Albisteak

Zineuskadi Elkarteak eta Donostia Kulturak Filmazpit indartzeko hitzarmena sinatu dute

2014-06-12

Programa  abiarazi zenetik, 2011ko abendutik azkeneko hilabetea arte, 170 emanaldi baina gehiago antolatu dira, urtez urte geroz eta gehiago. Proiekzio hauetara 5000 ikusle inguru hurbildu dira.

 

Filmazpiteko katalogoak hogeita bederatzi  titulu jasotzen ditu egun eta datozen hilabeteotan Tous cobayes (Frantzia, 2012), Omar (Palestina, 2013), Koaderno handia (A nagy füzet. Hungaria, 2013), Gabrielle (Canada, 2013) eta migrazioen inguruko film laburren bilduma bat gehituko dira. Zirkuitu ez-komertzialaren esparrua jorratu nahi du programak. Zinema heldua, gizartearen interesekoa neurri handi batean eta, kasuak kasu, eztabaida sortzailea.

 

2011 urtean jaio zen Filmazpit, Eusko Jaurlaritzako Euskara sailaren diru-laguntzarekin, kalitatezkozinema bultzatzeko asmoz, beti ere jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin. Orduan, Donostiako Zinemaldia Sozietatea, Euskadiko Filmategia Fundazioa eta Tabakalera izan ziren Donostia Kulturak kudeatzen duen programa honen laguntzaileak. 2014 urte honetatik aurrera Zineuskadiren babesa jasotzen du

 

 

Atzera

Erantzunak




Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak