1 00:00:19,953 --> 00:00:23,757 -Kaixo, neskak. -Kaixo! 2 00:00:24,057 --> 00:00:27,794 Nor ote da urteko jokalaria? 3 00:00:27,827 --> 00:00:32,065 -Nik bi jokalari dauzkat gogoan: zu. -Ez, ni ez. 4 00:00:32,098 --> 00:00:34,100 -Edo zu. -Ezta pentsatu ere. 5 00:00:34,267 --> 00:00:39,039 -Zu edo zu izango zarete. -Zu izango zarela uste dut. 6 00:00:41,541 --> 00:00:45,311 Zu edo Emilie izango zarete urteko jokalaria. 7 00:00:45,645 --> 00:00:48,014 Zu edo zu izango zarete. 8 00:00:52,485 --> 00:00:59,559 Urteko jokalaritzat hautatu duguna izugarrizko borrokalaria da. 9 00:00:59,659 --> 00:01:03,997 Rokhsar da urteko jokalaria. 10 00:01:04,030 --> 00:01:06,399 Bostekoa eman diezaiogun. 11 00:01:08,001 --> 00:01:10,670 -Zorionak. -Mila esker, entrenatzaile. 12 00:01:16,943 --> 00:01:18,912 Eskerrik asko, neskak. 13 00:01:18,945 --> 00:01:21,815 -Zorionak. -Eskerrik asko. 14 00:01:22,916 --> 00:01:26,152 -Dardarka nago! -Lasai egon. 15 00:01:26,352 --> 00:01:28,555 -Zorionak. -Mila esker, Kristine. 16 00:01:28,855 --> 00:01:31,091 -Zorionak. -Eskerrik asko. 17 00:01:31,191 --> 00:01:33,927 Ikus dezaket? Oso polita da. 18 00:01:45,939 --> 00:01:50,777 Asko gustatzen zait Danimarka eta orain daukadan bizimodua: 19 00:01:50,743 --> 00:01:55,582 Lagunak, futbol taldea, eskola eta irakasleak. 20 00:01:55,615 --> 00:01:59,953 Hori dena gustukoa dut, eta ez dut inoiz galdu nahi. 21 00:02:09,496 --> 00:02:14,067 Betiko ahaztu nahi dut Afganistan… 22 00:02:14,367 --> 00:02:16,870 …anaia hil zidatelako. 23 00:02:18,505 --> 00:02:21,875 Biharamunean ihes egin genuen Afganistandik… 24 00:02:21,908 --> 00:02:24,544 …nora joango ginen jakin gabe. 25 00:02:26,146 --> 00:02:29,649 Lau urte daramatzagu Danimarkan bizitzen… 26 00:02:29,649 --> 00:02:34,654 …baina zain gaude oraindik gure asilo-eskaria noiz erabakiko. 27 00:02:35,655 --> 00:02:40,393 ITXARONALDIA 28 00:02:42,128 --> 00:02:45,465 LAUGARREN URTEA DANIMARKAN 29 00:02:46,132 --> 00:02:49,469 -Daniar immigrazio zerbitzua. -Kaixo, Rokshar naiz. 30 00:02:49,636 --> 00:02:53,039 -Kaixo. -Galdera bat dut gure kasuaz. 31 00:02:53,173 --> 00:03:00,113 Joan den ostiralean jaso genuen gutun batean "deportazioa" zioen. 32 00:03:00,246 --> 00:03:04,918 -Zein da zure izen osoa? -Haren alaba naiz. 33 00:03:04,951 --> 00:03:08,221 Rokhsar da nire izena. 34 00:03:08,254 --> 00:03:12,392 Ezin dut kasua zurekin eztabaidatu. Ama zurekin al daukazu? 35 00:03:12,492 --> 00:03:14,694 Ez daki danieraz. 36 00:03:14,727 --> 00:03:17,797 -Zer hizkuntza dakizki? -Dariera. 37 00:03:17,830 --> 00:03:19,832 -Nola? -Dariera. 38 00:03:20,200 --> 00:03:25,672 -Ez du arabiera ulertzen? -Ez, Afganistangoak gara. 39 00:03:25,705 --> 00:03:31,344 -Ez du ezer ulertzen danieraz? -Ez. 40 00:03:31,377 --> 00:03:34,447 Danimarkatik joan behar dute. 41 00:03:34,514 --> 00:03:37,850 Baina ezin dut kasua zurekin eztabaidatu. 42 00:03:37,917 --> 00:03:44,190 Ederki, baina orain zer egingo dugu guk? 43 00:03:44,224 --> 00:03:51,097 -Zer esan nahi duzu? -Gure bila etorriko zarete, edo zer? 44 00:03:51,197 --> 00:03:54,567 Jakina. Itxaron pixka bat. 45 00:04:03,910 --> 00:04:08,248 Baten bat joango zaizue bila, seguru asko. 46 00:04:08,414 --> 00:04:12,552 Abisua jaso duzue eta, beraz… 47 00:04:12,819 --> 00:04:16,889 -Mila esker zure laguntzagatik. -Ez horregatik. 48 00:04:17,090 --> 00:04:18,858 Agur. 49 00:04:21,861 --> 00:04:24,430 Ene bada! 50 00:04:37,076 --> 00:04:38,778 Hau da hau zoriona! 51 00:04:43,516 --> 00:04:45,918 -Nor zen? -Immigrazio zerbitzukoak. 52 00:04:45,952 --> 00:04:50,990 -Zer esan dizute? -Esan zezaketen gauzarik okerrena. 53 00:04:51,991 --> 00:04:57,330 Ez omen dugu gutun gehiago jasoko. 54 00:04:57,397 --> 00:05:01,167 Bila etorriko zaizkigu, eta kitto. 55 00:05:01,434 --> 00:05:03,936 A zer mezu izugarria! 56 00:05:04,037 --> 00:05:07,407 Ez naiz ausartzen besteei esaten. 57 00:05:07,774 --> 00:05:14,781 Zer nazka! Lau urteren ondoren, a zer erantzun polita! 58 00:05:26,592 --> 00:05:30,496 -Sustraitzen ari al da? -Bai. 59 00:05:31,731 --> 00:05:32,832 GULAM MUSTAFA AITA 60 00:05:32,865 --> 00:05:36,836 Aita? Zergatik gustatzen zaizkizu hainbeste loreak? 61 00:05:37,136 --> 00:05:42,075 Gustatu egiten zaizkit. Lorezalea naiz. 62 00:05:42,275 --> 00:05:46,713 Ona da zerbaitetan aritzea. 63 00:05:46,946 --> 00:05:49,349 Gogoa lasaitzen didate. 64 00:05:53,119 --> 00:05:57,757 Kaixo, ama. Loreak landatzen ari gara. 65 00:05:57,990 --> 00:06:01,094 Zergatik ari zara hau dena egiten, Mustafa? 66 00:06:02,628 --> 00:06:04,630 Zergatik hartzen duzu lan hori? 67 00:06:04,731 --> 00:06:08,501 Itxaropena dut, Jainkoaren borondatez. 68 00:06:20,113 --> 00:06:23,449 Afganistandik ihes egitea eta anaia zaharrenaren heriotza… 69 00:06:23,549 --> 00:06:26,953 …oso latza izan da gurasoentzat. 70 00:06:29,021 --> 00:06:32,859 Aita hankan zauritu zuten, eta ebakiak egin zizkioten eskuan. 71 00:06:33,659 --> 00:06:38,598 Amak estres postraumatikoa du. 72 00:06:38,798 --> 00:06:43,069 Ez dira jadanik lehengoak. 73 00:06:44,737 --> 00:06:48,708 -Gutun bat iritsi da duela bi egun. -Zer gutun? 74 00:06:48,808 --> 00:06:52,512 Ez dakit zuei hau nola esan… 75 00:06:52,578 --> 00:06:58,418 Danimarkatik alde egin behar dugu hurrengo 15 egunetan. 76 00:06:58,518 --> 00:07:04,757 Ez dizuet esan, zuek kezkatzeko beldur nintzelako. 77 00:07:04,891 --> 00:07:08,928 Saiatu naiz jakiten zer gertatuko zaigun. 78 00:07:08,995 --> 00:07:15,101 Ikaratu, eta Danimarkako Iheslari Batzordera deitu dut. 79 00:07:15,268 --> 00:07:19,338 Afgandar horrekin hitz egin dut, Amirrekin. 80 00:07:19,439 --> 00:07:25,878 Haiek gure frogak sinesteko, mirari bat behar litzatekeela esan dit. 81 00:07:26,512 --> 00:07:28,948 -Zergatik ez digute sinesten? -Ez dakit. 82 00:07:28,981 --> 00:07:33,619 Benetako jendeak esaten dietena sinesten ez badute… 83 00:07:34,020 --> 00:07:36,689 …nola sinetsiko diote paper bati? 84 00:07:36,756 --> 00:07:40,927 Agintariek zergatik ez dizkidate gauza guztien frogak eskatu? 85 00:07:41,928 --> 00:07:45,631 Behar zituzten frogak eman nizkien. Zer gehiago behar dute? 86 00:07:45,865 --> 00:07:50,937 Ez badigute sinesten, ikus ditzatela berriak. 87 00:07:51,137 --> 00:07:55,107 Mundu osoak daki Afganistanen zer gertatzen den. 88 00:08:11,557 --> 00:08:15,895 Ikus dezagun ea zer egiten duten. 89 00:08:16,128 --> 00:08:19,932 Zer gehiago nahi dute gugandik? 90 00:08:22,101 --> 00:08:24,971 Ez dakit. 91 00:08:40,686 --> 00:08:45,191 Auderød babes-etxean bizi izan ginen Danimarkako gure lehen urtean. 92 00:08:45,958 --> 00:08:49,595 Babes-etxeko eskolan danierazko eskolak eman zizkiguten. 93 00:08:49,729 --> 00:08:53,733 Baina ni izan naiz lehena daniar eskolara joaten… 94 00:08:53,866 --> 00:08:56,869 …beraz, nik hitz egiten dut hobekien danieraz. 95 00:08:57,470 --> 00:08:59,639 Zer ari zara, ama? 96 00:08:59,972 --> 00:09:02,608 -Kozinatzen. -Zer? 97 00:09:02,675 --> 00:09:06,679 -Komeni zaizunean etortzen zara. -Zer? 98 00:09:12,151 --> 00:09:15,555 -Egingo dizut nik. -Ezin duzu, laztana. 99 00:09:15,621 --> 00:09:17,557 Bai horixe. 100 00:09:24,830 --> 00:09:28,968 -Nork itzuli dizu gaur? -Ez dakit. 101 00:09:29,101 --> 00:09:32,238 Zu ez zeundenez, beste norbaitek lagundu behar izan digu. 102 00:09:32,371 --> 00:09:35,107 Zer moduz geunden galdetzeko deitu digute. 103 00:09:35,274 --> 00:09:39,879 Udal bulegora joan naiz, baina ez nien ulertzen. 104 00:09:40,379 --> 00:09:45,818 Medinari deitu diot, haiek esandakoa niri itzultzeko. 105 00:09:50,189 --> 00:09:52,825 Nahiago izango nuen zu han egon bazina. 106 00:09:52,959 --> 00:09:56,862 Zure aita han zegoen, baina ez zien ulertzen. 107 00:09:58,064 --> 00:10:00,866 Gure arazoak konpon genitzakeen. 108 00:10:01,233 --> 00:10:06,439 Diru truk itzuliko nizuke, eskola utzi behar nuke eta. 109 00:10:15,948 --> 00:10:17,984 Lagunduko didazu? 110 00:10:18,351 --> 00:10:20,219 MOSKA AHIZPA ZAHARRENA 111 00:10:20,319 --> 00:10:24,624 -Etorkizuna eta iragana. -Azalduko didazu? 112 00:10:24,890 --> 00:10:28,127 "Edaten", orain egiten ari zaren zerbait. 113 00:10:28,194 --> 00:10:31,931 "Tea edaten ari naiz". 114 00:10:32,898 --> 00:10:34,300 "Tea edaten ari naiz". 115 00:10:34,333 --> 00:10:39,538 Jaten ariko bazina eta zerbait jan nahi dudan galdetuko bazenit bezala. 116 00:10:39,639 --> 00:10:43,476 Orain dela 5 minutu jan dudala esan nezake. 117 00:10:43,976 --> 00:10:50,349 -Jaten ari naiz eta diot: "Jan". -"Jan dut". 118 00:10:50,516 --> 00:10:54,086 "Jan dut". 119 00:10:54,253 --> 00:10:58,391 -Honela esaten da? "Hitz egin dut"? -"Dut". 120 00:10:58,557 --> 00:11:02,928 -"Hitz egin dut"? -"Dut". 121 00:11:06,232 --> 00:11:12,571 -Rokhsar? -Ametsek jakintza dakarkigute. 122 00:11:12,738 --> 00:11:15,274 Ametsek pentsarazi egiten digute eta. 123 00:11:15,408 --> 00:11:20,479 Zerbaitetan pentsatuz, gehiago ikasten duzu horretaz. 124 00:11:20,579 --> 00:11:24,350 Beraz, ikasitakoa finkatzen laguntzen dizute ametsek? 125 00:11:24,784 --> 00:11:25,951 Bai. 126 00:11:34,860 --> 00:11:37,430 -Hau Sofie da. -Eta hau? 127 00:11:37,663 --> 00:11:44,437 Sofie eta Karl Erik Hirugarrena. Simonek horrela deitu die. 128 00:11:44,570 --> 00:11:48,474 Bitxia da. Atzo amak galdetu zidan… 129 00:11:48,607 --> 00:11:52,912 …ea gauez lo egiten duzun eta horrelako kontuak. 130 00:11:53,079 --> 00:11:56,816 -Nik? Ez dut ondo lo egiten. -Ez? 131 00:11:56,816 --> 00:12:02,421 Zuk ondo lo egiten duzula uste dut, aurpegian sumatzen zaizu eta. 132 00:12:02,588 --> 00:12:08,928 -Goizetan, eskolan… -Bai, sasoi betean dirudizu. 133 00:12:09,128 --> 00:12:13,432 Ez dut jendeak jakitea nahi… Tira, esan egingo dut: 134 00:12:13,599 --> 00:12:20,039 Ez dut jendeak jakitea nahi nekatuta edo triste nagoela. 135 00:12:21,874 --> 00:12:26,078 Non jarri ote dut esku-telefonoa? 136 00:12:30,549 --> 00:12:35,020 -Emilek ere ergela dirudi. -Begira Gustav… 137 00:12:35,554 --> 00:12:41,227 Gure itxura gustatzen zait, ordea. Tuntun itxuran agertzen naiz maiz. 138 00:12:41,393 --> 00:12:45,931 Jendeak uste du pena dela zuk irribarre ez egitea. 139 00:12:46,098 --> 00:12:51,937 Ez al zen uko egite-gutuna jaso genuen egunean? Bai, hala zen. 140 00:12:51,971 --> 00:12:55,574 -Egun hura zen? -Bai, eta negarrez nengoen. 141 00:12:55,574 --> 00:13:00,112 -Irribarrez zaude, hala ere. -Aizu! 142 00:13:00,112 --> 00:13:04,950 Hori bai mutil puska! 143 00:13:05,050 --> 00:13:09,789 Andreasek ere axolagabe-keinu hori du. 144 00:13:13,826 --> 00:13:16,562 "Betiko biziko bazina bezala amestu, gaur hilko bazina bezala bizi". 145 00:13:16,562 --> 00:13:21,867 "Ez utzi zure iraganari zu hiltzen! Etorkizuna!" 146 00:13:29,875 --> 00:13:34,513 "Zer ari zinen goizeko 3retan Facebooken?" galdetzen didate. 147 00:13:34,547 --> 00:13:38,050 "Esna zeunden ordu horretan?" 148 00:13:38,217 --> 00:13:42,021 Lo egin nahi dut, baina lo egiteaz beldur naiz. 149 00:13:42,188 --> 00:13:49,228 Asiloa ukatu digutelako poliziak eramango gaituen beldur naiz. 150 00:14:01,907 --> 00:14:07,012 Giza-trafikatzaile batzuekin egon ginen sei hilabetez Grezian. 151 00:14:07,179 --> 00:14:12,117 Behin, kamioi batean joateko aukera izan genuen. 152 00:14:12,251 --> 00:14:18,190 Fruta-garraio bat zela uste dut, baina ez dakit. Ilun-iluna zegoen. 153 00:14:18,357 --> 00:14:22,895 Amaren aurpegia ikus ezin nezakeenez… 154 00:14:23,062 --> 00:14:28,234 …aurpegia ukitu behar nion, eta ea ondo zegoen galdetu. 155 00:14:30,302 --> 00:14:32,738 Hiru egun pasatu genituen kamioian… 156 00:14:32,905 --> 00:14:38,110 …urik edo janaririk gabe, eta garbitu gabe. 157 00:14:38,310 --> 00:14:42,514 Afganistanera ez itzultzea zen nire itxaropena. 158 00:14:42,648 --> 00:14:49,154 Ziria sartu, eta hara berriz eramango bagintuzte, zer? 159 00:14:49,288 --> 00:14:53,626 Gaztea eta tuntuna nintzen, eta ez nuen ezer hoberik ezagutzen. 160 00:14:53,792 --> 00:14:59,899 Txoferrak kamioiaren atzealdea ireki, eta irteteko esan zigun. 161 00:15:01,667 --> 00:15:06,772 Ikusi genuenak ez zuen Afganistanen antzik. Askoz politagoa zen. 162 00:15:18,117 --> 00:15:20,352 Aita eta biok Kopenhagera goaz… 163 00:15:20,519 --> 00:15:24,089 …gure kasua aztertu duen abokatu batengana. 164 00:15:27,426 --> 00:15:30,896 Hamabost egunetan Danimarkatik joateko abisua eman digute. 165 00:15:31,063 --> 00:15:33,832 Baina ez dakigu nora joan. 166 00:15:45,311 --> 00:15:49,515 …eta ama eta bi anai-arreba. 167 00:15:49,648 --> 00:15:54,753 Esaiozu aitari galdetuko dizudala… 168 00:15:54,887 --> 00:15:59,825 …nola etorri zineten Danimarkara eta non egon zareten. 169 00:15:59,992 --> 00:16:03,996 Hizketan ari gara noiz eta non hasi nintzen eskolan. 170 00:16:04,129 --> 00:16:11,437 Zein kanpamentutan egon ginen, non bizi garen orain eta noiztik. 171 00:16:12,471 --> 00:16:14,573 Ondo da. 172 00:16:14,673 --> 00:16:19,211 Asilo-legediaren arabera… 173 00:16:19,378 --> 00:16:23,382 …eskari bat egin liteke, kontuan harturik… 174 00:16:23,382 --> 00:16:28,520 …zein azkar eta ondo gizarteratu zaren zu daniar gizartean… 175 00:16:28,520 --> 00:16:32,124 …Nazio Batuen Hitzarmeneko Umeen Eskubidean oinarriturik. 176 00:16:32,157 --> 00:16:36,362 Sail horretako 9. eskariarekin zuk niri laguntzeko… 177 00:16:36,328 --> 00:16:40,899 …zure eskolako dokumentazioa beharko dut. 178 00:16:41,066 --> 00:16:47,072 Ohiz kanpoko egoera batean oinarrituta egin dezazun eskaria. 179 00:16:47,306 --> 00:16:49,408 Egoera hori zuri dagokizu… 180 00:16:49,475 --> 00:16:53,312 …eta, gero, baliteke zure familian eragina izatea. 181 00:16:55,614 --> 00:17:00,853 -Aitak ba al du galderarik? -Galdetuko diot. 182 00:17:00,986 --> 00:17:05,791 Ez du galdetu dokumentuez eta Iheslari-Batzordeak esan zigunaz? 183 00:17:05,824 --> 00:17:10,295 Arrazoi batengatik aukeratu dute gure kasua berraztertzea… 184 00:17:10,462 --> 00:17:15,167 …nigan oinarrituta ekin diezaioketelako prozedurari… 185 00:17:15,334 --> 00:17:17,636 …hemengo eskolara joan naizelako. 186 00:17:17,770 --> 00:17:23,375 Nire azalpenaren frogak eman behar dizkiogu Iheslari-Batzordeari. 187 00:17:23,542 --> 00:17:28,847 Esan diot, baina ez gara bide horretatik joango. Ulertzen? 188 00:17:29,148 --> 00:17:33,786 -Dena esan diot. -Ba al du galderarik? 189 00:17:33,819 --> 00:17:37,189 -Baduzu galderarik? -Ez. 190 00:18:04,817 --> 00:18:06,185 Aurrera Thyregod! 191 00:18:24,470 --> 00:18:31,810 Ezetz asmatu nork irabazi duen gaurko partida? Thyregodeko neskek! 192 00:18:32,744 --> 00:18:34,746 -Partida ona, Rokhsar. -Zuk ere bai. 193 00:18:37,749 --> 00:18:41,887 Gure abokatuak esan dit… 194 00:18:42,054 --> 00:18:45,791 …niri buruzko gomendiozko gutunak behar dituela… 195 00:18:45,791 --> 00:18:48,694 …agintariei emateko. 196 00:18:48,794 --> 00:18:53,932 Lagunduko al didazue gomendiozko gutun bat niretzat idatziz? 197 00:18:54,099 --> 00:18:59,104 Zer deskribatu behar du? Eguneroko zure bizitza? 198 00:18:59,138 --> 00:19:03,108 Zuek uste duzuena eta ea geratu behar dudan edo ez. 199 00:19:03,142 --> 00:19:07,279 Geratu egin behar duzu. Zer ondo gizarteratu zaren azalduko diegu. 200 00:19:07,346 --> 00:19:11,216 Futbolean jokatzen duzu, lagun asko dituzu, etab. 201 00:19:11,416 --> 00:19:15,220 -Horrelako gauzak, ezta? -Bai, dokumentazioa behar dut. 202 00:19:15,287 --> 00:19:18,790 Ez zaitugu galdu nahi. Zu hemen gelditzea nahi dugu. 203 00:19:18,957 --> 00:19:21,426 Gelditu nahi nuke nik ere. 204 00:19:22,794 --> 00:19:30,736 Gure kasua daraman poliziarekin hitz egin dut… 205 00:19:30,869 --> 00:19:38,810 …eta ez dago data finkorik gure deportaziorako. 206 00:19:38,944 --> 00:19:41,647 Hori da… 207 00:19:41,813 --> 00:19:47,219 Hitz zail asko erabiltzen dituzte. 208 00:19:47,386 --> 00:19:52,691 "Haiekin hitz egin orduko, jakinaraziko dizuet, noski". 209 00:19:52,691 --> 00:19:56,094 Arau horren pean zaude. 14 urtetik beherakoa zara. 210 00:19:56,261 --> 00:20:00,199 Bai… 15etik beherakoa. 211 00:20:01,333 --> 00:20:05,871 -Eta ume zaharragoak dituztenak? -Adibidez? 212 00:20:06,038 --> 00:20:10,842 -Zer ari dira gure alde? -"Arrazoi humanitarioetan" gaude. 213 00:20:11,009 --> 00:20:14,846 -Hori gomendatzen du Aage Kamprek? -Bai. 214 00:20:15,013 --> 00:20:17,349 Zer esan nahi du? 215 00:20:17,516 --> 00:20:20,953 Gizaki bat zarela eta haiek zainduko zaituztela. 216 00:20:23,822 --> 00:20:27,192 -14 urtetik beherako umeak. -Horietako batzuek 11 dituzte. 217 00:20:27,359 --> 00:20:32,497 Adinaz gainera, kontuan hartzen dute zertan aritu zaren… 218 00:20:32,664 --> 00:20:34,866 …Danimarkara etorri zarenetik. 219 00:20:35,033 --> 00:20:41,607 Daniar eskolara joan naiz, eta futbolean jokatzen dut, adibidez. 220 00:20:41,773 --> 00:20:45,477 Horrelako gauzak kontuan hartzen dituzte. 221 00:20:45,611 --> 00:20:50,916 Nire ahizpa daniar eskolara joango balitz eta daniarren artean balebil… 222 00:20:51,049 --> 00:20:55,988 …hobe litzateke berarentzat. Horrelakoak dira kontuak. 223 00:21:02,894 --> 00:21:06,031 Orain legez kanpo gaude Danimarkan. 224 00:21:06,198 --> 00:21:09,935 Polizia noiznahi etor daiteke gure bila. 225 00:21:11,903 --> 00:21:18,977 Eskolak erreferentziak bidali dizkie agintariei. 226 00:21:19,144 --> 00:21:22,948 9. atala, c paragrafoa, aplikatzen ari zaizkigu. 227 00:21:23,115 --> 00:21:26,518 Umeen ongizateari dagokio. 228 00:21:26,618 --> 00:21:31,056 Kasu osoa, beraz, nire mende dago. 229 00:21:32,557 --> 00:21:37,829 "Edukitzea eta ematea". "Egun ona" idatziko dut. 230 00:21:37,996 --> 00:21:45,671 Zer diozue Danimarkaz? Garrantzia al du zuen komunitate-sentipenean… 231 00:21:45,837 --> 00:21:52,177 …lagun hurkoarekin atseginak garela jakiteak? 232 00:21:53,679 --> 00:21:57,816 Eztabaidatu genuen ezen atsegintasuna, adibidez… 233 00:21:57,983 --> 00:22:00,986 …horri esker uzten omen diegu immigranteei hona etortzen. 234 00:22:01,153 --> 00:22:04,022 "Atzerritarra adiskidea da. Oraindik ez duzu ezagutu". 235 00:22:04,189 --> 00:22:08,493 Eta hau? "Ongi etorri" esan diezaiokegu? 236 00:22:08,493 --> 00:22:11,263 -Bai. -Baina atzera botatzen ditugu. 237 00:22:11,430 --> 00:22:14,266 -Ongi etorriak al dira? -Orain arte, bai. 238 00:22:14,433 --> 00:22:21,807 Kanpora botatzen ditugunez, ez gara atseginak haiekin. 239 00:22:22,941 --> 00:22:28,914 Agintariek ezin dute jakin jendea zertan ari den hemen. 240 00:22:29,047 --> 00:22:33,151 Ez dakite Rokshar psikopata eta droga-saltzailea ote den… 241 00:22:33,185 --> 00:22:37,055 …edo eskolara doan. Ez dakite. 242 00:22:37,222 --> 00:22:42,260 Nork saltzen ditu drogak Danimarkan? Kanpotarrek? 243 00:22:42,427 --> 00:22:46,298 Ikusi egin behar. Erosten aritu al zara, ba? 244 00:22:46,298 --> 00:22:51,903 -Ez. Zu? -Ez, baina ezagutzen dut jendea. 245 00:22:59,778 --> 00:23:04,816 -Kaixo. -Kaixo eta ongi etorri. 246 00:23:04,983 --> 00:23:07,219 -Kaixo. -Kaixo. 247 00:23:07,386 --> 00:23:10,489 -Hau zuretzat da. -Eskerrik asko. 248 00:23:10,789 --> 00:23:13,692 Zure ama egun osoan aritu da sukaldean. 249 00:23:13,859 --> 00:23:19,297 Egun osoan, ez. Sukaldari ona da, eta bizpahiru ordutan prestatu du. 250 00:23:19,464 --> 00:23:21,967 -Bai, sukaldari ona da. -Bai. 251 00:23:22,334 --> 00:23:26,171 Arroza gustatzen zait. 252 00:23:26,338 --> 00:23:30,575 -Egunero jaten duzue arroza? -Egunero, ez, baina askotan. 253 00:23:31,810 --> 00:23:36,047 Hauei Bangladesheko patatak esaten zaie. 254 00:23:36,214 --> 00:23:38,650 -Zeini? Hauei? -Bai. 255 00:23:38,817 --> 00:23:42,487 Kosta egiten da horiek zuritzea. 256 00:23:42,654 --> 00:23:45,857 -Bai horixe. -Denbora pixka bat behar da. 257 00:23:46,024 --> 00:23:49,394 Ona da janari espeziaduna prestatzen. 258 00:23:49,528 --> 00:23:55,867 -Aitak jokatzen al du billarrean? -Zoritxarrez, ez. 259 00:23:56,034 --> 00:24:01,373 -Baina ama ona da badmintonen. -Benetan? 260 00:24:01,540 --> 00:24:05,944 -Bai zera! -Elkarren kontra aritzen dira. 261 00:24:06,111 --> 00:24:09,648 Elkarren kontra jokatzen duzuela dio. 262 00:24:12,384 --> 00:24:18,623 Badmintonen jokatzen zenuen Afganistanen? 263 00:24:18,790 --> 00:24:23,128 Ez, ez nuen horretarako aukerarik. 264 00:24:23,462 --> 00:24:27,232 Ez, Afganistanen ez genuen jokatzen. 265 00:24:27,399 --> 00:24:33,772 Baina Lalandia ur-parkean bazuten badminton-pista bat. 266 00:24:33,905 --> 00:24:37,409 -Hala sortu zitzaizuen jokatzeko gogoa? -Bai. 267 00:24:37,576 --> 00:24:41,613 Atzoko hauetako beste goxo bat hartuko dut. 268 00:24:41,780 --> 00:24:45,350 -Niri ere gustatzen zaizkit. -Ohitura txarra bihurtzen ari da. 269 00:24:45,517 --> 00:24:50,856 Bai, gaizki ohitzen gaituzue. 270 00:24:53,525 --> 00:24:59,097 Gauza bat gertatu zait gaur… 271 00:24:59,264 --> 00:25:03,768 Daniar senar baten bila ibiliko bazina, zer? 272 00:25:03,935 --> 00:25:07,038 Zure familiak hilko zintuzke? 273 00:25:07,105 --> 00:25:12,777 Ni? Neure erabakia izango dela erabakita daukagu. 274 00:25:12,944 --> 00:25:18,650 Horrek pozten nau, ez baitut afganiar senarrik nahi. 275 00:25:18,817 --> 00:25:22,854 Gauza asko entzuten dira, eta horregatik jakin nahi nuen… 276 00:25:23,021 --> 00:25:26,191 …zure kasua ote zen. Gauza izugarria baita. 277 00:25:26,224 --> 00:25:30,462 Noizbait norbaitekin ezkonduko banintz… 278 00:25:30,495 --> 00:25:33,798 Oso musulman moderatuak zaretela iruditzen zait. 279 00:25:33,999 --> 00:25:38,670 Musulman modernoak, demagun. 280 00:25:38,837 --> 00:25:42,274 Zure kasuaz hizketan aritu gara… 281 00:25:42,407 --> 00:25:44,609 …eta zergatik ari ote den luzatzen. 282 00:25:44,876 --> 00:25:50,448 Daniera ikasi duzu, eta egokitzen hasia zara… 283 00:25:50,615 --> 00:25:55,453 Zergatik ari ote da luzatzen? Gauza asko ez ditugu ulertzen. 284 00:25:55,620 --> 00:25:58,957 Bai… 285 00:26:09,434 --> 00:26:15,507 2010eko azaroaren 23an ihes egin genuen Afganistandik. 286 00:26:15,707 --> 00:26:20,512 Denok ezin ginen auto berean sartu, eta bereizi egin behar izan genuen. 287 00:26:20,679 --> 00:26:26,184 Lehenengo autoan ni, ama eta nire bi anaiak zeuden. Osaba gidari. 288 00:26:27,552 --> 00:26:31,823 Aita eta beste hiru anai-arreba beste autoan zihoazen. 289 00:26:31,990 --> 00:26:38,530 Aitak burka jantzita zeukan, ezagutua izateko beldurrez. 290 00:26:39,497 --> 00:26:43,969 Aitaren autoa aurretik geneukala joan ginen pixka batean. 291 00:26:44,135 --> 00:26:47,138 Kontrol batera iritsi ginen. 292 00:26:47,272 --> 00:26:49,674 Pasatzen utzi ziguten. 293 00:26:49,808 --> 00:26:53,378 Baina aitaren autoa bazter batean jarri zuten. 294 00:26:53,545 --> 00:26:58,650 Aita autotik irten, eta poliziek jo egin zuten. 295 00:26:59,985 --> 00:27:03,421 Osaba berehala hasi zen gidatzen… 296 00:27:03,588 --> 00:27:07,993 …aitaren eta anai-arreben zain ezin ginela geratu esanez… 297 00:27:08,159 --> 00:27:10,662 …ez baikenekien zer gertatu zitzaien. 298 00:27:10,829 --> 00:27:14,199 Aurrera segitu genuen, beraz. 299 00:27:14,332 --> 00:27:21,539 Gu leku seguru batera eramateko pagatu zien osabak trafikatzaileei. 300 00:27:22,574 --> 00:27:26,411 Danimarkara iritsi ginenean aitaren eta anai-arreben bila ibili ginen… 301 00:27:26,511 --> 00:27:31,650 …baina bi urte pasatu ziren haien berri izan gabe. 302 00:27:31,783 --> 00:27:35,854 Azkenean, hilda zeudela uste genuen. 303 00:27:39,591 --> 00:27:41,259 Bereizi, eta handik 2 urtera eta 4 hilabetera 304 00:27:41,359 --> 00:27:45,330 Behin, eskolatik etxera etorrita… 305 00:27:45,497 --> 00:27:52,370 …deitu ziguten: familia bat aurkitu, eta gurea izan zitekeen. 306 00:27:54,506 --> 00:27:58,176 Ez nekien Lurrean edo Zeruan nengoen. 307 00:27:59,411 --> 00:28:03,982 Zealandgo aterpe-etxera eraman gintuzten. 308 00:28:04,149 --> 00:28:07,218 Ez ginen ausartzen haiek izan zitezkeela sinesten. 309 00:29:10,048 --> 00:29:14,018 Hau Morteza da, eta hau nire aita. 310 00:29:14,185 --> 00:29:19,023 Hau ama, eta nire ahizpa gazteena. 311 00:29:19,891 --> 00:29:24,329 Hau nire ahizpa zaharrena, Moska… 312 00:29:24,329 --> 00:29:27,398 …eta hauek, Mojtaba eta Mokhtar. 313 00:29:27,532 --> 00:29:36,407 Hiru urteetan, aurrenekoz otordua elkarrekin egin genuen. 314 00:29:36,541 --> 00:29:41,012 Sinestezina da. 315 00:29:41,346 --> 00:29:48,186 Eta hau ni naiz, txikitan. Oso zoriontsua naiz. 316 00:29:53,992 --> 00:29:58,062 Non duzu etxeko lana? Egin duzu? 317 00:29:58,229 --> 00:30:00,298 Rokhsar! 318 00:30:05,470 --> 00:30:07,939 -Nola ahoskatu behar da? -"Nor". 319 00:30:08,306 --> 00:30:14,078 Danieraz esan behar didazu. Nahasten banauzu, joko zaitut. 320 00:30:15,880 --> 00:30:18,316 "Nola". 321 00:30:18,716 --> 00:30:21,820 "Nola"? 322 00:30:24,756 --> 00:30:31,329 Zer botatzen duzu gehien faltan lehengo garaietatik? 323 00:30:31,496 --> 00:30:34,933 -Dena. -Zer, adibidez? 324 00:30:36,334 --> 00:30:42,373 Nire eskola, irakaslea nintzen garaia. 325 00:30:46,177 --> 00:30:49,247 Geroztik gertatutakoak bete du oroitzapen haien lekua. 326 00:30:49,414 --> 00:30:52,717 Orain analfabetoa dirudit, eta zuk irakasten didazu. 327 00:30:52,750 --> 00:30:58,456 Ez ezazu pertsonalki hartu. Horrela da afganiar guztientzat. 328 00:31:01,226 --> 00:31:03,862 Ez niri horrelako galderarik egin. 329 00:31:04,028 --> 00:31:08,533 Ezin dut ezein esperientzia positibotan pentsatu. 330 00:31:11,035 --> 00:31:14,172 Ez didazu nire idazkeraz ezer esan. 331 00:31:14,339 --> 00:31:16,541 Idazkera polita duzu, ama… 332 00:31:16,608 --> 00:31:22,714 …handi eta baldar samarra da, ordea. 333 00:31:22,847 --> 00:31:26,217 Ondo egin nahi dut. Zu bezalako ikasleak neuzkan. 334 00:31:26,384 --> 00:31:30,421 Orain burua ez dabilkit ondo. Nahasita nago. 335 00:31:30,588 --> 00:31:34,759 Nik, ez. Onar ezazu zure ikaslea baino alferragoa zarela. 336 00:31:34,792 --> 00:31:41,466 Txikitan alferra zinen. Gero erakutsi nizun nik. 337 00:31:41,633 --> 00:31:44,903 Ikaslea irakasle bihurtu zait orain. 338 00:31:45,069 --> 00:31:49,374 Orain zeure botika edan beharko duzu. Jirabiraka dabil mundua. 339 00:32:12,063 --> 00:32:14,899 -Eskola bat da? -Ez. 340 00:32:15,066 --> 00:32:19,370 Hil arte borrokatzeko hautatu dituzte. 341 00:32:19,537 --> 00:32:23,875 Eta joko honek "Gose jokoa" du izena. 342 00:32:24,008 --> 00:32:27,378 Hortik datorkio filmari izenburua. 343 00:32:29,547 --> 00:32:32,850 -Oso moñoñoa da mutila. -Bai. 344 00:32:33,017 --> 00:32:35,820 Maite dut mutil hori. 345 00:32:36,187 --> 00:32:39,490 -Hori ez al da…? -Beste hartan agertu zen… 346 00:32:39,657 --> 00:32:45,663 Bai, bera da! Ederrago zegoen beste filman. 347 00:32:45,830 --> 00:32:48,232 -Orain ederrago dago. -Ez. 348 00:32:48,399 --> 00:32:51,102 Neskak bere etxebizitza dauka. Ederki. 349 00:32:51,269 --> 00:32:55,039 -Keinu hori gustatzen zait. -Zer da hori? 350 00:32:55,173 --> 00:32:57,976 Keinu bat da. 351 00:33:18,429 --> 00:33:21,866 Afganistango berriak irakurtzeak tristetu egiten nau. 352 00:33:22,033 --> 00:33:24,702 Baina irakurri egiten ditut, hala ere. 353 00:33:24,869 --> 00:33:30,074 Badakit nolakoa izango den nire etorkizuna, hara berriz joanez gero. 354 00:33:30,942 --> 00:33:36,314 Farkhunda Malikzadak 27 urte ditu, eta Islama ikasten du. 355 00:33:37,048 --> 00:33:40,351 Koran bat erretzeaz akusatu berri dute. 356 00:33:41,819 --> 00:33:45,056 Farkhunda lehen aldiz erori da. 357 00:33:46,691 --> 00:33:50,695 Gero datorren basakeriak alferrikakoak egin ditu hitzak… 358 00:33:50,728 --> 00:33:53,097 …Afganistan txikia nola aldatu den esateko… 359 00:33:53,264 --> 00:33:57,035 …Mendebaldea hamar urte baino gehiagoz konprometitu izanagatik. 360 00:34:22,660 --> 00:34:26,664 Zer gertatuko da Afganistanera berriz itzultzen bagara? 361 00:34:26,697 --> 00:34:32,370 Hilko gaituzte. Zure anaia hilko dute. Inor ez da salbatuko. 362 00:34:34,338 --> 00:34:37,341 Afganistanen ez dago legerik, borroka eta liskarra besterik ez. 363 00:34:37,508 --> 00:34:42,914 Jende asko hiltzen ari dira, baina inori ez dio axolarik. 364 00:34:43,047 --> 00:34:48,252 Inork ez du ezer galdetzen. Hala hil zuten Farkhunda neska. 365 00:34:48,419 --> 00:34:55,927 Nori axola zaio herria: eraila, jipoitua, iraindua? 366 00:34:56,094 --> 00:34:59,664 Afganistan oihan bat da. 367 00:35:01,432 --> 00:35:06,137 Eskolara joan eta ikasi. Hara joaten bazara, esango dizute: 368 00:35:06,337 --> 00:35:10,641 "Herri pagano batetik zatoz". Eta hil egingo zaituzte. 369 00:35:20,051 --> 00:35:24,989 Ea nonbaitera joan nahi dudan galdetzen didate lagunek batzuetan. 370 00:35:26,023 --> 00:35:29,427 Hurrengo hilabetean zer egingo duten aipatzen dute. 371 00:35:29,594 --> 00:35:33,397 Eta ez dakidala esan behar izaten diet. 372 00:35:33,531 --> 00:35:36,634 Bihar zer gertatuko den ere ez dakit. 373 00:35:36,767 --> 00:35:39,937 Besarkada, ukabildaka, masailekoa! 374 00:35:40,104 --> 00:35:45,076 Alde banatan emango diogu. 375 00:35:45,209 --> 00:35:47,311 -Gogor eman didazu! -Ez! 376 00:35:51,649 --> 00:35:54,418 Gure kasuaz erabaki bat hartuko omen dute. 377 00:35:54,619 --> 00:35:59,190 Eta orain etxean baldin badauzkat nire zain? 378 00:35:59,357 --> 00:36:05,530 Han baldin badaude, zer? Etengabe pentsatzen dut ondorioan. 379 00:36:05,696 --> 00:36:08,299 Egunero. 380 00:36:21,712 --> 00:36:23,781 BOSGARREN URTEA DANIMARKAN 381 00:36:23,814 --> 00:36:25,850 Oso izututa gaude. 382 00:36:26,017 --> 00:36:29,954 Nire laguna, Enjila, babes-etxekoa, eta haren familia… 383 00:36:30,087 --> 00:36:34,825 …poliziak harrapatu, eta Afganistanera eraman dituzte. 384 00:36:34,992 --> 00:36:38,696 Hamar polizia agertu zitzaizkien lotan zeudenean. 385 00:36:38,696 --> 00:36:43,434 Ohetik atera zituzten, eta aireportura eraman… 386 00:36:43,568 --> 00:36:46,571 …eta hegazkin batean sartu zituzten. 387 00:36:46,704 --> 00:36:49,807 Gu hurrengoak izan gintezke. 388 00:36:50,174 --> 00:36:54,478 -Ida naiz. -Kaixo, Rokhsar naiz. 389 00:36:54,812 --> 00:36:59,917 -Kaixo. -Gure kasuaz galdetu nahi dut. 390 00:37:00,051 --> 00:37:05,656 Izango zenuen hara bidali duten familiaren berri. 391 00:37:05,823 --> 00:37:09,860 -Gure kasuaz galdetu nahi dizut. -Zein da aipatzen duzun kasua? 392 00:37:10,027 --> 00:37:16,067 Afganistanera bidali duten familia batena. 393 00:37:16,267 --> 00:37:19,904 -Galdetu nahi nizuke… -Ez dut horren berri. 394 00:37:19,937 --> 00:37:26,611 -Noiz gertatu da? -Bart gauean. 395 00:37:26,777 --> 00:37:31,716 Ederki. Ez, ez dut horren berri. 396 00:37:31,849 --> 00:37:34,652 Begiratu egin beharko dut. 397 00:37:34,819 --> 00:37:40,157 Orain arte ez dute familiarik deportatu, gizon bakarrak bakarrik. 398 00:37:40,291 --> 00:37:44,795 Hau da lehen aldia horrelako zerbait entzun dudana. 399 00:37:44,929 --> 00:37:49,133 Ulertzen dut zu kezkatuta egotea. 400 00:37:51,135 --> 00:37:56,874 Zure fitxan jarriko dut, eta eguneratuta edukiko zaitut. 401 00:37:57,008 --> 00:38:00,611 -Eskerrik asko. -Ez horregatik. Deituko dizut. 402 00:38:00,978 --> 00:38:04,582 Ondo da. Agur. 403 00:38:06,784 --> 00:38:09,487 "Noiz ote da gure txanda, beste familia deportatu badute?" 404 00:38:09,587 --> 00:38:13,691 Hori nik esan dut. Berak ez zekien deportatu dituztela. 405 00:38:13,758 --> 00:38:18,029 Esaiozu orain dela gutxi gertatu dela. 406 00:38:18,095 --> 00:38:21,899 Zer egin dezaket? Ez zeuzkan kasu guztiak eskura. 407 00:38:21,899 --> 00:38:25,569 Gizarte-laguntzaile desberdin bat izango zuten, beharbada. 408 00:38:30,007 --> 00:38:32,410 Ondo al zaude, ama? 409 00:38:54,598 --> 00:38:59,837 Galdeiezu ea benetan bidali dituzten. Gurekin jolasean ari dira. 410 00:39:00,104 --> 00:39:03,908 Enjilaren familiarekin bezala, eta deportatu egin dituzte. 411 00:39:04,208 --> 00:39:08,212 Bidegabeki tratatu dituzte, eta orain gure txanda da. 412 00:39:08,546 --> 00:39:12,717 Ez dugu aukerarik. Joan bihar zentrora eta esaiezu. 413 00:39:12,917 --> 00:39:17,955 Esaiezu ez dugula gutunik jaso. Idaren gutun baten zain gaude. 414 00:39:18,255 --> 00:39:21,492 Ez dugu haien berririk. 415 00:39:28,399 --> 00:39:32,303 Jota dauzkat nerbioak. Burua lehertu beharrean. 416 00:39:32,303 --> 00:39:36,374 Zergatik izan behar dut beti nik? 417 00:39:43,280 --> 00:39:47,451 Itxaron egin behar al dugu zerbait bidaltzen diguten arte? 418 00:39:47,752 --> 00:39:51,489 Bidaliko zituzten dokumentuak. 419 00:39:51,489 --> 00:39:54,392 Zenbat denbora beharko dute? 420 00:39:54,759 --> 00:40:01,699 Esan dit Eguberriengatik atzeratuta dabiltzala lanean. 421 00:40:01,832 --> 00:40:05,302 Ez digute erantzun zuzenik eman. 422 00:40:05,469 --> 00:40:10,207 Zer egin dezakegu? Agintariek zer esango zain dago Ida. 423 00:40:10,408 --> 00:40:14,211 Zer egin behar dugu, ba, agintariek laguntzen ez badigute? 424 00:40:14,678 --> 00:40:18,449 Ahal dudan guztia egin dut. Zer egin dezaket, ez badute erantzuten? 425 00:40:18,516 --> 00:40:21,252 Onartezina da. 426 00:40:21,352 --> 00:40:24,755 Zoaz zu haiekin hitz egitera. 427 00:41:14,505 --> 00:41:19,109 Kordea galdu, eta ospitalera eraman dute Rokshar 428 00:41:21,011 --> 00:41:25,749 Umeen sail psikiatrikoan sartu dute gero, pentsamendu suizidekin 429 00:41:41,065 --> 00:41:47,438 Harrera-familia batengana eraman ninduten, nire egoera mentalagatik. 430 00:41:47,571 --> 00:41:52,376 Hamabostean behin bisita egiten diet Beriti eta Larsi. 431 00:41:53,677 --> 00:41:57,748 -Afganistanen egiten dute brownyrik? -Ez. 432 00:41:57,982 --> 00:42:00,150 -Baina brownyak gustatzen zaizkizu? -Jakina. 433 00:42:00,217 --> 00:42:03,854 Honen sei koilarakada bota behar zaizkio. 434 00:42:03,988 --> 00:42:08,993 -Nik? Ezin duzu zuk egin? -Ederki. Egingo dut. 435 00:42:19,637 --> 00:42:22,506 -Ona da. -Larsi ere gustatzen zaio. 436 00:42:22,673 --> 00:42:25,609 Bai, ona da, ezta? 437 00:42:30,114 --> 00:42:34,418 Geratzen utziko ote dizuten beldur zara? 438 00:42:34,585 --> 00:42:39,490 -Askotan bota gaituzte atzera. -Bai, badakit. 439 00:42:39,623 --> 00:42:46,063 Baina, oraingoan, alor desberdinetan egin duzue eskaria. 440 00:42:46,730 --> 00:42:50,467 Ez da babes-kasu bat, ume baten ongizate kasu bat baizik. 441 00:42:50,668 --> 00:42:55,773 Beraz, kalte handia izan liteke umeentzat hara bidaliak izatea. 442 00:42:55,739 --> 00:42:58,609 Badakizu? 443 00:43:02,580 --> 00:43:06,951 Baina ez dakigu zer ondorio izango dituen. 444 00:43:10,788 --> 00:43:13,490 -Ez al zuten familia bat bidali? -Bai. 445 00:43:13,657 --> 00:43:17,428 -9 saileko kasu bat al zen? -Ez dut uste. 446 00:43:17,595 --> 00:43:22,633 Ez dakit, ez baitut haiekin hitz egin. 447 00:43:25,970 --> 00:43:30,507 Hori horrela izan bazen, eta ukatzen jarraitzen badute… 448 00:43:30,674 --> 00:43:34,011 …uste dut ez dela batere bidezkoa. 449 00:43:34,345 --> 00:43:39,316 Zeren eta neska hura… 450 00:43:39,650 --> 00:43:44,154 -Ez zegoen ondo? -Ez. 451 00:43:47,391 --> 00:43:51,061 Immigrazio-zerbitzuak ez digu oraindik erabakirik jakinarazi… 452 00:43:51,095 --> 00:43:53,731 …nire ume-ongizate kasuaz. 453 00:43:54,198 --> 00:43:59,303 Ia urtebete joan da eskaria egin genuenetik. 454 00:44:03,974 --> 00:44:05,976 Zergatik ari zara loreak biltzen? 455 00:44:06,310 --> 00:44:09,813 Loreontzi batean ipiniko ditut lehortzeko. 456 00:44:12,016 --> 00:44:16,253 -Orain hotz dago. -Bai. 457 00:44:16,587 --> 00:44:21,492 Afganistanen bageunde, loretan legoke landare hau. 458 00:44:24,461 --> 00:44:28,065 Afganistanen, urritik abendura loratzen dira… 459 00:44:28,098 --> 00:44:32,670 …baina hemen hilabetez bakarrik loratzen dira. Auskalo zergatik. 460 00:44:32,970 --> 00:44:36,674 Nola ezagutu zenuen ama? 461 00:44:38,909 --> 00:44:45,049 Soldadua nintzen eta, gero, espetxezaina. 462 00:44:46,984 --> 00:44:50,854 Ama maistra zen. 463 00:44:50,988 --> 00:44:55,392 Orduan ezagutu genuen elkar. 464 00:44:58,228 --> 00:45:03,500 Zernahi erabaki ere itxaron egin behar genuela esan ziguten etxean. 465 00:45:03,534 --> 00:45:09,039 "Ezin zara ezkondu gobernuarentzat lan egiten duen norbaitekin". 466 00:45:09,239 --> 00:45:13,210 "Horrelako pertsona paganoa eta komunista da". 467 00:45:13,544 --> 00:45:17,181 Hori zen gure etxekoen ikuspegia. 468 00:45:18,582 --> 00:45:21,251 Ez genien beste batzuei gure izenean erabakitzen utzi. 469 00:45:21,318 --> 00:45:25,856 Elkarrekin biziko ginela erabaki genuen. 470 00:45:28,158 --> 00:45:34,732 Mujahedinek Kabul suntsitu, eta jendeak ihes egin zuen. 471 00:45:34,998 --> 00:45:38,535 Jende ikasiak eta adituak… 472 00:45:38,869 --> 00:45:42,773 …kanpora ihes egin zuen hilko ote zuten beldurrez. 473 00:45:55,419 --> 00:46:01,625 Ezkonduz, gurasoek desafioa egin zieten beren familiei. 474 00:46:01,792 --> 00:46:07,498 Aitaren anaia goi mailako talibana zen, eta oso haserre zegoen. 475 00:46:07,664 --> 00:46:13,437 Aita eta bere anaiak bere taliban taldean sartzea nahi zuen. 476 00:46:13,570 --> 00:46:17,775 Baina aitak ezetz esan, eta anaiak eskua ebaki zion. 477 00:46:19,977 --> 00:46:24,047 Gero gauzak bere onetik atera ziren, eta anaia hil ziguten. 478 00:46:24,214 --> 00:46:28,852 Biharamunean Afganistandik ihes egin genuen. 479 00:46:32,956 --> 00:46:36,260 Ehunka iheslari Danimarkako autobideetan dabiltza oinez… 480 00:46:36,660 --> 00:46:38,996 Iheslariak etortzen ari dira. 481 00:46:41,131 --> 00:46:46,236 Aldi berean, iheslari talde batek ez du trenbidetik atera nahi… 482 00:46:48,172 --> 00:46:50,507 Jendea behartzen ari dira. 483 00:46:50,641 --> 00:46:55,813 Poliziak eskola batean jarri nahi ditu beste iheslariekin batera… 484 00:46:55,813 --> 00:47:00,317 Iritsi berrien kasuak prozesatuko dituzte orain… 485 00:47:00,450 --> 00:47:03,987 …zaharrak hautsez betetzen ari diren artean. 486 00:47:04,154 --> 00:47:08,392 Ez luke horrela izan behar. Prozesatzen ari diren kasuak… 487 00:47:08,358 --> 00:47:13,163 …amaitu egin behar dituzte. Ezin dira axalkerian ibili. 488 00:47:21,271 --> 00:47:25,175 Ez dakit zergatik luzatzen ari den hainbeste. 489 00:47:26,376 --> 00:47:29,112 Ez dut uste afganiar herriak inori axola dionik. 490 00:47:29,546 --> 00:47:33,050 Ez dakit. Horrela sentitzen dut. 491 00:47:38,088 --> 00:47:44,695 Gure bizilagun ohia, Jalal, Alemaniara joan da. 492 00:47:45,996 --> 00:47:49,299 Auderød Babes-etxera deitu zituzten. 493 00:47:49,333 --> 00:47:51,435 Deportatuak izan baino lehen? 494 00:47:51,468 --> 00:47:58,408 Etxea hustu, eta Auderødera joan behar zuten, nonbait. 495 00:47:59,610 --> 00:48:03,380 Poliziak gutun bat bidali zien. 496 00:48:03,547 --> 00:48:08,418 Deportatuak izateko beldurrez, Alemaniara joan dira. 497 00:48:08,452 --> 00:48:11,622 Eta sei hilabete daramatzate han. 498 00:48:12,055 --> 00:48:17,060 Jainkoari eskerrak, ez duzue Alemaniara joan nahi. 499 00:48:19,129 --> 00:48:22,933 Guri berdin zaigu hemen edo Alemanian egotea. 500 00:48:23,267 --> 00:48:26,103 Gure umeak, horra guri zer axola zaigun gehien. 501 00:48:27,771 --> 00:48:31,174 Ez dut beste inora joan nahi. 502 00:48:31,608 --> 00:48:33,944 Kezkatuta gauzkazu beti. 503 00:48:34,378 --> 00:48:39,549 Ezin ditugu burutik kendu azken urteotan jasan behar izan ditugunak. 504 00:48:39,816 --> 00:48:43,186 Kezkatuta gauzka zuen etorkizunak. 505 00:48:44,821 --> 00:48:51,862 Zuek eta zuen etorkizunak dira gure kezka eta pentsakizun bakarra. 506 00:49:04,775 --> 00:49:08,412 -Amarekin hitz egin duzu? -Bai. 507 00:49:11,381 --> 00:49:15,719 Zer moduz dago gaur? 508 00:49:16,053 --> 00:49:19,156 Ondo dagoela esaten du, baina ez dirudi. 509 00:49:19,289 --> 00:49:22,392 Ez dirudi ondo? 510 00:49:22,759 --> 00:49:28,732 Mutiletako batek itzul diezaioke, zuk atseden hartzeko? 511 00:49:29,032 --> 00:49:32,302 -Tira… -Mojtabaren daniera egokia al da? 512 00:49:32,469 --> 00:49:37,941 Itzultzen dute batzuetan. Baina oker ariko diren beldur naiz. 513 00:49:40,677 --> 00:49:44,614 Zer diote gurasoek zu itzultzen aritzeaz? 514 00:49:44,748 --> 00:49:49,353 -Etxean hori aipatzen al duzue? -Ez. 515 00:49:49,553 --> 00:49:52,956 -Horrela da, eta kitto? -Bai. 516 00:50:01,932 --> 00:50:07,170 Nik bakarrik hitz egin nion fiskalari… 517 00:50:07,170 --> 00:50:12,075 …eta kezkatzen nau behar bezala hitz egin ez izanak. 518 00:50:12,209 --> 00:50:17,014 Batzuetan uste dut ezen bizitzeko baimena ematen ez badigute… 519 00:50:17,047 --> 00:50:20,450 …nire errua izan litekeela, gauzak ondo ez egiteagatik. 520 00:50:20,617 --> 00:50:23,687 Ez naiz besteak bezalakoa izango, beharbada. 521 00:50:23,854 --> 00:50:28,225 Besteek, beharbada, nik ez ditudan balioak izango dituzte. 522 00:50:30,927 --> 00:50:35,098 Afganistanera bidaliko zaituztela esaten badizute… 523 00:50:35,265 --> 00:50:39,436 …pentsatu duzu han zer egingo duzun? 524 00:50:39,569 --> 00:50:41,938 Egia esan, ez. 525 00:50:42,105 --> 00:50:46,777 Horretaz hitz egiteko beldur gara, ez baitakigu zer gertatuko den. 526 00:50:46,943 --> 00:50:50,847 Zer esan behar genuke, ba? 527 00:50:51,214 --> 00:50:54,951 Zer gertatuko da etxera bidaliko zaituztela esaten badizute? 528 00:50:55,118 --> 00:50:57,454 Poliziak atea joko du… 529 00:50:57,621 --> 00:51:00,557 -Ez dute atea joko. -Besterik gabe sartuko dira? 530 00:51:00,690 --> 00:51:05,062 -Hori entzun duzu? -Bai, horrela izaten da. 531 00:51:05,395 --> 00:51:12,035 Ez dut Afganistanera hegazkinez joan nahi. 532 00:51:12,169 --> 00:51:15,238 Ez? Nik ere ez dut nahi zuri hori gertatzea. 533 00:51:15,372 --> 00:51:17,674 Ez, zeren… 534 00:51:17,808 --> 00:51:23,246 Baina okerrena gertatzen bada eta joan behar baduzu… 535 00:51:23,413 --> 00:51:26,750 Horretan pentsatzen ariko zarete. 536 00:51:26,917 --> 00:51:30,454 Bai, baina beldurra ematen digu horretaz hitz egiteak. 537 00:51:30,620 --> 00:51:35,759 Horretaz hitz egingo bagenu, esango genuke: 538 00:51:36,026 --> 00:51:40,230 "Zu gizon zaharrenarekin ezkonduko zara… 539 00:51:40,397 --> 00:51:44,534 …eta ni taliban batekin ezkonduko naiz". 540 00:51:44,734 --> 00:51:47,170 "Ez dugu gehiago elkar ikusiko". 541 00:51:47,270 --> 00:51:51,675 "Aita, hil egingo zara ihes egin zenuelako… 542 00:51:51,808 --> 00:51:56,012 …eta ez zinelako jende egokiarekin kidetu. 543 00:51:56,179 --> 00:51:59,783 Hori esan behar ote diogu elkarri? 544 00:51:59,983 --> 00:52:02,919 Beraz, ez du merezi horretaz hitz egiteak. 545 00:52:03,053 --> 00:52:06,957 Gogoratzen zara zer esan zenidan horretaz hitz egin genuenean? 546 00:52:07,090 --> 00:52:10,727 Esan zenidan nahiago zenuela hiltzea etxera itzultzea baino. 547 00:52:10,894 --> 00:52:14,631 -Hori sentitzen duzu? -Bai. 548 00:52:17,734 --> 00:52:20,670 Hala da. 549 00:52:38,188 --> 00:52:42,893 Estualdi batean nagoenean, gauez lotan… 550 00:52:42,959 --> 00:52:49,466 …amets egiten dut fiskalarekin hizketan ari naizela… 551 00:52:49,633 --> 00:52:53,537 …eta esnatzen naizenean hori dabilkit gogoan. 552 00:52:53,703 --> 00:52:58,975 Bakea bilatzen dut baina kosta egiten zait aurkitzea. 553 00:53:46,423 --> 00:53:53,797 Izugarria da. Postaria datorrenean bihotzekoak joko nauela uste dut. 554 00:53:54,831 --> 00:53:58,735 Eta pentsatzen geratzen naiz: "Gutuna gaur iritsiko da". 555 00:53:59,936 --> 00:54:05,942 Kezkatuta nauka ea eraiki duzun guztia suntsituko ote zaizun. 556 00:54:08,778 --> 00:54:12,249 Ea eraiki duzun bizitza hondatuko ote zaizun. 557 00:54:12,549 --> 00:54:14,851 Bai… 558 00:54:19,623 --> 00:54:24,127 Zaila da ezertan sinestea. Bihar zer gertatuko zaizun ez badakizu… 559 00:54:24,261 --> 00:54:28,398 …ez dakizu, ezta ere, etorkizunak zer ekarriko dizun. 560 00:54:28,531 --> 00:54:32,569 Bihar Afganistanera joaten bagara, ez ditut bost urte izango. 561 00:54:32,736 --> 00:54:36,539 Urtebeten bukatuko da. 562 00:54:49,619 --> 00:54:53,089 SEIGARREN URTEA DANIMARKAN 563 00:55:00,597 --> 00:55:04,334 Lineak beteta dauzkagu, zain egoteko zenbaki hau duzu… 564 00:55:05,435 --> 00:55:08,238 …bost. 565 00:55:16,479 --> 00:55:20,784 -Daniar Innmigrazio Zerbitzua. -Kaixo, Rokhsar naiz. 566 00:55:21,151 --> 00:55:26,956 Asilo-kasu baten erabakiaren zain gaudelako deitzen dizut. 567 00:55:27,090 --> 00:55:33,830 Esan ziguten 2015eko urrian erabaki bat izango genuela… 568 00:55:33,997 --> 00:55:37,500 "Genuela" esan duzu. Noren kasua da? 569 00:55:37,567 --> 00:55:42,272 Nire familiaren kasua da, eta nirea, noski. 570 00:55:42,305 --> 00:55:47,944 Zure kasu zehatza besterik ezin dut ikusi. Baduzu kasu-zenbakia? 571 00:55:48,111 --> 00:55:52,749 Nire amaren kasu-zenbakia besterik ez dut, nik 16 urte ditut eta. 572 00:55:52,949 --> 00:55:58,888 Nik ez daukat asilo-kasurik, amaren kasuan sartuta nago. 573 00:56:00,357 --> 00:56:07,130 Ezin dizut gauza handirik esan haien kasuez. 574 00:56:07,330 --> 00:56:11,067 Nire kasua ere bada, amaren kasuan sartuta nagoenez. 575 00:56:11,501 --> 00:56:16,806 -Zenbat denbora daramazu Danimarkan? -Sei urte. 576 00:56:17,073 --> 00:56:19,609 Sei urte daramatzazu asiloa eskatzen? 577 00:56:19,676 --> 00:56:23,813 Bai. Esan dizut amaren kasuan sartuta nagoela. 578 00:56:24,147 --> 00:56:28,251 Haren kasua erabakitzeke dago, eta ni tartean; galdetu nahi dut… 579 00:56:28,251 --> 00:56:33,590 Duela sei urte eskatu zenuen asiloa eta ez dizute ezer erantzun? 580 00:56:33,623 --> 00:56:35,291 Bai. 581 00:56:35,759 --> 00:56:40,663 Kasua prozesatze bidean dago, eta ezin dizut berririk eman. 582 00:56:40,830 --> 00:56:45,235 Ez al dakizu ilaran urrun ote gauden? 583 00:56:45,368 --> 00:56:48,705 Ez, ez dakit ezer horretaz, zoritxarrez. 584 00:56:48,872 --> 00:56:51,741 Berririk izatean, jakinaraziko diogu zure amari. 585 00:56:51,908 --> 00:56:55,945 Ondo da. 586 00:56:56,379 --> 00:56:59,549 -Ederki. Agur. -Agur. 587 00:57:13,129 --> 00:57:16,099 Roksharek antsietatea du eta pentsamendu suizidak ditu. 588 00:57:16,099 --> 00:57:18,201 Hainbat aldiz sartu dute psikiatria sailean. 589 00:57:18,268 --> 00:57:21,337 Gaixoaldi mugagabean dago, eta ez da eskolara joaten. Futbola utzi du. 590 00:57:21,371 --> 00:57:25,708 Familia erantzun baten zain dago oraindik ere. 591 00:58:27,070 --> 00:58:31,374 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz