Joel Joan eta Sergi Larak zuzendutako Fènix 11*23 filmak duela hamar urte baino gutxiago gazte katalan bati benetan gertatutako istorio harrigarri bat kontatzen du.
2004 urteko udazkenean, hamalau urteko Èric Bertranek “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati mail bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz.