Aljeria, goi-lautaden eskualdea. Talde islamiar menderaezinek izua eragiten jarraitzen dute. Rashi gazte yihadista da eta mendia utzi eta bere herrira itzultzea erabaki du. “Barkamen eta adiskidetasun lege nazionalaren” arabera, poliziaren aurrean agertu eta arma entregatu behar dio, amnistiaren onurak hartu eta “damutu” bilakatzeko. Baina legeak ez ditu hilketak ezabatzen, eta hortik aurrera, irteerarik gabeko bidaia abiatuko du Rachidek, indarkeria, sekretua eta manipulazioa nahasten direlarik.