Barka al ditzakezu zure familia sarraskitu duten pertsonak? 1994an, Ruandako ehun eta milaka hutu herrialdeko tutsi-gutxiengoa hiltzera xaxatu zituzten. Hiriburutik herri txikienetara, tokiko “jende-andanek” bizitza osoko adiskideak eta senitartekoak erail zituzten, gehienetan matxete eta asmatutako armen bidez. 2001ean, Gobernuak “Gacaca Auzitegi” direlakoak eratu zituen, aire zabalean egitekoak; bertan, herritarrek bizilagunak epaituko zituzten nazioa berreraikitzeko ahaleginean. Berradiskidetze-esperimentu horretan, genozida aitortuak etxera bidaltzen zituzten kartzelatik, eta bizirik zirauten traumatizatuei barkatzeko eta pareko atean bizitzen jarraitzeko eskatzen zieten. Anne Aghionek ia hamarkada batez jarraitu ditu Gacaca Auzitegi horien bilakaerak, baita biziraun dutenetan eta hiltzaileen baitan izandako eragina ere.