1 00:01:27,020 --> 00:01:28,855 Fideoak prest dauzkazu. 2 00:01:32,225 --> 00:01:34,661 -Eramateko? -Txikia, txilerik gabe. 3 00:01:34,694 --> 00:01:36,429 Handian txilea nahi? 4 00:01:55,115 --> 00:01:59,953 700 kilometro koadro inguru dituen uharte txiki honetan,… 5 00:02:00,286 --> 00:02:04,390 …Singapurren, badituzu 5,5 milioi lagun… 6 00:02:04,424 --> 00:02:07,627 …eta ezusteko goxo-goxo asko. 7 00:02:07,660 --> 00:02:12,232 Berdin dio zenbatekoa den jana, 3 edo 300 dolarrekoa… 8 00:02:12,265 --> 00:02:15,301 …tratu egokia emango zaizu. 9 00:02:25,478 --> 00:02:29,616 Etxebizitza Sailekoek esan zuten berri onak zituztela guretzat. 10 00:02:30,083 --> 00:02:33,253 Etxe berri bat eman nahiko digute? 11 00:02:33,586 --> 00:02:36,156 Ia 50 urtez bizi izan naiz hemen… 12 00:02:36,556 --> 00:02:41,094 …eta bizitza berri bat hastea nahi dute, hain zaharra izanik? 13 00:02:41,227 --> 00:02:43,229 Etxe osoa! 14 00:02:43,263 --> 00:02:47,433 Akabo 31 etxebizitza hauek! 15 00:02:47,700 --> 00:02:51,371 Leku hau bota egingo dute urte gutxi barru. 16 00:02:51,437 --> 00:02:55,408 Akabo aitak eduki zuen lehenengo jabetza. 17 00:02:55,441 --> 00:02:58,545 Baina gogoratu, zernahi ere gertatu… 18 00:02:58,578 --> 00:03:02,382 …aulki hau ni joango naizen lekura joango da. 19 00:03:13,993 --> 00:03:18,431 Etxeaz oroitu, eta Tanglin Halt datorkit gogora. 20 00:03:18,531 --> 00:03:20,833 Goizean duen usaina. 21 00:03:20,867 --> 00:03:23,336 Usainak. Arrain freskoa. 22 00:03:24,304 --> 00:03:26,906 Barazki hostotsuak. 23 00:03:26,973 --> 00:03:28,708 Azoka bustia. 24 00:03:29,375 --> 00:03:31,911 1965ean jaio nintzen. 25 00:03:31,978 --> 00:03:36,916 Etxe multzo pila eraiki zuten garai hartan bertan Singapurren. 26 00:03:36,950 --> 00:03:40,753 Metroa egin zuten, aparkaleku gehiago jarri… 27 00:03:40,787 --> 00:03:44,490 …baina, horrez gainera, leku honek berdin jarraitu du. 28 00:03:44,924 --> 00:03:48,228 Batez ere jende guztia. Jendea. 29 00:03:48,328 --> 00:03:53,700 Haien eta bizilagunen eta lagunen produktuak saltzen dizkizute. 30 00:03:53,733 --> 00:03:56,936 Itxuraz garratzak eta zakarrak izan litezkeen arren… 31 00:03:56,970 --> 00:04:00,173 …eskuzabalak eta jatorrak dira ezagutzen dituzunean. 32 00:04:00,506 --> 00:04:04,611 Beren bezero maiteenek beti entzuten dizkiete kexu maiteenak. 33 00:04:04,811 --> 00:04:06,145 Baina aldi berean… 34 00:04:06,312 --> 00:04:10,016 …produkturik onenaren preziorik onena lortzen dute. 35 00:04:10,316 --> 00:04:12,619 Sukaldaritza-kritikaria naiz. 36 00:04:13,586 --> 00:04:16,489 Era askotako janaria jan behar izaten dut lanerako. 37 00:04:16,522 --> 00:04:20,293 Baina eguerdian xanpaina-otordu baten kritika egin behar baduzu ere… 38 00:04:20,293 --> 00:04:26,266 …arrautza egosiak eta kafea hartuz eguna hastea bezalakorik ez dago. 39 00:04:26,299 --> 00:04:30,970 Trebezia handiko kontua da arrautza irakin perfektuak egitea. 40 00:04:31,037 --> 00:04:34,741 Kimikak eta fisikak egokiak izan behar dute. 41 00:04:34,807 --> 00:04:38,978 Ah Leongek eta bere emazteak arrautzarik onenak egiten dituzte. 42 00:04:39,012 --> 00:04:41,281 Latorrizko ontzi batean egiten dituzte. 43 00:04:41,347 --> 00:04:43,616 Eta ez janaria hutsean prestatzeko tresna ergel batean. 44 00:04:43,750 --> 00:04:47,053 Aitak irakatsi zion bezala egiten ditu Ah Leongek arrautzak. 45 00:04:48,087 --> 00:04:50,990 Faltan botako dut joaten denean. 46 00:04:51,424 --> 00:04:54,460 Auzune hau botatzen duten ondoren… 47 00:04:54,494 --> 00:04:57,297 …saltzaile gehienek atseden hartuko dute… 48 00:04:57,297 --> 00:05:02,101 …eta ez dira joango aire girotuko saltoki handi bateko jangunera. 49 00:05:03,670 --> 00:05:09,509 Saltoki handi pila daukagu, baina Tanglin Halt bakarra. 50 00:05:11,010 --> 00:05:15,815 Sukaldari-kritikaria naiz. Saiatzen naiz zaporeekin objektiboa izaten… 51 00:05:15,815 --> 00:05:17,150 …baina janarekin? 52 00:05:17,717 --> 00:05:22,488 Jendearekin, oroitzapenekin eta historiarekin du janariak zerikusia. 53 00:05:22,555 --> 00:05:27,860 Horietatik ezer ez da objektiboa; janaria ere ez. 54 00:05:29,128 --> 00:05:31,097 Aizu, Chun, baduzu une bat? 55 00:05:33,333 --> 00:05:35,968 Claire aurkeztu nahi nizuke. 56 00:05:36,035 --> 00:05:38,871 Claire gure moda-kazetaria izango da… 57 00:05:39,072 --> 00:05:41,207 …eta zure esperientzia guztiarekin… 58 00:05:41,240 --> 00:05:43,976 …baliabide aparta izango zara berarentzat. 59 00:05:44,010 --> 00:05:46,179 Asko pozten naiz zu azkenean ezagutzeaz, Goh jauna. 60 00:05:46,212 --> 00:05:47,814 Asko entzun dut zutaz! 61 00:05:48,214 --> 00:05:51,451 Noizbait otorduren bat egin beharko duzue elkarrekin, ezta? 62 00:05:51,551 --> 00:05:52,952 Claire oso neska bizkorra da. 63 00:05:52,985 --> 00:05:58,024 Gustatuko zaizkizu haren ideia berriak. 64 00:05:58,157 --> 00:05:59,859 Ez esan hori! 65 00:05:59,859 --> 00:06:02,895 Irakurleak hobeto erakartzeko modu batzuk iradoki ditut. 66 00:06:02,929 --> 00:06:05,431 Asko dago hobetzeko. 67 00:06:05,465 --> 00:06:09,535 Beharbada, Chunekin partekatu nahiko dituzu zeure ideiak. 68 00:06:09,569 --> 00:06:13,072 Zera, nire belaunaldiko jendeak uste du… 69 00:06:13,072 --> 00:06:15,842 Barkatu, nire artikulua amaitu beharra daukat. 70 00:06:16,275 --> 00:06:18,211 Ederki. Gero hitz egingo dugu. 71 00:06:18,244 --> 00:06:19,946 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 72 00:06:30,156 --> 00:06:33,559 Jan ote dezake janari sendorik? 73 00:06:36,496 --> 00:06:38,631 Ideia berriak… 74 00:06:40,566 --> 00:06:44,303 Modak etorri eta joan egiten dira… 75 00:06:44,904 --> 00:06:49,742 Irakurle ondo heziari, ordea… 76 00:06:49,742 --> 00:06:55,848 …idazketa onak eta kalitate handiko lanak egiten dio zirrara. 77 00:06:56,616 --> 00:06:59,318 Ikusiko dugu zenbat irauten duen. 78 00:07:04,190 --> 00:07:07,627 Zure lehengusuaren ezkontza aparta izan da. 79 00:07:08,127 --> 00:07:12,698 Hirugarren izeba galdezka aritu da ea noiz den zure txanda. 80 00:07:13,065 --> 00:07:16,769 Badakizu familiako azkena zarela ezkontzen? 81 00:07:18,271 --> 00:07:21,607 Hain izugarriak al dira oraingo neskak? 82 00:07:22,475 --> 00:07:27,079 Gogoan dut zure azken neska azafata xarmagarri bat zela… 83 00:07:27,146 --> 00:07:30,349 …baina aspaldi hautsi zenuten harremana. 84 00:07:30,383 --> 00:07:34,020 Amona izango da honezkero! 85 00:07:36,355 --> 00:07:39,792 Amak harribitxiz betetako kutxa bat utzi zizun… 86 00:07:39,826 --> 00:07:42,829 …baina ez daukazu horiek nori emana. 87 00:07:58,110 --> 00:08:00,980 Zergatik ez duzu maila pixka bat jaisten? 88 00:08:01,814 --> 00:08:06,853 Bila ezazu neska bat, familia bat sortu eta zaindu nahiko zaituena. 89 00:08:46,659 --> 00:08:51,264 Singapurtarrok harro gaude kultura-arrago bat izateaz. 90 00:08:51,264 --> 00:08:54,467 Etorkin gogorren herrialde bat izateaz. 91 00:08:54,534 --> 00:08:57,370 Janariaren paradisua izateaz. 92 00:08:57,436 --> 00:09:00,306 Nondik etorri ziren, ordea, gure janari goxo-goxoak? 93 00:09:00,806 --> 00:09:03,543 Nola hasi zen hori dena? 94 00:09:11,050 --> 00:09:13,719 Har dezagun "laksa", adibidez. 95 00:09:14,287 --> 00:09:18,024 Batzuen ustez, "laksa" hitza pertsierazko hitz bat da… 96 00:09:18,057 --> 00:09:20,226 …eta "ehun mila" esan nahi omen du… 97 00:09:20,259 --> 00:09:24,897 …platereko ehunka mila fideo-harien aipamenez. 98 00:09:26,465 --> 00:09:30,903 Beste batzuen ustez, "hondar espeziatua" esan nahi du txineraz… 99 00:09:30,903 --> 00:09:34,874 …bere haragi-saltsaren testura hondartsuagatik. 100 00:09:37,944 --> 00:09:43,816 Peranakanen eragina ote dute osagaiek? 101 00:09:45,818 --> 00:09:49,822 Menda-belarraren erabilerak eta haren zapore garratzak… 102 00:09:49,822 --> 00:09:53,225 …thailandiar jatorrikoa dela esan nahi ote dute? 103 00:09:53,626 --> 00:09:57,663 Batzuen ustez, txinatar etorkinek ekarri zuten Singapurrera… 104 00:09:57,697 --> 00:10:01,200 …eta bertakoen zaporeetara moldatu omen zuten. 105 00:10:02,001 --> 00:10:07,506 Egia, nire ustez, hau da: ez dakigu. 106 00:10:08,407 --> 00:10:10,276 Nolanahi ere… 107 00:10:10,309 --> 00:10:15,982 …"laksa" altxor nazional maitatua bihurtu da. 108 00:10:16,616 --> 00:10:21,253 Haren jatorri ezezagunetik harago, singapurtarrok aldatu egin dugu… 109 00:10:21,387 --> 00:10:26,459 …fideo-zopa espeziatu hau, eta geurea dela esaten dugu. 110 00:10:28,628 --> 00:10:34,300 Arroza oilaskoarekin ez da Singapurren bezain ondo inon egiten. 111 00:10:35,568 --> 00:10:36,769 Hau Tong Fatt da… 112 00:10:36,802 --> 00:10:39,972 …eta Hainango estilo tradizionalean prestatzen dute. 113 00:10:40,773 --> 00:10:45,411 Hau Tian Tian da, eta hemengo oilaskoa goxo-goxoa da. 114 00:10:45,478 --> 00:10:47,780 Eta ilarak, hiltzeko modukoak. 115 00:10:48,948 --> 00:10:54,654 Eta hemen, Hainango oilasko eta arroz-bolak, Jalan Besar kalean. 116 00:10:55,655 --> 00:10:59,992 Ibiltzen jateko asmatuko ziren, beharbada… 117 00:11:00,026 --> 00:11:03,129 …baina ez dira ibilian prestatzekoak. 118 00:11:03,896 --> 00:11:06,899 Haren adineko jende gutxik nahi luke bi ordu pasatu… 119 00:11:06,932 --> 00:11:09,335 …itsasoko ura, baratxuria eta jengibrea frijitzen… 120 00:11:09,335 --> 00:11:13,239 …eta gero gatz ketua oilasko-saldari eransten… 121 00:11:13,272 --> 00:11:16,809 …arroza, azkenik, han egosteko. 122 00:11:17,376 --> 00:11:20,646 Gero, arroza egina dagoenean, eskuz moldatzen du… 123 00:11:20,680 --> 00:11:24,617 …eta bolatxo txikiak egiten ditu arroz bero ketsuarekin… 124 00:11:24,684 --> 00:11:27,219 …gurasoek erakutsi zioten abileziaz… 125 00:11:27,253 --> 00:11:30,189 …25 urterekin haiek ordezkatu zituenean. 126 00:11:30,356 --> 00:11:32,458 Zergatik hartu zenuen negozioa zeure gain? 127 00:11:32,458 --> 00:11:38,597 Gaztea nintzen, eta larunbatero diskotekara joaten nintzen… 128 00:11:38,631 --> 00:11:40,933 …eta oso ondo pasatzen nuen. 129 00:11:40,966 --> 00:11:46,639 Behin, etxera joan, euria ari zuen, eta ama ondoezik zegoen. 130 00:11:46,639 --> 00:11:48,541 Mahaian etzanda zegoen. 131 00:11:48,574 --> 00:11:52,545 Zer zuen galdetu, eta ondoezik zegoela esan zidan. 132 00:11:52,578 --> 00:11:55,114 Atseden hartzeko esan nion. 133 00:11:55,147 --> 00:11:57,183 Nahitaez lagundu behar izan nion amari. 134 00:11:57,216 --> 00:12:00,419 Ez nekien zer egin, eta amak erakutsi behar izan zidan. 135 00:12:00,419 --> 00:12:02,221 Hiru egunez irakatsi zidan… 136 00:12:02,254 --> 00:12:04,957 …eta, laugarrenean, interesa piztu zitzaidan. 137 00:12:04,990 --> 00:12:08,861 Harrezkero, amari egunero laguntzen hasi nintzen. 138 00:12:08,894 --> 00:12:11,864 Ma jauna, handituta dauzkazu eskuak. 139 00:12:12,098 --> 00:12:17,470 Bai, egunero egiten dudalako hau, nire indar hutsez. 140 00:12:17,503 --> 00:12:20,573 Horregatik handitzen zaizkit eskuak. 141 00:12:20,639 --> 00:12:22,508 Lehenik, arroza bero dago. 142 00:12:22,541 --> 00:12:25,578 Bigarrenik, oilaskoa ebaki behar dut. 143 00:12:25,611 --> 00:12:27,913 Orain bakarrik ari bainaiz lanean. 144 00:12:30,249 --> 00:12:33,285 Esango al diguzu nola jaten diren arroz-bolak? 145 00:12:33,319 --> 00:12:37,289 Haragi puska bat hartu. 146 00:12:37,323 --> 00:12:39,892 Arroz gainean jar ezazu. 147 00:12:40,926 --> 00:12:42,228 Arroz gainean jarri. 148 00:12:42,261 --> 00:12:44,997 Eta mokadu bat jan. 149 00:12:47,566 --> 00:12:50,636 Arroz-bolak bere itxurari eusten dio. 150 00:12:52,605 --> 00:12:55,274 -Goxoa da, ezta? -Aparta. 151 00:12:57,476 --> 00:13:00,546 Bete-betean sentitzen da zaporea. 152 00:13:00,579 --> 00:13:02,248 Arrazoi duzu. 153 00:13:02,314 --> 00:13:07,019 Ez dago itsaskorra. 154 00:13:07,052 --> 00:13:11,257 Eta honela heltzen badiozu, ez du itxura galduko. 155 00:13:11,257 --> 00:13:15,261 Zer asmo duzu etorkizunerako? 156 00:13:15,294 --> 00:13:21,634 Nire abilezia erakutsi nahi nuke, tradizioari eusteko. 157 00:13:21,667 --> 00:13:24,470 Ondorengo egoki baten bila nabil. 158 00:13:24,503 --> 00:13:27,006 Ez badut aurkitzen, ez dut aukerarik izango. 159 00:13:27,039 --> 00:13:29,175 Aurkituko banu, hobe. 160 00:13:29,208 --> 00:13:34,580 Baina egongo da ikasi nahiko duen norbait. 161 00:13:34,613 --> 00:13:38,551 Zergatik sufritu nahi duzu horrela? 162 00:13:38,584 --> 00:13:39,952 Ez da sufrimendua. 163 00:13:39,985 --> 00:13:42,288 Bizitza da. 164 00:13:42,354 --> 00:13:45,691 Amarengandik ikasi nuen hau dena. 165 00:13:45,758 --> 00:13:47,860 Pazientzia izaten ikasi nuen. 166 00:13:47,893 --> 00:13:49,995 Une latzak nola jasan ikasi nuen. 167 00:13:50,029 --> 00:13:52,665 Alegia, bizitza nola bizi ikasi nuen. 168 00:13:52,698 --> 00:13:56,669 Saltokiari begiratzen diodan bakoitzean, ama datorkit gogora. 169 00:13:56,702 --> 00:14:00,272 1990ean hil zen. 170 00:14:00,306 --> 00:14:04,009 Oso eskerdun natzaio. 171 00:14:04,076 --> 00:14:07,479 Zergatik? 172 00:14:08,347 --> 00:14:11,150 Eskertzen diot abilezia hau erakutsi izana… 173 00:14:11,183 --> 00:14:17,857 …lan bat eman baitzidan familia aurrera ateratzeko. 174 00:14:17,857 --> 00:14:21,060 Familia zoriontsu bat izateko. 175 00:14:25,431 --> 00:14:29,869 Barkatu, ezin dut segitu. 176 00:14:30,703 --> 00:14:33,372 -Barkatu. -Lasai. 177 00:14:33,439 --> 00:14:36,609 Hunkitu egin naiz. 178 00:14:40,813 --> 00:14:45,117 Amaren maitasuna onena izango da beti. 179 00:14:48,454 --> 00:14:51,857 Kale-saltzaileen lehen belaunaldia etorkin gogorrak ziren. 180 00:14:52,024 --> 00:14:56,495 Ez zeukaten ezer ez, izena eta eskola pittin bat besterik ez. 181 00:14:56,729 --> 00:15:00,399 Eskorgatan edo saskitan saltzen zuten janaria… 182 00:15:00,399 --> 00:15:05,304 …zaldien, trizikloen eta hiriko zirkulazio kaotikoaren ondoan. 183 00:15:06,639 --> 00:15:11,010 Modu azkarra zen dirua irabazteko, eta kapital gutxi behar zuen. 184 00:15:11,610 --> 00:15:16,682 Lehiaketa latzaren bultzadak errezetak hobetzera behartu zituen… 185 00:15:16,715 --> 00:15:22,955 …eskura zeuzkaten bertako osagaiak erabiliz eta sua bikain menderatuz. 186 00:15:24,857 --> 00:15:28,861 Hunkigarria da nola segitzen dugun jana prestatzeko modu berrien bila. 187 00:15:29,028 --> 00:15:31,196 Suak ez gaitu zapuztu. 188 00:15:31,196 --> 00:15:34,400 Jatetxe honetan 3Dn inprimatutako janaria emango dute! 189 00:15:34,600 --> 00:15:38,704 Ez al da bikaina? Janari-industria osoa irauliko du! 190 00:15:38,938 --> 00:15:41,507 Iraultzarena ez daukat garbi. 191 00:15:41,874 --> 00:15:46,045 Egun batean, espazioko jatetxeen kritikak egiten ariko garenean… 192 00:15:46,111 --> 00:15:51,250 …esango dugu jana inprimitzen hasteak egin zuela posible hau dena. 193 00:15:54,520 --> 00:15:58,824 Ez dut lurretik joateko asmorik, hilkutxa batean ez bada. 194 00:15:58,857 --> 00:16:00,259 Hau irakurri nahi duzu? 195 00:16:00,626 --> 00:16:04,229 Jatetxeko sukaldariari esan zenizkion gauza asko erabili ditut. 196 00:16:04,263 --> 00:16:05,798 Ondo iruditzen zaizu? 197 00:16:09,601 --> 00:16:14,306 Etxe handiengatik eta goi mailako bizimoduagatik ezaguna da Singapur. 198 00:16:14,306 --> 00:16:18,711 Baina arrain buruak curryan askoz jatorri apalagoa du. 199 00:16:20,012 --> 00:16:22,748 1950ean asmatua da. 200 00:16:22,982 --> 00:16:25,751 Orduan, arrain buruak ez zituen inork nahi… 201 00:16:25,784 --> 00:16:28,787 …eta debalde eskuratzen ziren azokan. 202 00:16:28,787 --> 00:16:32,891 Gaur egun, estilo desberdin askotan prestatua aurkitzen da plater hau. 203 00:16:34,259 --> 00:16:39,231 Eta Samy's da arrain burua curryan probatzeko leku zaharrenetako bat. 204 00:16:39,531 --> 00:16:43,168 Curry bero burbuilatsua, arroz leun baten gainean, 205 00:16:43,202 --> 00:16:47,373 …alboan "papadum" edo gailetak dauzkala. 206 00:16:49,008 --> 00:16:51,143 Aitari txanda hartu ondoren… 207 00:16:51,176 --> 00:16:55,948 …Mahendren jaunak gauza bera egin nahi du bere bi semeekin. 208 00:16:56,015 --> 00:17:00,919 Sukaldean eta negozio osoan laguntzen diote orain semeek. 209 00:17:02,855 --> 00:17:07,493 Nola atera duzu negozioa aurrera dena zuk eginez? 210 00:17:07,893 --> 00:17:11,964 Hutsegite asko egin nituen. Jende askok errieta egin zidan. 211 00:17:12,331 --> 00:17:14,867 Gorabehera handiak. 212 00:17:14,900 --> 00:17:17,870 Askotan egon nintzen uzteko zorian. 213 00:17:17,903 --> 00:17:23,642 Ordu pila atsedenik gabe eta beste ezer gabe. Egunero gauza bera. 214 00:17:23,842 --> 00:17:25,711 Azkenean, aitaz oroitu nintzen… 215 00:17:25,744 --> 00:17:31,483 …eta esan nuen: "Gauza handi bat egin duzu, segi, ondorengoei utzi". 216 00:17:31,550 --> 00:17:33,485 Eta bezero askok esan zidaten: 217 00:17:33,552 --> 00:17:36,688 "Ez utzi hau. Ez joan beste leku batera". 218 00:17:36,722 --> 00:17:39,425 "Eta joaten bazara, esaiguzu nora joango zaren". 219 00:17:39,525 --> 00:17:42,828 Horrelako jarraitzaileekin, nola utziko nuen hau? 220 00:17:42,928 --> 00:17:45,931 Esan nuen: "Onerako edo txarrerako, aurrera". 221 00:17:45,964 --> 00:17:51,670 Zer erakutsi nahi zenieke orain laguntzen ari zaizkizun bi semeei? 222 00:17:51,703 --> 00:17:54,406 Egiten dutenaz harro egon daitezela. 223 00:17:54,506 --> 00:17:59,344 Ni hil arren haiek segituko dutela espero dut. 224 00:17:59,378 --> 00:18:02,214 Zeren eta niretzat… Aitak beti esaten zuen… 225 00:18:02,247 --> 00:18:06,819 "Gizaki bati jaten ematea, diru truk edo ez… 226 00:18:06,852 --> 00:18:09,188 …oso gauza noblea da". 227 00:18:10,089 --> 00:18:12,424 Karma esaten diote. 228 00:18:12,858 --> 00:18:17,229 Bihotz-bihotzez egin beharra dago lana. 229 00:18:17,262 --> 00:18:18,797 Horrek esan nahi du ez duzula jendea aldatuko. 230 00:18:18,831 --> 00:18:24,369 Horrela egiten baduzu, zernahi egin nahi duzula ere, egingo duzu. 231 00:18:24,503 --> 00:18:28,107 Janariaren negozioa oso lehiakorra da Singapurren… 232 00:18:28,140 --> 00:18:31,276 …beraz, zer egiten duzu jendea berriz etorrarazteko? 233 00:18:31,310 --> 00:18:36,181 Baliteke oker egotea, baina gaur egungo bezeroek… 234 00:18:36,215 --> 00:18:37,716 …gazte jendeak bereziki… 235 00:18:38,250 --> 00:18:43,989 …iruditzen zait garrantzi handiagoa ematen diotela giroari janari baino. 236 00:18:44,022 --> 00:18:46,859 Dotorezia handiagoa nahi dute. 237 00:18:46,892 --> 00:18:49,928 Ni ikusita nago hemen hiru belaunaldi elkarrekin. 238 00:18:49,995 --> 00:18:53,232 Aita, semea, biloba. 239 00:18:53,465 --> 00:18:56,735 Haiekin hizketan, erosotasunari ematen diote garrantzirik handiena. 240 00:18:56,768 --> 00:18:58,604 Duela bizpahiru urte… 241 00:18:58,637 --> 00:19:03,375 …alabak banana-hostoak erabili nahi izan zituen platertzat. 242 00:19:03,876 --> 00:19:04,877 Diseinu gehiago. 243 00:19:05,210 --> 00:19:07,045 Eta esan nion: "Ez". 244 00:19:07,179 --> 00:19:10,182 Esan nion: "Hemen nagoen artean, ez duzu aldatuko". 245 00:19:10,215 --> 00:19:14,186 Zerbitzatzeko modu jatorrari eutsi nahi nion. 246 00:19:14,386 --> 00:19:18,257 Platerak eta dena aldatu nahi baduzu… 247 00:19:18,390 --> 00:19:19,992 Esan nion: "Ez da ondo aterako". 248 00:19:20,025 --> 00:19:23,595 "Nortasuna galduko duzu. Ez egin inoiz hori". 249 00:19:23,862 --> 00:19:27,799 "Ez ezazu hutsegite hori inoiz egin". 250 00:19:28,967 --> 00:19:32,938 Jatekoaren negozioa gizonena dela uste duenak… 251 00:19:32,971 --> 00:19:36,575 …Outram Park Ya Hua Rou Gu Cha-ra joan behar luke. 252 00:19:36,775 --> 00:19:40,179 Yue Huak 14 urte besterik ez zituen etxekoei laguntzen hasi zenean… 253 00:19:40,212 --> 00:19:43,048 …"bak kut teh" kale-saltoki batean. 254 00:19:43,382 --> 00:19:47,586 Bezeroek bere kale-saltokia irekitzera bultzatu zuten… 255 00:19:47,619 --> 00:19:50,122 …ahizparekin hasi zen, eta, gaur egun… 256 00:19:50,189 --> 00:19:54,393 …Nesken Boterearen adibide zaporetsu bat da haien negozioa. 257 00:19:54,493 --> 00:19:57,362 Negozioa familiarena da, eta hain ezaguna da… 258 00:19:57,429 --> 00:20:02,901 …non bezeroek janaria etxerako eta ezkontzetarako eskatzen baitiete. 259 00:20:03,402 --> 00:20:08,073 Etorkinek XIX. mendean ekarri zuten "bak kut teh"… 260 00:20:08,106 --> 00:20:12,945 …eta Singapur ibaiko txinatar langileen gosari suspergarria zen. 261 00:20:13,145 --> 00:20:17,349 Txerri-hezurrak espeziekin eta belarrekin egosiak. 262 00:20:17,482 --> 00:20:21,753 Emaitza? Txerri-hezur mamitsuekin egindako zopa… 263 00:20:21,787 --> 00:20:25,991 …langileei beren lan nekagarria egiteko indarra ematen ziena. 264 00:20:26,892 --> 00:20:29,628 Zer moduzkoa da familiarekin lan egitea? 265 00:20:29,728 --> 00:20:31,763 Goi mailako funtzionario asko dago hemen. 266 00:20:31,797 --> 00:20:35,834 Hasieran, makinak ekarri nituen, eta zera elektronikoak, hori dena. 267 00:20:35,867 --> 00:20:38,670 Hasieran, ez zuten onartu. 268 00:20:38,704 --> 00:20:43,175 Geroztik, desilusionatu samartuta nago belaunaldi honekin. 269 00:20:43,342 --> 00:20:46,878 Dena uztea pentsatu nuen. Bai, benetan. 270 00:20:46,912 --> 00:20:50,515 Baina, zorionez, bezero asko dauzkagu, eta haiek esan zidaten: 271 00:20:50,549 --> 00:20:53,919 "Ez pentsa sufritzen ari zaren bakarra zarenik". 272 00:20:54,086 --> 00:20:55,954 Haiek ere sufritzen ari ziren. 273 00:20:55,988 --> 00:21:00,225 Pentsatuko zuten: "Honek ia 30 urte ditu, ondo aritu da lanean". 274 00:21:00,259 --> 00:21:04,196 "Zergatik egon behar genuke zurekin, zu gurekin ez bazaude?" 275 00:21:04,263 --> 00:21:07,199 Beraz, pausoz pauso. Kutxa erregistratzailea, adibidez. 276 00:21:07,199 --> 00:21:11,737 Lehen, gaileta-kutxa bat erabiltzen genuen, dirua bueltatzeko. 277 00:21:11,770 --> 00:21:13,472 Oso tradizionala. 278 00:21:13,505 --> 00:21:17,209 3 kutxa ekarri nituenean, 3 gaileta-kutxa geneuzkan. 279 00:21:17,242 --> 00:21:18,577 Bat eraman nuen. 280 00:21:18,577 --> 00:21:21,346 Handik 3 edo 6 hilabetera, bestea eraman nuen. 281 00:21:21,380 --> 00:21:23,081 Handik urtebetera, ez zeuden. 282 00:21:23,282 --> 00:21:25,450 Horrela da. 283 00:21:25,584 --> 00:21:29,354 Beraz, makina berri bat ekartzean, ez dut esango: "Erakutsiko dizut". 284 00:21:29,354 --> 00:21:31,957 Esango dut: "Lagunduko al didazu hau nola erabili ikasten?" 285 00:21:31,957 --> 00:21:35,227 Makina berena dela usteko dute horrela. 286 00:21:35,294 --> 00:21:38,130 Orain ni baino gehiago dakite, nire harridurarako. 287 00:21:38,196 --> 00:21:40,465 Oso harro nago, beraz. 288 00:21:40,732 --> 00:21:44,202 Aldaketa guztiak sartu zenituenean, nola sentitu ziren zure izebak? 289 00:21:44,236 --> 00:21:46,672 Nola sentitzen ziren? Haiei galdetu beharko diezu. 290 00:21:46,738 --> 00:21:49,708 Hasieran, oso konplikatua iruditzen zitzaigun. 291 00:21:49,741 --> 00:21:56,148 Zaharrak ginen, eta ez genekien teknologiaz ezer. 292 00:21:56,181 --> 00:21:58,250 Ez geunden pozik. 293 00:21:58,317 --> 00:22:01,820 Pixkanaka, sistemara ohitzen joan ginen. 294 00:22:01,853 --> 00:22:05,791 Kobratzea asko erraztu zuen. 295 00:22:05,824 --> 00:22:12,497 Sistema horrekin eraginkorragoak dira langileak. 296 00:22:12,531 --> 00:22:14,666 Lehen finantza-aholkularia zinen… 297 00:22:14,700 --> 00:22:17,502 …orain familiaren "bak kut teh" negozioan zaude. 298 00:22:17,536 --> 00:22:19,705 Zein da aldea? 299 00:22:19,738 --> 00:22:23,075 Alde handia dago! 300 00:22:23,108 --> 00:22:25,143 Finantza-aholkularia nintzenean… 301 00:22:25,177 --> 00:22:28,947 …ondo jantzita joaten nintzen beti bezeroekin hitz egitera. 302 00:22:28,980 --> 00:22:34,186 Eskuko ordenagailua eta iPada eramaten nituen bazkaltzera joateko. 303 00:22:34,419 --> 00:22:36,588 Hileroko diru-sarrerak onak ziren. 304 00:22:36,621 --> 00:22:40,192 Baina hemen, lehen bi urteetan sakrifizioak egin behar izan nituen. 305 00:22:40,225 --> 00:22:43,028 Ez nintzen kanpora joan, hemengo balioak eta sistema ezagutzeko… 306 00:22:43,061 --> 00:22:44,796 …eta hemengo kultura garatzeko. 307 00:22:44,830 --> 00:22:47,099 Hemen, zikindu egin behar duzu. 308 00:22:47,132 --> 00:22:50,135 Batzuetan, bezero eta lankide batzuk etortzen zaizkit… 309 00:22:50,168 --> 00:22:52,704 …eta esaten didate: "Ziur zaude hemen lan egin nahi duzula?" 310 00:22:52,738 --> 00:22:57,175 Oso soineko politak daude. Baina orain xalo jantzi behar dut. 311 00:22:57,175 --> 00:22:58,377 Esaten didate: "Ezin dut sinetsi". 312 00:22:58,410 --> 00:23:01,947 Dena arrazoi on batengatik gertatzen dela uste dut. 313 00:23:02,047 --> 00:23:04,583 Jainkoak nik zerbait ikastea nahi duela uste dut. 314 00:23:04,616 --> 00:23:07,219 Jendeari laguntzea, jendea zerbitzatzea, apala izatea. 315 00:23:07,252 --> 00:23:11,056 Ez dago gaizki. Zenbat eta poz handiagoa eman bezeroari… 316 00:23:11,089 --> 00:23:13,825 …orduan eta alaiago sentituko gara. 317 00:23:14,292 --> 00:23:16,695 Beraz, gustura nago. 318 00:23:24,336 --> 00:23:25,537 Eskerrik asko. 319 00:23:25,737 --> 00:23:27,706 Zenbat da? 320 00:23:28,473 --> 00:23:30,675 Ezer ez, nire kontura. 321 00:23:34,146 --> 00:23:39,418 Neska horren artikulua irakurri dut. Kafe eskuz egina… 322 00:23:39,484 --> 00:23:43,789 …tabernari lehiaketa… Ene bada! 323 00:23:43,822 --> 00:23:46,258 Nik ere irakurri dut. 324 00:23:46,725 --> 00:23:48,627 Eta zer iruditu zaizu? 325 00:23:49,227 --> 00:23:50,629 Informazioa ematen du. 326 00:23:51,563 --> 00:23:52,497 Eta? 327 00:23:53,465 --> 00:23:55,100 Haren ahotsa ez zait askorik gustatzen. 328 00:23:55,100 --> 00:23:58,503 Luxuzko kafeaz iritzia eskatu dizut… 329 00:23:58,537 --> 00:24:01,473 …sukaldaritza-kritikari profesionala zarenez. 330 00:24:01,873 --> 00:24:05,343 Kafe on askoa egiten da gaur egun. 331 00:24:05,977 --> 00:24:09,581 Kafeak marrubi zaporea izan dezake, edo beste edozerena. 332 00:24:10,449 --> 00:24:13,318 Kafe modernoak zapore ona izango du… 333 00:24:13,652 --> 00:24:17,823 …baina sekula ez dut utziko nire "kopi-o" kafea, galtzerdian egina. 334 00:24:22,694 --> 00:24:24,396 Zer moduz dago Muhammad? 335 00:24:27,399 --> 00:24:31,036 Bizkarreko mina okerragotzen ari zaio. 336 00:24:32,003 --> 00:24:35,774 Ordu gutxiago lan egiteko esan diot. 337 00:24:36,208 --> 00:24:41,046 Haren adinean, egun osoan zutik… 338 00:24:41,079 --> 00:24:43,715 …kafea egiten, bezeroak zerbitzatzen. 339 00:24:43,715 --> 00:24:46,318 Tabernariek ez dute hori egiten. 340 00:24:46,351 --> 00:24:48,253 Kafea atera besterik ez dute egiten. 341 00:24:49,254 --> 00:24:51,590 Hori da galtzen ari dena. 342 00:24:51,756 --> 00:24:55,060 Eta sukaldaritza-kritikariok ere ez dugu laguntzen. 343 00:24:55,093 --> 00:24:58,330 Jatetxeez eta platerez hitz egiten dugu… 344 00:24:58,363 --> 00:25:01,633 …baina atzean dagoen jendeaz hitz egitea ahazten zaigu. 345 00:25:04,436 --> 00:25:06,071 Clairerekin zuzen jokatzeko… 346 00:25:06,171 --> 00:25:08,607 …ni horrelakoa nintzen. 347 00:25:10,842 --> 00:25:16,448 Singapurreko plater ospetsu batzuk Asiako etorkinen eragina dute… 348 00:25:16,548 --> 00:25:21,319 …baina galdetu bertako bati zein ote den Singapurreko jaki berezkoa… 349 00:25:21,353 --> 00:25:24,689 …eta erantzungo dizute: karramarro-txilea. 350 00:25:24,823 --> 00:25:28,593 Karramarro-txilea oso ezaguna egin da Singapurren… 351 00:25:28,660 --> 00:25:30,862 …eta nonahi aurkitzen da. 352 00:25:31,730 --> 00:25:32,931 Zer iruditzen zaizu hori? 353 00:25:32,964 --> 00:25:37,903 Pozten naiz horretaz, denek baitakite nire amarena zela. 354 00:25:38,003 --> 00:25:40,305 Gure ama hasi zen karramarro-txilea prestatzen… 355 00:25:40,338 --> 00:25:43,108 …eta, hain ospetsua denez, denek saldu nahi dute karramarro-txilea. 356 00:25:43,308 --> 00:25:44,543 Nola hasi zen? 357 00:25:44,776 --> 00:25:50,181 Aspaldi, hondartzan bizi ginen, Bedoketik gertu. 358 00:25:50,382 --> 00:25:53,285 Malaisyeraz hitz egiten deneko eremu zahar hartan geunden. 359 00:25:53,351 --> 00:25:55,420 Itsas ertzaren parean. 360 00:25:55,987 --> 00:25:59,958 Aitari asko gustatzen zitzaion karramarroak harrapatzea… 361 00:25:59,991 --> 00:26:02,727 …eta, bueltan, amari ematen zizkion prestatzeko. 362 00:26:02,794 --> 00:26:04,596 Lurrunetan egiten zituen beti. 363 00:26:04,629 --> 00:26:07,198 Eta aitak esan zuen: "Lurrunik ez. Zerbait desberdina nahi dut". 364 00:26:07,232 --> 00:26:12,437 Eta ama zerbait desberdina sortzen hasi zen, tomatean-eta oinarrituta. 365 00:26:12,837 --> 00:26:14,873 Auzoko guztiei eman genien. 366 00:26:14,940 --> 00:26:18,877 Asko gustatu zitzaien, eta esan: "Saltoki bat zabaldu behar zenuke". 367 00:26:18,910 --> 00:26:21,079 Horrela hasi zen. 368 00:26:21,079 --> 00:26:25,984 Kale-saltoki txiki bat gu bizi ginen pareko hondartzan. 369 00:26:26,151 --> 00:26:28,186 Keroseno-lanpara txiki batekin. 370 00:26:28,219 --> 00:26:30,855 Mahai bat eta aulki bat. 371 00:26:30,922 --> 00:26:32,223 Horrela hasi zen gure ama. 372 00:26:32,390 --> 00:26:33,692 Garai latza izan zen. 373 00:26:34,926 --> 00:26:38,296 Roland gaztea zenean, 1980ko urteetan… 374 00:26:38,330 --> 00:26:41,866 …gurasoek Palm Beacheko jatorrizko jatetxea saldu zuten… 375 00:26:41,900 --> 00:26:43,068 …eta emigratu egin zuten. 376 00:26:43,535 --> 00:26:45,537 Baina, hilabete gutxi batzuen ondoren… 377 00:26:45,604 --> 00:26:47,872 …Roland Singapurrera itzuli zen… 378 00:26:47,906 --> 00:26:50,709 …eta Palm Beacheko kide egin zen. 379 00:26:51,476 --> 00:26:53,912 Handik urte batzuetara, prest zegoela erabaki zuenean… 380 00:26:54,112 --> 00:26:56,047 …Roland jatetxea ireki zuen… 381 00:26:56,114 --> 00:26:58,750 …eta amak zeukan sukaldaria ekarri zuen berarengana… 382 00:26:58,917 --> 00:27:00,518 …negozio-abentura berri hartara. 383 00:27:01,653 --> 00:27:06,458 Chef hori, esan dudan bezala, gure ahaide urruna da. 384 00:27:06,458 --> 00:27:09,494 Baina elkarrengandik gertu-gertu gaude… 385 00:27:09,628 --> 00:27:13,231 …eta familiakotzat tratatzen dugu. 386 00:27:13,298 --> 00:27:21,506 Oso gazterik hasi zen amarekin lanean, mahaiak garbitzen. 387 00:27:21,506 --> 00:27:23,008 Langile porrokatua da. 388 00:27:23,141 --> 00:27:23,975 Zintzoa. 389 00:27:24,342 --> 00:27:26,645 Amak erakutsi zion kozinatzen. 390 00:27:27,012 --> 00:27:30,215 Jakina, txile-saltsa amak egiten zuena da. 391 00:27:30,215 --> 00:27:31,850 Amak erakutsi zion nola prestatu. 392 00:27:31,883 --> 00:27:34,953 Beraz, nirekin dago lehenengo egunetik. 393 00:27:35,654 --> 00:27:38,390 Zer ikasi duzu amarengandik? 394 00:27:39,491 --> 00:27:41,926 Gogotik lan egiten ikasi nuen. 395 00:27:41,960 --> 00:27:46,031 Ez orain bezala, gazteek dena erraz aurkitzen baitute. 396 00:27:46,064 --> 00:27:50,468 Beti esaten zidan: "Zerbait egitean, ez hartu lasterbiderik". 397 00:27:50,702 --> 00:27:53,438 "Erraz egina, huts egina izaten da". 398 00:27:53,471 --> 00:27:56,174 Jatetxe batean behetik hasi beharra dago. 399 00:27:56,207 --> 00:27:58,510 Arazoak non dauden jakiteko. 400 00:27:59,077 --> 00:28:02,414 Gurasoak Hainangoak ziren. 401 00:28:02,781 --> 00:28:06,451 Gerrak Japoniara eraman zituen. 402 00:28:08,019 --> 00:28:10,789 Gerra-urteak ikaragarriak izan ziren gurasoentzat… 403 00:28:10,822 --> 00:28:15,293 …ama erditzeko zorian zegoen eta. 404 00:28:15,627 --> 00:28:20,765 Lehenengo bonba Singapurren erori zen egunean jaio nintzen. 405 00:28:21,066 --> 00:28:26,371 Aitak esan zidanez, bonben zaratagatik izan ez balitz… 406 00:28:26,538 --> 00:28:31,309 …egun batzuk gehiago egongo nintzen amaren sabelean. 407 00:28:32,277 --> 00:28:35,780 Gerra ondoren, gurasoek britainiarrentzat lan egin zuten. 408 00:28:36,014 --> 00:28:39,617 Holland Road-eko etxe handi baten atzealdean bizi ginen. 409 00:28:39,751 --> 00:28:44,289 Aita sukaldaria zen, eta amak etxeko lanak egiten zituen. 410 00:28:44,889 --> 00:28:48,193 Gurasoen nagusiei esker… 411 00:28:48,226 --> 00:28:50,462 …ingelesa ikasten hasi nintzen. 412 00:28:50,762 --> 00:28:54,899 Garai hartan, jendeak desberdin begiratzen zizun… 413 00:28:54,966 --> 00:28:56,968 …ingelesa bazenekien. 414 00:28:58,269 --> 00:29:01,740 Aitak 1965ean erosi zuen etxebizitza hau… 415 00:29:01,740 --> 00:29:05,310 …Singapurreko lehenengoetako etxebizitza-plan batean. 416 00:29:05,343 --> 00:29:08,880 Eta hura zuen berea dei ziezaiokeen lehenengo lekua. 417 00:29:09,948 --> 00:29:13,251 Gogoan dut etxez aldatu ginen lehen aldia… 418 00:29:13,384 --> 00:29:18,389 …familia osoa bi gelako etxebizitza batean estu bizi ginen eta. 419 00:29:18,523 --> 00:29:24,062 Eta osabak, gazteena baitzen, pasilloan lo egin behar izan zuen. 420 00:29:24,763 --> 00:29:26,231 Baina batzuetan… 421 00:29:26,264 --> 00:29:29,768 …halako beroa egiten zuen geletan… 422 00:29:29,901 --> 00:29:33,238 …non pasilloan lo egin nahi baikenuen guztiok. 423 00:29:34,205 --> 00:29:36,274 XX. mendearen hasieran… 424 00:29:36,307 --> 00:29:39,077 …hokkien marinelek "hokien me" asmatu zuten… 425 00:29:39,110 --> 00:29:41,479 …egur-ikatzezko labeetan prestatua. 426 00:29:41,513 --> 00:29:44,783 Ke usaina eman zien horrek fideoei. 427 00:29:45,283 --> 00:29:48,052 "Geylang Lorong 29 Fried Hokkien Mee" jatetxeak… 428 00:29:48,086 --> 00:29:51,689 …leial eusten dio egur-ikatzaren tradizioari. 429 00:29:51,790 --> 00:29:56,895 See jaunaren aita hasi zen, semeek bizibidea izan zezaten. 430 00:29:57,328 --> 00:30:02,300 See jaunak hartu zuen zuzia, eta, gero, haren alabek. 431 00:30:02,867 --> 00:30:05,937 Haien gainerako bizimodu moderno bizkor-bizkorrean ez bezala… 432 00:30:06,070 --> 00:30:10,208 …egur-ikatzezko suarekin frijitzeko trebezia hobetzeko… 433 00:30:10,241 --> 00:30:12,944 …alabek hamarkada asko behar izan zituzten. 434 00:30:12,977 --> 00:30:16,648 Eta See jaunak ere tarte hori bera behar izan zuen maisu izateko. 435 00:30:16,648 --> 00:30:20,251 Nola sentitzen zara alabak zurekin negozioan edukita? 436 00:30:20,285 --> 00:30:23,788 Primeran sentitzen naiz, laguntzeko prest dauzkat eta. 437 00:30:23,822 --> 00:30:27,125 Eta baten batek negozioaren ardura hartu ahal izango du. 438 00:30:27,192 --> 00:30:32,330 Harro nago, eta errezeta ez da galduko. 439 00:30:32,397 --> 00:30:35,466 Zer ikasi zenuen aitarengana etorri zinenean? 440 00:30:35,466 --> 00:30:40,638 Nola aritu ikasi nuen. 441 00:30:40,672 --> 00:30:45,143 Gero, pixkanaka, kozinatzen ikasi nuen. 442 00:30:45,176 --> 00:30:47,579 Eta frijitzea oso gogorra da… 443 00:30:47,579 --> 00:30:51,382 …egur-ikatzezko sua gobernatu behar dudalako… 444 00:30:51,416 --> 00:30:54,219 …eta ez da erraza, ezta hiru urteren ondoren ere. 445 00:30:54,285 --> 00:30:56,087 Zergatik da hain zaila egur-ikatzezko sua? 446 00:30:56,087 --> 00:31:01,226 Egur-ikatzezko suarekin frijitzea eta gasezko suarekin frijitzea… 447 00:31:01,259 --> 00:31:02,694 …oso desberdina delako. 448 00:31:02,727 --> 00:31:05,730 Egur-ikatza piztuta dago denbora guztian. 449 00:31:05,797 --> 00:31:10,101 Eta ez dago itzaltzerik. 450 00:31:10,368 --> 00:31:17,508 Luzaroan ikasi arren, oraindik fideoak erretzen ditut batzuetan. 451 00:31:20,411 --> 00:31:25,016 Alabak "hookien mee" prestatzen ikustean, zer sentitzen duzu? 452 00:31:25,183 --> 00:31:29,954 Oraindik %70ean edo 80an daudela uste dut. 453 00:31:29,988 --> 00:31:32,190 Batzuetan, ez. 454 00:31:32,190 --> 00:31:37,729 Nekatuta ari direnean sukaldean, zaporea ez da hain ona izaten. 455 00:31:37,896 --> 00:31:42,433 Beraz, batzuetan, ez naiz emaitzaz pozik egoten. 456 00:31:42,734 --> 00:31:45,470 Gehiago erakutsi behar diet. 457 00:31:45,503 --> 00:31:49,007 Aitak zer erakutsi dizu, zure iritzian? 458 00:31:49,073 --> 00:31:57,048 Uste dut aitak erakutsi didala diruz eros ezin daitekeen zerbait. 459 00:31:57,048 --> 00:31:58,416 Familia-loturak. 460 00:31:58,416 --> 00:32:02,854 Bere negozioari helduko dion norbait edukitzea baita aitaren nahia. 461 00:32:02,987 --> 00:32:06,391 Eta anaiarik ez daukadanez… 462 00:32:06,424 --> 00:32:11,029 …nik eta ahizpak egin behar dugu. 463 00:32:17,835 --> 00:32:19,604 Eskerrik asko. 464 00:32:23,508 --> 00:32:29,781 Katong izan zen Singapurreko "peranakan" komunitatearen bihotza. 465 00:32:29,948 --> 00:32:34,319 "Peranakan" hitzak "bertan jaioak" esan nahi du malaysieraz… 466 00:32:34,352 --> 00:32:37,455 …eta Malakan eta inguruan bizilekua hartu zuten txinatar merkatarien… 467 00:32:37,488 --> 00:32:40,558 …ondorengoak izendatzen ditu. 468 00:32:40,591 --> 00:32:45,730 Eta, baita ere, Javan eta Sumatran, XIV. mendean jadanik bizi zirenak. 469 00:32:45,797 --> 00:32:51,035 Handik 500 urtera, "peranakan" txinatarrek, merkataritzaren senez… 470 00:32:51,069 --> 00:32:55,673 …Penangeko eta Singapurreko portu zalapartatsuetara emigratu zuten. 471 00:32:55,707 --> 00:32:59,477 Haiei esker, kultura-nahasketa paregabe hau daukagu… 472 00:32:59,477 --> 00:33:04,382 …eta "peranakan" janariaren zapore zoragarriak eta bereziak. 473 00:33:04,415 --> 00:33:05,850 Goxokiek erakartzen gaituzte… 474 00:33:05,883 --> 00:33:10,288 …Glory Catering-era, eta haren "kueh-kueh" aukera koloretsura. 475 00:33:10,922 --> 00:33:15,193 Eta, hasteko, nork ez du jan nahiko "ayam buah keluak"… 476 00:33:15,259 --> 00:33:20,398 …"chap chye", "babi asam", eta, jakina, "popiah". 477 00:33:20,431 --> 00:33:24,669 Olata-geruza fin batean, saltsa gozo bat jartzen da… 478 00:33:24,669 --> 00:33:30,108 …arbiz, soja-kimuz, letxugaz, kakahuetez eta izkirez egina… 479 00:33:30,408 --> 00:33:34,979 …baina zer ondo biribilkatzen den hori guztia elkarrekin! 480 00:33:35,546 --> 00:33:40,251 Glory Catering da Singapurreko jatetxe bakanetako bat… 481 00:33:40,251 --> 00:33:43,354 …benetako "peranakan" familia batena. 482 00:33:43,621 --> 00:33:46,257 Singapur bezalako uharte txiki batean… 483 00:33:46,290 --> 00:33:48,159 …aise aurkitzen duzu txinatar "mee siam"… 484 00:33:48,192 --> 00:33:51,963 …malaysiar "mee siam", indiar "mee siam"… 485 00:33:52,063 --> 00:33:57,969 …baina peranakan "mee siam" da nire gogokoena. 486 00:33:58,369 --> 00:34:02,073 "Rempah" magikoa du, espezia-konbinazio bat… 487 00:34:02,206 --> 00:34:03,975 …motrailuz birrindua… 488 00:34:03,975 --> 00:34:08,379 …testura eta dentsitate berezi bat duen pasta bat sortzen duena. 489 00:34:09,047 --> 00:34:14,352 Mina, gozoa eta garratza da, dena aldi berean. 490 00:34:14,685 --> 00:34:18,156 Eta izugarri goxoa da! 491 00:34:28,332 --> 00:34:30,902 Nire ordua da. 492 00:34:31,069 --> 00:34:39,010 Ez da egokia agure batentzat betiko irauten saiatzea. 493 00:34:39,544 --> 00:34:41,312 Ez zara hain zaharra. 494 00:34:41,345 --> 00:34:43,414 Zu ez zara hain gaztea. 495 00:34:48,319 --> 00:34:50,388 Hau ez da berria. 496 00:34:50,521 --> 00:34:55,493 Baina sekula zahartuko ez den ahotsa du. 497 00:34:56,527 --> 00:35:00,264 Orain zurea da, adiskidea. 498 00:35:03,301 --> 00:35:05,303 "Pet sounds". 499 00:35:07,572 --> 00:35:09,507 Eskerrik asko. 500 00:35:15,246 --> 00:35:17,048 Mutilok, ordua da! 501 00:35:17,115 --> 00:35:18,683 Tira! Tira! 502 00:35:25,289 --> 00:35:28,059 Zorionak zuri… 503 00:35:31,662 --> 00:35:35,133 Zorionak, Nadia… 504 00:35:35,266 --> 00:35:38,369 …zorionak zuri. 505 00:35:46,177 --> 00:35:51,015 Bedok-en ezkutatua, Singapurreko platerik estimatuenaren izenarekin… 506 00:35:51,048 --> 00:35:54,819 …oso gauza desberdin batengatik da ospetsua Green Sky's: 507 00:35:54,919 --> 00:35:56,053 "Orh Luak". 508 00:35:56,554 --> 00:36:00,691 Familia-saltoki honetan, honela prestatzen dute ostra-arrautzopila: 509 00:36:00,691 --> 00:36:04,162 Patata gozoaren almidoia arrautzekin frijituak… 510 00:36:04,162 --> 00:36:09,534 …nahastura itsaskor bat sortzen du, mokadu bakarrean jatekoa. 511 00:36:10,568 --> 00:36:13,171 Eta onena, saltokia "halal" da… 512 00:36:13,171 --> 00:36:17,375 …eta musulmanek ere goza dezakete plater hau. 513 00:36:17,608 --> 00:36:20,912 Zergatik erabaki zenuen kale-saltzaile izatea? 514 00:36:20,945 --> 00:36:23,981 Hasteko, ez zitzaidalako ikastea gustatzen. 515 00:36:24,649 --> 00:36:26,951 Wok bat neukanez niretzat, zergatik ez saiatu? 516 00:36:26,984 --> 00:36:30,354 16 urterekin hasi nintzen lanean. 517 00:36:30,655 --> 00:36:33,090 Eta orain aita zara. 518 00:36:33,457 --> 00:36:38,996 Nola sentitzen zara etxetik kanpo hainbeste ordu egonik? 519 00:36:39,830 --> 00:36:41,832 Triste samar… 520 00:36:41,866 --> 00:36:45,102 …gurasoen ondoan hazten ikusten ditudanean beste ume batzuk… 521 00:36:45,102 --> 00:36:46,270 …baina nik ezin dut. 522 00:36:46,470 --> 00:36:51,475 Horrela lan egitea aukeratu nuenez, onartu egin beharra daukat… 523 00:36:51,509 --> 00:36:54,011 …eta nire alaba neska ona izatea espero dut. 524 00:36:54,045 --> 00:36:56,347 Ondo portatuko ahal da! Hori da dena. 525 00:36:57,782 --> 00:37:00,251 Gustatuko litzaizuke alabak zuri txanda hartzea? 526 00:37:01,018 --> 00:37:04,088 Ez nuke nahi alabak lan honetan egitea… 527 00:37:04,088 --> 00:37:07,792 …badakidalako nolakoa den kale-saltzailearen bizitza. 528 00:37:07,792 --> 00:37:09,727 Ordu asko, oso goiz jaiki beharra… 529 00:37:09,794 --> 00:37:13,064 …ez duzu ezer egiteko astirik. 530 00:37:13,064 --> 00:37:17,068 Egun bakoitza antolatuta dago: 9etan jaiki, osagaiak erosi… 531 00:37:17,101 --> 00:37:21,138 …lanera joan, lana bukatu, etxera joan, lo egin. Hori da dena. 532 00:37:21,172 --> 00:37:25,409 Hobe da bulegoan lan egitea, askatasun handiagoa duzu eta. 533 00:37:25,509 --> 00:37:30,181 Alaba hazi, eta ezkontzen denean, gehiago egon ahal izango da, agian… 534 00:37:30,248 --> 00:37:32,783 …bere familiarekin, saltokian denbora pila egon ordez. 535 00:37:32,917 --> 00:37:36,087 Zer moduzkoa da familiarekin lan egitea? 536 00:37:36,153 --> 00:37:39,490 Orduoro eta egunero elkarrekin egoteak… 537 00:37:39,757 --> 00:37:42,693 -…hurbilagotu egiten zaitu. -Ez duzue liskarrik? 538 00:37:42,793 --> 00:37:43,894 Bai noski. 539 00:37:44,328 --> 00:37:49,934 Baina hobe da elkarrekin lan egitea, atxikimendu bat daukazulako. 540 00:37:50,568 --> 00:37:55,606 Badakizu ama ondoan daukazula, eta ez duzu berataz kezkatu beharrik. 541 00:38:04,382 --> 00:38:07,551 Kaixo. Zurekin eser naiteke? 542 00:38:08,286 --> 00:38:10,554 Herri libre bat da. 543 00:38:24,035 --> 00:38:26,771 Ez al duzu beranduago jaten beste neskekin? 544 00:38:27,538 --> 00:38:31,075 Bai, baina elkarrizketa bat dut gero, eta ezingo dut. 545 00:38:57,201 --> 00:38:58,803 Traba egiten al dizut? 546 00:39:00,971 --> 00:39:03,607 Barkatu, badakit bakarrik jatea gustatzen zaizula. 547 00:39:09,780 --> 00:39:11,949 Ondo egokitzen ari al zara? 548 00:39:12,383 --> 00:39:15,019 Bai! Mundu guztia oso jatorra da. 549 00:39:15,019 --> 00:39:16,587 Jendearekin lan egitea gustatzen zait. 550 00:39:16,620 --> 00:39:18,956 Blogean idazten dudanean, neuk egiten dut dena… 551 00:39:18,989 --> 00:39:21,459 …eta bakarrik egoten naiz. 552 00:39:30,768 --> 00:39:34,305 Ez duzu denbora guztian hain beldurgarria zertan izanik. 553 00:39:36,140 --> 00:39:37,308 Beldurgarria? 554 00:39:38,175 --> 00:39:41,746 Ezagutzen dudan pertsonarik izutzaileena zara. 555 00:39:43,914 --> 00:39:45,549 Izutzailea? 556 00:39:45,616 --> 00:39:48,619 Bai, isilik zaude beti. Auskalo zertan pentsatzen. 557 00:39:50,421 --> 00:39:52,823 Beharbada, ez naiz ezertan pentsatzen ariko. 558 00:39:54,892 --> 00:39:57,128 Inork ez dizu hori sinetsiko. 559 00:40:05,836 --> 00:40:10,341 Saltzaileek, suertea baldin badute, arrakasta handia izan dezakete… 560 00:40:10,408 --> 00:40:12,910 …eta kanpoko lokaletara zabaldu… 561 00:40:12,910 --> 00:40:16,981 …sukalde industrialekin beren saltokiak hornitzeko. 562 00:40:17,348 --> 00:40:19,884 Kostuak ez igotzeko presioaren eraginez… 563 00:40:19,917 --> 00:40:24,555 …zabaltzea da saltzaile-belaunaldi berrien bide bakarra… 564 00:40:24,588 --> 00:40:27,291 …Singapurren diru nahikoa irabazteko. 565 00:40:27,425 --> 00:40:31,796 Sukalde zentral horietako asko industrialdeetan daude… 566 00:40:31,796 --> 00:40:35,099 …eta haien hileroko errenta askoz merkeagoa da. 567 00:40:35,099 --> 00:40:37,201 Beste batzuek, adibidez, Hoo Kee Rice Dumplings-ek… 568 00:40:37,234 --> 00:40:40,471 …"ba Zhang" biltzeko artean inbertitu du… 569 00:40:40,571 --> 00:40:44,208 …eta denda bat ireki du, sukalde zentral gisa erabilia… 570 00:40:44,275 --> 00:40:48,312 …eta arroz-bolak nola egiten dituzten ikusteko aukera… 571 00:40:48,345 --> 00:40:50,448 …ematen die bezeroei. 572 00:41:15,539 --> 00:41:19,777 Mikrouhinak alferrentzat eta ezdeusentzat dira… 573 00:41:19,944 --> 00:41:23,013 …zaporeez ezer ez dakitenentzat. 574 00:41:24,248 --> 00:41:26,250 Gazteak, gaur egun… 575 00:41:26,283 --> 00:41:30,020 …gauzak egiteko modurik azkarrenaren bila dabiltza beti. 576 00:41:30,120 --> 00:41:34,825 Sukaldaritza-eskola batera joateak chef bihurtzen dituela uste dute. 577 00:41:35,693 --> 00:41:41,031 Nire garaian, sekula ez zenuen sukalde batean lanik aurkituko… 578 00:41:41,031 --> 00:41:44,301 …han lanean ari zen norbaitek gomendatuko ez bazintu. 579 00:41:45,135 --> 00:41:48,272 Aita sukaldean lanean ikusita… 580 00:41:48,606 --> 00:41:50,774 …oso lan gogorra zela ikasi nuen. 581 00:41:51,275 --> 00:41:55,913 Eta ez nintzen asko poztu bere lagunetako batek esan zionean… 582 00:41:55,913 --> 00:41:58,649 …lana emango zidala sukaldean. 583 00:42:00,117 --> 00:42:01,785 Hotel handi bat zen… 584 00:42:02,086 --> 00:42:06,357 …Singapurren mendebaldeko janaria ematen zuten hiruretako bat. 585 00:42:07,258 --> 00:42:13,631 Hainandarrok oso ospetsuak ginen mendebaldeko gure janariagatik. 586 00:42:16,433 --> 00:42:18,869 Saiatu nintzen sukaldean ez lan egiten… 587 00:42:18,903 --> 00:42:22,206 …tabernaria izan nahi nuela aitari esanez. 588 00:42:22,239 --> 00:42:25,943 Baibainekien tabernariei eskupeko asko ematen zaizkiela… 589 00:42:25,976 --> 00:42:27,912 …eta lana arinagoa dela. 590 00:42:27,978 --> 00:42:32,650 Eta, suertea izanez gero, gau batean lortuko duzu eskupekotan… 591 00:42:32,716 --> 00:42:36,420 …hilabeteko soldataren kopuru bera! 592 00:42:37,221 --> 00:42:42,726 Zoritxarrez, ez nintzen ondo moldatzen jatetxeko nagusiarekin. 593 00:42:42,860 --> 00:42:46,463 Beraz, sukaldera itzuli behar izan nuen. 594 00:42:50,034 --> 00:42:54,905 Gaueko argiek klan-elkarteen eta tenpluen sarrerak argitzen dituzte. 595 00:42:55,039 --> 00:42:57,308 Neoi-kolorez ñir-ñir egiten dute… 596 00:42:57,341 --> 00:43:02,780 …"teochew"-morokilak, "zhi char" edo oilaskoa iragarriz. 597 00:43:03,113 --> 00:43:10,154 Txinatar oilaskoa, "kampong" oilaskoa, oilasko garestia. 598 00:43:10,354 --> 00:43:12,957 Otoitz egitera eta otorduak egitera etortzen da hona jendea. 599 00:43:13,057 --> 00:43:18,128 Eta prezio egoki batean, edozein gutizia jan daiteke kaleotan. 600 00:43:18,696 --> 00:43:20,531 Umeek eskutik heltzen diete gurasoei… 601 00:43:20,598 --> 00:43:24,702 …langileen eta bezeroen joan-etorria zeharkatu artean. 602 00:43:24,802 --> 00:43:29,306 Geylang hau ikusiko duen azken belaunaldia ote dira? 603 00:43:30,174 --> 00:43:32,309 Lorong kaleko 30a pasatu orduko… 604 00:43:32,376 --> 00:43:35,713 …etxebizitza berriak agertzen dira urtero. 605 00:43:36,246 --> 00:43:39,316 Gangster zaharrek barre egingo zuketen. 606 00:43:39,516 --> 00:43:42,453 Bati 12 bala sartu zizkioten gorputzean. 607 00:43:43,153 --> 00:43:46,857 Zerraldo erori zen bere metrailadore eta granaden gainera… 608 00:43:46,857 --> 00:43:49,426 …azken hatsa emanez. 609 00:43:49,526 --> 00:43:54,064 Eta haren oroigarria erakusteko etxebizitza bat da orain. 610 00:44:11,215 --> 00:44:13,117 Zergatik geratu zara? 611 00:44:13,484 --> 00:44:15,719 Gauza bat bukatu beharrez. 612 00:44:16,086 --> 00:44:18,255 Ez gelditu berandu arte. 613 00:44:18,322 --> 00:44:19,256 Gabon. 614 00:44:19,456 --> 00:44:20,658 Gabon. 615 00:44:25,496 --> 00:44:29,733 Bere ondareari heldu-helduta, horra Tiong Bahru. 616 00:44:29,867 --> 00:44:34,304 1930eko urteetan eraikitako art deco eraikin eder hauek… 617 00:44:34,338 --> 00:44:36,140 …lerrokatzen zituzten kaleen izenak… 618 00:44:36,140 --> 00:44:40,944 …XIX. eta XX. mendeetako txinatar aitzindarienak ziren. 619 00:44:41,078 --> 00:44:44,181 "Tiong"ek "hilerria" esan nahi du hokkieraz… 620 00:44:44,314 --> 00:44:47,151 …eta "bahru"k "berria" esan nahi du malaysieraz. 621 00:44:47,184 --> 00:44:50,688 Lekua osasunerako kaltegarria izendatu ondoren eraiki zuten… 622 00:44:50,688 --> 00:44:54,558 …eta 1925ean eraberritu zen. 623 00:44:54,892 --> 00:44:56,994 II. Mundu Gerraren aurreko urteetan… 624 00:44:57,027 --> 00:45:01,298 …goi mailako klaseko familiak bizi ziren auzo honetan… 625 00:45:01,398 --> 00:45:06,904 …eta aberatsek eta boteretsuek han ezkutatzen zituzten beren maitaleak. 626 00:45:07,471 --> 00:45:11,375 Ospe horretatik datorkio Mei Ren Wo izena… 627 00:45:11,508 --> 00:45:14,978 …zeinak "Ederren gordelekua" esan nahi baitu mandarinez. 628 00:45:15,145 --> 00:45:19,183 Gerra ondorengo hamarraldietan auzoak dotorezia galdu bazuen ere… 629 00:45:19,216 --> 00:45:22,119 …zerbait berreskuratu du haren luxu ohitik… 630 00:45:22,252 --> 00:45:27,357 …horma zahar hauetan kokatu diren jatetxe eta denden bitartez. 631 00:45:28,192 --> 00:45:31,628 Urte horietan hartu zuen Tiong Bahruk ospea… 632 00:45:31,662 --> 00:45:34,398 …bertako sukaldaritzaren egoitza gisa. 633 00:45:34,565 --> 00:45:39,870 Loo's Hainanese Curry Rice eta Old Tiong Bahru Bak Kut Teh lokalak… 634 00:45:39,903 --> 00:45:43,574 …leialak izan zaizkio auzo dotore honi. 635 00:45:46,810 --> 00:45:50,748 Tiong Bahruko azoka berria 2006an bukatu zuten… 636 00:45:50,748 --> 00:45:56,386 …baina lehen azoka modernoa zegoen lekuan etxebizitzak eraikiko dira. 637 00:45:56,453 --> 00:45:58,956 1955ean eraikia… 638 00:45:59,089 --> 00:46:02,426 …kale-saltzaile batzuen eskariz egin zen azoka… 639 00:46:02,526 --> 00:46:06,764 …nekatuta baitzeuden negozioak kalean ilegalki egiteaz. 640 00:46:06,930 --> 00:46:09,800 Gobernu-mugimendu baten aitzindariak izan ziren… 641 00:46:09,867 --> 00:46:12,069 …eta mugimendu hark estropezuka egin zuen aurrera… 642 00:46:12,102 --> 00:46:15,672 …harik eta kale-saltzaileak eraikin ofizialetan kokatu arte. 643 00:46:16,540 --> 00:46:19,943 1980ko urteetan zailtasun handiak egon ziren arren… 644 00:46:20,043 --> 00:46:23,881 …kalean ez zen jadanik kale-saltzailerik gelditzen. 645 00:46:24,381 --> 00:46:26,316 -Chef! -Goh-san, dena ondo? 646 00:46:26,784 --> 00:46:27,818 Eskerrik asko. 647 00:46:27,851 --> 00:46:29,887 -Claire aurkezten dizut. -Zer moduz? 648 00:46:29,920 --> 00:46:33,223 Gero elkarrizketa bat egingo dizu. 649 00:46:33,257 --> 00:46:35,626 Pozten naiz zu ezagutzeaz, Claire. Eskerrik asko etortzeagatik. 650 00:46:35,726 --> 00:46:40,898 -Digitalki egingo dugu. -Sushia ezin da horrela egin. 651 00:46:41,698 --> 00:46:44,034 Eskerrik asko. Otorduaz gozatu. 652 00:46:44,301 --> 00:46:46,870 -Hurrengo platera badator. -Eskerrik asko. 653 00:46:53,944 --> 00:46:56,613 Boss Ronnie, eskerrik asko gaur gurekin egoteagatik. 654 00:46:56,647 --> 00:46:58,215 Eskerrak zuri, Claire. 655 00:46:58,482 --> 00:47:02,452 Boss Ronnie, 13 urterekin hasi omen zinen. 656 00:47:02,519 --> 00:47:04,221 Kontatuko al didazu zerbait gehiago? 657 00:47:04,254 --> 00:47:09,026 Bai, 13 urterekin hasi nintzen, baina ez sukaldean. 658 00:47:09,059 --> 00:47:11,428 Mandatu-mutil hasi nintzen. 659 00:47:11,461 --> 00:47:15,499 Zakarra atera behar nuen, zorua garbitu… 660 00:47:15,532 --> 00:47:17,267 …eta bestelako lanak egin. 661 00:47:17,301 --> 00:47:22,973 Denetik eginez, nola egin zenuen aurrera chef bihurtu arte? 662 00:47:23,140 --> 00:47:26,376 20 urterekin joan nintzen Japoniara… 663 00:47:26,410 --> 00:47:29,546 …soldadutza bukatu orduko. 664 00:47:29,546 --> 00:47:33,550 Japoniako lehen hilabeteetan, baztertu egin ninduten. 665 00:47:33,650 --> 00:47:40,457 Hemen zerbait ikasi arren, Japonian hutsetik hasi behar izan nuen. 666 00:47:40,557 --> 00:47:46,029 Azkenean, japoniarrek beren jakinduria irakatsi zidaten. 667 00:47:46,063 --> 00:47:47,664 -Hori Japonian izan zen. -Bai. 668 00:47:47,698 --> 00:47:50,367 -Eta gero Singapurrera itzuli zinen. -Bai. 669 00:47:50,434 --> 00:47:54,271 Zein da alderik handiena Japoniako eta Singapurreko janariaren artean? 670 00:47:54,438 --> 00:47:55,973 Ezin dituzu konparatu. 671 00:47:55,973 --> 00:48:03,013 Gure janariak baditu bere jaki apartak, eta japoniarrak ere bai. 672 00:48:03,213 --> 00:48:07,084 Hemen janaria nahi dudanean nire jatorriaz oroitzeko da. 673 00:48:07,150 --> 00:48:12,289 Janari horrek esaten digu ez ahazteko gure sustraiak… 674 00:48:12,356 --> 00:48:16,894 …ez ahazteko gure arbasoen sorlekua eta nola hasi ziren haiek. 675 00:48:16,927 --> 00:48:19,663 Kaleko janaritik zer gustatzen zaizu gehiena? 676 00:48:19,696 --> 00:48:21,431 Zein da zure jakirik maiteena? 677 00:48:21,465 --> 00:48:23,734 Nire jakirik maiteena "wanton mee" da. 678 00:48:23,767 --> 00:48:24,935 "Wanton mee"! 679 00:48:27,170 --> 00:48:30,974 Gaur, kale-sukaldaritzako 113 zentro ditu gobernuak… 680 00:48:31,074 --> 00:48:34,278 …eta janari prestatuko 6.000 saltoki ditu han. 681 00:48:34,711 --> 00:48:38,348 Kale-saltzaileek nahitaez joan behar izan zutenez leku berrietara… 682 00:48:38,348 --> 00:48:43,620 …errenta merkean eman zizkieten egoitza berri eta garbiak. 683 00:48:43,687 --> 00:48:45,689 Baina belaunaldi horren ondoren… 684 00:48:45,756 --> 00:48:47,958 …saltzaile-azokan sartzen direnek ez dute… 685 00:48:47,958 --> 00:48:50,961 …gobernuaren diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik. 686 00:48:50,994 --> 00:48:53,797 Eskaintzarik txikiena egin behar izan zuten… 687 00:48:53,797 --> 00:48:56,967 …merkataritza-jabetzenarekin konparatuz gero. 688 00:48:58,135 --> 00:49:03,240 Saltokiak berriz alokatzeko merkatu beltza ere hazi egin da. 689 00:49:03,573 --> 00:49:06,610 Merkatu beltz hori kontrolik gabe lehertu zen… 690 00:49:06,610 --> 00:49:12,215 …jabetza-saltzaileak tartean sartu, eta tasek igotzen jarraitu zutenean. 691 00:49:12,549 --> 00:49:16,386 Eroste-tasak 80.000 dolarreraino igo ziren. 692 00:49:16,386 --> 00:49:19,957 Eta taktika gupidagabeak nagusitu ziren. 693 00:49:20,190 --> 00:49:23,994 Azkenean, egoera hainbesteraino atera zen bere onetik… 694 00:49:23,994 --> 00:49:25,862 …non agintariek ezeztatu egin baitzituzten… 695 00:49:25,862 --> 00:49:30,167 …gutxieneko eskaintza prezioak eta berriz alokatzeko ohitura. 696 00:49:30,567 --> 00:49:33,103 Gaur egun, saltoki bat alokatzeko… 697 00:49:33,103 --> 00:49:36,740 …bi urratseko eskaintza-prozesu konplexu bat egin behar da. 698 00:49:36,940 --> 00:49:39,576 Horren ondorioz, ez da harritzekoa hau ikustea: 699 00:49:39,576 --> 00:49:43,981 Lehen belaunaldiko saltoki batek hilean 500 dolarreko laguntza du… 700 00:49:44,715 --> 00:49:50,554 Bigarren belaunaldikoak 3.000tik gorako berralokatzea ordaintzen du. 701 00:49:50,787 --> 00:49:56,326 Eta hirugarreneko batek 1.000 dolar ordaintzen ditu hilean. 702 00:49:58,795 --> 00:50:01,999 Guraso askok harro eta pozik hartuko luketen arren… 703 00:50:02,032 --> 00:50:04,735 …semeak familiaren negozioan segitu nahi izatea… 704 00:50:04,735 --> 00:50:08,071 …Ng jaunaren aurpegia bere "char kway teow" bezainbat ilundu zen… 705 00:50:08,105 --> 00:50:10,007 …semeak hori esan zionean. 706 00:50:10,073 --> 00:50:14,511 "Ez, ez. Gogor ikasi eta lan on bat aurkitu". 707 00:50:15,145 --> 00:50:17,247 Aitak ezetz esan arren… 708 00:50:17,247 --> 00:50:20,317 …semeak grina handiz eutsi zion bere eskariari. 709 00:50:21,184 --> 00:50:22,953 Zer moduzkoa izan zen hasiera? 710 00:50:22,953 --> 00:50:28,658 Espero bezala, ezin izan nuen luzaroan kozinatu… 711 00:50:28,692 --> 00:50:30,694 …ez bainengoen sukaldean trebatua. 712 00:50:30,827 --> 00:50:35,098 Gerora konturatu nintzen aita txundigarria zela! 713 00:50:35,132 --> 00:50:38,935 Luzaroan egoten zen sukaldean, gelditu gabe. 714 00:50:38,935 --> 00:50:42,873 Ordu asko etengabe sukaldean jo eta ke pasatzeko… 715 00:50:43,073 --> 00:50:45,042 …iraun handia behar duzu… 716 00:50:45,042 --> 00:50:47,677 …eta ezin zara poliki ibili, sua tartean daukazu eta. 717 00:50:47,677 --> 00:50:49,379 Eta sua ez zaizu geldituko. 718 00:50:49,413 --> 00:50:53,784 Beraz, erne ibili behar duzu, eta bero eduki woka. 719 00:50:53,784 --> 00:50:58,622 Hasieran, bezeroak ikusten nituen inguruan ibiltzen… 720 00:50:58,755 --> 00:51:01,058 …kozinatzen ikusten ninduten eta ez zidaten ezer eskatzen. 721 00:51:02,492 --> 00:51:05,262 Horrelako esperientziak izan nituen. 722 00:51:05,262 --> 00:51:08,598 Eta orain, zer esaten dizute bezeroek? 723 00:51:09,433 --> 00:51:12,369 Bezero batzuk etortzen zaizkit esanez… 724 00:51:12,469 --> 00:51:18,809 …zoragarria dela nik aitak bezala kozinatzen ikasi izana. 725 00:51:18,875 --> 00:51:25,515 Eta lehen baino maizago etortzen dira nire "char kway teow"en bila. 726 00:51:26,183 --> 00:51:28,852 Zer dio orain aitak zure "char kway teow"z? 727 00:51:28,919 --> 00:51:34,658 Oso kritika onak egiten dizkit, baina lainezaz ari zaidala uste dut. 728 00:51:35,092 --> 00:51:40,497 Nire "char kway teow" urrun dago berarenaren maila ikaragarritik. 729 00:51:40,497 --> 00:51:45,502 Baina berak ondo dagoela esaten dit eta nik asko estimatzen diot hori. 730 00:51:46,036 --> 00:51:52,676 Nolakoa izan zitzaizun bulegaritik kale-saltzailerako aldaketa hori? 731 00:51:52,742 --> 00:51:57,414 Jende askorentzat, bulego batean exekutiboa izatea… 732 00:51:57,447 --> 00:52:03,987 …errespetagarriagoa da, edo eutsi beharreko lan ona da. 733 00:52:04,654 --> 00:52:10,060 Aitaren saltokira etorri, eta egun osoan kale-sukaldari izatea… 734 00:52:10,060 --> 00:52:12,295 …mailaz jaistea da jende askorentzat. 735 00:52:12,329 --> 00:52:15,899 Asko gustatzen bazaizu eta bizibide zintzoa baldin bada… 736 00:52:15,932 --> 00:52:19,002 …egiten duzun ezein lanik ez du ezer txarrik, nire ustez. 737 00:52:19,035 --> 00:52:28,578 Nire lagun batzuek pentsatu zuten zergatik hartu ote nuen bide hau… 738 00:52:28,912 --> 00:52:32,983 …baina familiaren sokari heldu nahi diot… 739 00:52:33,016 --> 00:52:37,287 …eta ez dut nahi aitaren langintza galtzea. 740 00:52:37,287 --> 00:52:40,390 Beraz, nire esku dagoen artean… 741 00:52:40,490 --> 00:52:45,929 …nahi nuke singapurtarrek aitaren "char kway teow" jatea. 742 00:52:46,163 --> 00:52:48,798 Azkar ari da zure "char kway teow" bihurtzen. 743 00:52:49,833 --> 00:52:51,968 Gogor saiatzen ari naiz. 744 00:52:56,306 --> 00:53:00,877 Zu jaio eta handik gutxira utzi nuen hotela. 745 00:53:01,878 --> 00:53:05,282 Itsasontzi bateko sukaldari lana eskaini zidaten. 746 00:53:05,982 --> 00:53:12,589 Askoz gehiago ordaintzen zidaten, baina etxetik urrun egon behar! 747 00:53:13,590 --> 00:53:17,494 Gaztea nintzen, eta hura aukera bat zela pentsatu nuen. 748 00:53:17,627 --> 00:53:21,064 Gurasoek orduan utzi zuten lana. 749 00:53:21,531 --> 00:53:26,570 Zuri eta zure amari zerbait hobea emango nizuela pentsatu nuen. 750 00:53:27,204 --> 00:53:30,340 Gogoan dut etxera iristen nintzen ordua. 751 00:53:30,407 --> 00:53:33,076 Zu korrika joaten zinen zeure gelara… 752 00:53:33,243 --> 00:53:36,313 …ez ninduzulako ezagutzen. 753 00:53:37,581 --> 00:53:40,850 Eta amak behin eta berriz esan behar zizun: 754 00:53:40,917 --> 00:53:45,755 "Ez lotsatu, zure aita da eta". 755 00:53:46,590 --> 00:53:50,627 Eta zuretzat kozinatzen nuen etxera etortzen nintzen bakoitzean. 756 00:53:50,660 --> 00:53:55,432 Oroitzen duzu prestatu nizkizun arkume-dadoak jengibrearekin? 757 00:53:55,465 --> 00:53:57,534 Zure platerik gogokoena zen. 758 00:53:57,567 --> 00:54:06,543 80ko hamarraldian, itsaso nahikoa ikusi nuela erabaki nuen. 759 00:54:06,977 --> 00:54:10,113 Singapurrera itzultzea erabaki nuen, beraz. 760 00:54:10,780 --> 00:54:16,987 Itzuli nintzenean, ordea, Singapur oso desberdina zen. 761 00:54:17,487 --> 00:54:19,823 Oso aldatuta zegoen. 762 00:54:21,157 --> 00:54:25,996 Neure kasa lan egin, eta kale saltoki bat jartzea erabaki nuen. 763 00:54:26,263 --> 00:54:28,565 Nire kale-saltokian lan egitea zen kontua. 764 00:54:29,399 --> 00:54:35,772 Zure janariaz gozatzen ikusten dituzu bezeroak. 765 00:54:36,573 --> 00:54:39,276 Baina gauza batek ez zuen preziorik… 766 00:54:39,442 --> 00:54:43,913 …bezeroekin izan nuen harremanak. 767 00:54:45,282 --> 00:54:48,785 Oroitzen zara kale-saltokian laguntzen zenidala? 768 00:54:49,185 --> 00:54:51,921 Oso ona zinen horretan. 769 00:54:52,188 --> 00:54:54,858 Negozioan txanda hartuko zenidala uste nuen… 770 00:54:54,891 --> 00:54:57,827 …baina beste asmo batzuk zenituen, nonbait. 771 00:54:58,428 --> 00:55:03,133 Aita, zure arkume-dadoak onenak dira. 772 00:55:08,972 --> 00:55:11,675 "Bak chor mee" "teochew" bezalakoa da, berez… 773 00:55:11,708 --> 00:55:14,344 …baina "mee pok" txerri xehetuarekin prestatzea… 774 00:55:14,344 --> 00:55:16,846 …txerri-bolak eta txanpiñoi egosiak erantsita… 775 00:55:16,913 --> 00:55:20,016 …txile-saltsa batean; eta saltsa egiten denez "buah keras"ekin… 776 00:55:20,050 --> 00:55:23,987 …izkira desidratatuekin, txile- orearekin eta urdaiarekin ere bai… 777 00:55:24,020 --> 00:55:26,489 …gehiago da, beraz, hego- mendebaldeko Asiako mutazio bat… 778 00:55:26,556 --> 00:55:30,226 …txinatar plater peto-peto bat baino. 779 00:55:30,327 --> 00:55:33,063 Chua jaunak prestatzen duen "bak chor mee"… 780 00:55:33,096 --> 00:55:38,168 …urte askoan zehatz esperimentatuz hobetuz joan da. 781 00:55:38,301 --> 00:55:42,672 Hain goxoa da, non jendea ordu askoan egoten baita ilaran… 782 00:55:42,706 --> 00:55:44,774 …katilu bat eskuratzeko. 783 00:55:44,841 --> 00:55:49,212 Pazientzia ez da aski, ordea, suertea ere behar izaten da. 784 00:55:50,013 --> 00:55:53,983 Zeren eta Chua jaunak erabakitzen badu ilara ezin dela gobernatu… 785 00:55:54,017 --> 00:55:56,386 …ez zaio axola denda ixtea… 786 00:55:56,419 --> 00:56:00,090 …eta ilaran dagoen edonori ez zerbitzatzea. 787 00:56:01,858 --> 00:56:05,228 Zure aitak zergatik ez du laguntza gehiago eskatzen… 788 00:56:05,261 --> 00:56:07,630 …lana pixka bat arintzeko? 789 00:56:07,664 --> 00:56:09,899 Hasteko, jenio bizia du. 790 00:56:10,200 --> 00:56:11,701 Amak bakarrik jasaten du. 791 00:56:11,735 --> 00:56:14,437 Zaila da jenioa jasango dion inor kontratatzea. 792 00:56:14,471 --> 00:56:17,407 Ez du inorekin lan egin nahi. Berak egin nahi du dena. 793 00:56:17,474 --> 00:56:22,479 Saltokia garbitu, osagaiak prestatu, dena! 794 00:56:23,146 --> 00:56:26,049 Zeuk bakarrik egiten duzu "bar chor mee"? 795 00:56:26,082 --> 00:56:26,683 Bai. 796 00:56:26,750 --> 00:56:28,284 Zergatik? 797 00:56:28,318 --> 00:56:31,221 Ez dut inor kontratatu nahi, asko kostatzen da eta. 798 00:56:31,254 --> 00:56:33,323 Inork ez du 200 dolarretan lan egin nahi. 799 00:56:33,390 --> 00:56:36,393 Nahiago dut neuk egin, eta diru gehiago irabazi. 800 00:56:36,393 --> 00:56:39,496 Ez da gogorra bakarrik lan egitea? 801 00:56:39,496 --> 00:56:40,530 Niretzat, ez. 802 00:56:40,563 --> 00:56:42,999 Zaletasunez egiten dut. 803 00:56:43,032 --> 00:56:47,804 Ez zait gustatzen bidaiatzea edo kalean ibiltzea. 804 00:56:47,837 --> 00:56:51,241 Lanean edo etxean nago beti. 805 00:56:51,808 --> 00:56:56,179 Luzaroan egin du hau; zergatik ez da modernizatzen? 806 00:56:56,312 --> 00:56:58,815 Oso gizon tradizionala da. 807 00:56:58,848 --> 00:57:02,419 Ez zaizkio makinak gustatzen, eta ez du lasterbiderik hartu nahi. 808 00:57:02,419 --> 00:57:04,654 Jende askok esan dio… 809 00:57:04,687 --> 00:57:07,690 …errazago egin ditzakeela gauza asko. 810 00:57:07,757 --> 00:57:09,592 Baina bera tematuta dago… 811 00:57:09,659 --> 00:57:12,929 …janaririk onena eman nahi die bezeroei. 812 00:57:12,962 --> 00:57:17,367 Janaririk onena emateko erantzukizuna duela uste du. 813 00:57:18,134 --> 00:57:22,305 Semea zarenez, hemen lagundu diezaiokezula uste duzu? 814 00:57:22,338 --> 00:57:25,475 Hasieran lagundu nion, baina… 815 00:57:25,742 --> 00:57:32,449 …ez ditu gauzak korapilatu nahi elkarrekin lan eginez. 816 00:57:32,749 --> 00:57:34,884 Ez zuen gaztetan ikasi. 817 00:57:34,918 --> 00:57:36,653 Orain beranduegi da. 818 00:57:36,686 --> 00:57:40,924 Egia esan, ez dut uste lan honetarako balio duenik. 819 00:57:40,990 --> 00:57:42,659 Talentua baduzu, astebeten ikasi duzu. 820 00:57:42,692 --> 00:57:46,930 Emazteak 40 urte daramatza nirekin, eta ez daki nola egiten den. 821 00:57:47,464 --> 00:57:50,166 Esan duzu zure aita oso zaila dela lanerako. 822 00:57:51,100 --> 00:57:53,069 Etxean ere hala al da? 823 00:57:54,070 --> 00:57:55,472 Ez du hitz egiten. 824 00:57:55,538 --> 00:57:57,474 Amarekin ere ez. 825 00:57:57,507 --> 00:57:58,341 Oso noizbehinka. 826 00:57:58,408 --> 00:58:00,343 Lankoholikoa-edo da. 827 00:58:00,376 --> 00:58:03,313 Lanera emana du bizitza. 828 00:58:03,746 --> 00:58:05,615 Eta nola sentitzen zara horrekin? 829 00:58:05,748 --> 00:58:08,084 Baditu alde onak eta txarrak. 830 00:58:08,151 --> 00:58:12,655 Aitaren maitasun falta sentitzen dut… 831 00:58:12,689 --> 00:58:15,058 …baina aita arduratsua da… 832 00:58:15,091 --> 00:58:19,596 …aurrera ateratzen baititu familia eta aitona-amonak. 833 00:58:20,296 --> 00:58:24,968 Saltokiaz zu arduratuko bazina, zer aldatuko zenuke? 834 00:58:24,968 --> 00:58:27,804 Amari entzungo nioke, amak aholkuak ematen baitizkio. 835 00:58:27,871 --> 00:58:30,507 Gauzak sinpleago egiteko, alegia. 836 00:58:30,707 --> 00:58:36,145 Osagai batzuk eros litezke, edo eginda ekar daitezke… 837 00:58:36,179 --> 00:58:37,714 Nik horiek erabiliko nituzke. 838 00:58:37,714 --> 00:58:41,851 Baliteke zaporean pixka bat nabaritzea… 839 00:58:41,918 --> 00:58:45,288 …baina lan handiegia litzateke niretzat. 840 00:58:45,355 --> 00:58:49,559 Ez dut hau egiten dirua irabazteko, bizimodua ateratzeko baizik. 841 00:58:49,592 --> 00:58:51,094 Bizimodu soil bat da. 842 00:58:51,127 --> 00:58:57,267 Hobe da pertsona bakarra egotea nekatuta, eta ez beste guztiak. 843 00:58:57,567 --> 00:58:59,602 5 egun egon naiteke lo egin gabe. 844 00:58:59,636 --> 00:59:03,106 Aurkituko al didazu hori egin dezakeen beste norbait? 845 00:59:03,139 --> 00:59:05,675 Ezinezkoa da edonorentzat. 846 00:59:05,808 --> 00:59:08,344 Zergatik ez duzu argi negozioa zure gain hartzea? 847 00:59:08,378 --> 00:59:11,381 Ez dudalako aitaren bizimodua izan nahi… 848 00:59:11,414 --> 00:59:13,816 …atsedenik gabe, denbora gutxi… 849 00:59:13,950 --> 00:59:19,055 Nik sinplifikatu egingo nuke janaria. 850 00:59:19,556 --> 00:59:21,624 Begira ezazu zeure inguruan. 851 00:59:21,658 --> 00:59:24,894 Hau dena laster desagertuko baita. 852 00:59:26,195 --> 00:59:28,932 Asko gustatzen zait leku hau, xarma handia du. 853 00:59:28,965 --> 00:59:30,934 Nortasun handia, ezta? 854 00:59:31,935 --> 00:59:34,571 Jendeak egiten du leku hau den bezalakoa… 855 00:59:34,737 --> 00:59:37,407 …ez luxuzko barne-diseinatzaile batek. 856 00:59:40,944 --> 00:59:42,278 Goseak zaude? 857 00:59:42,278 --> 00:59:43,012 Bai. 858 00:59:43,279 --> 00:59:46,950 Singapurreko "wanton mee"rik onenera eramango zaitut. 859 00:59:48,952 --> 00:59:50,587 Eta hementxe dago. 860 01:00:09,072 --> 01:00:10,907 Oso ona dago, ezta? 861 01:00:11,307 --> 01:00:13,409 A zer galdu dudan! 862 01:00:13,676 --> 01:00:17,981 "Wanton mee" saltoki hau 1965 ezkero dago! 863 01:00:18,615 --> 01:00:22,719 Hong Zhairen ama umetan hasi zen aitari laguntzen. 864 01:00:23,019 --> 01:00:27,490 Eta Hong Zhai bera 6 urterekin hasi zen laguntzen. 865 01:00:28,891 --> 01:00:31,327 Zer gertatuko zaio leku honi? 866 01:00:31,461 --> 01:00:33,863 Galderarik garrantzitsuena hau da: 867 01:00:34,030 --> 01:00:37,834 Zer gertatuko da jende honen bizitzarekin? 868 01:00:38,901 --> 01:00:42,271 Nortasun handia eman diote leku honi. 869 01:00:43,272 --> 01:00:45,341 Hemen hazia naiz ni. 870 01:00:47,143 --> 01:00:50,380 Izugarri botako dut faltan leku hau. 871 01:00:52,649 --> 01:00:56,152 Singapur gehiegi eta azkarregi aldatzen ari da. 872 01:00:56,352 --> 01:01:01,024 Eta ez bagara kontuz ibiltzen, geure arimak galduko ditugu. 873 01:01:01,290 --> 01:01:03,926 Horregatik gustatzen zait hau erabiltzea. 874 01:01:03,960 --> 01:01:07,463 Joaten denean, ez da galduko. 875 01:01:08,264 --> 01:01:09,265 Ahal dezaket? 876 01:01:23,179 --> 01:01:27,016 Hori da. Chun Fengen kameran zaude. 877 01:01:29,052 --> 01:01:35,391 Selera Rasa Nasi Lemak-ek Bruneiko sultana omen du zale amorratua. 878 01:01:35,491 --> 01:01:39,762 Hura hona etortzen den bakoitzean handizka erosten omen dio jatekoa. 879 01:01:39,862 --> 01:01:42,999 Sekretua, haren sortzaile Hassan jaunaren arabera… 880 01:01:43,032 --> 01:01:45,968 …kalitate handi-handiko osagaiak erabiltzea da. 881 01:01:46,035 --> 01:01:50,840 Horrela ziurtatzen da koko-esnetan egositako arrozaren usain gozoak… 882 01:01:50,873 --> 01:01:55,912 …bere magia eragitea bezeroak lehen mokadua jan baino lehenago. 883 01:01:56,212 --> 01:02:01,617 1998an hasi nintzen "nasi lemak" egiten. 884 01:02:01,984 --> 01:02:05,354 Egun osoko lana nuen garai hartan. 885 01:02:05,421 --> 01:02:08,891 Aitak esan zidan lana egun erdiz egiteko… 886 01:02:08,958 --> 01:02:11,127 …hura nola prestatu erakutsi nahi zidalako. 887 01:02:11,194 --> 01:02:15,732 Galdetu nion: "Zergatik ni? Hark erantzun: "Zaharrena zarelako". 888 01:02:16,466 --> 01:02:20,436 Zure anaiak hona ekartzeko, zu harrapatu behar zaitut aurrena. 889 01:02:20,436 --> 01:02:25,742 Eta badakit zuk baduzula haiek erakartzeko motibazioa. 890 01:02:25,975 --> 01:02:29,345 Zu gai bazara hori egiteko, haiek ere gai direla esango dute. 891 01:02:29,879 --> 01:02:31,647 Ez zenuen nahi? 892 01:02:31,748 --> 01:02:34,517 Hasieran, ez. 893 01:02:34,584 --> 01:02:37,153 Pozik nengoen nire lanean. 894 01:02:37,220 --> 01:02:41,691 Baina, gero, egun erdiko lana egiten hasi nintzenean… 895 01:02:41,758 --> 01:02:44,327 …sukaldaritzarekiko zaletasuna sortu zitzaidan. 896 01:02:44,527 --> 01:02:46,796 Zer ikasi zenuen aitarengandik? 897 01:02:47,263 --> 01:02:51,467 Kalitatezko produktua aurkitzen. 898 01:02:51,834 --> 01:02:55,772 Adibidez, Pasir Panjang-era joan ginen… 899 01:02:55,772 --> 01:02:58,674 …eta sei arroz mota eman zizkidan… 900 01:02:58,775 --> 01:03:02,311 …eta arroz bakoitza sentimenduz aztertzeko eskatu zidan. 901 01:03:02,411 --> 01:03:04,814 "Badakizu arrozak bere marka dakarrela" esan nion. 902 01:03:04,847 --> 01:03:07,617 Sukaldari arrunt batek hori esango luke. 903 01:03:07,784 --> 01:03:12,021 Aitak, ordea: "Ez, banan-banan uki itzazu eta sentitu". 904 01:03:12,054 --> 01:03:15,491 "Arroz bakoitzak zapore desberdina du, uki desberdina du". 905 01:03:15,625 --> 01:03:18,694 Banan-banan ukitu nituen. Aitak: "Begiak itxi". 906 01:03:18,961 --> 01:03:22,198 "Esadazu zer markakoa den hau, eta hau, eta hau". 907 01:03:22,231 --> 01:03:23,299 Nik: "Zertarako?" 908 01:03:23,332 --> 01:03:28,271 Aitak: "Arroz pakete bat bidaltzen dizutenean, marka jakin batekoa… 909 01:03:28,271 --> 01:03:30,239 …ziria sartuko dizute, agian". 910 01:03:30,273 --> 01:03:33,509 "Paketea ireki, arroza garbitu, eta orduan jakingo duzu". 911 01:03:33,543 --> 01:03:34,877 "Hau da arroza". 912 01:03:35,111 --> 01:03:37,780 "Hau da ale berria, ale zaharra, hauek dira ale onak". 913 01:03:37,814 --> 01:03:43,352 Horrek bultzatu ninduen ikastera eta osagai guztien berri izatera: 914 01:03:43,386 --> 01:03:47,223 Txilea, tipulak… 915 01:03:47,256 --> 01:03:50,159 Hori da aitak eman zidana. 916 01:03:50,459 --> 01:03:54,430 Baduzu beste ametsik, kale-saltzailea izateaz gainera? 917 01:03:54,463 --> 01:04:00,236 Pilotua izan nahi nuela-eta, horregatik egin nituen ikasketak. 918 01:04:00,937 --> 01:04:03,506 Isilean egin nuen. Gutuna erakutsi nion. 919 01:04:03,573 --> 01:04:07,076 Aita, pilotua izan nahi dut. 920 01:04:07,276 --> 01:04:10,913 Eseri egin zen, dendako izkinan, eta esan zidan: 921 01:04:10,947 --> 01:04:13,049 Ezin dut ahaztu. 922 01:04:13,149 --> 01:04:17,854 "Hegazkin-pilotua izan nahi baduzu, nor izango da dendako pilotua?" 923 01:04:17,887 --> 01:04:19,889 Non dago orain zure aita? 924 01:04:19,956 --> 01:04:25,661 Aita orain dela hiru urte hil zen. 925 01:04:26,128 --> 01:04:27,797 Gizon ona zen. 926 01:04:27,864 --> 01:04:32,335 Gizon erlijiosoa zen. 927 01:04:32,702 --> 01:04:35,137 Eta bazekien zer nahi zuen. 928 01:04:35,238 --> 01:04:40,509 Eta gizon bakoitza errespetatzen zuen. 929 01:04:40,910 --> 01:04:47,049 Aita galtzea oso une latza izan zen guretzat. 930 01:04:48,351 --> 01:04:54,891 Berriz elkar ikusiko bazenute, zer espero zenuke berak esatea? 931 01:04:56,392 --> 01:04:58,227 Ondo egindako lana! 932 01:04:58,261 --> 01:04:59,595 Lan ona egin duzu. 933 01:04:59,595 --> 01:05:04,767 Izan ere, hil aurretik, esan zidan. 934 01:05:05,334 --> 01:05:07,503 "Zernahi ere…" 935 01:05:10,072 --> 01:05:13,509 "Zernahi ere gertatu, familiari eutsi behar diozu". 936 01:05:13,509 --> 01:05:16,812 Eta hemen nago. 937 01:05:17,213 --> 01:05:18,581 Eta hori egiten ari zara. 938 01:05:18,581 --> 01:05:20,950 Bai, bai. 939 01:05:22,618 --> 01:05:25,288 Oso tristea da. 940 01:05:26,322 --> 01:05:28,557 Asko maite nuen aita. 941 01:05:31,427 --> 01:05:32,929 Barkatu. 942 01:05:34,363 --> 01:05:35,798 Poz-pozik egongo zen. 943 01:05:40,336 --> 01:05:41,871 Zertan ari zara? 944 01:05:43,072 --> 01:05:45,408 Argitalpen digitaleko berri nagusia. 945 01:05:45,574 --> 01:05:48,411 -Ez al zeneukan amaituta? -Ideia hobe bat bururatu zait. 946 01:05:48,477 --> 01:05:50,813 Irakurleentzat hobea izango da. 947 01:05:52,248 --> 01:05:53,616 Zertaz da? 948 01:05:54,216 --> 01:05:56,152 Txinatarren Urte Berriko ohiturez. 949 01:05:57,153 --> 01:06:01,023 Ondo legoke janari horren jatorria aztertzea. 950 01:06:02,391 --> 01:06:05,227 Oporretan joango zara, beraz? 951 01:06:06,028 --> 01:06:10,066 Ez, familia osoa biltzeko ohitura dugu. 952 01:06:10,833 --> 01:06:14,337 Lehengusuak eta guzti. Lurrunezko ontzian joango gara! 953 01:06:16,005 --> 01:06:17,340 Eta zu? 954 01:06:19,075 --> 01:06:20,977 Oraindik ez dakit. 955 01:06:28,551 --> 01:06:31,454 Red Star jatetxea lehenengoetako bat izan zen… 956 01:06:31,454 --> 01:06:33,556 …Kantongo janaria Singapurren ematen. 957 01:06:33,556 --> 01:06:37,526 Zeruko lau erregeak ziren ikono nazional nagusiak. 958 01:06:37,560 --> 01:06:40,863 Lau chef bikain 1963an elkartu ziren… 959 01:06:40,896 --> 01:06:44,800 …eta "7 Colour Louhei Yusheng" ospetsua sortu zuten. 960 01:06:46,569 --> 01:06:50,906 Goh jauna naiz. Yusheng bat eskatu dut. 961 01:06:53,109 --> 01:06:55,444 Plater honetako osagai koloretsu bakoitzak… 962 01:06:55,478 --> 01:06:58,147 …urte berriko bedeinkapen desberdin bat adierazten du… 963 01:06:58,180 --> 01:07:00,316 …eta osagai bakoitza jartzean esaten da. 964 01:07:54,770 --> 01:07:56,372 Aita. 965 01:07:58,741 --> 01:08:02,278 Zure "yusheng" maiteena ekarri dizut. 966 01:08:03,446 --> 01:08:08,350 Eta zure plater onenetako batzuk prestatu ditut. 967 01:08:09,085 --> 01:08:11,787 Arkume-dadoak jengibrearekin. 968 01:08:12,922 --> 01:08:14,790 Oilaskoa curryan. 969 01:08:18,127 --> 01:08:22,198 Badakit ez dudala inoiz zuk bezain ondo kozinatuko. 970 01:08:22,498 --> 01:08:25,367 Baina saiatu egin naiz. 971 01:08:28,571 --> 01:08:33,676 Desilusionatu egin zintudan janari saltokian txanda hartu ez nizulako… 972 01:08:33,709 --> 01:08:36,846 …eta zure urratsak segitu ez nituelako. 973 01:08:44,120 --> 01:08:46,589 "Singapurreko janariaren historia" 974 01:08:46,655 --> 01:08:49,325 Hau zuretzat idatzi dut. 975 01:08:54,697 --> 01:08:55,898 Maite zaitut. 976 01:08:59,969 --> 01:09:03,105 Eta faltan botatzen zaitut. 977 01:09:03,506 --> 01:09:08,911 "Aitari, sabela, bihotza eta burua elikatu baitzizkidan". 978 01:09:17,253 --> 01:09:18,754 Barkatu. 979 01:09:19,054 --> 01:09:21,624 Zer da hori? 980 01:09:21,857 --> 01:09:24,660 "Wanton mee" da. 981 01:09:25,261 --> 01:09:27,963 Probatu al duzu inoiz? 982 01:09:28,297 --> 01:09:30,099 Probatu nahi duzu? 983 01:09:30,232 --> 01:09:31,433 Bai. 984 01:09:31,567 --> 01:09:33,502 Mesedez, eseri. 985 01:09:35,838 --> 01:09:38,741 "Wanton"ari begiratzea… 986 01:09:38,774 --> 01:09:41,343 …hodei bati begiratzea bezala da. 987 01:09:42,545 --> 01:09:46,549 Eta "wanton"en itzulpenak esan nahi du… 988 01:09:46,649 --> 01:09:50,452 …"hodei bat jatea". 989 01:09:51,820 --> 01:09:53,455 Probatu nahi duzu? 990 01:09:53,556 --> 01:09:54,657 Bai. 991 01:09:55,424 --> 01:09:56,892 Eskerrik asko. 992 01:09:57,893 --> 01:09:59,795 -Ziur? -Bai. 993 01:10:07,536 --> 01:10:09,138 Zer ona! 994 01:10:09,205 --> 01:10:10,873 Bai, ezta? 995 01:10:14,043 --> 01:10:17,413 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz