Emanaldi guztiak Santutxuko Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte. Esteka
Santutxuko udaltegiak zine eta musika zikloa jasoko du asteazkenetik aurrera. Abiapuntua, 2011n Fermin Muguruzak zuzendu zuen “Next Music Station” serie dokumentala da, eta horren bitartez, mundu arabiarreko musika errealitatearen soinu mapa marrazten da. Osatzeko, Irungo musikariak zuzendutako beste bi dokumental eskainiko dira. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen horrek, euskarazko azpi-tituluak dituen zinea sustatzeko helburuz Zineuskadik finantzatu duen Filmazpiten laguntza ere badu. Erakusketa honetan aukeratu diren zortzi filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, euskarazko azpitituluekin.
“Next Music Station” seriearen ekoizpenak Al Jazeera Documentary Channel-en laguntza izan zuen, eta Fermin Muguruzak mundu arabiarreko bederatzi herrialdetatik egin zuen bidaiaren lekukoa da. Egipto, Maroko, Libano, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan bezalako herrialdeen errealitatea da geografia arabiarraren soinu mapa egiteko oinarria, eta iraultza herrikoi historikoaren hasiera izan zen hartan, hilabete batzuk geroago “Udaberri arabiarra” izena jaso zuen mugimenduan, abiatuta egiten du.
Programazioa asteazken honetan, AZAROAREN 30ean, jarriko da martxan, abiapuntu Egipto duen “Next Music Station” serieko lehenengo kapituluarekin. Izan ere, ekialdeko eta mendebaldeko mundu arabiarren arteko elkartze puntua, Afrika iparraldeak eta Ekialde Ertainak bat egiten duten gunea den Egipto kulturaren erraldoi arabiar handia izan da urte luzez. Uum Kulthum, Abdelhalim Hafez edo Mohammed Abdelwahab bezalako abeslari herrikoi handien ondorengotzarekin, eta tradizio herrikoi indartsuaren eta telebista eta bideo-klip kulturaren eragin indartsuekin, Egiptok ahaleginak egiten ditu bere musika kultura marka bereizgarri bilakatzen duten elementu guztiak uztartzeko.
Gainerako emanaldiak abenduaren 2, 5, 7, 9, 12, 14 eta 16an izango dira, Santutxuko Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte. Azken bi emanaldiak ez dira “Next Music Station” seriekoak, No More Tour eta Nola? baizik. Lehenengoa 2013an errodatu zuten Fermin Muguruzak eta Daniel Gómezek, eta Nola? 2015ean, Katrina urakanak eragindako sarraskitik hamar urte bete zirenean. Urte horretan, Muguruzak Irun meets New Orleans argitaratu zuen, gizarteko eta musika munduko eragileen ikuspuntutik New Orleans hiriaren berreraikuntza kontatzen duen dokumental hau ere barne hartzen duen musika proiektua.
Ekimen honek, euskarazko azpi-tituluak dituen zinea sustatzeko helburua duen Filmazpiten laguntza ere badu. Horrela, Donostia Kulturak kudeatutako ekimenak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eta Euskal Filmotekaren laguntza du. Egitarauak, Euskadin eta kanpoan egiten diren zinemaldietan eskaintzen diren filmak aukeratzen ditu, eskubideak eskuratzeko eta euskarazko azpi-tituluak jartzeko.
Film horiekin guztiekin, irabazi asmorik gabeko emanaldiak antolatzeko interesa duten kultur eragile guztientzat eskuragarri dagoen katalogoa egiten da. Film guztiak jatorrizko bertsioan eskaintzen dira, euskarazko azpitituluekin.
EGITARAUA
AZAROAK 30
Next Music Station (I): Egypt. 2011. Fermin Muguruza. 100´
Jatorrizko bertsioa: Arabiera
Azpi-tituluak euskaraz
Arabiar munduko ekialdea eta mendebaldea elkartzen diren tokia, Ekialde Ertaina eta Afrikako iparraldeko topagune, urteetan Arabiako erraldoi kulturala izan da Egipto. Uum Kulthum, Abdelhalim Hafez edo Mohammed Abdelwahab bezalako abeslari handien oinordetzak eutsitako herri tradizio biziarekin baina telebista-kultura eta bideokliparen eragin indartsuarekin, egungo Egipto bere kultura musikala bereizten duten elementuak batzen ahalegintzen da.
ABENDUAK 2
Next Music Station (II): Kuwait / Yemen / Bahrein. 2011. Fermin Muguruza. 104´
Jatorrizko bertsioa: Arabiera
Azpi-tituluak euskaraz
Arabiar munduko musika behar bezala ulertzeko ezinbestekoa da Yemengo Errepublikako kultura aintzat hartzea. Herrialdeko musikaren koloreak geografia osoan hedatzen dira estilo tradizionalak arreta handiz babestuz baina lengoaia berrienei ere ateak irekiz. Kostaldean ere, ipar aldera baina, Kuwait, non itsasotik zein basamortutik etorritako doinu klasikoak eta garaikideak elkar bizi diren. Bi herrialde hauen eta bi itsaso artean kokaturik dagoen Bahrainen formula berdina errepikatu egiten da entzun eta ikusiko dugun moduan. Bertako musikaren xarmaren adierazgarri, herri tradizioan errotutako soinuen eta folklorea eraberritu nahi duten estiloen nahasketa indartsua.
ABENDUAK 5
Next Music Station (III): Lebanon. 2011. Fermin Muguruza. 100´
Jatorrizko bertsioa: Arabiera
Azpi-tituluak euskaraz
Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.
ABENDUAK 7
Next Music Station (IV): Morocco. 2011. Fermin Muguruza. 100´
Jatorrizko bertsioa: Arabiera
Azpi-tituluak euskaraz
Urte luzeko lozorro kulturalaren ondoren, Afrikako iparraldeko musika mugimenduen abangoardian dagoen herrialdea bihurtu da Maroko. Naida izenpean elkarturik, Casablanca, Marrakech, Fez edo Tanger hirietako gazteek munduan duten lekua aldarrikatzen dute; leku bat non euren erro arabiarrak eta berbereak, kultura musulmana eta mundu global bateko partaidetza uztartzen diren. Next Music Station: Morocco-k bidaia bat proposatzen digu Afrikako iparraldeko gnawa, chaabi edo rai soinuen erritmoan baina baita reggae, rap, rock, pop eta punk musikak lagundurik ere.
ABENDUAK 9
Next Music Station (V): Sudan. 2011. Fermin Muguruza. 52´
Jatorrizko bertsioa: Arabiera
Azpi-tituluak euskaraz
Sudanen, Afrikako bihotzean, hasiko da gure bidaiaren amaiera. Lurralde hauek zeharkatzen dituen Nilo ibai sakratuaren antzera, ekialde eta mendebaldeko eraginez elikatzen diren ehunka errekek bustiriko musika da bertakoa. Khartoum hirian ikusiko dugun moduan, tribu nomaden folklorea, kantu tradizionala, sufi musika, reggae, pop edo rap doinuen bideak igarotzen ditu Sudango musika osatzen duen soinu paisaia aberatsak.
ABENDUAK 12
Next Music Station (VI): Tunisia/Syria. 2011. Fermin Muguruza. 52´
Jatorrizko bertsioa: Arabiera
Azpi-tituluak euskaraz
Al Andalus atzean utzi eta Mediterraneoaren beste aldean erbesteratu behar izan zuten musulman eta juduen musika eta horrenbestez andalustar herentzia kulturalaren zati bat gordetzen duen kutxa da Tunisia. Mestizaje kultural handiko herrialdea, iragana aldarrikatzen du baina aldi berean etorkizunera begiratzeko modu berrien bila aritzen da. Iparraldera begiratuz Sirian ere tradizioa eta modernotasuna aurrez aurre begiratzen diote elkarri. Siriako musikaren oinarrian herrialde askotatik etorritako artisten eragin aberatsa,euren konposizioetan espresio klasikoak eta modernoak uztartzeko gai direnak.
ABENDUAK 14
No More Tour. 2013. Daniel Gómez + Fermin Muguruza. 2013, 105´
Jatorrizko bertsioa: Alemana - Arabiera - Euskara - Frantsesa - Galiziera - Gaztelera - Italiera - Japoniera - Katalana - Kurduera - Poloniera - Txinera
Azpi-tituluak euskaraz
Fermin Muguruzaren 2013 No More Tourrek munduan barrena topatutako erresistentzia eta konplizitatez osatutako mapa bat marrazten du. Bost hilabeteko biran emandako berrogeita hamabost kontzertu guztira, hogeita hamar urtez taula gainean izan ondoren. Akaso behin betikoa izan daitekeen bira.
ABENDUAK 16
Nola? 2015. Fermin Muguruza. 67´
Jatorrizko bertsioa: Ingelesa
Azpi-tituluak euskaraz
Katrina urakanaren ondorioak New Orleans-en / Fermin Muguruzaren ibilbideko 10 kanturen ikuspegi berria