1 00:02:02,355 --> 00:02:04,324 JUSTIZIA JAUREGIA 2 00:02:43,396 --> 00:02:44,631 Hor daukazu aita. 3 00:02:45,632 --> 00:02:47,167 Kasua artxibatua! 4 00:03:04,384 --> 00:03:06,252 Bihar jasoko dut jakinarazpen ofiziala. 5 00:03:06,252 --> 00:03:09,355 -Ez da ezustekorik izango? -Ez. Arriskua bukatu da. 6 00:03:09,422 --> 00:03:11,824 Nire suhiaren lekukotzaren ondoren, gauza segurua zen. 7 00:03:11,925 --> 00:03:17,096 Segurua… Horrelako auzietan, biktimaren lekukotasuna… 8 00:03:17,931 --> 00:03:19,499 Ez da biktimarik egon. 9 00:03:19,632 --> 00:03:22,435 Bere arduragabekeriaren biktima esan nahi nuen. 10 00:03:40,920 --> 00:03:43,223 Har ezazu ofentsiba igandeko egunkarian. 11 00:03:43,223 --> 00:03:45,592 Ez. Zer erantzungo nuke? 12 00:03:45,758 --> 00:03:48,094 Auzia gaizki bideratua zegoen, bistan denez. 13 00:03:48,228 --> 00:03:51,331 "La Lande Conservatrice"ko zuzendaria gure esku daukagu. 14 00:03:51,464 --> 00:03:52,832 Neska txikien kontu hori… 15 00:03:52,865 --> 00:03:55,802 Hobe izango dut isiltzea, auzia estaltzea. 16 00:03:55,902 --> 00:03:59,806 Nik zerbait egingo nuke, prezio bat jarriko nuke… 17 00:03:59,906 --> 00:04:03,576 …baina, familiagatik, estali egin behar da hori dena. 18 00:04:04,711 --> 00:04:06,479 Bizkor. Ordua da. 19 00:04:16,422 --> 00:04:19,292 Nahikoa kalte egin diozu familiari. 20 00:04:45,151 --> 00:04:48,821 Libre. Zer gehiago desiratu dezaket? 21 00:04:49,922 --> 00:04:55,028 Zer esango dit Bernardek, haren lekukotasunak salbatu bainau? 22 00:04:55,161 --> 00:04:58,064 Zer aitorpenetik hasi? 23 00:04:58,931 --> 00:05:02,669 Nola jokatzen dute beren krimena jakinaren gainean egiten dutenek? 24 00:05:02,802 --> 00:05:05,738 Nik ez dut egin nahi izan leporatzen didaten krimena. 25 00:05:06,906 --> 00:05:11,311 Ez dut inoiz jakin nora zihoan nire baitako ahalmen ero hori… 26 00:05:11,711 --> 00:05:13,646 …nire baitatik kanpokoa ere badena. 27 00:05:19,919 --> 00:05:24,324 Nire nerabezaroraino joan beharko dut? 28 00:05:27,927 --> 00:05:29,562 Anne… 29 00:05:35,401 --> 00:05:38,171 Aurrena, berari buruz hitz egin beharko diot Bernardi. 30 00:05:38,504 --> 00:05:42,141 Bai, hasieratik heldu beharko zaio. 31 00:05:43,910 --> 00:05:47,080 Non dago, ordea, gure ekintzen hasiera? 32 00:06:10,903 --> 00:06:14,574 Argelouse Lurraren ertz bat da. 33 00:06:15,908 --> 00:06:20,813 Argelousetik harago, ozeanoraino, hau besterik ez dago: 34 00:06:20,913 --> 00:06:27,453 Padurak, aintzirak eta pinu argalak, 80 kilometrotan. 35 00:06:28,421 --> 00:06:30,590 Landak. 36 00:06:32,458 --> 00:06:37,764 Bernard Desqueyrouxek gure ondoko etxea heredatu zuen aitarengandik. 37 00:06:38,164 --> 00:06:42,068 Oporrak hasi orduko, egun luzeak pasatzen nituen hemen… 38 00:06:42,668 --> 00:06:47,206 …emakume zahar gor baten zaintzapean. Izeba Clara. 39 00:07:01,921 --> 00:07:07,427 Gorroto nion Annek inozente eta pozik jolasten zuen jolas hari. 40 00:07:07,927 --> 00:07:13,232 Baina han geratzen nintzen, haren presentziaz ase ezinez. 41 00:07:15,902 --> 00:07:19,972 Hain zoriontsua ote nintzen? Hain xaloa ote nintzen? 42 00:07:21,774 --> 00:07:27,447 Garbia nintzen, bai, aingeru bat, baina grinez betetako aingerua. 43 00:07:43,930 --> 00:07:47,800 Anne komentuan hazia zen, eta hura bezain garbia izateko… 44 00:07:48,935 --> 00:07:53,105 …ez nituen behar xingola haiek, lelo haiek. 45 00:07:54,373 --> 00:07:58,311 Anneren garbitasuna ezjakintasunez blai zegoen. 46 00:07:59,645 --> 00:08:02,348 Sacré-Coeureko damek mila belo jartzen zituzten… 47 00:08:02,348 --> 00:08:05,551 …errealitatearen eta beren nesken artean. 48 00:08:16,929 --> 00:08:19,398 -Bihar etorriko zara? -Egunero, ez. 49 00:08:21,200 --> 00:08:23,736 Gaixotu egingo nintzateke azkenean. 50 00:08:25,505 --> 00:08:29,041 Ez ezazu zeure burua behartu, bihotzak esango dizu. 51 00:08:29,842 --> 00:08:31,811 Utziko al duzu hau bere lekuan? 52 00:08:32,512 --> 00:08:34,814 -Txoriak nahi dituzu? -Ez, zuretzat. 53 00:08:35,915 --> 00:08:37,583 Zoaz ba! 54 00:08:40,753 --> 00:08:42,989 -Deskargatuta dago? -Noski. 55 00:08:43,856 --> 00:08:48,327 Tamalez, ez zaizu ehiza gustatzen. Oso dibertigarria da eta! 56 00:09:24,063 --> 00:09:28,067 Thérèse! Ez urrundu, otordua prest dago! 57 00:09:29,368 --> 00:09:32,838 Bernard, Bernard! 58 00:09:34,340 --> 00:09:37,577 Nola sartu ote zara mundu nahasi honetan? 59 00:09:37,977 --> 00:09:44,283 Itsuen arrazakoa baitzara, sinpleen arraza gupidagabekoa. 60 00:09:56,896 --> 00:10:02,568 Ezin esan Thérèse polita denik, baina galdera hori sobran dago. 61 00:10:02,802 --> 00:10:04,503 Xarma dario bete-betean. 62 00:10:04,837 --> 00:10:07,506 Landetako neskarik aberatsenak ez du aberatsa izan beharrik. 63 00:10:08,774 --> 00:10:12,511 Zoritxarrez, zigarroa ahoan du beti. 64 00:10:12,845 --> 00:10:17,149 Baina zuzena da izaeraz. Urrea bezain garbia. 65 00:10:17,850 --> 00:10:19,685 Berehala txertatuko dizkiogu ideia osasuntsuak. 66 00:10:20,152 --> 00:10:23,389 Egia da ezkontza horretan dena ez dela irribarretsua. 67 00:10:23,923 --> 00:10:25,057 Haren aita… 68 00:10:25,925 --> 00:10:28,694 Larroquek gaizki pentsatzen du, baina itzal handia du. 69 00:10:29,095 --> 00:10:33,866 Bizkorra izatea da Thérèsengan gehien kezkatzen nauena. 70 00:10:34,333 --> 00:10:37,870 Haren aurrean, beldur naiz, zure Bernardek ez ote duen… 71 00:10:37,903 --> 00:10:41,007 Anne, adibidez, askoz iaioagoa da! 72 00:10:41,107 --> 00:10:45,645 Haren aita zarelako, eta ez Bernardena! Zer harrokeria! 73 00:10:45,911 --> 00:10:48,814 Nik ez dut nire bi umeen artean bereizkuntzarik egiten. 74 00:10:48,914 --> 00:10:50,483 Bernard Parisen ari da lanean. 75 00:10:50,483 --> 00:10:54,420 Ez ahaztu senarrak emaztea baino ikasiagoa izan behar duela. 76 00:10:54,920 --> 00:10:57,289 Hala zioen nire senar gaixoak. 77 00:10:57,990 --> 00:11:01,360 Zure senar gaixoa… ni nauzu orain. 78 00:11:02,862 --> 00:11:07,800 Ez hain gaixoa. Zenbat gastatu duzu negu honetan zure gauzetan? 79 00:11:08,167 --> 00:11:11,070 Oker egin ote dut berriz ezkonduta? 80 00:11:11,404 --> 00:11:15,841 Bernardek ez du maiz idazten… Thérèseri, alegia. 81 00:11:15,908 --> 00:11:17,576 Ez da sentimentala. 82 00:11:17,910 --> 00:11:20,179 Pixka bat itxarongo du, baina ezagutzen duzu Thérèse. 83 00:11:20,312 --> 00:11:22,415 Mutila nahi du, mutila nahi du. 84 00:11:23,416 --> 00:11:26,052 Berarekin ezkondu nahi nuen, bai. 85 00:11:26,419 --> 00:11:32,425 Ezkontza haren bidez Anneren koinata izango nintzelako. 86 00:12:19,905 --> 00:12:21,874 Annerengatik zen, bai. 87 00:12:21,907 --> 00:12:25,010 Baina, egia esan, zergatik horretaz lotsatu? 88 00:12:25,177 --> 00:12:29,582 Bernarden 2.000 hektareek ez ninduten axolagabe utzi. 89 00:12:29,915 --> 00:12:34,820 Baso puska hori mendean edukitzeak seduzitu egin ninduen. 90 00:12:36,922 --> 00:12:41,060 Sentimendu ilunago bati ere obedituko nion, beharbada… 91 00:12:41,160 --> 00:12:48,467 …eta mendetasuna, jabetza eta babesa bilatzen nuen ezkontzan. 92 00:12:56,909 --> 00:12:58,811 Ondo itzali zigarroa. 93 00:12:58,911 --> 00:13:02,782 Sutea eragin lezake eta ez dago urik Landetan. 94 00:13:14,927 --> 00:13:17,830 Egia da garoek azido prusikoa daukatela? 95 00:13:17,930 --> 00:13:23,102 Azido hidrozianikoa, nonbait, baina kopuru txiki-txikitan. 96 00:13:23,169 --> 00:13:25,538 Pozoitzeko adina ez? 97 00:13:25,905 --> 00:13:28,374 Hiltzeko gogoa duzu? 98 00:13:32,411 --> 00:13:35,915 Ideia oker batzuk geratzen zaizkizu oraindik. 99 00:13:36,916 --> 00:13:39,518 Zuk suntsi itzazu ba, Bernard. 100 00:13:39,919 --> 00:13:43,455 Sekula ez nuen uste izan baketik hain gertu nengoenik. 101 00:13:43,556 --> 00:13:50,196 Nire ustez bakea zena eta lo arina baizik ez zena… 102 00:13:50,196 --> 00:13:52,665 …edo loaren aurreko sorgortasuna. 103 00:14:04,844 --> 00:14:07,313 Ezkontzako egun kiskalgarria! 104 00:14:08,914 --> 00:14:11,684 Goiz hartan, galduta sentitu nintzen. 105 00:15:37,403 --> 00:15:38,404 Nora zoazte? 106 00:15:38,837 --> 00:15:40,072 Parisera. 107 00:15:46,946 --> 00:15:51,383 Ezkon gaua ikaragarria izan zen. 108 00:15:53,285 --> 00:15:56,822 Ez, ordea. Ez hain izugarria. 109 00:15:58,457 --> 00:16:04,830 Paisaia bat gauez ikusi, eta egunez nolakoa ote den irudikatzen dugu. 110 00:16:04,964 --> 00:16:07,566 Horrela izan nuen maitasunaren berri. 111 00:16:08,500 --> 00:16:10,803 Eta hildakoarena egin nuen. 112 00:16:26,719 --> 00:16:27,720 Hara! 113 00:16:30,422 --> 00:16:32,825 Badakizu zer esaten didan amak? Anne! 114 00:16:33,092 --> 00:16:34,960 Azevedotarren semeaz maitemindu da. 115 00:16:39,398 --> 00:16:42,501 Badakizu, tisiko hori! 116 00:16:42,634 --> 00:16:44,636 Oso kontua serioa omen da. 117 00:16:44,803 --> 00:16:47,072 Anneren hiru gutun dituzu, horrela jakingo dugu. 118 00:16:47,172 --> 00:16:49,808 Ordenean irakurri nahi ditut. 119 00:16:49,908 --> 00:16:51,844 Baina ezin dizkizut erakutsi. 120 00:16:51,910 --> 00:16:54,646 Dena korapilatzen duzu beti! 121 00:16:55,914 --> 00:16:58,384 Deguilhemtarrek ez ahal dute jakingo! 122 00:16:58,851 --> 00:17:00,819 Haien mutikoak ezkontzeko eskatu behar omen dio. 123 00:17:02,388 --> 00:17:06,025 Adinez nagusia izan arte itxarongo omen du. 124 00:17:06,125 --> 00:17:10,729 Tira ba! Zentzuz jokarazi behar diozu Anneri. 125 00:17:12,631 --> 00:17:14,800 Nire gurasoek zure esku utzi dute hori. 126 00:17:14,933 --> 00:17:17,036 Eragin handia duzu Annerengan. 127 00:17:17,102 --> 00:17:19,338 Bai, ondotxo dakizu hori. 128 00:17:19,405 --> 00:17:20,739 Lehenbailehen etxeratu beharra daukagu. 129 00:17:20,973 --> 00:17:24,710 Telegrama bat bidali, eta bi tren-txartel hartuko ditut. 130 00:17:29,915 --> 00:17:32,317 Nahita egiten ari al zara? 131 00:17:32,751 --> 00:17:34,553 Zeren zain zaude gutun horiek irakurtzeko? 132 00:17:34,787 --> 00:17:36,622 Zuk alde egin zain nago. 133 00:17:50,903 --> 00:17:54,106 "Ezagutu nuenean ezin nuen sinetsi bera zenik". 134 00:17:54,673 --> 00:17:58,077 "Txakurrarekin zebilen, oihuka". 135 00:17:58,677 --> 00:18:02,815 "Ziur diotsut ez dagoela gaixo, baina kontuz ibiltzen da". 136 00:18:02,915 --> 00:18:05,117 "Ez zenuke ezagutuko". 137 00:18:05,684 --> 00:18:09,354 "Nik eramaten diot jaka, giroa freskatzen den orduko". 138 00:18:22,901 --> 00:18:25,804 "Gogoratzen zara usategiaz?" 139 00:18:25,904 --> 00:18:31,677 "Zuk aldez aurretik aukeratuak zenituen nire zorion-lekuak". 140 00:18:31,677 --> 00:18:36,148 "Barkaidazu, ezagutuko ez bazenu bezala aipatzen dizut zorion hori". 141 00:19:07,913 --> 00:19:10,149 Poza zer den badaki. 142 00:19:11,416 --> 00:19:14,186 Eta ni, zer? 143 00:19:19,625 --> 00:19:22,294 Dena konponduta dago. Bihar abiatuko gara. 144 00:19:22,928 --> 00:19:28,300 Gure azken otordua Eiffel dorreko jatetxean egingo dugu. 145 00:20:08,907 --> 00:20:11,910 Zer duzu? Ez al duzu jan behar? 146 00:20:12,211 --> 00:20:17,082 Prezio horrekin ez da ezer utzi behar. Pena litzateke! 147 00:20:18,684 --> 00:20:21,119 Anne txikia dabilkit buruan. 148 00:20:21,687 --> 00:20:23,622 Bitxia da, nik ahaztuta neukan. 149 00:20:23,789 --> 00:20:26,992 Nolanahi ere, zure esku hartu duzu auzia. 150 00:20:27,459 --> 00:20:31,230 Zergatik ote daude zure gurasoak ezkontza horren kontra? 151 00:20:31,430 --> 00:20:33,765 Azevedotarrak Deguilhemtarren parekoak dira. 152 00:20:33,932 --> 00:20:38,070 Badakizu juduak direla! Amak Azevedo aitona ezagutu zuen. 153 00:20:38,503 --> 00:20:39,905 Uko egin zion bataioari! 154 00:20:40,539 --> 00:20:42,874 Horretan pentsatuagatik, ez dut ulertzen. 155 00:20:42,908 --> 00:20:44,509 Ezta zure ikuspegitik begiratuta ere. 156 00:20:44,543 --> 00:20:49,681 Portugaldar jatorriko judu familiak baitira Bordeleko antzinakoenak. 157 00:20:51,883 --> 00:20:54,286 Azevedotarrek mailarik gorena iritsia zutenerako… 158 00:20:54,386 --> 00:20:58,690 …gure arbaso artzain behartsuak sukarrez dardarka zeuden paduretan. 159 00:20:58,790 --> 00:21:01,660 Ez zaitez eztabaidan hasi, atsegin hutsez… 160 00:21:02,261 --> 00:21:03,996 Judu guztiak berdinak dira. 161 00:21:03,996 --> 00:21:05,697 Degeneratu-familia bat da. 162 00:21:06,932 --> 00:21:12,471 Zertaz hil zen zure aitona? Eta erreparatu diozu izeba Clarari? 163 00:21:12,671 --> 00:21:15,307 Urrunegi zoaz, Thérèse. 164 00:21:15,574 --> 00:21:17,709 Txantxetan ere ez duzu familia gaitzetsi behar. 165 00:21:18,343 --> 00:21:22,147 Ikusten ez dena, jakiten ez dena, hori bost axola gure familiei. 166 00:21:22,547 --> 00:21:27,519 Ederki moldatzen dira beren zikinkeriak estaltzen. 167 00:21:28,520 --> 00:21:32,958 Zerbitzaririk gabe, ez genuke ezer jakingo. Eskerrak haiei! 168 00:21:35,827 --> 00:21:37,362 Ez dizut erantzungo. 169 00:21:37,396 --> 00:21:40,632 Errotolikan hasten zarenean, hobe da zuk bukatu arte itxarotea. 170 00:21:40,666 --> 00:21:42,301 Baina gure etxean horrelakorik ez. 171 00:21:42,401 --> 00:21:44,469 Ez dugu familiaz txantxarik egiten. 172 00:21:51,510 --> 00:21:55,380 Tira, ez jarri aurpegi hori! 173 00:21:56,081 --> 00:21:58,050 Zeure burua ikusiko bazenu… 174 00:21:59,751 --> 00:22:03,121 Dibertitzen ari nintzen. Barregarria zara, laztana. 175 00:22:16,702 --> 00:22:20,872 Atzerritarrek hori ikustea… Zer lotsa! 176 00:22:21,239 --> 00:22:23,809 Horren arabera epaitzen gaituzte. 177 00:22:26,912 --> 00:22:30,082 Miretsita nengoen, gizon lotsakor horri berari… 178 00:22:30,182 --> 00:22:36,621 …jasan beharko bainizkion bere asmamen eta grina ilunak. 179 00:23:34,379 --> 00:23:37,582 Neska tuntun horrek zoriona posible dela uste du! 180 00:23:37,716 --> 00:23:41,319 Jakin behar luke, nik bezala, zoriona ez dela existitzen. 181 00:23:47,159 --> 00:23:52,697 Beste ezer ez badaukagu elkarrekin, eduki dezagun hori: bakardadea. 182 00:23:53,098 --> 00:23:59,905 Eta, batez ere, maitasunik ez. Maitasunik ez Annerentzat. 183 00:24:02,874 --> 00:24:05,811 Bernardek horraino jarraituko al dit? 184 00:24:06,745 --> 00:24:09,448 Desfile hau bukatzen denean… 185 00:24:10,115 --> 00:24:15,020 …berarentzat berpiztu beharko ditut Sant-Clairen pasatako lehen asteak… 186 00:24:15,454 --> 00:24:17,222 …nire familia berrian. 187 00:24:36,675 --> 00:24:38,810 Ahalegindu zaitez! 188 00:24:47,018 --> 00:24:51,890 Zuk ere bai jan, Thérèse! Zure egoeran, jan egin behar da! 189 00:25:08,907 --> 00:25:14,212 Ez kasurik egin. Mimatu egin nahi nuke, baina ez du zaintzea nahi. 190 00:25:14,312 --> 00:25:18,316 Bere egoeran, ez da harritzekoa ondoeza horiek izatea. 191 00:25:22,721 --> 00:25:28,159 Zure esperoan nengoenean, kautxu pilota bat usaindu behar nuen. 192 00:25:28,426 --> 00:25:32,697 Hura nuen bide bakarra urdaila bere onera ekartzeko. 193 00:25:40,438 --> 00:25:42,641 Zer gertatzen zaie? 194 00:25:42,674 --> 00:25:45,810 Annek nire ahizparen etxera joan beharra dauka! 195 00:25:46,344 --> 00:25:50,582 Eta Thérèsek zentzura ekarriko du Azevedo hori. 196 00:25:58,924 --> 00:26:01,760 Thérèse, non zaude? 197 00:26:03,395 --> 00:26:05,430 Hemen, jarlekuan. 198 00:26:17,409 --> 00:26:19,477 Besarka nazazu, Thérèse. 199 00:26:21,913 --> 00:26:23,915 Dohakabea zara, laztana? 200 00:26:25,917 --> 00:26:27,886 Gaur arratsean, ez. 201 00:26:28,920 --> 00:26:32,591 Konturatu naiz berarekin elkartuko naizela, nola edo hala. 202 00:26:33,925 --> 00:26:36,828 Garrantzitsuena berak hori jakitea da. 203 00:26:36,928 --> 00:26:38,964 Eta zure bitartez jakingo du. 204 00:26:39,464 --> 00:26:45,270 Bidaia hori egin ondoren Jeanekin elkartuko naiz. 205 00:26:47,906 --> 00:26:51,810 Hau esan dit: "Zu baizik ez zauzkat bizitzan". 206 00:26:52,177 --> 00:26:59,050 Eta hau: "Gure arteko maitasuna da orain axola zaidan gauza bakarra". 207 00:27:02,821 --> 00:27:04,055 Orain… 208 00:27:05,924 --> 00:27:10,195 Zer uste duzu? Orain-orainaz baizik ez zela ari? 209 00:27:11,229 --> 00:27:14,165 Ez nion ea dohakabea zen berari galdetu beharrik. 210 00:27:14,699 --> 00:27:17,068 Itzalean sufritzen entzuten nion. 211 00:27:17,202 --> 00:27:19,938 Zergatik errukitu behar nintzaion? 212 00:27:20,071 --> 00:27:25,510 Goxoa izan behar zuen maitatzea eta maitatua izatea! 213 00:27:35,920 --> 00:27:38,056 Negarrez ari zara, Thérèse? 214 00:27:39,157 --> 00:27:41,159 Nigatik ari al zara negarrez? 215 00:27:43,928 --> 00:27:46,398 Maite nauzu. 216 00:27:57,742 --> 00:28:00,478 Nire buru azpian sentitu dut. 217 00:28:00,912 --> 00:28:04,115 Egun batzuk badira mugitzen ari dela. 218 00:28:04,916 --> 00:28:06,317 Umea? 219 00:28:07,385 --> 00:28:11,956 Umea… Bizirik dago jadanik. 220 00:28:37,916 --> 00:28:43,822 Anne joan ondoren, Azevedori iritziz aldarazi behar nion. 221 00:28:44,989 --> 00:28:47,826 Bernard obsesio baten lehen ondorioak jasaten hasia zen… 222 00:28:47,926 --> 00:28:50,428 …bere kastakoen artean oso zabaldutako obsesio batena. 223 00:28:50,929 --> 00:28:52,831 Heriotzaren beldurra. 224 00:28:58,737 --> 00:29:01,573 Ondoezik zaude? Zer sentitzen duzu? 225 00:29:02,073 --> 00:29:05,310 Ezin duzu imajinatu zer jasaten ari naizen. 226 00:29:06,845 --> 00:29:08,813 Sentitzen duzu? 227 00:29:08,913 --> 00:29:11,249 Taupada eragabeak. 228 00:29:11,916 --> 00:29:14,586 Zergatik ez zara Bordelera hori kontsultatzera joaten? 229 00:29:14,586 --> 00:29:18,056 Ez. Ez da hainbesterako. 230 00:29:19,924 --> 00:29:23,194 Pedemay doktoreak dio nerbioetakoa dela. 231 00:29:23,495 --> 00:29:26,498 Oso ondo, doktoreak esan baitu ez dela ezer. 232 00:29:26,865 --> 00:29:29,934 Ez du esan ez dela ezer, nerbioetakoa dela esan du. 233 00:30:23,655 --> 00:30:25,557 Pentsatu duzu Azevedotarren mutikoarengan? 234 00:30:26,925 --> 00:30:28,459 Eta zure bihotza? 235 00:30:28,893 --> 00:30:33,898 Ez aipatu nire bihotza! Aipatu hutsarekin, berriz sentitzen dut! 236 00:30:34,666 --> 00:30:37,402 Nerbioetakoa dela frogatzen du horrek. 237 00:30:38,837 --> 00:30:40,505 Nerbioetakoa dela uste duzu zuk ere? 238 00:30:41,840 --> 00:30:47,512 Auskalo. Aita bihotzeko anginaz hil izana ez da arrazoi bat… 239 00:30:47,912 --> 00:30:49,981 Zure adinean, batez ere… 240 00:30:51,349 --> 00:30:54,419 Bihotza da Desqueyrouxtarren ahulgunea. 241 00:30:54,552 --> 00:30:59,324 Zer esaten ari zara? Aitona 90 urterekin hil zen! 242 00:31:00,925 --> 00:31:04,863 Barregarria zara, Bernard, heriotzaren beldurrez egonik! 243 00:31:04,929 --> 00:31:09,234 Ez duzu, nik bezala, alferrikakoa zarelako sentipena inoiz izaten? 244 00:31:10,268 --> 00:31:14,873 Gu bezalako jendearen bizitzak heriotzaren antz handia du. 245 00:31:14,906 --> 00:31:17,141 Aspertu egiten nauzu zure ateraldiekin. 246 00:31:17,408 --> 00:31:18,877 Maltzurra zara bizkorra izan nahian. 247 00:31:18,910 --> 00:31:21,980 Sistematikoki kontra aritzen zara… 248 00:31:22,547 --> 00:31:24,315 Izugarri gustatzen zaizu ni sutan jartzea. 249 00:31:24,415 --> 00:31:27,886 Gorde itzazu indarrak Azevedorekin hitz egiteko. 250 00:31:28,186 --> 00:31:31,322 Urriaren erdialdera joatekoa da Vilmejatik. 251 00:31:33,691 --> 00:31:37,896 Urriaren erdialdera, oso gau txar baten ondoren… 252 00:31:38,496 --> 00:31:41,933 …Bernard Bordelera joan zen bat-batean, medikuarengana. 253 00:31:43,902 --> 00:31:47,572 Lehenengo usoak pasatzen ari ziren. 254 00:31:47,906 --> 00:31:51,075 Usategi abandonatu hartara joatea erabaki nuen. 255 00:31:51,175 --> 00:31:54,078 Ehiza-garaiko nire ohiturak alde batera utzita… 256 00:31:54,178 --> 00:31:57,081 …ez nintzen badaezpada ere basotik urrundu… 257 00:31:57,181 --> 00:31:59,784 …han gelditu egin behar baita eta txistu egin. 258 00:32:00,919 --> 00:32:05,156 Txistualdi luze batek erantzuten badizu, ezkutatu egin behar zara. 259 00:32:15,934 --> 00:32:18,536 Txori saldo bat haritzen artean sartu da. 260 00:32:46,197 --> 00:32:48,166 Pozten naiz zu azkenean ezagutzeaz. 261 00:32:48,166 --> 00:32:50,268 Askotan entzun dut zutaz hitz egiten. 262 00:32:50,401 --> 00:32:53,037 Nik ere maiz entzun dut zutaz hitz egiten. 263 00:32:53,604 --> 00:32:54,639 Sarri-sarritan. 264 00:32:55,606 --> 00:32:59,744 Anne txikiari, noski. Zure koinatari, ezta? 265 00:32:59,978 --> 00:33:02,013 Bai, jauna, Anneri. 266 00:33:03,982 --> 00:33:08,820 Badakizu kezka ekarri diozula familia ohoragarri bati? 267 00:33:08,987 --> 00:33:11,823 Ezkontza hori, imajinatuko duzunez… 268 00:33:12,991 --> 00:33:17,829 Berarekin ezkondu nahi duzula uste duzu? Ohore horren bila nabilela? 269 00:33:17,996 --> 00:33:21,766 Ezkondu ni? Nire adinean? 270 00:33:22,000 --> 00:33:23,801 Ezta pentsatu ere. 271 00:33:23,901 --> 00:33:29,107 Annek pentsatu du ba. Horretan pentsatzen ari da! 272 00:33:29,307 --> 00:33:31,876 Dohakabea da. Sufritzen ari da, zuregatik. 273 00:33:33,611 --> 00:33:35,279 Sufritzen ari da? 274 00:33:36,414 --> 00:33:38,683 Ederki jaioak gaude! 275 00:33:39,450 --> 00:33:45,223 Badakit zuri gauza jakin batzuk esan diezazkizukedala. 276 00:33:45,923 --> 00:33:49,093 Zuk ez duzu hemengo jendearen antzik. 277 00:33:49,160 --> 00:33:54,832 Anne Argelouseko etxe zaharrenean sartu baino lehen… 278 00:33:54,932 --> 00:33:57,802 …ilusio jakin batzuk eman nizkion Anneri… 279 00:33:58,703 --> 00:34:00,571 …hura etsipenetik salbatzeko. 280 00:34:01,773 --> 00:34:05,576 Haserretu egin behar nuen Jean Azevedoren harropuzkeriekin… 281 00:34:05,743 --> 00:34:10,681 …baina pertsona erne bat ikustea berri-berria iruditzen zitzaidan. 282 00:34:10,915 --> 00:34:14,819 Nork uste du neskatxa bat zainduko nuela nik Parisen? 283 00:34:14,919 --> 00:34:16,320 Parisen? 284 00:34:16,521 --> 00:34:19,223 Bai. Administrazio Eskola Nazionalean nago… 285 00:34:19,223 --> 00:34:21,993 …eta filosofia ikasten ari naiz Sorbonan. 286 00:34:24,429 --> 00:34:26,664 Horra txori saldoa harrapatua! 287 00:34:28,533 --> 00:34:31,803 Lagundu diezazuket? Eragozpenik ez baduzu… 288 00:34:31,903 --> 00:34:33,704 Ez, aitzitik. 289 00:34:50,688 --> 00:34:55,159 Bai, hemen aspertuta nago. Parisera joateko irrikan nago. 290 00:34:56,494 --> 00:34:58,863 Zurekin hitz egin daiteke. 291 00:34:58,930 --> 00:35:04,302 Baina nori hitz egin niezaioke Txekhovez? 292 00:35:04,902 --> 00:35:07,805 Bere antzerki-lanak irakurri ditut. Gustatzen zaizu Txekhov? 293 00:35:07,939 --> 00:35:12,810 Bai. "Antxeta". "Gereziondoa", batez ere. 294 00:35:12,910 --> 00:35:16,414 Nik nahiago dut "Hiru ahizpak" "Gereziondoa" baino. 295 00:35:16,414 --> 00:35:23,821 Hobeto deskribatzen du hor guk biok ondo ezagutzen duguna. 296 00:35:24,922 --> 00:35:27,225 Eta zuk, beharbada, nik baino hobeto ezagutuko duzu. 297 00:35:30,928 --> 00:35:34,232 Lur hau. Bai horixe. 298 00:35:37,468 --> 00:35:40,505 Probintzietako itomen izugarria eta saihetsezina. 299 00:35:55,419 --> 00:35:58,055 "Ekaterinburgetik alde egin nuen… 300 00:36:00,424 --> 00:36:03,060 …eta Moskun bizi naiz azkenean". 301 00:36:05,163 --> 00:36:08,065 Argelousetik alde egin dudala esan nahi dut. 302 00:36:29,921 --> 00:36:32,089 -Iritsi gara. -Dagoeneko. 303 00:36:32,423 --> 00:36:33,891 Atsegina zara desbideratzeagatik. 304 00:36:33,925 --> 00:36:37,428 Ez, zelaia zeharkatu besterik ez dut Velmejara iristeko. 305 00:36:37,929 --> 00:36:40,831 Eta Anne? Ez dugu Annez hitz egin. 306 00:36:40,932 --> 00:36:42,800 Anne txikia ahaztu dugu. 307 00:36:43,467 --> 00:36:46,804 Ez gara gure hizketagaiak aukeratzeko libre. 308 00:36:47,772 --> 00:36:50,608 Nahi baduzu, elkar berriz ikusi, eta Annez hitz egingo dugu. 309 00:36:50,875 --> 00:36:53,711 Nahi duzuna. Lehenbailehen, hobe. 310 00:36:53,744 --> 00:36:57,215 Zerbait erabaki behar dugu Annerentzat: nola jokatu, alegia. 311 00:36:57,515 --> 00:37:01,018 Asteazkenean, ordu berean, leku berean? 312 00:37:05,623 --> 00:37:06,324 Agur. 313 00:37:06,857 --> 00:37:08,359 Zatoz. 314 00:37:16,234 --> 00:37:23,074 Gogo-bizitza aintzat hartzen zuen, nik ezagututako gizonek ez bezala. 315 00:37:23,908 --> 00:37:27,078 Zer azkar pasatu zitzaidan paseo hura! 316 00:37:33,918 --> 00:37:35,620 Egon zaitez Saint-Clairen, farmazia ireki orduko. 317 00:37:35,620 --> 00:37:37,822 Lasai egon. Errezeta gehiago dauzkat. 318 00:37:37,922 --> 00:37:40,057 Horra, azkenean! 319 00:37:40,925 --> 00:37:43,494 Ez daukat ezer, Thérèse. 320 00:37:44,195 --> 00:37:47,798 Itxurak itxura, anemikoa omen naiz. 321 00:37:48,299 --> 00:37:52,570 Fowler-en tantak hartu behar ditut; arsenikoa, alegia. 322 00:38:16,927 --> 00:38:21,032 Badakizu nor aurkitu dudan ustekabean usategi abandonatuan? 323 00:38:21,432 --> 00:38:23,601 Azevedotarren semea. 324 00:38:23,901 --> 00:38:25,636 Hitz egin duzue? 325 00:38:25,903 --> 00:38:28,372 Asko hitz egin dugu, bai. 326 00:38:28,506 --> 00:38:30,908 Eta ez du oztoporik jarri? 327 00:38:31,175 --> 00:38:36,714 Ez. Jean Azevedok ez du inoiz ezkontza horretan pentsatu. 328 00:38:36,714 --> 00:38:40,818 Jean Azevedok ez du inoiz ezkontza horretan pentsatu? 329 00:38:40,918 --> 00:38:43,054 Entzun, izeba Clara! 330 00:38:43,154 --> 00:38:49,827 Azevedo gazteak ez du Annerekin ezkondu nahi. A zer suertea! 331 00:38:50,795 --> 00:38:55,333 Suertea, bai! Beti uste izan dut zuk ez zenuela halakorik. 332 00:38:56,334 --> 00:38:59,637 Azevedotar batek Anne de la Traverekin ezkondu nahi ez? 333 00:38:59,637 --> 00:39:01,439 Erotuta zaude! 334 00:39:02,039 --> 00:39:07,078 Horrelako jendea ez da arriskatzen galtzeko ziur dagoenean. 335 00:39:07,445 --> 00:39:09,814 Tolesgabea zara oraindik. 336 00:39:09,914 --> 00:39:12,583 Afaria mahaian dago! 337 00:39:18,923 --> 00:39:21,792 Maiz ikusi ote nuen berriz Jean Azevedo? 338 00:39:22,927 --> 00:39:28,065 Hurrengo egonaldian, elkarrekin idatzi genuen Anneren gutuna. 339 00:39:28,432 --> 00:39:32,803 Mutil tolesgabeak lasaigarritzat zeuzkan esaldiak idazten zituen. 340 00:39:33,104 --> 00:39:38,376 Baina niretzat esaldiok krudelak ziren arren, ez nion ezer esan. 341 00:39:40,911 --> 00:39:42,380 Ederki. 342 00:39:44,548 --> 00:39:48,119 Hau egina dago ba. Ibiliko al gara pixka bat? 343 00:40:01,532 --> 00:40:05,436 Lehengo egunean esan zenuenez, norberak norbera izan behar du. 344 00:40:05,703 --> 00:40:09,807 Baina geure burua sortzen dugun neurrian gara garen bezalakoak. 345 00:40:09,907 --> 00:40:12,109 Hori irakatsi zidaten filosofian. 346 00:40:12,743 --> 00:40:16,414 Pindaroren hitzak, Nietzschek esanak eta Dubosek aipatuak: 347 00:40:16,514 --> 00:40:18,816 "Bihur zaitez zeu zarena". 348 00:40:19,917 --> 00:40:23,988 Hil arte gezurrera kondenatuta zaude hemen. 349 00:40:24,588 --> 00:40:29,827 Batzuek aurre egiten diote. Familiek isilpean edukitako dramak! 350 00:40:30,728 --> 00:40:33,931 Hemen esaten den bezala, isilari eutsi behar! 351 00:40:33,931 --> 00:40:40,805 Bai, noizbat galdetu izan dut osaba edo aitonaren batengatik… 352 00:40:40,905 --> 00:40:45,142 …norbaitek haien argazkiak familia-albumetik kendu zituenez. 353 00:40:45,176 --> 00:40:49,947 Eta aitorpen hau baizik ez dut jaso: Desagertu egin zen. 354 00:40:50,448 --> 00:40:53,117 Desagerrarazi egin dute. 355 00:40:54,618 --> 00:40:58,589 Thérèse, sekulako txori-pasa! 356 00:40:58,923 --> 00:41:03,260 Batzuen batzuk ekarri dizkizut, zer politak diren ikusteko. 357 00:41:09,166 --> 00:41:11,635 Egunak oso itxura txarra zuen. 358 00:41:11,635 --> 00:41:14,271 Balionteri esan diot sasoi beranduan gaudela… 359 00:41:14,271 --> 00:41:18,309 …eta bukatu direla txori-pasak. Baina 11ak aldera… 360 00:41:20,478 --> 00:41:22,413 Norbera izan. 361 00:41:23,347 --> 00:41:26,884 Bernardek ulertuko ote zuen inoiz ser sentitu nuen nik arrats hartan… 362 00:41:27,351 --> 00:41:33,190 …Argelouseko jangelan, Jean Azevedok alde egin ondoren? 363 00:41:58,315 --> 00:41:59,950 Hau osasuna da! 364 00:42:38,622 --> 00:42:42,259 Ez hartu kaferik. Umearentzat ez da ona. 365 00:42:50,701 --> 00:42:55,306 Familiari ez zitzaion axola nire baitan neraman fruitua baizik. 366 00:42:55,773 --> 00:43:00,911 Okerrenean, umekiaren alde sakrifikatuko nindukete. 367 00:43:00,911 --> 00:43:05,683 Nire banakako izatearen sena galtzen ari nintzen. 368 00:43:29,406 --> 00:43:32,943 Gabon, jauna. Gabon, andrea. Ondo lo egin. 369 00:43:33,410 --> 00:43:35,312 Eskerrik asko, Balionte andrea. 370 00:44:26,930 --> 00:44:31,702 Nola ezabatu nire oroimenean urriko gau hura? 371 00:44:49,153 --> 00:44:50,688 Non dago? 372 00:44:52,623 --> 00:44:53,590 Non dago? 373 00:44:55,459 --> 00:44:56,694 Nola etorri zara? 374 00:44:57,027 --> 00:44:59,830 Badakit trena bakarrik hartzen. 375 00:44:59,930 --> 00:45:02,399 Bai, Miarritzetik ihes egin dut. 376 00:45:02,599 --> 00:45:03,500 Non dago Jean? 377 00:45:03,567 --> 00:45:06,236 Parisen, badakizu. Idatzi egin dizu, ez? 378 00:45:06,537 --> 00:45:08,472 Gutun hori… 379 00:45:09,773 --> 00:45:11,108 Ez dizut sinesten. 380 00:45:11,542 --> 00:45:14,078 Santu Guztien Eguna arte hemen geratzeko asmoa zuen. 381 00:45:14,144 --> 00:45:16,246 Gezurretan ari zara, beti esan baitidazu gezurra. 382 00:45:16,413 --> 00:45:19,249 Hori bidegabekeria bat da. Gogotik ahalegindu naiz… 383 00:45:19,349 --> 00:45:24,121 Ni salbatzeko, traizioa egin didazu. Ondo sartua duzu familiaren sena! 384 00:45:24,154 --> 00:45:27,825 Ezkondu zarenez gero, besteak bezalakoa zara. 385 00:45:27,925 --> 00:45:29,059 Nora zoaz? 386 00:45:29,426 --> 00:45:31,328 Vilmejara, bere etxera! 387 00:45:31,428 --> 00:45:33,564 Berriz esango dizut duela astebete joan zela! 388 00:45:33,931 --> 00:45:35,032 Ez dizut sinesten! 389 00:46:25,916 --> 00:46:28,318 Bihar Parisera joango naiz. 390 00:46:28,418 --> 00:46:30,821 Parisen aurkituko dut. 391 00:47:10,294 --> 00:47:13,564 Hara! Ez da sinestekoa! 392 00:47:14,631 --> 00:47:16,633 Hori al da entzutea iruditu zaidana? 393 00:47:17,901 --> 00:47:20,838 Zer zabiltza hemen gauaren erdian? 394 00:47:20,938 --> 00:47:23,207 Zergatik etorri zara Miarritzetik? 395 00:47:24,908 --> 00:47:29,213 Gero azalduko dizut. Nekatuta dago, atsedena behar du. 396 00:47:30,380 --> 00:47:33,116 Hau gehiegi da! 397 00:47:33,984 --> 00:47:38,555 Neskak alde egin, eta ez dit niri, anaiari, esplikaziorik zor? 398 00:47:38,689 --> 00:47:41,058 Erantzuidazu! Entzun didazu? 399 00:47:44,928 --> 00:47:47,497 Altxa! Zer dira milikeria horiek? 400 00:47:52,336 --> 00:47:56,306 Ederki. Ez duzu erantzun nahi eta ez duzu altxatu nahi! 401 00:47:58,408 --> 00:48:00,544 Nik hitz eginaraziko dizut! 402 00:48:14,424 --> 00:48:16,326 Bihar arteko epea emango dizut. 403 00:48:16,360 --> 00:48:17,861 Gauak aholkua dakar! 404 00:48:18,328 --> 00:48:20,063 Garbi hitz egin al dut? 405 00:48:21,932 --> 00:48:27,604 Abendu bukaera arte, ilunpe horretan bizi behar! 406 00:48:29,506 --> 00:48:33,110 Gero, herrira eraman ninduten, Saint-Clair etxera. 407 00:48:34,177 --> 00:48:37,014 Garai hartan asko sufritu nuen arren… 408 00:48:37,514 --> 00:48:43,220 …erditu eta biharamunean hasi nintzen bizitza jasan ezinez. 409 00:48:50,727 --> 00:48:56,066 Ez zegoen ageriko zantzurik, ez genuen liskarrik izaten. 410 00:48:56,867 --> 00:49:01,939 Horretan zetzan tragedia: ez genuela hausteko arrazoirik. 411 00:49:03,607 --> 00:49:08,745 Ika-mikak elkar astintzeko leku bat izaten dira. 412 00:49:08,779 --> 00:49:14,117 Baina ez nintzen Bernardekin egoten eta are gutxiago haren gurasoekin. 413 00:49:14,217 --> 00:49:19,056 Thérèse! Itzalpean ibili, eguzkia txarra da! 414 00:49:19,957 --> 00:49:23,327 Haien hitzek ez zuten eraginik nigan. 415 00:49:23,961 --> 00:49:28,665 Etxean ume bat dugunez gero, Anne bizitzen hasi da berriz. 416 00:49:29,599 --> 00:49:33,804 Thérèserekin adiskidetu da umea gehiago ikusi ahal izateko. 417 00:49:33,971 --> 00:49:37,774 Baina ez da ezer gelditzen haien arteko lehengo nahitasunetik. 418 00:49:37,975 --> 00:49:41,078 Zer polita den gure Marie txikia! 419 00:49:42,980 --> 00:49:44,815 Begira amona! 420 00:49:44,982 --> 00:49:47,818 Zer polita! Irribarrez dago! 421 00:49:48,251 --> 00:49:50,253 Nirekin dagoenean irribarrez dago beti. 422 00:49:50,387 --> 00:49:52,856 Bere ama baino askoz hobeto ezagutzen nau. 423 00:49:53,423 --> 00:49:56,893 Nahiago nau ni, lotsa pixka bat ematen badit ere. 424 00:49:57,894 --> 00:50:00,831 Annek ez zuen zertan lotsatu. 425 00:50:01,431 --> 00:50:08,105 Une hartan, ez nion atxikimendurik ez alabari eta ez beste ezeri. 426 00:50:10,741 --> 00:50:13,310 Mundutik atera… 427 00:50:13,410 --> 00:50:17,914 Baina nola? Eta nora joan? 428 00:50:20,917 --> 00:50:23,420 Zer gertatu zen urte hartan? 429 00:50:23,920 --> 00:50:30,827 Korpus-egunean inoiz baino gehiago gorrotatu nuen senarra. 430 00:51:06,630 --> 00:51:10,567 Kapela erantzi eta belaunikatu behar ez izateko… 431 00:51:10,867 --> 00:51:13,070 …jendea erretiratu egiten zen. 432 00:51:13,837 --> 00:51:17,674 Bernard zen palio atzeko ia gizon bakarra. 433 00:51:17,908 --> 00:51:20,477 Bere eginkizuna betetzen ari zen. 434 00:51:24,915 --> 00:51:28,618 Aste asko igaro ziren euri tantarik bota gabe. 435 00:51:30,921 --> 00:51:34,324 Sutearen ikaran bizi zen Bernard. 436 00:51:36,927 --> 00:51:43,133 Hona egindako ekintzari aurrez aurre begiratzeko unea. 437 00:51:43,900 --> 00:51:46,603 Zer esplikazio eman Bernardi? 438 00:51:47,904 --> 00:51:55,112 Ezin ezer egin, gertatutakoa pausoz pauso hari gogoratu baizik. 439 00:51:56,913 --> 00:52:01,118 Manoko sute handiaren eguna zen hura. 440 00:52:13,930 --> 00:52:15,031 Berririk bai? 441 00:52:15,265 --> 00:52:21,138 Saint-Clairetik urrun dago, baina larre asko erreko du. 442 00:52:21,905 --> 00:52:24,441 Eta alkate jauna ez dago. 443 00:52:25,775 --> 00:52:29,279 Su-kanpaia! Larria al da? 444 00:52:29,913 --> 00:52:32,582 Hobe izango dut neroni joatea ikustera. 445 00:53:10,420 --> 00:53:11,855 Mano inguruan da. 446 00:53:13,890 --> 00:53:15,659 -Nondik dator haizea? -Ipar-mendebaldetik. 447 00:53:15,926 --> 00:53:18,995 Hala uste nuen. Arriskurik ez, beraz. 448 00:53:28,538 --> 00:53:32,075 Gehiegi erretzen duzu, zeure burua pozoitzen duzu. 449 00:53:35,378 --> 00:53:42,719 Behingoz, ondo egin duzu ez kezkatzen. Mano inguruan da. 450 00:53:42,919 --> 00:53:45,222 Nire pinuak ez daude arriskuan. 451 00:53:45,855 --> 00:53:48,158 Hartu al ditut tantak? 452 00:54:10,914 --> 00:54:14,384 Ez nuen aldez aurretik pentsatu isildu egingo nintzela. 453 00:54:17,921 --> 00:54:24,094 Pedemay doktoreak egun hartako gorabeherez galdetu zidanean… 454 00:54:24,594 --> 00:54:28,164 …ez nuen mahaian ikusitakoa ezertarako aipatu. 455 00:54:28,298 --> 00:54:34,070 Ez nion medikuari esan Bernardek arsenikoa hartzen zuela. 456 00:54:35,438 --> 00:54:37,574 Baina mutu geratu nintzen. 457 00:54:43,179 --> 00:54:47,751 Bazkalorduan oharkabean neure baitan neukan ekintza… 458 00:54:48,852 --> 00:54:51,788 …orduan hasi zen nire izatearen sakonetik azaleratzen… 459 00:54:52,555 --> 00:54:56,826 …itxurarik gabe, oraindik, baina kontzientziaz zipriztindua. 460 00:55:04,901 --> 00:55:08,905 -Zer moduz dago Bernard? -Erabat sendatuta. 461 00:55:08,905 --> 00:55:11,308 Ondoez arin bat, beraz. 462 00:55:17,180 --> 00:55:22,819 Ez nuen sentitzen tentazio izugarri baten mendean nengoenik. 463 00:55:22,919 --> 00:55:27,657 Jakin-min arriskutsu samar bat ase nahia zen hura. 464 00:55:49,913 --> 00:55:53,817 Lehenengo egunean, Bernard jangelan sartu aurretxotik… 465 00:55:53,950 --> 00:55:56,786 …Fowlerren tantak bota nizkion edalontzira. 466 00:55:57,153 --> 00:56:02,258 Gogoan dut "behin bakarrik" esan niola neure buruari. 467 00:56:02,926 --> 00:56:05,829 Horrela jakingo dut ea horrek sortu dion gaixotasuna. 468 00:56:05,929 --> 00:56:09,165 Behin bakarrik, eta kitto. 469 00:56:10,900 --> 00:56:15,105 Gero gertatu zena nik bezain ondo daki Bernardek. 470 00:56:15,472 --> 00:56:18,575 Bat-batean berriz gaixotu zen! 471 00:56:32,922 --> 00:56:36,393 -Agur, doktore. -Agur, andrea. 472 00:56:52,575 --> 00:56:56,413 Pedemay doktore gaixoak ez daki Bernardi zer gertatzen zaion. 473 00:56:56,413 --> 00:56:59,849 Beste mediku bat ekarri behar dugu Bordeletik. 474 00:57:00,016 --> 00:57:03,553 Gizajoa! Heriotzak ikaratuta dauka! 475 00:57:03,920 --> 00:57:06,823 Espezialista bat kontsultatu beharko da. 476 00:57:06,923 --> 00:57:09,325 Thérèse… non zaude? 477 00:57:17,901 --> 00:57:22,105 Bernardek sendatuta egotea espero zuen uso-pasarako… 478 00:57:22,172 --> 00:57:24,808 …eta Argelousera joan zen. 479 00:57:31,915 --> 00:57:38,521 Tunel bat zeharkatzen ari nintzen, bakarrik. Ilunenean nengoen. 480 00:57:39,389 --> 00:57:44,093 Ilunpe hartatik atera behar nuen, aire librera iritsi. 481 00:57:45,829 --> 00:57:53,269 Abendu hasieran, beste krisi handiago batek lur jota utzi zuen. 482 00:57:55,171 --> 00:57:59,676 Mediku espezialista bat ekarri zuten Bordeletik. 483 00:58:08,918 --> 00:58:12,822 Hankak mugitu ezinik eta sentitu ezinik esnatu da? 484 00:58:12,922 --> 00:58:14,824 Eta dardarka. 485 00:58:14,924 --> 00:58:20,230 Pultsua bizkortua eta tenperatura ohi baino baxuagoa. 486 00:58:40,383 --> 00:58:43,586 Eskuak garbitu nahi dituzu? 487 00:58:46,456 --> 00:58:49,826 Pedemay doktorearekin hitz egin nahi nuke aurrenik. 488 00:58:51,928 --> 00:58:56,633 Bai, noski. Hemendik, irakasle jauna. 489 00:59:17,420 --> 00:59:19,822 Kezkagarria. Oso kezkagarria. 490 00:59:19,923 --> 00:59:22,825 -Kontu zikina. -Nola konturatu zara? 491 00:59:22,926 --> 00:59:30,633 Darquey, gure farmazilariak nire bi errezeta faltsutu erakutsi dizkit. 492 00:59:31,634 --> 00:59:36,272 Errezeta batean, beste esku batek Fowler-likorea erantsi zuen. 493 00:59:36,272 --> 00:59:41,210 Desqueyrouxi errezetatu nion, palpitazio-arazotxo batengatik. 494 00:59:41,411 --> 00:59:43,146 Eta beste errezeta? 495 00:59:43,913 --> 00:59:48,217 Beste errezetak sortu zion susmo txarra farmazialariari. 496 00:59:48,618 --> 00:59:54,090 Kloroformo, digitalina eta ira-belar dosi handiak baitzeuzkan. 497 00:59:54,290 --> 00:59:56,893 Etxe oso bat pozoitzeko lain! 498 00:59:57,627 --> 01:00:04,100 Familia oso begiko dudan arren, salaketa jarri behar izan dut. 499 01:00:04,167 --> 01:00:08,638 Hutsegite bat egin, eta a zer ondorioak…! 500 01:00:13,910 --> 01:00:17,814 Presaka eraman behar dugu gaixoa. Bihar anbulantzia bat etorriko da. 501 01:01:19,909 --> 01:01:26,115 Bernard eraman eta egun gutxi barru, epaileak deitu ninduen. 502 01:01:30,920 --> 01:01:34,624 Bernardekin berriz elkartzeko unean nago orain. 503 01:01:34,924 --> 01:01:40,063 Nire kontakizuna, nekez landua, desegiten ari da. 504 01:01:40,930 --> 01:01:45,301 Prestatutako aitorpen horretaz ez da ezer gelditzen. 505 01:01:50,707 --> 01:01:52,575 Ezin ezer esan neure burua defendatzeko. 506 01:01:53,509 --> 01:01:58,014 Harengana hurbiltzeak ezereztu egin zidan azalpenak emateko itxaropena… 507 01:01:59,015 --> 01:02:00,817 …hari egia esateko itxaropena. 508 01:02:08,925 --> 01:02:12,829 Bernardek ez du egingo egin daitekeen keinu bakarra. 509 01:02:12,929 --> 01:02:16,833 Baina besoak irekiko balitu ezer galdetu gabe? 510 01:02:16,933 --> 01:02:19,435 Kasua artxibatua. 511 01:02:23,906 --> 01:02:25,808 Gauza jakina zen. 512 01:03:47,156 --> 01:03:48,558 Bernard. 513 01:03:50,426 --> 01:03:52,328 Utzidazu alde egiten, Bernard. 514 01:03:53,162 --> 01:03:56,899 Zer? Iritzi bat izateko ausardia duzu? 515 01:04:04,407 --> 01:04:08,344 Entzun besterik ez duzu. Nire aginduak hartu besterik ez. 516 01:04:16,652 --> 01:04:18,221 Zer nahi duzu nigandik? 517 01:04:20,923 --> 01:04:24,327 Ez dut gorabehera pertsonalik onartuko. 518 01:04:24,427 --> 01:04:26,195 Ni apartatu egingo naiz. 519 01:04:26,696 --> 01:04:29,332 Familia da axola duen bakarra. 520 01:04:29,532 --> 01:04:34,904 Familiaren ohoreagatik onartu dut nire herriko justizia engainatzea. 521 01:04:35,004 --> 01:04:36,372 Jainkoak epaituko nau. 522 01:04:36,873 --> 01:04:41,177 Jende goren hori… Mesedez… 523 01:04:41,777 --> 01:04:43,880 Ez ezazu tematiarena egin. 524 01:04:44,413 --> 01:04:46,449 Obeditu egingo duzu, bestela… 525 01:04:46,582 --> 01:04:51,454 Bestela zer? Nire alde aritu zara. Ezin duzu kontrakoa esan. 526 01:04:52,154 --> 01:04:54,190 Gezurrezko lekukotasuna egingo zenuen. 527 01:04:54,457 --> 01:05:00,563 Gertaera berriak ager litezke. Ez dago preskripziorik, eskerrak! 528 01:05:00,897 --> 01:05:05,801 Garrantzi handia du familiarentzat munduak gu elkarturik ikustea. 529 01:05:05,902 --> 01:05:10,106 Eta zure errugabetasuna inork zalantzan ez jartzea. 530 01:05:10,172 --> 01:05:13,609 Eta neure burua babestu nahi dut, ahalik eta hobekien. 531 01:05:14,911 --> 01:05:17,113 Beldur ematen dizut, Bernard? 532 01:05:17,179 --> 01:05:21,951 Beldurra? Ez. Nazka. 533 01:05:26,689 --> 01:05:31,494 Azkar eta behin betiko egin dezagun egin beharrekoa. 534 01:05:31,928 --> 01:05:34,830 Ez dut zure izeba gaixo hori nire etxean eduki nahi. 535 01:05:35,431 --> 01:05:41,304 Bihar ezkero, Baliontek gelara eramango dizkizu otorduak. 536 01:05:41,871 --> 01:05:46,075 Debekatua izango duzu beste gela guztietan sartzea. 537 01:05:52,181 --> 01:05:55,551 Igandetan, elkarrekin joango gara meza nagusira. 538 01:05:55,952 --> 01:05:58,321 Nire besotik helduta ikusi behar zaituzte. 539 01:05:59,155 --> 01:06:00,389 Eta Marie? 540 01:06:00,823 --> 01:06:02,825 Marie amaren etxera joango da bihar. 541 01:06:03,225 --> 01:06:05,962 Astebete barru, Beaulieura eramango dut. 542 01:06:07,530 --> 01:06:10,733 Ez zenuen usteko zure ondoan utziko genuenik? 543 01:06:10,833 --> 01:06:12,802 Babestu beharra daukagu bera ere. 544 01:06:12,969 --> 01:06:16,072 Ni hiltzean, berak heredatuko du gure lurren jabegoa, 21 urterekin. 545 01:06:16,505 --> 01:06:18,307 Beraz, uste duzu pinuengatik…? 546 01:06:18,341 --> 01:06:23,379 Jakina. Pinuengatik. Zergatik, bestela? 547 01:06:26,382 --> 01:06:30,553 Gainerakoa ez da garrantzitsua. Ez zait interesatzen. 548 01:06:36,258 --> 01:06:37,893 Ez zara jadanik ezer. 549 01:06:39,595 --> 01:06:44,133 Atxikia duzun abizena, hori baizik ez da existitzen, tamalez! 550 01:06:45,534 --> 01:06:49,338 Hilabete batzuk barru, mundua gure harreman onaz konbentzitua denean… 551 01:06:49,372 --> 01:06:52,575 …Anne Deguilhemtarren semearekin ezkonduko da… 552 01:06:52,575 --> 01:06:55,811 Orain, Deguilhemtarrek gogoeta egiteko astia eskatu dute. 553 01:06:56,012 --> 01:06:59,448 Orduan itzuli ahal izango naiz azkenean Saint-Clairera. 554 01:06:59,515 --> 01:07:06,355 Zu hemen geldituko zara. Neurasteniak jota… edo auskalo. 555 01:07:07,456 --> 01:07:09,592 Erotuta, adibidez? 556 01:07:10,359 --> 01:07:13,396 Ez. Horrek kalte egingo lioke Marieri. 557 01:07:13,929 --> 01:07:17,566 Baina arrazoi posibleak ez dira faltako. 558 01:07:17,767 --> 01:07:19,402 Horra. 559 01:07:26,175 --> 01:07:28,944 Indarrez lotuko nauzula uste al duzu? 560 01:07:30,713 --> 01:07:36,585 Eskumuturrak lotuta: horra hemendik ateratzeko modu bakarra. 561 01:07:38,421 --> 01:07:39,822 Aita geratzen zait. 562 01:07:39,922 --> 01:07:44,427 Zure aita? Guztiz bat dator nirekin. 563 01:07:44,627 --> 01:07:47,830 Bere karrera du, berak ordezkatzen dituen ideiak… 564 01:07:48,330 --> 01:07:51,834 Eskandalua eragotzi nahi du, kosta ahala kosta. 565 01:07:51,901 --> 01:07:55,805 Berari esker egin da epaiketa hain azkar. 566 01:07:56,172 --> 01:07:59,375 Onar ezazu, behinik behin, zure alde egin duena. 567 01:08:41,917 --> 01:08:45,721 Argelouse… hil arte! 568 01:09:20,923 --> 01:09:24,560 Bernardek ustez daukan froga hori… 569 01:09:24,860 --> 01:09:31,800 Etortzen ez ginen etxe honetan nola aurkitu du nik gordetako pozoia? 570 01:14:02,171 --> 01:14:04,039 Clara andereñoa hil da! 571 01:14:04,072 --> 01:14:07,209 Hilda aurkitu dut ohe gainean, jantzita! 572 01:14:36,905 --> 01:14:39,808 Ez du negar egiteko itxurarik ere egiten. 573 01:14:39,908 --> 01:14:43,178 Ez ote da berriz bera izan? 574 01:14:53,689 --> 01:14:58,393 Izeba Clararen ehorzketan, nire lekuan agertu nintzen. 575 01:15:01,930 --> 01:15:06,835 Hurrengo igandean, elizan ikusi ninduten, Bernarden ondoan. 576 01:15:07,236 --> 01:15:13,141 Leku guztietatik inguratua, korua baizik ez neukan aurrean. 577 01:15:14,910 --> 01:15:18,046 Espazio huts hori, bi umeren artean… 578 01:15:18,180 --> 01:15:23,452 …eta han gizon mozorrotu bat, zutik, xuxurlaka ari da… 579 01:15:23,452 --> 01:15:26,455 …besoak elkarrengandik bereiziak. 580 01:16:42,698 --> 01:16:45,634 Beldur gara neska gajoak ez ote duen onera egingo. 581 01:16:45,667 --> 01:16:49,805 Ez du inor ikusi nahi, eta medikuak dio ez kontra egiteko. 582 01:16:50,906 --> 01:16:56,311 Bernardek ondo zaintzen du, baina Thérèse gajoa jota dago. 583 01:17:08,924 --> 01:17:12,327 Agur, Bernard jauna. Ondo ibili! 584 01:17:23,905 --> 01:17:28,243 Drama hura beste edozein negozio bezala konpondu ondoren… 585 01:17:28,710 --> 01:17:30,912 …Bernard bidaian joan zen. 586 01:17:32,648 --> 01:17:40,555 Desqueyrouxtarren etxean, itxian, bakardadera kondenatuta nago. 587 01:19:24,593 --> 01:19:28,363 Non daude Bordelen eskatu nituen liburuak eta diskoak? 588 01:19:28,530 --> 01:19:30,031 Duela 10 egun eskatu nituen. 589 01:19:30,298 --> 01:19:33,068 Etxeko jaunak eskaria ezeztatu du. Ez omen zuen merezi. 590 01:19:33,068 --> 01:19:36,304 Zure zigarroak ekartzeko baimena besterik ez du eman. 591 01:19:36,404 --> 01:19:39,074 Eskuzabala da bere aldetik, ez? 592 01:21:50,906 --> 01:21:53,808 Ez da ohetik altxatzen, ez du ezer jaten. 593 01:21:54,175 --> 01:21:57,078 Baina gogotik husten du botila, hori bai! 594 01:21:57,178 --> 01:21:59,814 Beste hainbeste eman, eta beste hainbeste edango luke. 595 01:21:59,915 --> 01:22:02,317 Maindireak zigarroz erreta dauzka. 596 01:22:02,417 --> 01:22:04,552 Azkenean su emango dio etxeari! 597 01:22:04,653 --> 01:22:06,321 Mari-zirtzila! 598 01:22:13,728 --> 01:22:15,830 Ikusi al duzu inoiz horrelako bizimodurik? 599 01:22:15,931 --> 01:22:18,800 Nik etxea eskobatzen dut, eta ohea egiten! 600 01:22:18,934 --> 01:22:22,604 Baina alferrontzi horrek ez du maindire artetik atera nahi! 601 01:22:54,669 --> 01:22:58,306 Nagusia astebete barru itzuliko da. Berak ezarriko du ordena. 602 01:23:00,475 --> 01:23:03,078 Altxatu egin beharko du! 603 01:25:17,412 --> 01:25:20,115 Ez dituzu horiek erreko! 604 01:26:36,925 --> 01:26:41,429 Bernard etortzekoa omen zen eta pozik omen zegoen… 605 01:26:41,429 --> 01:26:46,000 …Baliontek esan omen ziolako Argelousen dena ondo zegoela. 606 01:26:47,202 --> 01:26:51,806 Ez al da pozgarria Anne Deguilhem gaztearekin ezkontzea? 607 01:26:52,373 --> 01:26:54,809 Etxekoandreak pixka bat bizkortzea onartuko balu… 608 01:26:54,909 --> 01:26:57,812 …berehala egongo litzateke onik. 609 01:26:57,912 --> 01:27:01,549 Egizu ahalegintxo bat. Tira! 610 01:27:02,450 --> 01:27:04,552 4 egun baizik ez dira falta etxeko nagusia etortzeko. 611 01:27:05,286 --> 01:27:09,457 Denak han egongo dira. Deguilhem gaztea eta mundu guztia. 612 01:27:09,924 --> 01:27:12,794 Oilasko goxo bat prestatuko dizut! 613 01:27:12,927 --> 01:27:14,562 Ez naiz gose. 614 01:28:15,156 --> 01:28:20,561 Nagusia etorri da, eta Anne, eta haren ama, eta mutil gaztea… 615 01:28:34,909 --> 01:28:37,312 Ez diet beldurrik eman behar. 616 01:29:24,158 --> 01:29:27,362 Ez diot musu emango. Ez eskatu hori zure amari. 617 01:30:10,905 --> 01:30:14,909 Ea Thérèse zertan dabilen; okerrago egongo da, beharbada. 618 01:30:25,420 --> 01:30:27,221 Entzuten ari naiz jaisten ari dela. 619 01:31:13,167 --> 01:31:16,838 Eguraldi txarrarekin ezin nintzen kanpora atera. 620 01:31:16,838 --> 01:31:20,575 Jateko gogoa joan zait, eta ia ez dut ezer jan. 621 01:31:24,178 --> 01:31:27,482 Hobe argaltzea gizentzea baino. 622 01:31:53,174 --> 01:31:57,345 Erne zer egiten duen. Ez dadila bakarrik sartu sukaldean. 623 01:31:57,678 --> 01:32:01,082 Beldurra ematen dit. Bere egoerak beldurtzen nau. 624 01:32:02,583 --> 01:32:04,118 Sar zaitezte! 625 01:32:12,927 --> 01:32:15,296 Autoa bihar bidaliko dizugu. 626 01:32:22,169 --> 01:32:26,073 Sinestezina da! Ikusi al duzue? 627 01:32:26,173 --> 01:32:28,743 Benetan esaten dizut ondo zaindu dugula. 628 01:32:28,743 --> 01:32:33,814 Dama bat bezala zaindu dugu. 629 01:32:33,915 --> 01:32:35,816 Zer uste duzue dela ba? 630 01:32:35,917 --> 01:32:37,818 Itxaron ba! 631 01:32:40,922 --> 01:32:44,325 Zerbitzari onen dominaren zain egongo dira ba! 632 01:32:44,492 --> 01:32:46,093 Edan ezazu hau. 633 01:32:46,160 --> 01:32:48,095 Espainiako ardoa da, suspergarria da. 634 01:33:01,909 --> 01:33:06,514 Gogo handiagoz jango duzu jangelan zure gelan baino. 635 01:33:06,914 --> 01:33:10,585 Lehen bezala platera jartzeko aginduko diet. 636 01:33:14,922 --> 01:33:17,825 -Ez al da gehiegi? -3 egunean behin esan dut. 637 01:33:18,392 --> 01:33:22,830 Emakume batzuk maizago pisatzen dira, eta ez osasunagatik. 638 01:33:23,297 --> 01:33:27,201 Osasuna! Horretan pentsatu behar duzu beste ezeren gainetik. 639 01:33:28,669 --> 01:33:30,605 Zure osasunean. 640 01:33:35,910 --> 01:33:41,148 Eta akabo erretzea! Bi zigarro otordu bakoitzaren ondoren. 641 01:33:41,182 --> 01:33:44,018 Eta asko ibili. 642 01:33:46,921 --> 01:33:51,826 Bilatuko dugu azkenean bion arteko konponketaren bat. 643 01:34:03,904 --> 01:34:06,807 Itxaron ezazu Anne ezkondu arte. 644 01:34:07,575 --> 01:34:09,076 Gero, libre izango zara. 645 01:34:09,410 --> 01:34:10,811 Libre? 646 01:34:10,911 --> 01:34:15,716 Libre! Dibortziorik eta bereizte ofizialik gabe. Korapilorik gabe! 647 01:34:15,916 --> 01:34:19,220 Osasun-arrazoi bat bilatuko dugu jendearentzat. 648 01:34:19,787 --> 01:34:23,658 Adibidez, bidaiatuz baizik ez zarela osasuntzen. 649 01:34:23,824 --> 01:34:26,594 Nik ordainduko dizkizut gastuak, jakina. 650 01:34:26,927 --> 01:34:28,329 Jakina. 651 01:34:30,931 --> 01:34:33,067 Parisera joan zaitezke bizitzera. 652 01:34:34,068 --> 01:34:37,071 Parisera joango naiz bizitzera? 653 01:34:37,905 --> 01:34:40,408 Bai, zergatik ez? 654 01:34:43,911 --> 01:34:47,915 Parisen, hotel batean biziko naiz. 655 01:34:48,916 --> 01:34:52,687 Edo apartamentu batean. Hori egokiagoa litzateke. 656 01:35:02,930 --> 01:35:05,733 Argelousek ez zidan jadanik beldurrik ematen. 657 01:35:05,900 --> 01:35:12,773 Pinuak bereizten zirela uste nuen, ihes egiteko keinua niri eginez. 658 01:35:36,931 --> 01:35:39,800 Espaloiari su emateko beldur zara? 659 01:35:53,180 --> 01:35:54,582 Thérèse. 660 01:35:56,617 --> 01:35:58,753 Galdetu nahi nizun… 661 01:36:04,158 --> 01:36:08,696 Jakin egin nahi nuke: gorroto ninduzulako izan zen? 662 01:36:09,930 --> 01:36:11,832 Nazka ematen nizun? 663 01:36:14,168 --> 01:36:17,805 Ez al dakizu zure pinuengatik izan zela? 664 01:36:18,405 --> 01:36:21,475 Bai. Neuretzat bakarrik nahi nituen pinuak. 665 01:36:21,909 --> 01:36:25,813 Ez dizut sinesten. Ez dut sekula hori sinetsi. 666 01:36:27,848 --> 01:36:29,617 Zergatik egin zenuen hori? 667 01:36:30,151 --> 01:36:32,052 Orain esan diezadakezu. 668 01:36:34,155 --> 01:36:38,826 Zure begietan distira bat ikusteko, kezka-distira bat… 669 01:36:38,926 --> 01:36:42,563 …jakin-min edo nahasmendu distira bat. 670 01:36:43,931 --> 01:36:46,801 Duela segundo batetik hona aurkitu dudan guztia. 671 01:36:47,168 --> 01:36:49,570 Bukaera arte maltzur zu! 672 01:36:49,904 --> 01:36:52,406 Benetan: zergatik? 673 01:36:56,277 --> 01:37:00,815 Zu bezalako gizonak bere ekintzen arrazoi guztiak jakiten ditu, ezta? 674 01:37:01,182 --> 01:37:04,685 Seguru asko. Zalantzarik gabe. Hala iruditzen zait. 675 01:37:07,221 --> 01:37:10,658 Zuretzat ezer ezkutuan ez geratzea, hori besterik ez nuen nahi nik! 676 01:37:10,925 --> 01:37:14,395 Baina erabakia egun batean hartuko zenuen! 677 01:37:14,695 --> 01:37:16,297 Keinua egin zenuen! 678 01:37:17,298 --> 01:37:20,835 Bai. Manoko sute handiaren egunean. 679 01:37:22,770 --> 01:37:27,575 Sukaldean zen. Zu zutik ari zinen jaten. 680 01:37:27,908 --> 01:37:31,846 Burua jiratuta, hizketan ari zinen abisatzera etorritako bi gizonekin. 681 01:37:31,912 --> 01:37:35,583 Eta edalontzian erortzen ziren tantak kontatzea ahaztu zitzaizun. 682 01:37:36,784 --> 01:37:40,387 Bat-batean bururatu zitzaizun? Espiritu Santuaren laguntzaz? 683 01:37:40,921 --> 01:37:46,260 Ez dizut hori esan nire inozentziaz konbentzitzeko. 684 01:37:47,862 --> 01:37:52,867 Zer nolako luzidotasunez eta jarraikitasunez bete nuen helburua! 685 01:37:52,900 --> 01:37:57,872 Betebehar latz bati amore eman nion. Bai, betebehar bat zen. 686 01:37:58,172 --> 01:38:04,879 Hitzak! Esadazu behingoz zer nahi zenuen. Ezetz esan! 687 01:38:05,980 --> 01:38:11,485 Ez nuen pertsonaia bat izan nahi. Keinuak egin. Formulak esan. 688 01:38:12,152 --> 01:38:14,755 Une oroz Thérèse hura arbuiatu… 689 01:38:20,928 --> 01:38:24,899 Zergatik dirudi hain faltsua esaten dizudan guztiak? 690 01:38:27,902 --> 01:38:32,806 Orain badakit pinuak kontatzea gustatzen zitzaion Thérèse hura… 691 01:38:33,641 --> 01:38:36,510 …Desqueyrouxtar batekin ezkontzeaz harro zegoen Thérèse hura… 692 01:38:36,510 --> 01:38:39,813 …Landetako familia on batean egoteaz harro zegoena… 693 01:38:39,914 --> 01:38:45,352 …Thérèse hura bestea bezain erreala zela, hura bezain bizirik zegoela. 694 01:38:46,854 --> 01:38:49,290 Ez zegoen bata bestearengatik sakrifikatzeko batere arrazoirik. 695 01:38:49,623 --> 01:38:50,658 Zer beste? 696 01:39:02,937 --> 01:39:07,641 Noizbait joan beharko dut nire gauzen bila, eta Marierengana. 697 01:39:07,942 --> 01:39:11,812 Zer gauza? Ni arduratzen naiz ondasunez. 698 01:39:11,946 --> 01:39:15,449 Ez dugu erabaki genuena aldatuko, ezta? 699 01:39:16,150 --> 01:39:20,821 Jendaurreko ekitaldi guztietan zure lekua izango duzu. 700 01:39:20,955 --> 01:39:25,993 Gurea bezalako familia ugarian ez gaude ezkontza faltan. 701 01:39:26,126 --> 01:39:27,194 Ezta hileta faltan ere. 702 01:39:27,962 --> 01:39:32,733 Harrituko nintzateke osaba Martinek negua arte iraungo balu. 703 01:39:32,967 --> 01:39:36,770 Hor aukera bat zenuke. Baina aski izan dituzula dirudi. 704 01:39:42,977 --> 01:39:46,580 12:20… hotelera joateko astia… 705 01:39:58,993 --> 01:40:04,999 Bernardek hau esan izan balit: "Barkatzen dizut, etorri nirekin"… 706 01:40:06,000 --> 01:40:09,670 …altxatu eta beraren atzetik joango nintzatekeen". 707 01:40:10,571 --> 01:40:11,572 Baina… 708 01:40:19,179 --> 01:40:22,416 Barkamena eskatu nahi dizut azken aldiz, Bernard. 709 01:40:23,917 --> 01:40:25,552 Utz dezagun kontu hori. 710 01:40:28,922 --> 01:40:31,425 Hobe zenuke hilda banengo! 711 01:40:32,893 --> 01:40:34,428 Nitaz ez kezkatu. 712 01:40:34,661 --> 01:40:38,766 Gure familiako belaunaldi bakoitzak bere mutil zaharra izan du. 713 01:40:38,932 --> 01:40:45,873 Alaba edukitzeak penatzen nau, gure abizena galdu egingo da eta. 714 01:40:52,913 --> 01:40:54,615 Ez altxatu. 715 01:41:02,923 --> 01:41:06,393 Edaria ordainduta dagoela gogorarazten dizut. 716 01:41:35,923 --> 01:41:39,660 Libre. Zer gehiago nahi nuke? 717 01:41:41,728 --> 01:41:44,598 Ez dut, hain zuzen, harrizko hiria maite… 718 01:41:44,631 --> 01:41:47,301 …han pil-pilean dagoen baso bizia baizik… 719 01:41:47,668 --> 01:41:52,106 …edozein ekaitzek baino grina eroagoak pizten baititu. 720 01:41:53,707 --> 01:41:57,811 Argelouseko pinuen zurrumurruak hunkitu egiten ninduen… 721 01:41:57,911 --> 01:42:01,215 …haiena giza hotsa omen delako. 722 01:42:27,808 --> 01:42:31,612 AZPITITULUAK: Jon Muñoz