2009 eta 2011 urte bitartean, Gilles-Eric Séralini irakasleak GEOei (genetikoki eraldatutako organismoak) eta laborategiko arratoiei emandako pestizidei buruzko azterketa osatua egin zuen sekretuan, CRIIGEN (Comité de Recherche et d’Information Indépendantes sur le Génie Génétique) batzordearen baitan. Bestetik, Fukushimako istripuaz geroztik, munduak energia nuklearraren gaineko kezka handia adierazi du. GEOak eta energia nuklearra: gizakiak osasun zein ingurumeneko azterketa sakonik egin gabe erabiltzen ditu teknologia horiek. Ondorioak atzeraezinak gerta daitezke. Akuriak al gara guztiok?