Abian da Zinemapean Zarauzko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailek martxan jarritako ekimena Argia emanaldiak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean.
Hamabostean behin, igandetan, dokumentalak eta euskarazko azpitituluak filmak proiektatuko dira Sanz Enea kultur etxeko sotoan arratsaldeko 18:30etan. Sarrera doan izango da.
Otsailaren 26ean, Pink Saris izango da Zinemapean ikusi ahal izango den Filmazpit programako lehen filma.