Courgette (“Kalabazin”) izen arraroa da 9 urteko mutiko batentzat; bere historia zeharo unibertsala da, ordea. Bere ama bat-batean hil ondoren, polizia atsegin baten lagun egin da Courgette: Raymond du izena, eta joan beharko duen harrera-etxera lagunduko dio, bere adineko beste mutiko batzuekin bizitzera. Hasieran, ahaleginduko da giro arrotz eta kontrako horretan moldatzen, baina Raymonden eta bere lagun berrien laguntza behar izango du besteak maitatzen eta haiengan konfiantza izaten ikasteko.
Gilles Paris-en Autobiographie d’une Courgette nobela stop-motion animaziora egokitua, erakutsi izan den zinemaldi guztietan izugarrizko arrakasta izan duena bai publikoaren bai kritikaren artean.
*Adin guztientzat egokia
* Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2017 barnean IKERTZE kultur elkarteak diseinatutako gida didaktikoa eskuragarri hemen: