70 urteko Pak, erretiratzeari uko egiten dion taxilaria, Hoi izeneko 65 urteko aita ezkongabearekin dago parke batean. Nahiz eta biek beren sexualitate disidentea ezkutatu duten, harro daude lan gogor eta determinazioarekin sortu dituzten familiez. Hala ere, hasierako topaketa labur horretan, urte askoan zapaldua izan zen zerbait azaleratzen da. Bi gizonek beren istorio pertsonalak gogoratu eta elkarri kontatzen dioten bitartean, etorkizun posible bat ikusten dute elkarrekin. Suk Suk-ek hirugarren adinean sartzear dauden bi gizonen eguneroko une sotilak aztertzen ditu, tradizio kantonestarrak ezarritako itxaropenen eta norberaren nahien arteko borroka.
*12 urtetatik gorakoentzat gomendatua