Albisteak

Hamar dokumentalez osatutako “Europa Transit” (2016) bilduma Filmazpit katalogoan eskuragarri emanaldiak antolatzeko

2017-06-02

Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuko Bakearen itsasargiaren ordezkari gisa, Europa Transit-ek honako hiri hauek bisitatu zituen 2016an: Ceuta, Belfast, Dresden, Wroclaw, Sarajevo, Mosku, Pafos, Plovdiv, Pristina eta Tesalonika. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuen Xuban Intxausti zinemagileak gidatutako taldeak eta hamar lan horiek Filmazpit katalogoan aurkitu daitezke orain.

Europa Transit enbaxada ibiltaria gerra edo gatazken lekuko izan diren edo oraindik badiren Europako hamar hiritara joan zen 2016 urtean zehar. Enbaxadak 2016ko urtarrilean ekin zion bideari, autobusez. Leku bakoitzean dokumental bat egin zuten gatazkaren kazetaritza- kontaketa eta gatazkak utzitako kultur erreferentzien begirada konbinatu dituena: Mugaldeko mezuak Ceutan; In Dialogue Belfasten; Dresden babesleku Dresdenen; Giza liburutegia Wroclawen; Erresilientzia soinuak Sarajevon; Demokrazia isildua Moskun; Mugaminak Pafosen; Kaleko dantzariak Plovdiven; Prozesuan Pristinan eta Eskola ibiltaria Tesalonikan. Dokumental hauek hamar gatazkaren inguruko hamar begirada osatzen dituzte, enpatiaren eta elkarren arteko ulermenaren bila. Hamar kontakizun, elkarbizitzaren trantsiziorako kultura defendatzeko.

Filmazpit katalogoak 5 DVDz osatutako bilduma batean batu ditu hamar dokumentalak. DVD bakoitzak horietako bi filma jasotzen ditu. Katalogoko film guztiekin egin bezala, DVD hauek eskuragarri daude emanaldiak antolatzeko hala nahi duten erabiltzaile guztientzat.

Lanok ETBn eman ziren Europako Kultur Hiriburutzaren urtean zehar eta nazioarteko hainbat zinema jaialditan hautatuak izan dira.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak