Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian azken urteetan ikusi izan diren bost film laburrek osatzen dute bilduma eta, besteak beste, honako gai konplexuak jorratzen dituzte: identitatea, migrazioa, politika, emakumezkoen sexu-organoen erauzketa edo/eta Indiako azido erasoen biktimak.
HIZKUNTZA:
Alemana
GAIA:
Identitatea, migrazioa, politika
IRAUPENA:
13 min.
ZUZENDARIA(K): Zora Rux
JATORRIA: Alemania (2014)
Patrick eta Sara amodio-istorio bat hasten ari dira. Errefuxiatuen eskubideen alde ere elkarrekin borrokatzen dute Berlinen. Sexu-eraso bat gertatzen denean, kide diren taldeak zer egin behar den...
label Gehiago ikusi
HIZKUNTZA:
Greziera
GAIA:
Emakumezkoen sexu-organoen erauzketa
IRAUPENA:
15 min.
ZUZENDARIA(K): Evangelia Soumeli
JATORRIA: Grezia (2016)
Elli, zirujaua, bere lagun Sofiaren presioa jasaten ari da haren alaba txikiari legez kontrako operazio bat egin diezaion.
label Gehiago ikusi
HIZKUNTZA:
Hindi
GAIA:
Indiako azido erasoen biktimak
IRAUPENA:
11 min.
ZUZENDARIA(K): Carlos Caro
JATORRIA: India-Espainia (2016)
Bizitza konplikatua eta latza izan daiteke, baina bakoitzaren jarrerak errealitatea aldarazi dezake, ordea.
label Gehiago ikusi
HIZKUNTZA:
Armeniera, nederlandera
GAIA:
Haurtzaroa, identitatea, migrazioa
IRAUPENA:
25 min.
ZUZENDARIA(K): Johan Timmers
JATORRIA: Herbehereak (2013)
Ara eta Mo hamar eta hamaika urte dituzte eta lagun minak dira. Harrera zentro batean bizi dira senideekin batera beren asilo eskaera noiz ebatziko den zain baina bizitza ez da beti samurra...
label Gehiago ikusi
HIZKUNTZA:
Frantsesa-arabiera
GAIA:
Haurtzaroa, identitatea, migrazioa
IRAUPENA:
12 min.
ZUZENDARIA(K): Christophe M. Saber
JATORRIA: Suitza (2014)
Lausanne-ko janari-denda batean aitak pazientzia galtzen du eta alabari zaplaztekoa ematen dio. Gertatutakoa ikusita, bezero batek errieta egiten dio. Beste pertsona batzuek eztabaidan sartzen...
label Gehiago ikusi