Albisteak

“Short Term 12” Filmazpit programako katalogoan

2015-02-17

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Ikusleen saria lortu zuen iaz filmak

 

Donostiako zitaz aparte, Texasko South by Southwest, Locarno Zinemaldian eta, besteak beste, La Semincin parte hartu zuen filmak aurreko urtean, pelikularen kalitatea eta aktoreen lana aintzat etsi zuten hainbat eta hainbat sari erdietsiz. Destin Daniel Cretton zuzendariak bere esperientzia propioan oinarritu zuen nerabeentzako harrera zentro baten gertatzen den istorio hunkigarri hau.

Izan ere, bere protagonistak ikuskatzaile gisa lan egiten du egoera ahulean dauden nerabeentzako zentro horietako batean. Gracek izugarri atsegin du bere lana eta gazteen zainketan murgiltzen da erabat batzuetan bere iragan ilunaren aurka borroka egin behar badu ere. Jayden nerabea zentrora iristean, haurtzarotik herrestan daramatzan arazoei bizkar ematen jarraitzea ezinezkoa dela ohartuko da Grace.

Kasu honetan ere, Filmazpit programari esker, Good Films banatzaileak argitaratutako filmaren edizio komertzialean euskarazko azpidatziak aurki daitezke beste hizkuntzen artean.

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak