1 00:00:47,013 --> 00:00:49,449 Jendeak zergatik eskalatzen ditu paretak? 2 00:00:49,482 --> 00:00:50,984 Oso galdera ona da. 3 00:00:53,286 --> 00:00:58,691 Erotuta gaudelako! Beste arrazoirik ez dago. 4 00:01:05,498 --> 00:01:09,736 Justifikatu ezina delako da, niretzat, ederra eskalada. 5 00:01:09,836 --> 00:01:13,239 Ez du baliagarria izan nahi. 6 00:01:15,842 --> 00:01:22,082 Batzuek igotzeko premia dugu, ezezagunerantz pausoz-pauso joanez. 7 00:01:22,115 --> 00:01:27,020 Izate osoa esperientzia horretan jarria duzu. 8 00:01:27,387 --> 00:01:30,390 Mugimenduzko meditazioa da. 9 00:01:34,327 --> 00:01:38,131 Zeure buruaren kontzientziaz erabat jabetuta zaude… 10 00:01:39,199 --> 00:01:43,369 …eta beti horrela ibiliko zinatekeela sentitzen duzu. 11 00:01:43,470 --> 00:01:48,541 Eskalatzailea bazara eta grabitatearen atzetik bazabiltza… 12 00:01:48,808 --> 00:01:51,978 …Yosemitera joan beharra daukazu, erromes. 13 00:01:53,980 --> 00:01:55,515 Hau da lekua. 14 00:01:55,515 --> 00:01:56,983 Yosemite bakarra dago. 15 00:01:56,983 --> 00:01:58,051 Probalekua. 16 00:01:58,118 --> 00:01:59,119 Unibertsoaren erdigunea. 17 00:01:59,152 --> 00:02:01,221 Arrokako eskaladaren Meka. 18 00:02:02,188 --> 00:02:05,458 Hemen hasi zen dena. 19 00:02:07,894 --> 00:02:10,864 Arrokako eskaladaren historia pareta hauetan idatzi zen. 20 00:02:10,864 --> 00:02:11,831 Leinu bat da. 21 00:02:11,831 --> 00:02:14,667 Erraldoien sorbaldetan egoteko etortzen gara denok haranera. 22 00:02:14,701 --> 00:02:17,670 Gure buruak eta kirol hau bultzatzera, eta ahal dena ikustera. 23 00:02:20,840 --> 00:02:23,910 Ero kuadrilla bat da, erokeriak egiten. 24 00:02:23,943 --> 00:02:25,879 Beren marka utzi nahian. 25 00:02:26,212 --> 00:02:27,580 Eta eredu berriak jartzen. 26 00:02:27,680 --> 00:02:31,784 Mugak gainditzea eta "status quo"a haserrearaztea. 27 00:02:32,051 --> 00:02:33,786 Ertz-ertzean bizi den jendea. 28 00:02:34,020 --> 00:02:36,589 Arraroak, narratsak, txoroak. 29 00:02:36,589 --> 00:02:38,725 Bilatzaileak, bisionarioak. 30 00:02:38,958 --> 00:02:40,293 Jende bitxia. 31 00:02:40,293 --> 00:02:41,794 Bizimodu zital horretan. 32 00:02:41,794 --> 00:02:43,363 Legearengandik ihesi. 33 00:02:43,396 --> 00:02:46,566 Eta gure ametsen atzetik indar osoz. 34 00:02:46,633 --> 00:02:50,703 Bizimodu aparta da Yosemiteko Haraneko hau! 35 00:02:54,607 --> 00:02:56,009 HARANEKO MATXINADA 36 00:02:56,009 --> 00:03:00,046 Yosemiteko arrokako eskaladaren iraultza 37 00:03:11,224 --> 00:03:13,960 Yosemiteko arrokako eskaladaren iraultza… 38 00:03:14,127 --> 00:03:19,332 …1950ean adinez nagusi izan zen belaunaldiarekin hasi zen. 39 00:03:20,066 --> 00:03:24,671 Baina Estatu Batuetan ez zegoen garai hartan abenturazaletasunik. 40 00:03:25,805 --> 00:03:29,943 Aldirietako familia-bizitza hobetsi zuen jendeak. 41 00:03:30,610 --> 00:03:33,279 II. Mundu Gerraren ondorengo urteetan… 42 00:03:33,279 --> 00:03:37,217 …nazioa errutina seguru eta eroso batera egokitu zen. 43 00:03:37,250 --> 00:03:41,821 Belar ondo moztuarekin eta modako etxetresnekin goxo-goxo. 44 00:03:42,622 --> 00:03:44,791 1950etako amerikar amets ergela! 45 00:03:44,824 --> 00:03:47,427 Ezkondu egin behar zenuen, berehala umeak izan… 46 00:03:47,427 --> 00:03:48,695 …garbigailu bat erosi. 47 00:03:48,795 --> 00:03:50,964 Horra zer plater distiratsuak! 48 00:03:50,997 --> 00:03:53,566 …batere gatzik gabeko garaia. 49 00:03:53,766 --> 00:03:58,037 Estatubatuar gehienek nahiago zuten segurtasuna eta erosotasuna. 50 00:03:58,071 --> 00:04:01,975 Abenturarako senak ez zuen irtenbiderik. 51 00:04:02,542 --> 00:04:05,144 Baina aldaketa garaia ere izan zen. 52 00:04:06,479 --> 00:04:12,151 Kalifornian, beatnik mugimenduak, Jack Kerouac idazlea buru zuela… 53 00:04:12,185 --> 00:04:14,854 …gazte jendeari dei egin zion konformismoari uko egin… 54 00:04:14,887 --> 00:04:17,090 …eta bestelako bizimodu batzuk esploratzeko. 55 00:04:20,393 --> 00:04:23,997 Asko kafeetan eta jazz-klubetan biltzen ziren. 56 00:04:24,464 --> 00:04:27,166 Beste batzuk hondartzara joaten ziren, olatuetara. 57 00:04:27,700 --> 00:04:33,539 Kerouacken motxilaren iraultzak abenturazale gutxi batzuk akuilatu… 58 00:04:33,640 --> 00:04:36,075 "Motxilaren iraultzaren ikuspen bat izan dut" 59 00:04:36,075 --> 00:04:39,912 …eta mendira jo zuten, arrokako eskaladaren mundua aurkitzera. 60 00:04:41,147 --> 00:04:46,786 San Franciscoko eta Los Angelesko aldirietako harkaitzetan hasi zen. 61 00:04:47,053 --> 00:04:52,392 Stoney Point-en lehenengoz eskalatu nuenean, pentsatu nuen: "Aparta!" 62 00:04:53,760 --> 00:04:57,964 Arrisku eta gar hura. 63 00:04:57,997 --> 00:05:00,833 Adrenalina hark harrapatu egin gintuen. 64 00:05:07,740 --> 00:05:11,878 Mendizaletasunean trebatzeko modu bat zen orduan arrokako eskalada… 65 00:05:11,911 --> 00:05:14,747 …eta oso ikuspegi kontserbadorez begiratzen zitzaion segurtasunari. 66 00:05:14,781 --> 00:05:17,150 Zahar jendeak bere arauak zituen: 67 00:05:17,183 --> 00:05:20,219 Ezin zen leku jakin batzuetan eskalatu, liderra izan gabe. 68 00:05:20,253 --> 00:05:22,822 Baina guk ondo pasa nahi genuen eta esaten genien: "Pikutara!" 69 00:05:26,492 --> 00:05:29,829 Tenis-zapatillekin hasi ginen denok. 70 00:05:30,697 --> 00:05:32,932 Sokak lapurtzen genizkion telefono-enpresari. 71 00:05:33,533 --> 00:05:36,602 Ez geneukan arnesik; soka gerri bueltan, eta kitto. 72 00:05:38,905 --> 00:05:41,674 Nortasuna eraikitzen genuen. 73 00:05:43,343 --> 00:05:45,578 Gazte errebelde horien eskutik… 74 00:05:45,712 --> 00:05:49,148 …eskalatzea abentura-kirol berria bihurtu zen. 75 00:05:49,248 --> 00:05:54,454 Desafio egiten zien grabitateari eta zentzuari. 76 00:06:00,393 --> 00:06:05,665 Eskalatzeak bizitzan falta genuen intentsitatea ematen zigun… 77 00:06:05,698 --> 00:06:08,267 …garai hartako kulturari ere oro har falta zitzaiona. 78 00:06:08,368 --> 00:06:12,872 Kontrakulturako kirola zen eta ertz-ertzean egotea on-ona zen. 79 00:06:13,272 --> 00:06:17,110 Lehen igoeren eta arroka birjinen bila, eskalatzaileek… 80 00:06:17,143 --> 00:06:20,813 …gero eta sakonago esploratu zituzten Kaliforniako mendiak. 81 00:06:21,214 --> 00:06:24,283 "San Franciscotik 320 kilometro ekialdera… 82 00:06:24,283 --> 00:06:27,687 …munduko ikuspegirik ederrenetako bat dago". 83 00:06:33,092 --> 00:06:36,696 …harik eta Yosemiten lurreratu ziren arte. 84 00:06:38,831 --> 00:06:46,606 I. URREZKO AROA 1955-1970 85 00:06:51,711 --> 00:06:57,049 Yosemite Parke Nazionala 25 km.ko haran luze baten erdian dago… 86 00:06:57,116 --> 00:07:01,687 …glaziarrek tankeratutako arroka bertikaleko hormez mugatua. 87 00:07:01,754 --> 00:07:04,157 Granito ederra kilometroka… 88 00:07:04,757 --> 00:07:07,493 …izugarri leuna eta malkartsua. 89 00:07:07,493 --> 00:07:08,861 Ia-ia sinestun bihurtu ninduen. 90 00:07:08,861 --> 00:07:11,297 Jainko bat egon behar du, hori egiteko gai dena. 91 00:07:11,731 --> 00:07:16,669 Abenturan bizitzeko leku bat zen hura. 92 00:07:16,836 --> 00:07:20,006 Yosemiteko Haranean bildutako eskalatzaile taldeak… 93 00:07:20,006 --> 00:07:25,578 …irarria utziko zuen bere izena horma horien historian. 94 00:07:25,678 --> 00:07:27,547 Royal Robbins. 95 00:07:29,048 --> 00:07:30,783 Yvon Chouinard. 96 00:07:31,617 --> 00:07:33,519 Tom Frost. 97 00:07:33,820 --> 00:07:37,323 Steve Roper eta Chuck Pratt. 98 00:07:37,323 --> 00:07:40,560 Gogorrak ginen: eskalatzaile talde grinatsu bat… 99 00:07:40,560 --> 00:07:43,329 …maila igotzen eta beren buruak akuilatzen ahalegindua. 100 00:07:43,329 --> 00:07:48,634 Goi abentura zen aireko bibrazio nagusia. 101 00:07:52,071 --> 00:07:57,210 1950 arte, Jhon Salathe zen haraneko eskalatzaile nagusia. 102 00:07:57,243 --> 00:08:00,980 Suitzar xelebre hark soroetan bilatzen zuen jatekoa. 103 00:08:00,980 --> 00:08:04,817 Hark egin zituen Yosemiteko hormetako lehen eskalada handiak. 104 00:08:04,817 --> 00:08:09,055 Haranera heldu ginenean, John Salathe zen Yosemiteko erregea. 105 00:08:09,355 --> 00:08:14,727 Irudimenez eta ausart eskalatzen zuen, eta imitatu egin nahi genion. 106 00:08:15,828 --> 00:08:20,533 Yosemiteko eskalatzaile berri haien bide-erakuslea izan zen. 107 00:08:20,900 --> 00:08:25,404 Pitoi izeneko metalezko ziriak erabiltzen zituen arrakaletan gora… 108 00:08:25,404 --> 00:08:28,074 …eta hormetan gorako ibilbideak prestatzen zituen. 109 00:08:28,174 --> 00:08:30,176 Potroak ondo jarrita goraino! 110 00:08:33,212 --> 00:08:35,781 Ilargira joango balitz bezala. 111 00:08:42,522 --> 00:08:46,792 Bizia eskalatzeari eskaintzea ez zen beste inon existitzen. 112 00:08:46,893 --> 00:08:50,229 Helburu bat dugu: gogor eskalatu, bide onak urratu. 113 00:08:50,229 --> 00:08:53,432 Eskalatzen bakarrik zara zu zeu, eta antzeko txorakeriak. 114 00:08:56,002 --> 00:08:59,939 Inork ez genuen inoiz lanik espero. 115 00:09:01,807 --> 00:09:04,777 Arloteak ginen, gehienbat. 116 00:09:04,911 --> 00:09:08,581 Betiko eskalatuko genuen, eta kitto. 117 00:09:16,923 --> 00:09:21,060 Camp 4 zen eskaladako giro gero eta ezagunagoaren epizentroa. 118 00:09:21,060 --> 00:09:25,464 Haran barreneko leku itzaltsu hura Sherwood Baso moduko bat izan zen… 119 00:09:25,498 --> 00:09:29,235 …mendizale zoriontsu haientzat. 120 00:09:36,175 --> 00:09:38,744 Camp 4n bizitzeko, dirua irabazi ordez… 121 00:09:38,744 --> 00:09:41,480 …gastuak murriztu behar ziren. 122 00:09:41,581 --> 00:09:43,849 Jende normala ez zen horrela bizi. 123 00:09:48,421 --> 00:09:51,757 Uda batean, poto akastunak saltzen zituen denda batera joan… 124 00:09:51,791 --> 00:09:53,926 …eta katu-janeko poto akastun pila erosi nuen. 125 00:09:54,594 --> 00:09:56,262 Huraxe jaten genuen. 126 00:09:59,432 --> 00:10:01,867 Erabateko zikinkerian bizi ginen. 127 00:10:04,003 --> 00:10:10,142 Camp 4ko bizimodua antisistema eta kontrakulturala bihurtu zen. 128 00:10:10,376 --> 00:10:14,947 Jarrera-iraultza bat zegoen garai hartan gure gizartean. 129 00:10:17,383 --> 00:10:21,287 Eskalatzea horren adierazpide bat zen. 130 00:10:25,992 --> 00:10:27,994 Basatiak ginen, arruntak… 131 00:10:29,061 --> 00:10:30,896 …eta asko edaten genuen. 132 00:10:31,030 --> 00:10:32,798 Eta emakumeen atzetik ibiltzen ginen… 133 00:10:32,798 --> 00:10:35,568 …arrakasta handirik gabe, izan ere. 134 00:10:39,639 --> 00:10:43,643 Camp 4ko bakanal beatnikak ez zuen inolaz ere zerikusirik… 135 00:10:43,643 --> 00:10:46,879 …Yosemiteko Parke Nazionaleko balioekin. 136 00:10:48,514 --> 00:10:51,317 Yosemite turistentzako parke bat zen… 137 00:10:51,317 --> 00:10:56,555 …aldirietako jendeak naturaz goza zezan, erosotasuna galdu gabe. 138 00:10:56,656 --> 00:11:01,293 Gazteak eta zaharrak liluratuta dauzka ur-jauzi honen edertasunak. 139 00:11:02,028 --> 00:11:04,563 O! Begira gure izozkiari! 140 00:11:04,830 --> 00:11:09,135 Turistei ez zitzaien gustatzen gure hizkera zakarra eta gure zalaparta. 141 00:11:09,335 --> 00:11:12,038 Denak mozkortuta eta zalapartaka. 142 00:11:12,405 --> 00:11:15,841 Baten-batek esaten zigun: "Hitz egizue baxuago". 143 00:11:15,841 --> 00:11:18,044 "Iraingarria da nire familiarentzat". 144 00:11:18,844 --> 00:11:21,614 Basozainak etorri, eta festa zapuzten ziguten. 145 00:11:21,847 --> 00:11:23,049 Gorroto genion autoritateari. 146 00:11:24,517 --> 00:11:26,318 Gorroto diot oraindik ere autoritateari. 147 00:11:27,353 --> 00:11:31,123 Eskalatzea ez zen garai hartan jarduera errespetagarri bat. 148 00:11:31,223 --> 00:11:32,992 Bidelapurren jarduera zen. 149 00:11:36,562 --> 00:11:41,467 Ez zitzaien gustatzen jende arraro, narras eta anormal hark… 150 00:11:41,467 --> 00:11:46,439 …beren instalazioak erabiltzea eta jende zintzoari traba egitea. 151 00:11:50,609 --> 00:11:53,145 Ahwahnee hotelean lan egiten nuen. 152 00:11:53,746 --> 00:11:57,717 Yosemiteko zuzendaritza oso kontserbadorea zen. 153 00:11:57,750 --> 00:12:00,119 Eskalatzaileak oso ezagunak ziren… 154 00:12:00,119 --> 00:12:01,821 …hotelean sartu eta jendearen plateretik jaten zutelako. 155 00:12:03,756 --> 00:12:06,492 Nik ez nuen eskalatzaileekin harremanik izan behar. 156 00:12:06,559 --> 00:12:09,328 Lana galduko genuela esaten ziguten… 157 00:12:09,328 --> 00:12:12,965 …eta hura, beraz, interesgarriagoa zen. 158 00:12:15,634 --> 00:12:20,172 Camp 4ra joan nintzen lehen aldian festa bat zegoen basoan. 159 00:12:21,273 --> 00:12:24,443 Eskalatzaile bat neukan aurrez aurre eserita. 160 00:12:24,510 --> 00:12:29,315 Begiratu zidan, eta hau esan: "Oso emakume ederra zara". 161 00:12:30,149 --> 00:12:34,987 Pentsatu nuen: "Indar handiko pertsona behar du izan honek". 162 00:12:35,121 --> 00:12:38,591 Gizon hura Royal Robbins zen. 163 00:12:39,425 --> 00:12:41,627 Eskaladako mitoa izango zena. 164 00:12:41,694 --> 00:12:45,564 Gaur arte, eskalatzailetzat daukat nik neure burua, lehenik eta behin. 165 00:12:45,631 --> 00:12:49,702 Arrokan egoteak zeharo betetzen nau. 166 00:12:51,137 --> 00:12:53,539 Eskaladaren inguruan zegoen dena. 167 00:12:53,606 --> 00:12:54,907 Hura zen bere bizitza. 168 00:12:54,940 --> 00:12:56,275 Ez zeukan besterik buruan. 169 00:12:56,642 --> 00:12:58,811 Royal oso leihakorra zen denekin. 170 00:12:59,178 --> 00:13:01,547 Robbins motibazioz betea zegoen. 171 00:13:01,614 --> 00:13:05,184 Kideen errespetua irabazteko, apustua igo behar zenuen. 172 00:13:05,351 --> 00:13:10,055 Egina zegoena baino hobeto egin nahi nuen nik zerbait. 173 00:13:10,055 --> 00:13:13,793 Eskaladaren historiako funtsezko une batean agertu zen Robbins… 174 00:13:13,793 --> 00:13:15,795 …Camp 4ko lider gisa. 175 00:13:16,061 --> 00:13:19,198 Tresneriak eboluzionatu egin zuen, teknikak ere bai. 176 00:13:19,198 --> 00:13:22,735 Arrokako eskalatzaileak helduaroan zeuden eta gai ziren… 177 00:13:22,735 --> 00:13:25,137 …kirolaren erronkei aurre egiteko. 178 00:13:25,137 --> 00:13:28,707 Baina erronka handiak egin gabe zeuden oraindik. 179 00:13:28,808 --> 00:13:33,512 Berak artean igotakoak baino horma handi eta maldatsuago batean… 180 00:13:33,546 --> 00:13:35,948 …jarri zituen Robbinsek begiak. 181 00:13:37,049 --> 00:13:40,686 Half Domeren ipar medenbaldeko aldea. 182 00:13:41,987 --> 00:13:45,691 Hori izango da munduan argazki gehien atera zaiona. 183 00:13:45,691 --> 00:13:49,195 Trinkoa eta beldurgarria. 184 00:13:49,361 --> 00:13:51,764 Arroka-eskalada arrunt bat baino… 185 00:13:51,797 --> 00:13:55,501 …600 metrotik gorako formazio ikoniko hark… 186 00:13:55,501 --> 00:13:59,939 …bertikaltasunean gorako espedizio bat eskatzen zuen. 187 00:14:00,039 --> 00:14:05,644 600 metroko horma bat igotzeko, hainbat egun behar dituzu. 188 00:14:05,744 --> 00:14:09,882 Inork ez zekien ba ote zeukan trebetasun eta ekipamendu nahikoa… 189 00:14:09,915 --> 00:14:11,650 …horman hainbeste denbora bizirik irauteko. 190 00:14:11,717 --> 00:14:14,386 Handia zen, beldurgarria zen. 191 00:14:14,386 --> 00:14:16,989 Half Domeren alde hark hau esaten zigun: 192 00:14:17,022 --> 00:14:19,124 "Proba nazazue, ausartzen bazarete". 193 00:14:19,959 --> 00:14:21,727 Udaberriko goiz batean… 194 00:14:21,727 --> 00:14:26,799 …tresneria mordo bat eta hiru laguneko taldea bildu zituen… 195 00:14:26,866 --> 00:14:30,836 …Half Domen historia egiteko prest. 196 00:14:36,075 --> 00:14:40,412 Taldea arrakala-lerro batean gora igo zen… 197 00:14:41,213 --> 00:14:44,583 …pitoiak sartu ahala, poliki mugituz… 198 00:14:46,785 --> 00:14:49,321 …eta tresneria eta ura garraiatuz. 199 00:14:52,858 --> 00:14:56,428 Paretari lotuta pasatzen zituzten gauak… 200 00:14:58,330 --> 00:15:02,601 …eta egunak, berriz, gero eta gorago eskalatuz… 201 00:15:03,269 --> 00:15:06,639 …lurrera itzultzea ezinezkoa izan zen arte… 202 00:15:07,339 --> 00:15:11,210 …eta handik irteteko modu bakarra gailurrera iristea izan zen arte. 203 00:15:16,982 --> 00:15:21,220 Ezezaguna den zerbaitetan murgiltze-ekintza handia izan zen. 204 00:15:21,287 --> 00:15:24,790 Misterio bat argitzea bezalako zerbait. 205 00:15:30,129 --> 00:15:33,866 Mundu desberdin batean sartu ginela sentitu genuen orduan. 206 00:15:33,866 --> 00:15:36,001 Hura mundu bertikala zen. 207 00:15:36,535 --> 00:15:39,405 Half Dome igotzeko 5 egunek zailtasun-eredu berri bat… 208 00:15:39,405 --> 00:15:43,042 …jarri zuten eta Robbinen estatusa sendotu zuten… 209 00:15:43,075 --> 00:15:45,911 …Estatu Batuetako eskalatzaileen lehen ikono gisa. 210 00:15:47,513 --> 00:15:49,114 Royal aipatzen baduzu… 211 00:15:49,114 --> 00:15:50,950 …a zer izen bitxia, Royal Robbins… 212 00:15:50,950 --> 00:15:52,785 …hura erregea zen, demontre! 213 00:15:53,018 --> 00:15:55,054 Irudika ezazue intelektual beatnik bat… 214 00:15:55,054 --> 00:15:57,156 …klasikoen irakurle amorratua… 215 00:15:57,289 --> 00:15:59,525 …oso gizon serioa eta formala… 216 00:15:59,959 --> 00:16:02,995 …eta zeharo erabakita zeukan bere buruari frogatu behar ziola… 217 00:16:03,062 --> 00:16:04,596 …Yosemiteko eskalatzaile handi bat zela. 218 00:16:04,697 --> 00:16:08,801 Lehena izan nahi duzu, onena izan nahi duzu. 219 00:16:09,702 --> 00:16:10,936 Normala da. 220 00:16:11,470 --> 00:16:15,140 Baina bazegoen beste gizon bat Royalekin lehian… 221 00:16:15,174 --> 00:16:17,910 …horma handien errege titulua eskuratzeko. 222 00:16:19,044 --> 00:16:22,581 Warren Harding, errepide-neurtzaile maltzurra… 223 00:16:22,581 --> 00:16:24,683 …aintza-goseak zegoen bera ere. 224 00:16:26,585 --> 00:16:29,688 Amak lehendakari baten izena jarri zion… 225 00:16:29,722 --> 00:16:32,758 …baina 30 urterekin amaren etxean bizi zen… 226 00:16:32,825 --> 00:16:36,095 …asko edaten zuen, eta biharamunak sendatzeko… 227 00:16:36,095 --> 00:16:39,098 …eskalatzearen adrenalina baliatzen zuen. 228 00:16:39,999 --> 00:16:43,869 Harding irudikatu, eta eraikuntzako langile bat datorkizu burura… 229 00:16:43,869 --> 00:16:46,038 …zurrutarekin arazo larri bat zeukana. 230 00:16:48,007 --> 00:16:50,743 Emakumezale amorratua… 231 00:16:50,876 --> 00:16:52,678 …lasterketako autoen zalea… 232 00:16:52,811 --> 00:16:54,913 …eta ume baten umore-sena zeukana. 233 00:16:56,749 --> 00:16:58,450 Oso nortasun desberdina geneukan. 234 00:16:58,450 --> 00:17:01,620 Elkarren kontrako nortasuna zuten. 235 00:17:03,288 --> 00:17:06,191 Royal Robbinsen eta Warren Hardingen arteko talka… 236 00:17:06,225 --> 00:17:08,961 …eskalatzaileen tradizioko titanen arteko talka da. 237 00:17:09,028 --> 00:17:11,630 Biak luzaroan ibiliak ziren Half Domeren irrikaz… 238 00:17:11,730 --> 00:17:14,266 …eta Robbinsek lehenengo igoera lortu zuenean… 239 00:17:14,266 --> 00:17:18,637 …Yosemiteko malkar handiago batera jo zuen Hardingek. 240 00:17:22,841 --> 00:17:25,144 Hartu Empire State Building. 241 00:17:25,144 --> 00:17:30,315 Hiru aldiz gainjarri eta Yosemiteko hormarik handiena duzu. 242 00:17:30,783 --> 00:17:35,254 Half Dome baino 300 metro goragoa, El Cap-ek ihes egiten zion… 243 00:17:35,254 --> 00:17:37,489 …Royal Robbinsen irudimenari berari. 244 00:17:37,489 --> 00:17:40,793 El Capitan ezinezkoa zen. Denok genekien hori. 245 00:17:40,893 --> 00:17:42,227 Ez zitzaigun burutik pasa ere egiten. 246 00:17:42,628 --> 00:17:44,229 Izugarria da. 247 00:17:44,263 --> 00:17:46,632 Bizi osoa pasatu dezakezu han. 248 00:17:46,732 --> 00:17:50,069 El Cap absurdoaren erreinua zen. Futurista zen. 249 00:17:50,569 --> 00:17:52,104 Hardingentzat ez, ordea. 250 00:17:53,439 --> 00:17:56,942 Hardingentzat, hura zen Royalen balentria gainditzeko era bakarra. 251 00:17:57,342 --> 00:18:02,514 Erdiko tarte batean zeharreko bidea aukeratu zuen: El Cap Nose. 252 00:18:02,581 --> 00:18:05,017 Nose han irtena ageri da, zoragarria da. 253 00:18:05,284 --> 00:18:08,153 Hardingek gazte liluratuen talde bat bildu zuen… 254 00:18:08,353 --> 00:18:12,191 …eta proiektu hartan abiatu zen; ingeniaritza-proiektu bat, batetik: 255 00:18:12,257 --> 00:18:16,829 Milaka metro soka, atoiak tresneria garraiatzeko. 256 00:18:16,829 --> 00:18:18,831 Eta orgia gastronomiko bat zen, bestetik. 257 00:18:18,864 --> 00:18:22,301 Era askotako janaria, ardoa eta brandya eraman zuen. 258 00:18:22,601 --> 00:18:25,204 Bere amak indioilar bat erre zigun. 259 00:18:25,938 --> 00:18:30,375 Gora igo genuen gurdian, eta Esker Emate bazkaria ertzean egin genuen. 260 00:18:31,743 --> 00:18:34,446 Ia igoaldi guztiak bultzada batean egiten ziren. 261 00:18:34,446 --> 00:18:35,714 Behetik gora. 262 00:18:35,948 --> 00:18:37,883 Hardingek beste era batera ikusten zuen hura. 263 00:18:38,050 --> 00:18:41,820 Igo ahala, soka finkoak uzten zituzten paretan… 264 00:18:41,854 --> 00:18:44,356 …eta horri esker hornizioa igotzen zuten… 265 00:18:44,356 --> 00:18:47,860 …eta lurrera jaisten ziren suspertzeko eta lasaitzeko. 266 00:18:50,796 --> 00:18:54,933 Eta berriz igotzen ziren, sokak goraxeago igotzeko. 267 00:18:57,402 --> 00:19:01,840 Mendia taldean setiatze modu bat da hori. 268 00:19:03,509 --> 00:19:07,079 Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, urtebete ere igaro zen… 269 00:19:07,079 --> 00:19:10,048 …eta Hardingen taldea nazkatuta zegoen. 270 00:19:10,182 --> 00:19:12,851 Une jakin batean, hura luzeegia egin zitzaigun. 271 00:19:13,252 --> 00:19:14,820 Gehiegi da. Ahaztu ezazu! 272 00:19:15,020 --> 00:19:16,421 Zer arraio ari naiz ni hemen? 273 00:19:16,421 --> 00:19:18,924 Han igarotako denbora guztia gorrotatu nuen. 274 00:19:20,592 --> 00:19:21,860 Ezin nuen arriskua jasan. 275 00:19:23,996 --> 00:19:25,831 Taldekideak hura uzteko zorian zeuzkala… 276 00:19:26,098 --> 00:19:28,867 …Warren Hardingek eutsi egin zion. 277 00:19:29,034 --> 00:19:32,938 Azkenean, ia bi urtez mendian gora eta behera ibili ondoren… 278 00:19:33,005 --> 00:19:36,542 …Hardingek El Capitaneko gailurra iritsi zuen. 279 00:19:37,242 --> 00:19:39,411 Ene! El Capitan eskalagarria da. 280 00:19:39,878 --> 00:19:44,917 Estatu Batuen historiako bakarkako eskalatzerik handiena. 281 00:19:47,352 --> 00:19:50,222 Harding El Capeko gailurrean zegoenean… 282 00:19:51,356 --> 00:19:55,694 …Royal Robbinsen lehiarako sena esnatu egin zen… 283 00:19:55,727 --> 00:19:58,263 …eta bien arteko tentsioa gauzatu egin zen. 284 00:19:58,864 --> 00:20:02,601 Half Domeren ondoren, Harding Nosera igo izana… 285 00:20:02,601 --> 00:20:06,438 …mugimendu bikaina izan zen Yosemiteko xake-taulan. 286 00:20:06,471 --> 00:20:08,874 Eta mugimendu onenak egiten dituenak irabaziko du. 287 00:20:09,374 --> 00:20:12,477 Royalen erantzuna: lau laguneko talde bat hartu… 288 00:20:12,544 --> 00:20:14,546 …Nosera zuzenean igotzeko. 289 00:20:17,883 --> 00:20:20,886 Soka finkorik, ez; gorabeherarik, ez… 290 00:20:21,053 --> 00:20:24,122 …lehen igoaldian 18 hilabete behar izan zituen igoera… 291 00:20:24,156 --> 00:20:26,758 …astebeten errepikatu zuten. 292 00:20:27,092 --> 00:20:30,596 Royal liderra zen berriz ere. 293 00:20:37,636 --> 00:20:42,774 1960ko urteetan, Estatu Batuak espazioa esploratzen ari zirenean… 294 00:20:42,941 --> 00:20:46,144 …eta eskubide zibilen mugimendua justizia eskatzen ari zenean… 295 00:20:46,178 --> 00:20:51,650 …Royal Robbins Yosemiteko arrokako eskaladaren abangoardian zegoen. 296 00:20:51,817 --> 00:20:55,921 Nose igo ondoren, Royalek El Capeko beste bide bat begiz jo zuen: 297 00:20:55,921 --> 00:21:00,759 Salathe pareta, ezin esanezko moduan trinkoa eta misteriotsua… 298 00:21:00,792 --> 00:21:04,096 …eta gaur egun igoera hori errepikatzen duen edonork… 299 00:21:04,096 --> 00:21:07,299 …sekulako miresmena dio Royal Robbinsi. 300 00:21:07,432 --> 00:21:11,036 1960ko urteen amaieran, El Capeko bide guztiak igoak zituen… 301 00:21:11,036 --> 00:21:13,305 …eta hiru bide berri ireki zituen Half Domen. 302 00:21:13,305 --> 00:21:15,707 Berarekin eskalatu behar bazenuen… 303 00:21:15,774 --> 00:21:18,977 …ziur egongo zinen gailurreraino iritsiko zinela. 304 00:21:19,044 --> 00:21:21,613 Ez dut uste inoiz atzera egin zuenik. 305 00:21:21,680 --> 00:21:27,653 Hormaz-horma, Yosemiteko Urrezko Aroko erregea bihurtu zen. 306 00:21:28,920 --> 00:21:31,990 Igoera izugarri mordo bat egin ondoren… 307 00:21:31,990 --> 00:21:37,362 …Royal Robbins eskaladako filosofia ausart bat tankeratzen hasi zen. 308 00:21:38,664 --> 00:21:44,069 Robbinsentzat, eskalatzea saio goren eta ia espiritual bat zen… 309 00:21:44,202 --> 00:21:48,206 …eta, beraz, modurik aratzenean egin beharrekoa. 310 00:21:48,206 --> 00:21:50,208 Gailurrera iristea ez da ezer. 311 00:21:50,509 --> 00:21:52,544 Hori egiteko modua den-dena da. 312 00:21:56,648 --> 00:21:59,818 Robbins estiloaren fanatiko bat zen. 313 00:22:00,185 --> 00:22:01,753 Gora nola iritsi, hori da garrantzitsuena. 314 00:22:02,187 --> 00:22:06,892 John Salatheren eredu ausart eta independentean oinarriturik… 315 00:22:07,225 --> 00:22:10,195 …Robbinsek eta bere taldeak arau multzo bat sortu zuten… 316 00:22:10,228 --> 00:22:13,365 …Yosemiteko paretak eskalatzeko. 317 00:22:14,232 --> 00:22:18,103 Robbinsek kritikatu egiten zituen Hardingen Noseko taktikak: 318 00:22:18,170 --> 00:22:21,573 Paretan gora eta behera ibiltzeko soka finkoak erabiltzea, adibidez. 319 00:22:21,740 --> 00:22:25,210 Eskalatzen hasi, segitu, eta gailurrera igo. Hori da abentura. 320 00:22:25,210 --> 00:22:30,115 Ez zaio ziurtasunik eman behar, zilbor-heste moduko soka finkoekin. 321 00:22:30,582 --> 00:22:35,454 Bereziki gaitzesten zuen Hardingen torloju hedagarriekiko zaletasuna… 322 00:22:36,254 --> 00:22:41,326 …euskarri finko horiek arroka tarte lauak eskalatzeko ipintzen baitira. 323 00:22:41,960 --> 00:22:46,064 Nahi duzun lekuan torloju bat jarri ezkero, gailurrera helduko zara. 324 00:22:46,098 --> 00:22:49,434 Ez nuke onartuko norbaitek kendu egin nahi izatea… 325 00:22:49,468 --> 00:22:53,271 …nork bere buruarekiko borrokatik eskalatzeak duen parte hori. 326 00:22:53,405 --> 00:22:58,110 Royalek idatzi zituen besteok jokatzen genuen jokoaren arauak. 327 00:22:59,411 --> 00:23:04,583 Inori ez zitzaion bururatuko Robbinsen estiloan ez eskalatzea… 328 00:23:04,883 --> 00:23:08,019 …Warren Hardingi izan ezik, jakina. 329 00:23:08,220 --> 00:23:11,590 Hardingek tabernan filosofatzen zuen gehienbat. 330 00:23:11,923 --> 00:23:15,293 Hardingek bere zerrendatik ezabatzen zituen eskalada zailak… 331 00:23:15,293 --> 00:23:17,462 …Robbinsen arau liburuari jaramonik egin gabe… 332 00:23:17,562 --> 00:23:20,298 Harding torlojuak nonahi jartzen ari zen. 333 00:23:20,432 --> 00:23:22,534 …eta absurdoaren zentzu finez. 334 00:23:22,968 --> 00:23:26,772 Fartsa handitzat deskribatzen zituen eskaladak. 335 00:23:26,905 --> 00:23:28,273 Zeharo barregarria. 336 00:23:28,407 --> 00:23:31,543 Nire eskalada bakoitza fartsa bat da, beraz, zergatik ez ondo pasa? 337 00:23:32,944 --> 00:23:36,648 Lower Sierrako Janaren, Edanaren eta Fartsaren Elkartea sortu zuen… 338 00:23:36,681 --> 00:23:40,152 …jatunkerian eta alferkerian aritzeko. 339 00:23:41,620 --> 00:23:46,358 Eskaladari buruzko ideia gorenen aurkako erreakzio bat zen hura. 340 00:23:46,458 --> 00:23:50,862 Robbins pertsona serioegitzat deskribatzen zuen Hardingek… 341 00:23:50,962 --> 00:23:57,402 …eta Robbinsen jendeari "Haraneko Kristauak" deitzen zien. 342 00:23:58,637 --> 00:24:04,676 Haraneko Kristauak espero du denek berak bezala eskalatuko dutela. 343 00:24:04,676 --> 00:24:07,679 Ea hura mingarria zitzaidan? Bai. 344 00:24:07,712 --> 00:24:10,949 Isekaz esana zegoen. 345 00:24:12,350 --> 00:24:17,255 Royalentzat, oso mingarria izan behar zuen ero arrunt hura ikustea… 346 00:24:17,289 --> 00:24:20,926 …berak sortu nahi zuen mundu ederra hondatzen. 347 00:24:21,226 --> 00:24:27,632 Hardingentzat, buru koadratu arauzale hura eta bere akolitoak… 348 00:24:27,666 --> 00:24:29,701 …ezin ikusi izango zioten elkarri. 349 00:24:29,734 --> 00:24:33,805 O, bai, ezin zuten elkar jasan. 350 00:24:36,241 --> 00:24:40,378 Hamar urtez liskarrean eta norgehiagoka ibili ondoren… 351 00:24:40,378 --> 00:24:46,918 …Robbinsen eta bere aurkari Hardingen arteko azken borroka… 352 00:24:46,985 --> 00:24:48,386 …1970ean gertatu zen. 353 00:24:48,520 --> 00:24:53,391 Robbins zen han jaun eta jabea, igoera izugarriak etengabe eginez. 354 00:24:55,093 --> 00:24:57,863 Harding irrikatzen zegoen El Capen beste bide handi bat igotzeko. 355 00:24:57,863 --> 00:24:59,865 Hardingek begiz jo zuen… 356 00:24:59,865 --> 00:25:03,969 …Robbinsek igo ez zuen El Capitaneko tarte bakarra. 357 00:25:04,536 --> 00:25:09,708 El Capitaneko tarte handi eskalatu gabe bakarra. 358 00:25:09,774 --> 00:25:12,377 Goizean goizeko argiaren pareta… 359 00:25:12,511 --> 00:25:14,746 …edo Dawn Wall. 360 00:25:14,880 --> 00:25:17,182 Baina Yosemiteko filosofo nagusiarentzat… 361 00:25:17,182 --> 00:25:19,718 …Dawn Wall mugetatik kanpo zegoen. 362 00:25:19,718 --> 00:25:23,522 Garbiegia zirudien, torloju gehiegi beharko ziren. 363 00:25:24,055 --> 00:25:27,359 Hardingek esan zuen: "Kaka putza! Nire modura egingo dut". 364 00:25:27,425 --> 00:25:29,227 "Inork ez dit esango zer egin". 365 00:25:29,294 --> 00:25:34,299 Eta zaku bete torloju bizkarrean, Hardingek Dawn Walli eraso zion. 366 00:25:35,967 --> 00:25:38,904 Mundu guztia zoruan zain zegoen artean… 367 00:25:38,904 --> 00:25:42,741 …Harding torloju bat bestearen atzetik jartzen ari zen… 368 00:25:43,074 --> 00:25:46,444 …El Capen zehar torlojuekin marra bat marraztuz. 369 00:25:49,814 --> 00:25:55,153 Hori anatema hutsa izan zen Royalen sentiberatasun estetikoarentzat. 370 00:25:55,253 --> 00:25:57,989 Desilusio handia hartu nuen, baina hau pentsatu nuen: 371 00:25:58,023 --> 00:26:00,458 "Zer espero daiteke Warrenengandik?" 372 00:26:00,458 --> 00:26:04,329 Baina, oraingoan, Hardingek Robbinsen arauetako bat bete zuen: 373 00:26:04,396 --> 00:26:06,865 Ez zuen lurrari lotutako soka finkorik erabili… 374 00:26:06,965 --> 00:26:12,537 …eta bultzada bakarrean igo zuen horma, Dean Caldwellekin batera. 375 00:26:13,238 --> 00:26:17,142 Warren zoratzen zegoen ahalik eta arinena igotzeko asmoarekin… 376 00:26:17,175 --> 00:26:20,345 …eta igoera guztia bultzada bakarrean egitearekin. 377 00:26:20,712 --> 00:26:24,182 12 egunetan egitea espero zuten. 378 00:26:24,349 --> 00:26:28,019 Baina bigarren astearen amaieran, erdian baizik ez zeuden… 379 00:26:28,086 --> 00:26:30,755 …eta jan-edana gutxitzen ari zitzaien. 380 00:26:32,157 --> 00:26:35,627 Ekaitza-hodeiak biltzen hasi ziren. 381 00:26:37,996 --> 00:26:41,132 "Ekaitza hasi arte eutsiko diogu" pentsatu genuen. 382 00:26:42,167 --> 00:26:44,536 Eta brandy botila bat ireki genuen. 383 00:26:46,137 --> 00:26:49,641 Ez ginen konturatu zer ekaitz puska zetorkigun. 384 00:26:54,846 --> 00:26:58,350 Kezka areagotu egin zen haraneko zoruan. 385 00:26:58,450 --> 00:27:01,686 Harrapatuta egongo dira, ez baitira mugitu. 386 00:27:02,721 --> 00:27:04,856 Parke Zerbitzua urduri jarri zen… 387 00:27:04,889 --> 00:27:09,861 …eta erreskate bat prestatzea erabaki zuten. 388 00:27:11,563 --> 00:27:13,398 Erreskatea eskatu zuten? Ez. 389 00:27:13,632 --> 00:27:16,668 Erretiratzea ez zitzaigun bururatu ere egin. 390 00:27:17,535 --> 00:27:19,904 Gailurrera iristea zen gure asmo bakarra. 391 00:27:22,907 --> 00:27:25,010 Baina erreskatea martxan jarri zuten… 392 00:27:25,010 --> 00:27:28,046 …paretan zeuden bi eskalatzaileen baimena gabe. 393 00:27:28,046 --> 00:27:31,716 Harding oihuka hasi zen: "Zoazte infernura, ospa!" 394 00:27:32,150 --> 00:27:33,418 "Ez dugu erreskaterik nahi". 395 00:27:33,551 --> 00:27:36,521 Warrenek eta nik botila ardo bat bukatu, eta gudu-plana egin genuen. 396 00:27:36,521 --> 00:27:38,590 Haiekin borrokatuko ginen, etortzen baziren. 397 00:27:39,024 --> 00:27:41,826 Poto bat bota zuten behera, eta mezu bat zeukan barruan: 398 00:27:41,926 --> 00:27:47,298 "Ez dugu erreskatea nahi, ez dago justifikatuta, ez dugu onartuko". 399 00:27:47,799 --> 00:27:49,534 Horrek gelditu zuen erreskatea. 400 00:27:53,438 --> 00:27:55,073 Hedabideei izugarri gustatu zitzaien hura. 401 00:27:55,106 --> 00:27:58,276 Bi eskalatzaile, Warren Harding eta Dean Caldwell. 402 00:27:58,476 --> 00:28:00,612 Mendiko paretarik malkartsuena eskalatzen ari ziren… 403 00:28:00,712 --> 00:28:03,782 …uko egiten zioten helikopteroari… 404 00:28:04,049 --> 00:28:07,519 Hardingen ama ekarri zuten, paretaren azpian baitzegoen… 405 00:28:07,552 --> 00:28:13,525 …eta hark esan zuen: "Warniek bolada luzea darama etxetik kanpo". 406 00:28:16,561 --> 00:28:20,065 Paretan 28 egun pasatu eta errekorra hautsi ondoren… 407 00:28:20,065 --> 00:28:23,268 …Hardingek azken bultzada egin zuen gailurreraino. 408 00:28:23,468 --> 00:28:25,804 Gutako askok uste zuen ez zuela lortuko… 409 00:28:26,037 --> 00:28:27,906 …baina erabakitasun osoz ari zen. 410 00:28:28,339 --> 00:28:30,475 Yosemiteko burdinezko gizona. 411 00:28:30,542 --> 00:28:32,177 Royalek berak ere ez zukeen hori egingo. 412 00:28:40,552 --> 00:28:45,857 El Capitaneko gailurrean zain sekulako ikuskizuna zeukaten. 413 00:28:49,394 --> 00:28:52,230 Kazetari armada oso bat zegoen han. 414 00:28:53,264 --> 00:28:56,868 Beatles Ingalaterrara lehen aldiz iritsi zirela zirudien. 415 00:28:57,302 --> 00:28:59,738 Zergatik eskalatzen dituzue mendiak? 416 00:29:01,172 --> 00:29:03,508 Erotuta gaudelako. 417 00:29:04,142 --> 00:29:06,244 Ez dago beste arrazoirik. 418 00:29:06,678 --> 00:29:09,881 Harding Estatu Batuetako eskalatzaile ospetsuena izan zen. 419 00:29:10,582 --> 00:29:17,021 900 metro eskalatu dituzte eta gaur Caldwell eta Harding gurekin daude. 420 00:29:17,188 --> 00:29:21,860 Zer zioen erreskatatzaileei bidali zenien oharrak? 421 00:29:21,960 --> 00:29:26,397 Ez duzu hizkera hori ordu honetan entzun nahiko. 422 00:29:28,032 --> 00:29:31,369 Harding ospeaz gozatzen ari zen bitartean… 423 00:29:32,303 --> 00:29:35,507 …Camp 4n, Robbins sutan zegoen. 424 00:29:35,540 --> 00:29:39,043 Royal Robbinsi jasanezina iruditzen zaio hori. 425 00:29:39,043 --> 00:29:42,480 Nire ustez, Harding ez zen gauzak zuzen egiten ari. 426 00:29:42,514 --> 00:29:44,282 Suminduta zegoen torloju kopuruagatik. 427 00:29:44,382 --> 00:29:47,185 300 bat torloju jarri zituzten. 428 00:29:47,185 --> 00:29:51,189 Bi aukera nituen: zerbait egin edo isilik egon. 429 00:29:51,289 --> 00:29:53,024 Ekitea erabaki nuen. 430 00:29:54,626 --> 00:29:59,230 Dawn Wall gora abiatu zen Royal, zizel batekin… 431 00:30:02,267 --> 00:30:06,938 …Yosemiteko paiasatik torloju guztiak kentzeko erabakitasunez. 432 00:30:07,071 --> 00:30:09,974 Lehenengo torlojuan gelditu, eta atera egin zuen. 433 00:30:15,013 --> 00:30:17,315 Hurrengoan gelditu, eta hura ere atera. 434 00:30:17,515 --> 00:30:19,250 Esan nion: "Royal, zer ari zara?" 435 00:30:19,284 --> 00:30:21,553 Berak: "Torlojuak kentzen, hori da jokoaren izena". 436 00:30:22,187 --> 00:30:24,422 Royal izugarrizko adierazpena egiten saiatzen ari zen. 437 00:30:24,489 --> 00:30:27,192 Harding, hobe duzu horrela berriz ez izorratzea… 438 00:30:27,225 --> 00:30:30,929 …biharamunean joan, eta torloju puta guztiak kenduko baititut. 439 00:30:31,896 --> 00:30:35,667 Ongiaz eta gaizkiaz Royalek zuen usteak… 440 00:30:35,834 --> 00:30:39,470 …ekintza suntsitzaile eta garratz bat eragin zuen. 441 00:30:42,540 --> 00:30:44,676 Baina gauza interesgarri bat gertatu zen. 442 00:30:44,676 --> 00:30:48,780 Royal ez zen artean goregi igo… 443 00:30:48,847 --> 00:30:55,220 …eta igoeraren edertasun handiak zeharo aztoratuta utzi zuen. 444 00:30:55,220 --> 00:30:58,957 Dawn Walleko goialdeetan, Robbins konturatu zen… 445 00:30:59,023 --> 00:31:02,627 …Warren Harding ez zela torlojuez bakarrik baliatu. 446 00:31:02,694 --> 00:31:05,196 Eskalada ausarta eta sortzailea zen hura. 447 00:31:05,630 --> 00:31:10,702 "Bide hau nik uste baino askoz zailagoa da", esan zuen. 448 00:31:10,768 --> 00:31:14,372 Muga-mugaraino joana nintzen haren aztarnen atzetik… 449 00:31:14,372 --> 00:31:21,946 …eta miretsita utzi ninduen haren jakinduria mailak. 450 00:31:22,347 --> 00:31:26,084 Warren Harding inspirazio maila handian ari zen eskalatzen. 451 00:31:26,117 --> 00:31:29,254 "Honek ez du zentzurik, hau ez dago ondo" pentsatu nuen. 452 00:31:29,520 --> 00:31:32,290 Orduan utzi nion torlojuak ateratzeari. 453 00:31:32,290 --> 00:31:35,693 Eskalatzen jarraitzea eta gainerako torlojuak han uztea erabaki nuen. 454 00:31:40,298 --> 00:31:45,236 Royalentzat oso zaila zen umila izatea, baina azkenean umildu zen. 455 00:31:45,670 --> 00:31:49,073 Berarentzat Dawn Wall bihurgune bat izan zela uste dut. 456 00:31:50,308 --> 00:31:56,147 Kosta egiten zait onartzea, baina nire erreakzioaren zati bat… 457 00:31:56,180 --> 00:31:59,250 …ospe guztia Hardingentzat zelako izan zen. 458 00:31:59,250 --> 00:32:01,920 Eta nik ere merezi nuela uste nuen. 459 00:32:02,020 --> 00:32:07,792 Kontu pertsonal bat izango zen. Ego kontu bat. 460 00:32:12,830 --> 00:32:15,733 Dawn Walleko ego-talka hartan bidesari bat ordaindu zuten… 461 00:32:15,767 --> 00:32:18,836 …bi gladiatore zahartu haiek. 462 00:32:18,937 --> 00:32:25,243 Bietatik inork ez zuen berriz bide nagusirik eskalatuko Yosemiten. 463 00:32:26,611 --> 00:32:28,046 Biek eskalada utzi zuten. 464 00:32:28,046 --> 00:32:33,718 Han bukatu zen 14 urteko aurkakotasuna. 465 00:32:34,953 --> 00:32:40,291 Robbinsek eta Liz emazteak kirol arropa enpresa bat sortu zuten. 466 00:32:40,658 --> 00:32:44,662 Bitartean, Hardingek amarekin portxean pasatzen zituen egunak… 467 00:32:44,862 --> 00:32:46,564 …edaria eskuan beti. 468 00:32:46,898 --> 00:32:50,835 Gogoratzen nola egoten ginen Dawn Wallen eta El Capen, Yosemiten? 469 00:32:50,835 --> 00:32:53,638 -Bai. -Eta aberatsa eta ospetsua naiz. 470 00:32:53,671 --> 00:32:55,840 Nor da aberatsa? 471 00:33:07,585 --> 00:33:10,388 Yosemiteko Urrezko Aroa amaitzen ari zenean… 472 00:33:12,457 --> 00:33:16,794 …Estatu Batuetako haustura kulturala handitzen ari zen. 473 00:33:17,028 --> 00:33:21,866 1970eko hamarraldi hasieraz ari gara: Jimmy Hendrix eta Watergate… 474 00:33:22,100 --> 00:33:26,571 …Vietnamgo jarioa, eta jendea ez zegoen pozik. 475 00:33:27,605 --> 00:33:29,774 Ez zegoen helduleku askorik. 476 00:33:29,941 --> 00:33:33,011 Gizarte alternatibo bat sortzen ari zen… 477 00:33:33,011 --> 00:33:36,948 …eta gobernua izututa zeukan kultura-aldaketa hark. 478 00:33:37,548 --> 00:33:40,651 Parke nazionalek ere inpaktua sumatu zuten. 479 00:33:40,785 --> 00:33:45,590 San Francisco inguruko hippyak Yosemiteko zelaietan elkartu eta… 480 00:33:46,024 --> 00:33:49,027 Zeharo elkarren aurkako bi kultura dira. 481 00:33:49,594 --> 00:33:54,532 Harana hurrengo iraultzarako heldurik zegoen, nonbait. 482 00:33:57,969 --> 00:34:03,775 II. HARRI-MAISUAK 1973-1980 483 00:34:09,947 --> 00:34:14,652 Eskalatzaile labealdi berri bat agertu zen Yosemiten 1970 inguruan. 484 00:34:22,326 --> 00:34:25,963 1973-1974an hasi ginen haranera etortzen. 485 00:34:25,963 --> 00:34:29,233 Camp 4n hasi ginen talde gisa harremanetan. 486 00:34:29,300 --> 00:34:31,769 Harroputz tribu txiki bat ginen. 487 00:34:31,769 --> 00:34:33,805 Agertokian agertu ginen! 488 00:34:37,475 --> 00:34:40,912 Atleta hippyen talde berrian zeuden John Long. 489 00:34:40,912 --> 00:34:43,414 Miseria gorritik hurbil nengoen. 490 00:34:43,581 --> 00:34:44,515 Dale Bard. 491 00:34:44,715 --> 00:34:47,819 Ez neukan ez dirurik, ez janaririk, ezer ez. 492 00:34:47,985 --> 00:34:49,020 Dean Fidelman. 493 00:34:49,187 --> 00:34:51,689 Estilo handia eta kristoren potroak geneuzkan. 494 00:34:51,989 --> 00:34:52,757 Ron Kauk. 495 00:34:52,757 --> 00:34:55,259 Hemen egoteak sentipen bat eragiten zizun. 496 00:34:55,460 --> 00:34:56,360 John Bachar. 497 00:34:56,561 --> 00:34:58,996 Urtean 300 bat urtez eskalatzen dut. 498 00:34:59,163 --> 00:35:01,766 Eta 16 urteko promesa: Lynn Hill. 499 00:35:02,033 --> 00:35:04,302 Kultura matxista bat zen, inondik ere. 500 00:35:04,302 --> 00:35:06,270 Testosterona pila bat. 501 00:35:06,604 --> 00:35:09,607 Haiekin ibili nahi bazenuen, gogor eskalatu behar zenuen. 502 00:35:12,310 --> 00:35:16,781 Haraneko klan berri haren jakintsu zaharrena Jim Bridwell zen. 503 00:35:16,781 --> 00:35:18,049 Bridwell, gure liderra. 504 00:35:18,049 --> 00:35:19,951 Eskalatzailerik jatorrena. 505 00:35:19,951 --> 00:35:22,653 60ko hamarkadako gertaera handien erdian… 506 00:35:22,653 --> 00:35:26,991 …Bridwell Robbinsen eta Hardingen ikasle gaztea zen. 507 00:35:27,125 --> 00:35:29,894 Mutiko harroputz hark Alfred E. Neumanen antza zuen: 508 00:35:29,927 --> 00:35:32,063 Belarri handi irten haiekin. 509 00:35:33,231 --> 00:35:35,733 Baina picniceko mahaiko mutiko argal hura… 510 00:35:35,833 --> 00:35:39,904 …berehala bihurtuko zen Yosemiteko eskalatzaileen liderra. 511 00:35:40,004 --> 00:35:42,940 Robbinsekin eskalatu zuen, denekin eskalatu zuen. 512 00:35:42,974 --> 00:35:47,111 Grina eta jaidura hura zen gu bila genbiltzana. 513 00:35:47,211 --> 00:35:51,015 Bridwellek bideak ireki zituen El Capitanen… 514 00:35:51,048 --> 00:35:52,984 …Robbins eta Harding sekula ausartuko ez ziren lekuetan. 515 00:35:54,152 --> 00:35:57,355 Jim Bridwell indar berri gisako bat zen. 516 00:35:57,388 --> 00:36:00,825 Bide berriak El Capen. Ausartak eta arriskutsuak. 517 00:36:00,825 --> 00:36:05,463 Noraino irits nintekeen jakitea zen niretzat kontua. 518 00:36:05,596 --> 00:36:09,767 Inguruaz gainera, neure burua esploratu nahian. 519 00:36:09,834 --> 00:36:12,036 Pareta handietan bideak irekitzen ari zen bitartean… 520 00:36:12,069 --> 00:36:17,108 …Bridwellek Akuarioaren Aroko dosi handi bat ekarri zuen eskaladara. 521 00:36:17,108 --> 00:36:21,379 Oraindik bazeuden droga onak, psikodelikoak. 522 00:36:26,384 --> 00:36:33,224 Nortasuna askatze horrek erabateko beldurrik eza dakar. 523 00:36:34,559 --> 00:36:40,731 Bridwellek, garai hartan, tribu sozial moduko bat sortu zuen. 524 00:36:41,032 --> 00:36:42,967 Ia-ia pertsona gurtu bihurtu zen. 525 00:36:43,267 --> 00:36:46,037 Bridwel Dalai Lama zen. 526 00:36:46,037 --> 00:36:49,307 Gizon aparta zen. Lerro bat aukeratu… 527 00:36:49,307 --> 00:36:54,946 …horretarako zer behar zuen ikusi, eta taldea aukeratzen zuen. 528 00:36:55,246 --> 00:36:59,584 Bridwellek zurekin eskalatzea ohorezko domina bat zen. 529 00:36:59,584 --> 00:37:01,752 Baina Jim Bridwellekin horma handian gora igotzea… 530 00:37:01,886 --> 00:37:05,690 …iniziazio-erritu beldurgarria izan zitekeen. 531 00:37:06,123 --> 00:37:09,126 Nerabea bazara eta ezagutzen ez duzun bide bat urratzen baduzu… 532 00:37:09,126 --> 00:37:10,461 …auskalo zer gerta daitekeen. 533 00:37:11,229 --> 00:37:13,264 Ez zenekien zer arraio aurkituko zenuen… 534 00:37:13,264 --> 00:37:14,365 …zera handi haietara joatean. 535 00:37:14,365 --> 00:37:16,100 Behera begiratzea ez da atsegina. 536 00:37:17,068 --> 00:37:20,004 Gerta litezkeen gauzarik okerrenak pentsatzen hasten zara. 537 00:37:20,104 --> 00:37:22,807 Bagenekien eskalada serio batean sartzen ari ginela… 538 00:37:22,807 --> 00:37:26,177 …eta aukera handiak zeudela erortzeko eta hiltzeko. 539 00:37:27,578 --> 00:37:30,615 Atzera begiratu, eta esaten dut: "Zer ari zinen pentsatzen?" 540 00:37:30,982 --> 00:37:33,551 Ozta-ozta libratu ginen. 541 00:37:34,051 --> 00:37:36,854 Han goian zaude, paretan, Bridwellekin bide bat zabaltzen… 542 00:37:36,854 --> 00:37:37,922 …eta bera azidoak zeharo jota! 543 00:37:37,922 --> 00:37:41,292 Bridwellek drogak hartzen zituen paretan. Burutik jota dago! 544 00:37:42,026 --> 00:37:45,463 Nik diot: "Zernahi hartu duela ere, hala nahi badu, ondo dago". 545 00:37:51,869 --> 00:37:55,573 Lerro fin bat dago ausardiaren eta ergelkeriaren artean. 546 00:37:56,540 --> 00:37:59,076 Lerro horren ertzean ibiliko nintzen ni. 547 00:38:09,520 --> 00:38:13,324 1975ean, Bridwellek plan bat egin zuen… 548 00:38:13,324 --> 00:38:17,862 …urte batzuk lehenago fantasia izango zen zerbait egiteko. 549 00:38:18,796 --> 00:38:22,066 Bridwelli hau bururatu zitzaion: El Capitaneko Nose eskalatuko dugu… 550 00:38:22,066 --> 00:38:23,234 …egun batean. 551 00:38:23,367 --> 00:38:26,771 Yosemiteko biderik ikonikoena: Nose. 552 00:38:27,138 --> 00:38:30,341 Warren Hardingek bi urte behar izan zituen hura igotzeko. 553 00:38:30,374 --> 00:38:32,677 Eta Royal Robbinsek ia astebete. 554 00:38:33,311 --> 00:38:37,715 Bridwellek egun bakar batean eskalatu nahi zituen 900 metroak. 555 00:38:37,715 --> 00:38:38,949 Benetan ari zara? 556 00:38:39,317 --> 00:38:42,853 Egun askotarako jana, edana eta hornizioa gabe… 557 00:38:42,887 --> 00:38:47,792 …gailurrera azkar, arin eta bizi-bizi igotzea erabaki zuen. 558 00:38:49,960 --> 00:38:55,166 Arratserako, Bridwell eta taldea El Capitanen gailurrean zeuden. 559 00:38:55,199 --> 00:38:58,369 Taberna itxi aurretik behera iristea zen garrantzitsuena. 560 00:38:58,436 --> 00:39:02,973 Garbi zegoen Yosemiteko talde berriak bere marka utzi nahi zuela. 561 00:39:03,207 --> 00:39:06,510 Ez hartu presorik eta kendu erditik. 562 00:39:07,611 --> 00:39:09,113 Hemen gaude. 563 00:39:17,288 --> 00:39:22,727 Berehala, Bridwellen ikasleak maisu bihurtu ziren eskubide osoz. 564 00:39:23,894 --> 00:39:28,299 Adrenalinak eta anbizio eutsiezinak bultzatzen gintuzten. 565 00:39:28,366 --> 00:39:30,134 Eredu berriak ezarri nahi genituen. 566 00:39:30,234 --> 00:39:33,437 Eskalatzera gindoazen bakoitzean ez genuen soilik maila igo nahi. 567 00:39:33,537 --> 00:39:37,742 Paradigma osoa lehertu nahi genuen eta joko berri batekin ordezkatu: 568 00:39:37,742 --> 00:39:39,477 Eskalatzeko modu berri bat. 569 00:39:41,379 --> 00:39:45,816 Gure belaunaldiaren aurkikuntza eskalada librea izan zen. 570 00:39:46,016 --> 00:39:48,586 Eskalada libreak iraultza ekarri zuen kirolera… 571 00:39:48,586 --> 00:39:51,422 …eskuekin eta oinekin bakarrik egiten baita. 572 00:39:51,422 --> 00:39:55,092 Aurreko belaunaldientzat, laguntzarekin eskalatzea zen araua… 573 00:39:55,092 --> 00:39:57,595 …eta eskalatzaileak beren ekipamenduaz baliatzen ziren… 574 00:39:57,595 --> 00:40:00,498 …igo ahala beren gorputzaren pisuari eusteko. 575 00:40:00,698 --> 00:40:03,033 Arrokan iltze bat sartu, nylonezko eskailera jarri… 576 00:40:03,067 --> 00:40:05,336 …eskaileran gora igo eta prozesua errepikatu. 577 00:40:05,336 --> 00:40:07,471 Tresneriaren laguntza zuzena. 578 00:40:07,571 --> 00:40:09,940 Eskalada libreak dena aldatu zuen. 579 00:40:12,510 --> 00:40:16,547 Orain eskalatzaileak hatz puntetatik zintzilikatzen dira… 580 00:40:16,580 --> 00:40:18,916 …dantza bertikal nekagarri batean. 581 00:40:19,016 --> 00:40:22,319 Eskalada librean, eskuak eta oinak arroka gainean erabiltzen dituzu. 582 00:40:22,319 --> 00:40:25,556 Hatzak arrakalatan sartu behar dira, behatzak estutu… 583 00:40:25,589 --> 00:40:27,458 …eta babesak tarteka ipini. 584 00:40:27,458 --> 00:40:29,693 Erortzean bakarrik erabiltzen da soka. 585 00:40:29,693 --> 00:40:34,598 Goiko helduleku txikiak ez dira ziurrak, eta indarrean ez bazaude… 586 00:40:35,633 --> 00:40:38,869 …besaurreak sutan dauzkazu, hatzak irekitzen hasten zaizkizu… 587 00:40:39,103 --> 00:40:41,906 …eta lortu egin behar duzu, nola edo hala. 588 00:40:47,578 --> 00:40:50,881 Eskalada libreak atletismo-maila berri bat eskatzen zuen… 589 00:40:50,881 --> 00:40:55,486 Eskalatzaileak aldapa maldatsuetan eta harkaitzetan trebatzen ziren. 590 00:41:00,458 --> 00:41:03,527 Bridwellen jendea izugarrizko atletak ziren. 591 00:41:03,661 --> 00:41:07,998 Beren garaiko Yosemiteko eskaladan muga fisikoak gainditu zituzten. 592 00:41:08,332 --> 00:41:11,168 Jan, lo egin eta eskalatu, ez genuen besterik egiten. 593 00:41:11,202 --> 00:41:12,369 Eta entrenatu. 594 00:41:12,369 --> 00:41:13,804 Eroak bezala lan egiten genuen. 595 00:41:13,804 --> 00:41:15,539 Indartsuago egon nahian genbiltzan beti. 596 00:41:15,873 --> 00:41:19,443 Altzairuzko hatzak behar ziren, eta gorputzean batere gizenik ez. 597 00:41:20,411 --> 00:41:23,981 Baina adimenaren alderdiak garrantzi handiagoa zuen. 598 00:41:24,181 --> 00:41:25,850 "Askatzen zarenean, esadazu!" 599 00:41:26,417 --> 00:41:28,152 Oso garai ausarta zen hura. 600 00:41:28,185 --> 00:41:30,187 "Kamera filmatzen, Ron Kauk". 601 00:41:30,221 --> 00:41:32,923 Eskalada librearen maila igotzea bihurtu zen helburu nagusia. 602 00:41:32,990 --> 00:41:35,459 Liderra inoiz ez da erortzen, bestela, ikusiko duzu. 603 00:41:35,493 --> 00:41:37,995 "Arrakala maila gisa erabiliz, gorantz bultzatzen du bere burua". 604 00:41:37,995 --> 00:41:40,498 "Orduan, arroka erori egiten da". 605 00:41:41,866 --> 00:41:43,334 "Ondo zaude?" 606 00:41:43,601 --> 00:41:45,903 "Bai, arroka solte bati heldu diot". 607 00:41:45,903 --> 00:41:47,037 "Ene, ikaratu egin nauzu". 608 00:41:47,071 --> 00:41:50,574 Gure ahalmenak guk geuk aurkitzea zen gure helburua. 609 00:41:50,608 --> 00:41:53,310 Horrek hartua zuen batik bat gure irudimena. 610 00:42:04,522 --> 00:42:08,592 Eskalada libre berriaren inguruan bildutako kirolari talde hark… 611 00:42:08,626 --> 00:42:11,028 …berehala izango zuen izena: 612 00:42:11,061 --> 00:42:12,263 "The Stonemasters", "Harri-maisuak". 613 00:42:12,296 --> 00:42:14,131 Bai, motel, Stonemasters! 614 00:42:15,132 --> 00:42:20,104 Bizitzako azken eguna balitz bezala eskalatu behar zuen Stonemasterrak. 615 00:42:23,374 --> 00:42:25,910 Eta belar asko erre beharra zeukan. 616 00:42:28,379 --> 00:42:31,482 "Stonemasters" izena pipa-saio batean sortu zen… 617 00:42:31,482 --> 00:42:34,285 …Richard Harrisonen etxeko sotoan. 618 00:42:34,318 --> 00:42:38,355 Batzuek "Stoned Masters" deitzen zieten: "Maisu hordituak". 619 00:42:38,556 --> 00:42:42,593 Gazteak ginen, basatiak, eta onenak ginela uste genuen. 620 00:42:43,327 --> 00:42:46,163 Jende berri hura iritsi zitzaigun, gu baino hobeak zirela esanez. 621 00:42:46,497 --> 00:42:48,899 Jim Bridwellek irratikasete bat zuen bere kanpamentuan. 622 00:42:49,333 --> 00:42:52,403 Eta guk, zaharkituok, ez genuen hura egoki ikusten. 623 00:42:52,403 --> 00:42:54,972 Naturarekin elkartasunean egon behar zen, John Muir bezala… 624 00:42:54,972 --> 00:42:57,107 …ez irratikasete puta batekin! 625 00:42:59,343 --> 00:43:02,446 Nire ustez, ondo ari ziren. Ni zoratzen nengoen. 626 00:43:02,646 --> 00:43:08,252 Mugak hausten ari ziren eta status quoa haserretzen. 627 00:43:12,823 --> 00:43:14,925 Sexua, drogak eta rock and rolla. 628 00:43:15,092 --> 00:43:16,260 Eskalatzea. 629 00:43:16,994 --> 00:43:20,431 Gizartearen eta zentzutasunaren ertzean biziz. 630 00:43:22,266 --> 00:43:27,538 Camp 4 zikina, nazkagarria eta lokatzez betea zegoen. 631 00:43:27,605 --> 00:43:28,872 Hura paradisua zen! 632 00:43:30,140 --> 00:43:31,809 Elkarrekin akanpatzen genuen… 633 00:43:31,842 --> 00:43:33,510 …elkarrekin entrenatzen genuen… 634 00:43:33,644 --> 00:43:35,379 …elkarrekin eskalatzen genuen. 635 00:43:39,450 --> 00:43:43,020 Gure taldetxoa harkaitzez harkaitz zebilen, kasetea martxan. 636 00:43:43,187 --> 00:43:46,490 Leku eder honetara iritsi, eta hona atxikita geratu ginen. 637 00:43:47,491 --> 00:43:51,395 Garai magikoa eta berezia Yosemiten eskalatzeko. 638 00:43:51,462 --> 00:43:52,730 Utopian geunden. 639 00:43:53,197 --> 00:43:56,367 Utopiaren erregeak ginen. 640 00:43:57,635 --> 00:44:02,539 Eskalatzaileen ustez, Yosemitek berentzat eboluzionatu zuen. 641 00:44:02,806 --> 00:44:08,245 Ez zen kafetegi eta turista-leku ugaritze hartarako, ez horixe! 642 00:44:08,412 --> 00:44:11,882 Yosemiteren ezaugarri nagusia arrokak ziren. 643 00:44:11,949 --> 00:44:14,752 Eta nork erabiltzen zituen arrokak? Guk. 644 00:44:15,953 --> 00:44:18,222 Leku hura guretzat zen! 645 00:44:24,228 --> 00:44:27,598 Parke Nazionalak, ordea, ez zituen gauzak horrela ikusten. 646 00:44:28,766 --> 00:44:33,570 1970 inguruan, Vietnamgo Gerraren aurkako protesta garaian… 647 00:44:34,238 --> 00:44:37,941 …San Francisco inguruko milaka hippy Yosemiten bildu ziren… 648 00:44:38,008 --> 00:44:40,577 …festa zalapartatsu bat egiteko. 649 00:44:41,912 --> 00:44:44,715 Parkeko basozainak haiek isilaraztera joan zirenean… 650 00:44:44,882 --> 00:44:47,084 …egoera eskuetatik joan zitzaien. 651 00:44:47,117 --> 00:44:48,385 Jendetza haserretu bat da. 652 00:44:49,186 --> 00:44:50,954 Erabateko istilua bihurtu da. 653 00:44:50,954 --> 00:44:52,923 Gasak begiak erretzen dizkit. 654 00:44:53,057 --> 00:44:56,226 Harrezkero, basozainek suzko armak dauzkate… 655 00:44:56,260 --> 00:44:58,395 …eta legea betearazteko agindua. 656 00:45:00,330 --> 00:45:03,367 Txima luze kuadrilla iskanbilatsu hori ostikoka bota du poliziak… 657 00:45:03,367 --> 00:45:04,735 …eta ni pozik nago hori ikusteaz. 658 00:45:04,735 --> 00:45:06,303 Ez dute hemen egoteko eskubiderik. 659 00:45:06,870 --> 00:45:09,807 Istiluetan eskalatzaile gutxi ibili bazen ere… 660 00:45:09,807 --> 00:45:12,743 …haien txima luzeek eta jarrera errebeldeak… 661 00:45:12,743 --> 00:45:15,979 …kulturen arteko gerren erdian ipini zituen. 662 00:45:16,246 --> 00:45:19,917 Ez dut uste istiluetan ibilitakoak eskalatzaile jendea zenik… 663 00:45:19,917 --> 00:45:22,753 …baina harrezkero eskalatzaileak ez ziren ongi etorriak izan. 664 00:45:22,820 --> 00:45:27,257 Denborarekin, Camp 4ko giroa gero eta kontrolatuagoa zegoen. 665 00:45:27,324 --> 00:45:30,594 Erabateko gudua zegoen basozainen eta eskalatzaileen artean. 666 00:45:32,730 --> 00:45:35,599 Estu hartzen gintuzten. Sarekadak egiten zituzten. 667 00:45:35,599 --> 00:45:37,501 Baimendutako lekuetatik kanpo kanpatzen zutenak harrapatu… 668 00:45:37,501 --> 00:45:39,636 …eta belarra erretzen zutenen zelatan zeuden. 669 00:45:39,803 --> 00:45:43,140 Istiluak sortzea, zirkulazio arauak haustea, lekuz kanpo kanpatzea. 670 00:45:43,140 --> 00:45:46,510 Gorabeherak izan ditut, atxilotu egin izan naute, horrelako kontuak… 671 00:45:46,744 --> 00:45:51,348 Poliziak bila ari zitzaizkigun edo parketik gu bota nahian. 672 00:45:51,915 --> 00:45:54,284 Gaizkile bihurtu ginen. 673 00:45:56,220 --> 00:45:59,156 Basozain batzuek gutxietsi egiten gintuzten. 674 00:45:59,389 --> 00:46:04,828 Bizkarroi bat zara. Debalde bizi zara, baliabideak erabiliz. 675 00:46:05,462 --> 00:46:07,598 Eskalatzaileak oso libreak dira eta. 676 00:46:08,198 --> 00:46:11,602 Autoetan edo nonahi bizi dira, bizitzaz gozatuz. 677 00:46:11,668 --> 00:46:14,037 Eskalatzaile gehienak sasoian daude… 678 00:46:14,104 --> 00:46:17,040 …eta neskak bereganatzeko joera zuten. 679 00:46:17,107 --> 00:46:20,711 Inbidia handia zuten. Basozain asko haserre zeuden horrekin… 680 00:46:20,711 --> 00:46:24,214 …haiek lan egin behar baitzuten eta guk ondo pasa, besterik ez. 681 00:46:24,348 --> 00:46:27,718 100 urte barru, inor ez da basozain hartaz gogoratuko… 682 00:46:27,718 --> 00:46:30,854 …baina denak gogoratuko dira Jim Bridwellez. 683 00:46:32,356 --> 00:46:35,993 Eskalatzaile belaunaldi horrek egin zuena oroituko dute, historia baita. 684 00:46:36,126 --> 00:46:39,763 Basozainek bazekiten hori, eta haserre bizian zeuden. 685 00:46:42,199 --> 00:46:47,070 1977ko neguan, karga-hegazkin misteriotsu bat… 686 00:46:47,137 --> 00:46:48,839 …radarraren irispidetik kanpo zihoan… 687 00:46:48,839 --> 00:46:51,408 …eta Yosemiteko goialdean lur jo zuen. 688 00:46:51,408 --> 00:46:53,811 Bi pilotuak hil egin ziren. 689 00:46:54,711 --> 00:47:01,618 Colombiatik zetorren hegazkinak Merced aintziran lur jo zuen. 690 00:47:02,719 --> 00:47:05,656 Eskalatzaile baten neskak telefono-zentralean lan egiten zuen. 691 00:47:05,722 --> 00:47:10,527 Neskak elkarrizketa bat entzun zuen hegazkinaz eta haren edukiaz. 692 00:47:10,761 --> 00:47:15,265 Hori entzun, eta eskalatzaileak zer gertatu zen ikustera joan ziren. 693 00:47:15,332 --> 00:47:17,334 Eta aintzirara begiratzean… 694 00:47:17,334 --> 00:47:20,504 Hegazkinaren muturra izotz artean ageri zen. 695 00:47:20,504 --> 00:47:24,007 Fardel beltz batzuk ikusi zituzten izotz azpian. 696 00:47:24,107 --> 00:47:25,742 Izotza haustea lortu… 697 00:47:27,344 --> 00:47:30,747 …eta fardel bat zegoen, marihuana-hosto handi batekin. 698 00:47:30,781 --> 00:47:34,017 Hura ireki, eta esan zuten: "Ene, belarra da!" 699 00:47:34,051 --> 00:47:37,421 Colombiako belar goi mailakoa, gorria. 700 00:47:37,421 --> 00:47:41,625 Baina ehunka fardel zeuden. 701 00:47:42,459 --> 00:47:44,962 Hura eromena izan zen. 702 00:47:50,634 --> 00:47:54,972 Jendea gauaren erdian motozerrekin izotza puskatzen… 703 00:47:55,038 --> 00:47:57,708 …fardelak uretatik ateratzeko. 704 00:48:00,277 --> 00:48:04,548 Pixkanaka hasi, baina azkenean ziztu bizian. 705 00:48:05,883 --> 00:48:10,921 Eskalatzaileek marihuana guztia harrapakatu zuten hegazkinetik. 706 00:48:11,154 --> 00:48:12,356 Eta urrearen sukarra hasi zen. 707 00:48:17,027 --> 00:48:20,297 Bat-batean, kanpindendetatik usain hura ateratzen zen. 708 00:48:20,330 --> 00:48:22,266 Usain berezi bat zuen. 709 00:48:22,332 --> 00:48:26,136 Istripuaren ondorioz, belarra gasolinarekin nahasi zen. 710 00:48:26,503 --> 00:48:27,804 Atxiki handi bat eman… 711 00:48:28,138 --> 00:48:30,407 Halako batean, leherketa bat egon zen. 712 00:48:31,675 --> 00:48:37,481 Hegazkinaren erregaia zeukan. Bekainak erre nituen! 713 00:48:37,781 --> 00:48:41,785 Sugar txiki bat botatzen zuen, eta jendeari gustatu egiten zitzaion. 714 00:48:44,821 --> 00:48:47,691 Eskalatzaileak Berkeleyra edo Los Angelesera jaisten ziren… 715 00:48:47,791 --> 00:48:52,396 …hura saldu, eta diruz josita bueltatzen ziren. 716 00:48:52,429 --> 00:48:55,198 Diru pila irabazi genuen! 717 00:48:58,769 --> 00:49:00,938 Bat-batean, eskalatzaileek auto berriak zeuzkaten… 718 00:49:00,938 --> 00:49:05,008 …jatetxeetan jaten zuten, zurruta barra-barra, haragia noiznahi… 719 00:49:05,042 --> 00:49:06,677 …eta 100 dolarreko eskupekoak uzten zituzten. 720 00:49:06,710 --> 00:49:07,945 Jendeak etxeak eraiki zituen. 721 00:49:08,578 --> 00:49:13,050 Basozainek ez zuten hegazkinaz ezer jakin, den-dena desagertu zen arte. 722 00:49:18,622 --> 00:49:24,361 Ordurako, marihuana gehiena eramana zuen eskalatzaile askok. 723 00:49:29,299 --> 00:49:32,202 Garai onak izan ziren haiek Stonemasterrentzat. 724 00:49:32,636 --> 00:49:36,640 Diru pila zeukaten eta gero eta ospe handiagoa… 725 00:49:36,640 --> 00:49:40,844 …Yosemite eskaladaren munduaren erdigunea bihurtu zenez. 726 00:49:42,846 --> 00:49:46,116 Yosemiteko eskalatzailea izan nahi zuenak munduari erakutsi behar zion… 727 00:49:46,149 --> 00:49:48,719 …bera zela jaun eta jabea. 728 00:49:48,919 --> 00:49:51,355 Lynn Hill, 20 urteko neskak, frogatu zuen… 729 00:49:51,355 --> 00:49:53,757 …emakumeak ere gai zirela edozein mendira igotzeko. 730 00:49:53,757 --> 00:49:56,660 Emakumeak uste dezake ez duela gizonak bezain ona izan behar… 731 00:49:56,693 --> 00:49:59,029 …baina ez dut uste hori egia denik. 732 00:49:59,096 --> 00:50:00,931 Ni ahal dudan urrutiena joaten naiz. 733 00:50:03,166 --> 00:50:04,434 Hura iraultza txiki bat izan zen. 734 00:50:04,434 --> 00:50:07,604 Ron Kauk, Yosemitekoa, Estatu Batuetako eskaladako mitoa. 735 00:50:07,604 --> 00:50:11,341 Eskalatzaile indartsu, talentudun haiek lehia jator bat sortu zuten… 736 00:50:11,375 --> 00:50:13,744 …mailaz igotzera bultzatzen zintuena. 737 00:50:14,244 --> 00:50:17,347 Baina beste ezein Stonemasterrek ez zuen izan hain distira handirik… 738 00:50:17,347 --> 00:50:21,218 …Hego Kaliforniako John Bachar-ek bezainbat. 739 00:50:21,618 --> 00:50:23,854 John Bachar ezagutu genuenean… 740 00:50:23,887 --> 00:50:27,958 …berehala jakin genuen oso serio hartzen zuela ona izatea. 741 00:50:28,025 --> 00:50:33,764 Eskalatzen eta entrenatzen ez dut inoiz ikusi haren parekorik inor. 742 00:50:34,731 --> 00:50:37,067 Bachar berehala nabarmendu zen… 743 00:50:37,067 --> 00:50:40,871 …eskalada modu sinple baino arriskutsuenean: 744 00:50:40,871 --> 00:50:42,372 Bakarkako librean. 745 00:50:42,773 --> 00:50:46,109 John Bachar eskalatzen ari denean, bizia zintzilik du, hitzez hitz… 746 00:50:46,109 --> 00:50:49,279 …hatz puntetatik. Sokarik gabe, pitoirik gabe… 747 00:50:49,279 --> 00:50:52,282 …eskuak, oinetakoak eta zorro bat klera, paretari atxikitzeko. 748 00:50:52,315 --> 00:50:54,251 Hori bakarkako librea da. 749 00:50:55,719 --> 00:50:59,122 Utzi soka atzean, zu eta arroka besterik ez. 750 00:50:59,156 --> 00:51:01,291 Sokarik gabe eskalatzea… 751 00:51:01,291 --> 00:51:07,330 …hutsegiterik txikienarekin, oina irristatu-edo, ez dago aukerarik. 752 00:51:07,531 --> 00:51:10,801 Erortzen bazara, lurra jo, eta hil. 753 00:51:10,801 --> 00:51:12,569 Ez dago beste aukerarik. 754 00:51:12,602 --> 00:51:18,275 Aski da segundo-tarte bat edo kontzentrazioa galtzea. 755 00:51:20,844 --> 00:51:25,782 Johnentzat, bakarkako librea eskaladako maisutza erabatekoa zen. 756 00:51:25,816 --> 00:51:27,584 Dantza lantzen ari naiz. 757 00:51:27,584 --> 00:51:30,887 Burua eta gorputza elkartu behar dituzu, ondo egiteko. 758 00:51:30,921 --> 00:51:34,357 Arrokarekin bat egitea bezala ikusten dut nik. 759 00:51:34,391 --> 00:51:37,027 Ez zen hurbilerraza eta harroa ere izan zitekeen. 760 00:51:38,095 --> 00:51:40,664 Jende askok esaten du suizida naizela. 761 00:51:41,264 --> 00:51:44,868 Ez dute ulertzen zertan ari naizen. Ez dute ideiarik ere. 762 00:51:44,935 --> 00:51:46,970 Niri dagokidanez, ez dago arriskurik… 763 00:51:47,270 --> 00:51:49,005 …ez bainaiz eroriko. 764 00:51:49,106 --> 00:51:53,810 Egiten zuen guztia metodikoa eta perfektua zen. 765 00:51:53,844 --> 00:51:56,279 Bera zen "Stonemaster" hitzeko maisua. 766 00:51:56,480 --> 00:51:59,015 Oso ospetsua bihurtzen hasi zen. 767 00:51:59,116 --> 00:52:01,284 Egon prest John Bachar ezagutzeko. 768 00:52:01,351 --> 00:52:05,255 John Bachar bakarkako libreko munduko eskalatzailerik onena da. 769 00:52:05,622 --> 00:52:08,692 Bachar beraren alorrean abiatu zen. 770 00:52:10,160 --> 00:52:12,496 Orain ikusiko duzuenak bestelako esanahi bat ematen dio… 771 00:52:12,496 --> 00:52:14,731 …"Hatzetako azkazaletatik zintzilik" esaldiari. 772 00:52:15,765 --> 00:52:18,869 "Eskalatzearen muina: John Bachar". 773 00:52:19,136 --> 00:52:21,838 Arrokako zentimetro bakoitza ezagutu behar duzu. 774 00:52:22,072 --> 00:52:25,075 Bizarra kentzearen muina. Hona Gilletteren berri onak. 775 00:52:25,175 --> 00:52:30,714 1980an, Bachar eta Stonemaster jendarte zabalean murgildu ziren. 776 00:52:31,681 --> 00:52:36,620 Baina Camp 4ko narras haientzat aldaketa gogorregia izan zen. 777 00:52:36,887 --> 00:52:39,156 Ron Kauk eskalatzaile txapeldunak badaki… 778 00:52:39,156 --> 00:52:41,825 …mendiak garaitzea zer zaila den. 779 00:52:41,925 --> 00:52:43,760 Horregatik gustatzen zaio Ford Bronco II. 780 00:52:44,027 --> 00:52:47,597 Hasi ginenean, ez genuen uste hainbeste diru irabaziko genuenik… 781 00:52:47,664 --> 00:52:49,065 …edo ospetsuak egingo ginenik. 782 00:52:49,065 --> 00:52:50,834 Orduan hasi ziren aldaketak. 783 00:52:50,834 --> 00:52:55,038 Bizimoduak eboluzionatu egin zuen: "Ondo pasatzen ari naiz" esatetik… 784 00:52:55,272 --> 00:52:57,340 …"hau nire bizibidea da" esatera. 785 00:52:58,508 --> 00:53:02,045 Pentsatzen ari naiz: "Nola atera dezaket beste dolar bat han-hemen?" 786 00:53:02,179 --> 00:53:05,582 Gaztetan zaila izaten da dena bere neurrian edukitzea. 787 00:53:05,682 --> 00:53:10,053 Ospetsu egin eta jendeari uzten badiozu zu aldarera igotzen… 788 00:53:10,287 --> 00:53:12,522 Zeure mitoa sinesten hasten bazara… 789 00:53:12,522 --> 00:53:14,057 …kalte handia egin diezazuke. 790 00:53:14,291 --> 00:53:18,595 Stonemaster taldea aurkakotasun profesionaletan hasi zen. 791 00:53:19,362 --> 00:53:21,865 Nazioarteko Kirol Eskalada Txapelketa. 792 00:53:22,065 --> 00:53:26,469 Stonemaster asko kirol eskaladaren joera berrian murgildu ziren… 793 00:53:26,536 --> 00:53:30,774 …pareta artifizialeko lehiaketetan parte hartuz. 794 00:53:32,876 --> 00:53:37,647 Arrokatik kanpo, zulagailuak erabiltzen ziren torlojuak jartzeko… 795 00:53:38,481 --> 00:53:40,984 …eta fisikoki eskakizun handiko eskalada zen hura… 796 00:53:41,251 --> 00:53:43,086 …baina oso arrisku gutxikoa. 797 00:53:43,086 --> 00:53:46,122 Gutako askorentzat, kirol eskalada eboluzio natural bat zen. 798 00:53:46,122 --> 00:53:50,393 Teknika horiei esker, gero eta eskalada zailagoak egin genitzakeen… 799 00:53:50,393 --> 00:53:52,062 …gainalderik latzenetan. 800 00:53:52,062 --> 00:53:56,600 Baina John Bachar, bakarkako bere balentriengatik ospetsu bihurtua… 801 00:53:56,633 --> 00:53:59,302 …oso kritikoa zen kirolaren norabidearekin. 802 00:53:59,402 --> 00:54:02,973 Batzuek edozer gauza egiten dute beren izena famatzeko. 803 00:54:02,973 --> 00:54:04,341 Azken txanpa! 804 00:54:09,913 --> 00:54:12,349 Hori ikusi, eta barregarria iruditzen zait. 805 00:54:13,750 --> 00:54:15,919 Inoiz baino saltxitxa gehiago dabil bazterretan. 806 00:54:16,152 --> 00:54:17,621 Horregatik ematen du hobea naizela. 807 00:54:17,621 --> 00:54:19,055 Pentsatzen zuena esaten zuen… 808 00:54:19,122 --> 00:54:23,326 …berak bakarrik euts ziezaiokeen mailara iristen ez zen jendeaz. 809 00:54:23,827 --> 00:54:25,795 Bachar Royal Robbins bezalakoa zen. 810 00:54:25,929 --> 00:54:27,464 Purista hutsa zen. 811 00:54:27,631 --> 00:54:32,168 Eskaladaren filosofoa; hura dena zen berarentzat. 812 00:54:32,335 --> 00:54:37,173 Kideek kirol eskaladako taktikak Yosemiteko pareta sakratuetara… 813 00:54:37,173 --> 00:54:41,211 …eraman zituztenean, Bacharrek protesta egin zuen. 814 00:54:41,278 --> 00:54:43,513 Bachar gora igotzen zen torlojuak kentzera. 815 00:54:44,781 --> 00:54:48,785 Jendea haserretu egin zitzaion, eta gauzak okertu egin ziren. 816 00:54:48,985 --> 00:54:52,188 Bacharrek guk jarritako torloju batzuk kendu zituen. 817 00:54:53,657 --> 00:54:59,296 Haserretu, eta esan nion: "Berriz torlojurik kendu, eta joko zaitut". 818 00:54:59,462 --> 00:55:01,097 Zirikatu egin ninduen, ni berotu egin nintzen. 819 00:55:01,898 --> 00:55:03,133 Ukabilkada bat eman nion. 820 00:55:05,669 --> 00:55:08,538 Chapmanek ukabilkada bat eman zion aurpegian Bachani. 821 00:55:10,707 --> 00:55:13,877 Stonemastersak gure artean borrokan ari ginen. 822 00:55:14,411 --> 00:55:16,613 Familia handi eta zoriontsu bat izan nahi izan nuen nik beti. 823 00:55:17,314 --> 00:55:19,916 Hura nire familia zen. Haiekin hazia nintzen. 824 00:55:20,083 --> 00:55:23,653 Ostia, hi! Norbaiten alde jarri behar al dut? 825 00:55:23,853 --> 00:55:26,690 Etorri ginenean, antzeko pentsaera genuen: 826 00:55:26,690 --> 00:55:31,061 Sinple bizi, elkarrekin eskalatu, paretak elkarrekin igo. 827 00:55:34,264 --> 00:55:37,067 Gauza jakin batzuk kidetasuna galtzean gertatzen dira. 828 00:55:37,067 --> 00:55:38,902 Bakoitzak bereari begiratzen dionean. 829 00:55:40,136 --> 00:55:42,105 Ez zegoen jadanik loturarik. 830 00:55:42,172 --> 00:55:44,507 Ez ginen jadanik komunitate berekoak. 831 00:55:46,009 --> 00:55:49,746 Tristea da, oso gertukoak ginelako. 832 00:55:50,547 --> 00:55:54,684 Bitartean, behin Stonemaster tribua elkartua zuen harana ere… 833 00:55:55,585 --> 00:55:57,520 …aldatu egin zen. 834 00:55:58,188 --> 00:56:02,559 10 urtetan, hura dena enpresa moduko bat bihurtua zen. 835 00:56:03,059 --> 00:56:06,096 Bazeuden aparkalekuak, ordaindu beharra, kanpin guneak. 836 00:56:06,196 --> 00:56:10,066 Dena mugatuagoa, finagoa eta kontrolatuagoa zen. 837 00:56:10,200 --> 00:56:16,106 1978an, 2,5 milioi lagunek bisitatu omen dute Yosemiteko Parkea. 838 00:56:17,006 --> 00:56:20,610 Stonemasterrak ondo egokitzen zitzaizkion parkea izan zenari… 839 00:56:20,610 --> 00:56:23,079 …baina ez parkea bihurtu zenari. 840 00:56:24,481 --> 00:56:29,119 1980-1981ean Stonemasterren erreinua bukatuta zegoen. 841 00:56:30,387 --> 00:56:31,621 Hura aro baten amaiera zen. 842 00:56:38,461 --> 00:56:43,133 Haranetik joan, eta Stonemaster bakoitzak bere bidea hartu zuen. 843 00:56:44,801 --> 00:56:49,739 Jim Bridwell maisu zaharrak mendi handietara jo zuen… 844 00:56:50,407 --> 00:56:55,145 …eta lehen igoerak ezarri zituen Alaskatik Patagoniara. 845 00:56:55,178 --> 00:56:59,315 Hura abentura zen: eskalatzearen helburu bakarra. 846 00:56:59,349 --> 00:57:01,451 Lionel Terrayk ondo deskribatu zuen hau esan zuenean: 847 00:57:01,618 --> 00:57:04,988 "Alferrikakoen konkistatzaileak". 848 00:57:05,155 --> 00:57:07,657 Eskalatzea gazteen jarduera da. 849 00:57:07,690 --> 00:57:10,693 Egun batean jaiki, eta konturatzen zara ez zarela jadanik gaztea. 850 00:57:10,827 --> 00:57:14,931 John Long, Stonemasterren kontalaria, Hollywoodera joan… 851 00:57:14,964 --> 00:57:18,968 …eta lur jotako hegazkinaren kontua film arrakastatsu bihurtu zuen. 852 00:57:19,436 --> 00:57:22,472 Gidoia idatzi, eta Sylvester Stalloneri helarazi zion. 853 00:57:22,639 --> 00:57:25,175 Gertatutakoaren kontakizun edertu hark film hau eman zuen: 854 00:57:25,208 --> 00:57:26,309 "Cliffhanger". 855 00:57:36,820 --> 00:57:38,488 John Bachar, berriz… 856 00:57:39,088 --> 00:57:44,527 …beste Stonemasterrekin borrokatu ondoren, Haranetik kanpo bizi zen. 857 00:57:44,561 --> 00:57:47,464 Eta bakarkako librearen mugak zabaltzen jarraitu zuen… 858 00:57:47,630 --> 00:57:49,899 …beste 20 urtez. 859 00:57:51,634 --> 00:57:53,536 Bachar ez zen inoiz aldatu. 860 00:57:53,636 --> 00:57:57,207 Johnek bere iritziei eutsi zien eta maila igotzen segitu zuen. 861 00:57:57,240 --> 00:58:03,313 Bachar XX. mendeko ekintza kirolaririk bikainenetako bat da. 862 00:58:06,316 --> 00:58:09,853 Egun batean, 52 urte zituela… 863 00:58:10,386 --> 00:58:12,655 …Stonemasterren maisua… 864 00:58:12,822 --> 00:58:14,624 …erori egin zen eskalatzen ari zenean… 865 00:58:14,757 --> 00:58:16,926 …eta hil egin zen. 866 00:58:21,965 --> 00:58:24,934 Baina Stonemasterren historia ez zen hor bukatu. 867 00:58:25,802 --> 00:58:30,440 1983an Kaliforniatik joan, eta mundu osoan bidaiatu nuen… 868 00:58:30,507 --> 00:58:32,509 …eskalada mota desberdinak esploratuz. 869 00:58:33,209 --> 00:58:34,544 Lehiaketak irabazi nituen. 870 00:58:34,811 --> 00:58:36,279 Zoragarria! 871 00:58:36,346 --> 00:58:38,882 Lynn Hillek Munduko Kopa irabazi du. 872 00:58:39,449 --> 00:58:42,051 Baina Yosemite buruan eduki nuen beti. 873 00:58:42,585 --> 00:58:47,156 1990eko hamarkada hasieran, Lynn Hill Yosemitera itzuli zen… 874 00:58:47,957 --> 00:58:49,692 …ikuspegi ausart batekin. 875 00:58:50,226 --> 00:58:53,796 Lehenengoa izan nahi nuen bakarkako librean igotzen… 876 00:58:53,796 --> 00:58:55,965 …El Capitaneko Nose. 877 00:58:56,866 --> 00:59:00,303 Munduko pareta handirik historikoena eta ospetsuena baita. 878 00:59:00,303 --> 00:59:04,874 Nire eskalatzaile trebeziaren gailurra zela iruditu zitzaidan. 879 00:59:05,074 --> 00:59:10,980 Ordu arte, Nose igoa zuten guztiek, Harding eta Bridwell tartean… 880 00:59:10,980 --> 00:59:15,084 …beren materialaren laguntza izan zuten gailurrera iristeko. 881 00:59:15,218 --> 00:59:18,655 Hurrengo urrats handia hau zen: Noiz igoko zuten librean? 882 00:59:18,755 --> 00:59:22,225 Nose librean igotzearekin goia joko zuen… 883 00:59:22,225 --> 00:59:26,529 …Stonemasterrek 1970ean hasitako eskalada librearen iraultzak. 884 00:59:26,596 --> 00:59:28,731 Nose librean eskalatzea sari bat zen. 885 00:59:28,731 --> 00:59:33,803 Eskalatzailerik bisionarioenak behin eta berriz saiatzen ziren. 886 00:59:34,671 --> 00:59:37,807 Lynn iritsi, eta lortu egin zuen. 887 00:59:38,308 --> 00:59:40,977 "Ene! Cap librean eskalatu daiteke!" 888 00:59:41,644 --> 00:59:45,114 Berritzailea eta bihotz-urratzailea zen, eta emakume batek egina. 889 00:59:45,248 --> 00:59:46,849 Horra, mutilok. 890 00:59:51,721 --> 00:59:55,124 Lynnek Nose eskalatu izanak zalaparta handia sortu zuen munduan. 891 00:59:55,158 --> 00:59:57,827 Jaun-andreok, ongietorria egin diezaiogun… 892 00:59:57,961 --> 00:59:59,896 …munduko eskalatzailerik onenari: Lynn Hill! 893 01:00:03,800 --> 01:00:08,004 Katalizatzaile bat izan zen Yosemitera erromes abiatu zen… 894 01:00:08,004 --> 01:00:10,840 …eskalatzaile belaunaldi berri batentzat. 895 01:00:13,910 --> 01:00:18,114 1990eko hamarkadan xelebre asko hasi zen Yosemitera etortzen. 896 01:00:18,281 --> 01:00:21,050 Yosemitera etorri nintzen lehen aldian galtzetan egin nuen kaka. 897 01:00:21,284 --> 01:00:23,820 El Cap ikusi: "O, ez!" 898 01:00:23,953 --> 01:00:26,322 Uste baino hamar aldiz handiagoa da. 899 01:00:26,356 --> 01:00:31,394 Yosemite Lur Agindua bezalakoa zen. Elezaharretako leku bat. 900 01:00:31,628 --> 01:00:34,797 Camp 4ra iritsi, jende famatu haren berri izan ondoren. 901 01:00:34,831 --> 01:00:36,733 Yosemiteko jainkoen panteoia. 902 01:00:37,333 --> 01:00:39,569 Bachar eta Kauk, Robbins eta Harding. 903 01:00:39,636 --> 01:00:42,538 Nire heroiak dira. Haien kontuak entzuten hazi nintzen ni. 904 01:00:42,705 --> 01:00:45,141 Zeure elezaharra egitera joan zara zu hara. 905 01:00:45,942 --> 01:00:49,646 Berehala, eskalatzaile gazte anbiziotsuen masa kritiko batek… 906 01:00:49,646 --> 01:00:51,814 …Haran lokartua berpiztu zuen. 907 01:00:52,281 --> 01:00:55,752 Hurrengo 15 urteetan, talde hark edukiko zuen Yosemite… 908 01:00:55,818 --> 01:00:57,987 …eskalada modernoaren aho zorrotzean. 909 01:00:58,254 --> 01:01:01,591 Aurreko belaunaldiaren omenez, izen hau jarri zioten taldeari: 910 01:01:01,658 --> 01:01:03,760 "Stone Monkeys", "Harriko tximuak". 911 01:01:10,533 --> 01:01:14,237 Martxan dago berriz. Belaunaldi berria ausartagoa da… 912 01:01:14,237 --> 01:01:16,506 …eta eromena itzuli da. 913 01:01:16,539 --> 01:01:19,208 Monkeyen artean badaude piratak… 914 01:01:21,911 --> 01:01:23,379 …denbora osoko arloteak… 915 01:01:26,215 --> 01:01:28,551 …eta munduak ezagutu dituen eskalatzaile onenetako batzuk. 916 01:01:28,785 --> 01:01:33,923 Nire bizitzako urte asko pasatu ditut ertz txiki-txikiei eusten… 917 01:01:34,257 --> 01:01:38,561 …euskarri artean saltoka, eroriko izugarriak eginez. 918 01:01:40,396 --> 01:01:43,433 Gaitzen bat izango dut, noski, kaka hau maite baitut. 919 01:01:43,599 --> 01:01:44,734 Stone Monkeys… 920 01:01:45,401 --> 01:01:47,103 …maila goreneko kirolariak dira. 921 01:01:47,103 --> 01:01:51,140 Muga-mugaraino doaz. Ero kuadrilla bat da. 922 01:01:51,941 --> 01:01:55,745 Pareta handi bat igotzeko eta paper batean kaka egiteko prest dagoena… 923 01:01:56,412 --> 01:01:58,147 …pertsona berezia da. 924 01:01:58,347 --> 01:02:00,650 Zaborra dira, bizi osorako kondenatuak. 925 01:02:00,717 --> 01:02:02,985 Ez dituzte arauak onartzen. 926 01:02:03,286 --> 01:02:04,754 Arazoak dituzte agintariekin. 927 01:02:04,787 --> 01:02:06,823 Heriotzaren hurbileko esperientziak… 928 01:02:08,591 --> 01:02:09,992 …ia egunero. 929 01:02:16,966 --> 01:02:19,669 Bridwellen garaian Stonemasterrak izan ziren. 930 01:02:19,736 --> 01:02:21,003 Orain Monkeyak dira. 931 01:02:21,204 --> 01:02:23,139 Haiek dakarte orain zuzia. 932 01:02:25,174 --> 01:02:28,311 Su hori kiskaltzen ari da oraindik Haranaren bihotzean. 933 01:02:35,084 --> 01:02:38,888 III. STONE MONKEYS 1998 - orainaldia 934 01:02:39,255 --> 01:02:41,424 Stone Monkeyen aroa honela hasi zen: 935 01:02:41,424 --> 01:02:45,895 New Hampshireko Dean Potter Haranean oldarka agertu zenean. 936 01:02:49,065 --> 01:02:51,434 Hasieran izugarri kikilduta nengoen. 937 01:02:51,501 --> 01:02:54,837 Paretak ikaragarri handiak eta helgaitzak ziren. 938 01:02:54,837 --> 01:02:57,840 Aztoratuta nindukan hemen bizirik iraute hutsak. 939 01:02:57,940 --> 01:03:01,043 Harkaitz baten behealdea txukundu, eta han egin nuen neure etxea. 940 01:03:01,878 --> 01:03:06,916 Camp 4 bazter moduan bizi zen jendez beteta zegoen. 941 01:03:07,817 --> 01:03:10,520 Ai ene! Zer beldurra! 942 01:03:14,557 --> 01:03:19,428 Xelebrekerien munduan sartzea eta libre izatea zen kontua. 943 01:03:20,897 --> 01:03:24,567 Dean bakarkako izugarri haiek egiten hasi zen. 944 01:03:30,740 --> 01:03:33,676 Dean zen arrisku handienak hartzen zituenetako bat. 945 01:03:36,179 --> 01:03:39,582 Beste inor baino urrunago joan nahi zuen. 946 01:03:39,816 --> 01:03:41,951 Bera da tximu buruzagia. 947 01:03:45,221 --> 01:03:48,024 Iraultzaren gidari moduko bat da. 948 01:03:49,125 --> 01:03:51,828 Pareta handietan, Potterrek mugak gainditu zituen… 949 01:03:51,861 --> 01:03:56,098 …ziztu-bizikoa eginez: eskalada bizkor eta arriskutsua. 950 01:03:58,367 --> 01:04:02,004 Pareta hauek ahalik eta azkarrena eskalatuz. 951 01:04:04,106 --> 01:04:06,375 El Capitaneko Noseko errekorra… 952 01:04:06,409 --> 01:04:10,213 …aspalditik da eskaladaren artearen neurria. 953 01:04:10,213 --> 01:04:11,881 Monkeyak lasterketa hartan sartu zirenean… 954 01:04:11,881 --> 01:04:13,883 …errekorrak berehala hasi ziren jaisten. 955 01:04:15,184 --> 01:04:19,455 Harik eta Potter eta haren kide Leary gailurrera iritsi ziren arte… 956 01:04:19,455 --> 01:04:23,793 …900 metroko bidea 2 ordu eta erdin eginez. 957 01:04:26,095 --> 01:04:27,797 Korrika igo du zera guztia. 958 01:04:28,865 --> 01:04:30,466 Ozta-ozta egin dugu. 959 01:04:30,600 --> 01:04:34,637 Argi zegoen belaunaldi ausartago eta eroago bat Haranera heldu zela. 960 01:04:35,938 --> 01:04:40,276 Gero, Potterrek El Capitan eta Half Dome eskalatu zituen… 961 01:04:40,343 --> 01:04:42,211 …egun bakarrean, bakarrik. 962 01:04:42,445 --> 01:04:45,748 "Bakarkako bizkorra" eskalatzeko modu berri bat zen… 963 01:04:45,748 --> 01:04:48,050 …beste edozein baino azkarragoa eta efikazagoa. 964 01:04:48,117 --> 01:04:50,152 Eskalada bizkorra gladiatore kirol moduko bat da. 965 01:04:50,152 --> 01:04:52,388 Edozer gauza eginez, materiala erabiliz, nola edo hala… 966 01:04:52,388 --> 01:04:55,291 …baina ahalik eta azkarrena igo behar da. 967 01:04:55,591 --> 01:04:57,493 Soka mutur txiki bat daramat… 968 01:04:57,493 --> 01:04:59,328 …baina, batik bat, bakarkako librean igotzen naiz. 969 01:05:01,264 --> 01:05:04,700 Bolada batean lehen aldiz, Deanek norabide berri batean zeraman… 970 01:05:04,767 --> 01:05:05,635 …Yosemiteko eskalada. 971 01:05:05,668 --> 01:05:07,937 Inork ordu arte egin ez zituen gauzak egiten zituen. 972 01:05:08,471 --> 01:05:10,506 Dean Potter azaletan agertzen zen bitartean… 973 01:05:10,606 --> 01:05:12,642 …Sacramentoko mutiko hunkibera batek… 974 01:05:12,742 --> 01:05:17,680 …Alex Honnoldek, gimnasio batean ezagutu zuen eskalada. 975 01:05:17,847 --> 01:05:21,484 Txikitan, gimnasioan, obsesionatuta nengoen eskaladarekin. 976 01:05:21,484 --> 01:05:24,987 Ez zen obsesioa, izugarri gustatzen zitzaidan eskalatzea. 977 01:05:25,288 --> 01:05:28,257 Aldizkariak irakurtzen eta bideoak ikusten nituen… 978 01:05:28,257 --> 01:05:32,128 …eta garai hartan Dean Potter agertzen zen albisteetan. 979 01:05:32,695 --> 01:05:35,031 Dean Nose eta Alf Dome egun bakarrean eskalatzen… 980 01:05:35,031 --> 01:05:38,301 …hori izan da eskaladan gehien inspiratu izan nauen gauzetako bat. 981 01:05:38,534 --> 01:05:41,971 Dena utzi, abiatu, eta Yosemiterako bidea hartu nuen… 982 01:05:42,004 --> 01:05:44,040 …aurreko belaunaldien aurrean neure burua probatzeko… 983 01:05:44,073 --> 01:05:47,009 …ea besteek egin zutena nik ere egin nezakeen ikusteko… 984 01:05:47,009 --> 01:05:49,145 …ea Dean Potter bezain ona izan nintekeen ikusteko. 985 01:05:55,651 --> 01:05:57,887 Alex Haranean lehen aldiz agertu zenean… 986 01:05:57,887 --> 01:06:01,857 …mutiko baldar, lotsati eta ziurtasunik gabe bat zen. 987 01:06:01,958 --> 01:06:03,659 Mutiko arraro eta zail bat. 988 01:06:03,659 --> 01:06:05,895 Belarri handikoa eta gaizki orraztua. 989 01:06:06,128 --> 01:06:10,333 Hori al da Dean Potter? Ene! Noizbait, beharbada. 990 01:06:10,433 --> 01:06:14,270 Itxuraz lotsatua eta hor zertan ari den ez dakiena? Hura ni nintzen. 991 01:06:14,337 --> 01:06:17,540 Yosemiteko eskalatzaileak gogoan hartzean, Dean hartzen duzu gogoan. 992 01:06:18,307 --> 01:06:20,743 Tximak airean, gaizto itxura. 993 01:06:21,610 --> 01:06:22,912 Errebelde moduko bat. 994 01:06:23,079 --> 01:06:24,947 Eta gero Alex Honnold dago. 995 01:06:25,982 --> 01:06:28,284 Txukuna, koadratua. 996 01:06:29,852 --> 01:06:31,654 Ez zirudien heroi sena zuenik. 997 01:06:31,988 --> 01:06:33,723 Baina eskalatzeko oinetakoak jantzi orduko… 998 01:06:33,723 --> 01:06:36,192 …Clark Kent Superman bihurtzen zen. 999 01:06:44,300 --> 01:06:46,235 Haraneko paretetan gogo biziz… 1000 01:06:46,335 --> 01:06:48,237 …Honnoldek berehalako inpaktua sortu zuen. 1001 01:06:48,704 --> 01:06:51,407 Mutiko hori, Alex, beste maila batean dago. 1002 01:06:51,407 --> 01:06:53,609 Eskalada jan, lo eta arnasten du. 1003 01:06:53,676 --> 01:06:56,112 Yosemiteren historia ikasten ari da. 1004 01:06:56,579 --> 01:06:58,948 Eta berak leinu horren parte izan nahi du. 1005 01:06:59,115 --> 01:07:03,919 El Capeko Nosen, Alexek Dean Potterren aspaldiko aurkaria zen… 1006 01:07:03,919 --> 01:07:06,922 …Hans Florinerekin elkar hartu zuen Potterren errekorra desegiteko. 1007 01:07:08,457 --> 01:07:12,094 Deanek egun bakarrean eskalatu zituen El Cap eta Half Dome… 1008 01:07:12,128 --> 01:07:13,996 …Alexek maila igoko zuen… 1009 01:07:14,130 --> 01:07:17,500 …Mt Watkins erantsi baitzuen, 671 metroko pareta. 1010 01:07:21,103 --> 01:07:24,106 Deanen ondoren etorri izanaren abantaila dut. 1011 01:07:24,273 --> 01:07:25,908 Berak ireki du bidea. 1012 01:07:26,042 --> 01:07:27,810 Badakigu ez dela ezinezkoa. 1013 01:07:27,943 --> 01:07:30,713 Egin daitekeela badakizun orduko, gogorrago eskalatzen duzu. 1014 01:07:32,214 --> 01:07:36,285 Bakarrik eskalatuz, gau eta egun ahalegin betean… 1015 01:07:36,886 --> 01:07:40,589 …Alex Honnoldek Yosemiteko hiru pareta handienak eskalatu zituen… 1016 01:07:40,723 --> 01:07:42,491 …18 ordutan. 1017 01:07:42,992 --> 01:07:44,660 Gure azpiitik igotzen ari da. 1018 01:07:45,628 --> 01:07:47,797 Ai ene! Harrigarria da! 1019 01:07:47,863 --> 01:07:50,666 Zoragarria izan da! Ohorea egingo didazu? 1020 01:07:50,666 --> 01:07:51,767 Zorionak! 1021 01:07:51,801 --> 01:07:56,238 Sentimendu nahasiak izan nituen Alex agertu zenean… 1022 01:07:57,006 --> 01:07:59,275 …baina horrelakoak dira gauzak. 1023 01:07:59,442 --> 01:08:04,013 Hurrengo belaunaldiak mugak hausten dituenean, ongi etorri esan behar! 1024 01:08:04,280 --> 01:08:08,317 Alex Dean zirikatzen ari zen, haren nagusitasuna desafiatzen… 1025 01:08:08,350 --> 01:08:11,353 …baina hala behar du ahal denaren mugak gainditzeko. 1026 01:08:17,393 --> 01:08:21,297 Alexek markarik ezabagaitzena utzi du bakarkako librean… 1027 01:08:22,098 --> 01:08:26,535 …sokarik gabeko diziplina hau bide handiago eta zailagoetara eramanez. 1028 01:08:45,221 --> 01:08:47,123 Alex Honnold harrigarria da. 1029 01:08:47,656 --> 01:08:51,160 Bakarkako librea maila berri batera igo du. 1030 01:08:51,227 --> 01:08:55,164 Bacharrek hasitakoa hartu, eta aurrera segitu du. 1031 01:08:55,197 --> 01:08:58,200 Kosta egiten zait sinestea hark bakarka egindako gauza batzuk. 1032 01:08:59,235 --> 01:09:02,805 Bakarka egiten ari da Bacharrek amestu egingo ez lituzkeen gauzak. 1033 01:09:04,440 --> 01:09:06,742 Ni Yosemiten bakarka egiten ari naizena… 1034 01:09:06,742 --> 01:09:09,378 …Deanek ni baino lehen eta John Bacharrek haren aurretik… 1035 01:09:09,378 --> 01:09:10,546 …egindakoaren ondorioa da. 1036 01:09:10,646 --> 01:09:13,983 Gogorxeago eta handixeago. 1037 01:09:19,255 --> 01:09:23,359 Berak egindako gauza batzuk ikusita deseroso sentitu izan naiz. 1038 01:09:25,561 --> 01:09:28,597 Baina hurrengo belaunaldiaren ikuspegia errespetatu behar da. 1039 01:09:33,702 --> 01:09:35,604 Bakarkakoak maisutasun maila bat eskatzen du. 1040 01:09:35,604 --> 01:09:37,840 Azken azterketa bezalako zerbait da. 1041 01:09:38,440 --> 01:09:42,044 Sendo zabiltza horretan? Eroso zaude egoera horretan? 1042 01:09:42,344 --> 01:09:43,546 Hori egiteko gai zara? 1043 01:09:45,881 --> 01:09:48,817 Erronka fisikoa da bakarkakoak erakargarri duen gauzetako bat. 1044 01:09:48,884 --> 01:09:52,288 Ondo eskalatzen jakin behar duzu ez erortzeko. 1045 01:09:52,421 --> 01:09:57,893 Arroka-ozeano batean puntutxo bat zarela onartzea da kontua. 1046 01:09:59,862 --> 01:10:03,832 Bakar-bakarrik zaude pareta handi errukigabe horretan. 1047 01:10:25,020 --> 01:10:27,756 Behar bezala kontrolatzen duzula sentitzea da erronka… 1048 01:10:27,823 --> 01:10:32,761 …arriskuan egon arren esperientziaz gozatu ahal izatea. 1049 01:10:41,270 --> 01:10:44,640 Honnoldek bakarkako librearen maila igotzen segitzen duen artean… 1050 01:10:44,740 --> 01:10:50,713 …Potter grabitatea eta arriskua desafiatzeko bide berrietan dabil. 1051 01:10:54,550 --> 01:10:58,354 Camp 4ko atseden-jarduera klasikoan ari da: "slaklining" egiten. 1052 01:10:58,487 --> 01:11:03,892 "Slaklining": 2,5 zentimetroko uhal baten gainean orekaz ibiltzea. 1053 01:11:04,026 --> 01:11:09,765 Heriotza desafiatzen duen aireko arte modu batera goratu du hori. 1054 01:11:20,376 --> 01:11:24,647 Egiten dudan guztiarekin libreago sentitu nahi dut. 1055 01:11:26,282 --> 01:11:30,786 Goiko lerroan, ez dut beldurra blokeatzen. 1056 01:11:31,687 --> 01:11:37,192 Sentitu egiten dut beldurra, eta inguruko guztia xurgatzen. 1057 01:11:37,326 --> 01:11:44,500 Bihotza lasaitzen dut ez hiperbentilatzeko, eta eutsi! 1058 01:11:52,975 --> 01:11:53,909 Kaka! 1059 01:11:59,081 --> 01:12:01,016 Margolan bat bezala ikusten dut egiten ari naizena. 1060 01:12:01,016 --> 01:12:05,354 Paretari edo formazioen arteko tarteari begiratu… 1061 01:12:05,354 --> 01:12:07,189 …eta han sartu nahi izaten dut. 1062 01:12:07,189 --> 01:12:10,826 Flash bat edo irudi bat sumatu, eta bizi egiten dut. 1063 01:12:20,736 --> 01:12:24,273 Zerbait desberdina egin nahi dut. Sortzailea izan nahi dut. 1064 01:12:24,406 --> 01:12:26,975 Nire beldurrei aurre egiteko bide berriak aurkitu. 1065 01:12:37,953 --> 01:12:41,857 Yosemite indar handiko lekua da. 1066 01:12:42,091 --> 01:12:46,462 Arroka perfektua eta argi perfektua eta pareta erraldoiak. 1067 01:12:46,495 --> 01:12:49,398 Gure onena emanarazten digu. 1068 01:12:49,398 --> 01:12:51,700 Ustez egin zitekeena baino harago joanarazten gaitu. 1069 01:12:54,203 --> 01:12:57,373 Stone Monkeyok badugu gauza bat komunean. 1070 01:12:57,439 --> 01:13:00,442 Leku honenganako maitasuna edo grina. 1071 01:13:00,709 --> 01:13:03,812 Baina Monkeyak ez dira Yosemite maite duten bakarrak. 1072 01:13:06,648 --> 01:13:09,785 Burutik jota zaude! 1073 01:13:11,120 --> 01:13:14,957 Gaur egun, 4 milioi turistak bisitatzen du urtero parkea. 1074 01:13:16,558 --> 01:13:20,696 Yosemite Harana hiri txiki bat bihurtu da. 1075 01:13:21,163 --> 01:13:26,468 Hotelak, jatetxeak, opari dendak, epaitegia… 1076 01:13:26,502 --> 01:13:27,936 …eta espetxea. 1077 01:13:28,270 --> 01:13:32,741 1,5 km zabalerako haranean leku bila elkarren lehian denak. 1078 01:13:33,442 --> 01:13:36,478 Jendearen emana bideratzeko, parkeko zerbitzuak… 1079 01:13:36,478 --> 01:13:39,548 …politika berri bat egin du: bisitariak mugatua du egonaldia… 1080 01:13:39,615 --> 01:13:41,984 …urtean 7 egunez kanpa dezake. 1081 01:13:42,117 --> 01:13:46,021 Maiatzaren 1etik irailaren 15era, Yosemiteko kanpinzaleak… 1082 01:13:46,088 --> 01:13:49,158 …7 egun bakarrik gera daitezke, nonahi ere akanpatzen dutela. 1083 01:13:49,658 --> 01:13:53,328 Turista gehienentzat, astebete nahikoa da. 1084 01:13:55,597 --> 01:13:57,866 Baina eskalatzaileentzat, kanpatzeko muga horiek… 1085 01:13:57,866 --> 01:13:59,835 …mehatxu existentzial bat dira. 1086 01:14:00,002 --> 01:14:03,639 7 egunetan oinak bustitzeko astirik ere ez duzu. 1087 01:14:03,772 --> 01:14:06,975 Gauza handiak egin nahi badituzu, denbora gehiago behar duzu. 1088 01:14:07,142 --> 01:14:09,711 Urte asko pasatu behar dira pareta horietan. 1089 01:14:09,945 --> 01:14:13,949 Yosemiteko eskalatzailea izan nahi baduzu, arau hori hautsi behar duzu. 1090 01:14:16,285 --> 01:14:19,621 Luzaroago gelditu nahi dutenek legez kanpo gelditu behar dute… 1091 01:14:19,621 --> 01:14:21,790 …eta harkaitz artean ezkutatuta lo egin. 1092 01:14:22,324 --> 01:14:25,127 Camp 4n astebete baino gehiago gera ezin naitekeenez… 1093 01:14:25,160 --> 01:14:27,696 …eta denbora guztian eskalatu nahi dudanez, hau da nire etxea. 1094 01:14:27,696 --> 01:14:28,897 Harkaitzetan bizi naiz. 1095 01:14:30,299 --> 01:14:33,302 Legez kanpoko egoerak inoiz ez bezala liskartu ditu… 1096 01:14:33,302 --> 01:14:35,671 …basozainak eta eskalatzaileak. 1097 01:14:35,904 --> 01:14:39,708 Basozainek arauak betearazten dituzte. Maiz ez dira barkaberak. 1098 01:14:39,808 --> 01:14:43,078 Katuaren eta saguaren jokoa. Basozainak eskalatzaileak ehizatzen. 1099 01:14:43,212 --> 01:14:45,881 Basozainek porra elektrikoak eta gau-ikusgailuak dituzte. 1100 01:14:45,881 --> 01:14:49,384 Goizeko 2etan, linternaren argia begietan: bota egiten zaituzte. 1101 01:14:49,485 --> 01:14:50,953 "Zer gertatzen da?" 1102 01:14:53,121 --> 01:14:57,726 Lehen basozainek biologiako gradu bat zuten… 1103 01:14:57,926 --> 01:15:02,231 Ez al dizute esan basaloreak ez direla hartu behar? 1104 01:15:02,698 --> 01:15:04,867 …orain, berriz, arma-gradua dute. 1105 01:15:12,641 --> 01:15:14,843 Zerrikeria hutsa da. 1106 01:15:15,010 --> 01:15:18,447 Ondo ulertzen dut parkeak zergatik behar dituen arauak. 1107 01:15:19,815 --> 01:15:22,417 Baina ez zait gustatzen libre ez sentitzea. 1108 01:15:22,684 --> 01:15:24,152 Masaileko bat bezalakoa da. 1109 01:15:24,753 --> 01:15:27,756 -Zer moduz? -Itzali kamera. 1110 01:15:28,590 --> 01:15:29,525 Ez, mila esker. 1111 01:15:29,691 --> 01:15:30,859 Itzali motorra. 1112 01:15:30,959 --> 01:15:32,294 Zergatik gelditu nauzu? 1113 01:15:32,427 --> 01:15:34,696 Ez duzu pasabidea utzi atzeko bidegurutzean. 1114 01:15:34,696 --> 01:15:37,199 Ez, jauna. Ni estutu nahian zabiltza. 1115 01:15:37,799 --> 01:15:41,069 Stone Monkeyak gu duela 30 urte bezala bizitzen saiatzen dira. 1116 01:15:41,537 --> 01:15:45,207 Eta horrek ez du zerikusirik arauekin eta legeekin. 1117 01:15:45,307 --> 01:15:47,543 Hori da Yosemite konkistatu duen pentsaera. 1118 01:15:47,576 --> 01:15:48,710 Ez dakit nola egiten duten hori. 1119 01:15:50,245 --> 01:15:52,247 Sistema saihesteko ahaleginean… 1120 01:15:54,616 --> 01:15:58,086 …Monkeyak lider gertagaitz baten inguruan bildu ziren. 1121 01:15:58,854 --> 01:16:01,490 Charles Tucker, Chongo Chuck ezizenez. 1122 01:16:01,590 --> 01:16:06,428 Duela 20 urte etorri, eta ez da inoiz joan. 1123 01:16:06,595 --> 01:16:09,631 Chongo bizirik irauten maisua da zikinosoentzat. 1124 01:16:09,731 --> 01:16:12,668 Basozainei arrastoa galarazten erakutsi digu. 1125 01:16:12,768 --> 01:16:14,603 Harrapatuko ez gaituzten lekuetan lo egiten erakutsi digu. 1126 01:16:14,670 --> 01:16:17,506 Radarrak ez antzemateko moduan bizitzen irakatsi digu. 1127 01:16:17,506 --> 01:16:20,509 Chango abenturaren Yoda da. 1128 01:16:21,176 --> 01:16:24,646 Monkeyak agertu zirenean trikimailu pila irakatsi nien… 1129 01:16:24,746 --> 01:16:28,116 …ahalik eta abentura aberatsena izan zezaten. 1130 01:16:28,517 --> 01:16:32,187 Chongok eman zien etorriberriei "slacklining"en berri. 1131 01:16:32,254 --> 01:16:34,790 Chongo da, izan ere, "slackline"ren aitabitxia. 1132 01:16:34,790 --> 01:16:37,292 Esaten zigun: "Nik ahal badut, zuek ere ahal duzue". 1133 01:16:37,859 --> 01:16:41,096 Konfiantza handia duzu, Chongo. 1134 01:16:41,597 --> 01:16:44,266 Era askotako liburuak idatzi zituen: 1135 01:16:44,333 --> 01:16:47,169 Pareta handiak nola eskalatu eta fisika teorikoa. 1136 01:16:47,369 --> 01:16:51,073 Nire obra: "Mekanika kuantikoa etxerik gabeko batek interpretatua". 1137 01:16:51,273 --> 01:16:54,977 Bere sekretuak esan zizkigun Yosemite Lodgeko gosari batean. 1138 01:16:55,611 --> 01:16:58,246 "Saltine", ziapea eta gurina. 1139 01:16:58,313 --> 01:17:00,048 10 barra gurin ogi puska batean. 1140 01:17:00,315 --> 01:17:02,050 1.000 kaloria gurinetan. 1141 01:17:02,050 --> 01:17:04,119 Oinarrizko mantenua zikinosoentzat. 1142 01:17:04,119 --> 01:17:07,689 Horrelako gauzak eginez, dirurik gastatu ez, eta urte osoa hemen. 1143 01:17:08,290 --> 01:17:11,793 Eskalatzea, "slacklining". Hori da garrantzitsuena. 1144 01:17:12,294 --> 01:17:16,565 Behin bakarrik izango zara gaztea. Zoaz eta egizu… 1145 01:17:16,598 --> 01:17:20,736 …hori egiteko zaharregia denean jendeak egin nahi duena. 1146 01:17:21,169 --> 01:17:24,473 Hori baita bizitza, eta bizi egin behar da! 1147 01:17:28,410 --> 01:17:31,346 Chongo gure lider espirituala zen. 1148 01:17:31,513 --> 01:17:34,683 Basozainek eskarmentua eman nahi zioten. 1149 01:17:35,350 --> 01:17:37,653 Urte askoan itzaletan bizi ondoren… 1150 01:17:37,653 --> 01:17:41,390 …parkeko ofizialek han egotea ukatu zioten zikinosoen guruari… 1151 01:17:41,423 --> 01:17:46,328 …Chongo Chuck Yosemiten nahikoa eta gehiago bizi izan omen zelakoan. 1152 01:17:46,428 --> 01:17:51,400 Basozain talde oso batek ekin zion Chongo ehizatzeari. 1153 01:17:51,500 --> 01:17:55,203 Zerbait, edozer gauza, leporatu nahi zioten Chongori. 1154 01:17:58,040 --> 01:17:59,341 Atzetik ibili zitzaizkion. 1155 01:17:59,975 --> 01:18:02,077 Zelatan egon zitzaizkion gauez. 1156 01:18:02,344 --> 01:18:04,279 Betaurreko infragorriak erabiliz. 1157 01:18:05,280 --> 01:18:09,084 Chongo ez zen bereziki isila, baina ezin zuten harrapatu! 1158 01:18:09,751 --> 01:18:13,288 Arlote baldar bat zen, bost motxilarekin zebilena. 1159 01:18:14,389 --> 01:18:17,726 Basoan sartzen zen, poliki-poliki. 1160 01:18:17,726 --> 01:18:20,729 Eta hain poliki doanari segika ari zaiona nabarmen gelditzen da. 1161 01:18:23,065 --> 01:18:27,302 Zuhaixkatan sartu-atera zebilen beti Chongo. 1162 01:18:28,537 --> 01:18:29,871 Desagertu egiten zen. 1163 01:18:30,539 --> 01:18:37,079 Basozainek Chongoren txosten bat zeukaten, ehunka orrialdekoa. 1164 01:18:37,779 --> 01:18:39,548 Poliziaren txosten horiek ikusi ditut… 1165 01:18:39,548 --> 01:18:45,554 …eta urrunegi joan dira Chongo Chuck auzitegira eraman nahian. 1166 01:18:45,587 --> 01:18:50,625 Chongo "kontrazaintzaren maisua" zela esaten zuten basozainek. 1167 01:18:51,727 --> 01:18:54,096 Hura barregarria zen! 1168 01:19:01,536 --> 01:19:05,841 Urtebeteko ehizaldiaren ondoren, auzitara eraman zuten Chongo. 1169 01:19:05,841 --> 01:19:11,813 Epaiketa-egun bakoitzean epaitegia zikinosoz lepo eginda zegoen. 1170 01:19:11,913 --> 01:19:13,682 A zer kiratsa zegoen han! 1171 01:19:15,817 --> 01:19:21,590 Epailea etorri eta hau esan zuen: 1172 01:19:22,157 --> 01:19:26,995 "Tucker jauna, bukatu zaizu Yosemiteko zure egonaldia". 1173 01:19:33,068 --> 01:19:35,303 Mundu eder hartatik… 1174 01:19:36,404 --> 01:19:39,708 …etxerik gabekoen girora igaro nintzen, estatuko hiriburuan. 1175 01:19:42,077 --> 01:19:44,479 Zubi azpian bizi nintzen. 1176 01:19:44,546 --> 01:19:46,948 Hura kontraste latza izan zen. 1177 01:19:49,151 --> 01:19:52,554 Basozainentzat, Chongo munstro bat zen. Zikina. 1178 01:19:52,621 --> 01:19:55,457 Guretzat, ordea, gure zimendua zen. 1179 01:19:55,457 --> 01:19:58,693 Chongo Chuck handik bota izanak garbi adierazten zuen… 1180 01:19:58,794 --> 01:20:02,998 …legez kanpoko askatasun egunak iraganeko kontua zirela. 1181 01:20:03,331 --> 01:20:06,802 Eskalatzaile gazteok ulertzen ari gara oraingo bizimodua… 1182 01:20:06,802 --> 01:20:09,805 …1960-1970etakoaren oso desberdina dela. 1183 01:20:10,472 --> 01:20:13,875 70eko garaiko argazkiak ikustean, "Never Never Land" ikusten dut… 1184 01:20:13,875 --> 01:20:15,043 …eta horiek Ume Galduak dira. 1185 01:20:15,076 --> 01:20:18,580 Hura izugarria izango zen. Baina gaur, urtero etortzen diren… 1186 01:20:18,580 --> 01:20:20,749 …4 milioi lagunekin partekatu behar dugu parkea. 1187 01:20:21,516 --> 01:20:24,553 Mundu guztiak du Yosemitez gozatzeko txanda. 1188 01:20:25,220 --> 01:20:26,621 Niri ondo iruditzen zait. 1189 01:20:26,721 --> 01:20:29,424 Parketik atera eta errepidearen beste aldean lo egiten dut… 1190 01:20:29,424 --> 01:20:30,659 …parkeko mugetatik kanpo. 1191 01:20:30,725 --> 01:20:33,495 Lege barruan egoteko, hori egin beharra dago. 1192 01:20:33,662 --> 01:20:36,832 Eta ni prest nago konpromiso hori onartzeko. 1193 01:20:37,966 --> 01:20:42,370 Pareta hauek eskalatzea baita niretzat garrantzitsuena. 1194 01:20:46,675 --> 01:20:52,714 Liderra bota ondoren tribu osoa botatzea zen basozainen plana. 1195 01:20:52,981 --> 01:20:56,418 Ezingo dituzte zikinosoak gelditu! 1196 01:20:56,451 --> 01:20:58,420 Ezingo dituzte Stone Monkeyak gelditu! 1197 01:20:59,855 --> 01:21:04,226 Chongok eta nire aurreko aitonek ondo erakutsi zigutenez… 1198 01:21:04,226 --> 01:21:08,964 …ideiaren txinpartaz, asmo sendoz eta borondatearen indarraz… 1199 01:21:08,997 --> 01:21:10,432 …lor daitekeela. 1200 01:21:15,270 --> 01:21:17,772 Yosemiteko paretetako hurrengo eboluzioak… 1201 01:21:17,772 --> 01:21:20,308 …oso norabide desberdinetik eramango zituen eskalatzaileak. 1202 01:21:20,308 --> 01:21:24,145 Dean eta haren kideak base-jauzia kirolean hasi ziren. 1203 01:21:25,480 --> 01:21:29,718 Base-jauzia nonbaitetik jauzi egitea da… 1204 01:21:29,751 --> 01:21:31,553 …jausgailuarekin. 1205 01:21:32,120 --> 01:21:36,958 Yosemite eskaladaren paradisua bihurtu duten formazio berek… 1206 01:21:37,125 --> 01:21:40,462 …ezin egokiagoak dira baita ere base-jauzilarientzat. 1207 01:21:40,562 --> 01:21:44,666 Estatu Batuetako beste inon ezin duzu maila honetan jauzi egin. 1208 01:21:44,733 --> 01:21:49,504 Saltaleku hori duzu ehunka metroko amildegiaren gainetik. Aparta da! 1209 01:21:50,438 --> 01:21:52,774 Eskalatzaile asko base-jauzilariak dira orain. 1210 01:21:52,774 --> 01:21:57,012 Zentzuzkoa da: Pareta-gailurrera igo eta handik saltatu! 1211 01:21:57,078 --> 01:21:59,481 Tximu guztiak tximu hegalari bihurtu dira! 1212 01:21:59,614 --> 01:22:01,449 Ia nire ezagun guztiak base-jauzian dabiltza orain. 1213 01:22:01,950 --> 01:22:04,152 Behera iristeko modu bikaina da. 1214 01:22:04,185 --> 01:22:08,556 Pareta eskalatzeaz gainera, hegan egiteko trebezia izan behar duzu. 1215 01:22:11,459 --> 01:22:15,330 Eskalatzaile askori ederra iruditzen zaie hegan egitea. 1216 01:22:15,530 --> 01:22:19,467 Base-jauzia legez kanpokoa da, ordea, Yosemiteko Parkean. 1217 01:22:19,501 --> 01:22:22,270 Eta araua zorrotz betearazten da. 1218 01:22:22,304 --> 01:22:25,307 Basozainak base-jauzilarion atzetik ibiltzen zaizkigu. 1219 01:22:25,307 --> 01:22:28,843 Zigor handiena 5.000 dolar eta 6 hilabeteko espetxealdia da. 1220 01:22:29,444 --> 01:22:32,480 Base-jauziaren debekuak epaiketa pila eragin ditu. 1221 01:22:32,781 --> 01:22:34,582 Yosemiteko espetxera zoaz. 1222 01:22:34,683 --> 01:22:36,217 Gorabehera bat pistola elektrikoarekin. 1223 01:22:36,584 --> 01:22:41,289 Pistola elektrikoarekin tiro egin zidaten: 50.000 voltio garondoan. 1224 01:22:41,556 --> 01:22:43,191 Heriotza tragiko bat ere izan zen. 1225 01:22:43,358 --> 01:22:46,127 Ibairaino joan zitzaizkion atzetik eta ito egin zen. 1226 01:22:48,964 --> 01:22:51,199 Baina arriskuak gorabehera… 1227 01:22:51,833 --> 01:22:55,503 …Yosemiteko base-jauziak aurrera darrai. 1228 01:22:58,573 --> 01:23:02,077 Yosemiten base-jauzia egin nahi baduzu… 1229 01:23:02,143 --> 01:23:06,815 …egunsentiaren ondoren edo arratsa baino lehen joan behar omen da. 1230 01:23:07,048 --> 01:23:10,919 Half Domeko gailurrean gaude, noiz ilunduko zain. 1231 01:23:10,919 --> 01:23:15,090 Rangerrik ikusten baduzue, burua makurtu eta belarriak ezkutatu. 1232 01:23:15,824 --> 01:23:17,625 Orain ez dago ezer berezirik. 1233 01:23:18,093 --> 01:23:18,927 Libre dagoela esan diet. 1234 01:23:21,396 --> 01:23:27,435 Ertzean izututa zaude: "Demontre, orain hil behar ote dut?" 1235 01:23:30,472 --> 01:23:32,207 Zer beldurra! 1236 01:23:34,342 --> 01:23:38,780 Saltatzeko gauza zarela jakin arren, korapilo bat duzu urdailean. 1237 01:23:38,813 --> 01:23:41,983 Zer gertatuko zaizu norbait basoan zain baldin badaukazu? 1238 01:23:43,218 --> 01:23:44,686 Baten bat ikusten duzu? 1239 01:23:44,786 --> 01:23:47,756 -Zerbait entzuten dut, edo ez. -Flipatuta zaude. 1240 01:23:47,756 --> 01:23:49,124 Flipatuta nago. 1241 01:23:49,891 --> 01:23:52,093 Garbi? Tira, mutilok. 1242 01:23:52,427 --> 01:23:53,261 Prest? 1243 01:23:53,561 --> 01:23:56,965 3, 2, 1. Gero arte! 1244 01:24:00,502 --> 01:24:03,738 Aireratu orduko, une batez dena perfektua da. 1245 01:24:06,941 --> 01:24:09,210 Ez duzu ezertan pentsatzen, hegan ari zara. 1246 01:24:14,616 --> 01:24:18,586 Ordu arteko tentsio guztia airean desagertzen da. 1247 01:24:18,653 --> 01:24:21,689 Mundu guztiak uste du base-jauzia gauzarik beldurgarriena dela. 1248 01:24:21,823 --> 01:24:23,291 Ez, dibertigarriena da. 1249 01:24:31,299 --> 01:24:35,136 Hegan egitea gizakiaren oinarrizko nahi bat da. 1250 01:24:35,470 --> 01:24:38,239 Hegalak zabaldu eta txoriekin hegan egitea. 1251 01:24:38,239 --> 01:24:40,775 Munduko sentipenik onenetako bat da. 1252 01:24:40,942 --> 01:24:44,012 Yosemiten bereziki, gure etxean. 1253 01:25:00,462 --> 01:25:07,769 Pare bat metro alde batera eginda, 100 km/o zabiltzala dirudi. 1254 01:25:09,938 --> 01:25:12,874 Haran osoan zehar, harria doi-doi ukituz. 1255 01:25:21,116 --> 01:25:24,853 Baina jausgailua zabaldu orduko… 1256 01:25:24,853 --> 01:25:29,290 …basozainen zelatan egoten naiz, ihesbide bila. 1257 01:25:30,191 --> 01:25:31,860 Base-jauzilaria. El Capeko zelaian. 1258 01:25:46,007 --> 01:25:47,041 Isilik egon. 1259 01:25:48,076 --> 01:25:52,213 Basozainek uste dute haiek zirikatzen gabiltzala… 1260 01:25:52,213 --> 01:25:53,815 …ezin gaituztelako harrapatu. 1261 01:25:54,649 --> 01:25:56,251 Baina ez da hori. 1262 01:25:56,384 --> 01:26:00,355 Nik nire artea adierazi, eta libre izan nahi dut. 1263 01:26:01,222 --> 01:26:06,528 Zoritxarrez, horrek legea haustea esan nahi du. 1264 01:26:08,730 --> 01:26:12,167 Potterrentzat, base-jauzia zen gakoa… 1265 01:26:12,167 --> 01:26:14,869 …igotzeko modu berri futuristiko baterako. 1266 01:26:15,570 --> 01:26:20,241 Luzaroan amestu dut jausgailuak babestutako bakarkako librea. 1267 01:26:22,377 --> 01:26:25,914 Bizkarrean base-tresneriaz babestuta eskalatzea. 1268 01:26:26,181 --> 01:26:28,216 Nik "free-base" deitzen diot. 1269 01:26:29,017 --> 01:26:34,822 Jausgailua bizkarrean, sokarik gabe eskalatzea ez da hain arriskutsua… 1270 01:26:34,989 --> 01:26:38,459 …eta gehiago hurbil zaitezke erortzeko zorira. 1271 01:26:38,526 --> 01:26:41,629 Orain muga-mugan egin dezaket bakarkako librea. 1272 01:26:43,965 --> 01:26:46,167 Free-basea bisionarioa izan liteke. 1273 01:26:46,167 --> 01:26:49,037 Bakarkako librean segurtasunez pareta interesgarriak igotzeko… 1274 01:26:49,037 --> 01:26:50,305 …aukera ematen du. 1275 01:26:51,472 --> 01:26:56,144 Yosemiten free-basean arituz, Dean legea hausteko zorian dago. 1276 01:26:56,377 --> 01:26:59,781 Paretatik erori eta jausgailua zabaltzen badu… 1277 01:26:59,814 --> 01:27:01,182 …bizia salbatuko luke… 1278 01:27:02,217 --> 01:27:04,219 …baina legea hautsiko luke. 1279 01:27:09,624 --> 01:27:11,459 Eskalatzeko estilo berri horrek… 1280 01:27:11,459 --> 01:27:14,462 …erronka jotzen die Yosemiteko Haraneko legeei. 1281 01:27:14,462 --> 01:27:17,432 Deanek nahi duena egiten du. Bere ikuspegiari jarraitzen dio. 1282 01:27:17,498 --> 01:27:20,535 Gaizkile izatearen moduko alukeria bat da. 1283 01:27:25,106 --> 01:27:25,940 Kaixo! 1284 01:27:25,940 --> 01:27:27,342 -Zer moduz? -Ondo. 1285 01:27:27,442 --> 01:27:29,611 -Mapa eta egunkaria nahi? -Ez. 1286 01:27:29,677 --> 01:27:32,580 Kamerari irribarre egitea nahi? 1287 01:27:32,780 --> 01:27:34,115 Mila esker. 1288 01:27:46,995 --> 01:27:50,965 Azken 60 urteetako eboluzioak eskalada noraino eraman duen… 1289 01:27:50,965 --> 01:27:55,303 …ez zuketen ulertuko haran hauetako aitzindariek. 1290 01:28:00,275 --> 01:28:05,747 Baina abenturaren grina berdina da, funtsean. 1291 01:28:05,747 --> 01:28:10,918 Ezezaguna dena ezagutzea eta ezin egin daitekeenaz harago joatea. 1292 01:28:11,519 --> 01:28:14,956 Alex Honnold Half Dome azpira joan zen… 1293 01:28:15,023 --> 01:28:17,358 …dena hasi zeneko paretara… 1294 01:28:17,392 --> 01:28:20,495 …eta 610 metroko bideari ekin zion. 1295 01:28:21,829 --> 01:28:23,364 Ekipamendurik gabe… 1296 01:28:23,998 --> 01:28:26,467 …eskalatzeko oinetakoak… 1297 01:28:26,901 --> 01:28:28,703 …eta zorro bat klera. 1298 01:28:33,675 --> 01:28:36,144 Half Dome 1957an eskalatu zen lehen aldiz… 1299 01:28:36,144 --> 01:28:39,080 …eta hura zen mundu osoan eskalatu zen lehen pareta. 1300 01:28:39,180 --> 01:28:43,584 Handik 51 urtera, Alex Honnoldek hura sokarik gabe eskalatuko du. 1301 01:28:43,618 --> 01:28:46,421 Orain gertatzen ari denaren laburpen moduko bat da hori. 1302 01:28:50,625 --> 01:28:53,561 Royal Robbins Half Domera eraman zuen gauza berak… 1303 01:28:53,661 --> 01:28:55,997 …eraman nau ni Half Domera. 1304 01:28:56,030 --> 01:28:58,232 Horma ikaragarriak. 1305 01:28:58,232 --> 01:29:01,002 Ez dakit nola adierazi zein ikaragarria den pareta. 1306 01:29:26,494 --> 01:29:29,564 Pareta handi-handi batean bakarrik egoteak… 1307 01:29:29,597 --> 01:29:31,899 …zure lekuan jartzen zaitu. 1308 01:29:33,034 --> 01:29:34,936 Baina zera handiago baten parte sentitzen zara, gainera… 1309 01:29:37,038 --> 01:29:40,408 …Yosemiteko eskaladaren historia aberatsaren parte. 1310 01:29:43,578 --> 01:29:47,382 Alexek Half Dome bakarkako librean igotzeak erakusten du… 1311 01:29:47,382 --> 01:29:50,952 …Yosemiteko eskaladak izan duen progresioa. 1312 01:29:50,952 --> 01:29:54,222 Yosemiten eskalatzea etengabeko eboluzioan dago. 1313 01:29:54,255 --> 01:29:56,924 Jendea hona etortzen da adierazpen bat egitera… 1314 01:29:56,958 --> 01:30:02,430 …grinaz, ikuspenez eta bihotzez zer egin daitekeen erakustera. 1315 01:30:07,168 --> 01:30:09,670 Yosemite hor egongo da beti… 1316 01:30:09,670 --> 01:30:14,108 …gogoa libre eta indar gordinez gainezka daudenentzat… 1317 01:30:14,342 --> 01:30:19,147 …abentura erraldoien bila dabiltzanentzat. 1318 01:30:20,348 --> 01:30:22,950 Kristoff da nire izena, eta austriarra naiz. 1319 01:30:23,084 --> 01:30:24,118 Suitzarra naiz. 1320 01:30:24,185 --> 01:30:25,787 El Cap egitera etorri naiz. 1321 01:30:25,820 --> 01:30:29,023 Eskaladaz goza dezagun! 1322 01:30:29,457 --> 01:30:33,361 Taylor Free Solo Rees dut izena. Free Solo da nire bigarren izena… 1323 01:30:33,494 --> 01:30:35,763 …ama eskalatzaile hippya zelako. 1324 01:30:36,164 --> 01:30:39,300 Sean O’Neill da nire izena eta El Capitan eskalatzera etorri naiz. 1325 01:30:40,501 --> 01:30:43,504 500 bultzada egunean, astebetez. 1326 01:30:43,604 --> 01:30:44,972 Ezin dut itxaron. 1327 01:30:56,884 --> 01:30:59,454 Eskaladako kirola heldutasunera iritsi den neurrian… 1328 01:30:59,487 --> 01:31:02,390 …Yosemiteko eskalatzaileak gogotik ahalegindu dira… 1329 01:31:02,390 --> 01:31:03,958 …beren gaizkile-irudia garbitzen. 1330 01:31:03,958 --> 01:31:08,095 Hau "Yosemite Facelift" da, garbiketa ekitaldi bat… 1331 01:31:08,129 --> 01:31:09,664 …duela 4 urte sortu nuena. 1332 01:31:10,097 --> 01:31:14,535 Eskalatzaileek eta basozainek elkarrekin garbitzen dute parkea. 1333 01:31:14,669 --> 01:31:18,139 Eskalatzaileen eta basozainen artean tirabira egon den arren… 1334 01:31:18,239 --> 01:31:22,043 …parkeak onartzen du eskalatzaileek leku hau maite dutela. 1335 01:31:22,076 --> 01:31:25,513 Yosemite babestu nahi dute, eta hori hala izanik… 1336 01:31:25,513 --> 01:31:27,849 …zeregina berdina da bi taldeentzat. 1337 01:31:35,089 --> 01:31:38,059 Baina borondate ona areagotzen ari den garaian… 1338 01:31:39,427 --> 01:31:42,864 …Yosemiteren bihotzean badago oraindik… 1339 01:31:42,997 --> 01:31:46,701 …nekez otzandu daitekeen espiritu bat. 1340 01:33:07,982 --> 01:33:15,590 HARANEKO MATXINADA 1341 01:33:16,023 --> 01:33:17,625 Eskalatzaile askok eraman du… 1342 01:33:17,625 --> 01:33:20,895 …Yosemiteko arrokako eskaladaren iraultzaren zuzia. 1343 01:33:21,062 --> 01:33:24,031 Hona hemen batzuk, filmean aipatu ez ditugunak. 1344 01:33:59,367 --> 01:34:02,403 Eta hemen beste batzuk… 1345 01:34:18,252 --> 01:34:20,421 Eta beste asko… 1346 01:34:22,723 --> 01:34:25,059 Gure eskerrik beroena Yosemiteko eskaladaren historia… 1347 01:34:25,059 --> 01:34:27,461 …60 urtez dokumentatu duten argazkilari eta kameralariei. 1348 01:34:39,907 --> 01:34:44,111 Hau 1977an lur jo zuen hegazkinaren hegal zati bat da. 1349 01:34:47,715 --> 01:34:51,585 "Zeren eta azkenean ez baitzara gogoratuko bulegoko lan orduez… 1350 01:34:51,686 --> 01:34:53,721 …edo belarra mozten pasatutakoez". 1351 01:34:53,754 --> 01:34:58,292 "Eskalatu mendi alu hori". Jack Kerouac. 1352 01:34:59,994 --> 01:35:05,066 Sean "Stanley" Leary gure lagunaren oroitzapenez. 1975-2014. 1353 01:35:32,126 --> 01:35:34,161 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz