Gabrielle gazteak bizitzaren aurrean alaitasun kutsakorra du, bai eta musikarako dohain bikaina ere, Williamsen sindromea izan arren. Zentro batera joaten da eta bertako abesbatzan parte hartzen du; Martinekin batera kantatzen du eta harekin maiteminduta dago. Baina ingurukoek ez diete haien arteko harremana nahi duten moduan bizitzen uzten. Taldea Robert Charlebois bertako kantari ospetsuarekin musika jaialdi entzutetsu batean parte hartzeko prestatzen ari dela, Gabrielle bere autonomia erakusten eta independentzia apur bat eskuratzen saiatuko da. Martinekin maitasunezko ezohiko istorio bat bizi nahi badu aurreiritziei eta bere mugei aurre egin beharko die.
*7 urtetik gorakoentzat gomendatua