Mija biloba nerabearekin bizi da Han ibaitik gertu dagoen lo-hiri batean. Ustekabean poesia tailer batean emango du izena, auzoko Kultur Etxe batean, eta, bizitzan lehenengo aldiz, poema bat idatzi beharko du. Poema idazteko inspirazio bila, inoiz erreparatu ez zuen inguruko eguneroko bizitza aztertzen jarriko da. Bat-batean, energia berri baten jabe egingo da eta bizitza aurkitu berri duen neskatila bat bezala sentituko da Mija. Baina, inoiz pentsatu zuena baino errealitate askoz ere gogorrago bati aurre egin behar dionean, bizitza ez dela uste zuena bezain zoragarria konturatuko da.
*7 urtetik gorakoentzat gomendatua