The Rise Of The Synths denboran egindako bidaia da, Synthwave (Outrun edo Retrowave ere deitua) izeneko eszena musikal baten sustraietara: musika elektroniko modernoaren eta 80ko hamarkadako pop kulturaren nostalgiaren arteko nahasketa. Azken urteotan, Interneteko foroetan joera diskretu bat izatetik, sare sozialetan milioika erreprodukzio dituen azpikultura bat izatera pasa da, mainstreamean eragin geldiezinarekin. John Carpenter ikonikoak kontatua, filmak nostalgia eta musika, sormen prozesuak eta erreferentzia kulturalak, berrjabetzea eta bidezko sorkuntza uztartzen ditu.
*Adin guztientzat gomendatua