Albisteak

Hannah Arendt eta Le capital Filmazpit programako azken nobedadeak

2014-04-03

Bi filmak XXII. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko dira jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin.

 

Hannah Arendt (2012) filman, Margarethe von Trotta enblematikoak, emakume filosofo eta teorialari politikoaren bizitzako momentu garrantzitsu bat erretratatu egiten du. The New Yorker egunkariak II. Mundu Gerran juduen genozidioa antolatu zuen Adolf Eichmannen gerra kriminal naziaren epaiketaren berri emateko Jerusalemera bidali zuen. Eztabaida sutsua sortu zuen nazioartean ondoren publikatu zuen  Eichmann in Jerusalem: A Report on the Banality of Evil izeneko liburuak.

 

Costa-Gavras konprometituaren azkeneko lanean, Le capital (2012), egungo krisi-testuinguruan botere ekonomikoen indarraK politika eta gizarteari ezarri dion mendekotasunaren inguruko hausnarketa egitea du asmo zuzendariak.  Anbizio handiko Marc Tourneil bankariaren historia da, gailurrera iristea du helburu kosta ahala kosta.

 

Sona handiko bi  zinegileren bi titulu beraz, kasik hogeita hamar erreferentzia dituen katalogo batera iristen direnak.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak