Israeldar eta palestinarren arteko gatazkari begiratzen dio komedia honek.
Gazako Zerrendako bi aldeetako hiritarrekin egindako argazki-esperientzia baten ondoren hasi zen Sylvain Estibal kazetari uruguaitarrak pelikula hau filmatzen. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian 2013 urtean proiektatu zen tragikomedia honetan Gazako arrantzale palestinar batek zerri bat topatzen du sarean ekaitz baten ostean. Animalia ezpurua berehala gainetik kentzea erabakiko du eta saltzen saiatuko da bere egoera ekonomiko kaskarra hobetzeko nahigabe abentura harrigarri eta arriskutsu batean murgilduz.
Sona handiko Margarethe von Trottaren Hannah Arendt (2012) eta Costa-Gavrasen Le capital (2012) filmen ondoren iristen da Gazako zerria (2011) Filmazpit programara. Pelikula honekin 29 titulu jasotzen ditu katalogoak dagoeneko.