1 00:00:00,700 --> 00:00:04,637 HIRU AURPEGI 2 00:00:13,413 --> 00:00:15,115 Kaixo, Maedeh. 3 00:00:16,149 --> 00:00:18,852 Barkatu zu tartean sartzea. 4 00:00:19,252 --> 00:00:23,523 Zu zara nire lagunik onena. 5 00:00:23,556 --> 00:00:25,892 Fio naitekeen bakarra. 6 00:00:28,695 --> 00:00:33,033 Bidali mezu hau Behnaz Jafariri. 7 00:00:33,500 --> 00:00:34,868 Arren. 8 00:00:37,337 --> 00:00:39,305 Oso urgentea da. 9 00:00:49,616 --> 00:00:51,684 Kaixo, Jafari andrea. 10 00:00:55,055 --> 00:00:58,892 Marziyeh Rezaei naiz, Saran herrikoa. 11 00:00:58,925 --> 00:01:01,528 Mianehetik gertu dago. 12 00:01:08,068 --> 00:01:09,502 Ez dakit… 13 00:01:09,669 --> 00:01:12,238 Ez dakit hau nola esan. 14 00:01:13,506 --> 00:01:16,109 Ezin dut behar bezala pentsatu. 15 00:01:20,380 --> 00:01:23,516 Txikitatik gustatzen zait zinema. 16 00:01:23,817 --> 00:01:27,620 Aktore izatea izan da beti nire ametsa. 17 00:01:27,654 --> 00:01:29,722 Horretarako borrokatu naiz. 18 00:01:29,923 --> 00:01:33,093 Ikasi, ikasi eta ikasi egin dut. 19 00:01:33,159 --> 00:01:35,361 Kontserbatorioan onartu ninduten. 20 00:01:35,395 --> 00:01:38,965 Notarik onenetako bat atera nuen Teheranen. 21 00:01:41,201 --> 00:01:43,603 Baina bukatu da nire ametsa. 22 00:01:46,840 --> 00:01:50,510 Nire familiak eta nire senargaiarenak engainatu egin naute. 23 00:01:50,543 --> 00:01:52,846 Amak esan zidan ezkontzen banintzen… 24 00:01:52,912 --> 00:01:56,216 …nahi nuena egin ahal izango nuela. 25 00:01:56,950 --> 00:01:59,352 Tratua onartu nuen. 26 00:01:59,619 --> 00:02:02,055 Baina traizioa egin didate. 27 00:02:02,589 --> 00:02:05,258 Denek traizioa egin didate. 28 00:02:09,496 --> 00:02:12,098 Horregatik erabaki dut zurekin harremanetan jartzea. 29 00:02:12,132 --> 00:02:13,900 Deitu egin nizun… 30 00:02:14,000 --> 00:02:16,736 …arren eskatzeko ea hona etorriko zinen… 31 00:02:16,769 --> 00:02:18,738 …haiek konbentzitzera. 32 00:02:19,539 --> 00:02:22,942 Nire familiak zure filmak eta telesailak ezagutzen ditu. 33 00:02:22,976 --> 00:02:25,512 Gauero ikusten zaituzte telebistan. 34 00:02:25,612 --> 00:02:28,848 Gauero zurekin egiten dute barre eta negar. 35 00:02:33,419 --> 00:02:35,755 Zuri kasu egingo dizute. 36 00:02:38,391 --> 00:02:42,028 Deitu egin dizut. Askotan. 37 00:02:44,631 --> 00:02:46,966 Alfer-alferrik. 38 00:02:48,234 --> 00:02:50,637 Ez didazu erantzun. 39 00:02:50,870 --> 00:02:54,507 Ez diezu, ezta ere, nire mezuei erantzun. 40 00:02:58,645 --> 00:03:01,681 Ez dut irtenbiderik ikusten. 41 00:03:05,852 --> 00:03:08,021 Mesedez, barkaidazu. 42 00:03:10,190 --> 00:03:11,658 Barkaidazu. 43 00:03:56,369 --> 00:04:01,107 Eskertzen dizut niri entzun izana. 44 00:04:29,102 --> 00:04:33,973 Ez dut harengandik sekula ezer jaso, ez deirik, ez mezurik. 45 00:04:29,102 --> 00:04:33,973 Ez dut harengandik sekula ezer jaso, ez deirik, ez mezurik. 46 00:04:34,007 --> 00:04:38,344 Ez Instagrametik, ez Telegrametik. Batere ez. 47 00:04:39,279 --> 00:04:42,915 Gau osoa pasatu dut telefono alu honetan bila. 48 00:04:43,082 --> 00:04:48,087 Neska hori nire bila ibili izanaren arrastoren bat aurkitu nahian. 49 00:04:52,125 --> 00:04:56,029 Hilda badago, nola bidali ahal izan du hau? 50 00:04:56,629 --> 00:04:59,432 Laguna aipatzen du hasieran. 51 00:04:59,532 --> 00:05:02,635 Haitzuloan elkartuko ziren. 52 00:05:03,002 --> 00:05:05,938 Laguna iritsi aurretik grabatuko zuen… 53 00:05:06,072 --> 00:05:08,708 …eta lagunak bidaliko zizun. 54 00:05:10,810 --> 00:05:14,013 Iristen garenean gehiago jakingo dugu. 55 00:05:14,981 --> 00:05:19,986 Nire zenbakia bazeukan, zergatik ez dit zuzenean bidali? 56 00:05:20,019 --> 00:05:23,623 Nondik atera du zure zenbakia? 57 00:05:24,257 --> 00:05:26,259 Ideiarik ere ez. 58 00:05:26,392 --> 00:05:30,096 Hau ez zen gertatuko, ordea, erantzun izan bazenio. 59 00:05:30,129 --> 00:05:32,899 Hark eta nik azerbaijaneraz hitz egiten dugu. 60 00:05:33,032 --> 00:05:37,136 Nire bitartez jarri nahi zuen zurekin harremanetan. 61 00:05:37,170 --> 00:05:40,106 Hasieratik jarri behar zuen zurekin harremanetan. 62 00:05:40,173 --> 00:05:42,809 Zergatik sartu nau ni tartean? 63 00:05:43,242 --> 00:05:45,478 Aktorea izan nahi zuelako. 64 00:05:45,611 --> 00:05:49,315 Berataz errukituko zinela espero zuen. 65 00:05:49,415 --> 00:05:55,088 Eta haren familiak hobeto ezagutuko ditu aktoreak filmegileak baino. 66 00:05:55,488 --> 00:06:01,894 Zergatik ez diozu Maedehi deitzen, hasieran aipatzen duen neskari? 67 00:06:04,364 --> 00:06:06,699 Hainbatetan saiatu naiz. 68 00:06:06,833 --> 00:06:09,435 Itzalita dauka telefonoa. 69 00:06:14,841 --> 00:06:16,342 Ikusten? 70 00:06:23,649 --> 00:06:27,353 Eta txantxa gaizto bat balitz, Panahi? 71 00:06:28,154 --> 00:06:31,657 Bart gauean, jaso nuenean… 72 00:06:33,393 --> 00:06:35,628 …jota geratu nintzen. 73 00:06:35,661 --> 00:06:38,765 Horregatik ibili nintzen zure bila. 74 00:06:38,898 --> 00:06:43,803 Filmatzen ari zinela jakin nuen, eta zure zuzendariari deitu nion. 75 00:06:46,239 --> 00:06:51,177 Hark bazter guztietara deitu zuen, baita Mianehko gorputegira ere. 76 00:06:51,210 --> 00:06:53,346 Ez zuen ezer aurkitu. 77 00:06:53,413 --> 00:06:55,715 Zergatik gorputegira? 78 00:06:55,782 --> 00:06:58,418 Honelako kasuetan, Teheranen behinik behin… 79 00:06:58,484 --> 00:07:02,188 …agintariek isildu egiten dute kontua. 80 00:07:02,255 --> 00:07:06,359 Berehala estaltzen dute kasua, arreta ez pizteko. 81 00:07:06,392 --> 00:07:11,097 Baina halako leku urrunetan, auskalo zer gerta daitekeen. 82 00:07:11,130 --> 00:07:15,468 Beste zenbaki batera deituko zizun, beharbada. 83 00:07:17,036 --> 00:07:21,407 Maiz aldatzen dut zenbakiz, bakean uzten ez nautelako. 84 00:07:21,441 --> 00:07:26,045 Baina lagunei beti ematen diet zenbaki zaharra. 85 00:07:26,646 --> 00:07:30,650 Norbaitek emango zidan horrelako dei baten berri. 86 00:07:33,986 --> 00:07:37,557 Arraroa da, egiazkoa dirudi denak. 87 00:07:38,124 --> 00:07:40,860 Ez dago zalantzarako arrazoirik. 88 00:07:41,027 --> 00:07:46,632 Baina soka hori eta adar hori? Berak eraman ote zituen? 89 00:07:46,899 --> 00:07:52,171 Bere burua hil nahi duenak modua aurkitzen du. 90 00:07:53,039 --> 00:07:56,175 Ez da zaila soka bat eta adar bat aurkitzea. 91 00:07:56,209 --> 00:07:58,878 Pentsatuta zeukan dena. 92 00:07:59,212 --> 00:08:04,183 Baina adarrak mehegia dirudi haren zamari eusteko. 93 00:08:04,417 --> 00:08:06,686 Nonbait, ez. 94 00:08:08,821 --> 00:08:12,592 Axola dizu amaiera berriz ikusteak? 95 00:08:12,625 --> 00:08:19,432 Iruditzen zait erorikoaren planoa editatuta dagoela. 96 00:08:20,032 --> 00:08:24,337 Gelditu zaitezke gertuagotik ikusteko? 97 00:08:24,504 --> 00:08:26,572 Zati hau, mesedez. 98 00:08:29,308 --> 00:08:32,912 Leku bat aurkitu behar dut gelditzeko. 99 00:08:34,080 --> 00:08:35,147 Ederki. 100 00:09:08,281 --> 00:09:11,651 Niri benetakoa iruditzen zait. 101 00:09:12,785 --> 00:09:17,223 Erortzen denean ez diot mozketarik ikusten. 102 00:09:17,256 --> 00:09:21,827 Benetako profesional batek bakarrik egin lezake horrelako edizioa. 103 00:09:21,894 --> 00:09:26,966 Ezinezkoa da neska horrek bere herri urrunean hori egitea. 104 00:09:27,567 --> 00:09:30,836 Ez da amateur baten lana. 105 00:09:33,739 --> 00:09:35,074 Gabon, Jafar. 106 00:09:35,174 --> 00:09:37,410 -Gabon, zer moduz? -Eta zu? 107 00:09:37,577 --> 00:09:39,779 Emakume ero hori zurekin al dago? 108 00:09:39,879 --> 00:09:42,415 Sekulako saltsa daukat. 109 00:09:42,481 --> 00:09:45,451 Egun bat daukat plato honetan filmatzeko, eta 50 lagun zain. 110 00:09:45,518 --> 00:09:48,721 50 lagun ezer egin gabe egun osoan plato honetan. 111 00:09:48,754 --> 00:09:51,757 Filmazioa geldirik daukat. Zer egin behar dut? 112 00:09:51,857 --> 00:09:54,860 Badakit, baina oso kezkatuta dago. 113 00:09:54,894 --> 00:09:58,598 Ez nuen nirekin ekarri nahi. 114 00:09:58,664 --> 00:10:02,902 Autora sartu zait joatekoa nintzela entzun didanean. 115 00:10:03,069 --> 00:10:04,370 Ez dit aukerarik utzi. 116 00:10:04,470 --> 00:10:09,609 Baina orain dagoen egoeran ez zaizu oso baliagarria izango. 117 00:10:09,709 --> 00:10:13,913 Neska horren kasua aztertu dut. 118 00:10:13,946 --> 00:10:14,880 Badakit. 119 00:10:15,047 --> 00:10:17,750 Ez dago horrelako ezeren aztarnarik. 120 00:10:17,817 --> 00:10:19,852 Ez du aintzat hartu behar. 121 00:10:19,885 --> 00:10:22,088 Badakizu nolakoa den grabazioa… 122 00:10:22,188 --> 00:10:25,391 Baduzu gorputegiko berririk? 123 00:10:25,424 --> 00:10:26,926 Bai, deitu diet. 124 00:10:26,959 --> 00:10:31,297 Eskualdean ez dago neskaren deskribapenarekin bat datorren inor. 125 00:10:31,364 --> 00:10:32,965 Ez dakit… 126 00:10:33,132 --> 00:10:37,703 Kezkatuta gaude denok. 127 00:10:37,870 --> 00:10:39,872 Eta gauzak okertzeko… 128 00:10:40,039 --> 00:10:44,010 …tuntun horrek alde egin digu, gu esku hutsik utzirik. 129 00:10:44,043 --> 00:10:47,446 Mendialdera iristen ari gara. 130 00:10:47,647 --> 00:10:49,582 Kobertura galduko dugu. 131 00:10:49,649 --> 00:10:51,984 Berriz seinalea izatean… 132 00:10:52,151 --> 00:10:55,688 …deituko dizut zerbait jakin orduko. 133 00:10:55,855 --> 00:10:58,424 Zure laguntzaileari deituko diot. 134 00:10:58,491 --> 00:10:59,892 Autotik jaitsi da. 135 00:11:00,059 --> 00:11:03,729 Ez dago ondo. Oso urduri dago Autoaren inguruan dabil. 136 00:11:06,132 --> 00:11:08,034 Saiatu niri laguntzen. 137 00:11:08,200 --> 00:11:09,301 Ondo da. 138 00:11:10,269 --> 00:11:12,672 Emadazu gertatzen denaren berri. 139 00:11:12,738 --> 00:11:15,141 Hitzematen dizut. 140 00:11:15,207 --> 00:11:17,109 Ezin duzu beste ezer filmatu? 141 00:11:17,276 --> 00:11:19,812 Beste zerbait filmatu zain zauden bitartean? 142 00:11:19,979 --> 00:11:22,848 Egun bakarra daukat hemen, eta bera ez dago. 143 00:11:23,049 --> 00:11:25,084 Jar zaitez nire lekuan. 144 00:11:26,018 --> 00:11:29,121 Ezin dut beste ezer filmatu. 145 00:11:29,288 --> 00:11:34,393 Alde egitea gauza bat da, baina telefonoa erantzun zezakeen! 146 00:11:34,560 --> 00:11:38,464 Badakizu: ekaitz ostean, eztialdia. 147 00:11:38,631 --> 00:11:40,933 Aurkituko duzu irtenbide bat. 148 00:11:41,033 --> 00:11:43,969 Horrekin onuraren bat lortzea opa dizut. 149 00:11:44,070 --> 00:11:48,007 Barkatu, ama nirekin hitz egin nahian daukat. 150 00:11:48,074 --> 00:11:51,077 Berarekin hitz egin behar dut hura lasaitzeko. 151 00:11:51,143 --> 00:11:54,113 Sentitzen dut, kontu honekin kezkatuta dago hura ere. 152 00:11:54,146 --> 00:11:58,317 Goraintziak nire partetik taldeari. Gero arte. 153 00:12:01,821 --> 00:12:03,656 Kaixo, ama. 154 00:12:04,190 --> 00:12:07,793 Gabon. Hizketan ari nintzen deitu duzunean. 155 00:12:07,960 --> 00:12:09,528 Zer moduz zaude? 156 00:12:09,628 --> 00:12:12,465 Nora zoaz? 157 00:12:12,631 --> 00:12:16,736 Ni? Inora ez. Zer ba? 158 00:12:16,869 --> 00:12:18,771 Kezkatuta naukazu. 159 00:12:18,838 --> 00:12:22,174 Alde egiten duzunean esan egin behar zenioke amari. 160 00:12:22,241 --> 00:12:25,177 Ni ikustera etorri behar zenuke. 161 00:12:25,211 --> 00:12:30,216 Ezin dut. Lagun batekin bidaiatzen ari naiz. 162 00:12:30,750 --> 00:12:32,451 Lagun batekin? 163 00:12:32,618 --> 00:12:35,321 Film bat egiten ari zinela entzun dut. 164 00:12:35,821 --> 00:12:38,657 Ez, ama. Ez da egia. 165 00:12:38,824 --> 00:12:40,760 Zurrumurruak besterik ez. 166 00:12:40,793 --> 00:12:44,663 Orain ere gezurretan ari al zara nirekin? 167 00:12:44,764 --> 00:12:47,767 Zer gezurrez ari zara? 168 00:12:47,933 --> 00:12:51,437 Zertan zabiltzan esan behar zenioke, bederen, amari. 169 00:12:51,504 --> 00:12:54,006 Zure ama naiz edo ez? 170 00:12:55,207 --> 00:12:59,278 Etxera deitu dizut, eta kontu-kontari aritu zaizkit. 171 00:12:59,411 --> 00:13:02,148 Ez zenuke hainbeste kezkatu behar. 172 00:13:02,314 --> 00:13:05,451 Zer gertatzen den kontatu behar didazu. 173 00:13:05,518 --> 00:13:07,787 Zatoz ni bisitatzera. 174 00:13:07,953 --> 00:13:09,355 Bakar-bakarrik nago. 175 00:13:09,522 --> 00:13:13,592 Badakizu maiz bisitatzen zaitudala, ama. 176 00:13:13,726 --> 00:13:17,129 Bidaian joan behar izan dut, ez naiz film bat egiten ari. 177 00:13:17,296 --> 00:13:19,632 Ez kezkatu gehiago. 178 00:13:19,799 --> 00:13:25,504 Film bat egiten badut, zuk jakingo duzu lehenik. Hitzematen dizut. 179 00:13:25,871 --> 00:13:28,941 Zertan zabiltzan esan behar didazu. 180 00:13:29,008 --> 00:13:32,111 Gaizki sentitzen naiz bisitan etortzen ez zarenean. 181 00:13:32,144 --> 00:13:33,946 Zer ari ote zaren kezkatuta. 182 00:13:33,979 --> 00:13:38,517 Entzun, ama, joan beharra daukat, benetan. 183 00:13:38,684 --> 00:13:40,519 Ondo egongo al zara? 184 00:13:40,686 --> 00:13:43,289 Deia eten nahi duzu? Ederki, agur. 185 00:13:43,455 --> 00:13:45,758 Maite zaitut, agur. 186 00:13:45,891 --> 00:13:47,226 Agur. 187 00:14:00,906 --> 00:14:03,742 Zure telefonoa ikus dezaket? 188 00:14:10,850 --> 00:14:11,951 Eskerrik asko. 189 00:14:19,792 --> 00:14:23,028 Deitu egin dizut. Askotan. 190 00:14:27,233 --> 00:14:30,769 Eskertzen dizut niri entzun izana. 191 00:15:37,069 --> 00:15:39,004 Asko lo egin al dut? 192 00:15:39,939 --> 00:15:43,075 Egun on. Pixka bat, bai. 193 00:15:54,753 --> 00:15:56,789 Kapota ireki dezakezu? 194 00:15:57,690 --> 00:15:59,458 Azken botoia. 195 00:16:00,626 --> 00:16:02,194 Eskerrik asko. 196 00:16:20,446 --> 00:16:22,715 Urruti dago oraindik? 197 00:16:23,382 --> 00:16:26,185 Mendi horren atzean dela uste dut. 198 00:17:24,710 --> 00:17:28,814 Herriko hilerritik hasiko nintzateke ni. 199 00:17:31,316 --> 00:17:36,188 Hilda badago, haren ahaideren bat aurki dezakegu. 200 00:17:37,923 --> 00:17:41,093 Edo lurperatuta badago… 201 00:17:41,226 --> 00:17:43,195 …hilobi berri bat egongo da. 202 00:17:43,228 --> 00:17:44,630 Zertarako hilerrira joan? 203 00:17:44,630 --> 00:17:47,466 Aski dugu jendeari galdetzea. 204 00:17:47,900 --> 00:17:50,469 Baina neskak gezurra esan badu… 205 00:17:50,769 --> 00:17:55,207 …edo familiak dena estali badu bere ohorea babesteko… 206 00:17:55,307 --> 00:17:57,309 …kostako zaigu neska aurkitzea. 207 00:17:57,376 --> 00:18:00,279 Bai, dena ezkuta dezakete… 208 00:18:00,612 --> 00:18:02,681 …gorpua izan ezik. 209 00:18:03,715 --> 00:18:07,419 Gogotik ahalegintzen badira ere, agertuko da. 210 00:18:07,986 --> 00:18:11,490 Nahiago dut ea hilerrian dagoen ikusi. 211 00:18:11,490 --> 00:18:15,494 Ez badago, neuk garbituko ditut kontuak puta txiki horrekin. 212 00:18:16,028 --> 00:18:18,464 Eta zurekin ere bai, beharbada… 213 00:18:19,364 --> 00:18:20,833 Nirekin? 214 00:18:25,170 --> 00:18:29,942 Orain dela ez asko nire etxean agertu zinen Taherehekin. 215 00:18:29,975 --> 00:18:34,012 Suizidioari buruzko gidoi bat prestatzen ari omen zinen. 216 00:18:34,813 --> 00:18:38,217 -Eta? -Niretzat paper bat omen zeneukan. 217 00:18:38,317 --> 00:18:39,451 Eta zer? 218 00:18:41,854 --> 00:18:43,222 Ezer ez. 219 00:18:46,525 --> 00:18:47,559 Ezer ez. 220 00:19:41,213 --> 00:19:43,782 -Egun on. -Baita zuri ere. Zer nahi duzu? 221 00:19:43,815 --> 00:19:47,553 Nondik joan behar da Saran herrira? 222 00:19:47,753 --> 00:19:50,756 Ez dakit persieraz. azerbaijaneraz hitz egidazu. 223 00:19:50,822 --> 00:19:54,059 Barkatu, ez dut ondo hitz egiten azerbaijaneraz. 224 00:19:54,193 --> 00:19:56,795 Bai horixe, entzuten dizut. 225 00:19:56,862 --> 00:19:59,731 Ama-hizkuntza ez da sekula ahazten. 226 00:19:59,731 --> 00:20:02,834 -Saia zaitez. -Ederki, saiatuko naiz. 227 00:20:03,001 --> 00:20:07,839 Zerbait gertatu al da orain dela gutxi? 228 00:20:08,440 --> 00:20:09,808 -Zer ba? -Bozina jo. 229 00:20:09,808 --> 00:20:11,810 -Zer? -Bozina jo. 230 00:20:11,877 --> 00:20:13,612 Bozina jo? 231 00:20:17,382 --> 00:20:19,017 Orain bi aldiz. 232 00:20:19,117 --> 00:20:20,586 Bi aldiz? 233 00:20:21,820 --> 00:20:23,255 Bi aldiz jo? 234 00:20:26,792 --> 00:20:28,727 Luzeago. 235 00:20:28,894 --> 00:20:31,630 -Zer? -Luzeago jo. 236 00:20:31,797 --> 00:20:33,498 Zergatik? 237 00:20:40,272 --> 00:20:41,306 Joan zaitezke. 238 00:20:41,373 --> 00:20:42,874 Nora? 239 00:20:42,908 --> 00:20:44,776 Nondik… 240 00:20:44,876 --> 00:20:46,845 …joan behar da herrira? 241 00:20:46,878 --> 00:20:48,714 -Tontorreraino joan. -Bai. 242 00:20:48,814 --> 00:20:53,585 Handik behera jaitsi behe-beheraino. 243 00:20:53,585 --> 00:20:58,423 Gero eskuinera jo, eta hantxe. 244 00:20:58,523 --> 00:21:01,393 -Mila esker. Adio. -Ondo ibili. 245 00:21:08,567 --> 00:21:10,535 Galdetu al diozu? 246 00:21:11,737 --> 00:21:13,272 Bai, baina… 247 00:22:32,517 --> 00:22:33,819 Ikusten duzu? 248 00:22:33,985 --> 00:22:35,554 Zer? 249 00:22:36,154 --> 00:22:38,557 Ezkontza bat da. 250 00:22:38,590 --> 00:22:40,592 Ezkontzea zilegi dute. 251 00:22:40,659 --> 00:22:43,462 Heriotza bat izan bada, ez. 252 00:22:45,897 --> 00:22:48,066 Baliteke beste herri batekoak izatea. 253 00:22:48,233 --> 00:22:53,305 Hemen, haran bakoitzak hainbat herri izaten ditu. 254 00:22:53,672 --> 00:22:56,208 Nire ustez, bazter hauetan… 255 00:22:56,708 --> 00:23:01,179 …familia baten lutoa inguru osoan errespetatuko lukete. 256 00:23:04,416 --> 00:23:08,687 Jakina, amildegiaren ertzean bizi dira eta. 257 00:23:46,358 --> 00:23:49,461 Geldi. Hor zerbait dago. 258 00:24:15,654 --> 00:24:16,755 Kaixo. 259 00:24:16,922 --> 00:24:18,723 Egun on. Ongi etorri. 260 00:24:18,757 --> 00:24:20,759 Eskerrik asko. Iritsi berriak gara. 261 00:24:20,859 --> 00:24:22,427 Etorri gurekin tea hartzera. 262 00:24:22,527 --> 00:24:24,629 Eskerrik asko, baina joan egin behar dugu. 263 00:24:24,696 --> 00:24:29,067 Ez zara azerbaijaneraz ondo mintzatzen. Persieraz hitz egidazu. 264 00:24:29,100 --> 00:24:32,003 Eskerrik asko. Joan beharra daukagu, benetan. 265 00:24:32,070 --> 00:24:35,307 Denok joan beharra daukagu, egun batean edo bestean. 266 00:24:35,340 --> 00:24:37,375 Baina har ezazue tea edateko astia. 267 00:24:37,509 --> 00:24:38,844 Atsegina zara, eskerrik asko. 268 00:24:38,877 --> 00:24:42,848 Andre hau lehendik ikusia dut, baina ez dakit non. 269 00:24:42,914 --> 00:24:45,917 Gizona, ordea, ez dut ezagutzen. 270 00:24:45,984 --> 00:24:48,887 Aurrerago ba al dago herririk? 271 00:24:48,987 --> 00:24:54,860 Jakina. Mendi eta haran hauek herriz josita daude. 272 00:24:54,860 --> 00:24:58,129 Esadazu zer herri, eta nik gidatuko zaitut. 273 00:24:58,230 --> 00:25:01,967 Inguru hauetan gabiltza, paisaiari argazkiak ateratzen. 274 00:25:02,000 --> 00:25:03,902 Hemen dena ondo dago? 275 00:25:04,002 --> 00:25:06,505 Bai horixe, ondo esan beharko. 276 00:25:06,571 --> 00:25:08,540 “Mundu hau bidegabea da”. 277 00:25:08,707 --> 00:25:12,077 “Noe ezagutu nuen eta Salomon ere bai”. 278 00:25:12,244 --> 00:25:14,846 “Munduak umeak eman eta kendu egiten dizkizu”. 279 00:25:14,880 --> 00:25:16,648 “Dena oinazea da munduan”. 280 00:25:16,681 --> 00:25:17,816 Baina ondo gabiltza. 281 00:25:17,883 --> 00:25:20,919 Ni eta zu gara arazoa. 282 00:25:21,019 --> 00:25:23,021 Non dago hilerria? 283 00:25:23,188 --> 00:25:25,924 Altxor-bilatzaileak al zarete? 284 00:25:26,091 --> 00:25:27,893 Itxura hori dugu? 285 00:25:27,959 --> 00:25:31,029 Ez dirudizute hilerrira joaten diren horietakoak. 286 00:25:31,096 --> 00:25:32,297 Non dago? 287 00:25:32,330 --> 00:25:35,467 Aurretik pasatu zarete hona jaitsi zaretenean. 288 00:25:35,534 --> 00:25:39,704 Bira egin, eskuinera jo, eta hurrengo bidegurutzean… 289 00:25:39,771 --> 00:25:42,173 …ezkerrera joan, eta hantxe hilerria. 290 00:25:42,240 --> 00:25:48,146 Badago beste hilerri bat mendiaren atzean. 291 00:25:48,246 --> 00:25:50,215 Hilerri zaharra. 292 00:25:50,382 --> 00:25:51,950 Baina ez dago jadanik altxorrik. 293 00:25:52,017 --> 00:25:54,185 Mila esker. Bira egingo dugu. 294 00:25:54,352 --> 00:25:57,289 -Kontuz ibili. Agur. -Agur. 295 00:26:25,817 --> 00:26:27,118 Agur. 296 00:26:31,356 --> 00:26:34,793 Zergatik ez diozu ezer galdetu, Panahi? 297 00:26:35,860 --> 00:26:40,765 Berriketa luzea egingo genuen ezeren berri jakin gabe. 298 00:26:41,199 --> 00:26:44,135 Zerbait prestatzen ari ziren… 299 00:26:44,402 --> 00:26:47,305 …baina ez zuen heriotzaren usainik. 300 00:27:52,237 --> 00:27:53,738 Andrea… 301 00:27:53,872 --> 00:27:56,374 Zergatik zaude hor etzanda? 302 00:27:56,608 --> 00:27:59,944 Kaixo. Ongi etorri nire azken egoitzara. 303 00:27:59,978 --> 00:28:02,781 Hemen hartuko dut atseden. 304 00:28:02,814 --> 00:28:05,183 -Jainkoa zurekin. -Baita zurekin ere. 305 00:28:05,250 --> 00:28:06,685 Zer esaten du? 306 00:28:07,085 --> 00:28:08,753 Bere azken egoitza da. 307 00:28:08,787 --> 00:28:10,188 Oso gaizkituta nago. 308 00:28:10,221 --> 00:28:12,424 Zuloa eginarazi du. 309 00:28:12,924 --> 00:28:15,126 Lanpara ekarri dut. 310 00:28:15,193 --> 00:28:18,129 Hemen utzi dut lanpara… 311 00:28:18,329 --> 00:28:20,331 …argitzeko. 312 00:28:20,398 --> 00:28:24,269 Hala, hilobia ordu batzuk argituta egoten da gauero. 313 00:28:24,302 --> 00:28:29,708 Bestela, sugeak etorriko lirateke nire okerren ordaina hartzera. 314 00:28:29,841 --> 00:28:34,512 Baina argia badago, ez dira ausartzen. Ikaratu egiten dira. 315 00:28:34,713 --> 00:28:37,716 Honela uxatzen ditut. 316 00:28:39,718 --> 00:28:43,988 Sugeen beldur zara? Ez dirudizu gaiztoa. 317 00:28:44,155 --> 00:28:46,758 Horrek ez du esan nahi zintzoa naizenik. 318 00:28:46,891 --> 00:28:50,128 Onik egin al dut munduan? Zer egin dut? 319 00:28:50,195 --> 00:28:51,996 Jainkoak bakarrik daki. 320 00:28:52,030 --> 00:28:54,999 -Luzaroan bizi zaitezela. -Onena opa dizut. 321 00:28:55,033 --> 00:28:57,102 -Kontuz ibili. -Mila esker. 322 00:28:57,802 --> 00:28:59,871 -Agur. -Ondo ibili. 323 00:29:02,006 --> 00:29:05,744 Itxuratze hutsa izan da dena. 324 00:29:05,777 --> 00:29:08,446 Neska hori adarra jotzen ari zaigu. 325 00:29:08,546 --> 00:29:10,014 Ez dago haren arrastorik. 326 00:29:10,014 --> 00:29:14,753 Ez dirudi hilerri honetan aspaldi inor lurperatu dutenik. 327 00:29:14,819 --> 00:29:16,488 Erotu egingo naiz. 328 00:29:16,554 --> 00:29:19,924 Zer da bart gauaz geroztikako iruzur hau? 329 00:29:19,958 --> 00:29:25,430 Bideoa profesional batek egina dela esan zenidan. 330 00:29:26,331 --> 00:29:29,367 Erorikoan mozketarik ote zegoen galdetu zenidan. 331 00:29:29,501 --> 00:29:30,502 Bai. 332 00:29:30,702 --> 00:29:32,971 Zehatz-mehatz begiratu dut. 333 00:29:33,037 --> 00:29:36,975 Benetakoa iruditzen zait, ez diot mozketarik ikusten. 334 00:29:37,008 --> 00:29:42,580 Esan dizut: mozketarik badago, ezin da amateur batek egina izan. 335 00:29:42,580 --> 00:29:44,983 -Baina… -Profesional batek egina behar du. 336 00:29:44,983 --> 00:29:48,386 Hemen ez dago horrelako inor, ezerezaren erdian gaude. 337 00:29:48,419 --> 00:29:50,488 -Grabazio hori egiazkoa da. -Ederki. 338 00:29:50,488 --> 00:29:52,657 Zin egingo al didazu? 339 00:29:54,659 --> 00:29:55,794 Zin egin zer? 340 00:29:55,827 --> 00:30:01,032 Nahasita nago. Ziur jakin nahi dut, bederen, zuk egia esaten didazula. 341 00:30:01,099 --> 00:30:04,035 Ziur egon nahi duzu? 342 00:30:04,202 --> 00:30:07,172 Tori giltza. Autoa han dago. 343 00:30:07,238 --> 00:30:10,875 Zin ofizial bat non egin bilatuko dut. 344 00:30:10,975 --> 00:30:13,711 Panahi, ez nintzen benetan ari. 345 00:30:13,878 --> 00:30:15,980 Ez zintudan mindu nahi! 346 00:30:16,881 --> 00:30:19,083 Mesedez, barkaidazu. 347 00:30:19,851 --> 00:30:23,788 Damu dut esan dudana. Barkaidazu, arren. 348 00:30:24,122 --> 00:30:27,992 Tira, ez dut hain gauza izugarririk esan. 349 00:30:28,660 --> 00:30:30,862 Mesedez, Panahi. 350 00:30:34,465 --> 00:30:38,970 Ahalegindu zaitez, Solmaz zure alabaren maitasunagatik. 351 00:32:15,433 --> 00:32:16,534 Kontuz. 352 00:32:16,668 --> 00:32:18,903 Utzi pasatzen, umeok! 353 00:32:18,937 --> 00:32:20,338 -Kaixo! -Kaixo. 354 00:32:22,240 --> 00:32:23,942 Ez trabarik egin. 355 00:32:24,108 --> 00:32:26,077 Autotik atera, Jafari andrea. 356 00:32:26,244 --> 00:32:27,946 Ez dut azerbaijaneraz hitz egiten. 357 00:32:27,979 --> 00:32:29,447 Ongi etorri. 358 00:32:29,614 --> 00:32:32,450 Txalo bero bat Jafari andreari. 359 00:32:35,186 --> 00:32:36,287 Hara! 360 00:32:36,487 --> 00:32:40,358 -Ez trabarik egin, umeok. -Eskerrik asko. 361 00:32:45,229 --> 00:32:47,031 Zer moduz? 362 00:32:49,500 --> 00:32:52,003 Kaixo. Zer moduz? 363 00:32:55,173 --> 00:32:57,875 Zer nahi duzu idaztea? 364 00:33:04,349 --> 00:33:06,951 Itxaron. Nola duzu izena? 365 00:33:09,354 --> 00:33:10,822 Itxaron… 366 00:33:12,423 --> 00:33:15,226 “Fereshteh. Suerte ona”. 367 00:33:15,393 --> 00:33:17,729 Zer gehiago nahi duzu jartzea? 368 00:33:19,831 --> 00:33:21,933 -Sinatu, mesedez. -Bai noski. 369 00:33:30,742 --> 00:33:34,679 “Suerte ona izan”. 370 00:33:39,117 --> 00:33:40,418 Kaixo. 371 00:33:42,520 --> 00:33:44,355 Kaixo. 372 00:33:54,232 --> 00:33:57,769 Jauna, oso maiz mozten dizkigute ura eta elektrizitatea. 373 00:33:57,802 --> 00:33:59,570 Eta gasa, zer esanik ez. 374 00:33:59,604 --> 00:34:02,840 Ezin dizuet lagundu, ez dut zerikusirik horrekin. 375 00:34:02,874 --> 00:34:05,543 Guri laguntzera etorri zarela uste genuen. 376 00:34:05,576 --> 00:34:07,145 Sentitzen dut. 377 00:34:07,211 --> 00:34:09,914 -Telebistan ikusi zaitugu. -Bai. 378 00:34:09,947 --> 00:34:12,717 Gonbidatu batentzat kozinatzen aritu zinen. 379 00:34:12,750 --> 00:34:15,053 Ez naiz oroitzen zer plater zen. 380 00:34:16,054 --> 00:34:18,256 Hauei galdetu diezaiekegu. 381 00:34:18,289 --> 00:34:21,592 Ezagutzen duzue Marziyeh izeneko neska bat? 382 00:34:21,626 --> 00:34:24,228 Marziyeh… Norbaitek ezagutzen du? 383 00:34:24,662 --> 00:34:25,997 Ezagutzen duzue? 384 00:34:26,998 --> 00:34:28,666 -Zuk ezagutzen duzu? -Nire ahizpa da. 385 00:34:28,666 --> 00:34:29,967 Gaixo dago. 386 00:34:29,967 --> 00:34:31,636 Ez, ez da bera. 387 00:34:33,071 --> 00:34:37,108 Ahizpa gaixorik omen dauka, eta Marziyeh omen du izena. 388 00:34:37,208 --> 00:34:40,378 Hori ez da gu bila gabiltzan neska. 389 00:34:40,411 --> 00:34:45,416 Bilatzen ari garen neska kontserbatorioan onartu zuten. 390 00:34:45,516 --> 00:34:50,455 Harengatik honaino etorri zarete? Ez zarete guri laguntzera etorri? 391 00:34:50,588 --> 00:34:53,024 Mukitsu txoriburu baten bila! 392 00:34:53,091 --> 00:34:56,194 Gure arazoak konpontzera etorriak zinetela uste genuen. 393 00:34:56,227 --> 00:34:58,863 Tira, goazen. 394 00:34:59,363 --> 00:35:01,599 Denok etxera. 395 00:35:01,632 --> 00:35:05,336 Zulotik ezin atera, bakarrik utzi gaituzte berriz ere! 396 00:35:10,341 --> 00:35:11,642 Zer gertatzen da? 397 00:35:12,143 --> 00:35:13,544 Ez da sinestekoa. 398 00:35:21,152 --> 00:35:24,422 Kaixo, Marziyeh ez da oso maitatua herrian. 399 00:35:24,455 --> 00:35:27,625 Haren ahizpa gazteak bere etxera eramango zaituzte. 400 00:35:27,658 --> 00:35:30,294 Hori al da gu bila gabiltzan Marziyeh? 401 00:35:30,328 --> 00:35:32,997 Goazen. Giltza emadazu. 402 00:36:14,739 --> 00:36:16,207 Kaixo. 403 00:36:17,642 --> 00:36:19,810 Sartu, mesedez. 404 00:36:19,911 --> 00:36:21,946 Hau al da Marziyehen etxea? 405 00:36:22,113 --> 00:36:23,548 Ama, nora zoaz? 406 00:36:23,581 --> 00:36:25,516 -Itxaron. -Alde hemendik! 407 00:36:25,683 --> 00:36:29,287 Ez diet sartzen utziko! Alde hemendik! 408 00:36:29,453 --> 00:36:31,989 -Ez nazazu lotsatu. -Alde! 409 00:36:32,023 --> 00:36:34,225 Nondik etorri dira? 410 00:36:34,392 --> 00:36:36,661 Ez da kanpora joango ikastera! 411 00:36:36,694 --> 00:36:38,963 Badu beste zereginik! 412 00:36:39,030 --> 00:36:41,499 Alde hemendik! 413 00:36:41,799 --> 00:36:44,669 Lehenengo, ikasketak, eta gero zer? 414 00:36:45,102 --> 00:36:46,771 Ez da berriz itzuliko! 415 00:36:54,445 --> 00:36:56,347 Ongi etorri. 416 00:36:57,315 --> 00:36:59,116 Segi, zu. 417 00:37:03,287 --> 00:37:06,857 -Ez da ikastera joango! -Lotsatuta naukazu. Ixo! 418 00:37:07,291 --> 00:37:09,493 Ez diot joaten utziko! 419 00:37:09,727 --> 00:37:10,828 Zer nahi dute hauek? 420 00:37:10,861 --> 00:37:13,831 Zertara etorri dira hona? 421 00:37:13,965 --> 00:37:17,568 Ikasi? Zertarako? Zertarako balioko dio? 422 00:37:17,935 --> 00:37:19,103 Alde egiteko besterik ez! 423 00:37:19,237 --> 00:37:20,338 Neska tuntuna! Utz nazazu! 424 00:37:20,404 --> 00:37:23,307 Utzi bakean! Ez diot ikasten utziko! 425 00:37:23,374 --> 00:37:26,877 Ez diot utziko! Desohoratu egingo gaitu! 426 00:37:27,411 --> 00:37:29,580 Ez diot utziko! 427 00:37:36,587 --> 00:37:38,956 Gaiztoa zara! 428 00:37:41,492 --> 00:37:43,094 Goazen, laztana. 429 00:37:44,262 --> 00:37:46,998 Mesedez, etorri nirekin. 430 00:37:58,042 --> 00:38:00,111 Barkatu. Sartu. 431 00:38:00,144 --> 00:38:02,813 Eskerrik asko, andrea. Ondo gaude hemen. 432 00:38:02,980 --> 00:38:06,384 -Ez dizugu enbarazu egin nahi. -Mesedez, eseri hemen. 433 00:38:06,417 --> 00:38:08,719 -Eseri, mesedez. -Eskerrik asko. 434 00:38:12,857 --> 00:38:14,859 Zer esaten ari da gizona? 435 00:38:14,892 --> 00:38:17,795 Ezer ez. Irain pila. 436 00:38:20,998 --> 00:38:22,566 Neska aipatu al du? 437 00:38:22,733 --> 00:38:25,703 Ez du zentzu handiz hitz egin. 438 00:38:25,836 --> 00:38:27,705 Ez du argi hitz egin. 439 00:38:28,539 --> 00:38:31,709 Zentzugabekeriak besterik ez ditu esan. 440 00:38:41,519 --> 00:38:44,021 Ez dago arrastorik. 441 00:38:46,657 --> 00:38:48,592 Ez lanik hartu. 442 00:38:49,827 --> 00:38:52,663 Ez, mesedez, ongietorriak zarete. 443 00:38:52,897 --> 00:38:56,267 Pentsatu nuen beharbada etorriko zinetela. 444 00:38:56,300 --> 00:38:58,502 Nahiago une hobe batean balitz. 445 00:38:58,536 --> 00:39:01,372 Herrian gaizki ikusiak izango gara. 446 00:39:01,539 --> 00:39:04,875 -Zergatik diozu hori? -Zeren eta… 447 00:39:05,042 --> 00:39:09,113 Hiru egun badira Marziyeh desagertuta dabilela. 448 00:39:09,914 --> 00:39:13,818 Bazter guztiak miatu ditugu, baina ez dugu aurkitu. 449 00:39:14,018 --> 00:39:18,222 Lehen, gurekin haserretzen zenean izebarengana joaten zen. 450 00:39:18,589 --> 00:39:21,092 Baina han ere ez dago. 451 00:39:21,359 --> 00:39:24,095 Bere aita Teheranera joan da… 452 00:39:24,628 --> 00:39:29,166 …badaezpada ere, ea gure neska hango kontserbatoriora joan den. 453 00:39:29,233 --> 00:39:31,669 Haren senargaiaren familiak ez daki ezer. 454 00:39:31,736 --> 00:39:33,504 Ea aita laster etortzen den… 455 00:39:35,573 --> 00:39:36,607 …Mehdik sekulako zalaparta aterako baitu bestela. 456 00:39:36,707 --> 00:39:39,944 Senargaiaren familiak jakiten badu… 457 00:39:40,077 --> 00:39:42,346 …akabo Marziyeh. 458 00:39:45,249 --> 00:39:48,919 -Mutila haren anaia da? -Bai, anaia gaztea. 459 00:39:50,588 --> 00:39:52,990 Zergatik ez diozu telefonoz deitzen? 460 00:39:53,023 --> 00:39:56,060 Deitu diogu. Itzalita dauka. 461 00:39:56,160 --> 00:40:00,131 -Haren lagunek ez dakite ezer? -Ez du lagunik. 462 00:40:00,231 --> 00:40:04,168 Herrikoek ez dute nahi beren alabek Marziyehekin harremanik izatea… 463 00:40:04,268 --> 00:40:07,671 …bera bezain txoriburuak izango ote diren beldurrez. 464 00:40:07,705 --> 00:40:10,741 Ez omen dute komedianterik nahi. 465 00:40:10,775 --> 00:40:12,810 Komediantea… 466 00:40:13,310 --> 00:40:16,147 Aspaldi hitz hori entzun gabe. 467 00:40:18,749 --> 00:40:22,653 Roghieh. Zoaz, ea nor ari den deika. 468 00:40:22,753 --> 00:40:26,190 Nire alaba oso bizkorra da, talentu handikoa. 469 00:40:26,223 --> 00:40:29,660 Baina ez daki isiltzen, hor du arazoa. 470 00:40:29,693 --> 00:40:32,296 Burutik pasatzen zaion guztia esaten du. 471 00:40:32,363 --> 00:40:34,498 Eta hori ez zaie denei gustatzen. 472 00:40:34,565 --> 00:40:40,371 Ikastea erabaki zuenean, banekien ez zuela ondo bukatuko. 473 00:40:40,438 --> 00:40:43,707 Ezkontzen bagenuen ikasketak ahaztuko zituela pentsatu nuen. 474 00:40:43,741 --> 00:40:45,976 Baina baldintzak jarri zizkigun. 475 00:40:46,010 --> 00:40:48,512 Onartu behar izan genizkion. 476 00:40:48,546 --> 00:40:53,017 Aitak esan zion oso zaila zela kontserbatorioan sartzea… 477 00:40:53,117 --> 00:40:56,554 …eta ez zutela sekula onartuko. 478 00:40:56,854 --> 00:41:00,491 Ezkutuan eraman nuen neska entzunaldira. 479 00:41:00,558 --> 00:41:04,662 Nire zoritxarrerako, onartu egin zuten. Ez dakit zer egin. 480 00:41:04,662 --> 00:41:05,796 Jakina. 481 00:41:05,930 --> 00:41:07,998 Maedehek badaki non dagoen? 482 00:41:08,032 --> 00:41:10,134 Nola ezagutzen duzu Maedeh? 483 00:41:10,267 --> 00:41:14,772 Kontserbatorioan sartzeko, norbaiten izena behar izaten da. 484 00:41:14,839 --> 00:41:16,807 Marziyehek Maedehen izena jarri zuen. 485 00:41:16,841 --> 00:41:19,343 -Lehengusinak dira. -Hemen bizi al da? 486 00:41:19,376 --> 00:41:22,780 Bai, hemen ondoan. Deseroso zaudete. 487 00:41:22,813 --> 00:41:24,648 Ez kezkagu gutaz. 488 00:41:24,715 --> 00:41:26,851 Joan gaitezke Maedeh ikustera? 489 00:41:26,917 --> 00:41:30,154 Ez, geratu hemen. Rogieh bidaliko dut haren bila. 490 00:41:30,187 --> 00:41:32,990 Roghieh, zoaz Maedehen bila. 491 00:41:32,990 --> 00:41:34,692 Goazen autora. 492 00:41:34,758 --> 00:41:36,527 Autoan itxarongo diogu. 493 00:41:36,660 --> 00:41:39,697 Eskerrik asko. Etortzen denean, esaiozu gugana etortzeko. 494 00:41:39,730 --> 00:41:43,200 Esker mila, andrea. 495 00:41:43,367 --> 00:41:44,869 Oso atsegina zara. 496 00:41:44,935 --> 00:41:48,038 -Tea ekarriko dizuet. -Ez, eskerrik asko. 497 00:41:48,372 --> 00:41:52,610 -Ez hartu hainbeste lanik, andrea. -Aitzitik. 498 00:41:53,043 --> 00:41:56,113 Geratu egin behar zenukete. Maedeh etortzekoa da. 499 00:41:56,447 --> 00:41:59,116 Autoan itxarongo diogu. 500 00:41:59,149 --> 00:42:01,218 Ez esan ezer inori. 501 00:42:01,252 --> 00:42:04,088 Ez noski. Mila esker. Agur. 502 00:42:04,088 --> 00:42:05,256 Eskerrik asko. 503 00:42:05,489 --> 00:42:06,957 Ez kezkatu. 504 00:42:09,860 --> 00:42:12,363 Mila esker. Agur. 505 00:42:14,031 --> 00:42:15,533 Ez diguzu lagundu beharrik. 506 00:42:15,633 --> 00:42:17,668 -Mila esker, agur. -Agur. 507 00:42:29,780 --> 00:42:32,950 Hiru egun agertu gabe! Hilda egongo al da? 508 00:42:33,150 --> 00:42:34,718 Ez dakit. 509 00:43:08,986 --> 00:43:11,755 Jafari andrea! Ezin dut sinetsi! 510 00:43:11,789 --> 00:43:14,692 Zoaz etxera, maitea. Ama kezkatu egingo da eta. 511 00:43:14,758 --> 00:43:16,460 Zer moduz zaude? 512 00:43:17,294 --> 00:43:19,730 Zer zabiltza hemen? 513 00:43:19,997 --> 00:43:23,634 -Maedeh, esadazu non dagoen. -Nor? 514 00:43:23,667 --> 00:43:27,972 Ez nago txantxetarako aldartean, aitu? 515 00:43:28,038 --> 00:43:31,308 Bukatu dira jolasak. Kokoteraino nago. 516 00:43:31,609 --> 00:43:33,277 Ez dizut ulertzen. 517 00:43:33,310 --> 00:43:36,580 -Non dago Marziyeh? -Ez al dago etxean? 518 00:43:36,614 --> 00:43:37,915 Zatoz hona. 519 00:43:38,082 --> 00:43:41,619 Bideo bat bidali zenidan Telegramen bidez. 520 00:43:41,652 --> 00:43:43,787 Ez daukat esku-telefonorik. 521 00:43:45,356 --> 00:43:46,690 Panahi… 522 00:43:47,091 --> 00:43:49,026 …emadazu zeure telefonoa. 523 00:43:50,661 --> 00:43:52,229 Desblokea ezazu. 524 00:43:55,399 --> 00:43:57,568 Noren zenbakia da hau? 525 00:43:59,670 --> 00:44:01,639 Marziyehena. 526 00:44:02,006 --> 00:44:04,808 Zer gertatzen da? Kezkatzen hasita nago. 527 00:44:04,942 --> 00:44:06,744 Ez dut ulertzen. 528 00:44:06,810 --> 00:44:08,278 Jafari andrea. 529 00:44:08,646 --> 00:44:11,649 Panahi jauna, zerbait gertatu da? 530 00:44:11,782 --> 00:44:12,816 Panahi jauna… 531 00:44:12,983 --> 00:44:15,786 Ez, ez da ezer. 532 00:44:17,354 --> 00:44:19,590 Noiz ikusi zenuen azken aldiz Marziyeh? 533 00:44:19,657 --> 00:44:21,859 Orain dela bi egun. 534 00:44:22,226 --> 00:44:24,428 Ez zizun ezer esan? 535 00:44:24,561 --> 00:44:26,397 Zertaz? 536 00:44:27,231 --> 00:44:30,234 Ez dakit. Haren ikasketez, beharbada. 537 00:44:30,267 --> 00:44:32,536 Denbora guztian hitz egiten zuen horretaz. 538 00:44:32,569 --> 00:44:35,873 Ez zizun aipatu noiz joango zen? 539 00:44:35,906 --> 00:44:38,375 Gajoak ezin du, Panahi jauna. 540 00:44:38,409 --> 00:44:40,711 Etsi-etsita dago. 541 00:44:41,412 --> 00:44:44,915 Zerbait dakizu, Panahi jauna? 542 00:44:46,350 --> 00:44:49,153 Ez dirudi ezer dakienik. 543 00:44:50,454 --> 00:44:51,922 Panahi jauna… 544 00:44:52,690 --> 00:44:55,392 -Ba al dago haitzulorik inguruan? -Zer ba? 545 00:44:55,426 --> 00:44:56,994 Jakiteagatik. 546 00:44:57,628 --> 00:44:59,563 Bai, hortik. 547 00:44:59,730 --> 00:45:02,299 Mendialdera joan behar da. 548 00:45:04,234 --> 00:45:05,836 Panahi jauna… 549 00:45:06,036 --> 00:45:07,504 Barkatu. 550 00:45:16,113 --> 00:45:20,150 Zerbait gertatu zaio? Mesedez, esadazu. 551 00:45:20,184 --> 00:45:22,419 Ez, ez zaio ezer gertatu. 552 00:45:22,453 --> 00:45:26,824 Ez aipatu honetaz ezer inori, aitu? 553 00:45:26,924 --> 00:45:29,193 Ez esan ezer inori. 554 00:45:29,359 --> 00:45:31,829 -Hitzematen didazu? -Bai. 555 00:45:31,895 --> 00:45:35,032 -Ondo ibili. -Eskerrik asko. Agur. 556 00:47:13,664 --> 00:47:15,632 Panahi, hemen dago! 557 00:47:32,649 --> 00:47:35,752 Hor, adarra. 558 00:47:35,853 --> 00:47:37,554 Baina non dago soka? 559 00:47:37,588 --> 00:47:40,657 Gorpua, telefonoa eta guztia, non daude? 560 00:47:41,859 --> 00:47:44,795 Dena antolatuta zegoela esan nizun. 561 00:47:49,733 --> 00:47:52,669 Hemen egotea espero al zenuen? 562 00:47:53,070 --> 00:47:55,372 -Dena eramango zuten. -Nork? 563 00:47:55,439 --> 00:47:57,174 Haren familiak. 564 00:47:57,274 --> 00:48:01,178 Dena ezkutatzeko gai dira, ohorea ez galtzeko. 565 00:48:01,211 --> 00:48:06,250 Amak esan digu ez dutela hiru egunetan ikusi. 566 00:48:06,316 --> 00:48:09,419 Zerbait ezkutatzen ari badira, ez digute esango. 567 00:48:09,453 --> 00:48:12,589 Guk jakiteko antolatu ote dute hau dena? 568 00:48:12,689 --> 00:48:15,292 Ez, beren ohorea salbatzeko. 569 00:48:56,166 --> 00:48:57,701 -Kaixo. -Kaixo. 570 00:48:59,870 --> 00:49:01,438 Kaixo. 571 00:49:02,439 --> 00:49:04,107 Eseri. 572 00:49:04,274 --> 00:49:07,411 Eskerrik asko. Ez altxa. 573 00:49:11,949 --> 00:49:13,951 Zer moduz? 574 00:49:14,084 --> 00:49:17,120 -Zer nahi duzue? -Zer daukazu? 575 00:49:17,454 --> 00:49:19,856 Arrautza freskoak, oso goxoak daude. 576 00:49:19,890 --> 00:49:22,492 Bi te. 577 00:49:24,695 --> 00:49:28,865 Ohore handia da zuek hemen egotea. Ongi etorri. 578 00:49:28,899 --> 00:49:32,135 Barkatu bidean zu ezagutu ez izana. Gero esan didate. 579 00:49:32,336 --> 00:49:33,670 Barkatu. 580 00:49:33,737 --> 00:49:37,007 Ongietorria eman digu, ohore handia omen da. 581 00:49:37,174 --> 00:49:38,976 Barkamena eskatzen dizu lehen ez ezagutzeagatik. 582 00:49:39,142 --> 00:49:40,777 Lasai horregatik. 583 00:49:41,378 --> 00:49:45,115 Zer zen gaur goizeko bozinaren kontu hori? 584 00:49:45,148 --> 00:49:48,151 Ulertu duzula uste nuen. 585 00:49:48,919 --> 00:49:52,522 Bai, baina esadazu gehiago. 586 00:49:52,990 --> 00:49:54,992 Axola dizu azaltzen badiot? 587 00:49:57,527 --> 00:50:01,298 Bide bakarra dago gure herrira iristeko… 588 00:50:01,531 --> 00:50:03,467 …gaur goizean hartu duzuena. 589 00:50:03,600 --> 00:50:06,236 Oso estua eta latza da. 590 00:50:07,437 --> 00:50:09,940 Auto bakarra pasatzen da aldiko. 591 00:50:09,940 --> 00:50:14,511 Bihurgunean bozina jotzen dugu, beste auto bat badator. 592 00:50:14,544 --> 00:50:16,580 Ez badator, aurrera egin daiteke. 593 00:50:16,747 --> 00:50:22,019 Bestela, beste aldeko autoak bozina jotzen du. 594 00:50:22,652 --> 00:50:24,087 Horrela badakizu badatorrela. 595 00:50:24,254 --> 00:50:28,291 Ez baduzu bozinarik entzuten, bestea pasa daitekeela esan nahi du. 596 00:50:28,458 --> 00:50:31,895 Presaka badabil, bi aldiz jotzen du. 597 00:50:32,062 --> 00:50:33,830 Larrialdiaren seinalea da. 598 00:50:34,031 --> 00:50:37,768 Zer egiten da orduan? Itxaron. 599 00:50:37,934 --> 00:50:40,070 Bestea pasatu arte itxaron. 600 00:50:40,103 --> 00:50:43,240 Zuk ere presa baduzu, luzeago jo behar duzu. 601 00:50:43,407 --> 00:50:45,942 Eta benetako emergentzia bat baldin bada… 602 00:50:46,109 --> 00:50:47,978 …gaixo bat, adibidez… 603 00:50:48,011 --> 00:50:49,479 …orduan lehentasuna duzu. 604 00:50:49,513 --> 00:50:52,983 Denon artean erabaki genuen arau hori. 605 00:50:53,016 --> 00:50:55,619 Zeuek egiten dituzue arauak. 606 00:50:55,685 --> 00:50:57,421 Bai noski. 607 00:50:57,587 --> 00:50:59,890 Araurik gabe, gainbeheran dator dena. 608 00:50:59,990 --> 00:51:01,992 Zentzua beharrezkoa da. 609 00:51:02,025 --> 00:51:07,664 Herri honetan, adibidez, badauzkagu lorategi ederrak… 610 00:51:07,931 --> 00:51:12,269 …baratze bikainak, lurra eskuzabala delako. 611 00:51:12,436 --> 00:51:15,072 Baina norbait gaixotzen bada… 612 00:51:15,238 --> 00:51:20,377 …lorategiak, baratzeak edo lurrak sendatuko dute? 613 00:51:20,544 --> 00:51:21,878 Ez noski. 614 00:51:22,079 --> 00:51:28,718 Medikua behar dugu, gaixotzen garenean gu sendatzeko. 615 00:51:29,286 --> 00:51:34,958 Herri honetan biztanle baino antena paraboliko gehiago daude. 616 00:51:34,991 --> 00:51:38,495 Baina noizbait gaixotzen badira… 617 00:51:38,495 --> 00:51:41,865 …nork sendatuko ditu? Antena parabolikoak… 618 00:51:42,032 --> 00:51:44,768 …edo komediantea izan nahi duen neskak? 619 00:51:44,835 --> 00:51:47,571 Ez batak ez besteak ez dute sendatuko. 620 00:51:48,672 --> 00:51:52,109 Neskak ez du zentzatu nahi. 621 00:51:52,809 --> 00:51:56,012 Gogoak ematen diona egiten du. 622 00:51:56,113 --> 00:51:58,014 Txoriburu hutsa da! 623 00:51:58,115 --> 00:52:02,419 Horretarako etorri al zarete hain urrutitik? 624 00:52:02,452 --> 00:52:05,455 -Ez du kasurik egiten, ez… -Gauza bat esadazu. 625 00:52:05,522 --> 00:52:10,894 Baten batek artista izan nahi badu, zer egin behar du? 626 00:52:11,128 --> 00:52:13,230 Hori ezinezkoa da. 627 00:52:13,296 --> 00:52:15,499 Geure herrian badugu esapide bat: 628 00:52:15,532 --> 00:52:17,634 “Utzi hilotz bati nahi duena egiten… 629 00:52:17,901 --> 00:52:19,936 …eta soinean kaka egingo dizu”. 630 00:52:19,970 --> 00:52:25,542 Badakizu zenbat kezkatzen gaituzten gure abereek? 631 00:52:25,809 --> 00:52:32,649 Gure bizitzak haien mende daude. Ez ditugu inolaz ere galdu nahi. 632 00:52:32,983 --> 00:52:36,153 Haiek gabe, ezin gara bizi. 633 00:52:36,353 --> 00:52:39,256 Neska horrek gauza bat ulertu behar du: 634 00:52:39,356 --> 00:52:42,058 Artistaren bizitza hain ona balitz… 635 00:52:42,292 --> 00:52:46,730 …Shahrzad andrea, bere garaian aintzaz betea bizi izan zena… 636 00:52:46,763 --> 00:52:50,767 …ez litzateke orain bakarrik biziko, miserian… 637 00:52:51,301 --> 00:52:54,371 …bere etxetxoan, abandonatua. 638 00:52:54,571 --> 00:52:56,506 Nor da Shahrzad? 639 00:52:56,940 --> 00:53:01,878 Filmetan dantzatzen eta kantatzen zuen andre bat… 640 00:53:01,878 --> 00:53:05,615 …iraultza aurretik, noski. 641 00:53:27,404 --> 00:53:29,239 Panahi jauna! 642 00:53:29,406 --> 00:53:31,374 Hortik ez, hemendik. 643 00:53:33,043 --> 00:53:34,611 Azkar. 644 00:53:39,716 --> 00:53:41,618 Ikusten duzu zer egin didazun? 645 00:53:41,651 --> 00:53:49,092 Zeru-Lurrak mugitu ditut atzo ezkero zu aurkitzeko, tuntuna! 646 00:53:49,326 --> 00:53:52,529 -Eta orain ezkutaketan zabiltza? -Entzun! 647 00:53:52,696 --> 00:53:54,664 -Ez al duzu lotsarik? -Barkaidazu. 648 00:53:54,698 --> 00:53:57,467 Zergatik barkatu behar dizut? 649 00:53:57,567 --> 00:54:00,270 -Adarra jotzen didazu? -Barkatu. 650 00:54:00,303 --> 00:54:03,106 Entzun, Behnaz! 651 00:54:03,807 --> 00:54:07,344 Ez niri izenez deitu! 652 00:54:10,113 --> 00:54:11,014 Ixo! 653 00:54:11,014 --> 00:54:14,184 Entzuidazu, azalduko dizut. 654 00:54:14,217 --> 00:54:16,620 Nazkatuta naukazu! 655 00:54:16,786 --> 00:54:20,924 -Neska batek manipulatu nau! -Utzidazu esplikatzen. 656 00:54:21,091 --> 00:54:22,892 Ez, ez dut ezer jakin nahi! 657 00:54:23,660 --> 00:54:26,096 Ez dizut hitzik entzun nahi! 658 00:54:28,865 --> 00:54:30,500 Ez minik eman! 659 00:54:31,001 --> 00:54:32,269 Kendu erditik! 660 00:54:33,670 --> 00:54:34,738 Ixo, ixo! 661 00:54:34,904 --> 00:54:37,274 Arestian ez omen zenekien ezer! 662 00:54:40,410 --> 00:54:42,746 Zergatik esan didazu gezurra, puta zikina? 663 00:54:42,912 --> 00:54:45,649 Zergatik aritu zara gezurretan? 664 00:54:46,416 --> 00:54:48,518 Zergatik aritu naizen gezurretan? 665 00:54:48,685 --> 00:54:50,787 Zergatik aritu naizen gezurretan? 666 00:54:51,187 --> 00:54:55,325 Zu zara salba nintzakeen bakarra! 667 00:54:55,492 --> 00:54:57,627 Horregatik aritu naiz gezurretan. 668 00:54:57,694 --> 00:54:59,195 Ezin didazu ulertu? 669 00:54:59,729 --> 00:55:01,464 Ez didazu ulertzen? 670 00:55:01,531 --> 00:55:03,566 Mesedez, Jafari andrea. 671 00:55:03,733 --> 00:55:07,170 Arren, saia zaitez niri ulertzen. 672 00:55:07,671 --> 00:55:09,306 Arren! 673 00:55:09,439 --> 00:55:11,374 Ez nuen aukerarik izan! 674 00:55:11,541 --> 00:55:14,511 Zu zinen kontserbatorioan sartzeko nuen itxaropen bakarra! 675 00:55:14,511 --> 00:55:16,513 Neska txoriburua! 676 00:55:16,546 --> 00:55:18,782 Txoriburu deitzen didazu zuk ere? 677 00:55:18,815 --> 00:55:21,651 Besteek bezala hitz egiten didazu! 678 00:55:22,319 --> 00:55:25,355 Arren eta arren! Saiatu ulertzen! 679 00:55:25,622 --> 00:55:29,092 Zu zara lagundu diezadakeen bakarra. 680 00:55:29,626 --> 00:55:32,829 Dena saiatu dut. Den-dena! 681 00:55:32,996 --> 00:55:35,465 Ez nuen beste irtenbiderik. 682 00:55:35,498 --> 00:55:38,101 Zerbait zor al dizut nik? 683 00:55:38,134 --> 00:55:39,903 Zer zor dizut? 684 00:55:40,203 --> 00:55:42,372 Ezin al zenidan eskatu, besterik gabe? 685 00:55:42,439 --> 00:55:46,376 Eskatu banizu, egia esan banizu… 686 00:55:46,543 --> 00:55:48,278 …etorriko al zinen? 687 00:55:48,445 --> 00:55:51,181 Esadazu! Etorriko zinen? 688 00:55:51,381 --> 00:55:53,950 Mesedez, Jafari andrea. 689 00:55:53,983 --> 00:55:56,653 Arren eskatzen dizut! 690 00:55:56,820 --> 00:56:00,023 Belauniko eskatuko dizut, beharrezkoa bada. 691 00:56:00,090 --> 00:56:03,093 Ez joan! Oraingoan anaiak akabatu egingo nau… 692 00:56:03,193 --> 00:56:05,462 …hiru egun desagertzeagatik. 693 00:56:05,495 --> 00:56:08,198 Su emango dio Shahrzaden etxeari! 694 00:56:08,231 --> 00:56:11,768 Dena txikituko du, harekin nengoela jakiten badu! 695 00:56:11,835 --> 00:56:13,336 Arren! 696 00:56:17,440 --> 00:56:19,376 Mesedez, ez joan! 697 00:56:20,877 --> 00:56:23,113 Zergatik ez didazue ulertzen? 698 00:56:56,312 --> 00:56:58,815 -Kaixo, zer moduz? -Ondo, eskerrik asko. 699 00:56:58,882 --> 00:57:01,951 Badaukazu esku-telefonorik? Ba al dago koberturarik? 700 00:57:01,985 --> 00:57:03,853 Itxaron, begiratzera noa. 701 00:57:05,822 --> 00:57:08,591 Ez dago koberturarik. Zer gertatu da? 702 00:57:08,625 --> 00:57:11,428 Zezena herrira generaman, eta erori egin da. 703 00:57:11,461 --> 00:57:13,096 Zer egingo duzu? 704 00:57:13,129 --> 00:57:14,864 Zer egin dezaket? 705 00:57:15,031 --> 00:57:16,966 Ezin dut ezer egin. 706 00:57:17,033 --> 00:57:20,837 Nire kidea tontorrera igo da, kobertura bila. 707 00:57:20,904 --> 00:57:25,942 Ea albaitari bat aurkitzen duen, koberturarik badago. 708 00:57:26,142 --> 00:57:31,948 Bestela, herrira joango da telefono finko batetik deitzera. 709 00:57:32,148 --> 00:57:34,818 Animalia gaixoa hilik egongo da ordurako. 710 00:57:34,851 --> 00:57:38,354 Zer gehiago egin dezaket. Esadazu. 711 00:57:38,621 --> 00:57:42,659 Lagunduko dizut zezena alde batera bultzatzen, gu pasatu ahal izateko. 712 00:57:42,692 --> 00:57:44,461 Ezta pentsatu ere. 713 00:57:44,494 --> 00:57:46,896 Handituta dago dena, begiraiozu tripari. 714 00:57:47,030 --> 00:57:50,099 Hori egiten badugu, orduan, bai, hilko da. 715 00:57:50,200 --> 00:57:54,270 Ezin dugu hemen itxaron. Ezin diozu horrela sufritzen utzi. 716 00:57:54,304 --> 00:57:56,906 Ez da gure gauza, Jainkoarena baizik. 717 00:57:56,940 --> 00:57:58,141 Bozina jo dut. 718 00:57:58,274 --> 00:58:02,912 Zergatik ez didazu erantzun nik aurrera ez egiteko? 719 00:58:03,046 --> 00:58:08,551 Entzun dizut, baina uste nuen nire kidea zetorrela, albaitariarekin. 720 00:58:08,585 --> 00:58:11,588 Ez dago albaitaririk herrian! 721 00:58:11,654 --> 00:58:17,293 Uste dut hobe duzula zirt-zart erabakitzea. 722 00:58:17,494 --> 00:58:22,632 Gizakiak ere akabatzen ditugu, erruki hutsez. 723 00:58:22,665 --> 00:58:23,967 Berarengatik egizu. 724 00:58:24,000 --> 00:58:27,337 Bekatua da. Eta labana txiki bat besterik ez dut. 725 00:58:27,370 --> 00:58:30,740 Ezin dut, ezin diot sufriarazi. 726 00:58:30,907 --> 00:58:32,375 Sufritzen ari da jadanik. 727 00:58:32,542 --> 00:58:34,911 Bai, baina desberdina da. 728 00:58:34,944 --> 00:58:39,182 Sufritzen ari da, baina ez dagokigu guri esku hartzea. 729 00:58:39,215 --> 00:58:41,651 Jainkoaren borondatea da. 730 00:58:41,784 --> 00:58:46,856 Nire labanarekin hiltzen badut, erantzukizuna biona izango da. 731 00:58:46,923 --> 00:58:49,025 Ez da edozein zezen. 732 00:58:49,158 --> 00:58:52,328 Urrezko potrodun zezen ospetsua da. 733 00:58:52,395 --> 00:58:53,997 -Zer? -Hazitarako zezena da. 734 00:58:54,030 --> 00:58:56,232 -Badakizu zer esan nahi dudan? -Ez. 735 00:58:56,299 --> 00:58:59,369 Orain esango dizut. Andreak badaki azerbaijaneraz? 736 00:58:59,435 --> 00:59:00,670 Ez. 737 00:59:00,770 --> 00:59:02,472 Argitu egingo dizut. 738 00:59:02,672 --> 00:59:05,275 Hazitarako zezena da. 739 00:59:05,308 --> 00:59:09,479 Ez da zezen arrunt bat. Oso berezia da. 740 00:59:09,913 --> 00:59:12,715 Behiak estaltzeko erabiltzen da. 741 00:59:12,749 --> 00:59:16,219 Zuk ez duzu ikusten zezen erori bat baizik, autoa trabatzen dizuna. 742 00:59:16,252 --> 00:59:20,490 Baina ez Azerbaijan osoan, ez Iran osoan… 743 00:59:20,557 --> 00:59:21,925 …ez duzu horrelako zezenik aurkituko. 744 00:59:21,958 --> 00:59:25,395 Arraza bikainekoa da, gene bereziak ditu… 745 00:59:25,562 --> 00:59:27,730 …zezen hau paregabea da. 746 00:59:27,797 --> 00:59:30,466 Neure begiekin ikusita daukat. 747 00:59:30,667 --> 00:59:34,871 Gau batean, hamar behi ernaldu zituen! 748 00:59:35,071 --> 00:59:39,709 300.000 toman pagatzen dizkidate behi bat ernaltzen duen bakoitzean. 749 00:59:39,776 --> 00:59:42,178 Bihar feria handi bat egingo da hemen. 750 00:59:42,211 --> 00:59:46,849 Jendea nonahitik etorriko da, kamioiak bete behi. 751 00:59:46,950 --> 00:59:49,419 Jabetuko zara gertatuko denaz. 752 00:59:49,586 --> 00:59:53,089 Hortxe ibiliko dira kamioiak ilaran, beraren zain. 753 00:59:53,156 --> 00:59:54,824 Hemengo behiak dira okerrenak. 754 00:59:54,958 --> 00:59:59,028 Hau usaindu orduko, marruka hasten dira. 755 00:59:59,095 --> 01:00:03,132 Gaua hemen pasatzen baduzu, zerorrek entzungo duzu. 756 01:00:03,266 --> 01:00:07,170 Orkestra sinfoniko bat dirudi denak batera hasten direnean. 757 01:00:07,236 --> 01:00:09,105 Paregabea da. 758 01:00:09,138 --> 01:00:11,174 Baina orain erori egin da. 759 01:00:11,207 --> 01:00:15,812 Bihar denak beren behiekin iristen direnean, zer esango diet? 760 01:00:15,845 --> 01:00:20,283 Inork ezin du ordezkatu, berari zerbait gertatzen bazaio. 761 01:00:20,316 --> 01:00:22,852 -Badakizu zergatik? -Zergatik? 762 01:00:22,919 --> 01:00:25,421 Haren barrabilak miragarriak direlako. 763 01:00:25,455 --> 01:00:29,225 80 urteko agure bati eman zezen honen barrabilkia jateko… 764 01:00:29,258 --> 01:00:30,660 …eta piztia bihurtuko zaizu. 765 01:00:30,693 --> 01:00:32,595 Itzul gaitezen, Panahi. 766 01:00:32,629 --> 01:00:35,231 Herrira joan behar dugu, agur. 767 01:00:35,264 --> 01:00:38,868 Nire txartela emango dizut. Badaezpada ere. 768 01:00:38,901 --> 01:00:44,107 Gosetzen bazarete, kebaba azkar banatzeko zerbitzu bat dut. 769 01:00:44,140 --> 01:00:46,476 -Eskerrik asko. Agur. -Agur, agur. 770 01:01:09,666 --> 01:01:12,869 Nahi duzuna pentsatu… 771 01:01:12,902 --> 01:01:16,606 …baina uste dut oso gogorra izan zarela neskarekin. 772 01:01:16,639 --> 01:01:19,676 Hemengo jendea ez dago ohituta. 773 01:01:19,709 --> 01:01:21,878 Azkar mintzen dira… 774 01:01:22,445 --> 01:01:25,615 …baina oraindik azkarrago ahazten zaie. 775 01:01:25,648 --> 01:01:27,784 Berriz hara goazenez… 776 01:01:27,817 --> 01:01:31,020 …saiatu neskarekin adiskidetzen. 777 01:01:31,120 --> 01:01:33,656 Nahi baduzu. 778 01:01:34,023 --> 01:01:34,957 Kaixo. 779 01:01:35,024 --> 01:01:37,860 -Zer moduz? -Ondo, eskerrik asko. 780 01:01:40,797 --> 01:01:43,733 Shahrzad inguru honetan bizi omen da. 781 01:01:43,766 --> 01:01:45,568 Haraxeago, ezkerrera. 782 01:01:45,735 --> 01:01:47,103 Eskerrik asko. 783 01:02:06,289 --> 01:02:07,657 Kaixo. 784 01:02:08,858 --> 01:02:10,793 Eskerrik asko itzultzeagatik. 785 01:02:18,334 --> 01:02:19,736 Panahi jauna… 786 01:02:19,902 --> 01:02:21,738 Itxaron, mesedez. 787 01:02:21,838 --> 01:02:23,639 Unetxo bat. 788 01:02:29,545 --> 01:02:33,516 Panahi, itxaron hemen. Zerbait gertatu da, ikustera noa. 789 01:02:33,549 --> 01:02:35,585 -Zer? -Gero esango dizut. 790 01:02:35,752 --> 01:02:39,222 -Itxaron. Zerbait behar duzu? -Ez, ondo nago. 791 01:06:43,699 --> 01:06:47,036 Eskerrak ez zaren etorri. Etxea txiki-txikia da. 792 01:06:47,103 --> 01:06:49,305 Lotsatu egingo zen. 793 01:06:49,338 --> 01:06:50,973 Zer gertatu da? 794 01:06:51,073 --> 01:06:55,177 Ezer ez. Haserre dago mundu osoarekin. 795 01:06:55,378 --> 01:06:58,547 Berarekin lan egindako zuzendariekin, bereziki. 796 01:06:58,881 --> 01:07:02,718 Min handia egin omen diote. 797 01:07:03,285 --> 01:07:07,023 Esan diot zuk ez zenuela garai hartan filmik egiten. 798 01:07:07,089 --> 01:07:09,091 Eta esan dit: “Denak berdinak!” 799 01:07:09,158 --> 01:07:12,862 “Zein baino zein okerragoak”. 800 01:07:12,962 --> 01:07:17,600 Inork lagundu ez ziolako egongo da gurekin erresuminduta. 801 01:07:17,633 --> 01:07:19,635 Baina ez zen bakarra izan. 802 01:07:19,668 --> 01:07:22,938 Orduko aktore guztiek arazo bera izan zuten. 803 01:07:25,341 --> 01:07:28,878 Ez dauka ezer etxean. Berak margotutako koadroak… 804 01:07:29,045 --> 01:07:32,615 …eta bere filmen kartelak, besterik ez. 805 01:07:35,084 --> 01:07:40,222 Gu joan aurretik etxera lagunduko diodala esan diot Marziyehi. 806 01:07:40,256 --> 01:07:43,259 Baina itxaron egin nahi du aita bihar Teherandik itzuli arte. 807 01:07:43,292 --> 01:07:46,128 Aita ez da, nonbait, anaia bezain estua. 808 01:07:46,195 --> 01:07:48,631 Zeuk erabaki, ordea. 809 01:07:48,664 --> 01:07:51,233 Ba al dugu aukerarik? 810 01:07:51,267 --> 01:07:54,770 Egia esan, ez. Baina zer egingo dugu orain? 811 01:07:55,604 --> 01:07:57,273 Ezer ez. 812 01:07:59,475 --> 01:08:02,945 -Ondo nago. Hemen geratuko naiz. -Ez, ezta pentsatu ere. 813 01:08:02,978 --> 01:08:07,183 Herrikoek jakiten badute, ez dute onartuko. 814 01:08:07,316 --> 01:08:09,919 Ez kezkatu horregatik, hemen geratu nahi dut. 815 01:08:09,985 --> 01:08:11,587 Autoan lo egingo dut. 816 01:08:11,754 --> 01:08:14,356 Neka-neka eginda nago. 817 01:08:14,990 --> 01:08:19,295 Babestuago nago hemen beste edonon baino. 818 01:08:19,328 --> 01:08:23,432 Hau utziko dizut. Oso onak dira, hemen eginak. 819 01:08:23,466 --> 01:08:26,602 Te egin berria ere ekarri dizut, on egingo dizu. 820 01:08:26,635 --> 01:08:29,672 Bere poemen CD bat ere eman dit. 821 01:08:29,705 --> 01:08:32,975 -Berak errezitatuak? -Bai, Kermanen grabatu zituen. 822 01:08:33,042 --> 01:08:37,046 Iritsi berriak dira, eta bat eman dit; hobe zuk gordetzea. 823 01:08:37,113 --> 01:08:39,615 -Eskerrik asko, entzungo ditut. -Beste zerbait behar duzu? 824 01:08:39,615 --> 01:08:41,750 -Ez, ez. -Gabon. 825 01:09:29,832 --> 01:09:33,302 Ziurgabetasunaren tontorrera iritsi naiz. 826 01:09:33,335 --> 01:09:36,906 Izenak jakiteko irrikaz. 827 01:09:37,072 --> 01:09:42,444 Etxekoandrearen eskuak mailu-dantza egiten du airean. 828 01:09:42,978 --> 01:09:48,484 Egunsenti ezin garbiagoaren isiltasuna urraturik. 829 01:09:48,684 --> 01:09:56,192 Eskolako patioko pinuko objektu metal gorrikoa joz. 830 01:09:56,892 --> 01:10:00,429 Joka eta joka eta joka. 831 01:10:01,130 --> 01:10:05,334 Isiltasunak inozentzia torturatu zuen. 832 01:10:05,367 --> 01:10:06,869 Lehenengo otoitza… 833 01:10:07,036 --> 01:10:11,407 …madarikazio nabarmen bat izan zen niretzat. 834 01:10:11,907 --> 01:10:13,709 Altxa. 835 01:10:14,143 --> 01:10:15,945 Eseri. 836 01:10:16,445 --> 01:10:18,948 Ez dut esan “hemen nago”. 837 01:10:19,014 --> 01:10:22,017 Beraz, ez zaude. 838 01:10:49,111 --> 01:10:50,813 Panahi… 839 01:10:51,880 --> 01:10:54,516 Barkatu, esnatu egin zaitut? 840 01:10:54,984 --> 01:10:57,386 Ez, kuluxka bat egiten ari nintzen. 841 01:10:57,519 --> 01:11:02,291 Ibiliko al gara pixka bat herriraino? 842 01:11:02,358 --> 01:11:05,094 Dei bat egin nahi dut. 843 01:11:05,127 --> 01:11:09,198 Produkzio-laguntzaileari deitu nahi diot, kezkatuta egongo da atzotik. 844 01:11:09,231 --> 01:11:11,500 Ez dut gogorik. 845 01:11:11,934 --> 01:11:14,703 -Baina joango naiz, behar banauzu. -Ez. 846 01:11:15,271 --> 01:11:18,874 Atseden hartu. Berehala etorriko naiz. 847 01:11:18,907 --> 01:11:21,477 -Erne ibili. -Ederki. 848 01:11:41,997 --> 01:11:43,499 Aizu? 849 01:11:43,666 --> 01:11:46,568 Gabon, Ahmadi jauna. Benetan sentitzen dut. 850 01:11:46,735 --> 01:11:49,738 Badakit. Ulertzen dizut. 851 01:11:50,172 --> 01:11:52,775 Arazo larri bat izan dut. 852 01:11:52,808 --> 01:11:54,109 Ez dakit. 853 01:11:54,310 --> 01:11:59,415 Platoan egon banintz ere, ez nuen askorako balio izango. 854 01:11:59,715 --> 01:12:02,685 Bai, hitz egin dut haiekin. 855 01:12:02,985 --> 01:12:04,186 Bai. 856 01:12:07,923 --> 01:12:12,328 Ulertzen dizut. Arrazoi osoa duzu. 857 01:12:12,494 --> 01:12:15,798 Baina zein da filmatzeko biharko asmoa? 858 01:12:16,231 --> 01:12:19,501 Gauez filma dezakegu, 6etatik aurrera. 859 01:12:19,668 --> 01:12:23,539 -Teheranen egongo naiz. -Barkatu… 860 01:12:24,406 --> 01:12:28,877 Eskerrik asko. Azalduko dizut elkartzen garenean. 861 01:12:30,045 --> 01:12:32,481 Ez, ez kezkatu. Ez du zerikusirik horrekin. 862 01:12:32,648 --> 01:12:34,750 Ez, ez da hori. 863 01:12:34,917 --> 01:12:36,952 Dena azalduko dizut. 864 01:12:36,985 --> 01:12:40,189 Mila esker hain ulerkorra izateagatik. 865 01:12:40,222 --> 01:12:42,091 Mila esker. 866 01:12:42,257 --> 01:12:44,626 Gabon. Agur. 867 01:12:44,960 --> 01:12:48,130 Hemen zaudenez, esaguzu nola bukatzen den telesaila. 868 01:12:48,197 --> 01:12:52,301 Beti bezala: malko askorekin eta tristura handiz. 869 01:12:52,334 --> 01:12:54,937 Eta protagonistetako bat hil egiten da. 870 01:12:55,170 --> 01:12:57,272 Mila esker, jauna. 871 01:12:58,707 --> 01:12:59,975 Barkaidazu. 872 01:13:00,142 --> 01:13:03,112 -Zenbat da? -Nire gonbidatua zara. 873 01:13:03,145 --> 01:13:04,613 Ez, mesedez, kobraidazu. 874 01:13:04,646 --> 01:13:07,383 Tea hartu dut, dei bat egin dut… 875 01:13:07,416 --> 01:13:09,785 Mesedez, lotsatuta nago. 876 01:13:09,852 --> 01:13:12,154 -Utzi ordaintzen. -Ez da ezer. 877 01:13:12,321 --> 01:13:14,256 Ohore handia da niretzat zu hemen edukitzea. 878 01:13:14,289 --> 01:13:17,626 Eskerrik asko zure abegi onagatik. Agur. 879 01:13:17,793 --> 01:13:20,095 Gizona ez dago hemen? 880 01:13:20,129 --> 01:13:24,299 Ez, nekatuta dago. Autoan lo geratu da. 881 01:13:24,333 --> 01:13:26,268 Gauza bat esan nahi diot. 882 01:13:26,301 --> 01:13:28,036 Nik esan diezaioket zure partez. 883 01:13:28,103 --> 01:13:29,738 Ez naiz ausartzen zuri esaten. 884 01:13:29,772 --> 01:13:34,910 -Egizu kontu zure alaba naizela. -Kafetegian, ez. 885 01:13:34,943 --> 01:13:38,847 Goazen nire etxera, minutu gutxiko kontua izango da. 886 01:13:38,914 --> 01:13:41,216 Gogoratzen al zara nire etxeaz? 887 01:13:41,250 --> 01:13:43,519 -Patio handia daukana? -Horixe bera. 888 01:13:43,585 --> 01:13:46,655 -Baina berehala joan behar dut. -Jakina. 889 01:13:47,122 --> 01:13:52,828 Oroigarri bat dut, zuretzat eta gizonarentzat. 890 01:13:52,861 --> 01:13:55,030 -Zirkunzisio-festakoa da. -Eskerrik asko. 891 01:13:55,197 --> 01:13:57,900 Zure bilobaren festa izan da? 892 01:13:57,933 --> 01:13:59,701 Ez horixe! 893 01:13:59,735 --> 01:14:01,970 Nire semearena! Ez nire bilobarena. 894 01:14:02,037 --> 01:14:04,473 Bejondeizula, zure adinean seme bat! 895 01:14:04,506 --> 01:14:09,678 Pena ez zaretela han egon dena zuen begiez ikusteko. 896 01:14:09,711 --> 01:14:13,348 Ez zenukete sinetsiko ebakia egiten ari zitzaizkionik. 897 01:14:13,382 --> 01:14:15,150 Ez du malkorik isuri. 898 01:14:16,285 --> 01:14:20,422 Ayoub seme zaharrena zirkunzidatu zutenean… 899 01:14:20,489 --> 01:14:23,258 …Teheranera eraman nuen prepuzioa. 900 01:14:23,692 --> 01:14:26,361 Jauregi batetik gertu lurperatu nahi nuen. 901 01:14:26,528 --> 01:14:30,299 Egunen batean nire semeak han lan egin zezan… 902 01:14:30,466 --> 01:14:32,835 …atezain besterik ez bazen ere… 903 01:14:33,202 --> 01:14:34,970 …eta lagundu ahal izango zidan. 904 01:14:35,037 --> 01:14:37,773 Zaindariek atxilotu egin ninduten, ordea. 905 01:14:37,806 --> 01:14:41,376 Kartzelan sartu, eta kolpeka ia hil ninduten. 906 01:14:41,443 --> 01:14:44,146 Egunero jotzen ninduten. 907 01:14:44,213 --> 01:14:46,915 Azkenean libre utzi ninduten. 908 01:14:46,949 --> 01:14:49,985 Gero, zinemara joan nintzen. 909 01:14:50,118 --> 01:14:52,421 Film bat ikusi nuen. 910 01:14:52,588 --> 01:14:54,323 Irten egin nintzen. 911 01:14:54,490 --> 01:14:56,358 Eta etxera joan nintzen. 912 01:14:57,826 --> 01:15:01,630 Gerora, Jainkoak lau alaba eman zizkidan. 913 01:15:01,663 --> 01:15:03,098 Zorionak. 914 01:15:03,565 --> 01:15:08,370 Nire bigarren emazteak, ordea, ezin zuen mutilik eduki. 915 01:15:08,437 --> 01:15:11,039 Ez zuen sekula mutilik eduki. 916 01:15:14,076 --> 01:15:21,316 Eta orain dela hamabi urte, Jainkoak mutil bat eman zidan. 917 01:15:24,853 --> 01:15:26,255 Gabon, andrea. 918 01:15:26,288 --> 01:15:28,790 -Ez zenuen lanik hartu behar. -Ez da lana. 919 01:15:28,824 --> 01:15:30,592 Eskerrik asko. 920 01:15:32,461 --> 01:15:34,663 -Mila esker. -Ez horregatik. 921 01:15:35,697 --> 01:15:37,933 Zenbat balio du haragiak Teheranen? 922 01:15:37,966 --> 01:15:42,004 Ez dakit, ez dut haragirik erosten, barazkijalea naiz. 923 01:15:42,070 --> 01:15:43,739 Zer esaten ari zinen? 924 01:15:43,739 --> 01:15:46,174 Itxaron emaztea joan arte. 925 01:15:52,047 --> 01:15:55,083 Eta zer eguraldia dago Teheranen? 926 01:15:55,284 --> 01:15:58,620 Bero egiten du, eta kutsadura handia dago. 927 01:15:58,654 --> 01:16:01,390 Hemen fresko dago. 928 01:16:06,795 --> 01:16:07,963 Tori. 929 01:16:08,130 --> 01:16:11,133 -Erosoago egongo zara. -Eskerrik asko. Ez zen behar. 930 01:16:11,700 --> 01:16:14,169 -Eskerrik asko. -Ez horregatik. 931 01:16:14,236 --> 01:16:15,938 Ez nekerik hartu. 932 01:16:16,405 --> 01:16:19,575 Horrela ondo nago. 933 01:16:36,024 --> 01:16:38,727 Gauza bat bururatu zait. 934 01:16:39,595 --> 01:16:43,031 Zure semeaz kontatu berri didazunak… 935 01:16:43,198 --> 01:16:48,136 …zer etorkizun izan lezake haren etorkizunean, haren lanean? 936 01:16:48,170 --> 01:16:52,975 Zure jaioterrian ez al dituzte umeak zirkunzidatzen? 937 01:16:53,008 --> 01:16:55,277 Zer egiten dute prepuzioarekin? 938 01:16:55,444 --> 01:16:58,347 Bota egingo dute. 939 01:16:58,380 --> 01:17:02,751 Sakratua da, ordea. Ez naiz harritzen zuek zorigaitzez egotea. 940 01:17:02,818 --> 01:17:05,487 Mutikoaren halabeharra horren mende dago. 941 01:17:05,554 --> 01:17:07,956 Prepuzioa aitabitxiari eman behar zaio… 942 01:17:08,256 --> 01:17:12,461 …leku berezi batean gorde dezan. 943 01:17:12,494 --> 01:17:17,933 Espetxeko patioan lurperatuta, mutikoa gaizkilea izango da. 944 01:17:17,966 --> 01:17:21,069 Unibertsitateko patioan lurperatu… 945 01:17:21,236 --> 01:17:24,439 …eta mutikoa medikua edo ingeniaria izango da. 946 01:17:24,506 --> 01:17:28,143 -Barregarria da. -Ez da batere barregarria. 947 01:17:28,410 --> 01:17:31,380 Ez, ez naiz horretaz barrez ari. 948 01:17:31,546 --> 01:17:34,249 Mutikoa medikua izatea nahi baduzu… 949 01:17:34,316 --> 01:17:39,221 …aski da zera hori leku egokian lurperatzea, ezta? 950 01:17:39,354 --> 01:17:41,823 Ez noski, ez da aski! 951 01:17:41,857 --> 01:17:43,859 Unibertsitatera joan behar du. 952 01:17:43,892 --> 01:17:47,362 Baina leku egokian jartzen baduzu, Jainkoak mutikoa adoretuko du… 953 01:17:47,396 --> 01:17:51,900 …unibertsitatean sartzeko gogotik ikastera. 954 01:17:51,933 --> 01:17:55,037 Halakoxeak dira gure ohiturak. 955 01:17:55,170 --> 01:17:58,273 Ezagutzen al duzu Zail? 956 01:17:58,373 --> 01:17:59,608 Nor? 957 01:17:59,908 --> 01:18:01,343 Shir Mammad. 958 01:18:01,376 --> 01:18:05,147 Mundu guztiak daki nor den, zuk ez? 959 01:18:05,180 --> 01:18:06,915 Nola du benetako izena? 960 01:18:06,948 --> 01:18:08,383 Vossoughi. 961 01:18:08,450 --> 01:18:10,419 Behrouz Vossoughi. 962 01:18:10,686 --> 01:18:11,987 Behrouz Vossoughi? 963 01:18:12,154 --> 01:18:13,822 Begira. 964 01:18:17,292 --> 01:18:18,694 Begira. 965 01:18:18,860 --> 01:18:21,096 Benetako gizona da. 966 01:18:21,163 --> 01:18:23,031 Gizon-gizona da. 967 01:18:23,098 --> 01:18:25,634 Kementsua da zeharo. 968 01:18:25,634 --> 01:18:29,938 Haren begirada ikusi besterik ez dago benetako gizona dela jakiteko. 969 01:18:29,971 --> 01:18:31,873 Bai horixe. 970 01:18:32,407 --> 01:18:34,476 -Bizirik dago oraindik? -Bai. 971 01:18:34,476 --> 01:18:36,078 Ederki. 972 01:18:36,244 --> 01:18:38,714 Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari. 973 01:18:38,780 --> 01:18:43,018 Bizirik dagoen artean, haren esku dago Ayouben halabeharra. 974 01:18:43,051 --> 01:18:47,222 38 urtez gorde dut hau… 975 01:18:47,255 --> 01:18:51,626 …semeak etorkizun on bat izango duela ziurtatzeko. 976 01:18:54,129 --> 01:18:56,131 Axola al dizu… 977 01:18:56,732 --> 01:18:58,900 …hau berari ematea? 978 01:19:03,071 --> 01:19:04,773 Zer da hau? 979 01:19:05,107 --> 01:19:07,375 Ez zaitez nahigabetu. 980 01:19:07,409 --> 01:19:09,311 Ez dizu nazka eman behar. 981 01:19:09,478 --> 01:19:11,113 Gatzetan eduki nuen… 982 01:19:11,246 --> 01:19:13,582 …kotoian bildua… 983 01:19:13,982 --> 01:19:16,017 …eta oihal horren barruan. 984 01:19:16,318 --> 01:19:19,721 Ayoun nire semearen prepuzioa da. 985 01:19:20,956 --> 01:19:22,290 Zer egin behar dut honekin? 986 01:19:22,357 --> 01:19:24,025 Atsegina izan zaitez. 987 01:19:24,126 --> 01:19:25,861 Emaiozu jaun horri… 988 01:19:26,027 --> 01:19:29,598 …hark gizon-gizonari emateko. 989 01:19:29,631 --> 01:19:31,299 Ezin du. 990 01:19:31,399 --> 01:19:33,702 Vossoughi atzerrian bizi da. 991 01:19:33,769 --> 01:19:35,103 Egidazu mesedea. 992 01:19:35,270 --> 01:19:38,673 Jaun hori atzerrira joaten denean, eraman diezaiola. 993 01:19:38,707 --> 01:19:41,009 Baina jaun hori… 994 01:19:41,610 --> 01:19:44,112 …ezin da atzerrira joan. 995 01:19:44,246 --> 01:19:46,314 Eta Vossoughi jauna ezin da hona etorri. 996 01:19:47,249 --> 01:19:49,017 Zergatik ez? 997 01:19:49,785 --> 01:19:51,553 Zeren eta… 998 01:19:52,154 --> 01:19:55,824 Hala bada, emaiozu jaunari… 999 01:19:56,124 --> 01:19:58,627 …hark zure nagusiari emateko. 1000 01:19:58,660 --> 01:20:02,330 Konta diezaiola nire seme Ayouben historia. 1001 01:20:02,497 --> 01:20:05,367 Beharbada, Jainkoak lagunduko digu. 1002 01:20:05,433 --> 01:20:09,304 Baliteke azal puska batek konpontzea… 1003 01:20:09,337 --> 01:20:11,740 …jaun horren eta gizon-gizonaren arazoak. 1004 01:20:11,907 --> 01:20:15,277 -Ederki. -Sinetsidazu, botere handia du. 1005 01:20:15,477 --> 01:20:18,180 Gabon. Eskerrik asko. 1006 01:20:20,448 --> 01:20:22,017 -Barkatu. -Bai. 1007 01:20:22,184 --> 01:20:24,319 -Beste zerbait esan nahi dizut. -Esadazu. 1008 01:20:24,352 --> 01:20:27,355 Telesailean ikusi dut ezkongabea zarela. 1009 01:20:27,389 --> 01:20:31,026 Badaukagu gela bat. Gera zaitez, eguraldi ona dago. 1010 01:20:31,193 --> 01:20:32,661 Ez, eskerrik asko. 1011 01:20:33,328 --> 01:20:36,298 Emaiozu, baita ere, gutun hau jaun horri. 1012 01:20:36,331 --> 01:20:38,567 Arazoak baldin baditu, lagundu egingo dio. 1013 01:20:38,633 --> 01:20:40,435 Zer dio gutunak? 1014 01:20:40,602 --> 01:20:42,971 Nire seme Ayouben bizitzaren historia. 1015 01:20:43,038 --> 01:20:45,207 -Mila esker. -Agur. 1016 01:20:56,785 --> 01:20:57,919 Gabon. 1017 01:20:58,420 --> 01:21:00,922 Gabon, zer ari zara hemen? 1018 01:21:01,089 --> 01:21:04,392 -Itzuli zarela entzun dut. -Orain nindoan zure etxera. 1019 01:21:04,559 --> 01:21:09,197 -Baduzu nire alabaren berri? -Bai, ez kezkatu, ondo dago. 1020 01:21:09,331 --> 01:21:11,867 -Zeure begiez ikusi duzu? -Bai, ez du ezer. 1021 01:21:12,033 --> 01:21:14,936 Eskerrik asko. Utzidazu eskuan muin ematen. 1022 01:21:15,170 --> 01:21:16,504 Asko lagundu diozu. 1023 01:21:16,671 --> 01:21:20,909 Zure alabak etorrarazi nau hona. 1024 01:21:21,076 --> 01:21:23,745 Gabon. Nire etxera etorri nahi duzu? 1025 01:21:23,912 --> 01:21:25,780 Eskerrik asko, beste batean. 1026 01:21:25,947 --> 01:21:28,450 Ez gelditu ilunbetan. 1027 01:21:29,317 --> 01:21:31,953 Gabon. Ez kezkatu nitaz. 1028 01:21:32,120 --> 01:21:34,022 Esker mila. 1029 01:21:36,224 --> 01:21:37,792 Ondo lo egin. 1030 01:21:37,859 --> 01:21:41,096 Zure alaba ondo dago. Shahrzaden etxean dago. 1031 01:21:43,798 --> 01:21:45,433 Zer gertatzen da? 1032 01:21:45,467 --> 01:21:47,335 Senarra bihar itzuliko da. 1033 01:21:47,736 --> 01:21:51,139 Semeak han dagoela jakiten badu, su emango dio etxeari. 1034 01:21:51,172 --> 01:21:54,342 Su emango lioke Shahrzaden etxeari? 1035 01:21:54,376 --> 01:21:55,377 Zergatik? 1036 01:21:55,543 --> 01:21:58,013 Hau herri txiki bat da. 1037 01:21:58,246 --> 01:22:00,649 Jendea marmarrean aritzen da. 1038 01:22:00,916 --> 01:22:02,784 Ohorea galdu dugu. 1039 01:23:09,517 --> 01:23:11,586 Ez al zen Kermanen bizi? 1040 01:23:11,653 --> 01:23:13,421 Zergatik etorri zen hona? 1041 01:23:13,588 --> 01:23:16,191 Orain dela bi urte etorri zen. 1042 01:23:16,858 --> 01:23:20,428 Hasieran, ez zioten bakean bizitzen utzi. 1043 01:23:20,495 --> 01:23:24,866 Alkateak jakin zuenean filmetan agertu zela… 1044 01:23:25,033 --> 01:23:27,235 …dantzan eta kantari… 1045 01:23:27,369 --> 01:23:30,472 …hura herritik botatzea erabaki zuen. 1046 01:23:30,572 --> 01:23:34,142 Jendea bidali zuen haren etxera… 1047 01:23:35,076 --> 01:23:37,746 …haren gauza guztiak botatzeko. 1048 01:23:39,814 --> 01:23:42,417 Baina berari ez zitzaion axola izan. 1049 01:23:42,584 --> 01:23:44,619 Pintatzen pasatzen zuen egun osoa. 1050 01:23:44,652 --> 01:23:48,089 Ez omen zitzaion aterperik gabe bizitzea axola. 1051 01:23:48,623 --> 01:23:51,860 Jendeak bakean utzi zuen azkenean. 1052 01:23:52,027 --> 01:23:56,664 Alkateak debekatu egin zigun haren etxera joatea. 1053 01:23:56,698 --> 01:23:58,366 Eta bera ez zen inoiz inoren etxera joaten. 1054 01:23:58,633 --> 01:24:00,769 Baina denok hartaz hitz egiten genuen. 1055 01:24:00,835 --> 01:24:04,839 Amak esaten zidan: “Komediantea izan nahi duzu, Shahrzad bezala?” 1056 01:24:04,873 --> 01:24:07,909 Hurrengo biktima nola engainatu pentsatzen ari zarete? 1057 01:24:07,942 --> 01:24:09,177 Deitu al duzu? 1058 01:24:09,210 --> 01:24:13,415 Bai, bihar Teheranen egon behar dut, arratsaldeko seietarako. 1059 01:24:13,448 --> 01:24:15,216 -Han egongo gara. -Hala espero dut. 1060 01:24:15,250 --> 01:24:18,153 Agure batek hau eman dit zuretzat. 1061 01:24:18,186 --> 01:24:20,288 -Zer da? -Gutun bat. 1062 01:24:20,488 --> 01:24:23,258 Gero esplikatuko dizut gainerakoa. 1063 01:24:23,358 --> 01:24:25,293 Banoa, goseak nago. 1064 01:24:25,326 --> 01:24:28,129 Marziyeh, zure ama ikusi dut. 1065 01:24:28,196 --> 01:24:30,131 -Gabon. -Gabon. 1066 01:24:38,273 --> 01:24:40,675 Mesedez, gero ireki ezazu. 1067 01:24:40,742 --> 01:24:41,876 Zer? 1068 01:24:42,077 --> 01:24:44,012 Gero ireki ezazu. 1069 01:24:45,113 --> 01:24:47,148 Badakizu zer den? 1070 01:24:49,751 --> 01:24:51,920 Saltsa berean sartuta daude denak. 1071 01:25:06,367 --> 01:25:08,636 Ba al dago zure senargaiaren berririk? 1072 01:25:08,670 --> 01:25:10,839 Zergatik ez digu inork aipatu? 1073 01:25:11,106 --> 01:25:13,908 Desertorea da, duela bost urte. 1074 01:25:13,942 --> 01:25:16,211 Noizean behin, lur jota geratzen da… 1075 01:25:16,377 --> 01:25:18,113 …eta herrira itzultzen da. 1076 01:25:18,246 --> 01:25:20,582 Bolada batean egoten da… 1077 01:25:20,582 --> 01:25:23,585 …eta gero berriz joaten da. 1078 01:25:23,751 --> 01:25:27,489 Aldi bakoitzean hitzematen du ez duela berriz desertatuko… 1079 01:25:28,256 --> 01:25:30,191 …baina nahi duena egiten du. 1080 01:25:30,358 --> 01:25:32,794 Nahi duenean agertzen da. 1081 01:25:32,827 --> 01:25:34,462 Zer egingo duzu berarekin? 1082 01:25:34,496 --> 01:25:38,433 Ez dut arazorik bera konbentzitzeko. 1083 01:25:38,566 --> 01:25:40,768 Haren familia beste kontu bat da. 1084 01:25:41,269 --> 01:25:44,973 Hemen ez dago ez logikarik, ez araurik, biderako izan ezik. 1085 01:25:45,039 --> 01:25:50,145 Baina nahiago dute arauak aldatzen ibili, bidea konpondu baino. 1086 01:25:50,178 --> 01:25:52,580 Behin, pala eta pikotxa hartu… 1087 01:25:52,747 --> 01:25:55,283 …eta bidea zabaltzera joan nintzen… 1088 01:25:55,450 --> 01:25:58,586 …bi auto pasa ahal izan zitezen. 1089 01:25:58,620 --> 01:26:02,423 Pikotxa eta pala kendu zizkidaten: “Hau ez da emakume-lana”. 1090 01:26:02,490 --> 01:26:05,226 “Lanabes hauek nekazariaren ohorea dira”. 1091 01:26:07,629 --> 01:26:10,331 Argia itzaliko al duzu? Eskerrik asko. 1092 01:26:12,600 --> 01:26:14,035 Hartu hau. 1093 01:26:23,778 --> 01:26:25,013 -Gabon. -Gabon. 1094 01:26:25,313 --> 01:26:27,582 Zer zabiltzate hemen? 1095 01:26:27,649 --> 01:26:30,952 -Zer moduz? -Ondo, eta zuek? 1096 01:26:31,853 --> 01:26:34,222 Ondo, mila esker. 1097 01:26:35,256 --> 01:26:37,592 -Eta zu? -Ondo, eskerrik asko. 1098 01:26:37,625 --> 01:26:38,626 Etorri gure etxera. 1099 01:26:38,793 --> 01:26:43,231 Alkateak eskatu digu zuri gure etxean ostatu emateko. 1100 01:26:43,264 --> 01:26:46,701 Eskerrik asko. Baina goizean goiz joatekoak gara. 1101 01:26:46,734 --> 01:26:50,972 Horregatik geratu naiz hemen. Bestela, joango nintzateke. 1102 01:26:51,039 --> 01:26:52,273 Zerbait behar duzu? 1103 01:26:52,307 --> 01:26:55,677 Ez, denetik daukat. Bestela, eskatuko nizueke. 1104 01:26:55,710 --> 01:26:57,712 Arroparik, mantarik? 1105 01:26:57,879 --> 01:27:00,215 Atseginak zarete, baina ez dut behar. 1106 01:27:02,650 --> 01:27:04,852 Esker mila. 1107 01:27:05,853 --> 01:27:07,455 Goraintziak denei. 1108 01:27:07,622 --> 01:27:10,225 Ez dizugu traba gehiago egingo. 1109 01:27:10,258 --> 01:27:12,694 -Eskerrik asko. Gabon. -Gabon. 1110 01:27:12,860 --> 01:27:16,030 Gabon. Erne ibili. 1111 01:27:19,367 --> 01:27:22,237 Kalekumeek ez dute inoiz kasurik egiten. 1112 01:27:22,270 --> 01:27:25,673 Kazkabar gogor batek erakutsiko lioke… 1113 01:27:25,673 --> 01:27:27,342 …gure etxeari uko ez egiten. 1114 01:27:28,142 --> 01:27:30,245 Kontuz zer esaten duzun. 1115 01:27:30,378 --> 01:27:32,614 Okerragoa litzateke guretzat. 1116 01:27:32,914 --> 01:27:37,185 Kazkabarrak uzta guztiak hondatuko lizkiguke. 1117 01:27:40,421 --> 01:27:43,258 Baliteke, baina horrela ikasiko luke. 1118 01:28:58,766 --> 01:29:00,101 Egun on. 1119 01:29:01,569 --> 01:29:03,771 -Ondo lo egin al duzu? -Egun on. 1120 01:29:03,938 --> 01:29:06,974 Aurpegia garbitu nahi duzu? 1121 01:29:08,343 --> 01:29:11,346 -Egun on. -Baita zuri ere. 1122 01:29:15,383 --> 01:29:20,421 Goizean goiz joan da pinturekin eta oihal batekin. 1123 01:29:21,522 --> 01:29:23,591 Opari bat utzi dizu. 1124 01:29:40,908 --> 01:29:43,444 Ez nau hainbeste gorrotatzen. 1125 01:29:43,945 --> 01:29:46,614 Ez, bere bizitza bizi du. 1126 01:29:47,749 --> 01:29:50,318 Zer da hau? 1127 01:29:51,986 --> 01:29:53,888 Orain aitabitxia naiz. 1128 01:29:55,189 --> 01:29:57,592 Hemen gordeko dut, ez ahaztu. 1129 01:30:00,795 --> 01:30:02,797 Abiatuko al gara? 1130 01:31:36,991 --> 01:31:38,092 Panahi jauna… 1131 01:31:38,159 --> 01:31:42,530 Emakumeek hobeto gobernatzen dituzte egoera hauek. 1132 01:31:52,740 --> 01:31:54,175 Nor da? 1133 01:31:54,775 --> 01:31:56,143 Egun on. 1134 01:31:56,310 --> 01:31:57,578 Nor dabil hor? 1135 01:31:58,513 --> 01:32:00,147 Gu gara. 1136 01:32:03,651 --> 01:32:06,687 Marziyeh etxera ekarri dut. 1137 01:32:07,321 --> 01:32:09,957 -Sartu. -Eskerrik asko. 1138 01:32:10,858 --> 01:32:13,294 Hitz emadazue ez duzuela zigortuko. 1139 01:32:13,461 --> 01:32:15,129 Sartu. 1140 01:32:15,129 --> 01:32:16,464 Aurrera, aurrera. 1141 01:32:34,916 --> 01:32:36,784 Kanpora! 1142 01:32:37,852 --> 01:32:39,854 Nora nahi duzu joatea? 1143 01:32:39,854 --> 01:32:41,155 -Alde hemendik! -Nora? 1144 01:32:41,155 --> 01:32:42,223 Ez zaitut hemen ikusi nahi! 1145 01:32:43,424 --> 01:32:45,159 Ireki atea! 1146 01:35:44,505 --> 01:35:46,907 Pixka bat ibiliko naiz. 1147 01:37:45,226 --> 01:37:46,894 Jafari andrea! 1148 01:37:47,061 --> 01:37:49,563 Jafari andrea, ez joan, itxaron! 1149 01:40:15,442 --> 01:40:18,545 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz