Lolak 18 urte ditu eta trangenero da. Sexu-aldaketaren ebakuntza jasotzeko prest dagoela jakiten duenean, bere sostengua zen ama hiltzen da. Amaren azken nahiak betez, Lolak eta bere aitak, beti etengabeko gatazkan egon direnak eta bi urtetan elkar ikusi ez dutenak, elkarrekin egin behar dute bidaia Belgikako kostalderaino. Laster konturatuko dira bidaiaren emaitza agian ez dela izango biek espero zutena.
*13 urtetik gorakoentzat gomendatua