Fermin Muguruza musikari eta dokumentalgileak mundu arabiarreko musika-errealitatearen soinu-mapa egin du. Dokumental honetan, Libanoko geografian barrena soinu-bidaia egingo dugu; ahots eta soinu mosaiko hori arabiar musika tradizionalak, bertako folkloreak eta inguru horietako instrumentu nabarmenenek sortua da (ouda, esaterako). Hala, dokumental honek hizkuntza berriak bilatuko ditu, ekialdearen eta mendebaldearen arteko zubi eta gerturatze lanak egiteko. Horretarako, erritmorik modernoenak baliatuko ditu: popa, rocka, rapa eta rock alternatiboa.