Amaia Jackson afro-euskaldunaren (aita Tanzaniakoa du eta ama Zarauzkoa) apunte biografikoak, eta Black is Beltza artefaktuaren inguruan garaturiko narrazio-plataforma guztiekiko haren interesa: horiek osatzen dute ekintza-multzo honen produkzio-prozesuak erakusten dituen dokumentalaren kontakizun-haria. Bi zatitan banatua, lehenengoak proiektuaren transmedia garapena erakusten du, eta bigarrenak animazio-filma nola egin zen, guztia sormen-eztanda hau eragin zuten artista eta ekintzaileei egindako elkarrizketez maneatua.