Albisteak

Shock doktrina ikasturte berria hasteko

2013-09-02

Naomi Klein kazetariaren izenburu bereko liburuan oinarriturik The Shock Doctrine dokumentalak Sundance edo Donostiako Zinemaldian zeresan handia eman zuen.

Filmak Milton Friedmanen teoria ekonomiko liberalen jatorria aztertzen du baita teoria horiek azken hamarkadetan praktikan izan duten aplikazioa egoera oso ezberdinak zituzten herrialdeetan; esaterako Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta duela gutxiago, Afganistango eta Irakeko inbasioetan. Dokumental honetan, egileak “hondamendiaren kapitalismoa” izenarekin bataiatzen duenaren gorakada azaltzen digu: krisi, gerra, larrialdi edo nahasmen garaien aprobetxamendua gobernu eta enpresa handien aldetik, herri ahulen ekonomiak arpilatzeko.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak