Arsène Lupin bakan eta garaiezinaren biloba, Maurice Leblancek ‒Conan Doyleren
garaikideak‒ sortutako lapur esku-zuri agurgarria, berdinik ez duen abentura batean
murgilduko da, eta, arnegatutako talde bikain batekin batera, Bresson irakaslearen
egunkari mitikoa aurkitzen eta lapurtzen saiatu ez ezik, bide batez, modua asmatu ere
egingo du konspirazio nazi bat ezagutarazteko, poliziatik ihes egiteko eta mundua
salbatzeko. Hau Takeshi Koikeren ‒Frank Millerren fan erabatekoa‒ anime bat da,
Monkey Punch-ek sortutako manga zoragarri batean oinarritua. Aspaldian hasi zen
guztia... Lupin III.aren lehen binetak 1967koak dira. Telebistako lehen irudiak 1972koak,
baina mitoak mito dira... hala igaro daitezela mendeak.
* 7 urtetik gorakoentzat gomendatua