -Ez ukitu! 809 01:08:28,871 --> 01:08:31,107 Hilik egon nahi nuke. 810 01:08:32,074 --> 01:08:34,176 Hilik egon nahi nuke! 811 01:09:10,679 --> 01:09:11,780 Mila esker, erizaina. 812 01:09:19,355 --> 01:09:20,990 Zure berokia, doktore. 813 01:09:22,658 --> 01:09:24,727 Bihar bostetan itzuliko naiz. 814 01:09:25,027 --> 01:09:26,028 Bai, doktore. 815 01:09:26,061 --> 01:09:28,464 Beste injekzio bat prest edukiko dut? 816 01:09:28,497 --> 01:09:30,666 Ez, ez da beharrezkoa izango. 817 01:09:30,699 --> 01:09:33,402 Cunningham andereñoa eta ni lagunak gara orain. 818 01:09:45,814 --> 01:09:48,584 Hona, beraz, Francesca Cunninghamen kasuaren historia. 819 01:09:48,617 --> 01:09:51,887 Eskolako jipoiak azterketaren porrota ekarri zuen… 820 01:09:51,954 --> 01:09:53,856 …eta eskuak zauritzeko beldurra. 821 01:09:53,889 --> 01:09:56,592 Haren tutoreak eskuak zanpatzeko egindako saioa. 822 01:09:56,625 --> 01:09:58,928 Eta, azkenean, auto-istripua… 823 01:09:58,994 --> 01:10:02,198 …bere burua ospitalean eta eskuak bendatuta aurkitzearen shocka. 824 01:10:02,231 --> 01:10:03,899 Gauza horiek guztiek elkartuta… 825 01:10:03,933 --> 01:10:06,869 …obsesio bat eragin dute… 826 01:10:06,936 --> 01:10:09,705 …oztopo bat pazientearen subkontzientean. 827 01:10:09,738 --> 01:10:11,874 Eta horrek ez dio orain uzten erabat suspertzen. 828 01:10:11,907 --> 01:10:15,277 Oztopo hori da guk orain suntsitu behar duguna. 829 01:10:15,311 --> 01:10:18,647 Hori egiteko era aurkitu dudala uste dut. 830 01:10:18,747 --> 01:10:20,182 Horregatik jarri dut hipnosipean. 831 01:10:20,216 --> 01:10:22,418 Orain, musikaren laguntzaz… 832 01:10:22,451 --> 01:10:24,153 …bai baitakigu musika gustatzen zaiola… 833 01:10:24,186 --> 01:10:27,656 …obsesio hori garaitzeko bidea iradokiko diot. 834 01:10:27,690 --> 01:10:31,160 Pianoa joaraztea lortzen badut… 835 01:10:31,327 --> 01:10:34,230 …esnatu egingo dut jotzen ari denean… 836 01:10:34,263 --> 01:10:37,766 …eta hala jakingo du ez duela eskuetan kalterik. 837 01:10:37,800 --> 01:10:41,904 Cunningham andereñoak grabatutako disko batzuk dauzkat hemen. 838 01:10:41,937 --> 01:10:45,241 Horietako bat jartzea proposatzen dut. 839 01:10:45,307 --> 01:10:46,542 Jarriko al duzu hau? 840 01:10:51,580 --> 01:10:56,118 Cunningham andereñoa, arreta handiz entzuidazu… 841 01:10:56,151 --> 01:10:58,287 …eta egizu zehatz-mehatz esaten dizudana. 842 01:10:58,287 --> 01:11:01,624 Ulertzen didazu, ezta? Ederki. 843 01:11:02,191 --> 01:11:03,025 Orain. 844 01:11:03,392 --> 01:11:07,096 Eskua emadazu, eta altxa zaitez. 845 01:11:09,298 --> 01:11:11,300 Nirekin etortzea nahi dut. 846 01:11:19,642 --> 01:11:23,078 Pianoaren aurrean esertzea nahi dut. 847 01:11:24,780 --> 01:11:26,248 Hori da. 848 01:11:29,351 --> 01:11:34,623 Musika entzutea gustatuko litzaizuke? 849 01:11:35,257 --> 01:11:38,927 Buruarekin baietz esan, musika jartzea nahi baduzu. 850 01:11:39,028 --> 01:11:40,429 Ederki! 851 01:11:52,841 --> 01:11:59,248 Horra zure musika, hitzeman dizudan bezala. 852 01:12:00,049 --> 01:12:02,151 Ez al da ederra? 853 01:12:02,718 --> 01:12:04,887 Ez al duzu zeuk jo nahi? 854 01:12:05,220 --> 01:12:06,889 -Jo? -Bai. 855 01:12:06,889 --> 01:12:09,391 -Ez duzu jo nahi? -Ezin dut. 856 01:12:09,425 --> 01:12:11,827 -Ezin dut. -Bai! Ahal duzu! 857 01:12:11,894 --> 01:12:14,730 Jo dezakezu, nahi baduzu. 858 01:12:14,763 --> 01:12:16,999 Eta nahi duzu, ezta? 859 01:12:17,032 --> 01:12:19,568 Buruarekin baietz esan, nahi baduzu. 860 01:12:19,601 --> 01:12:20,903 Jo, ba! 861 01:12:22,037 --> 01:12:26,408 Eskuak teklatuan dauzkazu orain. Zure eskuek jo nahi dute. 862 01:12:26,475 --> 01:12:31,647 Jo nahi duzu, ezta? Saiatu. Saiatu! 863 01:13:20,396 --> 01:13:22,598 Hitzemadazu nirekin geratuko zarela betiko. 864 01:13:22,631 --> 01:13:25,334 Hitzemadazu… Oso ondo. 865 01:13:25,501 --> 01:13:28,070 Era horretara nahi baduzu, oso ondo. 866 01:13:28,070 --> 01:13:30,672 Ez baduzu niretzat jo nahi, ez duzu beste inorentzat joko. 867 01:13:34,543 --> 01:13:35,878 Ez, mesedez, ez. 868 01:13:46,855 --> 01:13:50,359 Atera nazazu hemendik. Atera nazazu hemendik! 869 01:13:59,601 --> 01:14:02,304 Eseri, mesedez. 870 01:14:24,593 --> 01:14:27,262 -Zurekin hitz egin nahi nuke. -Jakina. 871 01:14:27,496 --> 01:14:29,131 Ospitaletik iritsi berria naiz. 872 01:14:29,198 --> 01:14:31,467 Bere zaintzatik atera omen duzu Cunningham andereñoa. 873 01:14:31,500 --> 01:14:33,035 -Hala al da? -Bai. 874 01:14:33,235 --> 01:14:35,771 Hura tratatzen jarraitzea da nire betebeharra. 875 01:14:35,771 --> 01:14:37,139 Sentitzen dut, doktore… 876 01:14:37,172 --> 01:14:41,510 Gertatutakoaren ondoren, nahikoa sufritu du. 877 01:14:42,244 --> 01:14:45,214 Sufritzen jarraituko du sendatzen den arte. 878 01:14:45,247 --> 01:14:48,383 -Atsedena besterik ez du behar. -Gorputzak, bai; adimenak, ez. 879 01:14:48,417 --> 01:14:51,653 -Adimena berez sendatuko zaio. -Ez, tratamendua behar du. 880 01:14:51,687 --> 01:14:54,623 Zure tratamenduak guztiz nahasiko dio adimena. 881 01:14:54,656 --> 01:15:00,262 A zer erantzukizuna tratamendua bukatzen uzten ez badidazu! 882 01:15:00,295 --> 01:15:04,066 Cunningham andereñoak ordainduko du gehiago sufrituz. 883 01:15:04,099 --> 01:15:06,869 Eta egunen batean berriz etorriko zara nigana. 884 01:15:06,902 --> 01:15:08,337 Eta beranduegi izango da. 885 01:15:08,370 --> 01:15:11,039 Ziur nago emaitzak izango ditudala, berehala jarraituz gero. 886 01:15:11,073 --> 01:15:12,374 Sentitzen dut, doktore. 887 01:15:16,144 --> 01:15:17,613 Ondo da. 888 01:15:19,581 --> 01:15:21,817 -Nola dago gaur? -Ondo, mila esker. 889 01:15:25,354 --> 01:15:26,255 Jakina. 890 01:15:32,694 --> 01:15:36,665 Oker handia da. Oker handia. 891 01:15:37,633 --> 01:15:40,736 Ez dut porrot egin nahi kasu jakin honetan. 892 01:15:40,903 --> 01:15:43,772 Axola dizu Cunningham andereñoaren tutorearengana joaten banaiz… 893 01:15:43,839 --> 01:15:46,608 -…bera tratatzeko baimen eske? -Ez noski. 894 01:15:46,675 --> 01:15:49,077 Baina ez da luzaroan izango haren tutorea. 895 01:15:49,144 --> 01:15:50,746 Ez? Zer ba? 896 01:15:50,879 --> 01:15:52,748 Ezkondu egingo gara datorren astean. 897 01:15:54,016 --> 01:15:55,117 Jakina. 898 01:15:55,817 --> 01:15:58,353 Barkatu, baina baduzu neskaren baimena? 899 01:15:58,387 --> 01:16:00,255 Berari galdeiozu. 900 01:16:00,822 --> 01:16:04,860 Neska gajo hori ez dago une honetan ezer erabakitzeko egoeran. 901 01:16:04,893 --> 01:16:09,164 Abisatzen dizut, egiten ari zarena oso arriskutsua da. 902 01:16:12,868 --> 01:16:15,337 Arriskatzeko prest nago. 903 01:16:15,504 --> 01:16:16,939 Oso ondo. 904 01:16:19,107 --> 01:16:20,609 -Egun ona pasa. -Egun ona pasa. 905 01:16:37,593 --> 01:16:40,796 -Larsen doktorea? -Pozten nau zuk ni hartu izanak. 906 01:16:40,829 --> 01:16:41,797 Eseri. 907 01:16:41,964 --> 01:16:43,532 Eskerrik asko. 908 01:16:43,999 --> 01:16:45,434 Zertara zatoz? 909 01:16:45,467 --> 01:16:49,237 Laguntza eske natorkizu lantzen ari naizen kasu batean. 910 01:16:49,271 --> 01:16:50,072 Zein da kasua? 911 01:16:50,105 --> 01:16:54,977 Nire pazientearen izena Francesca Cunningham da. 912 01:16:55,010 --> 01:16:56,111 Eta zer? 913 01:16:56,144 --> 01:16:58,981 -Cunningham andereñoa zure iloba da. -Nire lehengusina txikia. 914 01:16:59,014 --> 01:17:01,149 Baina zurekin bizi izan da etxe honetan… 915 01:17:01,216 --> 01:17:04,052 …maiz entzun diozu pianoa jotzen, ikasten… 916 01:17:04,086 --> 01:17:05,420 Nora iritsi nahi duzu? 917 01:17:05,520 --> 01:17:10,225 Disko bat daukat hemen. Garrantzia du kasuan. 918 01:17:10,258 --> 01:17:12,861 Jar al diezazuket? 919 01:17:12,894 --> 01:17:17,032 Estimatuko nizuke ea horretaz zerbait dakizun esango bazenit. 920 01:17:17,065 --> 01:17:20,836 Lotura sentimentalen bat izango du, beharbada. 921 01:17:20,836 --> 01:17:22,871 Edo berak dakien zerbaitekin izango du harremana, agian. 922 01:17:22,938 --> 01:17:24,172 -Aurrera. -Eskerrik asko. 923 01:17:24,239 --> 01:17:27,009 Ez espero nigandik haren kontu pribatuez ezer jakitea. 924 01:17:27,042 --> 01:17:28,510 Dena da posible. 925 01:17:57,773 --> 01:17:58,674 Kanpora! 926 01:18:01,410 --> 01:18:03,812 Makila erori zaizu. 927 01:18:17,025 --> 01:18:21,897 Utzidazu eskerrak ematen. Lagundu egin didazu. 928 01:18:21,930 --> 01:18:26,134 Beti jakin dut zer botere zenuen Cunningham andereñoarengan. 929 01:18:26,168 --> 01:18:28,603 Baina orain badakit zergatik. 930 01:18:29,371 --> 01:18:32,708 Eta badakit zer garrantzia duen berak zuretzat. 931 01:18:44,953 --> 01:18:46,288 Ondo da. 932 01:18:51,526 --> 01:18:55,297 -Leyden jauna ikusi nahi dut. -Leyden jauna ez dago etxean. 933 01:18:55,330 --> 01:18:57,232 Itxaron egingo diot. 934 01:19:03,772 --> 01:19:06,975 Lasai egon. Ez ditut koadroak lapurtuko. 935 01:19:45,447 --> 01:19:46,782 Francesca! 936 01:19:51,820 --> 01:19:54,422 Oraindik haserre zaude nirekin, beraz. 937 01:19:55,791 --> 01:19:57,359 Ez nauzu barkatuko, e? 938 01:19:58,393 --> 01:20:00,061 Ez du garrantzirik. 939 01:20:00,128 --> 01:20:03,799 Ez dut inorengandik barkamenik espero, nigandik ez bada. 940 01:20:03,832 --> 01:20:07,736 Eta ez diot neure buruari sekula barkatuko zu horrela uztea. 941 01:20:12,207 --> 01:20:13,975 Badakizu ez duzula ezer, ezta? 942 01:20:15,277 --> 01:20:18,713 Badakizu erraz senda zaitezkeela eta berriz jo, nahi baduzu. 943 01:20:18,747 --> 01:20:23,418 Ez, ez dakit. Ez dut uste. 944 01:20:23,451 --> 01:20:26,087 Larsenek senda zaitzake, aukera ematen badiozu. 945 01:20:26,421 --> 01:20:30,158 Uler dezaket Leydenek zu hobetzea nahi ez izatea. 946 01:20:30,192 --> 01:20:32,661 Galdu egingo baitzintuzke, eta ez du nahi, noski. 947 01:20:32,661 --> 01:20:36,565 Baina zuk? Ez dizut ulertzen. 948 01:20:38,066 --> 01:20:40,535 Ez duzu benetako Francesca Cunningham izan nahi? 949 01:20:40,569 --> 01:20:42,370 Ez dut sekula berriz joko. 950 01:20:43,138 --> 01:20:45,574 -Jotzen ez baduzu, zure errua da. -Nire errua? 951 01:20:45,607 --> 01:20:47,809 Alferrik da iraganean aztarrika ibiltzea. 952 01:20:47,876 --> 01:20:49,711 Zure etorkizunean pentsatu behar duzu. 953 01:20:49,778 --> 01:20:50,979 Ez dut etorkizunik. 954 01:20:51,012 --> 01:20:53,849 -Larsenek itzul diezazuke. -Ezin izan zuen azken aldian. 955 01:20:53,915 --> 01:20:54,783 Jakina. 956 01:20:55,183 --> 01:20:58,420 Larsenek ezingo du miraririk egin, beste aukera bat ematen ez bazaio. 957 01:20:58,420 --> 01:20:59,154 Bai. 958 01:20:59,988 --> 01:21:01,857 -Berriz saiatzen utziko diozu? -Ez. 959 01:21:02,157 --> 01:21:03,558 Nigatik ere ez? 960 01:21:05,060 --> 01:21:06,094 Ez. 961 01:21:06,828 --> 01:21:09,898 Sekula ezagutu dudan emakumerik egoskorrena zara. 962 01:21:10,198 --> 01:21:12,767 Oroitzen duzu niretzat jotzeko eskatu nizun lehen aldia? 963 01:21:12,901 --> 01:21:14,703 Mandoa bezain burugogor aritu zinen. 964 01:21:14,769 --> 01:21:15,737 Ikaratuta nengoen. 965 01:21:15,737 --> 01:21:17,939 Ikaratuta? Hain ikaragarria al naiz? 966 01:21:20,008 --> 01:21:21,109 Bai. 967 01:21:21,743 --> 01:21:24,713 Orain ez zaude ikaratuta, irribarrez ari zara. 968 01:21:24,880 --> 01:21:27,382 -Barregarria da. -Zer da barregarria? 969 01:21:27,816 --> 01:21:30,218 Hain desberdina da atsegina zarenean. 970 01:21:30,785 --> 01:21:33,188 Horrelakoa zarenean, edozer gauza egingo nuke zugatik. 971 01:21:33,221 --> 01:21:35,490 Berriz joko duzu, ba, ezta? 972 01:21:37,759 --> 01:21:39,794 Erabaki besterik ez duzu egin behar. 973 01:21:39,828 --> 01:21:42,530 -Larsenek egingo du gainerakoa. -Ezin dut, saiatu naiz. 974 01:21:43,031 --> 01:21:43,665 Begiradazu. 975 01:21:44,666 --> 01:21:46,134 Begiradazu! 976 01:21:55,110 --> 01:21:57,979 Ez duzu sekula gehiago ikaratzeko arrazoirik izango. 977 01:22:02,417 --> 01:22:05,987 Ikaratzeko arrazoirik sekula gehiago ez. 978 01:22:09,557 --> 01:22:11,359 -Eta orain jo nahi duzu, ezta? -Bai! 979 01:22:11,393 --> 01:22:12,994 -Eta Larsen ikusiko duzu. -Bai, Larsen ikusiko dut! 980 01:22:22,537 --> 01:22:25,140 Klinika? 981 01:22:26,775 --> 01:22:29,010 Larsen doktorearekin hitz egin dezaket? 982 01:22:47,996 --> 01:22:49,464 -Nire bila zabiltza? -Zu al zara Gay jauna? 983 01:22:49,497 --> 01:22:51,099 -Hala da. -Larsen da nire izena. 984 01:22:51,132 --> 01:22:52,534 -Zer moduz? -Medikua naiz. 985 01:22:52,567 --> 01:22:54,736 Ez dut medikurik behar, sasoian nago. 986 01:22:54,769 --> 01:22:56,271 Pozten naiz hori entzuteaz. 987 01:22:56,304 --> 01:22:59,474 Nire paziente bat ezagutzen omen duzulako etorri naiz. 988 01:22:59,507 --> 01:23:02,344 Francesca Cunningham andereñoa. 989 01:23:02,377 --> 01:23:05,113 Bai horixe, baina zergatik? Arazoak ditu? 990 01:23:05,146 --> 01:23:10,552 Arazo larriak. Eta hura sendatzen lagundu diezadakezula uste dut. 991 01:23:10,585 --> 01:23:13,521 Garai batean ondo ezagutu zenuen, ezta? 992 01:23:13,588 --> 01:23:14,889 Bai, baina… 993 01:23:14,956 --> 01:23:17,492 Gero kontinentera joan zen. 994 01:23:17,525 --> 01:23:21,629 Itzuli zenean, aurrenik zu ikustera etorri zen. 995 01:23:21,730 --> 01:23:22,764 Bai. 996 01:23:23,031 --> 01:23:27,869 Esadazu zer gertatu zen gau hartan. 997 01:23:28,837 --> 01:23:31,740 -Ezer ez. -Zerbait gertatuko zen. 998 01:23:31,773 --> 01:23:34,442 Ezkondu egin nintzela esan nion. 999 01:23:35,510 --> 01:23:36,478 Nola hartu zuen? 1000 01:23:37,379 --> 01:23:39,614 Alde egin zidan. Horrelakoa da. 1001 01:23:39,748 --> 01:23:41,616 Zure emaztea ezagutu al du? 1002 01:23:41,649 --> 01:23:42,450 Nik dakidala, ez. 1003 01:23:43,218 --> 01:23:45,020 Duela bi urte dibortziatu ginen. 1004 01:23:45,053 --> 01:23:47,389 -Sentitzen dut. -Ondo da. 1005 01:23:48,456 --> 01:23:51,626 Badago beste gauza bat. 1006 01:23:51,659 --> 01:23:54,062 Doinu bat dantzatzeko ohitura zenuten. 1007 01:23:54,095 --> 01:23:55,864 -Balts bat. -Bai. 1008 01:23:55,897 --> 01:23:58,500 Ez duzu diskorik edukiko? 1009 01:23:58,533 --> 01:24:00,035 Ez. 1010 01:24:00,402 --> 01:24:01,970 Lor zenezake? 1011 01:24:02,303 --> 01:24:03,638 -Bai, lor dezaket. -Ederki. 1012 01:24:03,671 --> 01:24:07,175 Zaharra eta belaxka da, baina goxoa, nire ustez. 1013 01:24:07,208 --> 01:24:10,311 Biladazu disko hori niretzat, edo, hobe, berarentzat. 1014 01:24:10,378 --> 01:24:12,714 -Eta eramazu helbide honetara. -Ondo da. 1015 01:24:12,747 --> 01:24:15,250 -Bihar zazpietan. -Ondo da. 1016 01:24:17,252 --> 01:24:18,953 -Mila esker, Gay jauna. -Agur, doktore. 1017 01:24:18,987 --> 01:24:21,256 Ezer egin badezaket, nire mutilak ekarri edo… 1018 01:24:21,289 --> 01:24:23,792 Zure mutilak? Ez da beharrezkoa izango. 1019 01:24:24,292 --> 01:24:27,295 Ez baitago zure mutilez maitemindua. 1020 01:24:37,172 --> 01:24:38,339 Hemendik, jauna. 1021 01:24:52,620 --> 01:24:53,421 Nor da hori? 1022 01:24:53,455 --> 01:24:55,256 Peter Gay du izena. 1023 01:24:55,290 --> 01:24:58,827 Swing izeneko erlijio berri baten apostolua da. 1024 01:24:58,860 --> 01:25:00,595 Zer du ikustekorik Cunningham andereñoarekin? 1025 01:25:00,628 --> 01:25:02,430 Berarekin ezkondu nahi zuen. 1026 01:25:03,865 --> 01:25:06,734 Nik ez nuke hori egingo. Ez du lagunduko. 1027 01:25:36,131 --> 01:25:37,532 Zer da musika hori? 1028 01:25:37,732 --> 01:25:39,868 Nahi duzun bezala deituiozu. 1029 01:25:39,901 --> 01:25:41,769 Dantzatzeko erabiltzen den doinu bat da. 1030 01:25:41,836 --> 01:25:43,638 Zergatik jo behar du orain? 1031 01:25:43,671 --> 01:25:46,207 -Azken esperimentuan egon zinen? -Bai. 1032 01:25:46,274 --> 01:25:50,145 Beraz, imajina dezakezu zer gertatzen ari den. Whiskia? 1033 01:25:51,913 --> 01:25:53,715 -Bai, mesedez. -Parker! 1034 01:25:56,417 --> 01:25:58,353 Whiskia Leyten jaunarentzat. 1035 01:26:12,567 --> 01:26:14,235 -Hortaz? -Hortaz, zer? 1036 01:26:14,269 --> 01:26:16,538 -Zerbait gertatu da? -Horixe da jakin nahiko nuena. 1037 01:26:16,571 --> 01:26:18,740 Ondo al dago? Zer esan du Larsonek? 1038 01:26:19,140 --> 01:26:21,776 Zer edo zer esan nahiko du, baina niri ihes egiten dit. 1039 01:26:21,809 --> 01:26:24,479 Zer du onik ordularia atzeraka jiratzeak? Ezer onik, ez. 1040 01:26:24,512 --> 01:26:28,449 Ez nintzateke horretaz ziurregi egongo. Edan trago bat. 1041 01:26:28,516 --> 01:26:30,185 Mila esker. 1042 01:27:01,616 --> 01:27:03,518 Ez al du zoragarri jotzen? 1043 01:27:03,551 --> 01:27:06,621 -Jotzen ari da? -Bai. 1044 01:27:06,888 --> 01:27:09,324 Nire Francesca da. 1045 01:27:13,127 --> 01:27:14,662 Igo naiteke? 1046 01:27:14,829 --> 01:27:17,565 Tamalgarria litzateke haren joaldia etetea. 1047 01:27:17,799 --> 01:27:20,201 Ez nau bere ondoan nahi? 1048 01:27:20,668 --> 01:27:23,705 -Beharbada. -Zer esan nahi du “beharbada”k? 1049 01:27:25,473 --> 01:27:28,343 Barkaidazue. Azalpen bat zor dizuet. 1050 01:27:28,376 --> 01:27:32,614 Baina musikak burua nahasi dit. 1051 01:27:32,647 --> 01:27:35,350 Erabat sendatuko dela hitzeman diezazueket. 1052 01:27:35,383 --> 01:27:36,851 Baina… 1053 01:27:36,985 --> 01:27:40,955 …baina Francesca berri batentzat prest egon behar duzue. 1054 01:27:41,089 --> 01:27:44,058 Pertsona berri eta oso desberdin bat. 1055 01:27:44,092 --> 01:27:44,759 Zer zentzutan? 1056 01:27:44,959 --> 01:27:47,495 Amaitu da iragana berarentzat. 1057 01:27:47,528 --> 01:27:50,064 Adimena argi du, eta hodeiak barreiatu egin dira. 1058 01:27:50,098 --> 01:27:51,532 Ez du jadanik beldurrik. 1059 01:27:51,733 --> 01:27:57,272 Haren aldaketa ez dakit atsegin izango ote duzuen. 1060 01:27:57,305 --> 01:28:00,108 Baina hobe izango da gehiegi ez espero izatea. 1061 01:28:00,141 --> 01:28:02,010 Esan nahi didazu… 1062 01:28:02,176 --> 01:28:06,047 Esan nahi dizut maite duen harekin egon nahi duela… 1063 01:28:06,080 --> 01:28:08,483 …edo bera zoriontsuen den harekin… 1064 01:28:08,549 --> 01:28:12,720 …edo hura gabe ezin bizi den harekin edo bera fio den harekin? 1065 01:28:12,787 --> 01:28:14,422 Eta nor da hori? 1066 01:28:15,156 --> 01:28:18,459 Bidegabea litzateke nik esatea. 1067 01:29:21,389 --> 01:29:23,057 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz