Albisteak

MUTAFUKAZ (2017) animaziozko filma eskuragarri Filmazpit katalogoan

2019-05-15

Shojiro Nishimi eta Guillaume Renard-ek Mutafukaz komikia pantaila handira dakarte akzioz beteriko Mutafukaz (2017) animaziozko filma honetan.

Mutafukaz-en jorratzen diren gai nagusiak laguntasuna eta bizitzari zentzua aurkitzea badira ere, Dark Meat City-ko bizimodu kaotikoak bere biziko indarraz nagusitasuna hartzen du. Honela, beste hainbat gai jorratzen dira filmean zehar: ziurgabetasun ekonomikotik hasi, kultur-aniztasun eta berotze globaletik pasa eta terrorismoraino. Zientzia fikzioa maite duen filma hau, gaur egungo hiritar bizitzan aurki daitekeen egonezin existentzial eta deserrotzearen isla dela esan daiteke. Dark Meat City noraezean bizi diren pertsonez josita dago eta horietako bat dugu ere protagonista, akzioz beteriko abentura batean murgilduko den Angelino pizza banatzailea.

Mutafukaz filmak honako jaialdietan parte hartu du: 2017 BFI London, Sail Ofiziala; 2017 Tokyo International Film Festival, Sail Ofiziala; edo/eta 2017 Annecy International Animated Film Festival, Sail Ofiziala.

Lan hauek gehitu ondoren, Filmazpit katalogoak jatorrizko bertsioan eta publiko zabal bati zuzendutako kalitatezko film sorta ederra jartzen du interesa duten programatzaile eta eragile kulturalen eskura, kosturik gabe proiekzioak antolatu ditzaten. Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira. Filmazpit, Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiarekin batera Donostia Kulturak 2011 urtetik kudeatzen duen euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak