Rugby jokalari paraplegikoek osatutako goi-lehiaketako talde bati buruzko dokumentala da Murderball. Gizon horiek gurpil-aulki batean bizitzera behartu dituen istripuren bat edo gaixotasunen bat izan dute kasu gehienetan baina pelikulak, partiduetarako prestaketa erakusteaz gain, haien eguneroko bizitza nolakoa den ere azaldu nahi digu. Bizkar-hezurra apurtuta dute, beren bizitza ez, ordea. Bizitzen, maitemintzen, maitatzen edo seme-alabak izaten jarraitzen dute. Ezinduta egon arren, bizimodu arrunta eta betea eramaten jarraitzen dutela erakutsi nahi digutelako.
*Adin guztientzat egokia