Bigarren Mundu Gerrako azken urtean, gatazkaren izugarrikeriengatik etsita ama batek bere seme bikiak landara eramango ditu, amonaren etxera. Bi anaiak, ordura arte eroso bizi zirenak, segituan ohartuko dira helduen munduan bizirauteko modu bakarra sentimendurik ez izaten ikastea dela. Ikusten duten guztia libreta batean apuntatuko dute, “koaderno handia” izenarekin bataiatuko dutena. Idazteko garaian kode zorrotz bati eutsiko diote: prosa zehatza izango da eta emoziorik gabekoa.
*16 urtetik gorakoentzat gomendatua