FILMAZPITek hemen du egoitza soziala: Victoria Eugenia Antzokia, Erregina Erregentearen kalea, 8 - 20003 Donostia. Argibide gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektronikoko gure helbide honetan: filmazpit@gmail.com.
FILMAZPITek erabiltzaileen eskura jartzen du bere www.filmazpit.eus webgunea, ondoren azaltzen diren baldintzetan:
www.filmazpit.eus webgunea erabiltzen duen pertsona ERABILTZAILE bihurtzen da. Horrek ondoko ERABILERA BALDINTZAK guztiz onartzea dakar berekin.
www.filmazpit.eus webgunean, FILMAZPITek hainbat informazio eskaintzen du, ERABILTZAILEAK eskura duena. Atariak eskaintzen duen zerbitzua doakoa da.
FILMAZPITek ERABILTZAILE bakoitzak emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa eta Pribatutasun Politika aplikatzetik hartzen duen konpromisoa betez.
FILMAZPIT da www.filmazpit.eus webguneko orrialdeen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, bertako diseinu grafiko eta kode informatikoena, eta izen komertzial, marka eta ikur bereizgarriena, titularra beste bat dela adierazten denean izan ezik.
Dagozkien titularren berariazko baimenik gabe webguneko edukiak erreproduzitu, banatu, merkaturatu edo aldatzeak Legeak babestutako jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak urratzea dakar.
FILMAZPITek bermatu egiten du www.filmazpit.eus webgunean eskaintzen diren eduki eta zerbitzu guztiek errespetatu egiten dituztela pertsona ororen duintasun printzipioa, arraza, sexua, erlijioa, iritzia, nazionalitatea, ezgaitasuna edo beste edozein zirkunstantzia pertsonal edo sozial edozein izanik ere baztertzaile ez izateko printzipioa eta gazteak eta haurrak babestekoa.
Bestalde, ERABILTZAILEAK hitz ematen du www.filmazpit.eus webguneko edukiak eta zerbitzuak egokiro erabiliko dituela, inoiz ere ezingo direlarik erabili legez kontrako jardueretarako. ERABILTZAILEAK bertako edukiak eta zerbitzuak erabiltzean, uneoro errespetatu beharko ditu aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak.
www.filmazpit.eus webguneko orrialdeek beste eduki batzuetan sartzeko loturak eskaintzen dituzte, hirugarrenen jabetzakoak direnak. Lotura horien helburu bakarra hauxe da, ERABILTZAILEARI informazio osagarria izateko aukera ematea. FILMAZPIT inoiz ere ez da erantzule izango ERABILTZAILEAK lotura horietan sartzeak ekar ditzakeen ondorioez.
ERABILTZAILEA da www.filmazpit.eus webguneko orrialdeetan sartu eta haiek erabiltzearen erantzule esklusibo bakarra. FILMAZPIT ez da ondoren adierazten diren zirkunstantziek eraginda sor daitezkeen kalte-galeren erantzule izango ezta haien jabe egingo ere:
www.filmazpit.eus webgunearen funtzionamendua eteten denean edo bertako orrialdeak behar bezala ez dabiltzanean.
www.filmazpit.eus webgunean eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak erabilgarriak, egokiak edo baliozkoak ez direnean, emaitzak eta ERABILTZAILEAK esperotakoa kontuan hartuta.
ERABILTZAILEAREN ordenagailuko birusen batek edo bertako programek eragindakoak, edo www.filmazpit.eus webgunearen bitartez hirugarrenei emandako zerbitzuetan birusen bat sartzen denean.
Erabilera Baldintza hauetan, legeria aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari lotuta indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituko zaio. Erabilera Baldintza hauek interpretatu edo aplikatzetik sor daitekeen edozein desadostasun edo eztabaida dela eta, FILMAZPITek eta ERABILTZAILEAK, legokiekeen beste edozein eskumeni uko eginez, Donostiako Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioari men egingo diote.
© 2011 FILMAZPIT.