1 00:00:43,843 --> 00:00:50,517 Tokio, Japonia 2 00:00:52,419 --> 00:00:56,856 Aspaldi, Tokio Edo deitzen zenean… 3 00:00:57,624 --> 00:01:02,162 …bazegoen arrain-azoka jendetsu bat Nihonbashi-n. 4 00:01:02,429 --> 00:01:06,699 Edoko kulturarekin batera hazi zen azoka. 5 00:01:07,267 --> 00:01:11,071 Arrainaren japoniar kultura berezia sorrarazi zuen… 6 00:01:11,237 --> 00:01:13,907 …hiru mende baino gehiagotan. 7 00:01:15,141 --> 00:01:17,277 Gero, 1923an… 8 00:01:17,444 --> 00:01:22,048 …Kanto-ko lurrikara suntsitzaileak suntsitu egin zuen. 9 00:01:23,416 --> 00:01:29,289 Arrain-azoka beste kokaleku batean berreraikitzea erabaki zuten. 10 00:01:32,592 --> 00:01:38,932 Azoka berria duela 80 urte bukatu zuten, 1935ean. 11 00:01:39,899 --> 00:01:45,772 Orduan sortu zen, bada, munduko arrain-azokarik handiena. 12 00:01:47,841 --> 00:01:53,413 Bere goren aldian, 3.200 tona arrain saldu ziren han egunean… 13 00:01:53,446 --> 00:01:57,417 …3.000 milioi yeneko balioarekin. 14 00:01:57,717 --> 00:02:03,790 60.000tik gora bezero eta saltzaile biltzen ziren egunero azokan. 15 00:02:08,361 --> 00:02:11,264 Hamarraldi askoan zehar, mundua aldatzen ikusi du… 16 00:02:11,297 --> 00:02:14,033 …eta milioika lagun ibili zaizkio barruan hara-hona. 17 00:02:17,871 --> 00:02:19,772 Azoka horrek izena du… 18 00:02:19,939 --> 00:02:21,975 …Tsukiji. 19 00:02:22,008 --> 00:02:25,178 TSUKIJI Gauza miragarrien lekua 20 00:02:35,155 --> 00:02:38,625 Arrain-azoka desberdinetan ibili izan naiz munduan zehar… 21 00:02:39,025 --> 00:02:42,929 …eta ez dut Tsukiji bezalakorik ikusi. 22 00:02:48,034 --> 00:02:49,002 Zer da Tsukiji? 23 00:02:49,035 --> 00:02:50,970 Intentsitate desberdin bat du. 24 00:02:51,004 --> 00:02:54,541 Eta baliteke intentsitate hori grina izatea, aldez. 25 00:02:55,842 --> 00:02:59,012 Ez dut horrelako beste lekurik ezagutzen munduan… 26 00:02:59,279 --> 00:03:02,182 …hain historia luzea eta tradizio aberatsa duena… 27 00:03:03,049 --> 00:03:06,419 …eta jendearen bizitzarekin hain lotura estua duena. 28 00:03:06,686 --> 00:03:12,292 Tsukijik egunean 25 milioi laguni ematen die jaten. 29 00:03:12,358 --> 00:03:14,260 Harrigarria da. 30 00:03:20,833 --> 00:03:22,969 Arrain guztiaz gainera… 31 00:03:23,036 --> 00:03:27,740 …informazioa biltzeko iturri bat da Tsukiji. 32 00:03:27,941 --> 00:03:34,080 Azokan zehar ibiliz, udaberria noiz datorren sumatuko duzu. 33 00:03:34,113 --> 00:03:38,284 Japoniar janaria oso sasoikoa da… 34 00:03:38,451 --> 00:03:43,389 …eta sasoi aldaketa hemen sumatzen da lehenik. 35 00:03:44,791 --> 00:03:48,194 Kontua ez da Tsukiji munduko "onena" izatea… 36 00:03:48,695 --> 00:03:53,600 …kontua da ez duela antzekorik. Paregabea da. 37 00:03:53,833 --> 00:03:58,838 Ez du ezer antzekorik munduan. Zin dagizuet! 38 00:04:04,010 --> 00:04:08,414 Japoniarrek izugarrizko errespetua diete arrainei eta itsaskiei. 39 00:04:08,581 --> 00:04:13,886 Arrain-itsaskienganako estimuan oinarrituta dago Tsukiji. 40 00:04:19,359 --> 00:04:21,361 -Nora migratzen dute? -Sadora. 41 00:04:21,494 --> 00:04:22,895 Dagoeneko? 42 00:04:22,996 --> 00:04:27,867 Onenak atera ditut, eta hau gelditzen da. 43 00:04:28,101 --> 00:04:31,838 Gaur utzi diot arrain-hazia saltzeari. 44 00:04:31,871 --> 00:04:36,009 Oraindik badaukat, baina ez da kalitate onekoa. 45 00:04:36,175 --> 00:04:39,712 -Sardinak txarrak daude? -Hobeto daude. 46 00:04:40,213 --> 00:04:43,516 Harro samar daude. 47 00:04:44,017 --> 00:04:47,420 Gure bitartekariek arraina ezagutzen dute. 48 00:04:47,587 --> 00:04:50,523 Beste edonon ez dago hainbeste aditurik. 49 00:04:50,757 --> 00:04:53,159 Ziur nago horretaz. 50 00:04:54,727 --> 00:04:56,529 Handizkako bitartekariaren zeregina 51 00:04:56,562 --> 00:05:00,833 Handizkako bitartekariak adituak dira. 52 00:05:00,900 --> 00:05:04,470 Badakite arraina nola sailkatu. 53 00:05:04,470 --> 00:05:08,808 Saltzaile txikiei saltzen diete arraina eta itsaskia… 54 00:05:08,875 --> 00:05:12,912 …bizkor eta efikaziaz. 55 00:05:14,914 --> 00:05:17,583 Badaude arrantzaleak… 56 00:05:17,884 --> 00:05:20,420 …badaude banaketa egiten duten profesionalak… 57 00:05:20,420 --> 00:05:22,989 …eta arraina ebaluatzen dutenak. 58 00:05:23,156 --> 00:05:27,093 Eta chefak lerroaren amaieran daude. 59 00:05:27,960 --> 00:05:30,096 Handizkako saltzaileek arraina aukeratzen dute… 60 00:05:30,229 --> 00:05:36,336 …saltzaile txiki edo jatetxe bakoitzaren premien arabera. 61 00:05:36,336 --> 00:05:39,005 Arrain ona jaten dugu horrela. 62 00:05:39,806 --> 00:05:42,141 Handizkako saltzaileen aukera… 63 00:05:42,342 --> 00:05:47,113 …metatuta daukaten jakintzan oinarrituta dago. 64 00:05:51,451 --> 00:05:54,520 Beren lanaz harro daude. 65 00:05:54,554 --> 00:05:56,689 Zure azken arraina aparta zen. 66 00:05:57,390 --> 00:06:00,693 Existitzen bada, neuk edukiko dut. 67 00:06:03,329 --> 00:06:06,032 Handizkako saltzaileak oso harro daude… 68 00:06:06,232 --> 00:06:11,738 …azokaren tradizio luzearen parte izateaz. 69 00:06:12,171 --> 00:06:17,543 Kontua ez da zenbat diru ateratzen duten tratu batetik. 70 00:06:17,543 --> 00:06:25,151 Kalitateko arraina ematea da haietako askoren lehentasuna. 71 00:06:25,385 --> 00:06:29,689 Haien helburu nagusia ez da irabazi handiak ateratzea. 72 00:06:29,856 --> 00:06:34,160 Hori ez da harrotasun-iturri bat haientzat. 73 00:06:35,395 --> 00:06:41,401 Azokaren erritmoak 74 00:06:46,706 --> 00:06:52,545 Jai egunen bezperan 00:30etan iristen naiz. 75 00:06:59,185 --> 00:07:00,820 Egun on. 76 00:07:00,887 --> 00:07:03,189 Badauzkazu 700 kutxak? 77 00:07:03,656 --> 00:07:05,958 Ederki. Kalitate onekoa da? 78 00:07:14,700 --> 00:07:17,470 Bezperako gauaz geroztik… 79 00:07:18,704 --> 00:07:24,076 …sailkatu egin behar da eskarietako arraina. 80 00:07:24,210 --> 00:07:26,913 "20 aingira erre, Los Angeleserako" 81 00:07:26,946 --> 00:07:30,149 Los Angeleseko eskari bat dut. 82 00:07:30,450 --> 00:07:35,154 8:30ak dira han. Ez diet hain goiz deitzen, baina… 83 00:07:35,321 --> 00:07:39,492 …haiek edozein ordutan deitzen didate. Zer egingo dut, ba? 84 00:07:55,908 --> 00:07:59,679 Handizkako saltzaile batzuk 22:00etan iristen dira. 85 00:07:59,712 --> 00:08:04,484 Zenbat eta lehenago iritsi, orduan eta arrain gehiago prestatuko duzu. 86 00:08:04,517 --> 00:08:08,254 Gure zeregina sinplea da. Gauza bera egiten dugu egunero. 87 00:08:08,254 --> 00:08:10,823 Iritsi orduko, arraina prozesatzen dut. 88 00:08:10,890 --> 00:08:15,928 Hobe goiz etortzea eta fresko dagoenean prestatzea arraina. 89 00:08:20,600 --> 00:08:23,102 2:30etan iristen naiz egunero. 90 00:08:23,569 --> 00:08:26,439 Bezperan prestatzen ditugu eskariak. 91 00:08:26,739 --> 00:08:33,746 Eskariak begiratu, eta antolatu egiten ditut. 92 00:08:34,780 --> 00:08:39,719 300 berdel daude, baina eskaria 250ekoa zen. 93 00:08:39,752 --> 00:08:44,323 -250 jarri, eta apartatu besteak. -Kendu egingo ditut. 94 00:09:00,139 --> 00:09:02,842 Zer itxura ona duen! 95 00:09:05,478 --> 00:09:08,080 Arrain bakoitzak balio desberdina du. 96 00:09:08,147 --> 00:09:13,486 Handizkako saltzaileek arraina ebaluatzen eta sailkatzen dute. 97 00:09:13,653 --> 00:09:20,660 Bezeroaren premien arabera erosten eta sailkatzen dugu arraina. 98 00:09:21,327 --> 00:09:23,496 Hori da gure erantzukizuna. 99 00:09:23,663 --> 00:09:27,433 Handizkako saltzaileek elkarlanean dihardute bezeroarentzat. 100 00:09:27,466 --> 00:09:31,537 Arrantzaleek bizia arriskatzen dute arrain ona ekartzeko. 101 00:09:31,804 --> 00:09:35,341 Baina edonor ez da gai arrain ona estimatzeko. 102 00:09:35,508 --> 00:09:41,747 Bezero egokiak bilatu behar ditugu, beraz, saltzen dugun arrainerako. 103 00:09:42,415 --> 00:09:45,017 Ez da bertako azoka bat. 104 00:09:45,184 --> 00:09:49,322 Era guztietako arraina iristen zaigu Japonia osotik. 105 00:09:45,184 --> 00:09:49,322 Era guztietako arraina iristen zaigu Japonia osotik. 106 00:09:45,184 --> 00:09:49,322 Era guztietako arraina iristen zaigu Japonia osotik. 107 00:09:45,184 --> 00:09:49,322 Era guztietako arraina iristen zaigu Japonia osotik. 108 00:09:49,689 --> 00:09:53,726 Nire bezeroentzat arrain egokia hartzeko nago ni hemen. 109 00:09:53,859 --> 00:09:57,697 Gure zerbitzuaren ikuspegi kolektibo bat dugu. 110 00:10:04,070 --> 00:10:06,372 Erosketa 111 00:10:06,539 --> 00:10:09,108 Pasilloetan barrena ibiltzen zarenean… 112 00:10:09,308 --> 00:10:15,481 …handizkako saltzaileak beren mahaietara jarriak ikusten dituzu. 113 00:10:15,648 --> 00:10:18,784 Bitartekariak batetik bestera ibiltzen dira… 114 00:10:19,151 --> 00:10:23,456 …arrainen prezioez galdezka. 115 00:10:23,990 --> 00:10:25,758 Interakzio labur baten ondoren… 116 00:10:25,958 --> 00:10:31,664 …handizkako saltzaileak salduaren txartela ipintzen dio arrainari. 117 00:10:35,901 --> 00:10:37,837 Hori ona da. 118 00:10:39,639 --> 00:10:42,908 Ez duzu 30eko kutxarik? 119 00:10:45,945 --> 00:10:46,946 Hara! 120 00:10:50,783 --> 00:10:55,287 Kontua ez da arrain ona eta txarra bereiztea. 121 00:10:55,454 --> 00:11:03,462 Bezeroen premiak asetzea da kontua. 122 00:11:03,663 --> 00:11:08,334 Arrainaren kalitatea eta prezioa egunero aldatzen dira. 123 00:11:08,501 --> 00:11:14,373 Handizkako saltzaile onari dagokio erabaki zuzenak hartzea. 124 00:11:18,444 --> 00:11:23,349 Munduko arrain-azokarik handiena. 125 00:11:23,416 --> 00:11:27,620 Munduko arrainik onena… 126 00:11:27,687 --> 00:11:29,722 …Tsukijira iristen da. 127 00:11:29,789 --> 00:11:34,593 Urte osoan hornitu ditzakegu arrainez gure bezeroak. 128 00:11:39,065 --> 00:11:41,767 200 tona arrainarekin… 129 00:11:41,934 --> 00:11:46,739 …hainbat solairuko altueran estaliko genuke parke osoa. 130 00:11:47,139 --> 00:11:52,845 Arrain eta itsaski kopuru izugarria da. 131 00:11:59,618 --> 00:12:04,123 Arrain bizidunaren enkante-aretoa 132 00:12:08,027 --> 00:12:11,297 Sail bakoitza banan-banan zenbakitzen dugu. 133 00:12:11,530 --> 00:12:15,868 Guk, handizkako arrain-saltzaileok, arrain onari antzematen diogu. 134 00:12:20,706 --> 00:12:23,509 Desberdina izaten da urtero. 135 00:12:23,843 --> 00:12:28,681 Tsushima-ko arraina ona da orain, baina alda liteke datorren urtean. 136 00:12:28,814 --> 00:12:32,184 Egunero aldatzen da. 137 00:12:32,852 --> 00:12:36,021 Nik itsas aingirez besterik ez dakit. 138 00:12:36,122 --> 00:12:39,458 Ez nuke egun bat iraungo, lan hau galduko banu. 139 00:12:39,658 --> 00:12:41,060 "A enkante-mahaia" 140 00:13:03,482 --> 00:13:06,218 Arrain gazitua eta lehortua -Zaporea aztertzen dut lehenik. 141 00:13:06,619 --> 00:13:09,221 Margoa, tamaina, lehortasuna… 142 00:13:11,590 --> 00:13:15,694 Bost zentzumenekin aztertzen dut. 143 00:13:30,042 --> 00:13:34,013 Arrain eta itsaski erdiprozesatuen enkante-aretoa 144 00:13:41,053 --> 00:13:47,159 Itsas trikuen enkante-aretoa 145 00:13:54,934 --> 00:13:58,604 20.000 kutxa itsas triku dauzkagu egunean. 146 00:13:58,904 --> 00:14:03,142 Japoniatik eta mundu osotik datoz. 147 00:14:03,342 --> 00:14:06,612 Errusiako iparraldetik, Hokkaido-tik… 148 00:14:06,812 --> 00:14:10,683 …Perutik, Argentinatik. Asko eta asko Txiletik. 149 00:14:10,716 --> 00:14:14,086 Estatu Batuetako bi kostetatik. 150 00:14:16,121 --> 00:14:18,290 "Itsas trikuak" 151 00:14:20,960 --> 00:14:25,231 Enkanteetan, zeharo kontzentratuta egoten gara. 152 00:14:25,397 --> 00:14:28,801 Ezin zara eserita begira geratu… 153 00:14:28,968 --> 00:14:32,638 …produktu onak nahi badituzu saltzeko. 154 00:14:37,877 --> 00:14:43,515 Izkiren enkante-aretoa 155 00:14:45,818 --> 00:14:49,021 Gertu-gertutik ebaluatu behar dira produktuak. 156 00:14:50,522 --> 00:14:53,559 Eta aukeraz baliatu! 157 00:14:54,360 --> 00:14:59,899 Asko gustatzen zait lan hau. Tsukijiri zeharo emanda nago. 158 00:15:04,336 --> 00:15:06,071 Dibertigarria da. 159 00:15:06,138 --> 00:15:09,174 22 urterekin egin nuen neure lehen eskaintza. 160 00:15:09,208 --> 00:15:13,412 Urduri jartzen naiz oraindik enkantea hasi baino lehen. 161 00:15:13,646 --> 00:15:18,517 Eskaintza baten mende nagoenean, eta pieza bakarra gelditzen bada… 162 00:15:18,584 --> 00:15:20,786 …dardarka hasten zaizkit belaunak. 163 00:15:28,127 --> 00:15:33,399 Arrain freskoaren enkante-aretoa 164 00:15:38,938 --> 00:15:42,241 Bihar ez da ezer iritsiko. 165 00:15:42,408 --> 00:15:44,476 Benetan? 166 00:15:45,945 --> 00:15:47,246 Erosi egingo dut. 167 00:15:47,413 --> 00:15:50,749 Kutxa dezente dago gaur. 168 00:15:51,417 --> 00:15:53,786 Prezioa jaitsi al dute? 169 00:15:59,558 --> 00:16:03,896 Lehiakideak gara. Beraz, elkar engainatzen dugu. 170 00:16:04,196 --> 00:16:08,200 Eraman nahi dudan arraina gaitzetsiko dut. 171 00:16:08,534 --> 00:16:12,604 Salgai ez dagoela itxuratuko dut, salgai dagoenean. 172 00:16:12,838 --> 00:16:16,742 Besteek gauza bera egiten dute, eta ondo moldatzen gara horrela. 173 00:16:21,113 --> 00:16:22,314 Ona da. 174 00:16:23,782 --> 00:16:25,584 Eraman egingo dut. 175 00:16:31,757 --> 00:16:33,592 Jolasean aritzen gara denok. 176 00:16:34,927 --> 00:16:38,464 Elkar engainatzen dugu, desesperatuta gaudelako. 177 00:16:56,482 --> 00:17:00,886 Denek ohar-koadernoak dituzte. 178 00:17:01,420 --> 00:17:06,925 Arrain onenari buruzko ohar takigrafikoak dira. 179 00:17:06,959 --> 00:17:12,798 Eskaintza bat lortzeko, ezin zara 2.000 yenekin merke-zurrean ibili. 180 00:17:13,232 --> 00:17:15,467 Lehiakortasun handia dago. 181 00:17:22,674 --> 00:17:25,110 Sumo-borrokaleku bat bezalakoa da. 182 00:17:25,210 --> 00:17:28,580 Saltzaile guztiek diote beren produktua dela onena. 183 00:17:28,781 --> 00:17:36,188 Beraz, borrokalekuan jarri behar hura probatzeko. Hori da merkatua. 184 00:17:37,489 --> 00:17:39,658 Esker onekoa natzaio. 185 00:17:39,858 --> 00:17:45,064 Arrain onak diru gehiago ematen du, eta hori pizgarri bat da, beraz. 186 00:17:45,297 --> 00:17:48,467 Arrantzaleak gurekin saiatzen dira aurrenik. 187 00:17:48,634 --> 00:17:54,773 Eskertzen diet gutaz fio izana. Horretan datza Tsukiji. 188 00:17:55,674 --> 00:18:01,547 Izkirazalea naizenez, begiko dudan jendeari saldu nahi dizkiot. 189 00:18:01,880 --> 00:18:04,216 Handiagoak eta basatiak dira gaur. 190 00:18:04,917 --> 00:18:07,086 Niretzat, ez da lana. 191 00:18:07,352 --> 00:18:09,655 Ergela izango naiz. 192 00:18:10,956 --> 00:18:12,958 Diruaz ahazten naiz. 193 00:18:14,860 --> 00:18:17,563 -Ez duzu diruagatik egiten? -Ez. 194 00:18:18,030 --> 00:18:21,266 Sentimenduekin zerikusia du. 195 00:18:21,533 --> 00:18:26,872 Elkarrekiko harremana zuzena da sasoi onean eta txarrean. 196 00:18:27,039 --> 00:18:33,445 Komunikazioa pertsonala da, ez ordenagailu edo telefono bidezkoa. 197 00:18:34,613 --> 00:18:36,482 Eta hori ona da. 198 00:18:53,232 --> 00:18:55,567 Oso pertsona langileak dira. 199 00:18:56,301 --> 00:18:59,905 Nire ustez, Tsukijin lan egiten duen jendeak… 200 00:19:00,072 --> 00:19:02,608 …ondo pasatzen du egunero. 201 00:19:02,774 --> 00:19:05,911 Lana da, noski, eta goiz jaiki beharra dago… 202 00:19:06,145 --> 00:19:09,481 …eta hotz dago, eta egun onak eta txarrak daude. 203 00:19:09,615 --> 00:19:13,986 Baina ingurune soziala oso estimulantea da. 204 00:19:14,219 --> 00:19:17,990 Beste edozein lanetan baino askoz gehiago, nire ustez. 205 00:19:18,157 --> 00:19:19,258 Eta hori, egunero. 206 00:19:20,792 --> 00:19:24,530 Ondo pasatzen dute. Lana da, baina ondo pasatzen dute. 207 00:19:36,508 --> 00:19:43,649 Beste batzuei laguntzen diete janari goxo-goxoa jaten. 208 00:19:44,183 --> 00:19:48,320 Zerbitzu handia egiten diote mundu guztiari eta Tokio hiriari… 209 00:19:49,054 --> 00:19:52,724 …eta, haiei esker, Tokiok kalitate handiko arrain-itsaskiak ditu. 210 00:19:56,662 --> 00:20:01,733 Baina, nire ustez, Tsukijik ondo erakusten du… 211 00:20:02,100 --> 00:20:08,207 …japoniar lanerako etika antigoalekoa eta ezaguna. 212 00:20:14,146 --> 00:20:16,148 Gogotik ahalegindu zaitez. 213 00:20:16,215 --> 00:20:19,785 Gauzak latzak badira ere, gogotik ahalegindu zaitez. 214 00:20:26,858 --> 00:20:32,431 Grina eta lanaren etika dira Tsukijiren bereizgarriak. 215 00:20:33,832 --> 00:20:39,504 Arraina iritsi zaigu Hachinohetik. Zoaz begiratu bat ematera. 216 00:20:41,306 --> 00:20:44,076 Ene, zer sendoa! 217 00:20:44,276 --> 00:20:46,178 Eta merkea! 218 00:20:46,278 --> 00:20:50,515 -Hau ez da zaborra! -Badakit, jauna. 219 00:20:51,016 --> 00:20:52,851 Onak dira. 220 00:20:54,319 --> 00:20:56,388 40 kutxa zuretzat. Mila esker. 221 00:20:56,488 --> 00:21:00,726 Aomoritik datoz. Onak dira. 222 00:21:01,360 --> 00:21:04,896 Ikertzen hasi nintzenean… 223 00:21:05,063 --> 00:21:09,901 …ikuspegi fisiko batetik begiratzen nion azokari. 224 00:21:10,269 --> 00:21:12,638 Hemen arraina dago; hemen arraina saltzen da… 225 00:21:12,671 --> 00:21:14,706 …eta arraina nola saltzen den ikertu nahi nuen nik. 226 00:21:14,906 --> 00:21:17,876 Zenbat eta gehiago ikertu, orduan eta garbiago ikusi nuen hau: 227 00:21:17,909 --> 00:21:19,978 Arraina saltzea garrantzitsua da… 228 00:21:20,078 --> 00:21:24,149 …baina garrantzitsuena "jouhou" da, informazioa. 229 00:21:27,853 --> 00:21:31,390 Hau Los Angelesera doa. 230 00:21:31,957 --> 00:21:35,894 Zein arrain erosi erabakitzeko bezainbat daki pertsona honek. 231 00:21:36,061 --> 00:21:39,998 Informazio hori gabe, arrain guztia berdina da. 232 00:21:45,337 --> 00:21:48,140 2.000 tona arrain; desagertu egiten dira. 233 00:21:49,107 --> 00:21:53,578 Salerosketa fisiko hutsa da: kamioi pila. 234 00:21:56,715 --> 00:21:59,051 Baina ez dira kamioiak bakarrik. 235 00:21:59,885 --> 00:22:04,790 Komunikazio asko da, datu asko… 236 00:22:06,325 --> 00:22:09,428 …pertsona batengandik bestearengana transmititzen dena. 237 00:22:10,996 --> 00:22:12,197 Baldin eta… 238 00:22:14,433 --> 00:22:18,437 Hau irudikapen hutsa da, baina… 239 00:22:18,637 --> 00:22:23,475 …Tsukijiko guztiak egun oso batez isilduko balira… 240 00:22:23,942 --> 00:22:25,477 …ezingo balute ezer esan… 241 00:22:26,511 --> 00:22:29,247 …ez zen ezer gertatuko, gelditu egingo litzateke negozioa. 242 00:22:29,348 --> 00:22:32,918 Hitz egin behar dute. Etengabe hitz egin behar dute. 243 00:22:32,951 --> 00:22:35,921 Jende desberdin askorekin. 244 00:22:37,989 --> 00:22:45,530 Handizkako bitartekariek arrain- salmentari dakarkioten jakintza… 245 00:22:45,564 --> 00:22:47,532 …garrantzitsua da. 246 00:22:48,400 --> 00:22:53,772 Negozio-jardun parerik gabea 247 00:22:55,273 --> 00:22:57,843 Sail hauek erosteko lehiatuko naiz. 248 00:22:58,377 --> 00:23:02,981 Begira zer haragitsuak diren. Ez dute parerik. 249 00:23:04,216 --> 00:23:05,751 Saldu egingo ditut. 250 00:23:10,689 --> 00:23:15,026 Arrain on guztia Tsukijira iristen da. 251 00:23:15,394 --> 00:23:18,230 Niretzat, Tsukiji gudaleku bat bezalakoa da. 252 00:23:18,997 --> 00:23:22,200 Saltzaileen eta erosleen arteko gudu bat da. 253 00:23:22,401 --> 00:23:26,505 Borrokatu egin behar izaten dut arrain ona eskuratzeko. 254 00:23:26,705 --> 00:23:31,510 Handizkako saltzaileek haietakotzat tratatzen zaituzte, ondo ari bazara. 255 00:23:32,677 --> 00:23:36,982 Badago "pop up" jatetxe bat Tokion, sei astez zabalduko dena. 256 00:23:38,350 --> 00:23:40,485 Oso sistema desberdina da. 257 00:23:40,919 --> 00:23:44,523 Negozioak egiteko sistema harremanetan oinarrituta dago. 258 00:23:44,689 --> 00:23:50,429 Ez eskatu haztegi bati. Zeuk ikusi, eta orduan erabaki. 259 00:23:50,929 --> 00:23:54,533 Oso harrigarria izan zen sistemaren parte izatea. 260 00:23:57,636 --> 00:24:01,006 Mendebaldean, Eskandinavian, bereziki… 261 00:24:01,440 --> 00:24:03,575 …salerosketa dago oinarrian. 262 00:24:03,775 --> 00:24:09,247 Tsujiki janariaren, kulturaren eta kalitatearen gotorlekuetako bat da. 263 00:24:09,448 --> 00:24:11,450 Tsujikik ez du parerik. 264 00:24:11,683 --> 00:24:15,220 Janariaren munduko zazpi miragarrietako bat da. 265 00:24:15,387 --> 00:24:17,522 Eta niretzat, chefa naizenez… 266 00:24:17,622 --> 00:24:21,126 Arkeologoa bazara, piramideetara joan behar duzu. 267 00:24:21,159 --> 00:24:24,029 Sukaldaria bazara, Tsukijira joan behar duzu. 268 00:24:24,429 --> 00:24:26,565 -Apartak! -Oita-koak dira. 269 00:24:27,566 --> 00:24:29,234 Hau txikia da. 270 00:24:29,401 --> 00:24:31,703 Baina bizirik dago. 271 00:24:33,271 --> 00:24:38,210 Tsujiki aparta da. Hura gabe ez genuke negoziorik egingo. 272 00:24:45,951 --> 00:24:49,921 Hasieran goizean goiz laguntzen nion Tsukijira. 273 00:24:50,288 --> 00:24:53,391 Saltoki guztiak berdinak iruditzen zitzaizkidan. 274 00:24:53,525 --> 00:24:56,761 Azoka hain handia da, non aise gal zaitezkeen. 275 00:24:56,928 --> 00:25:01,166 Baina bera ez zen bere aprendizen zain egoten. 276 00:25:01,233 --> 00:25:06,238 Galdu ezkero irteera sekula aurkituko ez nuela uste nuen. 277 00:25:06,304 --> 00:25:10,141 Korrika joan behar nuen beraren atzetik, bere poltsak eskuan. 278 00:25:10,375 --> 00:25:15,914 Pasilloak labirinto bat bezalakoak dira, eta zaila da ez galtzea. 279 00:25:21,119 --> 00:25:26,157 Japoniako mendebaldean, jatetxe bat saltoki handi bat bezalakoa da. 280 00:25:26,825 --> 00:25:28,927 Egosi eta frijitu egiten dute. 281 00:25:29,127 --> 00:25:35,300 Haien estiloa "eltzea" eta "labana" gisa deskribatzen da japonieraz. 282 00:25:35,433 --> 00:25:37,602 Denetik prestatzen dute. 283 00:25:38,970 --> 00:25:42,774 Tokio espezializatuta dago. 284 00:25:42,874 --> 00:25:45,777 Sushi-tabernek sushia bakarrik ematen dute. 285 00:25:46,811 --> 00:25:51,283 Tenpura-chef batek hamarraldiak igarotzen ditu tenpura hobetzen. 286 00:25:51,349 --> 00:25:56,321 Tokioko sukaldea Osakakoa eta Kiotokoa baino eskulangileagoa da. 287 00:25:56,354 --> 00:26:01,860 Eskulangintzako kultura horrek Tsukijin ditu erroak. 288 00:26:02,327 --> 00:26:04,563 Beren lanean gorentasuna lortzeko… 289 00:26:04,629 --> 00:26:09,701 …osagairik onenekin lan egin nahi izaten dute. 290 00:26:09,834 --> 00:26:14,806 Ikusten? Ez dago likatsua. Horrela egon behar du prestatutakoan ere. 291 00:26:15,006 --> 00:26:19,177 Oso arretatsua naiz nire lanean. Hala behar du izan. 292 00:26:28,186 --> 00:26:33,158 30 urterekin etorri nintzen Tsukijira. Orain dela 40 urte. 293 00:26:33,325 --> 00:26:35,827 Hemendik sartzen naiz. 294 00:26:37,562 --> 00:26:41,166 Itsas aingira-saltzailea ezagutu genuen aurrenik. 295 00:26:43,201 --> 00:26:45,503 Gerra aurretik. 296 00:26:45,537 --> 00:26:50,976 Handizkako saltzailea hirugarren belaunaldikoa da. Ni, bigarrenekoa. 297 00:27:00,819 --> 00:27:02,520 Ikus dezaket? 298 00:27:05,423 --> 00:27:09,160 Tamaina bereko aingirak aukeratu dizkidazu. 299 00:27:09,361 --> 00:27:13,064 30etik 40rako aingirarik onena aukeratzen ari da. 300 00:27:13,064 --> 00:27:17,235 Batzuetan 50etik gorako onena aukeratzen dit. 301 00:27:17,535 --> 00:27:19,504 Horiek bakarrik egin dezakete hori. 302 00:27:20,405 --> 00:27:23,642 Aingira bakoitzak aurpegi desberdina du. 303 00:27:23,642 --> 00:27:27,145 Jendearekin bezala, aurpegi batzuk gustatzen zaizkizu. 304 00:27:27,946 --> 00:27:31,549 Aurpegi txiki lodiak aukeratzen ditut. 305 00:27:31,783 --> 00:27:34,219 Aurpegiaren tamaina ez da dena. 306 00:27:34,619 --> 00:27:41,226 Hau askoz lodiagoa da, eta haren aurpegi txikia markagailu bat da. 307 00:27:41,593 --> 00:27:46,364 Ez ditut pisatzen. Baina esan egin dezaket. 308 00:27:46,798 --> 00:27:49,968 "Kizushi" 309 00:28:01,346 --> 00:28:04,482 Kontu handiz aukeratzen dizkidate itsas aingirak. 310 00:28:04,516 --> 00:28:08,119 Eta kexatu egiten naiz, ez banaiz gustura gelditzen. 311 00:28:13,124 --> 00:28:16,995 Zortzi bat handikazko saltzaileei erosten diet. 312 00:28:17,962 --> 00:28:19,431 Txikiago bat nahi dut. 313 00:28:19,998 --> 00:28:25,270 Arrain bizidunen eta itsaskien saltokietara joaten naiz. 314 00:28:25,336 --> 00:28:30,275 Saltzailearengatik joaten naiz saltoki jakin batzuetara. 315 00:28:31,309 --> 00:28:33,778 Ezin zara supermerkatura joan. 316 00:28:34,312 --> 00:28:40,318 Tsukijin lan egiten duten adituak bilatzen ditut. 317 00:28:40,819 --> 00:28:42,821 Beti. 318 00:28:44,823 --> 00:28:48,326 Tsukiji harrigarria da. Ezagutzen duzu Kaiko zubia? 319 00:28:49,461 --> 00:28:52,664 Zeharkatzen duzunean edozer gauza gerta daiteke. 320 00:28:53,198 --> 00:28:55,500 Handizkako saltzaile batek behin hau esan zidan: 321 00:28:55,800 --> 00:29:02,006 "Hemen ez dago gupidarik. Ziria sartzen badizute, zure errua da". 322 00:29:06,845 --> 00:29:11,683 Garai zaharretan bezero aditu gehiago zegoen. 323 00:29:12,016 --> 00:29:15,353 Baina ez zekiten nola aukeratu. 324 00:29:15,487 --> 00:29:20,191 Begiratu hutsarekin antzematen omen zioten arrain onari. 325 00:29:20,525 --> 00:29:21,526 Txorakeriak. 326 00:29:22,060 --> 00:29:27,332 Handizkako saltzaileak behar dituzu enkanteetan zuri arraina hautatzeko. 327 00:29:27,832 --> 00:29:29,534 Ez da erraza. 328 00:29:33,171 --> 00:29:38,710 Gaur itsas-belarri asko dago aukeran. 329 00:29:38,877 --> 00:29:41,713 Neuk aukeratzea gustatzen zait. 330 00:29:41,813 --> 00:29:45,717 Eta handizkako saltzaileen laguntza ezinbestekoa dut. 331 00:29:50,855 --> 00:29:56,694 Onena eskatzen didaten chefekin lanean ari naizenean… 332 00:29:56,728 --> 00:30:01,366 …gogor lan egin behar dut, edo beste nonbaitera joango zaizkit. 333 00:30:01,399 --> 00:30:05,937 Bezeroaren bultzada erantsiarekin denok hobetuko gara. 334 00:30:08,206 --> 00:30:10,108 Tentsioan egoten naiz egunero. 335 00:30:10,208 --> 00:30:14,879 Gaizkitu egiten naiz, eguraldi txarrak arrantzan eragina badu. 336 00:30:15,079 --> 00:30:20,952 50 sardinaren eskaria daukat, baina ez dago arrainik. 337 00:30:21,085 --> 00:30:25,590 Gaizkituta joaten naiz etxera, eta izututa itzultzen biharamunean. 338 00:30:27,625 --> 00:30:30,428 Merezi du, nire ustez. 339 00:30:30,762 --> 00:30:35,400 Zerbait lortzen badut, baliteke berriz etortzea gehiago bila. 340 00:30:49,247 --> 00:30:53,418 Arraina salerosten aritzen dira, baina interakzioa ere bada. 341 00:30:56,454 --> 00:30:59,157 Horregatik itzultzen zara. 342 00:30:59,991 --> 00:31:02,627 Hau zoragarria da! 343 00:31:02,994 --> 00:31:04,295 Bai horixe. 344 00:31:09,000 --> 00:31:12,804 Egunero erosten dut arraina. Beraz, handizkako saltzaile batek… 345 00:31:13,071 --> 00:31:16,574 …eragin izugarria du nire bizitzan. 346 00:31:17,508 --> 00:31:19,744 Hau nahi dut aldi bakoitzean. 347 00:31:22,480 --> 00:31:26,985 Nire handizkako saltzaileek gauerdian ere deitzen didate! 348 00:31:27,919 --> 00:31:31,356 Ixten ari naizenean deitzen didate… 349 00:31:31,356 --> 00:31:35,193 …eta esaten didate arrain on ziurtatua daukatela niretzat. 350 00:31:35,727 --> 00:31:38,763 Gauerdian hasiak dira lanean. 351 00:31:40,832 --> 00:31:43,334 23:00ak baino lehen iritsi… 352 00:31:43,434 --> 00:31:47,205 …eta biharamuneko eskariak begiratzen ditut. 353 00:31:47,906 --> 00:31:50,608 Faxa bidali ez didaten guztiei deitzen diet. 354 00:31:56,114 --> 00:32:00,184 Berdelarekin kontuz ibili behar da, eta ondo aztertzen ditut. 355 00:32:01,953 --> 00:32:04,522 Kalitatea neurtzeko. 356 00:32:04,923 --> 00:32:08,393 Koipetsua al da? Zenbateraino koipetsua? 357 00:32:08,927 --> 00:32:15,066 Meheak koipetsuak izan daitezke, eta lodiak ez. 358 00:32:16,100 --> 00:32:19,404 Ukitzea da hori jakiteko modurik onena. 359 00:32:19,837 --> 00:32:22,240 Bezeroek lehentasunak izaten dituzte. 360 00:32:22,774 --> 00:32:26,844 Koloreak edo gogortasuna. 361 00:32:29,280 --> 00:32:34,585 Egizu kontu haragi samurreko berdel on bat nahi duzula. 362 00:32:34,786 --> 00:32:42,393 Suerte pixka batekin, gutxi batzuk edukiko dituzu 20ko kutxa batean. 363 00:32:42,593 --> 00:32:46,164 Zer egiten du handizkako saltzaile on batek? 364 00:32:46,264 --> 00:32:50,902 Goizean goiz arraina aztertu, eta arrain ona ezkutatu. 365 00:32:54,038 --> 00:32:58,376 Moko erdiak Ibarakikoak dira. Badauzkat berdel batzuk. 366 00:32:58,609 --> 00:33:03,748 Katsuura itsasotik berdel onak iritsi zaizkit. 367 00:33:03,915 --> 00:33:08,286 Ezin hobeak sushirako. Samurregiak ere, beharbada. 368 00:33:13,424 --> 00:33:19,097 Bezero bati arraina gomendatu, eta atzera bota izan didate noizbait… 369 00:33:19,397 --> 00:33:23,801 …arraina ona ez delakoan, nik ona dela uste arren. 370 00:33:25,136 --> 00:33:31,409 Horrekin min hartzen baduzu, hobe duzu lan hau uztea. 371 00:33:32,643 --> 00:33:34,312 Proba ezazu! 372 00:33:38,149 --> 00:33:40,785 Onak dira. Samurrak dirudite. 373 00:33:41,152 --> 00:33:44,622 Bezeroek baldintzatzen didate etorkizuna. 374 00:33:44,789 --> 00:33:51,462 Negozio ona egiten badute, gehiago eskatuko dute. Ziklo bat da. 375 00:33:51,829 --> 00:33:57,635 Elkarrekin egingo dugu gora edo behera. Bereiziezinak gara. 376 00:34:10,014 --> 00:34:12,817 Bezeroei zor diet negozioa. 377 00:34:12,984 --> 00:34:19,824 Nire arrain onak haiek erakarri ez, haiek ekartzen didate arrain ona. 378 00:34:23,194 --> 00:34:25,229 -Badaukazu berdelik? -Jakina. 379 00:34:25,296 --> 00:34:27,198 -Zenbat? -Nahi dituzun guztiak. 380 00:34:27,198 --> 00:34:30,835 Bihar elurra egingo du, beharbada. 381 00:34:31,536 --> 00:34:37,909 Bitartekariek ahalegin handia egiten dute eguraldi txarrarekin. 382 00:34:38,676 --> 00:34:40,545 Errespetu handia diet. 383 00:34:42,713 --> 00:34:45,750 Txitxarroak prest dauzkat zuretzat. 384 00:34:45,850 --> 00:34:50,254 Garbi esaten dizute, arrainik ez dagoenean. 385 00:34:51,055 --> 00:34:58,196 Izugarrizko ahaleginak egiten dituzte niri arraina ekartzeko. 386 00:34:59,297 --> 00:35:02,333 Zaindu egiten naute. Askotan salbatu naute. 387 00:35:02,567 --> 00:35:04,735 -Platuxak. -Batzuk gorde dizkidazu? 388 00:35:10,575 --> 00:35:12,877 Itxura ona dute, ezta? 389 00:35:13,044 --> 00:35:17,215 -Kamogawakoa da. -Koloreak ez dio axola. 390 00:35:17,381 --> 00:35:22,787 Kobratzen diguten arren, pozten naiz zaintzen gaituztelako. 391 00:35:22,820 --> 00:35:26,390 Ohiko bezeroen premiak ezagutzen dituzte. 392 00:35:26,624 --> 00:35:29,427 Horregatik itzultzen gara. 393 00:35:29,927 --> 00:35:33,431 Behar ez dudan arrain bat ekarrita ere, erosi egiten diet. 394 00:35:33,464 --> 00:35:38,169 Haietaz fio gara, eta, beraz, haiek gure onerako aritzen dira. 395 00:35:38,269 --> 00:35:44,609 Gure harremanak ofizioa edo arraina baino garrantzitsuagoak dira. 396 00:35:44,809 --> 00:35:46,744 Haiek elikatzen dute gure ofizioa. 397 00:35:47,145 --> 00:35:52,283 Japoniar sukaldaritzaren tradizioaren parte da. 398 00:35:52,483 --> 00:35:57,822 Ohore-sistemak eusten dio Tsukijiri. 399 00:35:57,989 --> 00:35:59,924 "Saito" 400 00:36:09,800 --> 00:36:11,702 Ederra da. 401 00:36:11,936 --> 00:36:17,241 Erantzun egiten dio gatzari. Energia du oraindik. 402 00:36:18,509 --> 00:36:21,078 Zelulak bizirik ditu oraindik. 403 00:36:21,179 --> 00:36:26,417 Gatzak ura kendu, eta gozatu egiten du arraina. 404 00:36:26,984 --> 00:36:32,423 Edozein jatetxe-jabe bezala, ez dut kalitatea arriskuan jartzen. 405 00:36:32,657 --> 00:36:38,296 Zabarkeria txiki batek gero eta eragin handiagoa du kate osoan. 406 00:37:01,452 --> 00:37:06,290 Arrainak nabarmendu egiten du gure arroz bikaina. 407 00:37:06,324 --> 00:37:08,392 Zaporea areagotzen dio. 408 00:37:09,060 --> 00:37:12,563 Bolumena duen arraina gustatzen zait. 409 00:37:12,863 --> 00:37:16,133 Saltzaileak bizkar-muina zanpatu dio. 410 00:37:16,667 --> 00:37:20,838 Beraz, noiz zerbitzatu erabaki dezakegu orain. 411 00:37:21,172 --> 00:37:26,477 Bizkar-muina zanpatuz, ez zaio gogortzen uzten. 412 00:37:26,477 --> 00:37:28,279 Salerosketako trikimailuak 413 00:37:28,312 --> 00:37:29,780 "Rigor mortis"a atzeratzen du. 414 00:37:29,814 --> 00:37:33,851 Beraz, arrainak luzaroago irauten du freskuran. 415 00:37:35,386 --> 00:37:41,392 Ez baduzu hori egiten, arraina hegalka hasi, eta gogortu egiten da. 416 00:37:43,027 --> 00:37:45,529 Txarra da arrainak barrutik odola isurtzea. 417 00:37:45,863 --> 00:37:50,835 Horregatik zanpatzen diote bizkar-muina. 418 00:37:50,868 --> 00:37:54,038 Bizkarrezurraren lerro berean dago. 419 00:37:54,171 --> 00:37:57,975 Arraina mugitu ezinik uzteko zanpatzen diote bizkar-muina. 420 00:37:58,042 --> 00:38:02,913 Horrela ez da mugituko, ez du odola isuriko eta ez da hondatuko. 421 00:38:03,080 --> 00:38:07,752 Arrain hondatua salbatuko duen sukaldaritza-teknikarik ez dago. 422 00:38:08,219 --> 00:38:09,553 Garai zaharretan… 423 00:38:09,553 --> 00:38:14,425 …garraioak eta freskurak arrainaren balioa handitzen zuten. 424 00:38:14,558 --> 00:38:20,298 Orain, berriz, arraina bere horretan edukitzea da kontua… 425 00:38:20,431 --> 00:38:23,334 …bizkar-muinaren tratamendua erabiliz. 426 00:38:23,401 --> 00:38:28,072 Jaten dugun arraina lehen baino prozesatuago dago. 427 00:38:28,339 --> 00:38:33,077 Jende gehiagok parte hartzen du arraina goxo-goxoa edukitzeko. 428 00:38:34,245 --> 00:38:35,346 Arrain ondua 429 00:38:35,379 --> 00:38:39,417 Jendeak ez zekien lehen arraina "ondu" egiten dela… 430 00:38:39,617 --> 00:38:42,953 …gordea dagoen artean. 431 00:38:43,120 --> 00:38:44,822 Gaur egun… 432 00:38:44,922 --> 00:38:51,762 …adituek nahita "ontzen" dute arraina. 433 00:38:51,896 --> 00:38:55,966 "Sushisho" 434 00:38:56,100 --> 00:39:01,005 Txitxarro hau bi egunez ondu dute Tsukijin. 435 00:39:01,305 --> 00:39:04,108 Pixka bat gehiago onduko dugu. 436 00:39:04,108 --> 00:39:07,445 Oso ona dago horrela… 437 00:39:07,478 --> 00:39:12,483 …baina astebete gehiago utziko dugu ontzen. 438 00:39:12,817 --> 00:39:15,286 Horrela egongo da astebeten. 439 00:39:17,021 --> 00:39:19,023 Ikusten? 440 00:39:19,623 --> 00:39:22,993 Txitxarro freskoa ez da hain zaporetsua. 441 00:39:23,094 --> 00:39:29,233 Ondu egin behar da sashimirako. Eta gehiago ondu sushirako. 442 00:39:29,500 --> 00:39:32,002 Azidoago bilakatu behar duzu. 443 00:39:34,305 --> 00:39:36,741 Gainaldea marroia du. 444 00:39:37,108 --> 00:39:41,846 Barrutik itxura ona du. Pieza hau landuko dut. 445 00:39:42,813 --> 00:39:47,518 Pixka bat egosi eta marinatuko dut gehiago ondu baino lehen. 446 00:39:48,853 --> 00:39:54,725 Nire sushi-arrozarekin egokituko dut arrainaren azidotasuna. 447 00:39:54,825 --> 00:39:56,227 Hori da sushia. 448 00:39:56,560 --> 00:40:01,031 Zerbitzatzen dugun janariak pozik utzi behar du bezeroa. 449 00:40:01,198 --> 00:40:08,038 Chefaren atseginak ez du otordu bikain bat prestatzea izan behar. 450 00:40:08,205 --> 00:40:15,045 Bezeroak otorduaz gozatzeak izan behar luke haren atsegina. 451 00:40:15,146 --> 00:40:18,716 Hori da gure helburua. 452 00:40:18,716 --> 00:40:24,722 Arrantzaleengandik handizkako saltzaileengana pasatu da lekukoa. 453 00:40:53,184 --> 00:40:57,455 Txitxarroa koipetsua denean, parrilan egiteko sasoia da. 454 00:40:57,588 --> 00:41:00,391 Noiz da, ba, ona sushirako? 455 00:41:00,524 --> 00:41:02,760 Ez du hain koipetsua izan behar… 456 00:41:02,760 --> 00:41:07,765 …eta gorria eta azidoa egon behar du. 457 00:41:09,433 --> 00:41:10,868 Sasoiko espezialitateak 458 00:41:10,901 --> 00:41:17,575 Japoniako sasoi bereziek ematen dizkigute sasoiko espezialitateak. 459 00:41:17,875 --> 00:41:22,580 Badago sasoiko arraina eta sasoian harrapatutako lehen arraina. 460 00:41:22,880 --> 00:41:27,418 Sasoiko arraina zein den jakin nahi izaten du jendeak. 461 00:41:30,020 --> 00:41:35,759 Nire irakasleak arrainaren sasoian pentsatzeko esan zidan behin. 462 00:41:36,293 --> 00:41:42,066 Urtean hamar egunetan iristen du arrainak bere zaporerik gorena. 463 00:41:42,299 --> 00:41:46,604 Batzuetan, arrain sasoia zu konturatu aurretik pasatzen da. 464 00:41:46,770 --> 00:41:52,776 Saltzaile onek badakite sasoia noiz den, eta bezeroei aholkatzen diete. 465 00:41:57,882 --> 00:42:01,919 Udaberria 466 00:42:02,419 --> 00:42:06,957 Begiratu krustazeo hauei. Sasoian daude orain. 467 00:42:07,157 --> 00:42:09,927 Krustazeo hilek ez dute ezer balio. 468 00:42:10,094 --> 00:42:16,133 Bizirik zenbat eta luzaroago, orduan eta kalitatea handiago. 469 00:42:26,210 --> 00:42:28,145 "Harumi sushi" 470 00:42:36,487 --> 00:42:41,559 Ikusten puntu txuriak? Berberetxo hauek arrabak dituzte. 471 00:42:41,659 --> 00:42:44,261 Beren onenean daude. 472 00:42:45,963 --> 00:42:50,200 Almeja batzuk ez dira beren onenean egoten, baina… 473 00:42:50,334 --> 00:42:55,973 …arrabadun berberetxoak hobeak dira: samurragoak eta mardulagoak. 474 00:42:57,641 --> 00:43:00,911 Arrabadun berberetxoa 475 00:43:00,978 --> 00:43:02,580 "Zazenkyo" 476 00:43:02,580 --> 00:43:04,515 Sasoia da kontua. 477 00:43:05,149 --> 00:43:10,888 Martxoa da izotz-arrainaren sasoia, eta horixe eskatzen digute. 478 00:43:10,988 --> 00:43:15,693 Begiraiezu, txiki-txikiak dira. Baina helduak dira. 479 00:43:16,026 --> 00:43:20,497 Haien heldutasunak eta zapore goxoak harritu egingo zaitu. 480 00:43:21,065 --> 00:43:25,202 Heldua ez dagoen arrainak ez du hain zapore goxoa. 481 00:43:28,205 --> 00:43:32,876 Arrautza-irinetan pasatu ondoren frijitzeak lurrundu ere egiten du. 482 00:43:33,043 --> 00:43:39,817 Frijitzeak hezetasuna kentzen dio eta zaporea areagotzen. 483 00:43:40,384 --> 00:43:41,919 Hori da frijitzea. 484 00:43:43,387 --> 00:43:49,293 Uda 485 00:43:57,401 --> 00:44:03,474 Bitartekariek abisatzen didate ayu arrainaren eskasia dagoenean. 486 00:44:03,741 --> 00:44:07,778 Bi egunetarako arrain multzoa eskatzen diet, beraz. 487 00:44:09,513 --> 00:44:13,951 Kalitate gorabeheratsua dute gaur, baina hau daukat zuretzat. 488 00:44:13,951 --> 00:44:14,952 Mila esker! 489 00:44:15,653 --> 00:44:17,454 Zuretzat da. 490 00:44:17,655 --> 00:44:23,060 Ayuaren sasoia ekainean hasten da, eta ibaietan harrapatzen da. 491 00:44:23,127 --> 00:44:26,096 Basa arraina bilatzen dut, ez haztegikoa. 492 00:44:33,003 --> 00:44:36,140 Ikatza pixka bat berotzen utzi… 493 00:44:36,407 --> 00:44:40,577 …arrainari itxura polita emateko. 494 00:44:42,312 --> 00:44:46,684 Arrain hauek urte eskas bat bizi dira. 495 00:44:46,817 --> 00:44:49,820 Argalak dira itxuraz, baina oso biziak. 496 00:44:49,853 --> 00:44:54,992 Bizi izan dituzten lau urtaroak jatea bezala da. 497 00:44:57,161 --> 00:44:59,697 20 urteko harremana dugu. 498 00:44:59,830 --> 00:45:04,001 Bera ikustera etortzen naiz, ez berak saltzen duen arraina. 499 00:45:04,401 --> 00:45:07,171 Ona da eta. 500 00:45:09,740 --> 00:45:11,975 "Itsas aingirak" 501 00:45:17,481 --> 00:45:20,484 Itsas aingirak oso arruntak dira mendebaldean. 502 00:45:20,551 --> 00:45:25,189 Orain oso onak daude Tsukijin. 503 00:45:25,222 --> 00:45:30,194 Orain daude sasoian, udatik udazkenera. 504 00:45:35,632 --> 00:45:39,870 Saiheska ebaki, eta egosi egin dut. 505 00:45:42,339 --> 00:45:44,975 Aran bahetua nahasten dut… 506 00:45:45,175 --> 00:45:50,347 …"dashi"rekin eta soja-saltsarekin, eta gainean jartzen dut. 507 00:45:50,414 --> 00:45:56,653 "Shiso" hosto txikituak, "myoga" eta "wasabi" eransten diot gero. 508 00:45:57,521 --> 00:46:01,358 Zapore sotilekin ari naiz oraingo sasoian. 509 00:46:01,425 --> 00:46:06,563 "Hamo" egosia da. Bero jan beharra dago. 510 00:46:07,798 --> 00:46:11,034 "Namiyoke santutegia" 511 00:46:11,969 --> 00:46:13,904 Udazkena 512 00:46:15,038 --> 00:46:20,244 Tifoi bat hurbiltzen ari da. Finkatu edukiontziak. 513 00:46:20,544 --> 00:46:26,216 Tifoi handi bat hurbiltzen ari dela iragartzen ari dira. 514 00:46:28,018 --> 00:46:31,922 Miragarrien lekua da hau niretzat. 515 00:46:32,055 --> 00:46:36,693 Bertako supermerkatuetan ez dauden gauzak dauzkate. 516 00:46:37,361 --> 00:46:41,398 Tsujiki funtsezkoa da nire lanerako. 517 00:46:46,870 --> 00:46:50,941 Gogoratzen txipiroi txuria? Ona zegoen! 518 00:46:51,175 --> 00:46:53,510 Egosi egin zenuen eta! 519 00:46:53,544 --> 00:46:55,913 Atsegina eta gozoa zegoen. 520 00:46:56,046 --> 00:46:58,816 Berdin dio zer egiten diozun. Ona da. 521 00:47:00,384 --> 00:47:02,820 Badakit zergatik egin zenuen, baina… 522 00:47:02,886 --> 00:47:04,588 Ez nuen egin behar? 523 00:47:06,390 --> 00:47:09,259 Hasieran, gizon batzuek ikaratuta ziruditen. 524 00:47:09,726 --> 00:47:13,964 Baina beti laguntzen zidaten galderak egiten nizkienean. 525 00:47:13,997 --> 00:47:16,767 Oso heziketa praktikoa izan nuen Tsukijin. 526 00:47:21,738 --> 00:47:22,973 Sauria… 527 00:47:23,240 --> 00:47:27,144 Ezin diot eutsi udazkenean iristen denean. 528 00:47:34,251 --> 00:47:38,622 Sauririk onenak abuztu bukaerakoak eta irail hasierakoak dira. 529 00:47:38,689 --> 00:47:42,993 Sauria, berdela, hegaluzea, barrakuda eta gurin-arraina. 530 00:47:43,260 --> 00:47:46,096 Udazkeneko arrainak dira denak. 531 00:47:46,296 --> 00:47:50,634 Bertako arraina da, eta zapore aparta du udazkenean. 532 00:47:50,701 --> 00:47:53,136 "ESqUISSE" 533 00:47:59,509 --> 00:48:04,381 Bieirak bizirik iristen dira ESqUISSEra. 534 00:48:04,514 --> 00:48:08,719 Maskorrean. Alga-saldan jartzen ditugu… 535 00:48:08,719 --> 00:48:13,523 …automatikoki itxi daitezen eta saldaren urrina har dezaten. 536 00:48:13,857 --> 00:48:20,097 53 gradutan egosten ditugu poliki, 45 minututan. 537 00:48:27,704 --> 00:48:33,110 Handizkako saltzaileekin aritzen dira frantses jatetxe gehienak. 538 00:48:33,377 --> 00:48:36,113 Ez. Guk geuk aukeratu nahi dugu. 539 00:48:38,382 --> 00:48:40,617 Handiagoak dira oraingoan? 540 00:48:40,684 --> 00:48:43,754 Tamaina berekoak dira. 541 00:48:43,787 --> 00:48:45,555 200 gramo. 542 00:48:48,325 --> 00:48:54,331 Bitartekari gehienak gure etxera etorri izan dira jatera. 543 00:48:54,765 --> 00:48:58,135 Gure hornitzaile guztiak Esquissera etorri dira jatera. 544 00:48:58,669 --> 00:49:03,240 Horrela ulertu dute nola lan egiten dugun. 545 00:49:15,118 --> 00:49:21,692 Konfiantzazko eta elkarlaneko harreman sendoa landu dut berarekin. 546 00:49:22,960 --> 00:49:27,164 Plater berri bat egiten hasi nahi dugunean… 547 00:49:27,197 --> 00:49:30,500 …kontatzen diot zer egin behar dugun… 548 00:49:30,667 --> 00:49:35,672 …eta egiteko eragatik bakarrik berak badaki zer behar dugun… 549 00:49:35,672 --> 00:49:40,677 …eta esaten digu zer arrain mota, zer tamainakoa erabili. 550 00:49:40,744 --> 00:49:43,947 Nik lantzen dudana berarekin bakarrik egin dezaket. 551 00:49:48,218 --> 00:49:51,922 Japoniarrek "gatza" eta "arana" esaten dute… 552 00:49:52,089 --> 00:49:57,761 …gazitasuna eta azidotasuna deskribatzeko. 553 00:49:57,894 --> 00:50:00,897 Janari onaren oreka magikoa da. 554 00:50:01,498 --> 00:50:04,434 Nik laranja erabiltzen dut azidotasunerako. 555 00:50:04,735 --> 00:50:09,773 Piperbeltz berdea mintasunerako, eta antxoa albo batean. 556 00:50:18,482 --> 00:50:21,084 Tsukijik motibatu egiten nau. 557 00:50:21,084 --> 00:50:26,289 Produktu naturala da, eta, beraz, iragarrezina. 558 00:50:26,323 --> 00:50:31,094 Dibertigarria da hara joatea bitartekariekin hitz egitera. 559 00:50:31,294 --> 00:50:36,933 Beste sukaldari batzuei begira egoten naiz, ea zer erosten duten. 560 00:50:37,100 --> 00:50:39,936 Horrek guztia motibatu egiten nau. 561 00:50:40,203 --> 00:50:44,941 Japoniarrak harreman ia mistikoa du itsasoarekin. 562 00:50:45,308 --> 00:50:49,679 Japoniar bakoitzak oso sustraitua du bere baitan. 563 00:50:58,588 --> 00:51:03,527 Negua 564 00:51:04,961 --> 00:51:08,999 Arrain aukera askoz handiagoa dugu neguan. 565 00:51:09,633 --> 00:51:12,335 Zapoa, meroa… 566 00:51:12,469 --> 00:51:15,672 Teila-arrain gorria eta gurin-arraina. 567 00:51:15,705 --> 00:51:22,312 Hotzak sendotu eta gizendu egiten die haragia. 568 00:51:22,646 --> 00:51:27,017 Arrain gizenagoak errazago moldatzen dira. 569 00:51:27,217 --> 00:51:31,154 Arrain gizen txarrak, ordea, ez du erremediorik. 570 00:51:34,458 --> 00:51:36,560 "Miyoshi" 571 00:51:36,827 --> 00:51:39,396 Konfiantzako handizkako saltzaile bati erosten diot. 572 00:51:41,498 --> 00:51:47,737 Janariaren segurtasunean da bereziki fidagarria Tsukiji. 573 00:51:48,505 --> 00:51:53,710 Haiek ematen didate globo-arrain pozoitsu berrien berri. 574 00:51:57,681 --> 00:52:01,551 Saltzaileari eskatzen diot… 575 00:52:01,952 --> 00:52:06,423 …arrain ona aukeratu dezala nik erosteko. 576 00:52:11,428 --> 00:52:15,799 Globo-arraina 577 00:52:17,400 --> 00:52:25,442 Globo-arraina saltzaile baimendu bati bakarrik erosten diot. 578 00:52:25,642 --> 00:52:31,581 Garai zaharretan, chefek Tsukijin erosten zuten; gero, portuan. 579 00:52:31,681 --> 00:52:35,952 Orain Tsukijin erosten da berriz globo-arraina. 580 00:52:42,959 --> 00:52:47,998 Klima-aldaketa drastikoa gure ulermenetik at dago. 581 00:52:48,165 --> 00:52:52,068 Handizkako saltzaileen begi zorrotza behar dugu, beraz. 582 00:52:55,105 --> 00:52:57,641 Arrainek ugaldu behar dutenean… 583 00:52:57,707 --> 00:53:02,412 …koipea pilatzen hasten dira hainbat hilabete lehenagotik. 584 00:53:02,579 --> 00:53:04,915 Horregatik gizentzen dira. 585 00:53:05,248 --> 00:53:09,619 -Berdel onak? -Batzuk, bai. Eraman itzazu onak. 586 00:53:09,653 --> 00:53:10,820 Eskerrik asko. 587 00:53:11,087 --> 00:53:14,824 Handizkako bitartekariek arraina ezagutzen dute. 588 00:53:15,992 --> 00:53:19,629 Arraina ez bada ona, esan egiten dizute. 589 00:53:19,763 --> 00:53:23,233 "Hau ez da ona, arrabek elikagaiak hartu dituztelako". 590 00:53:23,266 --> 00:53:24,834 "Ginza koju" 591 00:53:27,671 --> 00:53:30,974 Koipeagatik distiratzen du sabelaldeak. 592 00:53:31,208 --> 00:53:34,945 Ona legoke sashimirako edo sushirako. 593 00:53:39,649 --> 00:53:43,987 Arrano-berrugeta arrosak zati gelatinatsu bat du azal azpian. 594 00:53:44,154 --> 00:53:48,825 Arrano-berrugeta arrosak bakarrik du hori; horregatik da oso goxoa. 595 00:53:49,159 --> 00:53:52,329 Neguko arrainak haragitsuak eta goxo-goxoak dira. 596 00:53:52,796 --> 00:53:58,501 Udan, ordea, ez dugu arrain lodi berdina atsegin izaten. 597 00:53:58,835 --> 00:54:04,541 Sasoiko premien arabera gozatzen dugu guk arrain lodiaz. 598 00:54:05,175 --> 00:54:08,612 Sasoiko japoniar otorduak atsegin hutsa dira. 599 00:54:15,485 --> 00:54:21,258 Tsukijiko erregea 600 00:54:27,931 --> 00:54:33,803 Atun freskoaren enkante-aretoa 601 00:54:38,508 --> 00:54:43,046 1:00etan iristen gara arraina antolatzeko. 602 00:54:43,346 --> 00:54:48,518 23:00etan atuna deskargatzen eta garbitzen dugu enkanterako. 603 00:54:49,886 --> 00:54:51,855 "Oma-ko atuna" 604 00:54:52,022 --> 00:54:56,026 Atun izoztua eta hegalaburra areto desberdinetan daude. 605 00:54:56,026 --> 00:54:58,194 Atun izoztuaren enkante-aretoa 606 00:54:59,195 --> 00:55:03,033 Atun moja ere beste areto batera doa. 607 00:55:03,033 --> 00:55:05,702 Atun moja izoztuaren enkante-aretoa 608 00:55:17,747 --> 00:55:20,984 Onenak lehenengo doaz. 609 00:55:21,217 --> 00:55:23,887 Atunik onena aurrean dago. 610 00:55:24,054 --> 00:55:27,891 Baina batzuetan ez da horrela izaten. 611 00:55:28,458 --> 00:55:33,430 Atera nahi dugun arraina leku nabarmen batean dago. 612 00:55:33,730 --> 00:55:39,903 Atentzioa erakartzen eta prezioa hobetzen dugu horrela. 613 00:55:40,370 --> 00:55:44,074 Bezeroek beren produktuak uzten dizkigute. 614 00:55:44,240 --> 00:55:47,911 Prezio ona atera dezaten saiatzen gara. 615 00:55:48,345 --> 00:55:50,413 "Tohto Suisan Co., Ltd." 616 00:55:53,583 --> 00:55:58,788 Zure nagusiarekin hitz egin dezaket? Arrain honek akatsak ditu. 617 00:55:59,155 --> 00:56:03,293 Handizkako saltzaileek banatzaileei erosten dizkiete atunak… 618 00:56:03,426 --> 00:56:06,162 …eta irabazi handiagoak nahi dituzte. 619 00:56:06,196 --> 00:56:11,401 Bitartekariek gehiago hartzen dute kontuan eroslea. 620 00:56:11,634 --> 00:56:15,739 Atun ona eta garestia ez dena erosi nahi dute haientzat. 621 00:56:16,639 --> 00:56:22,412 Atunak jango direla ziurtatu nahi dute biek. 622 00:56:22,645 --> 00:56:26,983 Eta denek atun ona eskaini nahi dute. 623 00:56:28,518 --> 00:56:30,220 Arrosa da. 624 00:56:31,888 --> 00:56:36,459 Enkante aurreko ikuskatzea 625 00:56:39,763 --> 00:56:44,701 Arrainaren kalitateaz hitz egiten dugu bitartekariekin. 626 00:56:44,734 --> 00:56:50,874 Garraio-baldintzaz eta eguraldiaren eraginaz biharko arrantzan. 627 00:56:51,341 --> 00:56:54,544 Handizkako saltzaileari galdetzen diot ea gaur erosi behar dudan. 628 00:56:54,677 --> 00:56:59,416 Arraina hurrengo egunetan eskura egongo bada, ez dut erosiko. 629 00:56:59,549 --> 00:57:05,021 Horretaz hitz egiten dugu. Informazio asko ematen digute. 630 00:57:05,121 --> 00:57:08,558 Informaziorik gabe ez nuke negoziorik egingo. 631 00:57:08,825 --> 00:57:13,563 Handizkako saltzaileek eta bitartekariek elkarren beharra dute. 632 00:57:13,563 --> 00:57:17,700 Harreman sinbiotiko bat dugu. 633 00:57:20,069 --> 00:57:24,908 Arrainari begira ibiltzen naiz enkante-aretoan zehar. 634 00:57:25,074 --> 00:57:28,244 Eta ebaluatu egiten dut aldi berean. 635 00:57:28,578 --> 00:57:31,080 Haragia aztertzen dut. 636 00:57:31,347 --> 00:57:37,454 Itsaskorra edo hezea dago? Isats aldeko ebakia aztertzen dut… 637 00:57:37,821 --> 00:57:43,059 …eta itxura orokorra, sabelaldearen lodiera, eta abar. 638 00:57:43,359 --> 00:57:50,700 Barrutik imajinatzen dut arraina. Arrosa zurbila da margo ideala. 639 00:57:51,234 --> 00:57:54,871 Haren balioa irudikatzen saiatzen naiz. 640 00:57:55,038 --> 00:57:58,575 Azala zenbat eta meheagoa, arraina orduan eta koipetsuagoa. 641 00:57:58,741 --> 00:58:01,244 Arrainak halako freskura badu… 642 00:58:01,377 --> 00:58:06,616 …zapore jakin bat izango du astebete barru. 643 00:58:06,649 --> 00:58:08,117 Historia osoa dut buruan. 644 00:58:08,151 --> 00:58:11,120 Irudipen hutsa da, gehienbat. 645 00:58:11,588 --> 00:58:17,794 Tsukijin lan egiten duen jendea arrain-fantasia batean bizi da. 646 00:58:24,234 --> 00:58:28,638 Enkantea bizia eta aurreikusten gogorra izaten da. 647 00:58:28,705 --> 00:58:32,876 Enkante batean gauzarik ustekabekoena gerta daiteke. 648 00:58:33,776 --> 00:58:35,778 3 minutu barru. 649 00:58:36,946 --> 00:58:41,918 Kanpora atera eta kanpaia jotzen dudanean urduri jartzen naiz. 650 00:58:47,423 --> 00:58:50,960 Kanpaiarekin neure burua harritzen dut. 651 00:58:51,127 --> 00:58:53,830 Aldarte egokian jartzen nau. 652 00:59:13,316 --> 00:59:18,721 Enkanteen tradizioa 653 00:59:57,260 --> 00:59:59,896 Batzuetan iruditzen zait… 654 01:00:00,063 --> 01:00:03,600 …jendea pokerrean ikustea bezalakoa dela. 655 01:00:03,933 --> 01:00:07,337 Benetan nahi duten arrain bat agertzen denean… 656 01:00:07,604 --> 01:00:11,674 …ezin dira zalapartaka hasi… disimuluan baizik. 657 01:00:15,511 --> 01:00:18,081 Informazioa egunero aldatzen da. 658 01:00:18,748 --> 01:00:22,452 "Zer gertatzen da? Nork ikusi du arraina?" 659 01:00:26,422 --> 01:00:31,628 Erne egon behar duzu egunero Kesennumatik datozen berriei. 660 01:00:36,099 --> 01:00:41,304 Baina Mediterraneo aldeko berriei ere erne egon behar da. 661 01:00:46,442 --> 01:00:48,478 Nola lortuko dut gaur irabaztea? 662 01:00:48,645 --> 01:00:50,346 Zer irabazi nahi dut gaur? 663 01:00:52,515 --> 01:00:55,418 Ez da errutina. 664 01:00:56,319 --> 01:00:58,988 Horretan pentsatu behar duzu, konpromisoa hartu. 665 01:00:59,122 --> 01:01:02,525 Oso azkar hartu behar dira erabakiak. 666 01:01:04,661 --> 01:01:08,831 Hori egiten duen jendeak ondo pasatzen du. 667 01:01:10,133 --> 01:01:16,339 Atun bat luxuzko auto bat bezain garesti bihur daiteke. 668 01:01:16,506 --> 01:01:22,278 Hatzekin egiten dugu eskaintza. Esaten dugu: "Arpoia botaiozu". 669 01:01:22,345 --> 01:01:25,281 Konfiantza behar da. 670 01:01:29,485 --> 01:01:32,922 Shiogamako portutik dator, Miyagitik. 671 01:01:33,089 --> 01:01:36,926 Atuna sailkatzen -100 bat kilo pisatzen du. 672 01:01:37,460 --> 01:01:39,729 Tretzaz harrapatu dute. 673 01:01:39,829 --> 01:01:42,899 Nik alde honetatik bultzatuko dut. 674 01:01:45,501 --> 01:01:50,339 Hiru gizon behar dira. Sabelaldeko ezkerraldea ebakitzen da lehenik. 675 01:01:55,011 --> 01:01:56,746 Bizkarra orain. 676 01:01:57,013 --> 01:02:00,183 Bira eman behar zaio, eta garbitu. 677 01:02:00,216 --> 01:02:04,187 Gero, sabelaldeko eskuinaldea, eta, bizkarra. 678 01:02:04,220 --> 01:02:06,656 Orain zatikatu egiten da. 679 01:02:07,156 --> 01:02:12,662 Orain dela ehunka urte inork ez zituen sabelaldeko zatiak jaten. 680 01:02:12,829 --> 01:02:18,668 Zati koipetsuak asko eskatzen dira orain; "otoro", adibidez. 681 01:02:18,968 --> 01:02:23,506 Sabelaldeak koipe gehiago du. Haragi gorria bizkarrean dago. 682 01:02:23,840 --> 01:02:27,176 "Otoro", zatirik koipetsuena, sabelaldetik dator. 683 01:02:27,343 --> 01:02:32,014 Haragirik koipetsuenetik bi zati besterik ez daude. 684 01:02:32,348 --> 01:02:35,017 Horregatik da garestia. 685 01:02:38,521 --> 01:02:41,824 Honek itxura ona du. Baina honek, hobea. 686 01:02:43,259 --> 01:02:44,360 Bai. 687 01:02:44,494 --> 01:02:50,199 Dena sasoiaren araberakoa da. Udan atunak ez daude koipetsu. 688 01:02:50,333 --> 01:02:54,070 Udaberrian oso zapore desberdina dute. 689 01:02:54,137 --> 01:02:57,373 Itsaso desberdinetako atunak zapore desberdinak ditu. 690 01:02:57,373 --> 01:03:01,844 Tamainak ere eragina du zaporean. 691 01:03:08,818 --> 01:03:10,653 "Oma, tretzaz harrapatua" 692 01:03:10,720 --> 01:03:14,390 Nola harrapatua izan den, horrek ere zaporea aldatzen dio. 693 01:03:14,423 --> 01:03:17,360 Arrain batzuk ur sakonetan bizi dira. 694 01:03:17,393 --> 01:03:22,565 Zapore hobea dute jaten duten janariagatik. 695 01:03:22,732 --> 01:03:26,068 Estresik gabeko arrainak ere zapore hobea du. 696 01:03:26,169 --> 01:03:30,673 Amuarekin borrokatu ez diren arrainek itxura hobea dute… 697 01:03:30,673 --> 01:03:32,375 …baina ez dira hain biziak. 698 01:03:32,608 --> 01:03:36,112 Hemengo uretako atuna gustatzen zait niri. 699 01:03:36,179 --> 01:03:38,047 Zaporea dena da. 700 01:03:38,247 --> 01:03:42,051 Itxura txarreko atunak zapore ona izan dezake, eta alderantziz. 701 01:03:42,084 --> 01:03:46,422 Margoa bat-batean aldatzen bazaio, zapore handiagoa du. 702 01:03:46,422 --> 01:03:50,426 Nik saldutako atunak nire kalitate- eskakizunak bete behar ditu. 703 01:03:50,560 --> 01:03:55,431 Hori da lan honetan hartu beharreko arriskua. 704 01:03:56,098 --> 01:04:00,770 Begiraiozue arrain honi! Hori da hori, mutilok! 705 01:04:08,611 --> 01:04:10,746 Koipetsu-koipetsua! 706 01:04:10,947 --> 01:04:14,317 Omako kosta ingurukoa da. 707 01:04:15,785 --> 01:04:18,154 Ez da ur mehetakoa. 708 01:04:18,621 --> 01:04:23,960 Margoa, haragiaren kalitatea eta koipea aztertzen ditut. 709 01:04:24,460 --> 01:04:26,629 Eta haren samurtasuna. 710 01:04:26,963 --> 01:04:31,801 Hori lehenesten dut itxura baino. Eta koipearen fintasuna. 711 01:04:31,868 --> 01:04:35,972 Atun koipetsua erraz urtzen da. 712 01:04:36,138 --> 01:04:40,476 Urtze-puntu baxuan, ukitze hutsarekin urtzen da. 713 01:04:40,810 --> 01:04:45,915 Atuna horrela ebaki eta zer sushi bikaina egin dezakedan imajinatuz… 714 01:04:46,082 --> 01:04:48,184 …zoriontsua naiz. 715 01:04:48,651 --> 01:04:51,821 Hemen iluna badago, nonahi egongo da iluna. 716 01:04:51,821 --> 01:04:55,825 Txuria bada, lodiagoa izango da koipe-geruza. 717 01:04:55,992 --> 01:04:58,661 Haztegiko atuna halakoa da. 718 01:04:58,694 --> 01:05:04,500 Haztegiko arraina hau bezain txuria da. Itsasokoa ez da hain koipetsua. 719 01:05:07,203 --> 01:05:10,840 Haragiak oso itxura zukutsua du. 720 01:05:11,841 --> 01:05:17,346 Alde ilunak usain hobea du; sabelaldea, berriz, koipetsuagoa da. 721 01:05:19,048 --> 01:05:22,485 Haragi gorriak dena esaten du. 722 01:05:23,052 --> 01:05:26,055 Zapore ona badu, gainerakoak ere bai. 723 01:05:35,231 --> 01:05:40,870 Nire burua suspertzen saiatzen naiz, baina etsita nago. 724 01:05:43,940 --> 01:05:46,542 Ez da atun on askorik iritsi gaur. 725 01:05:47,576 --> 01:05:49,245 Hau da azkena. 726 01:05:50,613 --> 01:05:52,715 Konforme? 727 01:05:59,755 --> 01:06:01,724 Goialdeko sabelaldeko ebakiak? 728 01:06:01,757 --> 01:06:05,594 Zer? Sabelaldeko 15 zati eskatu dituzte? 729 01:06:05,962 --> 01:06:08,264 Ez dauzkagu 15. 730 01:06:08,431 --> 01:06:10,032 Gaur ez dago atunik. 731 01:06:11,434 --> 01:06:13,035 Itsasoan daude. 732 01:06:17,840 --> 01:06:19,909 Atun ona ekarridazue! 733 01:06:20,176 --> 01:06:22,111 Itzuliko naiz. 734 01:06:22,244 --> 01:06:25,214 Zergatik ez zoaz atuna harrapatzera? 735 01:06:27,583 --> 01:06:31,520 Atuna saltzen dut, eta horrexek definitzen nau. 736 01:06:31,721 --> 01:06:37,059 Hori esaten diot neure buruari eta neure enplegatuei. 737 01:06:38,394 --> 01:06:41,597 Lau urtaroez gozatzeko lekurik onena. 738 01:06:42,932 --> 01:06:47,603 Atunarekin tratuan ibiltzen naiz, baina ez naiz negozio-gizona. 739 01:06:47,937 --> 01:06:51,774 Gurean harrapatutako atuna ez da negozio ona. 740 01:06:51,941 --> 01:06:56,645 Ez dituzu horiek salerosiko, dirua baldin bada zure lehentasuna. 741 01:06:57,113 --> 01:07:00,149 Niretzat eta nire bezeroentzat bilaketa bat da. 742 01:07:00,783 --> 01:07:07,256 Denok lortu dugu arrain ona ikustea, baina atunak ez du parerik. 743 01:07:11,794 --> 01:07:17,800 Atun idealaren nire bilaketa ez da obsesio pertsonal bat. 744 01:07:17,800 --> 01:07:22,805 Nire bezeroek niri erosi nahi didatelako dihardut honetan. 745 01:07:24,807 --> 01:07:29,145 Horregatik egiten ditut eskaintzak enkante-aretoan. 746 01:07:30,146 --> 01:07:31,414 Atun ona! 747 01:07:33,482 --> 01:07:34,617 Eros ezazue! 748 01:07:39,155 --> 01:07:41,991 Batzuk kexatu egiten dira atunaren prezioaz. 749 01:07:42,291 --> 01:07:49,331 "Atun honek prezio garestiegia du". Nik ere esaten ditut halakoak. 750 01:07:49,632 --> 01:07:54,670 Baina eskaintza bat irabazten dudanean nire bezeroagatik da. 751 01:07:55,137 --> 01:07:59,141 Kontua ez da prezioa. 752 01:08:10,019 --> 01:08:12,855 Arrain horiek ez dute preziorik. 753 01:08:13,522 --> 01:08:15,524 Baliteke zaila izatea ulertzeko. 754 01:08:15,691 --> 01:08:21,230 Bezeroarentzat arrain egokia bilatzea da beti egin duguna. 755 01:08:21,330 --> 01:08:26,035 Ez du zerikusirik ez prezioarekin eta ez mailarekin. 756 01:08:26,035 --> 01:08:31,340 Bezeroak nahi duen arrainaren alde egiten duzu eskaintza. Horra. 757 01:08:31,707 --> 01:08:35,177 Aurten atun gutxiago dago. 758 01:08:39,682 --> 01:08:42,551 Atunak estresatu egiten nauenez, golfean jokatzen dut. 759 01:08:44,386 --> 01:08:46,655 -Eta ondo doakizu? -Bai. 760 01:08:46,755 --> 01:08:51,060 Bolada batean atuna ahazteko aholkatu zidaten. 761 01:08:52,061 --> 01:08:56,599 Ezin atuna ahaztu! Zure-zurea baita. 762 01:08:57,399 --> 01:09:00,069 Zure-zurea da, ezta? 763 01:09:04,240 --> 01:09:06,909 Gaur hiru pieza berarentzat. 764 01:09:20,322 --> 01:09:24,160 Begiraiozu koipeari! Aparta da. 765 01:09:24,460 --> 01:09:28,931 Hau eraman, eta ondu egingo dut. Hau ona da, baina… 766 01:09:32,801 --> 01:09:35,938 Wakayamako atuna eramango dut. 767 01:09:42,778 --> 01:09:45,014 Ikusmina! 768 01:09:51,320 --> 01:09:55,491 Atun bikainak badu zerbait berezia. 769 01:09:56,058 --> 01:09:58,194 Arrantzatzen zailak dira. 770 01:09:58,494 --> 01:10:04,733 Arrantzaleek bizia jokatzen dute haiek arrantzatzeko. 771 01:10:04,833 --> 01:10:11,840 Geure sushiaren bidez haien heroismoa ohoratu beharra daukagu. 772 01:10:12,208 --> 01:10:16,345 Lepoa, erdi koipetsua, koipetsua, eta haragi gorria. 773 01:10:16,512 --> 01:10:19,114 Atuna erregea da. 774 01:10:32,494 --> 01:10:37,600 Japoniako uretako atunak jaten dutenagatik dira zaporetsuak. 775 01:10:37,633 --> 01:10:38,634 Atun koipetsuak 776 01:10:38,667 --> 01:10:42,671 Atunak arrain txarra jaten badu, zapore txarra izango du hark ere. 777 01:10:42,838 --> 01:10:44,840 Itsaso emankor batek… 778 01:10:45,174 --> 01:10:49,979 …atun koipetsu bikainak emango ditu. Japoniako urak dira onenak. 779 01:10:58,754 --> 01:11:03,459 Miragarrien lekuko jendea 780 01:11:08,697 --> 01:11:14,103 Azokarako izotza fabrikatzen dugu arraina fresko edukitzeko. 781 01:11:14,336 --> 01:11:18,173 Izotza goizeko hiruretan banatzen da egunero. 782 01:11:18,307 --> 01:11:22,177 Txandak egiten ditugu egunean 24 orduz egiteko. 783 01:11:50,072 --> 01:11:54,576 Zatitu edo zerratu egiten dugu izotza, saltzeko. 784 01:11:54,610 --> 01:11:58,047 Izotz-blokeak ere saltzen ditugu. 785 01:12:01,517 --> 01:12:05,621 Ezinbestekoa da arraina fresko edukitzea. 786 01:12:05,821 --> 01:12:11,093 Bezeroak memorizatuz, denbora aurrezten diegu interakzioz. 787 01:12:11,160 --> 01:12:16,532 Beren kutxak ekartzen dituzte, beraz ez ditugu pisatu behar. 788 01:12:17,199 --> 01:12:20,636 Goizeko ordu bietan irekitzen dugu. 789 01:12:20,769 --> 01:12:24,606 Ordu bietatik bostetara da tarterik lanpetuena. 790 01:12:24,807 --> 01:12:27,676 Bezeroak ilaran egoten dira. 791 01:12:30,479 --> 01:12:34,950 Azken 10 urteotan Tsukijin izan diren bisitarien zenbakiak dauzkat. 792 01:12:35,117 --> 01:12:37,619 Handizkako saltzaile guztiak sartzen dira hor. 793 01:12:38,554 --> 01:12:42,758 Garraiolariak. 794 01:12:48,664 --> 01:12:52,634 Hozte-sisteman lan egiten duten langileak. 795 01:12:56,939 --> 01:12:59,141 Beste merkatari batzuk. 796 01:12:59,341 --> 01:13:03,278 Guztira, 14.000 lagunek lan egin dute Tsukijin. 797 01:13:04,012 --> 01:13:09,651 Gehi kanpotik etorritako 28.000 erosleak. 798 01:13:09,852 --> 01:13:14,156 42.000 lagun egon dira egunero Tsukijin. 799 01:13:15,190 --> 01:13:21,263 19.000 ibilgailu zebiltzan egunean azokan. 800 01:13:21,296 --> 01:13:24,099 Motoak barne. 801 01:13:27,569 --> 01:13:36,311 Azokaren diseinuak zirkulu-laurden itxurako eraikinak zeuzkan… 802 01:13:36,412 --> 01:13:42,184 …trenbideetan eta zama-plataformetan zehar. 803 01:13:42,584 --> 01:13:47,689 Hala, produktuak trenean eta kamioietan bidali ahal izateko. 804 01:13:47,890 --> 01:13:51,794 Operazio perfektu batean. 805 01:13:52,461 --> 01:13:58,033 Baina autopistekin eta kamioien zama-ahalmen handiagoarekin… 806 01:13:58,100 --> 01:14:02,538 …tren-garraioa zaharkitua geratu zen. 807 01:14:08,377 --> 01:14:13,749 1989an hasi nintzen liburu honetarako ikertzen. 808 01:14:14,016 --> 01:14:16,585 Liburua 2004an argitaratu zen. 809 01:14:16,952 --> 01:14:21,290 15 urte izan ziren. Denbora luzea! 810 01:14:25,394 --> 01:14:30,399 Ez nintzen konturatzen zer korapilatsua izango zen… 811 01:14:30,899 --> 01:14:34,536 …leku hura eta zenbat denbora beharko nuen… 812 01:14:34,703 --> 01:14:38,574 …pieza guztiak ulertzeko eta elkar lotzeko. 813 01:14:41,710 --> 01:14:45,614 Gogoan dut taula hau aurkitu nuenekoa, duela urte batzuk. 814 01:14:46,949 --> 01:14:50,752 Leku honetan zerbait galtzen bazaizu… 815 01:14:50,919 --> 01:14:53,188 …norbaitek itzuli egingo du, seguruenik. 816 01:14:53,789 --> 01:14:58,093 Harrigarria da zer zintzoa den azoka. 817 01:14:58,660 --> 01:15:02,664 Hau norbaiten zorroa da. Dirua. 818 01:15:04,666 --> 01:15:06,435 "Genkin". Dirua. 819 01:15:06,735 --> 01:15:09,271 Azoka lanpetu honetan, norbaitek dirua aurkitzen badu… 820 01:15:09,571 --> 01:15:11,406 …ez du sakelan sartuko… 821 01:15:11,540 --> 01:15:13,909 …gauza galduen bulegora eramango du. 822 01:15:13,976 --> 01:15:16,278 "Ginrin kluba" 823 01:15:23,418 --> 01:15:29,258 Liburutegia 1961ean pentsatu, eta 1962an ireki zen. 824 01:15:29,558 --> 01:15:34,696 Arrain-industriari buruzko liburuak biltzeko sortu zen Ginrin. 825 01:15:34,897 --> 01:15:41,270 Azoka sustatzeko jarduerak ere hemen asmatzen dira. 826 01:15:41,503 --> 01:15:46,174 Eta akademiko eta ikertzaile askok bisitatzen gaituzte. 827 01:15:49,945 --> 01:15:54,583 Astean hiruzpalau aldiz etortzen nintzen garai batean hona. 828 01:15:54,683 --> 01:15:58,887 Hara-hona, mundu guztiari galdezka, nire koadernoan oharrak idazten. 829 01:16:00,556 --> 01:16:04,593 Eroso egoteko leku bat aurkitu beharra neukan… 830 01:16:04,826 --> 01:16:06,929 …esertzeko, idazteko eta hitz egiteko. 831 01:16:07,162 --> 01:16:11,066 Bazegoen bospasei handizkako saltzaileen talde bat… 832 01:16:11,133 --> 01:16:14,903 …lan egin ondoren egunero etortzen zena bazkaltzera. 833 01:16:20,075 --> 01:16:23,779 Zorionez, hona bazkaltzera etortzen zirenak… 834 01:16:23,979 --> 01:16:26,214 …pazientzia handikoak eta oso jatorrak ziren… 835 01:16:26,381 --> 01:16:28,584 …eta nire galderei erantzuten zieten. 836 01:16:29,418 --> 01:16:31,119 Noiz arte egongo zara hemen? 837 01:16:31,353 --> 01:16:33,989 Bi astez egongo naiz Japonian. 838 01:16:34,790 --> 01:16:36,525 Hamar egun geratzen zaizkit. 839 01:16:38,760 --> 01:16:40,028 Kaixo. 840 01:16:40,696 --> 01:16:43,098 Zer moduz? 841 01:16:43,365 --> 01:16:44,499 Ondo, eskerrik asko. 842 01:16:44,933 --> 01:16:49,071 Bat-batean, azoka nire grina bihurtu zen. 843 01:16:49,938 --> 01:16:54,910 Lagun asko egin nituen. Jendeak asko lagundu zidan. 844 01:16:58,080 --> 01:17:00,148 Aspaldiko! 845 01:17:01,083 --> 01:17:02,751 Itxura ona duzu. 846 01:17:04,753 --> 01:17:08,924 Familiakoa bezalakoa da, iloba bat. 847 01:17:09,191 --> 01:17:13,295 Ikastaro trinko bat bezalakoa zen… 848 01:17:14,463 --> 01:17:16,465 …hasiberri batentzat. 849 01:17:18,066 --> 01:17:22,471 Arrainaz ikasteko, negozioaz ikasteko… 850 01:17:22,537 --> 01:17:24,306 …Tsukijiren historiaz ikasteko. 851 01:17:25,374 --> 01:17:27,342 Esperientzia zoragarria. 852 01:17:31,380 --> 01:17:37,052 Gogoan dut azokan zehar nenbilela… 853 01:17:37,953 --> 01:17:40,389 …arratsaldez… 854 01:17:41,056 --> 01:17:46,261 …eta katurik besterik ez zen ikusten. 855 01:17:47,262 --> 01:17:49,097 Katuak nonahi. 856 01:17:51,933 --> 01:17:56,838 Pentsatu nuen: "Jakina, katua banintz, hau paradisua litzateke". 857 01:18:00,509 --> 01:18:05,781 Arkitektura liluragarria du, hari begira geldituz gero. 858 01:18:13,855 --> 01:18:17,993 Arkitektura aparta du. 859 01:18:20,562 --> 01:18:25,834 Munduko arkitekturarik aurreratuena eta modernoena. 860 01:19:02,204 --> 01:19:08,343 Orain dela 400 urte, Tokugawatarren lehen shogunaren garaian… 861 01:19:08,510 --> 01:19:15,250 …arrantzaleak ekarri zituen Osakatik Edora, berarentzat arrantza egitera. 862 01:19:15,517 --> 01:19:20,655 Beren bizileku berriari Osakako beren herriaren izena jarri zioten. 863 01:19:20,989 --> 01:19:25,761 Merkatariek Nihonbashi zubian salerosten zuten arraina… 864 01:19:25,894 --> 01:19:29,064 …shogunen baimenarekin. 865 01:19:30,465 --> 01:19:37,339 Nihonbashi kultura oparo baten zentroa zen. 866 01:19:37,639 --> 01:19:40,976 8 akre hauek hiriko lekurik onena ziren. 867 01:19:41,109 --> 01:19:45,714 Zirkulazioa blokeatu, eta kalean jarri zuten azoka. 868 01:19:46,882 --> 01:19:48,683 Tsukijiren sorrera 869 01:19:48,817 --> 01:19:53,855 Tsukijiren eraikuntza film-bobina hauetan gordea dago. 870 01:19:57,926 --> 01:20:01,596 Orain dela 80 urteko bizitzaren erretratu bat. 871 01:20:05,333 --> 01:20:09,571 Eraikuntza-lanak 1928ko martxoaren 28an hasi ziren. 872 01:20:13,742 --> 01:20:18,013 Eta salerosketak eraikuntza- lanen ondoan jarraitu zuen. 873 01:20:27,589 --> 01:20:29,457 Iraultza bat. 874 01:20:30,325 --> 01:20:34,596 Horrela deskribatzen du jendeak Tsukijiren sorrera. 875 01:20:36,998 --> 01:20:41,303 Salerosteko sistema zeharo berri baten hasiera izan zen. 876 01:20:41,837 --> 01:20:46,541 Tsukijik Japonia osoko merkataritza irauli zuen. 877 01:20:52,314 --> 01:20:58,019 Aldaketak pentsaezineko borrokak eta erronkak ekarri zituen. 878 01:21:10,665 --> 01:21:13,301 5 milioi tokiotar… 879 01:21:16,204 --> 01:21:18,473 …hornituko ditu azoka berriak. 880 01:21:19,341 --> 01:21:22,878 Aldaketa-garaiek premia berriak ekarri zituzten. 881 01:21:26,147 --> 01:21:30,151 Tren bidezko banaketa-sistema bat ezarri zen. 882 01:21:33,388 --> 01:21:37,092 Hoztea ezartzeak higienea hobetu zuen. 883 01:21:40,395 --> 01:21:43,932 Bidezko prezioak eta gardentasuna ezarri ziren. 884 01:21:47,102 --> 01:21:51,239 Tsukiji aitzindaria izan zen merkataritza-operazio modernoetan. 885 01:21:57,545 --> 01:22:02,317 Tsukijik merkataritza-sistema berri bat ekarri zuen. 886 01:22:02,717 --> 01:22:06,621 Esan zuten: "300 urtez negozio honetan ibili ondoren… 887 01:22:06,888 --> 01:22:12,961 …iraultza bat egin, eta merkataritza aldatuko dugu". 888 01:22:13,094 --> 01:22:17,699 Hori egin zuten. Orain banatzaileek banatu baizik ez zuten egingo. 889 01:22:17,899 --> 01:22:23,705 Handizkako saltzaileek, berdin. Zentralizatuta zegoen. 890 01:22:24,039 --> 01:22:28,143 Salerosketa guztiak sistematikoki irauli ziren. 891 01:22:28,777 --> 01:22:31,913 Hori sinbolizatzen zuen Tsukijik. 892 01:22:34,950 --> 01:22:39,621 Tsukiji komunitate gisa 893 01:22:39,754 --> 01:22:43,558 "Nakama" hitza erabiltzen du hemen jendeak. 894 01:22:43,792 --> 01:22:46,795 Nakama"k "kide" esan nahi du… 895 01:22:46,861 --> 01:22:50,265 …baina gaur ez da oso erabilia Tsukijitik kanpo. 896 01:22:50,498 --> 01:22:53,335 Lotsa ematen digu. 897 01:22:53,668 --> 01:22:59,474 Tsukijin badago jendea 60 urtez hemen lan egindakoa. 898 01:22:59,774 --> 01:23:03,712 Kideak izan dira bizitza osoan. 899 01:23:03,945 --> 01:23:09,784 70 bat urterekin, Tsukijiko benetako kideak dira. 900 01:23:11,586 --> 01:23:18,393 "Nakama" hitza berriz definituz, bereganatu egin dute. 901 01:23:20,195 --> 01:23:25,333 "Nakamen" arteko salerosketa, eskura ordaindua. 1,65 kilo almeja. 902 01:23:27,235 --> 01:23:28,803 270.000 yen. 903 01:23:29,070 --> 01:23:31,272 Begira nola sartzen diedan ziria gure kideei. 904 01:23:31,473 --> 01:23:33,475 270.000 asko da! 905 01:23:33,975 --> 01:23:38,146 Beste saltzaile batzuei erostea esaten zaio "nakama-erosketa". 906 01:23:39,014 --> 01:23:43,151 Arrainik gabe geratzen zarenean besteei erosten diezu. 907 01:23:43,451 --> 01:23:46,287 Badaukazu bieira egosirik? 908 01:23:46,454 --> 01:23:49,457 -Ez dut uste. -O! 909 01:23:50,725 --> 01:23:52,527 Zer moduz? 910 01:23:53,828 --> 01:23:56,131 Har ditzaket bieira egosi horiek? 911 01:23:56,398 --> 01:23:57,799 Beste tamainaren batekoak? 912 01:23:58,033 --> 01:24:00,935 Handiagoak nahi dituzu? Hemen. 913 01:24:01,536 --> 01:24:02,771 Kutxa bat eramango dut. 914 01:24:03,805 --> 01:24:05,807 Egosiak nahi ditu bezero batek. 915 01:24:07,742 --> 01:24:08,977 Nik gordinak dauzkat. 916 01:24:09,344 --> 01:24:14,516 Tsukijin, gure harremanak belaunaldiz belaunaldikoak dira. 917 01:24:14,516 --> 01:24:19,187 Seme bat jaiotzean, gutako bat bihurtzen da. 918 01:24:20,021 --> 01:24:22,590 Kideak eta mentoreak dauzkagu. 919 01:24:23,358 --> 01:24:30,532 Triangelu askorekin triangelu handi bakar bat egitea bezala da. 920 01:24:36,337 --> 01:24:42,911 Tsikiji, niretzat, gaur egungo Tokioko leku bakanetako bat da… 921 01:24:42,944 --> 01:24:48,416 …non antzinako merkatariaren etikak bizirik baitirau. 922 01:24:48,850 --> 01:24:56,191 Edozein egunetan 20.000 lagun azoka honetara lanera etortzeak… 923 01:24:56,424 --> 01:25:02,330 …esan nahi du 20.000 bizitzak azoka hau motibatzen ari direla egunero. 924 01:25:02,464 --> 01:25:04,232 "Urteberriko harrera" 925 01:25:05,233 --> 01:25:08,937 Jende horrek, bere bizitza sozialarekin… 926 01:25:09,037 --> 01:25:12,006 …lanean edukitzen du egunero azoka. 927 01:25:19,714 --> 01:25:25,587 Badago txiste bat gaurko etxeetan sukaldeko labanarik ez egoteaz. 928 01:25:25,620 --> 01:25:28,890 Egia da jende askok ezin duela arraina xerratu. 929 01:25:29,057 --> 01:25:35,930 Jende askok, ezkongabeek adibidez, nahiago izaten du etxetik kanpo jan. 930 01:25:36,097 --> 01:25:42,437 Ez dira sukaldean aritzen. Horregatik aldatu da bizimodua. 931 01:25:42,604 --> 01:25:46,407 Eta, ondorioz, arrain gutxiago salerosten dugu. 932 01:25:47,041 --> 01:25:53,848 Gauzak aldatu egin dira ni hasi nintzenetik. 933 01:25:54,549 --> 01:25:56,284 Askoz arrain gutxiago. 934 01:25:56,818 --> 01:26:01,289 4.000 inguru arrain-saltzaile zeuden Tokion. 935 01:26:01,489 --> 01:26:04,592 600 baino gutxiago daude orain. 936 01:26:05,827 --> 01:26:10,298 Askoz arrain gutxiago salerosten da gaur, eta kezkagarria da. 937 01:26:11,199 --> 01:26:13,968 "Setagaya, Tokio" 938 01:26:14,135 --> 01:26:19,007 Aitak 1939an zabaldu zuen denda hau, gerra aurretik. 939 01:26:19,507 --> 01:26:21,943 Tsukijira etorri naiz… 940 01:26:22,710 --> 01:26:27,949 …aurten 73 urte beteko ditut, beraz, ia 55 urtez. 941 01:26:28,383 --> 01:26:31,619 Badaukazu arrainik niri saltzeko? 942 01:26:35,990 --> 01:26:40,428 Ume batzuek uste dute arrain bizidunak xerra itxura duela. 943 01:26:40,695 --> 01:26:43,698 Gaur inork ez du arrainik jaten. 944 01:26:43,831 --> 01:26:47,835 Berehalako fideoak edo horrelako zerak jaten dituzte. 945 01:26:47,869 --> 01:26:50,672 Zer bihurtu da janari-kultura? 946 01:26:50,905 --> 01:26:55,376 Onak dira sashimin, su bizian erregosiak edo algatan marinatuak. 947 01:26:55,677 --> 01:27:02,183 Arraina jateko modurik onena azal diezaioke saltzaileak bezeroari. 948 01:27:02,450 --> 01:27:05,853 Baina inork ez dio horri probetxurik ateratzen. 949 01:27:11,960 --> 01:27:16,831 "Urayasu, Chiba" 950 01:27:17,498 --> 01:27:22,937 Mantua da sashimirako onena. Garroak eta hegalak, frijituta. 951 01:27:23,538 --> 01:27:26,207 Handi bat nahi duzu? 952 01:27:27,208 --> 01:27:30,178 Arraina hobea da goizez, aitu? 953 01:27:31,512 --> 01:27:33,014 Arraina gustatzen zaizu? 954 01:27:34,148 --> 01:27:35,883 -Sashimia gustatzen zait. -Ederki. 955 01:27:37,685 --> 01:27:41,389 Arraina gustatzen bazaizu, zure umeari ere gustatuko zaio. 956 01:27:41,689 --> 01:27:45,860 Begira, mokoa du, txoriak bezala. 957 01:27:50,732 --> 01:27:51,866 Eskerrik asko. 958 01:27:54,035 --> 01:27:55,036 Arraina jan! 959 01:27:55,103 --> 01:28:01,609 Tsukiji leku sakratu bat da arrain salerosketan lan egiten dugunontzat. 960 01:28:02,410 --> 01:28:06,414 Oraindik tentsioan jartzen naiz Tsukijira joatean. 961 01:28:06,581 --> 01:28:11,219 Hango energia ikaragarriagatik izango da, agian. 962 01:28:11,252 --> 01:28:17,458 Arraina guretzat aukeratzen duten profesionalak dira bitartekariak. 963 01:28:17,725 --> 01:28:23,231 Baina arrain-saltzaileok aritzen gara kontsumitzaileekin tratuan. 964 01:28:23,398 --> 01:28:27,235 Haien mezua kontsumitzaileei transmititzea da gure lana. 965 01:28:27,735 --> 01:28:30,071 Bieirak nahi dituzu? 966 01:28:31,139 --> 01:28:32,740 Har ezazu bat. 967 01:28:37,145 --> 01:28:42,150 Badakizu arraina nola aukeratu? Goxoena iruditzen zaizuna aukeratu. 968 01:28:42,417 --> 01:28:45,620 Hala izango da. Sinplea. 969 01:28:48,556 --> 01:28:50,625 Eskerrik asko. Etorri berriz. 970 01:28:50,792 --> 01:28:55,096 Jendeak kontsumitzen duen zerbaitekin ari gara tratuan. 971 01:28:55,296 --> 01:28:59,967 Egun gutxi barru zure zelulen parte izango da. 972 01:29:00,335 --> 01:29:03,938 Erritu sakratu bat bezalakoa da. 973 01:29:04,105 --> 01:29:08,276 Bizimodua irabaztea baino gehiago da hau niretzat. 974 01:29:08,343 --> 01:29:12,747 Tori goxoki hau. Txokolatea da. 975 01:29:12,947 --> 01:29:14,482 Berez, ez da. 976 01:29:14,782 --> 01:29:20,455 Kalamar lehorra ona da umeen hortzetarako. 977 01:29:20,722 --> 01:29:25,993 Hasieran ez zaie gustatzen, baina ohitu egiten dira gero. 978 01:29:26,627 --> 01:29:30,498 Jende osasuntsuak ondo jaten du. 979 01:29:30,832 --> 01:29:34,669 Ondo jan eta janaria estimatu. 980 01:29:40,174 --> 01:29:43,311 Odontologiako unibertsitateak ikerketa bat egin zuen. 981 01:29:43,511 --> 01:29:48,516 Umeen %30ek ez ditu lau zapore nagusiak bereizten. 982 01:29:48,816 --> 01:29:53,988 Gozoa, garratza, gazia eta mikatza. 983 01:29:54,122 --> 01:29:57,859 Umeen %30ek huts egin zuten… 984 01:29:58,126 --> 01:30:03,831 …esperimentuan lau zaporeak identifikatzerakoan. 985 01:30:03,898 --> 01:30:05,433 Manufakturaren urrezko garaia bukatu da. 986 01:30:05,433 --> 01:30:10,104 Kontsumitzaileak erne ibili behar du. 987 01:30:10,471 --> 01:30:16,344 Japonian, berehalako janaria 1960ko hamarkadan sartu zen. 988 01:30:16,544 --> 01:30:21,549 Sukaldean astia ez galtzeak beste gauza batzuetarako astia zekarren. 989 01:30:21,582 --> 01:30:26,020 Bizitzeko modu hori sustatu egin da harrezkero. 990 01:30:26,254 --> 01:30:31,359 Garai hartako umeek beren umeak dituzte orain. 991 01:30:31,726 --> 01:30:36,030 Denbora gehiago pasatzen dute jolasean sukaldean baino. 992 01:30:36,197 --> 01:30:43,271 Hori da gerra ondoren Japonian sustatu izan den bizitzeko modua. 993 01:30:45,473 --> 01:30:48,075 "Eskola-bazkarietarako osagai hornitzailea" 994 01:31:03,157 --> 01:31:06,594 Nire bezeroen %80 eskolak dira. 995 01:31:06,661 --> 01:31:12,366 Eskola publikoetako otorduetarako saltzen dugu batik bat arraina. 996 01:31:12,633 --> 01:31:19,607 Arrain horiek bi egun dituzte. Eraman hauek, atzokoak dira eta. 997 01:31:20,308 --> 01:31:22,777 Hauek handiegiak dira umeentzat. 998 01:31:23,277 --> 01:31:25,780 Ezagutzen dute beren arraina. 999 01:31:25,813 --> 01:31:32,954 Lasaitasun handia da haien aukeraz fidatzea. 1000 01:31:35,857 --> 01:31:41,162 "Minato, Tokio" 1001 01:31:53,774 --> 01:31:55,276 Zer goxoa! 1002 01:31:55,510 --> 01:31:57,278 Izugarriak dira! 1003 01:31:59,514 --> 01:32:01,415 Arrain oso bat! 1004 01:32:03,985 --> 01:32:07,455 Zaporea gustatzen zaie, baina hezurrak, ez. 1005 01:32:07,555 --> 01:32:12,827 Ume askori eztarrian trabatzen zaizkie hezurrak. 1006 01:32:12,927 --> 01:32:15,663 Ez daude arraina jaten ohituak. 1007 01:32:19,834 --> 01:32:21,302 Kaixo. 1008 01:32:22,036 --> 01:32:24,138 Ongi etorri gure eskolara. 1009 01:32:25,540 --> 01:32:30,478 Jan aurretik erakusten diegu umeei non dauden hezurrak… 1010 01:32:30,545 --> 01:32:35,816 …eta zotzak nola erabili haragia hezurretik kentzeko. 1011 01:32:36,017 --> 01:32:39,287 Imajinatu non dagoen hezurra. 1012 01:32:39,387 --> 01:32:41,589 Mila esker janariagatik. 1013 01:32:50,865 --> 01:32:52,700 Goxo-goxoa dago. 1014 01:32:53,701 --> 01:32:55,202 Ez dago gaizki. 1015 01:32:55,503 --> 01:32:57,038 Ona dago. 1016 01:32:58,539 --> 01:33:04,178 Laugarren mailakoek erronka gainditu dute. A zer esperientzia! 1017 01:33:04,712 --> 01:33:06,747 Hasiera ona da. 1018 01:33:11,886 --> 01:33:12,853 Zer goxoa! 1019 01:33:13,354 --> 01:33:14,855 Oso ona dago. 1020 01:33:15,122 --> 01:33:18,025 Laguntzarik gabe ez dut arrainik sekula jan. 1021 01:33:19,694 --> 01:33:21,562 Heziketarako da. 1022 01:33:21,729 --> 01:33:27,902 Beraz, pozten naiz arrain ona prezio egokian hornitzeaz. 1023 01:33:28,069 --> 01:33:34,942 Zoragarria da umeek arrain goxoaz elkarrekin gozatzea. 1024 01:33:35,209 --> 01:33:38,546 Modu bakarra dago zer den ona jakiteko. 1025 01:33:39,413 --> 01:33:42,383 Asko jatea. 1026 01:33:43,150 --> 01:33:48,389 Hornitzen dugun arrainaren kalitateari eutsi behar diogu. 1027 01:33:48,556 --> 01:33:53,628 Poztuko nintzakete umeak arrainaren kostuaz galdezka hasiko balira. 1028 01:33:53,861 --> 01:33:59,233 Kezkatuta gauzka umeek "ramen" eta hanburgesak bakarrik janez hazteak. 1029 01:33:59,333 --> 01:34:03,371 Umeek ez dute jakingo arrain ona zer den. 1030 01:34:03,638 --> 01:34:08,476 Umearen lehenengo arrain-pureak ona izan behar luke. 1031 01:34:08,743 --> 01:34:12,780 Bizitza osoan gogoratuko dira zapore horretaz. 1032 01:34:12,847 --> 01:34:17,151 Eta gehiagotan nahiko dute zapore hori. 1033 01:34:21,155 --> 01:34:23,257 Sasoiko arraina aparta da. 1034 01:34:23,391 --> 01:34:26,727 Goxo-goxoa badago, umeek jan egingo dute. 1035 01:34:29,864 --> 01:34:37,038 Eskolako bazkaria aukera bat da umeak arrainera ohitzeko. 1036 01:34:37,304 --> 01:34:42,410 Arrain ona jateko aukera eman nahi diegu umeei. 1037 01:34:42,576 --> 01:34:46,147 Lehenik, arrainarekin berriz harremanetan jarri behar dira umeak. 1038 01:34:46,614 --> 01:34:50,384 Japoniako banaketa-sistemak… 1039 01:34:50,718 --> 01:34:55,623 …mesede egiten dio Japoniako gaurko arrain-itsaski kulturari. 1040 01:34:55,756 --> 01:34:58,292 Kontzienteagoak gara orain horretaz. 1041 01:34:58,392 --> 01:35:01,896 Salerosketako guztiok lagundu behar dugu kontzientzia hartze horretan. 1042 01:35:07,368 --> 01:35:09,670 Transmisioa da garrantzitsuena. 1043 01:35:10,037 --> 01:35:15,076 Gauzen gustua umeei transmititzea. 1044 01:35:15,109 --> 01:35:18,746 Eta, gero, sukaldaritza transmititzea… 1045 01:35:18,846 --> 01:35:20,448 …sukaldaritzako tradizioak. 1046 01:35:20,614 --> 01:35:28,022 Hori da paperik ederrena herri baten historia idazteko. 1047 01:35:28,155 --> 01:35:31,058 Sukaldaritza ahazten badugu, gure jatorriak ahaztuko ditugu. 1048 01:35:31,225 --> 01:35:36,630 Guk, chefok, sukaldaritzako guztiok, erantzukizun bat dugu… 1049 01:35:36,630 --> 01:35:41,102 …tradizio horiek ez desagertzeko borrokatzea. 1050 01:35:59,587 --> 01:36:05,226 Tsukijiren arima 1051 01:36:09,930 --> 01:36:15,970 Urte amaiera 1052 01:36:29,383 --> 01:36:34,889 Urteko garairik lanpetuena da. Azoka jendez gainezka dago. 1053 01:36:35,089 --> 01:36:40,861 Tentsio handia dago airean. Jota eta poz-pozik sentitzen naiz. 1054 01:36:43,430 --> 01:36:50,104 Jende-ilarak daude, ohiko bezeroak barne. 1055 01:36:50,304 --> 01:36:54,208 Urte bukaeran nekez mugi zaitezke Tsukijin. 1056 01:37:05,586 --> 01:37:09,356 Urteko enkantea 1057 01:37:09,623 --> 01:37:13,928 Luxuzko kutxa bat da, Enpress zurez egina. 1058 01:37:14,061 --> 01:37:18,632 Sardinzar arraba lehorrak hegaluze edo alga saldan prestatuak. 1059 01:37:18,766 --> 01:37:22,236 Oso kurruskatsuak dira. 1060 01:37:22,670 --> 01:37:27,274 Urteberriko jaki goxo bat da, tradizio handikoa. 1061 01:37:28,108 --> 01:37:33,948 Adineko jendeak oso estimatua du, baina gero eta gutxiago dira. 1062 01:37:34,615 --> 01:37:40,254 Gazteen artean ezagutarazi nahi dut, baina garestia da. 1063 01:37:40,287 --> 01:37:43,257 Ia luxuzko zera bat da. 1064 01:37:49,496 --> 01:37:52,266 Egun on denoi. 1065 01:37:53,334 --> 01:37:58,105 Sandinzar-arraben urteko enkante bakarra da. 1066 01:37:58,205 --> 01:38:03,344 Zuen eskaintzek baldintzatuko dituzte Japoniako xehekako prezioak. 1067 01:38:03,510 --> 01:38:07,982 Hori kontuan harturik egin itzazue eskaintzak. 1068 01:38:08,816 --> 01:38:11,151 Has dezagun enkantea. 1069 01:38:23,664 --> 01:38:26,767 Sandinzar-arrabak suerte onerako jaten dira. 1070 01:38:27,101 --> 01:38:34,074 Abenduan prestatu, eta Urteberrian jaten dira. 1071 01:38:35,476 --> 01:38:37,511 Urteberriko bazkaria 1072 01:38:37,578 --> 01:38:41,348 Algak poza eta irribarreak ekartzen omen ditu. 1073 01:38:41,615 --> 01:38:47,254 Sandinzar-arrabak ugalkortasuna sinbolizatzen du. Suerte ona dakar. 1074 01:38:50,891 --> 01:38:54,695 Horiek izaten dira urte amaierako ohiko produktuak. 1075 01:38:56,630 --> 01:39:00,768 Saltzaile berengana joaten dira beti Urteberriko jaki goxoen bila. 1076 01:39:02,136 --> 01:39:03,704 Zatozte eta eraman! 1077 01:39:06,140 --> 01:39:08,542 Zatozte eta eraman! 1078 01:39:08,609 --> 01:39:11,111 -Zatozte eta eraman! -Hemen nago. 1079 01:39:18,252 --> 01:39:20,487 Sumo-borrokalari ohi bat da. 1080 01:39:25,359 --> 01:39:30,864 Denda ixten 1081 01:39:33,434 --> 01:39:34,735 Eskerrik asko. 1082 01:39:34,835 --> 01:39:36,437 Zaindu zeure burua. 1083 01:39:38,639 --> 01:39:42,142 Ez zaigu salgairik geratzen. Dena saldu da. 1084 01:39:42,576 --> 01:39:45,980 Baten batek ohola horiek ere eraman nahi zituen. 1085 01:39:46,246 --> 01:39:52,119 Semeak enpresa batean lan egiten du, ez dit lekukoa hartuko. 1086 01:39:52,286 --> 01:39:56,090 Ni izango naiz, ba, tradizioari amaiera emango diona. 1087 01:39:56,490 --> 01:40:00,327 Huts egingo diet neure arbasoei. 1088 01:40:01,929 --> 01:40:04,732 Gure negozioak 130 urtez iraun du. 1089 01:40:04,932 --> 01:40:10,137 Hirugarren belaunaldikoa naiz. Tsukiji baino askoz aurrekoagoak. 1090 01:40:10,904 --> 01:40:17,678 Emaztearekin erretiroaz gozatuko dut orain. 1091 01:40:18,145 --> 01:40:20,180 Goiz esnatuko zara. 1092 01:40:20,447 --> 01:40:27,287 Horrek kezkatzen nau. Goizeko hiruretan esnatuko naiz. 1093 01:40:28,155 --> 01:40:34,128 Azkenean, denek uzten dute lana, berdin dio zertan diharduten. 1094 01:40:34,461 --> 01:40:39,466 Gurasoak hiltzeak pena ematen dizu. Lana uzteak ere bai. 1095 01:40:40,000 --> 01:40:46,774 Emaztea zu baino lehenago hiltzeak ere bai. 1096 01:40:46,840 --> 01:40:50,677 Bizitzako hiru gertaera tristeenetatik bi bizi izan ditut. 1097 01:40:50,677 --> 01:40:54,548 Emaztea da azkena. 1098 01:40:54,681 --> 01:40:59,486 Berarekin bizitza lasaiaz gozatuko dut ahal dudan artean. 1099 01:41:03,023 --> 01:41:04,658 Eskerrik asko. 1100 01:41:04,925 --> 01:41:09,029 Pena ematen dit zu joaten ikusteak. 1101 01:41:10,197 --> 01:41:12,066 Itzul zaitezke. 1102 01:41:56,043 --> 01:41:58,112 Zuen lan gogorragatik da hau. 1103 01:41:58,412 --> 01:42:03,016 Hau dena erosiko banu, milaka yen kostako litzaidake. 1104 01:42:03,383 --> 01:42:08,889 Karramarroa eta atuna behar ditut Urteberrirako. 1105 01:42:16,763 --> 01:42:18,432 Urte berri on! 1106 01:42:28,275 --> 01:42:32,279 Eskura kobratzen da. Urtezaharreko tradizio bat da. 1107 01:42:37,451 --> 01:42:39,453 Denok, txalo! 1108 01:42:48,662 --> 01:42:51,632 Urte ona izango ahal da! 1109 01:42:52,332 --> 01:42:56,103 Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza onak izateko. 1110 01:43:03,544 --> 01:43:10,017 Aurtengoa latza izan da atunarentzat. Oso garesti egon da. 1111 01:43:10,417 --> 01:43:17,024 Atunerako grina osoz eta bezeroenganako leial eutsiko diot. 1112 01:43:24,031 --> 01:43:27,501 Aurtengoa jauzi aurreko bultzada izan da. 1113 01:43:27,534 --> 01:43:29,670 Jauzirako prest gaude. 1114 01:43:31,038 --> 01:43:32,706 Eror gintezke… 1115 01:43:34,708 --> 01:43:37,511 Datorren urtean gauzak aldatuko ditugu. 1116 01:43:41,114 --> 01:43:44,985 Argalegi nago, baina ahalegin guztiak egingo ditut. 1117 01:43:54,394 --> 01:44:00,567 Tradizioak transmitituko dizkiet gazteei. Horra nire urte berria. 1118 01:44:05,539 --> 01:44:11,011 Urduri nago jadanik Urteberriko enkanteekin. 1119 01:44:11,878 --> 01:44:13,714 Bil zaitezte! 1120 01:44:14,514 --> 01:44:17,117 Kontuan hartu… 1121 01:44:17,251 --> 01:44:21,021 …egiten eta esaten dugun guztia saltzen dugun arrainari dagokiola. 1122 01:44:21,521 --> 01:44:25,192 Maitasunez eta tentuz saltzen dugu arraina. 1123 01:44:25,292 --> 01:44:28,195 Eta hala heltzen zaio bezeroari. 1124 01:44:28,395 --> 01:44:32,866 Zera garrantzitsu bat gordetzen ari gara, japoniarrak garenez. 1125 01:44:32,899 --> 01:44:37,371 Hori da Tsukijiko handizkako saltzaileon erantzukizuna. 1126 01:44:42,209 --> 01:44:44,011 Bejondeizuela, mutilok! 1127 01:45:23,717 --> 01:45:28,155 80 urteko historian zer erakutsi handia du… 1128 01:45:28,155 --> 01:45:30,557 …Tsukiji arrain-azokak. 1129 01:45:32,159 --> 01:45:35,796 Bizimodu txit aldakor honetan, gera gaitezen une batez… 1130 01:45:35,829 --> 01:45:39,800 …elikatu gaituen azokarengandik ikasteko. 1131 01:45:51,478 --> 01:45:56,350 Tsukijiren historiako atal bat 80 urteren ondoren bukatuko da. 1132 01:45:57,918 --> 01:46:01,088 Berriz hasiko da haren kokaleku berrian. 1133 01:46:04,124 --> 01:46:08,261 Historia berriak egongo dira azoka berrian. 1134 01:46:17,137 --> 01:46:21,074 Ikusiko dugu etorkizunak zer ekarriko digun. 1135 01:46:46,266 --> 01:46:50,904 Tsujiki ezagutzen dugun bezalakoa egin duten guztiei eskainia. 1136 01:46:53,607 --> 01:46:57,611 TSUKIJI Gauza miragarrien lekua 1137 01:50:05,065 --> 01:50:08,101 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz