Al Jazeera Documentary Channel telebista katearen babesarekin musikari eta dokumentalgile irundarrak mundu arabiarreko 9 herrialdetan egindako bidaiaren testigantza da dokumental bilduma hau.
Egipto, Maroko, Libano, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan herrialdeetan barrena, bertako musika-errealitatearen soinu-mapa egiten du Muguruzak historia garaikidearen iraultza garrantzitsu baten atarian, “Udaberri arabiarra” izenarekin bataiatutako herri matxinaden loraldian hain zuzen.
6 ataletan banaturik datozen hilabeteotan Filmazpitek bilduma osoa jarriko du eskuragai Libano herrialdeari eskainitako filmarekin hasiz.
Informazio gehiago: