Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean publikoaren saria lortu zuen 2012an Matthias Hoene zuzendariaren komedia britainiar honek.
Filman, Andy eta Terry bi anaia cockney dira (Londreseko East End langile-klaseko auzokoak, oso ingeles berezia hitz egiten dutenak). Ez dute zorte handiegirik bizitzan. Beraien aitona zahar-etxe bateko arduraduna da. Eta eraikina bota ez dezaten, banku bat lapurtzea erabakiko dute. Hori gertatzen ari den ordu berean, birus arraro bat auzotarrak zonbi bihurtzen ari da…