1 00:00:29,896 --> 00:00:33,433 Oroimenak huts egiten ez badit, Rostoveko zooan gertatu zen. 2 00:00:33,600 --> 00:00:35,468 Zer gertatu zen han? 3 00:00:36,269 --> 00:00:38,705 Animalientzako kalitate eskaseko janaria erosi zuten. 4 00:00:38,838 --> 00:00:42,842 Ospe txarreko hornitzaile batena zen janaria. 5 00:00:42,976 --> 00:00:46,379 Diziplina-batzorde batek ikertu zuen tratua. 6 00:00:46,546 --> 00:00:51,651 -Egizu kontu gu ikertzen bagaituzte! -Ai ene! 7 00:00:54,320 --> 00:00:58,058 -Mahonesa gehiago nahi? -Bai. Beroegi dago. 8 00:00:59,826 --> 00:01:02,462 Nahikoa, nahikoa! 9 00:01:03,430 --> 00:01:08,234 Terrarioko janari bizidunarekin konpondu al dugu guk auzia? 10 00:01:08,435 --> 00:01:12,072 Terrarioa ez da nire kontua. Ez dut zerikusirik horrekin. 11 00:01:12,072 --> 00:01:15,275 -Nork du terrarioaren ardura? -Zer arraio ote dakit nik? 12 00:01:16,509 --> 00:01:18,978 Demontre, zer gertatu zaio? 13 00:01:19,145 --> 00:01:20,947 Natasha? 14 00:01:21,314 --> 00:01:23,950 Zer duzu, polita? 15 00:01:23,983 --> 00:01:27,187 -Ahula egongo al da? -Bai noski. Zer ba? 16 00:01:27,320 --> 00:01:29,122 Natasha! 17 00:01:29,255 --> 00:01:31,558 Aizu, Natasha. 18 00:01:35,962 --> 00:01:38,465 Zer gertatzen da hemen? 19 00:01:40,900 --> 00:01:44,671 -Natasha? Aizu! -Neskak, txuri-txuri dago. 20 00:01:44,838 --> 00:01:47,540 -Natasha! -Pultsua hartuiozu. 21 00:01:47,607 --> 00:01:50,443 -Ondo al zaude, Natasha? -Natasha. Itxaron. 22 00:01:50,577 --> 00:01:53,546 -Kate, anbulantziari deika ari naiz! -Deitu. Natasha! 23 00:01:53,746 --> 00:01:56,015 -Natasha! -Gatzik ez! Perfumea usain dezala. 24 00:01:56,149 --> 00:01:58,218 Neskak, ez dakit arnasa hartzen ari ote den! 25 00:01:58,551 --> 00:02:01,721 -Anbulantzia bati deitu! -112ra deitu! 26 00:02:01,855 --> 00:02:05,125 -Natasha! -Pultsua hartuiozu! 27 00:02:05,458 --> 00:02:10,130 -Natasha! Esnatu! -Pultsua sumatzen diot. 28 00:02:10,230 --> 00:02:13,433 Dena ondo aterako da. Ez ezazu horrela astindu. 29 00:02:13,600 --> 00:02:16,436 Horra. Bizirik dagoela uste dut. 30 00:02:52,405 --> 00:02:57,877 ZOOLOGIA 31 00:04:39,145 --> 00:04:43,783 -Natasha, gose al zara? -Bai, ama. Pixka bat. 32 00:04:54,894 --> 00:05:00,300 Afaria prest dago. Hanburgesak egin ditut. Gustatzen zaizkizu. 33 00:05:00,900 --> 00:05:03,403 Eskerrik asko, ama. 34 00:05:03,536 --> 00:05:05,905 Ondo. 35 00:05:06,973 --> 00:05:11,678 Albiste ikaragarri bat entzun dut gaur. 36 00:05:12,679 --> 00:05:14,714 Zer da? 37 00:05:14,881 --> 00:05:18,351 Europako lekuren batean emakume bat atxilotu dute. 38 00:05:18,518 --> 00:05:21,187 Zoo batean lan egiten zuen. 39 00:05:21,621 --> 00:05:30,229 Tximu batekin bekatuan aritu da ezkutuka urte askoan. 40 00:05:31,397 --> 00:05:34,100 Ama, zergatik ikusten dituzu telesaio horiek? 41 00:05:34,467 --> 00:05:36,869 Zergatik ez duzu katez aldatzen? 42 00:05:36,969 --> 00:05:39,872 Europan erotuta daude denak. 43 00:05:39,939 --> 00:05:44,744 Kristautasuna ukatu, eta heresian erori dira. 44 00:05:47,714 --> 00:05:49,582 Zergatik ari da Barsik miauka? 45 00:05:49,682 --> 00:05:52,218 -Gelan giltzapetu dut. -Zergatik? 46 00:05:52,385 --> 00:05:54,887 Hor barrena eroa bezala ibili delako. 47 00:05:55,555 --> 00:05:56,656 Gaixo ote dago? 48 00:05:56,789 --> 00:06:00,693 Ez ditu bereizten udaberria eta udazkena. 49 00:06:00,860 --> 00:06:03,896 Barsik ez da horretan ona. 50 00:06:04,030 --> 00:06:07,200 Udaberriak ez dio jadanik gogoa berotuko. Zaharregia da. 51 00:06:07,367 --> 00:06:09,135 Zaharra, zergatik? 52 00:06:09,469 --> 00:06:13,306 -Katuak luze bizitzen dira. -Tira… 53 00:06:22,115 --> 00:06:24,117 -Arratsalde on. -Baita zuri ere. 54 00:06:24,283 --> 00:06:29,555 Emango al didazu zerbait oinazerako? 55 00:06:30,123 --> 00:06:32,125 Non duzu mina? 56 00:06:33,326 --> 00:06:38,164 Ondoezik nago. Astenia dut. 57 00:07:11,030 --> 00:07:13,332 Horrela daude gauzak. 58 00:07:13,433 --> 00:07:17,737 -Arrain pozoitu bat izango zen. -Ez. Ez du ezer jan. 59 00:07:17,904 --> 00:07:21,507 -Haurdun egongo da. -Zer? Erotuta zaude! 60 00:07:21,674 --> 00:07:25,445 -Zer ba? Benetan ari naiz. -Ez adarrik jo! 61 00:07:25,511 --> 00:07:29,148 Nor da, ba, aita? Ez dut gizon batekin sekula ikusi. 62 00:07:29,282 --> 00:07:31,918 -Ez du sekula inor izan. Ez. -Eta… 63 00:07:33,152 --> 00:07:34,854 -Eta benetan gaixorik badago? -Burutik jota dago. 64 00:07:35,021 --> 00:07:39,225 Tira! Arrain pozoitua jango zuen. Besterik ez. 65 00:07:39,392 --> 00:07:41,194 Eta minbizia badu, zer? 66 00:07:44,230 --> 00:07:47,400 Zer gaiztoa zaren! 67 00:07:54,240 --> 00:07:57,910 -Har dezaket te gehiago? -Bai noski. 68 00:08:12,124 --> 00:08:15,127 Gogoratzen duzu nola tratatzen zituzten pazienteak? 69 00:08:15,127 --> 00:08:17,497 Film zaharretan agertzen da. 70 00:08:17,597 --> 00:08:21,234 Mihia ateratzen zenuen, medikuak begietara begiratzen zizun. 71 00:08:21,400 --> 00:08:24,337 Eta berehala egiten zizun diagnostikoa. 72 00:08:24,704 --> 00:08:27,340 Orain zer egiten dute, ordea? 73 00:08:27,507 --> 00:08:31,744 Mailutxo batekin belaunean jotzen zintuen. Oroitzen zara? 74 00:08:31,911 --> 00:08:34,614 Ez dute jadanik egiten. 75 00:08:34,780 --> 00:08:40,586 "Zer gertatzen zaizu?" Eta pastillak ematen dizkizute. 76 00:09:43,316 --> 00:09:44,984 Aztertu egingo zaitut. 77 00:09:48,421 --> 00:09:54,360 -Saiatu duzu etxeko tratamenturik? -Etxeko tratamenturik? Tira… 78 00:09:55,227 --> 00:10:02,268 Mina hasi zitzaidanean ukendu bat jarri nuen gerriaren atzealdean. 79 00:10:02,702 --> 00:10:06,706 Gauez. Eta biharamunean hau ikusi nuen. 80 00:10:07,440 --> 00:10:08,941 Horra zer daukadan. 81 00:10:12,144 --> 00:10:14,880 Jantzi zaitez. 82 00:10:16,682 --> 00:10:21,754 Erradiografia bat egingo dizute. 83 00:10:22,622 --> 00:10:26,626 Irudia ikusi nahi nuke tratamentuaz hitz egin aurretik. 84 00:10:27,827 --> 00:10:31,397 Natalia Nikolaevna. 85 00:10:31,831 --> 00:10:35,434 -Erradiografia bat egingo didate. -Bai, inondik ere. 86 00:10:38,471 --> 00:10:42,942 Irudia ikusi ondoren, espezialista aukeratuko dugu. 87 00:10:43,109 --> 00:10:46,445 -Nirekin bukatu duzu? -Bai. 88 00:11:20,913 --> 00:11:22,982 -Sar naiteke? -Bai, sartu. 89 00:11:23,115 --> 00:11:25,918 -Arratsalde on. -Baita zuri ere. 90 00:11:26,185 --> 00:11:31,891 -Erradiografiarako eskari bat dut. -Utzi ikusten. 91 00:11:32,992 --> 00:11:34,694 Tira… 92 00:11:35,428 --> 00:11:38,464 -Gerrialdea da, ezta? -Bai. 93 00:11:38,964 --> 00:11:42,835 Noiz egin zenuen azken erradiografia? 94 00:11:45,705 --> 00:11:47,740 Ez naiz oroitzen. 95 00:11:47,907 --> 00:11:51,911 Aspaldi. Eskolan azterketa egiten zigutenean. 96 00:11:51,977 --> 00:11:56,382 Eskolan? Demagun, beraz, zure lehen erradiografia dela. 97 00:11:56,916 --> 00:11:57,983 Zoaz atzeko gelara. 98 00:11:58,150 --> 00:12:00,720 Aulki bat aurkituko duzu han. Mesedez, erantzi zaitez… 99 00:12:00,820 --> 00:12:04,390 …eta jantzi mantala eta gerrikoa. Gero, kamillan etzan. 100 00:12:04,557 --> 00:12:07,259 Prest egotean, abisatu. 101 00:12:10,596 --> 00:12:15,000 Ene! Ez du minik emango, ezta? 102 00:12:16,535 --> 00:12:21,207 -Zera hau jantzi behar dut? -Bai noski. 103 00:12:21,340 --> 00:12:26,145 -Jantzi egin behar dut. -Erantzi zure arropa eta jarri hori. 104 00:12:29,148 --> 00:12:33,486 -Dena ondo? -Bai, pixka bat gehiago. 105 00:12:33,619 --> 00:12:36,522 Ia prest nago. 106 00:13:02,381 --> 00:13:04,583 Ederki. 107 00:13:05,718 --> 00:13:09,789 -Etzan, burua nire aldera jarrita. -Ederki. 108 00:13:10,122 --> 00:13:12,591 Oso ondo. 109 00:13:14,693 --> 00:13:17,029 Prest nago. 110 00:13:18,030 --> 00:13:21,100 Horrela ezin dizut erradiografiarik atera. 111 00:13:21,333 --> 00:13:24,436 -Hau kendu behar dugu. -Mesedez, ez. 112 00:13:24,603 --> 00:13:28,974 -Beharrezkoa da. Utzidazu. -Ez. 113 00:13:29,575 --> 00:13:30,810 Mesedez. 114 00:13:30,943 --> 00:13:34,814 Utzidazu kentzen. 115 00:13:37,750 --> 00:13:39,952 Ikusten dut. 116 00:13:40,719 --> 00:13:42,988 Arestian esan behar zenidan. 117 00:13:43,589 --> 00:13:45,624 Ondo da. 118 00:13:50,863 --> 00:13:53,866 Hona zer egingo dugun. 119 00:13:55,935 --> 00:13:58,637 Bizkarra okertu. 120 00:14:04,310 --> 00:14:06,478 Horrela, hobe. 121 00:14:09,215 --> 00:14:16,021 Hel diezaiokezu, ez mugitzeko? Horrela. Mila esker. 122 00:14:16,789 --> 00:14:19,491 Ez duzu mugitu behar. 123 00:14:19,658 --> 00:14:22,394 Aitu? Ez mugitu. 124 00:14:37,042 --> 00:14:39,745 Bukatu dugu. Jantzi zure arropak. 125 00:15:29,561 --> 00:15:32,164 Ez da hain latza izan, ezta? 126 00:15:33,966 --> 00:15:38,637 -Ondo da. -Astebeten egingo dizut txostena. 127 00:15:39,505 --> 00:15:42,374 -Tira ba. -Zergatik hain berandu? 128 00:15:42,541 --> 00:15:49,348 Ezin duzu azkarrago egin? Mesedez. 129 00:15:49,615 --> 00:15:53,886 Mesedez. Behar-beharrezkoa dut. 130 00:15:57,356 --> 00:15:59,158 Bihar etorri. 131 00:16:00,159 --> 00:16:03,095 -Biharko prestatuko dizut. -Primeran. 132 00:16:03,429 --> 00:16:05,898 Natasha naiz. 133 00:16:08,133 --> 00:16:10,636 -Petya. -Pozten naiz zu ezagutzeaz. 134 00:16:10,803 --> 00:16:13,906 7ak arte lan egiten dut. Arratsaldean etor zaitezke. 135 00:16:14,440 --> 00:16:17,476 -Lana bukatu ondoren etorriko naiz. -Ederki. 136 00:16:17,710 --> 00:16:21,380 -Eskerrik asko. Agur. -Agur. 137 00:16:42,935 --> 00:16:45,204 Kaixo. 138 00:16:47,740 --> 00:16:49,908 Etorri hona. 139 00:16:51,443 --> 00:16:53,645 Itxaron pixka bat. 140 00:17:01,520 --> 00:17:06,025 Tori. Txintxoa, zu. 141 00:17:07,760 --> 00:17:11,163 Tori. 142 00:17:12,364 --> 00:17:15,334 Ondo al zaude? 143 00:17:17,236 --> 00:17:20,873 Zu, neska polita. 144 00:17:21,040 --> 00:17:23,509 Goxoa, ezta? Gustatzen al zaizu? 145 00:17:23,675 --> 00:17:27,913 Goxoa? Neska polita, zu. 146 00:17:28,080 --> 00:17:34,086 Bai, polita zara. 147 00:17:34,219 --> 00:17:35,587 Hala zara, bai. 148 00:17:35,754 --> 00:17:39,058 Zergatik zaude hain lotsati gaur? 149 00:17:40,459 --> 00:17:43,896 Dietan zaude? 150 00:17:49,902 --> 00:17:53,639 Kaixo zuei ere bai. 151 00:17:54,339 --> 00:17:57,943 Kaixo, laztanak. Egun on. 152 00:17:58,477 --> 00:18:03,082 Egun on zuri ere. 153 00:18:04,283 --> 00:18:09,188 Polit horiek. Ederrak zarete denak. 154 00:18:09,354 --> 00:18:12,357 -Zisneen etxea. -Aintzira? 155 00:18:12,458 --> 00:18:15,394 Probatzen ari naiz. Arrazoi duzu. 156 00:18:17,162 --> 00:18:21,800 Ez, lakua dela uste dut. Bost letra, Lrekin hasita. L-a-k-u-a. 157 00:18:22,401 --> 00:18:27,673 -Hipopotamo emea. Zazpi letra. -Natasha. 158 00:18:30,909 --> 00:18:35,714 Ia ezkataz betea du azala. Ez nuke niretzat nahi. 159 00:18:35,881 --> 00:18:37,916 Gehiago dirudi hamster lodi kaskamotz bat. 160 00:18:38,117 --> 00:18:42,621 -Nire kalkulagailua ikusi duzue? -Ez. 161 00:18:42,921 --> 00:18:46,058 -Mahaian utzi zenuen atzo. -Ez da inon ageri. 162 00:18:46,225 --> 00:18:48,393 Ez dut aurkitzen. 163 00:18:48,560 --> 00:18:50,629 Begiradazu. 164 00:18:50,796 --> 00:18:53,765 Ondo begiratu. Atzo ikusi nuen. 165 00:18:54,166 --> 00:18:58,437 -Ez dago hemen. -Ez dago. Harritzekoa. 166 00:18:58,604 --> 00:19:03,242 -Gorde egin zenuen? -Tiraderan utzi nuen. Ahaztu zait. 167 00:19:03,375 --> 00:19:05,944 Zergatik? Ez dut sekula kalkulagailua hor sartzen. 168 00:19:07,813 --> 00:19:11,283 -Ai ene! -Horra zure kalkulagailua! 169 00:19:13,585 --> 00:19:16,388 Hortxe daukazu! Har ezazu! 170 00:19:16,555 --> 00:19:20,592 -Ene! Zer demontre! -Begira, hor beste bat! 171 00:19:21,193 --> 00:19:24,563 Hartu kalkulagailua. Haren bila zenbiltzan, ezta? 172 00:19:27,032 --> 00:19:29,434 -Oso atseginak zarete nirekin! -Begira zer moñoñoa! 173 00:19:29,601 --> 00:19:32,104 -Mesedez, geldi! -Zuk erosiak dira. 174 00:19:32,871 --> 00:19:37,342 Baina animaliek ez dituzte nahi. Nahi duzuna egizu hauekin. 175 00:20:00,999 --> 00:20:03,635 -Natasha. -Bai? 176 00:20:07,539 --> 00:20:12,044 Gauza bat kontatu behar dizut. 177 00:20:12,211 --> 00:20:17,316 Ba omen dago emakume bat gure auzoan… 178 00:20:17,482 --> 00:20:20,219 …deabruak hartua omen dagoena. 179 00:20:20,385 --> 00:20:22,454 Nola dakite? 180 00:20:23,956 --> 00:20:29,995 Harekin ezin duzu ez hitz egin, ez begietara begiratu. 181 00:20:30,162 --> 00:20:34,866 Eta nola dakite deabrutua dagoela eta ezin zaiola begietara begiratu? 182 00:20:35,033 --> 00:20:37,703 Emakume arrunt bat izango da. 183 00:20:38,437 --> 00:20:40,739 Nola esan dezakete hori? 184 00:20:41,440 --> 00:20:46,678 Emakume horri isats bat atera omen zaio. 185 00:20:48,614 --> 00:20:52,184 Eta suge erraldoi baten modukoa omen da isats hori. 186 00:20:53,018 --> 00:20:56,521 Lodia eta biribilkatua omen da. 187 00:20:56,655 --> 00:21:03,295 Eta isatsak bere bizia omen du. 188 00:21:03,462 --> 00:21:06,098 Ez barre egin, mesedez. 189 00:21:06,498 --> 00:21:10,502 -Oso kontu serioa da. -Bai. 190 00:21:11,803 --> 00:21:16,341 -Gure bizilagunaren laguna… -Bai? 191 00:21:16,675 --> 00:21:20,512 -Hitz egin du emakume horrekin. -Eta? 192 00:21:20,679 --> 00:21:24,683 Gaur minbizia diagnostikatu diote. 193 00:21:24,816 --> 00:21:28,520 Ez barre egin, mesedez. Ez nago zaharminez! 194 00:22:48,367 --> 00:22:50,736 Ezin dizut baimena eman. 195 00:23:00,912 --> 00:23:02,948 Ezinezkoa da. 196 00:23:06,618 --> 00:23:09,454 Jaunartu dezaket? 197 00:23:13,792 --> 00:23:16,194 Ba al dago moduren bat? 198 00:23:26,505 --> 00:23:28,940 Ezin da. 199 00:23:32,511 --> 00:23:35,414 Barkatu. 200 00:24:41,880 --> 00:24:45,750 Deabruaren marka du. 201 00:24:46,518 --> 00:24:50,422 Nazkagarria al da andrea? Zer itxura du? 202 00:24:50,589 --> 00:24:57,162 Sendoa eta mardula omen da. 203 00:24:57,496 --> 00:25:02,434 Gizona dirudi. Baina emakume-arropak ditu. 204 00:25:03,702 --> 00:25:07,639 Non ezkutatzen du isatsa? 205 00:25:07,806 --> 00:25:12,277 Deabrua bada, isatsa izango du. Non ezkutatzen du? 206 00:25:12,844 --> 00:25:15,146 Pantietan. 207 00:25:16,581 --> 00:25:18,283 -Zer? -Pantietan? 208 00:25:18,416 --> 00:25:21,920 -Nola ba? -Isats luzea pantietan kabitzen da? 209 00:25:22,053 --> 00:25:24,756 Aurkituko zuen modua. 210 00:25:26,625 --> 00:25:29,694 -Zentzua badu. -Pentsatzen jarrita… 211 00:25:29,861 --> 00:25:33,265 -Zergatik ez? -Non gordeko zuen bestela? 212 00:25:33,565 --> 00:25:34,766 Ai Jauna! 213 00:25:43,542 --> 00:25:48,280 Mugitu egin zinen erradiografia atera zizutenean? 214 00:25:49,414 --> 00:25:54,619 Ez. 215 00:25:55,987 --> 00:25:58,757 Irudia lausoegia da. 216 00:25:59,724 --> 00:26:04,296 -Zer esan nahi duzu? -Begiraiozu. 217 00:26:05,630 --> 00:26:09,267 Ikusten? Hementxe. 218 00:26:10,268 --> 00:26:13,438 -Lausotuta dago, ikusten? -Bai. 219 00:26:14,339 --> 00:26:15,974 Izpiak ez dira hemendik pasatu. 220 00:26:16,508 --> 00:26:22,480 Gune hau zeharo iluna dago. 221 00:26:23,148 --> 00:26:26,585 Eta hemen… 222 00:26:27,485 --> 00:26:30,221 Hemen ez da ezer ikusten. 223 00:26:30,388 --> 00:26:33,758 Xehetasun guztiak ikusi behar dira, ordea. 224 00:26:33,925 --> 00:26:36,194 Zer egingo dut orain? 225 00:26:36,661 --> 00:26:43,935 Beste erradiografia bat eskatuko dizut. 226 00:26:44,102 --> 00:26:46,237 Behar dena egingo dut. 227 00:26:46,404 --> 00:26:53,044 Datorren astelehenean erradiografia bat aterako dizute. 228 00:26:54,346 --> 00:26:59,918 Eta har ezazu berriz ostiralerako hitzordua nirekin. 229 00:27:00,752 --> 00:27:05,991 Gaur egin diezadakete erradiografia? 230 00:27:06,157 --> 00:27:09,628 Jakina, medikuak alde egin ez badu. 231 00:27:09,761 --> 00:27:12,063 Azkar ibili beharra daukat, ba. 232 00:27:12,497 --> 00:27:15,100 -Mila esker eta agur. -Agur. 233 00:27:48,266 --> 00:27:50,201 Petya! 234 00:27:52,337 --> 00:27:55,040 -Petya, Petya. -Kaixo. 235 00:27:55,173 --> 00:28:00,745 -Ezin izan dugu ezer egin. -Zer esan nahi duzu? 236 00:28:00,912 --> 00:28:04,182 -Hitzordu bat neukan berarekin. -Norekin? 237 00:28:04,349 --> 00:28:05,350 -Kirurgialariarekin. -Jakina. 238 00:28:05,517 --> 00:28:09,254 Beste erradiografia bat behar omen dut. 239 00:28:09,421 --> 00:28:12,791 Galdetu diot. Astelehenean esan dit. 240 00:28:13,224 --> 00:28:16,861 Ostiralean dut hitzordua. Lehenago, erradiografia bat behar dut. 241 00:28:17,028 --> 00:28:19,064 Gaur egin omen dezaket, zu hemen bazaude oraindik. 242 00:28:19,230 --> 00:28:21,433 Pozten naiz zu hemen egoteaz. 243 00:28:21,599 --> 00:28:26,337 -Hemen nago. Egin dezagun. -Beste bat egin behar omen da… 244 00:28:26,504 --> 00:28:30,842 Zer edo zer ez omen zen behar bezala ikusten. 245 00:28:30,975 --> 00:28:35,780 -Gune ilun batzuk omen daude. -Gune ilunak? 246 00:28:35,947 --> 00:28:38,616 -Bai! -Gertatzen da. Berriz egingo dugu. 247 00:28:38,783 --> 00:28:41,519 Zer ondo! 248 00:28:53,598 --> 00:28:56,000 Egina! 249 00:29:14,552 --> 00:29:19,190 Eskerrak eman nahi dizkizut. 250 00:29:23,094 --> 00:29:25,263 Zer esan nahi duzu? 251 00:29:33,404 --> 00:29:35,573 Hori zuretzat da. 252 00:29:38,510 --> 00:29:42,514 Natasha, ezin dut hartu. Sentitzen dut. 253 00:29:42,680 --> 00:29:44,149 -Zergatik ez? -Ezin dut. 254 00:29:44,315 --> 00:29:47,952 -Ez dut hartuko. Ezin dut. -Zergatik? 255 00:29:48,119 --> 00:29:51,055 -Hain txarra al da ardo hau? -Ezin dut edan. 256 00:29:51,222 --> 00:29:56,394 -Ona omen da. -Ona da, baina ezin dut onartu. 257 00:29:56,561 --> 00:29:59,230 Etxera eramazu. 258 00:29:59,564 --> 00:30:02,867 -Zeure zorroan sartuko dizut. -Ez, ez dut nahi. 259 00:30:03,034 --> 00:30:06,604 -Natasha, ireki zorroa. -Ez, ez. 260 00:30:06,738 --> 00:30:08,907 -Nahikoa da. -Etxera eraman eta edan ezazu han. 261 00:30:09,073 --> 00:30:11,676 Ez dut edaten. 262 00:30:11,843 --> 00:30:14,279 -Inoiz ez? -Inoiz ez. 263 00:30:15,980 --> 00:30:18,483 Nik ere ez. 264 00:30:20,418 --> 00:30:23,454 -Zurrupa bat besterik ez niretzat. -Ez nuen ireki behar. 265 00:30:24,389 --> 00:30:29,060 -Bakoitzarentzat pixka bat. -Ez! Hori gehiegi da! 266 00:30:29,227 --> 00:30:33,698 -Nik zuk adina daukat. -Gehiago har ezazu. 267 00:30:35,099 --> 00:30:36,601 Sagarra moztuko dut. 268 00:30:39,437 --> 00:30:43,374 -Hau piknik bat da, ezta? -Bai, zoragarria da. 269 00:30:44,342 --> 00:30:46,477 Tira… 270 00:30:48,746 --> 00:30:52,884 -Osasuna. -Topa egin nahi nuke. 271 00:30:53,952 --> 00:30:59,257 Edan nahi nuke… Edan dezagun… 272 00:31:00,725 --> 00:31:05,063 -Gure ametsak bete daitezela. -Bai. 273 00:31:05,363 --> 00:31:07,298 Osasuna. 274 00:31:14,272 --> 00:31:17,108 -Kontuz oinarekin. -Bai. 275 00:31:19,944 --> 00:31:22,814 -Iritsi al gara? -Ia-ia. 276 00:31:22,981 --> 00:31:25,350 -Ia-ia? -Bai. 277 00:31:25,550 --> 00:31:29,921 Zergatik daramatzagu ontzi hauek? 278 00:31:30,755 --> 00:31:32,924 -Garbiontziak? -Bai. 279 00:31:33,057 --> 00:31:35,660 Begira. 280 00:31:37,428 --> 00:31:39,697 Ene. 281 00:31:40,298 --> 00:31:41,666 Zer da hau, ordea? 282 00:31:41,833 --> 00:31:45,536 -Gauza harrigarri bat. -Ene! 283 00:31:45,837 --> 00:31:48,773 -Zerbait erakustea nahi? -Bai. 284 00:31:48,973 --> 00:31:51,476 -Zer da hau? -Begiradazu. 285 00:31:51,643 --> 00:31:53,578 -Nora zoaz? -Berehala etorriko naiz. 286 00:31:53,745 --> 00:31:56,347 -Petya? -Begiradazu! 287 00:31:58,016 --> 00:32:01,619 Kontuz! 288 00:32:01,786 --> 00:32:04,389 -Prest? -Bai… Prest zertarako? 289 00:32:13,464 --> 00:32:17,235 -Ene! -Orain zure txanda da! 290 00:32:18,636 --> 00:32:21,839 -Nirea? -Bai. 291 00:32:21,973 --> 00:32:23,741 Ez, ezin dut. 292 00:32:23,942 --> 00:32:25,543 -Bai, ahal duzu! Tira! -Ezta pentsatu ere! 293 00:32:25,710 --> 00:32:29,580 -Lagunduko dizut. -Ez, beldurgarria da. 294 00:32:29,747 --> 00:32:34,152 -Zatoz. Eman eskua. -Ez, beldurtuta nago. 295 00:32:34,319 --> 00:32:37,956 Ez da beldurgarria. Ikusi didazu egiten. 296 00:32:38,122 --> 00:32:40,191 -Utzidazu hemendik joaten. -Ederki. 297 00:32:40,358 --> 00:32:42,427 -Erori egingo naiz. -Ez kezkatu. Ez zara eroriko. 298 00:32:42,593 --> 00:32:44,762 -Itxaron… -Tira, gora. 299 00:32:44,896 --> 00:32:47,398 -Itxaron! -Ez kezkatu. Igo, eta kitto. 300 00:32:47,565 --> 00:32:49,233 -Segi! -Ez dut behera begiratu behar. 301 00:32:49,400 --> 00:32:52,236 -Nora ez duzu begiratu behar? -Hobe dut begiak ixtea. 302 00:32:52,403 --> 00:32:53,738 Begira nondik zoazen. 303 00:32:53,905 --> 00:32:56,774 -Beldurgarria da! -Tira, ondo ari zara! 304 00:32:56,975 --> 00:32:58,576 -Hara! -Prest al zaude? 305 00:32:58,743 --> 00:33:00,845 -Iritsi al gara? -Bai. 306 00:33:00,979 --> 00:33:03,414 Orain jarri ontzia lurrean. 307 00:33:04,315 --> 00:33:06,417 Ederki. Orain, gertuxeago. 308 00:33:06,584 --> 00:33:09,420 -Gertuago! -itxaron, itxaron… 309 00:33:09,587 --> 00:33:12,223 -Helduko didazu? -Bai. Lagunduko dizut. 310 00:33:12,390 --> 00:33:14,826 -Itxaron… -Ontzi gainean jar zaitez. 311 00:33:14,993 --> 00:33:18,696 -Ontzi gainean. -Itxaron… 312 00:33:19,364 --> 00:33:20,698 Horra, bada! 313 00:33:20,898 --> 00:33:22,700 -Atzera. Mugitzen ari naiz! -Orain eseri! 314 00:33:22,867 --> 00:33:25,870 -Barruan nago. -Kontuz, eutsi ondo! 315 00:33:35,713 --> 00:33:37,682 Baztertu zaitez! 316 00:33:48,026 --> 00:33:50,595 -Primeran, ezta? -Bai… 317 00:33:52,463 --> 00:33:53,965 -Barruan sartuko naiz? -Oraindik ez. 318 00:33:54,098 --> 00:33:56,734 -Ez? -Orain eser zaitez. 319 00:33:56,901 --> 00:34:01,406 -Ni… -Eskutik heltzen ari natzaizu. 320 00:34:01,539 --> 00:34:04,475 -Nire berokia bidetik kanpo dago? -Dena ondo dago. 321 00:34:14,719 --> 00:34:16,721 Begiradazu! 322 00:34:24,395 --> 00:34:25,997 Lortuko al duzu? 323 00:34:31,702 --> 00:34:35,373 -Lanpara hautsi dugu, ezta? -Bai. 324 00:34:39,310 --> 00:34:40,211 Zer daukazu? 325 00:34:40,344 --> 00:34:43,314 -Zer esan nahi duzu? -Katu bat al da? 326 00:34:43,481 --> 00:34:45,283 -Zer da, katu bat miauka? -Bai. 327 00:34:45,817 --> 00:34:50,221 Katua erakutsiko dizut. 328 00:34:51,422 --> 00:34:53,391 -Zer ari zara? -Gauza bat erakutsiko dizut. 329 00:34:54,992 --> 00:34:58,362 -Ikusten duzu? -Ez, ez. 330 00:34:58,496 --> 00:35:01,299 -Zer? -Zu ez zara katua. 331 00:35:01,466 --> 00:35:04,535 -Zer? Katu bat naiz -Ez, ez zara. 332 00:35:04,702 --> 00:35:07,738 Bizkarra okertuko dut, eta ikusiko duzu. 333 00:35:09,941 --> 00:35:13,044 -"Patata" esan. -Katutxo bat naiz. 334 00:35:15,113 --> 00:35:17,615 -Begiraiozu. -Erakutsidazu. 335 00:35:22,787 --> 00:35:24,956 -Ez dirudi katuarena. -Ez dirudi. 336 00:35:31,028 --> 00:35:32,196 Hara begiratu. 337 00:35:39,137 --> 00:35:41,606 Ai ene! 338 00:35:48,079 --> 00:35:51,716 -Polita. -Ez. Itsusia da. 339 00:36:23,214 --> 00:36:25,383 Zer da hori? 340 00:36:26,884 --> 00:36:30,655 Natasha? Natasha? 341 00:36:34,425 --> 00:36:37,028 Natasha… 342 00:36:38,095 --> 00:36:41,666 Arnasa hartu… 343 00:36:42,266 --> 00:36:43,334 -Kaixo. -Kaixo. 344 00:36:43,501 --> 00:36:48,272 Segi arnasa hartzen. Orain, eutsi arnasari. 345 00:36:51,876 --> 00:36:53,844 Kitto. 346 00:36:57,682 --> 00:37:00,384 Zer esan dezaket? 347 00:37:01,285 --> 00:37:03,854 Ez dago zertan kezkaturik. 348 00:37:04,422 --> 00:37:07,792 Hotzeria arrunt baten gorabeherak. 349 00:37:08,159 --> 00:37:10,561 Pastilla inmune-modulatzaileak emango dizkizut. 350 00:37:10,695 --> 00:37:15,499 -Natasha, zer? Gaixo al zaude? -Ondo nago… 351 00:37:15,600 --> 00:37:17,568 Berehala hobetuko da. 352 00:37:17,935 --> 00:37:20,071 -Agur. -Agur. 353 00:37:20,238 --> 00:37:22,873 -Eskerrik asko. -Ez horregatik. 354 00:37:39,156 --> 00:37:41,459 Tindatuidazu ilea. 355 00:37:41,826 --> 00:37:48,199 Eta… Itxura hobea nahi dut. 356 00:37:48,666 --> 00:37:52,270 Moztu pixka bat, hemen eta hemen. 357 00:37:52,436 --> 00:37:57,642 Egingo al didazu orrazkera polit bat, itxura hobea emango didana? 358 00:37:58,476 --> 00:38:01,679 Saiatuko naiz. 359 00:38:02,747 --> 00:38:04,982 Ahalegin guztiak egingo ditut. 360 00:38:05,516 --> 00:38:08,919 Baina ez da erraza izango. 361 00:39:14,218 --> 00:39:18,422 -Bai, lanerako prestatzen ari naiz. -Berandu zabiltza. 362 00:39:42,279 --> 00:39:50,388 Ez dut inoiz ikusi, baina ba omen dago emakume bitxi bat auzoan. 363 00:39:50,554 --> 00:39:54,392 -Bitxia? Zer esan nahi duzu? -Deabruak bidalia omen da. 364 00:39:54,558 --> 00:39:58,629 -A, bai. Entzuna daukat nik ere. -Benetan? 365 00:39:58,796 --> 00:40:00,498 Hiru isats omen ditu. 366 00:40:00,664 --> 00:40:05,336 Bizia, arima eta oroimena ken diezazukete isatsek. 367 00:40:05,503 --> 00:40:08,072 Jendea arrastorik gabe desagertzen da emakume hori ezagutzean. 368 00:40:08,239 --> 00:40:10,941 Badakizu zer entzun dudan? 369 00:40:11,275 --> 00:40:14,245 Hari begietara begiratzea omen da okerrena. 370 00:40:14,412 --> 00:40:17,081 -Ez ezazu hori inoiz egin. -Zer ba? 371 00:40:17,214 --> 00:40:21,018 Berehala hilko zara eta. 372 00:40:21,318 --> 00:40:26,357 -Ene! -Ez inoiz begiratu hari begietara. 373 00:40:26,524 --> 00:40:32,897 Nola jakin, ba, bera dela? 374 00:40:33,197 --> 00:40:36,434 -Kaixo. -Kaixo. 375 00:40:38,202 --> 00:40:40,905 -Itxura ona duzu. -Eskerrik asko. 376 00:40:41,672 --> 00:40:44,675 -Zein medikurengana zatoz? -Kirurgialariarengana. 377 00:40:45,743 --> 00:40:49,680 -Lagunduko al didazu? -Zuri lagundu? 378 00:40:50,281 --> 00:40:53,984 Zatoz nirekin. Irekiko al didazu atea? 379 00:40:55,553 --> 00:40:57,855 Mila esker. Orain sartu barrura. 380 00:40:58,355 --> 00:41:01,358 Iritsi berria naiz. Ilarako azkena naiz. 381 00:41:01,525 --> 00:41:04,595 Sartu barrura. Ondo dago. 382 00:41:04,762 --> 00:41:10,734 -Gazte, ni naiz hurrengoa. -Medikuak ikusiko zaitu. 383 00:41:10,901 --> 00:41:13,204 Itxaron pixka bat gehiago, mesedez. 384 00:41:14,305 --> 00:41:18,242 Tratamentua bukatutakoan, etorri berriz nigana. 385 00:41:18,509 --> 00:41:21,479 -Tori. -Asko da. 386 00:41:21,579 --> 00:41:24,415 -Barkatu. -Ezin naiz inoiz moldatu. 387 00:41:24,582 --> 00:41:26,517 -Tori gehiago. -Ai ene! 388 00:41:26,684 --> 00:41:27,985 Mesede bat egingo didazu? 389 00:41:28,152 --> 00:41:30,955 Har dezakezu emakumea orain? 390 00:41:31,121 --> 00:41:32,923 -Kaixo. -Kaixo. Jakina. 391 00:41:33,057 --> 00:41:36,760 -Eskerrik asko. Segi. -Eskerrik asko. 392 00:41:37,962 --> 00:41:39,864 Natasha. 393 00:41:43,801 --> 00:41:47,705 Esango al didazu zergatik aurreratu den emakume hori ilaran? 394 00:41:47,872 --> 00:41:50,241 -Dena azalduko dizut. -9ak ezkero nago hemen! 395 00:41:50,374 --> 00:41:53,344 -Mesedez, itxaron kanpoan. -Noiz arte itxaron behar dut? 396 00:41:53,511 --> 00:41:54,879 Iraingarria da. 397 00:41:55,045 --> 00:41:57,781 Eseri. 398 00:42:04,054 --> 00:42:06,257 Tira… 399 00:42:10,427 --> 00:42:15,533 Beste erradiografia bat daukagu. Oso ondo. Ikusagun. 400 00:42:17,334 --> 00:42:19,603 Tira… 401 00:42:26,911 --> 00:42:30,080 Tira, Tira. 402 00:42:31,181 --> 00:42:33,951 Tira, tira, tira. 403 00:42:34,985 --> 00:42:37,855 Benetan? Gauza bera berriz… 404 00:42:40,925 --> 00:42:46,430 -Ziur zaude ez zinela mugitu? -Ziur nago. 405 00:42:48,599 --> 00:42:53,671 Ez dut ezer ikusten. Hau ere oker dago. 406 00:42:54,305 --> 00:43:02,346 Beste erradiografia bat eskatu behar dizut. 407 00:43:03,514 --> 00:43:08,118 Berriz joan eta beste bat egin behar dudala esan nahi duzu? 408 00:43:08,285 --> 00:43:11,722 Erradiografiarik gabe ezin dizut ezer esan. 409 00:43:16,460 --> 00:43:19,597 Mila esker! Nahikoa da! 410 00:43:39,183 --> 00:43:41,619 Zein dira gaurko aztergaiak? 411 00:43:41,986 --> 00:43:49,226 Kalitate gutxiko janaria erostea eta eragiketaren kontua. 412 00:43:51,629 --> 00:43:54,231 Sveta, zer esan dezakezu? 413 00:43:54,965 --> 00:43:58,969 Nik ez dut janariaren ardura… 414 00:43:59,036 --> 00:44:04,008 …baina elkarrekin konpon dezakegu kontu hau. 415 00:44:04,174 --> 00:44:10,481 -Janaria arazo handia da. -Gure siloratzeko zera berria… 416 00:44:10,648 --> 00:44:13,784 Busti-bustita dago. Lehortu egin behar da. Horrela ezin da erabili. 417 00:44:14,218 --> 00:44:19,223 Salgai usteldua lehortu, eta kalitate handikotzat saldu ziguten. 418 00:44:19,556 --> 00:44:24,194 Garraioa bitartean ere busti zitekeen. 419 00:44:24,361 --> 00:44:26,330 Zenbat denbora geratzen zaigu? 420 00:44:26,497 --> 00:44:28,999 -Astebete edo aste eta erdi. -Aste eta erdi. 421 00:44:29,166 --> 00:44:32,403 Arazo bat dugu baita ere terrarioko janari bizidunarekin. 422 00:44:32,536 --> 00:44:37,908 Egia esan, une honetan ez dugu batere janari onik. 423 00:44:38,075 --> 00:44:39,877 Zergatik ez didazue lehenago esan? 424 00:44:40,044 --> 00:44:46,016 Intsektuak hil, eta bota egin behar izan ditugu. Saguak, okerrago. 425 00:44:46,183 --> 00:44:48,919 1.500 saguko karga bat jaso genuen. 426 00:44:49,086 --> 00:44:53,323 Gure pitoia janari hila jaten ohitu zen. Ez ditu sagu bizidunak ukituko. 427 00:44:53,457 --> 00:44:56,827 -Ez dakigu zer egin. -Albaitariari deitu diozue? 428 00:44:56,994 --> 00:45:00,564 -Baliteke pitoia gaixo egotea. -Guk ondo egin dugu geure lana. 429 00:45:00,698 --> 00:45:03,000 Norbaiti eman genion kontratu horien ardura. 430 00:45:03,133 --> 00:45:08,038 Eman dezala egoeraren berri. Ikusi zuen zer erosten zuen? 431 00:45:08,205 --> 00:45:10,140 -Berehala itzuliko naiz. -Eseri. 432 00:45:10,307 --> 00:45:13,477 -Komunera joan behar dut. -Eseri. 433 00:45:14,878 --> 00:45:18,348 Bota egin beharko ditugu sagu horiek. 434 00:45:18,515 --> 00:45:23,587 Zer egin dezakegu? Ezin ditugu saldu. Infektatuta badaude, zer? 435 00:45:23,721 --> 00:45:26,590 Ikusten dut. Natasha! 436 00:45:27,825 --> 00:45:30,027 Esadazu. 437 00:45:30,728 --> 00:45:33,864 Esango dizut zer gertatu den. Gure aurrekontua daukagu. 438 00:45:34,031 --> 00:45:36,800 Erdira jaitsi zaigu. 439 00:45:36,934 --> 00:45:38,836 Zer egin dezaket? 440 00:45:39,002 --> 00:45:43,373 Nola erosi janari biziduna? 441 00:45:43,540 --> 00:45:49,313 Ohiko hornitzaileekin bildu naiz laguntzeko eskatzeko. 442 00:45:49,480 --> 00:45:53,217 Hori zen geneukan diru guztia. 443 00:45:53,383 --> 00:45:58,122 Oso atseginak izan ziren nirekin. Tea eta gailetak hartu genituen. 444 00:45:58,255 --> 00:46:03,894 Eta gero esan zidaten: "Hor konpon eta izorrai". 445 00:46:04,061 --> 00:46:06,663 -Erotuta al zaude? -Nik esan nien: "zergatik?" 446 00:46:06,697 --> 00:46:09,633 Ospa egiteko esan zidaten. Hala egin nuen. 447 00:46:09,800 --> 00:46:12,803 Beste norbait aurkitu nuen. Arriskatu egin ginen janarekin. 448 00:46:15,806 --> 00:46:18,942 -Baina galdu egin genuen. -Tuntuna zara! 449 00:46:19,109 --> 00:46:21,678 Mesedez, neurtu zure hitzak. 450 00:46:21,845 --> 00:46:23,881 Beste zerbait egingo dut. 451 00:46:24,014 --> 00:46:27,951 Idatzi. Gaitzespen bat bidaliko diot… 452 00:46:28,118 --> 00:46:31,822 …bere lan-txostenean artxibatuta gera dadin. 453 00:46:32,122 --> 00:46:36,560 Urteko hobaria ere ezeztatuko diogu. 454 00:46:36,794 --> 00:46:41,064 Eta beste gauza bat. Zer daukazu jantzita? 455 00:46:41,231 --> 00:46:44,301 Zergatik zaude hain dotore? 456 00:46:45,068 --> 00:46:48,138 Orain puta al zara? 457 00:46:48,305 --> 00:46:52,075 Begiratu inguruan. Honela janzten da jende zintzoa. 458 00:46:52,242 --> 00:46:55,512 Amak ikusi al du hori? 459 00:46:58,816 --> 00:47:01,118 Ospa hemendik. 460 00:47:04,755 --> 00:47:08,325 -Agur. -Orain, Sveta eta Katya, zuek… 461 00:47:08,458 --> 00:47:09,560 -Bai? -Bai? 462 00:47:09,693 --> 00:47:13,230 Konponduko al duzue zera hau? Aste honetan konpondu behar da. 463 00:47:13,397 --> 00:47:15,833 Eskerrik asko. Ez dizugu huts egingo. 464 00:47:49,266 --> 00:47:53,670 Gabon, adiskideok! Pozten gara gaur gauean etorri zaretelako! 465 00:47:53,871 --> 00:47:57,140 Kanta dezagun elkarrekin gure kanturik maiteena! Prest? 466 00:48:03,881 --> 00:48:05,582 Natasha. 467 00:48:07,150 --> 00:48:11,388 -Brindis bat egin nahi dut. -Mesedez, egizu. 468 00:48:15,459 --> 00:48:21,398 Topa egin nahi diot emakume eder honi… 469 00:48:22,099 --> 00:48:23,600 Edo, hobe, neska eder honi… 470 00:48:25,669 --> 00:48:32,509 …nire bizitzan sartu baita han geratzeko. 471 00:48:34,645 --> 00:48:38,282 -Zuretzat. -Eskerrik asko. 472 00:48:45,422 --> 00:48:48,025 Egin dezagun dantza. 473 00:48:48,525 --> 00:48:52,296 -Ez dakit dantzatzen. -Erakutsiko dizut. 474 00:48:53,397 --> 00:48:55,465 -Tira. -Beldur naiz. 475 00:48:55,632 --> 00:48:59,303 Zergatik? Tira. Mesedez. 476 00:51:43,834 --> 00:51:47,437 Horrela ezin dut egin. Barkatu. 477 00:52:22,939 --> 00:52:24,574 Ama? 478 00:52:28,912 --> 00:52:31,014 Ama? 479 00:52:34,417 --> 00:52:39,356 -Zer, ama? Zer gertatu da? -Barsik hilda dago. 480 00:52:39,523 --> 00:52:41,658 Mesedez, ez negar egin. 481 00:52:41,825 --> 00:52:45,162 Luze eta guztiz zoriontsu bizi izan da gure katua. 482 00:52:45,295 --> 00:52:48,498 -Nahikoa al zen? -Jakina nahikoa zela. 483 00:52:48,665 --> 00:52:53,069 Asko maite zenuen. Zoriontsua zen. Eta berak ere asko maite zintuen. 484 00:52:53,937 --> 00:52:56,506 -Ez triste egon, ama. -Nire mutil maitea! 485 00:52:56,673 --> 00:53:01,278 Mesedez, ez. Tentsioa igoko dizu. Ez dugu hori nahi. 486 00:53:01,711 --> 00:53:04,548 Gure arazo guztiak eraman ditu. 487 00:53:04,714 --> 00:53:09,286 -Gure gaixotasunak eta zorigaitzak. -Benetan? 488 00:53:09,419 --> 00:53:12,389 Utzidazu kutxa. 489 00:53:12,656 --> 00:53:14,958 Horra. Nahikoa. 490 00:53:15,125 --> 00:53:19,196 Ondo da. Ez negar egin, ama maitea. 491 00:55:30,160 --> 00:55:35,031 Zatoz, katutxo. Tira egingo al dizut isatsetik? 492 00:55:36,166 --> 00:55:39,936 Isatsetik tira egitea nahi? 493 00:55:42,405 --> 00:55:47,143 Zergatik zabiltza hara-hona? 494 00:55:47,344 --> 00:55:50,780 Zer gertatzen zaizu? 495 00:55:52,882 --> 00:55:55,151 Okerren bat duzu? 496 00:55:56,519 --> 00:56:02,025 Utzidazu eskutik heltzen. 497 00:56:02,192 --> 00:56:06,396 Utzidazu laztan egiten. 498 00:56:09,666 --> 00:56:14,003 Zer duzu? Zer gertatzen da? 499 00:56:19,109 --> 00:56:22,379 Ume bihurria! 500 00:56:37,494 --> 00:56:39,763 Beldurgarria zara, gero! 501 00:56:56,146 --> 00:56:58,415 Tori. 502 00:57:00,784 --> 00:57:02,952 Boligrafoa hartu. 503 00:57:04,654 --> 00:57:07,590 Idatz ezazu hau goiko eta ezkerreko izkinan. 504 00:57:08,425 --> 00:57:14,431 "Zooko zuzendariari, halakok eta halakok halakori". 505 00:57:18,635 --> 00:57:24,140 Bi hatzeko tartea utzi. Eta hau idatzi: "Dimisioa". 506 00:57:27,644 --> 00:57:29,746 "Mesedez, onar ezazu… 507 00:57:33,082 --> 00:57:36,920 …jakinarazpen hau… 508 00:57:38,154 --> 00:57:42,559 …dimisioa ematen baitut nire lanpostutik… 509 00:57:42,559 --> 00:57:45,328 Zein da zure lanpostua? 510 00:57:45,562 --> 00:57:52,535 -Erosketa-Arduradun Nagusia. -"…Erosketa-Arduradun Nagusi gisa… 511 00:57:54,204 --> 00:57:59,242 …neure borondatez". 512 00:58:03,880 --> 00:58:08,151 Zu, festazalea! 513 00:58:09,586 --> 00:58:12,655 Amak akabatuko nau. 514 00:58:39,115 --> 00:58:43,119 220ra igoa zeukan tentsioa anbulantziari deitu diodanean. 515 00:58:43,286 --> 00:58:45,822 Eta bularreko mina zuen. 516 00:58:48,358 --> 00:58:51,694 Tentsioa goian du oraindik. Zer pastilla hartzen ditu? 517 00:58:51,861 --> 00:58:54,764 Betikoak. Validolum eta Corvalol. 518 00:58:55,198 --> 00:59:01,137 Min handia zuen bularrean. Erori ere egin da altxatu nahian. 519 00:59:01,538 --> 00:59:06,276 Elektrokardiograma bat egingo diozu? 520 00:59:07,176 --> 00:59:11,314 Erori egin da… Tira… 521 00:59:11,481 --> 00:59:14,984 Erradiografia bat eskatuko diot. 522 00:59:15,552 --> 00:59:17,120 -Begiratu bat emango diogu… -Zergatik? 523 00:59:17,253 --> 00:59:20,256 -Erori egin dela esan didazu. -Bai… 524 00:59:21,057 --> 00:59:26,963 Baina ez du ezer puskatu. Ez du ubeldurik. Erori baizik ez da egin. 525 00:59:27,096 --> 00:59:31,734 Elektrokardiograma bat behar dugu. Min handia du bularrean. 526 00:59:31,901 --> 00:59:36,506 Jakina. Baina erradiografia bat behar du lehenengo. 527 00:59:37,240 --> 00:59:41,578 Entzungo al didazu esaten ari natzaizuna? 528 00:59:41,744 --> 00:59:48,084 Ez dugu erradiografiarik behar. Elektrokardiograma bat eskatu. 529 00:59:48,217 --> 00:59:52,055 -Lasaitu zaitez, mesedez. -Entzun al didazu? 530 00:59:52,221 --> 00:59:55,058 Natasha, askoz hobeto nago. Goazen etxera. 531 00:59:55,224 --> 00:59:58,861 Itxaron pixka bat, ama. Berriz esango dizut. 532 00:59:59,028 --> 01:00:03,600 Ez du odol-analisirik edo eztarria miatzerik behar. 533 01:00:03,700 --> 01:00:06,536 Elektrokardiograma bat behar dugu. 534 01:00:06,703 --> 01:00:09,339 Mesedez, pasilloan itxaron ezazu. Zure ama aztertuko dut. 535 01:00:09,505 --> 01:00:14,444 Esan dizut medikuengandik urrun egon behar dugula. 536 01:00:40,937 --> 01:00:44,440 Nik esatean edan ura. 537 01:00:45,041 --> 01:00:49,646 -Hartu edalontzia eskerreko eskuan. -Ederki. 538 01:00:49,779 --> 01:00:51,948 Lau kontatu, eta edan ezazu. 539 01:00:52,515 --> 01:00:57,453 -Lau? Ederki. -Orain itxi begiak. 540 01:01:00,123 --> 01:01:02,258 Bat. 541 01:01:04,227 --> 01:01:06,496 Bi. 542 01:01:09,432 --> 01:01:11,701 Hiru. 543 01:01:12,335 --> 01:01:15,438 Lau. Edan ezazu. 544 01:01:20,109 --> 01:01:24,380 Azken tantaraino edan. Garrantzitsua da. 545 01:01:38,294 --> 01:01:44,233 Zure karrera zuloz josita dago. Ikusten? 546 01:01:46,436 --> 01:01:49,605 Aurre egiten diezu lankideei. 547 01:01:50,139 --> 01:01:52,875 Ez dizutelako ulertzen. 548 01:01:53,042 --> 01:01:57,346 -Arrazoi osoa duzu horretan. -Ez duzu lagunik. 549 01:01:58,614 --> 01:02:01,984 Baina zaindari bat duzu. 550 01:02:03,186 --> 01:02:06,355 Gustukoa zaitu. 551 01:02:07,857 --> 01:02:10,460 Ez dut ikusten nor den. 552 01:02:10,626 --> 01:02:14,731 Baina arropa txuriak dauzkala ikusten dut. 553 01:02:15,898 --> 01:02:22,538 Benetako sentimenduak ditu? Edo ez dabil serio? 554 01:02:23,306 --> 01:02:27,276 Ahal dudan guztia esan dizut. Orain joan zaitez. 555 01:02:45,561 --> 01:02:47,597 Natasha. Nola aurkitu nauzu? 556 01:02:47,764 --> 01:02:49,432 -Kaixo. -Kaixo. 557 01:03:13,055 --> 01:03:16,659 Nora goaz? 558 01:03:18,561 --> 01:03:22,365 Tira, Petya! 559 01:03:24,033 --> 01:03:26,936 -Ez dizut esango. -Zergatik ez? 560 01:03:27,403 --> 01:03:31,140 -Sekretua delako. -Sekretua niretzat? 561 01:03:31,307 --> 01:03:34,544 -Petya. -Ez. Sekretua niretzat, zuretzat. 562 01:03:34,710 --> 01:03:36,078 -Tira, esadazu! -Ez. 563 01:03:36,245 --> 01:03:41,818 -Petya! Mesedez! -Goazen. Laster ikusiko duzu. 564 01:03:42,218 --> 01:03:45,421 -Gabon. -Baita zuri ere. 565 01:03:46,022 --> 01:03:48,858 Munduan bizitzea oso beldurgarria da. 566 01:03:49,025 --> 01:03:56,365 Baina orain eta hemen uxatu behar ditugu geure beldurrak. 567 01:03:57,700 --> 01:04:02,538 Beste hitzaldi bati ekingo diogu. 568 01:04:03,139 --> 01:04:07,109 "Nork bere buruaren laguntza da laguntzarik onena". 569 01:04:07,777 --> 01:04:14,417 Eta orain gidari bat behar dugu. Boluntarioren bat? 570 01:04:16,586 --> 01:04:20,456 Etorri hona! Ongietorria egin emakumeari! 571 01:04:29,432 --> 01:04:32,001 Ez beldurtu! 572 01:04:35,738 --> 01:04:38,274 Altxatu eskuak. 573 01:04:40,176 --> 01:04:42,278 Gorago! 574 01:04:43,246 --> 01:04:45,815 Tente. 575 01:04:47,917 --> 01:04:50,586 Eta orain errepikatu nire ondoren. 576 01:04:51,254 --> 01:04:55,892 -Unibertsoari eusten diot… -Unibertsoari eusten diot… Esan. 577 01:04:56,025 --> 01:04:59,428 -…neure eskuekin. -…neure eskuekin. 578 01:04:59,595 --> 01:05:00,897 Ederki. Ozenago! 579 01:05:01,030 --> 01:05:05,668 Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 580 01:05:05,701 --> 01:05:07,570 Ederki! Berriz! 581 01:05:07,637 --> 01:05:14,610 Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 582 01:05:14,777 --> 01:05:21,517 Ederki! Ozenago! Unibertsoari eusten dio neure eskuekin. 583 01:05:21,684 --> 01:05:25,421 Bai! 584 01:05:26,389 --> 01:05:29,158 Orain haria ikusten dut. 585 01:05:29,325 --> 01:05:36,265 Ezpata erraldoi batek… 586 01:05:36,666 --> 01:05:40,269 …hodei hau zulatuko balu bezala. 587 01:05:40,436 --> 01:05:45,641 Barruan gure energia negatiboa pilatuta daukan hodeia, alegia. 588 01:05:45,775 --> 01:05:48,377 Sentitzen al duzue? 589 01:05:49,078 --> 01:05:51,948 Hodeia zulatu du! 590 01:05:52,081 --> 01:05:58,187 Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 591 01:05:59,188 --> 01:06:04,160 Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 592 01:06:04,293 --> 01:06:10,299 Ozenago! Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 593 01:06:10,466 --> 01:06:15,738 Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 594 01:06:15,905 --> 01:06:17,974 -Zuek biok. -Unibertsoari… 595 01:06:18,107 --> 01:06:21,444 Joateko eskatu behar dizuet. Hitzaldia trabatzen ari zarete. 596 01:06:21,577 --> 01:06:26,382 -Zergatik? -Ardoa edaten ari zarete. 597 01:06:26,549 --> 01:06:31,420 -Mesedez, zoazte berehala. -Barkatu. 598 01:06:31,587 --> 01:06:33,556 -Iraingarria da. -Barkatu. 599 01:06:43,833 --> 01:06:50,639 Unibertsoari eusten diot… Ozenago! …neure eskuekin. 600 01:06:50,773 --> 01:06:57,113 Ozenago! Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. Berriz! 601 01:06:58,080 --> 01:07:00,383 Hau ez da sarrera nagusia. 602 01:07:00,549 --> 01:07:08,524 Su-irteera da, larrialdietarakoa. 603 01:07:08,657 --> 01:07:11,694 Orain itxaron… Non dago? Itxaron pixka bat… 604 01:07:11,894 --> 01:07:15,965 -Zeren bila ari zara? -Itxita dago. Badago… 605 01:07:16,165 --> 01:07:22,905 -Ezin gara hemendik sartu. -Bai. Sarrera sekretu bat da. 606 01:07:23,072 --> 01:07:25,674 -Benetan. -Denboraldiko txartela dutenentzat? 607 01:07:25,841 --> 01:07:30,713 -Lagunduko dizut. -Ez, itxaron. Ia egin dut. 608 01:07:30,880 --> 01:07:34,350 -Beti ireki behar izaten dute? -Bai. 609 01:07:35,785 --> 01:07:39,155 -Zatoz nirekin! -Ederki! 610 01:07:41,857 --> 01:07:43,459 -Ondo al zaude? -Bai. 611 01:07:43,626 --> 01:07:47,830 Ate hau itxita dago, ordea. Egin beharko dugu… 612 01:07:47,997 --> 01:07:50,366 -Atzera egin? -Ezta pentsatu ere! 613 01:07:50,499 --> 01:07:54,537 -Neskak hemendik igotzen dira… -Lagunduko dizut. 614 01:07:54,703 --> 01:07:56,639 -Lagundu igotzen! -Tira! 615 01:07:56,806 --> 01:07:59,842 Unibertsoari eusten diot neure eskuekin. 616 01:07:59,975 --> 01:08:04,613 -Ez barre eginarazi! -Segi gora! 617 01:08:05,114 --> 01:08:07,183 -Ikusten duzu kaiola handi hori? -Izugarria da! 618 01:08:07,349 --> 01:08:09,718 Hori txorientzat da. 619 01:08:10,019 --> 01:08:11,921 -Ikusten duzu? -Putrea da. 620 01:08:12,088 --> 01:08:14,090 -Putrea? -Bai. 621 01:08:14,223 --> 01:08:16,625 -Ezagutzen dituzu? -Itxaron, zera dira… 622 01:08:16,792 --> 01:08:19,028 Hegazti harrapakariak. 623 01:08:19,195 --> 01:08:20,463 Horiek… 624 01:08:20,629 --> 01:08:22,832 -Kaka guztia jaten dute. -Bai, bai. 625 01:08:22,998 --> 01:08:27,803 -Begiratu hor… -Ondo ikusten duzu. Triste dago. 626 01:08:27,937 --> 01:08:31,774 -Goseak dago? -Harrapakinen bat jan du. 627 01:08:31,941 --> 01:08:34,510 -Eta gaizki dago horregatik. -Benetan? 628 01:08:34,677 --> 01:08:36,979 Ene! 629 01:08:37,179 --> 01:08:39,949 -Zebra bat al da? -Bai. 630 01:08:40,583 --> 01:08:44,253 -Benetakoa? -Zatoz hona. 631 01:08:45,421 --> 01:08:47,723 Norbait aurkeztuko dizut. 632 01:08:47,857 --> 01:08:52,128 -Kaixo, kaixo. -Uki daitezke? 633 01:08:52,261 --> 01:08:55,131 -Ezagutzen naute eta. -Ondo dago hori. 634 01:08:55,264 --> 01:09:00,136 -Nik ere uki ditzaket? -Kontuz. Kosk egin diezazuke. 635 01:09:00,302 --> 01:09:02,471 Kaixo. 636 01:09:02,638 --> 01:09:05,708 Ez, ez. Laztan egingo dizut. 637 01:09:05,875 --> 01:09:12,515 -Agur! -Ederra da. Agur! 638 01:09:13,749 --> 01:09:16,352 Hemen untxi ipotxak daude. 639 01:09:16,519 --> 01:09:18,220 -Untxi ipotxak? -Bai. 640 01:09:18,387 --> 01:09:20,723 -Maitagarrien ipuinetako izakiak? -Txiki-txikiak dira. 641 01:09:20,856 --> 01:09:25,594 -Bai. Aizu! -Ixo! Batzuk lo daude. 642 01:09:26,228 --> 01:09:29,965 -Barkatu. Bi horiek esna daude! -Gurasoak dira. 643 01:09:30,099 --> 01:09:33,502 Untxi aita aztoratuta dago! Ikusi dizkiozu belarriak? 644 01:09:33,669 --> 01:09:37,439 Belarri bat tente, eta bestea eroria! 645 01:09:38,908 --> 01:09:41,710 Ikusten duzu hori? Zatoz hona. 646 01:09:41,877 --> 01:09:43,746 -Orain katu bat da. -Hemendik ikusiko duzu. 647 01:09:44,113 --> 01:09:47,216 -Bakarrik al dago? -Ez, beste bat dago. 648 01:09:47,383 --> 01:09:51,587 Kaiola handia da. Bestea urrunagoko izkinan egongo da. 649 01:09:51,754 --> 01:09:55,624 Biak arrak dira? Elkarrekin daude? 650 01:09:55,791 --> 01:09:58,994 -Ikusten duzu zer handia den kaiola? -Oso handia da. 651 01:09:59,195 --> 01:10:02,298 -Lekua nahi izaten dute. -Berentzat hobeto. 652 01:10:02,464 --> 01:10:05,701 Eta hemen lehoi arra eta lehoi emea daude. 653 01:10:06,068 --> 01:10:08,337 -Ikusten? -Primeran. 654 01:10:08,504 --> 01:10:10,105 -Ikusten dituzu? -Bai. 655 01:10:10,272 --> 01:10:13,976 Emea gau-zaintzan dago lehoi arrari lo egiten uzteko. 656 01:10:14,143 --> 01:10:16,145 Baina lehoi arra ez dago lo. 657 01:10:16,312 --> 01:10:18,214 -Atseden hartzen ari da. -Ederki. 658 01:10:18,347 --> 01:10:22,117 Haiei begira egoteko leku hona da hau. 659 01:10:23,919 --> 01:10:26,822 Guri begira daude haiek ere! 660 01:10:27,823 --> 01:10:29,158 Biak guri begira. 661 01:10:34,230 --> 01:10:35,397 Norena da kaiola hori? 662 01:10:35,564 --> 01:10:38,500 Inorena ez. Hainbat animaliarentzat prestatzen ari dira. 663 01:10:40,636 --> 01:10:43,239 Hemen txinpantzeak daude. 664 01:10:43,339 --> 01:10:46,108 Hemen ez badago inor… 665 01:10:46,275 --> 01:10:49,545 -Hemen biziko naiz ni! -Nora zoaz? 666 01:10:51,247 --> 01:10:53,249 Ederki. 667 01:10:55,284 --> 01:10:57,720 Hau ona da. 668 01:10:58,954 --> 01:11:05,494 Hemen jarriko dut bulegoa. 669 01:11:06,262 --> 01:11:09,465 Eta aulki kulunkaria. 670 01:11:11,300 --> 01:11:16,705 Sabai altuak gustatzen zaizkit, argi asko, eta balkoi bat. 671 01:11:19,141 --> 01:11:23,078 Leihateak. Bi aulki. 672 01:11:23,279 --> 01:11:28,517 Hau nire hamaka da. 673 01:11:29,518 --> 01:11:31,520 Nire hamaka da. 674 01:11:32,655 --> 01:11:35,958 -Hamaka ez da hain ona. -Ez jo aulkia. 675 01:11:37,793 --> 01:11:40,796 Kontuz, kontuz! 676 01:15:45,541 --> 01:15:48,443 Bat-batean gertatu da. 677 01:15:48,577 --> 01:15:52,347 Hala gertatuko zen. 678 01:16:00,589 --> 01:16:04,192 Oso berezia zara. 679 01:16:05,193 --> 01:16:09,097 Bai, oso berezia. 680 01:16:24,947 --> 01:16:30,018 -Nora zoaz? -Berandu da. Etxera joan behar dut. 681 01:17:05,921 --> 01:17:08,190 Ama? 682 01:17:17,165 --> 01:17:19,234 Ama… 683 01:17:39,221 --> 01:17:44,459 -Ama, zer ari zara? -Elizatik etorri naiz. 684 01:17:45,427 --> 01:17:51,600 Aita Andréirekin hitz egin dut. Babesa behar omen dut. 685 01:17:53,068 --> 01:17:54,836 Zer babes? 686 01:17:55,003 --> 01:17:59,541 Isatsdunarengandik. Gure arteko sorginarengandik. 687 01:17:59,775 --> 01:18:03,245 Zer esaten ari zara? 688 01:18:04,379 --> 01:18:10,886 Jendea eramaten du, eta gaixotasunak dakartza auzora. 689 01:18:11,953 --> 01:18:17,592 Ikaratu egingo dut. Ez da gugana etorriko. 690 01:18:18,860 --> 01:18:22,964 Nekatuta nago. Atseden hartu behar dut. 691 01:18:25,701 --> 01:18:29,638 Zerbait afalduko dugu. 692 01:18:45,987 --> 01:18:47,322 Ama… 693 01:18:48,256 --> 01:18:51,326 Izututa nago, ama. 694 01:18:51,760 --> 01:18:58,133 Besarkartuko nauzu? Ama, besarkatuko nauzu, mesedez? 695 01:18:58,500 --> 01:19:06,942 Besarkatuko nauzu? Oso nekatuta nago. Ezin dut gehiago. Mesedez. 696 01:19:07,375 --> 01:19:09,845 Ama. 697 01:19:10,946 --> 01:19:13,148 Besarkatuko nauzu? 698 01:19:13,682 --> 01:19:18,153 Mesedez. Amatxo maitea, mesedez. 699 01:19:19,988 --> 01:19:22,324 Mozkortuta zaude. 700 01:19:22,791 --> 01:19:25,827 Zoaz lotara mozkorra pasatzera. 701 01:23:24,766 --> 01:23:28,803 ZOOLOGIA 702 01:23:57,632 --> 01:24:01,703 Ivan I. Tverdovski-k idatzia eta zuzendua 703 01:26:25,980 --> 01:26:29,784 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz