Marc Tourneil anbizio handiko bankaria da gailurrera iristea helburu duena kosta ahala kosta. Hutsetik igoera geldiezin bat abiaraziko du herrialdeko botere eta eragin handienetako pertsona bilakatu arte. Le capital filmaren bitartez Costa-Gavras zinegileak egungo krisi-testuinguruan botere ekonomikoen indarrak politika eta gizarteari ezarri dion mendekotasunaren inguruko hausnarketa egitea du asmo.
*12 urtetik gorakoentzat gomendatua