1 00:00:26,292 --> 00:00:31,297 Estatu Batuetako Gerra Zibila bukatu orduko, beste bat hasi zen. 2 00:00:31,331 --> 00:00:32,899 Mexikar herria borrokan ari zen… 3 00:00:33,033 --> 00:00:36,469 …Maximiliano enperadore arrotzarengandik libratzeko. 4 00:00:36,503 --> 00:00:39,406 Borroka hartara estatubatuar batzuk hurbildu ziren: 5 00:00:39,472 --> 00:00:42,509 Soldadu ohiak, abenturazaleak, kriminalak… Dirugosez denak. 6 00:00:42,542 --> 00:00:45,311 Hegoaldera abiatzen ziren, talde txikitan… 7 00:00:47,647 --> 00:00:51,651 …eta batzuk, bakarrik. 8 00:04:15,755 --> 00:04:17,156 Kaixo. 9 00:04:17,757 --> 00:04:19,859 Amerikarra zara? 10 00:04:19,959 --> 00:04:22,328 Zer interesatzen zaizu, ni edo zaldiak? 11 00:04:23,696 --> 00:04:25,932 Salgai daukazu baten bat? 12 00:04:26,065 --> 00:04:28,735 -Bat, bai. -Zein? 13 00:04:44,384 --> 00:04:45,451 Asmatu. 14 00:04:53,559 --> 00:04:56,529 -Zenbat? -100 dolar. 15 00:04:56,896 --> 00:04:58,731 Urretan. 16 00:04:58,865 --> 00:05:02,168 -Gogorra da hori. -Oinez joatea ere bai. 17 00:05:39,439 --> 00:05:41,674 Hanka hautsita zeukan. 18 00:05:41,774 --> 00:05:44,377 Hiru hankako zaldiak balio handia du hemen. 19 00:05:44,410 --> 00:05:47,847 -Sufritzen ari zen. -Errukiorra? 20 00:05:48,147 --> 00:05:50,350 Zaldiekin bakarrik. 21 00:05:50,416 --> 00:05:53,219 Hurrengoan pistola ateratzean, esan nora ari zaren apuntatzen. 22 00:05:53,252 --> 00:05:55,755 Astia badut, esango dizut. 23 00:06:48,074 --> 00:06:52,512 -Armada! Ihesi edo borrokatu? -Ez dut liskarrik haiekin. 24 00:07:26,479 --> 00:07:28,614 Tiro polita liskarrik ez duen norbaitentzat. 25 00:07:28,648 --> 00:07:33,219 -Lumadun horrek hil nahi ninduen. -Zergatik ez? Haren zaldia daukazu. 26 00:09:27,266 --> 00:09:30,303 Louisianan urkatu egiten ditugu zaldi-lapurrak. 27 00:10:04,136 --> 00:10:05,104 Kaixo. 28 00:10:26,726 --> 00:10:28,060 Kaixo. 29 00:10:29,895 --> 00:10:32,131 Kaixo esan dut. 30 00:10:34,634 --> 00:10:37,670 Zertara etortzen dira hona amerikarrak? 31 00:10:43,476 --> 00:10:45,745 Joeren zaldia du. 32 00:10:47,046 --> 00:10:50,916 Joe Erin akabatu baduk, okerreko bidetik hoa. 33 00:10:51,017 --> 00:10:53,786 Estatu Batuetara joan behar huke saria eskatzera. 34 00:10:53,819 --> 00:10:55,788 Zaldia besterik ez diot hartu. 35 00:10:56,722 --> 00:10:58,290 Gezurtia! 36 00:10:58,357 --> 00:11:02,261 Joe Erini ezin zaio zaldirik lapurtu, bera hil gabe. 37 00:11:02,294 --> 00:11:04,497 Eta inork ezin dik Joe hil, atzetik tiro egiten ez badio. 38 00:11:04,730 --> 00:11:06,032 Jira zaitez, jauna. 39 00:11:07,667 --> 00:11:09,735 Nik ez dut Joe hil. 40 00:11:10,069 --> 00:11:12,471 Lagunduiozue jaunari, mutilok. 41 00:11:12,872 --> 00:11:14,373 Atseginez. 42 00:11:23,349 --> 00:11:26,752 Gure aitak beti zioen botila gizonaren hondamena dela. 43 00:11:29,789 --> 00:11:31,590 Joe! Ez hago hilda! 44 00:11:32,958 --> 00:11:35,695 Horixe esan dizue gizonak. 45 00:11:35,861 --> 00:11:37,830 Ez genekian hire laguna zenik. 46 00:11:37,963 --> 00:11:40,633 Nik ez diat lagunik, Donnegan, ezta hi ere. 47 00:11:49,308 --> 00:11:51,510 Segiozue, mutilok. Bagoaz eta. 48 00:11:55,481 --> 00:11:57,917 Louisianakoa, e? 49 00:12:01,320 --> 00:12:04,924 -"Mint Julep" bat, koronela? -Koronela? 50 00:12:05,091 --> 00:12:08,461 -Konfederatu guztiak koronelak dira. -Jadanik ez. 51 00:12:08,594 --> 00:12:12,231 Gerra zibilak dena kendu dit, alkandora izan ezik. 52 00:12:13,232 --> 00:12:16,736 -Bakarrik bidaiatzen duzu? -Ikusi egin behar. 53 00:12:17,103 --> 00:12:21,340 Zergatik gelditu duzu ikuskizuna? Errukiorra al zara errugabeekin? 54 00:12:21,574 --> 00:12:23,442 Ez dago gizon errugaberik. 55 00:12:24,310 --> 00:12:27,947 -Gerra honetan borrokatu nahi duzu? -Ordaintzen badute… 56 00:12:28,047 --> 00:12:32,218 Pistola mordoak bakarrak baino diru gehiago ematen du. 57 00:12:35,788 --> 00:12:36,989 Kaixo. 58 00:12:37,656 --> 00:12:39,625 Kaixo. 59 00:12:46,098 --> 00:12:47,666 Nire zaldia… 60 00:12:48,467 --> 00:12:54,140 Zurea? Beste bat aurkitu duzu, ni salbatzeko bezain bizkorra. 61 00:12:54,140 --> 00:12:56,308 Zer esan nahi duzu? 62 00:12:56,342 --> 00:12:58,978 Zeure zela itzuliko dizut. 63 00:13:00,579 --> 00:13:04,250 Koronela, ez dut ulertzen nola galdu duen Hegoaldeak. 64 00:13:16,629 --> 00:13:18,931 Amerikar asko omen dabil hemen. 65 00:13:18,998 --> 00:13:21,867 Txerri-janak txerria bezala erakartzen ditu istiluak. 66 00:13:23,836 --> 00:13:25,871 Hor daude mutilak! 67 00:13:30,709 --> 00:13:32,812 Aska nazazu! 68 00:13:38,417 --> 00:13:40,753 Ez al duk burdinaz markatu behar? 69 00:13:40,986 --> 00:13:42,922 Zamalka ezak neska! 70 00:13:50,663 --> 00:13:52,698 Bejondeizula, Papaia! 71 00:13:55,334 --> 00:13:58,304 Papaia, zu hartuko zaitut. 72 00:14:10,549 --> 00:14:13,719 Lasai. Bizirik nahi hau. 73 00:14:13,752 --> 00:14:18,023 -Lasai. Hori Ben Trane duk. -Eta zer? 74 00:14:18,057 --> 00:14:20,192 Joe Herini zaldia lapurtuarren, bizirik zagok. 75 00:14:20,226 --> 00:14:21,393 Mila esker, señor. 76 00:14:24,763 --> 00:14:28,601 Uste nuen zaldiekin bakarrik zinela errukiorra. 77 00:14:34,640 --> 00:14:36,508 Gerran gaude. 78 00:14:37,343 --> 00:14:41,347 Pena litzateke denok alde berean ez egotea. 79 00:14:41,380 --> 00:14:44,049 Baten batek nirekin etorri nahi du? 80 00:14:44,083 --> 00:14:46,118 Ondo gabiltza bakarrik. 81 00:14:46,252 --> 00:14:49,688 Tratua egingo dugu Ramirez jeneral errebeldearekin. 82 00:14:49,755 --> 00:14:53,492 -Zenbat ordaintzen du? -Haren eta nire arteko kontua da. 83 00:14:54,059 --> 00:14:56,528 Esklusibista hutsa haiz, Charlie. 84 00:15:00,900 --> 00:15:04,169 Jaunok, ongi etorri Mexikora. 85 00:15:05,204 --> 00:15:08,440 -Zu al zara alkatea? -De Labordere markesa nauzu. 86 00:15:08,474 --> 00:15:12,578 Mexikoko enperadore Maximilianoren laguntzailea. 87 00:15:12,611 --> 00:15:14,980 Zu al zara monsieur Joe Erin? 88 00:15:15,314 --> 00:15:17,416 -Ezagutzen nauzu? -Jakina. 89 00:15:17,416 --> 00:15:21,987 Amerikar poliziari zure balentriak entzun, eta bila etorri natzaizu. 90 00:15:22,521 --> 00:15:23,689 Entzun duzu hori, Ben? 91 00:15:23,822 --> 00:15:26,959 Bere maiestatearen zerbitzuko zeregin bat eskaintzen dizut. 92 00:15:26,992 --> 00:15:29,795 Irabazi handiko zerbitzua egin diezaiokezue enperadoreari. 93 00:15:29,828 --> 00:15:32,765 -Zenbateko irabazia? -Horixe jakin nahi dut nik. 94 00:15:34,500 --> 00:15:37,469 Bere maiestatea oso eskuzabala da. 95 00:15:37,870 --> 00:15:40,005 Zenbat gizon dauzkazu? 96 00:15:43,742 --> 00:15:47,179 -17. -Azkar egiten dituk batuketak, e? 97 00:15:54,553 --> 00:15:56,889 Oker al dago kontua? 98 00:15:58,824 --> 00:16:00,793 Bai. 99 00:16:01,994 --> 00:16:04,730 Okerreko gizonarekin ari zara. 100 00:16:05,631 --> 00:16:09,468 Zortzi gizon hauek nireak dira. Zazpi horiek, berarenak. 101 00:16:10,302 --> 00:16:14,673 Sartzen bagara, neuk aginduko dut. 102 00:16:17,977 --> 00:16:20,112 Bat nator Charlierekin. 103 00:16:43,836 --> 00:16:46,739 Beste inor bat dator Charlierekin? 104 00:16:50,376 --> 00:16:54,013 Bejondeizula! Ohore handia da niretzat zu ezagutzea. 105 00:16:54,013 --> 00:16:57,249 Ohorea nirea da, berorren gorentasuna. 106 00:16:58,017 --> 00:17:01,220 -Nor da? -Juarista bat… Errebelde bat. 107 00:17:01,553 --> 00:17:04,590 Benito Juarezen armadako soldadua. 108 00:17:04,623 --> 00:17:07,192 -Ramirez jenerala naiz. -Jenerala? 109 00:17:09,895 --> 00:17:13,265 -Zer proposatzen diguzu? -Gurekin bat egitea. 110 00:17:13,665 --> 00:17:17,469 Alferrik ariko zinatekete. Nekazari horiek ez daukate dirurik. 111 00:17:17,636 --> 00:17:20,739 Independentziaren alde ari garenez, amerikarrok aintzat hartuko duzue. 112 00:17:20,773 --> 00:17:24,743 Dirua ez, kausa bat eskaintzen dizuegu. 113 00:17:24,777 --> 00:17:29,982 Zer, Ben? Aditua da kausatan. Konfederatuen alde borrokatu zen. 114 00:17:29,982 --> 00:17:33,052 Borroka kementsua. Zorionak. 115 00:17:33,218 --> 00:17:36,055 Zergatik? Galdu egin genuen. 116 00:17:36,221 --> 00:17:39,558 Enperadorea izugarri eskuzabala izango omen da. 117 00:17:39,591 --> 00:17:44,696 Sentitzen dut. Bere gorentasuna gure presoa da orain. 118 00:17:50,502 --> 00:17:53,972 -Zer esan duzu? -Markesa gure presoa da. 119 00:17:54,073 --> 00:17:56,508 Eta zuek denak ere bai. 120 00:18:40,786 --> 00:18:43,689 Zuetako bakoitza gure 20 gizonen jomuga da. 121 00:18:44,323 --> 00:18:47,860 Distantzia honetatik gure arma zaharrak ere eraginkorrak dira. 122 00:18:47,893 --> 00:18:51,029 -Hain erraza bada, ekin. -Ez gara basatiak. 123 00:18:51,130 --> 00:18:53,665 Ez dugu odol hotzean hiltzen. 124 00:18:53,799 --> 00:18:57,169 Baina ezin dizuegu utzi Maximiliano zerbitzatzen. 125 00:18:57,236 --> 00:19:00,639 Ez bazarete errenditzen, Pedrok bere doinua bukatu aurretik… 126 00:19:00,672 --> 00:19:05,010 Hobe duzu luzea izatea, Pedro, ez baituzu besterik joko. 127 00:19:05,077 --> 00:19:06,879 Itxaron. 128 00:19:07,146 --> 00:19:09,214 Atera itzazue ume horiek hortik. 129 00:19:11,416 --> 00:19:16,788 Beti gustatu izan zaizkit umeak. Zuri ere bai, jenerala? 130 00:19:16,822 --> 00:19:18,323 Jakina. 131 00:19:18,423 --> 00:19:22,561 Donnegan! Pittsburgh! Sartu ume horiek barrura. 132 00:19:26,031 --> 00:19:27,666 Goazen, umeok. 133 00:19:28,734 --> 00:19:30,702 Azkar! 134 00:19:33,172 --> 00:19:34,273 Ederki, Joe! 135 00:19:36,375 --> 00:19:39,044 Bi horiek ez gaituzte geldiaraziko. Ezta 200 balira ere. 136 00:19:39,111 --> 00:19:42,281 Ez, baina ez diete utziko ume horiei handitzen. 137 00:19:42,414 --> 00:19:45,050 -Donnegan! -Zure aginduaren zain, Joe! 138 00:19:45,984 --> 00:19:48,921 Umeak bizirik nahi badituzu, bidali zure gizonak mendira. 139 00:19:48,987 --> 00:19:51,490 Orduan joango gara, lehenago ez. 140 00:19:51,590 --> 00:19:54,226 Gerrak ez dira umeak hiltzen irabazten. 141 00:20:08,207 --> 00:20:11,343 Hitzematen dizuet berriz elkar ikusiko dugula. 142 00:20:33,465 --> 00:20:36,301 Donnegan! Pittsburgh! Askatu umeak! 143 00:20:36,435 --> 00:20:41,340 Gizon liluragarria zure laguna. Eta iruzur bikaina umeena. 144 00:20:41,373 --> 00:20:44,042 Edo ez zen iruzurra? 145 00:20:45,143 --> 00:20:47,746 Bizirik daude, ez da hala? 146 00:20:52,251 --> 00:20:56,255 -Non dago jauregia? -Mexiko Hirian. Gauez helduko gara. 147 00:20:56,321 --> 00:20:58,123 Goazen, ba. 148 00:21:03,895 --> 00:21:07,866 Jaka urdin honek amorratzen ez bazaitu, zurekin joango naiz. 149 00:21:07,899 --> 00:21:11,503 Ba al dago gizon hoberik? Gerra irabazi du, ezta? 150 00:21:11,536 --> 00:21:14,172 -Nahi duzuna egizu. -Txoratuta daukazu. 151 00:21:14,273 --> 00:21:15,641 Segi. 152 00:21:21,680 --> 00:21:24,716 -Nire diru-zorroa. -Zuretzat debalde da. 153 00:21:25,751 --> 00:21:30,989 Ez bilatu. Kea bezala desagertzen dira Mexikon lapurrak. 154 00:21:31,023 --> 00:21:33,525 Larrua besterik ez da. Maxek beste bat erosiko dizu. 155 00:21:33,592 --> 00:21:37,329 Sentimenduagatik da. 12 dolar neuzkan barruan. 156 00:22:23,108 --> 00:22:28,413 -Hori da bizimodua Max zaharrarena! -Hau da hau atari ederra! 157 00:22:35,354 --> 00:22:38,824 -Zatozte hona! -Zer dago hor? 158 00:22:38,957 --> 00:22:41,159 Ez zara gurekin etorriko? 159 00:22:41,360 --> 00:22:45,697 -Enperadoreak jauregi bat egin du. -Ezagutzen duzu haren historia? 160 00:22:45,897 --> 00:22:48,033 Hegoaldean bageneuzkan liburuak… 161 00:22:48,066 --> 00:22:52,270 Eta pare bat etxe, honen parekoak izan zirenak. 162 00:22:52,304 --> 00:22:54,005 Izan zirenak? 163 00:22:54,306 --> 00:22:57,142 Suntsitutako guztia berriz berreraiki daiteke. 164 00:22:57,175 --> 00:23:00,946 Beharbada, gizona gogotik ahalegintzen bada. 165 00:23:01,380 --> 00:23:03,382 Ez naiz paseatzera etorri. 166 00:23:05,617 --> 00:23:09,287 Tira! Puskatxo bat jan ezazu! 167 00:23:11,156 --> 00:23:15,026 -Zer gertatuko ote zaio? -Goxoago hurbildu hakio. 168 00:23:15,293 --> 00:23:16,695 Jaunok. 169 00:23:20,198 --> 00:23:24,269 Hona Danette kapitaina. Monsieur Erin, monsieur Trane. 170 00:23:24,436 --> 00:23:26,905 Baduzu kidetasun bat gizon honekin. 171 00:23:27,038 --> 00:23:29,674 Armada Konfederatuko soldadua izan zen. 172 00:23:30,242 --> 00:23:32,711 Kidetasun handirik ez dugu, orduan. 173 00:23:32,744 --> 00:23:35,981 Ez naiz sekula galtzaileen alderdian borrokatu. 174 00:23:36,114 --> 00:23:38,517 Ez baitzara berarekin borrokatu. 175 00:23:39,484 --> 00:23:42,053 Horretan asmatu du, kapitaina. 176 00:23:42,087 --> 00:23:45,257 Kapitainak atendituko zaituzte aurrerantzean. 177 00:23:45,424 --> 00:23:47,492 Esaiozu Maxi zain gauzkala. 178 00:23:48,260 --> 00:23:51,496 Harrituta naukazu, ondo ezagutzen baituzu protokoloa. 179 00:23:51,596 --> 00:23:54,299 Ez nekien zer esku erabili bazenekienik. 180 00:23:57,436 --> 00:24:00,138 Ehiza-txakur baten buztana baino handiagoa ez nintzenean… 181 00:24:00,238 --> 00:24:03,308 …berunezko soldadutxo bat neukan, honelakoxea. 182 00:24:03,375 --> 00:24:05,944 Behin soldadutxoa galdu, eta negar egin nuen. 183 00:24:05,977 --> 00:24:09,648 Amak esan zidan: "Ez negar egin. Soldadua noizbait agertuko da". 184 00:24:09,714 --> 00:24:11,550 Eta arrazoi zuen. 185 00:24:11,950 --> 00:24:14,453 Itzuli zara. 186 00:24:16,388 --> 00:24:18,957 Joe! Han! 187 00:24:32,671 --> 00:24:37,609 Kontuz. Ardo pittin bat ahoan sartzen ari zaizu. 188 00:25:06,671 --> 00:25:08,640 Kaixo… 189 00:25:09,241 --> 00:25:11,076 Kaixo! 190 00:25:19,317 --> 00:25:22,888 Marie. Inoiz baino ederrago zaude gaur. 191 00:25:22,954 --> 00:25:24,523 Mila esker, Henri. 192 00:25:35,433 --> 00:25:39,337 Henri maitea, eskerrak onik itzuli zaren. 193 00:25:39,371 --> 00:25:42,173 Jauregia hutsik zegoen zu gabe. 194 00:25:42,374 --> 00:25:45,610 Zure bidaiak arrakasta izan du, bistan da. 195 00:25:45,977 --> 00:25:49,381 Bai, baina ez da atsegina izan. 196 00:25:59,457 --> 00:26:03,461 Erin jauna eta Trane jauna. Marie Duvarre kondesa. 197 00:26:04,429 --> 00:26:07,032 Ez da harritzekoa presaka itzuli nahi izatea. 198 00:26:07,098 --> 00:26:09,935 Amerikar guztiak oso ederrak dira. 199 00:26:09,935 --> 00:26:11,503 Konplimendu bat egin dizue. 200 00:26:11,503 --> 00:26:14,239 Mila esker, andrea. Zu nonahi beti ederra. 201 00:26:14,272 --> 00:26:17,309 Zure frantsesa zure lausengua bezain polita da. 202 00:26:17,342 --> 00:26:19,878 New Orleansen biak ikasten ditugu. 203 00:26:19,911 --> 00:26:21,646 Nazkante zikina… 204 00:26:36,795 --> 00:26:38,730 Bere maiestate enperadorea. 205 00:26:44,002 --> 00:26:46,638 Barkaidazue. 206 00:26:54,079 --> 00:26:56,715 -Berorren maiestatea. -Henri. 207 00:26:57,616 --> 00:27:02,854 A zer itxura narrasa duten. Badakite zer egin behar duten? 208 00:27:03,021 --> 00:27:06,691 Eskuzabaltasunez sarituko dituztela besterik ez dakite. 209 00:27:06,925 --> 00:27:09,928 Heriotza sari eskuzabala iruditzen al zaizu? 210 00:27:09,995 --> 00:27:14,933 Juaristen balak ez badira, berorren maiestatearen lantzariak. 211 00:27:15,300 --> 00:27:19,237 Aurkeztuidazu talde kementsu hori. 212 00:27:22,874 --> 00:27:24,643 Berorren maiestatea… 213 00:27:26,978 --> 00:27:31,016 Barkaiezu, jauna. Ez dute gorteko protokoloa ezagutzen. 214 00:27:31,049 --> 00:27:36,755 Pozten naiz gurekiko elkartasunez gure zerbitzura ariko zaretelako. 215 00:27:36,788 --> 00:27:38,790 Argi utz dezagun gauza bat. 216 00:27:39,157 --> 00:27:41,426 Gure zerbitzuak garestiak dira. 217 00:27:41,459 --> 00:27:45,430 Su-ahalmena protokoloa baino gehiago interesatuko zaizu, ezta? 218 00:27:45,430 --> 00:27:46,398 Bai horixe. 219 00:27:46,598 --> 00:27:51,770 Gure zalgurdi batek Veracruzeraino joan behar du juaristen lurretatik. 220 00:27:51,770 --> 00:27:56,007 Oroitarazten dizut nire lantzeroek ere parte hartuko dutela. 221 00:27:56,074 --> 00:27:58,576 Ixo. Huts egin zenuen. 222 00:27:59,110 --> 00:28:03,815 Barkatu, baina gizon horiek zergatik ariko dira hobeto? 223 00:28:04,182 --> 00:28:06,151 Pittsburgh. 224 00:28:07,786 --> 00:28:09,854 -Honengatik. -Izan ere. 225 00:28:10,321 --> 00:28:13,858 Utziko didazu? Aski tiratzaile ona naiz. 226 00:28:19,030 --> 00:28:22,467 Bai! Winchester errepikapen-errifle berria. 227 00:28:22,500 --> 00:28:27,272 Pistola bikoitza baino bizkorragoa eta begiz ikusi ezina omen da. 228 00:28:27,305 --> 00:28:30,408 Denetik egiten du, izkinetara tiro egin izan ezik. 229 00:28:30,575 --> 00:28:32,277 Oso dibertigarria. 230 00:28:32,377 --> 00:28:36,815 Arma onak erabiltzaile ona behar du, ordea. 231 00:28:41,352 --> 00:28:42,087 Monsieur! 232 00:28:42,253 --> 00:28:45,557 Eutsi kapelari, Max. Eta ez kezkatu emakumeez eta umeez. 233 00:29:30,602 --> 00:29:33,071 Hiru zuzi geratzen dira. Arma hutsik duzu, tamalez. 234 00:29:33,238 --> 00:29:37,008 Ez dago hutsik. Tiratzaile ona omen da berori. 235 00:29:44,983 --> 00:29:46,918 Utzidazu, jauna. 236 00:29:49,154 --> 00:29:51,089 Mila esker, monsieur. 237 00:30:06,838 --> 00:30:09,107 Dena aurrera… 238 00:30:09,440 --> 00:30:11,376 Eta dena atzera. 239 00:30:37,735 --> 00:30:41,472 Hobe dut uztea. Baditugu arazo nahikoak zerbitzariekin. 240 00:30:50,782 --> 00:30:55,186 Gizon hauekin salbu egongo naizela segurtatzen diot berorri. 241 00:30:55,220 --> 00:30:58,289 Hortaz, onartu egin beharko dut. 242 00:30:58,323 --> 00:31:01,159 Zalgurdian kondesa joango da. 243 00:31:01,192 --> 00:31:05,530 Berriz ikusi nahi du Paris, eta desio guztiak onartzen dizkiogu. 244 00:31:05,964 --> 00:31:09,334 Markesa kezkatuta dago ea kondesa salbu helduko ote den Veracruzera. 245 00:31:09,367 --> 00:31:11,236 Helduko da, prezioa egokia bada. 246 00:31:11,269 --> 00:31:15,773 Ekintza-gizonekin tratuan, ekintza espero izatekoa da, noski. 247 00:31:15,907 --> 00:31:19,344 25.000 urretan zentzuzkoa iruditzen zaizue? 248 00:31:19,377 --> 00:31:24,782 Kopuru polita, baina bi aldiz politagoa da Veracruzerako emakumea. 249 00:31:24,816 --> 00:31:28,653 Kopuru bikoitzak erantzukizun-sena handituko dizue, beraz? 250 00:31:28,686 --> 00:31:30,889 Bikoiztu egingo luke. 251 00:31:31,022 --> 00:31:33,424 50.000, beraz. 252 00:31:50,074 --> 00:31:52,076 Zer demontre…! 253 00:33:00,345 --> 00:33:02,513 Ura sartzeko zorian dago! 254 00:33:19,297 --> 00:33:21,599 Joe bizkor ibiltzen da beti. 255 00:33:22,200 --> 00:33:25,770 Nahiago nuke bizkortasuna pistolara mugatuko balu. 256 00:33:50,028 --> 00:33:51,396 Herrialde bitxia! 257 00:33:51,863 --> 00:33:56,167 Zalgurdiak gurdi zamatu batek baino arrasto sakonagoa uzten du. 258 00:33:56,200 --> 00:33:58,770 Herrialde bitxia, bai horixe. 259 00:34:15,920 --> 00:34:18,689 Oso konboi luzea emakume bat babesteko. 260 00:34:18,756 --> 00:34:21,359 Bi egun beharko ditugu erasorako gizonak lortzeko. 261 00:34:21,359 --> 00:34:22,593 -Lor itzazu. -Bai, jauna. 262 00:34:22,627 --> 00:34:26,130 Bitartean, ordea, gutxik egin beharko dute askoren lana. 263 00:34:35,973 --> 00:34:40,111 -Ongi etorri, jauna. -Jana eta edana 70 lagunentzat. 264 00:34:40,144 --> 00:34:41,679 Onena, aitu? 265 00:34:42,080 --> 00:34:45,683 Jan-edanez urri gabiltza, ordea, eta enperadoreak ez du ordaintzen. 266 00:34:45,783 --> 00:34:48,152 Ordubete barru afalduko dugu. 267 00:34:57,495 --> 00:35:01,999 Hemengo ardoa balekoa da. 59ko uzta. Hemen pasatuko dugu gaua. 268 00:35:02,033 --> 00:35:04,335 Defendatzen erraza da, gainera. 269 00:35:13,044 --> 00:35:16,347 Laztana, ohi ez bezain galai zaude gaur arratsean. 270 00:35:16,380 --> 00:35:19,984 -Bi amerikarrak bezain galai? -Harrituta naukazu, Henri. 271 00:35:20,017 --> 00:35:24,622 Jakin behar zenuke ez dela bi gizonen beldurrez egon behar. 272 00:36:07,565 --> 00:36:11,102 "Zure frantsesa zure lausengua bezain polita da". 273 00:36:11,602 --> 00:36:14,705 "Andrea, New Orleansen ikasi nuen frantsesa". 274 00:36:22,079 --> 00:36:24,015 Jolastu nahi duzu, e? 275 00:36:29,453 --> 00:36:31,889 Oina zapaltzen didazu! 276 00:36:37,195 --> 00:36:39,597 Tex! Kontuz ibiltzeko esan dizut. 277 00:36:41,199 --> 00:36:43,534 "Amerikarrak oso galaiak zarete". 278 00:36:44,869 --> 00:36:47,138 Tira, kondesatxo, goazen. 279 00:37:05,156 --> 00:37:07,258 Tira, Joe. Itzulidazu. 280 00:37:07,425 --> 00:37:09,393 Jakina. 281 00:37:12,563 --> 00:37:15,533 Ez duzu zeure trastea arretaz zaintzen, ezta? 282 00:37:15,566 --> 00:37:18,302 -Begiratu zure atzean, Joe. -Tira, Txikitxo. 283 00:37:18,336 --> 00:37:20,571 Hori baino hobeto ari zaitezke. 284 00:37:21,672 --> 00:37:23,474 Kontuz, Joe. 285 00:37:23,941 --> 00:37:26,110 Katua jasoa du. 286 00:37:26,911 --> 00:37:31,349 Zer dakizu zuk? Bai, ba. Har ezazu, Txikitxo! 287 00:37:39,557 --> 00:37:42,693 Tirotxo batek ez dizue festa zapuztuko, ezta, mutilok? 288 00:37:42,793 --> 00:37:47,198 Ballad, erakutsiguzu dantzan. Jo ezazu "hoedown" bat, Pittsburgh. 289 00:37:53,104 --> 00:37:55,139 Zure esanetara, Erin jauna. 290 00:39:21,625 --> 00:39:23,928 -Ene… -Kaixo! 291 00:39:29,066 --> 00:39:31,502 Zure ustez, zenbat dago hor? 292 00:39:33,871 --> 00:39:35,039 Nahikoa. 293 00:39:36,674 --> 00:39:37,942 Birentzat? 294 00:39:38,676 --> 00:39:40,611 Gabon. 295 00:39:43,147 --> 00:39:46,984 Sei kutxatako bakoitzak 500.000 dolar dauzka urretan. 296 00:39:47,017 --> 00:39:49,620 -3 milioi. -Hots polita du horrek. 297 00:39:50,621 --> 00:39:53,290 Zer nahi duzu, Paris bisitatu edo erosi? 298 00:39:53,324 --> 00:39:58,329 Europatik tropak ekarri eta Maximilianori eusteko da diru hori. 299 00:40:00,431 --> 00:40:05,636 Gerra baino hamaika erabilera zibilizatuago bururatzen zait. 300 00:40:05,736 --> 00:40:09,807 -Andrea, ezustekoz beteta zaude. -Utzidazu beste bat eransten. 301 00:40:09,874 --> 00:40:13,544 -Nik aski dut milioi batekin. -Nik, ez. 302 00:40:13,644 --> 00:40:15,613 Txerri hutsa naiz. 303 00:40:19,350 --> 00:40:22,686 Pena litzateke dena batera ez gordetzea. 304 00:40:23,120 --> 00:40:27,591 Baliteke. Baina zuetako inork ezin du hemendik bakarrik irten. 305 00:40:29,493 --> 00:40:31,896 Juaristek hau harrapatuko balute, gerra irabaz lezakete. 306 00:40:31,929 --> 00:40:35,199 -Ez dute harrapatuko. -Ez dituzu juaristak ezagutzen. 307 00:40:35,232 --> 00:40:39,370 Susmotan daude. Maximilianok ni behar ninduen kamuflajetzat. 308 00:40:39,437 --> 00:40:42,540 Nola egin ote du huts zu aukeratuta? 309 00:40:42,673 --> 00:40:45,443 Enperadoreak oso begiko du markesa… 310 00:40:45,476 --> 00:40:48,446 …beraz, ziurtatu nuen markesak begiko izango ninduela ni. 311 00:40:48,446 --> 00:40:52,450 Badirudi kontu hau aspalditik dabilkizula buruan. 312 00:40:53,350 --> 00:40:55,219 Hala da. 313 00:40:55,352 --> 00:40:58,589 Ontzi-kapitain bat zain edukiko dut Las Palmasen. 314 00:40:58,622 --> 00:41:01,192 Ontzi bizkor bat ainguratuta dauka Veracruzen. 315 00:41:01,225 --> 00:41:03,160 Eta markesak badaki hori? 316 00:41:03,394 --> 00:41:10,534 Zoritxarrez, lotsatuta jakin dut Henri leial zaiola enperadoreari. 317 00:41:10,968 --> 00:41:15,706 Eta esango nuke prest dagoela Maximilianorengatik hiltzeko. 318 00:41:15,773 --> 00:41:20,044 -Nola dakigu zutaz fio gaitezkeela? -Nola dakit zuetaz fio naitekeela? 319 00:41:20,110 --> 00:41:23,514 Kondesa, nire hizkuntzan hizketan hasi zara. 320 00:41:24,482 --> 00:41:27,618 -Eta zurean? -Bidaia interesgarria izango da. 321 00:41:29,753 --> 00:41:32,756 Ez atera gehiago pistola nigandik gertu. 322 00:41:32,823 --> 00:41:35,226 Jaunok. 323 00:41:35,259 --> 00:41:38,095 Bide luzea dugu Veracruzeraino. 324 00:42:24,441 --> 00:42:25,843 Ikusi duzu hori? 325 00:42:28,579 --> 00:42:31,949 Ondo lo egingo zenuen, goizean goiz hain alai egoteko. 326 00:42:31,982 --> 00:42:34,418 Ez da goizagatik, kondesagatik baizik. A zer emakumea! 327 00:42:34,485 --> 00:42:37,555 Izan ere. Urretan balio du pisatzen duena. 328 00:43:26,337 --> 00:43:27,438 Orain. 329 00:43:28,906 --> 00:43:30,341 Orain. 330 00:43:33,444 --> 00:43:35,012 Kendu erditik, nekazariak! 331 00:44:01,305 --> 00:44:02,272 Oraindik ez! 332 00:44:27,898 --> 00:44:28,799 Joe! 333 00:44:39,443 --> 00:44:40,978 Zalgurdia! 334 00:44:46,283 --> 00:44:47,584 Zalgurdia! 335 00:45:17,414 --> 00:45:18,115 Aurrera! 336 00:47:02,419 --> 00:47:04,822 Lehen larrua salbatu didazu. 337 00:47:04,855 --> 00:47:07,024 Barkatu hain berandu iristeagatik. 338 00:47:07,057 --> 00:47:09,226 Polikiago etorri izan bazina, aberatsagoa zinateke. 339 00:47:10,294 --> 00:47:13,697 -Beharbada ez zait bururatu. -Pena Ace Hanna ez ezagutu izana. 340 00:47:13,764 --> 00:47:15,866 Joko-etxe bat zeukan Laredon. 341 00:47:15,899 --> 00:47:18,435 Nire aita hil zuen kartetan ni txikia nintzenean. 342 00:47:18,468 --> 00:47:22,306 -Damuz, Acek etxera eraman ninduen. -Zer ikusi behar du horrek nirekin? 343 00:47:22,706 --> 00:47:25,275 Acek zioen: "Ez alferrik arriskatu". 344 00:47:25,309 --> 00:47:29,313 "Ez fio inortaz. Ez egin alferrikako mesederik". 345 00:47:30,848 --> 00:47:32,850 Arrazoi zuela jakiteko bezainbat bizi izan zen. 346 00:47:32,850 --> 00:47:36,286 Nik tiro egin, eta 30 segundoz iraun zuen bizirik. 347 00:47:38,355 --> 00:47:43,026 Badakizu zer? Lehen aldia da hau norbaiti kontatzen diodana. 348 00:47:44,461 --> 00:47:45,429 Eskerrik asko. 349 00:47:47,030 --> 00:47:50,467 Geldi, karabana! Hil-zaurituak kontatu! 350 00:48:04,581 --> 00:48:08,986 -Horra Papaia! -Utziozu benetako gizon bati! 351 00:48:10,220 --> 00:48:12,623 Ez duk inoiz harrapatuko, Pittsburgh! 352 00:48:45,856 --> 00:48:48,358 Zer dun? Ez al dun oihu egin behar? 353 00:48:48,392 --> 00:48:52,729 Atsegin ditinat neska-oihuak. Ben Trane etorriko zain salbatzera. 354 00:48:52,763 --> 00:48:54,932 -Ez al da hala, Donnegan? -Hala da. 355 00:49:26,396 --> 00:49:27,731 Geldi! 356 00:49:28,832 --> 00:49:32,369 -Nondik atera da? -Bere borondatez etorri duk. 357 00:49:32,536 --> 00:49:34,671 Askatzen duanean sinetsiko diat. 358 00:49:35,238 --> 00:49:37,407 Gizona bahaiz, jaitsi zaldi horretatik. 359 00:49:37,708 --> 00:49:39,543 Askatzen duanean jaitsiko nauk. 360 00:49:45,782 --> 00:49:48,085 Tiro egiozue jaitsi bitartean. 361 00:49:48,919 --> 00:49:49,820 Zain gaudek! 362 00:49:55,659 --> 00:49:58,395 Ez al zarete gaurkoz nahikoa borrokatu? 363 00:49:58,462 --> 00:49:59,796 Entzun diozue. 364 00:50:01,565 --> 00:50:03,500 Tex, gurdira igo. 365 00:50:06,937 --> 00:50:12,309 Konfederatu xaharraren xarma! Erleak eztira bezala datozkizu, e? 366 00:50:12,342 --> 00:50:15,412 Mandazain batek bezain ondo ekarri du honaino gurdia. 367 00:50:15,479 --> 00:50:18,815 -Zaldira igo, Ballad. -Veracruzera joan nahi dut. 368 00:50:18,849 --> 00:50:21,151 Veracruzera paseo bat, besterik gabe? 369 00:50:21,184 --> 00:50:23,387 Behin mesede egin zenidan. 370 00:50:23,420 --> 00:50:25,889 Beste bat asko eskatzea da? 371 00:50:26,189 --> 00:50:29,359 Oso soineko polita duzu. 372 00:50:29,393 --> 00:50:32,596 Ez diozu ukatuko, ezta? Bihotza hautsiko diozu. 373 00:50:32,629 --> 00:50:37,134 Kapitainak zure balentriak kontatu dizkit. Zorionak, mademoiselle. 374 00:50:37,200 --> 00:50:39,503 Esaiguzu zergatik zauden hemen. 375 00:50:39,536 --> 00:50:42,739 Ez al duzu entzun? Bidaiari bat hartu dugu. 376 00:50:42,773 --> 00:50:45,108 Erabaki hori markesari dagokio. 377 00:50:45,142 --> 00:50:45,909 Zer? 378 00:50:46,643 --> 00:50:50,580 Veracruzera bidaia ona opa dizut. Abiatzeko ordua dugu. 379 00:50:50,714 --> 00:50:52,115 Karabana, aurrera! 380 00:50:59,856 --> 00:51:02,292 -Mila esker, señor. -Aurrera! 381 00:51:08,665 --> 00:51:12,069 Atsegina, ezta, Ben? Orain neska bana dugu. 382 00:51:13,136 --> 00:51:15,439 Ez duzu nahikoa egin nire alde, ezta? 383 00:51:15,472 --> 00:51:18,375 Zergatik ez? Nire lehen laguna zara eta. 384 00:52:21,471 --> 00:52:26,376 -Gaur ikusi dugun bosgarrena da. -Seigarrena. Nonahi daude. 385 00:52:26,409 --> 00:52:29,312 Kontu ziurra da ez dutela luzaroan itxarongo. 386 00:52:30,947 --> 00:52:34,217 Hi! Esnatu! Ez galdu bidea bistatik! 387 00:52:34,251 --> 00:52:38,255 Txalogarria da nola kezkatzen zaituen zalgurdiaren segurtasunak. 388 00:52:38,388 --> 00:52:40,757 Kondesa babesteko nago hemen. 389 00:52:40,790 --> 00:52:43,860 Besterik ez? Ez al dituzu babestu behar, ba, gurdiak… 390 00:52:43,894 --> 00:52:47,864 …janaria, zaldiak, edo ni neu? 391 00:52:56,239 --> 00:52:59,910 Krokodilo-irribarre horretan hortz gehiegi ditu. Ez dut atsegin. 392 00:52:59,943 --> 00:53:04,114 Ez atera, ba, hainbeste zalaparta zalgurdiaz… edo nitaz. 393 00:53:04,548 --> 00:53:08,919 Kapitaina ez badago Las Palmasen, ikusiko duzu zalaparta zer den. 394 00:53:49,626 --> 00:53:53,263 -Atxilotu bat daukagu. -Eta hiru lantzari galdu ditugu. 395 00:53:53,296 --> 00:53:55,065 Ez da truke ona. 396 00:54:28,665 --> 00:54:30,800 Korri! Korri, txotxolo! 397 00:54:42,545 --> 00:54:44,814 Zergatik ez zarete harrika saiatzen? 398 00:54:44,948 --> 00:54:48,585 Ez duzu jokoa hain azkar bukatzen ikusiko nahiko. 399 00:55:07,437 --> 00:55:10,340 Luzaroan bizi bedi Juarez! 400 00:55:29,059 --> 00:55:33,496 -Bidaia atsegina? -Ez da atsegina inor hiltzea. 401 00:55:33,563 --> 00:55:36,466 -Ezta juarista bada ere. -Ezta juarista bada ere? 402 00:55:36,499 --> 00:55:39,402 Harritzekoa da mexikar emakume batek hori esatea. 403 00:55:39,469 --> 00:55:42,605 Urdaila hutsik abertzalea izatea zaila da. 404 00:55:42,739 --> 00:55:46,643 Ramirezek eta juaristek irabaziko balute? Gauzak aldatuko lirateke. 405 00:55:46,710 --> 00:55:50,213 Nola irabaziko dute dirurik gabe? Armarik gabe? 406 00:55:50,814 --> 00:55:54,617 Ikusi zenuen Ramirez jenerala, eta Maximiliano hautatu zenuen. 407 00:55:54,651 --> 00:55:57,320 Zergatik ote naiz ni desberdina? 408 00:55:57,387 --> 00:56:01,591 Desberdina zara. Neska gehienek ez dute diru-zorrorik lapurtzen. 409 00:56:01,624 --> 00:56:02,459 Non dago? 410 00:56:03,059 --> 00:56:08,131 Hori uste baduzu, zergatik utzi didazu zurekin etortzen? 411 00:56:08,264 --> 00:56:12,469 -Emadazu. -Bilatu duzu azkenaldi honetan? 412 00:56:18,274 --> 00:56:21,111 Hutsik dago, noski. 413 00:56:22,779 --> 00:56:24,381 12 dolar. 414 00:56:24,514 --> 00:56:28,485 Zaila da diru-zorroak lapurtzeko ohitura aldatzea. 415 00:56:28,818 --> 00:56:32,155 Zergatik zaude Veracruzera iristeko irrikaz? 416 00:56:32,188 --> 00:56:36,426 Hobe dut leku berean denbora gehiegi ez geratzea. 417 00:56:36,459 --> 00:56:41,264 Eta Veracruzen jende asko dago… eta patrika asko. 418 00:56:41,664 --> 00:56:43,867 Eta soineko asko. 419 00:56:44,000 --> 00:56:48,872 Kea bezala desagertzen omen da Mexikon lapurra. 420 00:56:48,905 --> 00:56:53,543 -Egia al da? -Kea ikusi egiten da desagertzen. 421 00:56:54,911 --> 00:56:58,982 Veracruzera bakarrik iritsi nahi banu, lortuko al nuke? 422 00:56:59,015 --> 00:57:01,050 Baliteke, señor. 423 00:57:01,618 --> 00:57:03,686 Baina zergatik? 424 00:57:03,820 --> 00:57:09,659 Ace Hanna delako batek zioen: "Zainduta eduki behar da bizkarra". 425 00:57:09,993 --> 00:57:12,495 Elkarrekin joango gara? 426 00:57:13,430 --> 00:57:15,331 Auskalo. 427 00:57:24,307 --> 00:57:27,610 Diru-zorro hori beteko dizut. 428 00:57:56,306 --> 00:57:57,874 -Henri? -Bai? 429 00:57:57,974 --> 00:58:02,512 Hemen geratu nahi nuke. Festengatik ospetsua da Las Palmas. 430 00:58:02,545 --> 00:58:05,949 Jakina. Nekatuta egongo zara, gainera. 431 00:58:13,790 --> 00:58:17,927 Segi dantzan! Atsegin dut gure herria pozik ikustea. 432 00:58:26,069 --> 00:58:29,939 -Hemen geldituko gara. -Hurrengo herrira joan gintezke. 433 00:58:29,973 --> 00:58:32,809 Zailagoa izango zaigu Veracruzera bihar arratsean iristea. 434 00:58:32,809 --> 00:58:36,279 Kondesak hala nahi du. Eta ez diot kontra egin nahi. 435 00:58:36,312 --> 00:58:39,315 Jatekoa eta lotarako lekua antolatuko ditut. 436 00:58:39,349 --> 00:58:42,051 Jatekoa bakarrik. Lotarakoa ez da beharrezkoa izango. 437 00:58:42,185 --> 00:58:46,055 Kondesak hemen egin nahi digu traizioa. 438 00:58:48,458 --> 00:58:50,426 Gelditu karabana. 439 00:59:16,786 --> 00:59:18,855 Nik eramango dut hau. 440 00:59:18,988 --> 00:59:21,824 Jakina. Zure esanetara. 441 00:59:24,494 --> 00:59:27,263 -Ongi hezia bihurtzen ari zaigu. -Bai. 442 00:59:27,397 --> 00:59:30,466 -Ontzi-kapitain hori hemen dago? -Kantinaren aurrean. 443 00:59:30,500 --> 00:59:32,268 Bibotedun gizona. 444 00:59:32,669 --> 00:59:36,172 -Geroago etorriko da nigana. -Zergatik ez orain? 445 00:59:36,306 --> 00:59:39,375 Kontuz ibili behar dugu markesaren susmoak ez pizteko. 446 00:59:39,409 --> 00:59:44,714 Baliteke hura ez fidatzea gutaz gu elkarrez fio garen bezainbat. 447 01:00:46,275 --> 01:00:48,478 Joan al da kondesarengana? 448 01:00:48,511 --> 01:00:51,848 Oraindik ez. Ez bada mugitzen, neuk harrotuko dizkiot hautsak. 449 01:00:51,914 --> 01:00:56,819 Lasai. Ez ezazu uxatu. Itxaron ontzia non dagoen esaten dion arte. 450 01:00:56,853 --> 01:00:59,355 -Ez zara berataz fidatuko, txoroa? -Ez. 451 01:00:59,389 --> 01:01:02,592 Baina ezin du ezer egin gu gabe. 452 01:01:04,761 --> 01:01:09,866 Gerra Zibila bezalako txikikeria batek nola utzi zintuen sosik gabe? 453 01:01:09,899 --> 01:01:13,236 Oker jokatu nuen, neure jabetzan borrokatu bainuen azken gudua. 454 01:01:13,269 --> 01:01:18,474 Ez kezkatu. Honen ondoren marmol sendoz berreraikiko duzu. 455 01:01:19,242 --> 01:01:22,278 Bistan dago ez dakizula gauza handirik gure jabetzez. 456 01:01:22,311 --> 01:01:26,949 Etxeaz gainera, lurra dago eta jende pila bat. 457 01:01:26,983 --> 01:01:29,552 Eta ataka gaiztoan daude orain. 458 01:01:29,585 --> 01:01:33,489 Zure laguntza behar dute berriz hasteko, koronela? 459 01:01:33,556 --> 01:01:37,627 Beraz, ez zara errukiorra zaldiekin bakarrik. 460 01:01:39,062 --> 01:01:42,865 Ez begirik kendu kapitain horri. Nik urrea zainduko dut. 461 01:02:01,784 --> 01:02:04,787 Tira, mutilok. Segi jotzen. 462 01:02:04,921 --> 01:02:07,023 Inoiz ez dut benetako banda batekin jo. 463 01:02:12,862 --> 01:02:15,264 Pospolorik baduzu, jauna? 464 01:02:54,303 --> 01:02:57,874 -Señor, izutu egin nauzu! -Nola sartu zara hor? 465 01:02:57,907 --> 01:03:01,277 Kondesak soineko baten bila bidali nauela esan diet. 466 01:03:01,310 --> 01:03:04,380 -Eskerrak kondesa ez naizen. -Eziozu esan. 467 01:03:04,413 --> 01:03:06,582 Festan jantzi nahi dut soinekoa. 468 01:03:06,616 --> 01:03:09,786 -Bera han egongo da, ordea. -Ordurako, jantzita edukiko dut. 469 01:03:09,786 --> 01:03:12,688 -Mereziko du, señor. -Soineko horrekin ikusten… 470 01:03:33,576 --> 01:03:36,279 Kapitain horren zelatan zeundela uste nuen. 471 01:03:36,479 --> 01:03:38,548 Kondesarengana joan da. Asti pixka bat utziko diot. 472 01:03:38,681 --> 01:03:40,983 Hemen dena ondo? 473 01:03:38,681 --> 01:03:40,983 Hemen dena ondo? 474 01:03:41,017 --> 01:03:45,288 Elizako patioa bezain isilik, fandango hori kontuan hartu gabe. 475 01:03:45,388 --> 01:03:47,557 Soinu ederra du, ezta? 476 01:03:48,624 --> 01:03:53,129 Horrelako musikarekin zaila izan behar du burua erne edukitzea. 477 01:03:53,196 --> 01:03:55,531 Hala da, pentsatzen jarriz gero. 478 01:03:55,631 --> 01:03:59,502 -Ibili al da inguruan norbait? -Arimarik ez. 479 01:03:59,535 --> 01:04:02,271 Norbait ibili izan balitz, tiro egingo zeniokeen. 480 01:04:03,439 --> 01:04:05,575 Bai, ezta? 481 01:04:05,708 --> 01:04:08,477 Ondo da, Joe. Neska ikusi duzu. 482 01:04:09,278 --> 01:04:12,248 Nik bertan geldituko nukeen, hilik. 483 01:04:12,281 --> 01:04:14,750 Soineko bat lapurtzeagatik? 484 01:04:14,884 --> 01:04:18,187 Zuk eta Ace Hannak ez zenuten asko iraungo bazkide gisa. 485 01:04:18,321 --> 01:04:21,257 Acek ez zukeen aukera handirik izango. 486 01:04:47,083 --> 01:04:49,518 Hemengo kala honetan ontziratzen bazara… 487 01:04:49,619 --> 01:04:52,388 …ez duzu Veracruzeko soldaduengatik kezkatu beharko. 488 01:04:52,521 --> 01:04:56,392 -Bihar iluntzean han egongo naiz. -Zu eta amerikar horiek guztiak? 489 01:04:56,425 --> 01:05:00,129 Bi bakarrik. Besteak bidean galduko dira. 490 01:05:00,196 --> 01:05:04,500 -Txalupa hondartzan egongo da. -Gauza bat garbi gera dadila: 491 01:05:04,533 --> 01:05:08,170 Ontzira urrearekin igotzean, bakarrik igoko naiz. 492 01:05:08,204 --> 01:05:13,676 -Baina bi amerikarrak? -Berriz diot: Bakarrik igoko naiz. 493 01:05:14,543 --> 01:05:18,614 Ederki. Nire eskifaia ondo prestatuta eta armatuta dago. 494 01:05:19,382 --> 01:05:23,786 -Hau utziko dizut edo oroituko zara? -Oroituko naiz. 495 01:05:27,990 --> 01:05:30,026 -Nor da? -Ireki! 496 01:05:30,159 --> 01:05:34,196 Joseph! Zure bila joateko zorian nengoen. 497 01:05:36,632 --> 01:05:38,367 Joseph! 498 01:05:39,068 --> 01:05:43,372 Lecroix kapitaina. Erin jauna, aipatu dizudan gizona. 499 01:05:44,373 --> 01:05:46,342 Atseginez, monsieur. 500 01:05:50,780 --> 01:05:52,982 -Bihar arte, ba. -Jakina. 501 01:05:56,185 --> 01:05:58,421 Zergatik hainbeste presa? 502 01:05:59,422 --> 01:06:01,824 Baina, Joseph, dena konponduta dago. 503 01:06:01,857 --> 01:06:05,628 Bidaia luzea du. Ez duzu atzeratu nahiko. 504 01:07:00,082 --> 01:07:02,018 Parisi! 505 01:07:16,032 --> 01:07:18,434 -Nor naizen ahaztu zaizu. -Ez zait ezer ahaztu. 506 01:07:18,467 --> 01:07:21,103 -Hilik banengo bezala begiratu dit. -Bai zera! 507 01:07:21,137 --> 01:07:23,639 Askotan ikusi dut begirada hori, eta ezagutzen dut. 508 01:07:23,672 --> 01:07:26,175 -Hain gutxi fio bazara nitaz… -Ez naiz batere fio zutaz! 509 01:07:26,208 --> 01:07:28,711 Urre hori besterik ez duzu nahi. Eta ez duzu ni gabe lortuko. 510 01:07:28,744 --> 01:07:31,914 Ontzi horretaz jabetuko naiz zuk han oina jarri aurretik. 511 01:07:31,947 --> 01:07:35,618 Beraz, ematen dizudana onartzen eta aintzat hartzen ikasiko duzu. 512 01:07:37,386 --> 01:07:40,289 Ikusten? Zu eta ni gauza bera gara eta. 513 01:07:41,791 --> 01:07:46,128 Basati zikina! Tranerekin egin behar nuen tratua. 514 01:07:46,662 --> 01:07:48,998 Ben Trane zaharra… 515 01:07:50,933 --> 01:07:53,235 Ez da nolanahikoa. 516 01:07:53,335 --> 01:07:57,440 Beauregard jeneralaren laguntzailea. Yanki pila hil ditu. 517 01:07:57,506 --> 01:08:00,776 Eta jaun prestua. Hegoaldeko benetako jaun prestua! 518 01:08:01,710 --> 01:08:04,680 Ben Trane koronela, zure zerbitzura. 519 01:08:06,615 --> 01:08:11,754 Ez naiz berataz fio. Jendea gustatzen zaio, eta horrela ezin da. 520 01:08:16,659 --> 01:08:22,131 Gu biok bakarrik izango garela esan nahi duzu? 521 01:08:22,231 --> 01:08:24,900 Kapitain horrek ba ote daki igerian? 522 01:08:24,934 --> 01:08:27,870 Beti nabigatu nahi izan dut neure ontzian. 523 01:08:29,238 --> 01:08:31,474 Baina, Joseph… 524 01:08:32,741 --> 01:08:37,413 …milioi eta erdi edukiko duzu eta milioi eta erdi edukiko dut. 525 01:08:37,446 --> 01:08:41,450 Eta elkar edukiko dugu. 526 01:08:44,420 --> 01:08:48,824 Baina nola libratuko zara Trane jaunaz? 527 01:08:49,325 --> 01:08:54,697 Hatzez ilea laztantzen dizudanean, zirrara sentitzen dut oinetan. 528 01:08:54,730 --> 01:08:59,201 Baina asti gutxi dugu, eta monsieur Tranek ezagutzen ditu gure planak. 529 01:08:59,235 --> 01:09:01,303 Gure planaren zati bat. 530 01:09:06,142 --> 01:09:08,577 Zenbat dakit nik zure planez? 531 01:09:09,411 --> 01:09:10,846 Chérie… 532 01:09:10,880 --> 01:09:13,549 Jakin nahiko duzu zergatik partekatuko dudan dena zurekin. 533 01:09:13,682 --> 01:09:16,385 Baina, chérie, zuk dakizu ontzia non dagoen. 534 01:09:16,418 --> 01:09:20,589 Baina gero kontuz ibili behar dugu… 535 01:09:20,589 --> 01:09:24,393 …batak ez dezan bestea kareletik behera bota. 536 01:09:24,727 --> 01:09:27,429 Ace Hanna harro legoke zure pentsaeraz. 537 01:09:28,364 --> 01:09:30,299 Eta ni ere bai. 538 01:09:31,634 --> 01:09:32,735 Joseph… 539 01:09:34,403 --> 01:09:37,072 …amerikarra zara jaiotzez… 540 01:09:37,106 --> 01:09:39,808 …baina frantsesa bihotzez. 541 01:09:46,882 --> 01:09:49,118 -Erantz ezazu. -Kondesak faltan dauka? 542 01:09:49,185 --> 01:09:51,554 Ez kezkatu horretaz. Mugi. 543 01:09:51,921 --> 01:09:55,191 Mugitzen ari naiz. Soinekoa puskatzea nahi duzu? 544 01:09:55,191 --> 01:09:57,459 Gaur gauean ez dugu festarako astirik izango. 545 01:10:06,502 --> 01:10:10,039 Begira. Ez al da zoragarria? 546 01:10:10,639 --> 01:10:13,409 Ukitu. Zetazkoa da. 547 01:10:13,475 --> 01:10:16,712 Zetazko soineko bat janzten dudan lehen aldia da. 548 01:10:16,745 --> 01:10:20,149 Zuk ni hau jantzita ikustea nahi nuen, behin bakarrik. 549 01:10:20,182 --> 01:10:23,219 -Urrea aurkitu duzu, ezta? -Urrea? 550 01:10:23,285 --> 01:10:26,455 Talde honekin bat egin duzun ezkero bila zabiltzan urrea. 551 01:10:26,488 --> 01:10:29,758 -Ez duzu hori sinetsiko. -Zalgurdia zainduta zegoen. 552 01:10:29,858 --> 01:10:34,363 Ez zinen soineko baten bila sartuko, ezta Txinako zetazkoa izanagatik. 553 01:10:34,430 --> 01:10:37,099 Ondo da. Bazenekien lapurra nintzela. 554 01:10:37,366 --> 01:10:39,335 Lapurra, eta juarista. 555 01:10:46,375 --> 01:10:50,512 Nola diozu hori? Nik atera nuen gurdia juaristek eraso zutenean. 556 01:10:50,546 --> 01:10:55,384 Jakina, erasoaren ondoren. Niri gezurrik ez. Denak juaristak zarete. 557 01:10:55,417 --> 01:10:57,353 Zergatik lagundu zenidan, ba? 558 01:11:00,422 --> 01:11:02,791 Orain zure laguntza behar dudalako. 559 01:11:03,826 --> 01:11:08,264 Zu ez zara soldatapeko hiltzaile horiek bezalakoa. 560 01:11:08,297 --> 01:11:10,866 Badakizu Maximilianok ez duela urre horretan eskubiderik. 561 01:11:10,899 --> 01:11:14,870 Hartzen duen gizonarena da urre hori. Joe Erinena edo nirea. 562 01:11:14,903 --> 01:11:17,606 Soineko hori gustatzen zaizu. Dozena bat nahi zenituzke? 563 01:11:17,673 --> 01:11:20,476 Edo ehun, kapela, zapata eta eguzkitakoekin? 564 01:11:20,843 --> 01:11:22,678 Nola esan dezakezu hori? 565 01:11:22,745 --> 01:11:25,514 Urre hori gu biona delako, Nina. 566 01:11:25,547 --> 01:11:29,451 Biok dakigu ez dagoela 3 milioi dolar balio duen kausarik. 567 01:11:31,587 --> 01:11:32,421 Itxaron hemen! 568 01:12:02,084 --> 01:12:03,552 -Zaldiak! -Zer gertatzen da? 569 01:12:03,686 --> 01:12:06,188 Bildu gizonak eta ekarri zaldiak! 570 01:12:11,593 --> 01:12:13,562 Zalgurdia hartu dute! 571 01:12:14,263 --> 01:12:15,631 Itxaron! 572 01:12:17,166 --> 01:12:20,336 Zalgurdia berreskuratuko dugu, baina elkarrekin. 573 01:12:20,336 --> 01:12:22,404 Orain, ateraidazu bala! 574 01:12:33,115 --> 01:12:36,352 -Zergatik ez duzu urrea zaindu? -Eta zu zertan zenbiltzan? 575 01:12:36,352 --> 01:12:39,555 Orain berdin dio. Bala ateraidazu! 576 01:12:39,588 --> 01:12:40,989 Atseginez. 577 01:12:41,757 --> 01:12:45,361 -Zer gertatzen da? -Ez traba egin! Sufritzen ari da. 578 01:14:01,470 --> 01:14:02,504 Geldi! 579 01:14:20,556 --> 01:14:22,691 Denok ikusiko dugu hor barruan zer dagoen. 580 01:14:22,758 --> 01:14:26,462 Bitxia da zer-nolako arretaz zaindu duzuen biok zalgurdi hori. 581 01:14:26,495 --> 01:14:29,198 Eta besteei ezer esan gabe. 582 01:14:29,498 --> 01:14:31,633 Azkar joan zaizue mozkorraldia. 583 01:14:32,134 --> 01:14:35,838 Horretarako aski da tiro batzuk entzutea. 584 01:14:36,338 --> 01:14:39,007 Guk uste duguna hor barruan badago… 585 01:14:39,074 --> 01:14:43,412 …gu engainatzen aritu zaretela pentsatu beharko dugu. 586 01:14:44,480 --> 01:14:45,614 Ireki! 587 01:14:55,591 --> 01:14:57,860 Markesak hanka egin digu, Joe. 588 01:15:03,265 --> 01:15:04,566 Ezer ez. 589 01:15:05,901 --> 01:15:08,570 Ez duzu suerterik, ezta, Joe? 590 01:15:16,545 --> 01:15:17,713 Arranopola! 591 01:15:20,015 --> 01:15:23,552 -Pittsburgh! Winchesterrak! -Ez du lortuko! 592 01:15:30,993 --> 01:15:32,394 Erotu egin al da? 593 01:15:49,111 --> 01:15:51,246 Itxaron pixka bat. 594 01:15:59,555 --> 01:16:03,392 -Arrazoi zenuen. Berriz elkarrekin. -Ondo egin duzu errenditzen. 595 01:16:03,425 --> 01:16:07,195 Errenditu? Bai zera! Baina zertarako biziak alferrik galdu? 596 01:16:07,296 --> 01:16:09,431 Hor ez dago urrerik. 597 01:16:10,499 --> 01:16:11,733 Pedro. 598 01:16:13,569 --> 01:16:18,874 Adarra jo digute. Urrea gurdi batean eramango dute Veracruzera. 599 01:16:19,041 --> 01:16:21,577 Ez zinen honaino hori esatera etorriko. 600 01:16:21,710 --> 01:16:24,112 Bil ditzagun geure indarrak urrea berreskuratzeko. 601 01:16:24,313 --> 01:16:29,217 Ez. Urre hori Mexikorena da. Ezin da inorekin partekatu. 602 01:16:29,251 --> 01:16:32,421 Ez dugu partekatzea eskatzen, ordainketa zintzo bat baizik. 603 01:16:32,454 --> 01:16:34,690 100.000 dolar. 604 01:16:35,157 --> 01:16:38,293 -Diru asko da. -Asko hilko dira hori lortzeko. 605 01:16:43,899 --> 01:16:47,069 Ederki. Urrea eskuratzean ordainduko zaizue. 606 01:16:48,070 --> 01:16:50,505 Hitza hartzen dizut, señor. 607 01:16:50,639 --> 01:16:53,075 Eta guk tratua beteko dugu. 608 01:17:13,395 --> 01:17:15,197 Bejondeizula, koronela. 609 01:17:15,297 --> 01:17:19,267 Robert E. Leek berak ez zuen sekula maniobra hoberik egin. 610 01:17:19,301 --> 01:17:20,902 100.000 dolar… 611 01:17:22,170 --> 01:17:23,639 Apustua bikoiztu behar nuen. 612 01:17:23,672 --> 01:17:27,309 Zertarako apustuaz kezkatu, 3 milioi edukita jokoan? 613 01:17:27,342 --> 01:17:31,546 Badakizu zer? Ace Hannaren gero eta antz handiagoa duzu. 614 01:17:31,580 --> 01:17:34,149 Aurrerantzean, biok elkarrekin amaiera arte. 615 01:17:34,182 --> 01:17:36,418 Beti izan den bezala, Joe? 616 01:17:37,653 --> 01:17:42,791 -Ez zaude minduta, ezta? -Zergatik egon behar nuke minduta? 617 01:17:44,059 --> 01:17:48,664 Ondo da. Txoroa izan naiz ziria sartuko nizula uste izanik. 618 01:17:48,697 --> 01:17:50,666 Nola asmatu duzu hain azkar? 619 01:17:50,766 --> 01:17:54,102 Krokodilo-Hortz Zaharrak urrea gurdira eraman duela? 620 01:17:54,102 --> 01:17:59,107 Berak eta nik ideia bera izan dugu, baina bera azkarragoa izan da. 621 01:18:04,179 --> 01:18:06,348 Zer demontre…! 622 01:18:28,904 --> 01:18:32,507 -Aurreratu egin nauzu, kapitaina. -Nire bidea zuzenagoa zen. 623 01:18:32,541 --> 01:18:36,712 -Banuen azkar ibiltzeko arrazoia. -Jakina. Trikimailua ondo atera da. 624 01:18:36,945 --> 01:18:39,648 Enperadorea pozik egongo da. Ontzia prest dago? 625 01:18:39,715 --> 01:18:40,515 Bai, jauna. 626 01:18:40,816 --> 01:18:45,854 Zaindariek ontzira eramango zaituzte. Bihar abiatuko zarete. 627 01:18:45,887 --> 01:18:48,056 Ederki. Orain… 628 01:18:48,190 --> 01:18:51,259 Pozik bidaliko nauzu ziega batera, ezta, Henri? 629 01:18:53,762 --> 01:18:55,130 Ez horixe. 630 01:19:01,203 --> 01:19:04,773 Kondesak oso bizimodu erosoa izan du orain arte. 631 01:19:04,906 --> 01:19:07,509 Gozatzen segi dezala geratzen zaion gutxian. 632 01:19:07,542 --> 01:19:09,377 Bai, jauna. 633 01:19:09,578 --> 01:19:11,913 Hemendik, andrea. 634 01:19:38,473 --> 01:19:42,010 -Nik uste baino jatorragoak dira. -Jatorrak? Zer ba? 635 01:19:42,077 --> 01:19:47,115 Tontotzat gauzkate. Urrea berentzat berreskuratuko dugula uste dute. 636 01:19:51,386 --> 01:19:55,957 Ez nekien kaiku hauek idazten zekitenik. 637 01:19:56,091 --> 01:19:59,661 -Zertan ari dira? -Biharkoa ez da erraza izango. 638 01:19:59,694 --> 01:20:02,697 Beren izenez lurperatuko dituztela ziurtatu nahi dute. 639 01:20:02,831 --> 01:20:05,801 Ideia ona da. Zuk nire izena idatzi, eta nik zurea. 640 01:20:05,834 --> 01:20:08,236 Ziria sartuko diogu San Pedrori. 641 01:20:08,703 --> 01:20:11,139 -Zer dugu? -Gotorlekurainoko bidea egin dugu. 642 01:20:11,206 --> 01:20:16,411 -Aurrekoan baino prestatuago daude. -Eta aurrekoan huts egin genuen. 643 01:20:16,745 --> 01:20:21,750 Pozten naiz zuek hemen egoteaz. Nola erabil daitezke winchesterrak? 644 01:20:21,817 --> 01:20:24,486 Hori da artilleriatik gertuena daukazuna. 645 01:20:24,619 --> 01:20:29,591 Ederki. Zuek babestuko gaituzue ateei erasotzen diegun artean. 646 01:20:29,624 --> 01:20:33,862 Jenerala, zer ideia ona! Zuen atze-atzean egongo gara. 647 01:20:33,895 --> 01:20:36,932 Zer duzu hor? Tekila? 648 01:20:37,199 --> 01:20:42,571 Gizon bitxia! Egokitu zaionarekin pozik dagoen bakarra. 649 01:20:42,637 --> 01:20:46,174 Bitxia zergatik? Sari handi bat irabazteko aukera izango du bihar. 650 01:20:46,241 --> 01:20:49,911 Dirua. Merezi du horregatik bizia arriskatzeak? 651 01:20:49,945 --> 01:20:52,848 Ezagutzen dudan beste edozergatik baino gehiago. 652 01:20:52,948 --> 01:20:57,118 Gizonak hori baino gehiago behar du. Zerbaitetan sinesteko premia du. 653 01:20:57,152 --> 01:20:59,254 Badaukat hori ere. 654 01:21:01,256 --> 01:21:04,926 -Elkarren ezagunak zarete? -Pare bat alditan egon gara. 655 01:21:05,493 --> 01:21:07,495 Ni ikusteaz harritzen zara? 656 01:21:07,629 --> 01:21:13,935 Zergatik? Bart gauean biok genekien urre hori Mexikorena dela. 657 01:21:14,870 --> 01:21:17,439 Erleak eztira bezala, ezta, Ben? 658 01:21:19,708 --> 01:21:21,676 Eskerrik asko. 659 01:22:00,448 --> 01:22:03,418 Okerreko taldearekin gaudela uste dut. 660 01:22:29,177 --> 01:22:30,946 Lagunduiezue! Leihoetara apuntatu! 661 01:22:44,326 --> 01:22:46,127 Bigarren posiziora! 662 01:23:07,615 --> 01:23:08,650 Goazen! 663 01:23:40,015 --> 01:23:42,283 Punteria ona, koronela. 664 01:23:50,592 --> 01:23:54,829 Potroak badituzte. Urrea lortzen badute, merezia izango dute. 665 01:23:54,863 --> 01:23:57,532 Ez duzu tratua errespetatu nahiko? 666 01:23:58,199 --> 01:24:01,302 Nik ez nieke nire kopetako izerdia ere emango. 667 01:24:05,907 --> 01:24:06,741 Granada! 668 01:24:22,590 --> 01:24:23,558 Mugi, gizonok! 669 01:25:00,261 --> 01:25:01,229 Joseph! 670 01:25:05,100 --> 01:25:08,837 -Non dago urrea? -Markesa urrearekin ihesi doa. 671 01:25:09,137 --> 01:25:11,206 Ben! Markesa! 672 01:25:11,873 --> 01:25:13,675 -Ballad! Donnegan! -Orain etorriko naiz. 673 01:25:19,948 --> 01:25:20,715 Goazen! 674 01:25:36,064 --> 01:25:37,899 Ballad! Atera gurdia hortik! 675 01:25:54,749 --> 01:25:57,252 -Non dago ontzia? -Kilometro gutxi batzuetara. 676 01:25:57,385 --> 01:25:59,988 Kostan gorako hurrengo kalan, iparraldean. 677 01:26:00,021 --> 01:26:03,725 Orain biok dakigu non dagoen, ezta? 678 01:26:04,058 --> 01:26:06,861 Joseph, zurekin eramango nauzu? 679 01:26:06,895 --> 01:26:11,266 Zuk eta Ben Tranek ez duzue sekula ikasiko. Ikusi arte, chérie. 680 01:26:14,602 --> 01:26:18,773 -Geldi, Ballad! Bidaiari bat duzu. -Badaukagu, Erin jauna! 681 01:26:23,077 --> 01:26:24,345 Mila esker. 682 01:26:28,917 --> 01:26:30,185 Joe! 683 01:26:34,789 --> 01:26:37,625 Ace Hannaren kontua benetakoa zen, nonbait. 684 01:26:38,026 --> 01:26:41,863 Tamalez, ez duzu mamia ulertu. Gurdia eramango dut. 685 01:26:42,197 --> 01:26:44,666 Urre hori juaristentzat izango da. 686 01:26:47,035 --> 01:26:50,405 Pistola ateratzeko aukera egoki bat ematen badidazu, ez. 687 01:26:51,906 --> 01:26:54,209 Zuk Balladi eman diozun bezala. 688 01:27:11,559 --> 01:27:14,229 Aspaldiko errukia, ezta, Ben? 689 01:27:15,663 --> 01:27:17,799 Acek ere bazuen, Joe. 690 01:27:20,068 --> 01:27:22,103 Horretan zegoen Ace oker. 691 01:29:21,356 --> 01:29:24,158 "Vera Cruz" Mexikon filmatu zen oso-osorik. 692 01:29:24,258 --> 01:29:26,728 Produktoreek biziki eskertzen dute… 693 01:29:26,728 --> 01:29:31,366 …Mexikoko herriaren eta gobernuaren laguntza beren ekarriagatik… 694 01:29:31,499 --> 01:29:35,570 …bai eta mexikar zinema-teknikariena ere… 695 01:29:35,703 --> 01:29:40,975 …haien laguntza gabe film hau ez baitzen egin ahal izango. 696 01:29:43,745 --> 01:29:45,847 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz