II. Mundu Gerraren ondoren, gazte zailak hezteko erakunde batean dago Siggi Jepsen. Barruan, Siggik saiakera bat idatzi behar du "betebeharraren plazerei" buruz, baina ez daki nola. Ziega batean giltzapetuta dagoenean bakarrik etortzen zaizkio haurtzaroko oroitzapenak: bere aitak, Jens Ole Jepsenek, poliziako ofiziala zena, Ludwig Nansen margolari espresionista zelatatzeko enkargua jaso zuen garaia.
* 12 urtetik gorakoentzat gomendatua