Filmak eta azpitituluak

ZULATU, LAGUN, ZULATU!

ESKUBIDEAK BUKATUTA - Kontsulta egin
Filmazpit katalogoan
Drill Baby Drill
2013
Lech Kowalski
Frantzia
Poloniera, ingelesa
Gasaren borroka
84 min

Egun batean, Ukrainiako mugatik hurbil dagoen Polonia ekialdeko herri txiki bateko biztanleek jakiten dute Chevron-ek –munduko laugarren energia-konpainia garrantzitsuena– bertan putzu bat eraiki nahi duela arbel-gasa erauzteko. Hasieran ez diote kasu handirik egiten, baina pixka bat ikertu ondoren jakiten dute putzua euren abeletxeetatik hurbil edukitzea arriskutsua izan daitekeela eta mobilizatzen hasten dira. Politikariengana eta gobernu-erakundeetara jotzen dute, baina ez dute erantzunik jasotzen. Chevronen makinak bertara iritsi direla ikusten dutenean, baserritarren matxinada hasten da. Jatorri poloniarreko Lech Kowalski dokumentalista estatubatuarra –D. O. A. (1980), East of Paradise (2005), Holy Field Holy War (2013)– bertan dago eta han gertatutakoa dokumental honetan kontatzen du.

*Aurrerakin honek ez du azpititulurik.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak