Filmak eta azpitituluak

CIRKUS COLUMBIA

ESKUBIDEAK BUKATUTA - Kontsulta egin
Filmazpit katalogoan
Cirkus Columbia
2010
Danis Tanovic
Miki Manojlovic, Mira Furlan, Boris Ler, Jelena Stupljanin, Milan Strlji
Frantzia, Bosnia-Herzegovina, Erresuma Batua, Alemania, Eslovenia, Belgika
Bosniera
113 min

Bosnia-Herzegovina, 1991. Komunistek boterea galdu dute eta Divko Buntic hazi izan zen herrira itzuli da bere familiaren etxea erreklamatzera. 20 urtez Alemanian atzerriratuta egon ondoren, bere luxuzko Mercedes autoan agertu da Divko, neska-lagun Azra gaztearekin, Bonny zorioneko katu beltzarekin eta poltsikoak marko alemanez beteta dituela. Divko bere emazte Lucijarengandik bananduta dago, eta hark etxea uztarazteko erabiliko ditu duen dirua eta harremanak, baina ahalegin guztiak ere egingo ditu bere seme Martinekin berriro elkartzeko. Herriko jende gehienak itxuraz ez ditu istilu politikoen zurrumurruak aintzat hartzen: Kroaziak independentzia lortu du, jugoslaviar guztiak jarreraren bat hartu beharrean daude eta serbiarrak hasiak dira Dubrovnik bonbardatzen. Gerra baten sorrera, Danis Tanovicek, No Man’s Land (2001), L’enfer (2005) eta Triage (2009) filmen zuzendariak kontatuta.

*7 urtetik gorakoentzat gomendatua

*Aurrerakin hau ingelesezko azpitituluekin dago.

Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente, 8
Donostia 20003

filmazpit@gmail.com

+34 609 392 468

Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena

Kudeatzaileak

Laguntzaileak