Fermin Muguruzak zuzendutako dokumental bilduma Donostiako auzoetan proiektatuko da Musika Dokumental Zinemaldia eta Filmazpit programari esker.
Hilaren 14tik 18ra, Al Jazeera telebista-katearen babesarekin filmatutako saila Gros, Antiguo, Egia, Intxaurrondo, Amara eta Altzako Kultur Etxeetara iritsiko da.
Hauxe da programazioa:
2013-01-14 Okendo Kultur Etxea: Next Music Station. Lebanon
2013-01-15 Lugaritz Kultur Etxea: Next Music Station. Morocco
2013-01-16 Egia Kultur Etxea: Next Music Station. Egypt
2013-01-17 Intxaurrondo Kultur Etxea: Next Music Station. Tunisia / Syria
2013-01-18 Tomasene Kultur Etxea: Next Music Station. Kuwait / Yemen / Bahrain
2013-01-18 Ernst Lluch Kultur Etxea: Next Music Station. Sudan
Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira proiekzio guztiak, sarrera librea izanik. Lehendabiziko emanaldia, Okendo Kultur Etxekoa hain zuzen, Fermin Muguruzak aurkeztuko du.
Informazio gehiago: